anboto 484

32
2013ko urtarrilaren 11 11. urtea www.anboto.org DURANGALDEKO ASTEKARIA 484 zenbakia Durangaldea 4 Erralde likidatzeko, kapital zabalkundea jarri dute martxan Abadiño 6 Gerediaga-Elorrio errepidea eraikitzeari ekin diote Gazteluan Mañaria 3 Botikina berreskuratuko dute aurten mañariarrek Durangaldea 4 80 kaleratzeren aurkako mobilizazioak, Alfa taldean Berriz. Nazioen Munduak ekimenaren haritik, autodeterminazio eskubidearen aldeko egitas- moa sortu dute Berrizen. Hainbat sentsibilita- teko 150 berriztarrek itun bat sinatu dute egitas- moagaz bat egiteko. Urtean zehar hainbat eki- taldi antolatzeko asmoa daukate, eta taldea guz- tiz irekia dela azaldu dute. Iurreta. Lan baldintzak “blindatzeko” barne akordio bat proposatu diote enpresari. Grebak irauten duen bitartean, enpresaren aurrean etxola bat jarri dute 24 orduan protesta egiteko. “Kantxa zati bat”, erabakitzeko eskubidearen alde 5 Greba mugagabea Odi-Bakarren 3 Margarita Maturana dohatsuari buruzko museoa inauguratu dute Berrizko Vera Cruz Komentuan 5 Herririk herri Durangoko Terrazen Udal Ordenantza itsu baten ikuspuntutik 2 Eli Berasaluze itsua da; itsuak autonomo izan daitezen, terrazak arautzeak duen garrantzia azpimarratu du Bastoiagaz doanean, horma kontran jartzen dituzten oztopoek geldiarazi egiten dute Eli Jaiak Gehigarria: Antonio Deunaren jaiak

Upload: anboto-komunikabideak

Post on 07-Dec-2014

957 views

Category:

Documents


10 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11 11. urtea

www.anboto.org

DURANGALDEKO ASTEKARIA

484 zenbakia

Durangaldea 4Erralde likidatzeko, kapital zabalkundea jarri dute martxan

Abadiño 6Gerediaga-Elorrio errepidea eraikitzeari ekin diote Gazteluan

Mañaria 3Botikina berreskuratuko dute aurten mañariarrek

Durangaldea 480 kaleratzeren aurkako mobilizazioak, Alfa taldean

Berriz. Nazioen Munduak ekimenaren haritik, autodeterminazio eskubidearen aldeko egitas-moa sortu dute Berrizen. Hainbat sentsibilita-teko 150 berriztarrek itun bat sinatu dute egitas-moagaz bat egiteko. Urtean zehar hainbat eki-taldi antolatzeko asmoa daukate, eta taldea guz-tiz irekia dela azaldu dute.

Iurreta. Lan baldintzak “blindatzeko” barne akordio bat proposatu diote enpresari. Grebak irauten duen bitartean, enpresaren aurrean etxola bat jarri dute 24 orduan protesta egiteko.

“Kantxa zati bat”, erabakitzeko eskubidearen alde 5

Greba mugagabea Odi-Bakarren 3

Margarita Maturana dohatsuari buruzko museoa inauguratu dute Berrizko Vera Cruz Komentuan 5

Herririk herri

Durangoko Terrazen Udal Ordenantza itsu baten ikuspuntutik 2

Eli Berasaluze itsua da; itsuak autonomo izan daitezen, terrazak arautzeak duen garrantzia azpimarratu du

Bastoiagaz doanean, horma kontran jartzen dituzten oztopoek geldiarazi egiten dute Eli

Jaiak Gehigarria: Antonio Deunaren jaiak

Page 2: Anboto 484

2 | 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

DURANGO

Herririk herri

Terrazen ordenantza, itsuen autonomiaren lagungarri

MARKEL ONAINDIAKazetariagaz hitzordura, ordu-betez tren geltoki berria ezagu-tzen eta memorizatzen ibili os-tean agertu da Eli Berasaluze (Durango, 52 urte). Ez du arazo handirik topatu geltokian: “Zer gutxiago, XXI. mendean. Sin-pleagoa egin ahal izango litzate-keela? Segurutik, eta praktikoa-goa eta merkeagoa ere bai”. Bai-na, ez da gaurko gaia. Terrazen udal ordenantza berriak itsuen bizimoduan lagundu ahal due-na erakutsi gura du Berasalu-zek. Eskutik heldu eta Ezkur-diko estalpeko hormara joaten laguntzeko eskatu du. “Gure gida horma da, bastoiaren gi-da da. Horregatik egon behar da espazio bat hormaren eta te-rrazaren artean. Ez da kapritxo bat, beharra da”. Urrian onar-tutako arautegi berriak espa-zio hori egotea exijitzen du –ka-learen arabera, metro bi gutxie-nez–, baina errekurtsoak tarte-ko oraindik ez dago indarrean. Hori frogatzen da estalpetik au-rrera joan ahala, Berasaluzek terrazekin topo egin du-eta. Pa-reta libre ez edukitzera, errefe-rentzia galdu eta arazoak dauz-ka aurrera egiteko. Ordenantza, pauso garrantzitsua dela uste

du: “Ezgaitasunak dauzkagu-non helburua autonomoak iza-tea da, inori laguntza eskatu ba-rik, eta horretan laguntzen du”.

Terrazak igarota, etxe-atari batean aurkitu du erreferentzia bere bastoiak. Gizon bat irtetze-kotan dago, baina geldi eta isilik geratu da. “Txarrena isiltasuna da, ez dakizulako baten bat da-goen edo ez. Batzuk isilik eta gel-di geratzen dira, ezjakintasuna-gatik”. Jendeagaz inoiz ez ei du arazorik eduki, eta borondate onagaz terrazen erabiltzaileek ere neurria ulertuko dutela us-

te du. Taberna baten kanpoan mahai altu baten kafea hartzen daude lagun bi, eta horiekin to-po egin du; adeitsu lagundu diote. Horrelako mahaiak ipi-ni ahal izango dira aurreran-tzean ere, baina zabalera han-diena behean eduki beharko du-te; bestela, itsuek goiko aldea-gaz tupust egin ahal dute.

Ezkurdi ez da arazoak eduki dituen leku bakarra. Andra Ma-ria inguruan jendeagaz eta te-rrazekin kontzentrazio handia egoten dela esan du. “Goienka-len ere sarritan segurtasun ba-rik sentitu naiz”. Normalean, bastoiagaz barik txakurragaz irteten du kalera. Berak lekuak ezagutu eta txakurrari era-kusten dizkio, aginduen bidez. “Txakurrak oztopo horiek ken-tzen dizkit”.

Ezkurdin berriro buelta hartu eta etxerako bidean doa Berasa-luze. Jendeak egunerokoan kon-tuan hartuko ez lituzkeen hain-bat xehetasun dauzka memo-rian gordeta. Honela hausnartu du: “Gaur egun, irudiaren mun-duan bizi gara, eta jendearen-tzako agian, gauza asko dira al-di berean barneratzeko. Gu, iru-dia ez izatera, igual gehiago hel-tzen gara oinarrizkora”.

“Beti tokatu izan zait borrokatzea”Emakume borrokalaria da Eli Berasa-luze. Duela pare bat urte hasi zen terra-zen gaiaren inguruan mugitzen. He-rritarren Arreta Zerbitzuan idatziak aurkeztu zituen. “2011ko udal hautes-kundeen aurretik alkatearen gutun bat jaso nuen, esanez irailean ekingo ziotela gaiari. Eta, gaur arte, berdin gaude”. Denbora honetan zehar Arar-tekora ere jo du bere kexagaz.

Ordenantza 2012ko urrian onartu zuen udalak, tabakoaren legearen on-dorioz terrazak ugaritzen direla-eta. Horren barruan, oinezkoak eta ezin-duak kontuan hartu dituzte. Alega-zio epean dago orain. Baina, Berasa-

luzeren ustez, dagoeneko ezarrita dau-den terrazek espazioa uztea bultzatu beharko luke udalak. Politikariei es-kaera egin die: “Boterea daukatenak kalera irten daitezela, entzun dezate-la. Distantzia bat markatu ohi dute, eta hori ez dago ondo”.

Berasaluzek gradualki galdu du ikusmena: “Beti tokatu izan zait borro-katzea”. Gogoan du, duela 21 urte, en-presa batean lanean egon eta ezinduen hitzarmena aplikatu ziotela, ‘norma-lena’ beharrean. “%40 gutxiago kobra-tzen nuen. Nire betebeharrekin kun-plitzen badut, zergaitik ez dauzkat ikusten dutenen eskubide berberak?”.

Kalean ibiltzerakoan, itsuen erreferentzia horma izan ohi da; arautegi berriak hormaren eta terrazen artean espazio bat uztea exijituko du

Pareta libre ez edukitzera, erreferentzia galdu eta arazoak dauzka aurrera egiteko

Eli Berasaluze, Ezkurdiko estalpetik ibiltzen.

“Horregatik egon behar da espazio bat hormaren eta terrazen artean. Ez da kapritxo bat, beharra da”

Anboto Komunikabideak

Page 3: Anboto 484

MARKEL ONAINDIAMañariko Udalak aho batez onartu ditu 2013rako aurrekon-tuak eta, bertan, botikina berri-ro martxan ipintzea zehaztu du-

te. Lokal bat egokituko dute ho-rretarako. Hala, 9.230 euro gor-de dituzte egitasmorako, eta %54ko dirulaguntza edukitzea espero dute. Egitasmo hau, bes-

te batzuen artean, herritarren ekarpenekin osatu dute. Plaza-ko umeentzako parkea ere ekar-pen horiengatik konponduko dute, esaterako.

Aurrekontuetan, Gizarte La-guntza lako partidak ez dituz-te murriztu gura izan, Endika Jaio alkateak azaldu duenez. Aurten Hiri Antolamendurako Plan Orokorra lantzen hasiko dira, eta prozesu parte-hartzai-lea ipiniko dute martxan horre-tarako.

AITZIBER BASAURIOdi-Bakar enpresako langi-leek greba mugagabea hasi du-te. Langileen %90ek (55 dira guztira) Mallabiena auzoan da-goen enpresaren aurrean 24 or-duz protestatzeko asmoa duela jakitera eman zuten atzo pren-tsaurrekoan. “Egoera ekono-

mikoaz jabetuta”, berba egiteko eta akordioetara heltzeko prest daudela dio Enpresa Komiteak (bina ordezkari dituzte LAB eta ELAk; independientea da beste bat), beti ere, alde biak “aukera berdinak” izanda.

Lan Erreformak enpresari emandako aldebakartasuna be-

rriz orekatzeko, barne akordio bat aurkeztu diote enpresari, “langileon lan baldintzak blin-datzeko gutxieneko batzuk ja-sota”. Soldata jaitsiera edo la-norduen luzapenerako akor-dioa behar izatea, derrigorrez-ko arbitrajerik ez egotea eta hitzarmenek denbora mugarik ez edukitzea eskatu dute, bes-teak beste. Enpresak soldaten jaitsiera proposatu du.

2010eko maiatzetik elkar ka-teatutako enplegu-etete espe-dienteak izan dituzte enpresan. Abenduaren 21ean amaitu zi-tzaien azkena.

Greba mugagabea hasi dute Odi-Bakar enpresan

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto Herririk herri | 3

MALLABIA

OTXANDIO

IURRETA

MAÑARIA

Odi-Bakarreko grebalariek atzo eman zuten prentsaurrekoa enpresaren aurrean.

Ekintzaileek erabiltzeko lokala atondu gura du Mallabiko Udalak

Etxeko berokuntza zelan optimizatu irakatsiko dute

JONE GUENETXEAAbenduaren 27ko udalbatza-rrean onartu ditu Mallabiak 2013rako aurrekontuak. Mila Mondragon alkatearen berba-tan, “sarreren jaitsiera aurrei-kusten dugunez, tentuz jokatzea erabaki dugu”. Aurtengorako 2,04 milioi euro izango ditu uda-lak, iaz baino %10 gutxiago.

Inbertsioen atalean, hainbat proiektu aurrera eroateko diru-laguntzen zain dago udala. Me-

diku kontsultategiaren eraiki-nean berogailua gasarekin ego-kitu gura dute, eta argindarra modu eraginkorragoan jarri. Gainera, eraikin horretan uda-lak duen lokal bat atontzeko hel-burua dute, ekintzaileren batek bere negozioa jar dezan. Horre-la, krisi ekonomiko sasoian en-presa berriak sortzeko ahale-gina egiteaz gainera, herrian ez dagoen zerbitzuren bat mar-txan jar daitekeela dio Mondra-gonek. Mediku kontsultategiko eraikinerako 31.000 euro bidera-tu dituzte.

Eskolako frontoiko egitura be-rriztu eta margotzeko 10.000 eu-ro aurreikusi dituzte. Auzoetan sortzen diren konponketak egi-teko, berriz, 22.000 euro bidera-tu ditu udalak.

JOSEBA DERTEANOEtxe batean energia aurrezteko modu asko dago. Esaterako, be-rokuntza sistemari dagokionez, berogailuak sortzen duen beroa-ri ahalik eta gehien eustea ga-rrantzitsua da. Horregatik, He-rri Ola egitasmoaren barruan, Otxandioko Udalak berokun-tzari eta etxeko isolamenduari buruzko gakoak ematen dituen ikastaroa antolatu du zapatuan. Herritarrak 09:30ean daude dei-

tuta haurreskolan. Egoitz Men-dizabal udal arkitektoa izango da hizlaria eta ikastaroak 90 mi-nutu inguru iraungo du.

Bertan, etxea modu eragin-korrean zelan isolatu azalduko dute. Horrez gainera, berokun-tza sistemaren inguruko hain-bat datu emango dituzte: beroa-ren transmisioa zelan ematen den, beroa sortzeko zer sistema dagoen… Herritarrek euren du-dak galdetu ahalko dituzte.

Lan baldintzak “blindatzeko” barne akordioa proposatu diote langileek enpresari

2013ko aurrekontuak onartu ditu udalak Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz

Bihar goizeko ikastaroan energia aurrezteko etxeko isolamendua zelan hobetu azalduko dute

Botikina berreskuratuko dute aurten mañariarrekBotikina berriro martxan ipintzea zehaztu dute aurrekontuetan; 9.230 euro dauzkate horretarako

Inbertsioen atalean, hainbat proiektu egiteko diru-laguntzen zain dago udala

Enpresaren aurrean 24 orduz protestatzeko asmoa du langileen %90ek

Page 4: Anboto 484

Erralde likidatzeko pausoak ematen ari dira

Euskara Biziberritzeko Plana onartu dute aho batez 2012ko azken udalbatzarrean Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen Duran-galdeko Amankomunazgoak aho batez. Oskar Zarrabei-tia presidentearen esanetan, euskararen normalizaziora-ko bidean “ezinbesteko tres-na” da Euskara Biziberritze-ko Plana. Amankomunazgoa osatzen duten euskara teknikarien eta arduradunen arteko el-karlana ere azpimarratu zuen Zarrabeitia jeltzaleak udal-batzarrean: “Beraiek egin-dako iradokizunak eta ekar-penak ezinbestekoak izan di-ra plana diseinatu eta aurre-ra eroateko”.

Bilduko Arrate Elkorok ere teknikariek egindako lana azpimarratu zuen, baina pla-nari “zehaztasun falta” ikus-ten dio eta “helburuak oroko-rrak” direla esan zuen. Pla-nari jarraipena egitea eta gehiago zehaztea eskatu zuen udalbatzarrean.

Erralde hiltegia osatzen du-ten 15 herrietako udalek so-zietatea desegiteko bidea-ri ekin diote. 490.000 euroko zorra dute baserritarrekin (350.000), eta abuztuan kale-ratu zituzten beharginekin (120.000 euro). Jose Luis Na-varro Abadiñoko alkateak li-kidazioa gauzatzeko osatuta-ko batzordean dihardu. Ka-pital zabalkundean ekarpen handiena egingo duena Aba-diñoko Udala da, 95.000 euro-gaz. Navarrok dioenez, ahale-gin handia egin dute baserri-tarrei eta langileei elkarteak zor diena ordaintzeko. Be-rrizek 69.000 euro bideratzea onartu du dagoeneko.

Elorrioren kasuaUdal bakoitzak duen biztan-le kopuruaren eta hildako bu-ruen arabera ordaintzea da Erraldek ezarritako irizpi-dea. Elorrioko Udala baina, ez dago ados erabaki horre-gaz. Joseba Mujikak, udalak Erralden duen ordezkariak dioenez, “elkarte baten sar-tzen zarenean bere parte-har-tze sozialaren arabera esku-bide eta betebehar batzuk di-tuzu”. Elorrioren kasuan, udalak aho batez onartu zuen azken udalbatzarrean 27.000 euro Erraldeko kapital zabal-kundera bideratzea.

4 | Herririk herri 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

DURANGALDEA

Durangaldeko Esperientzia Institututik jaiotako Bizidun elkarteko kideak.

Behargintza, ikasteko gogoa duten helduen topalekua55 urtetik gorako hainbat lagun ikasle bihurtu dira ‘Gaurko munduan bizitzeko gakoak’ ikastaroan

AMAIA UGALDEKoadernoa hartu eta eskola den-boretan legez, ikasteko aukera izaten dute 55 urtetik gorakoek DEI Durangaldeko Esperientzia Institutuan. Eguazten honetan Gaurko munduan bizitzeko ga-koak ikastaroa hasi dute bertan. Hainbat gauza landuko dituz-te: pertsona nagusiek gizartean duten papera, zahartzaroak nor-beraren bizitzan duen eragina, autoestimua, historiako pasar-teak, Durangaldeko kultura eta historiaren errepasoa...

Maiatzera bitartean, eguaz-tenero izango dituzte hitzaldiak eta irteerak, 17:00etatik 19:00eta-ra , eta oraindik taldea zabalik da-go. Interesa edukiz gero, Behar-gintzan galde daiteke edo 94 623 25 22 telefonora deitu. Amanko-munazgoak eta Durangoko Uda-lak antolatzen dute DEI.

Bizidun elkarteaFormazioa hartzeaz gain, lagun berriak egiteko lekua ere bada Esperientzia Institutua. Ikasta-roa amaituta ikasten eta elkar-

tzen jarraitu gura izan duen tal-de batek Bizidun elkartea sortu du. Bertako kide Maribel Nava-rrok azaldu duenez, “antzeko ja-kingurak eta grinak batzen di-tuen laguntaldea” da Bizidun.

Urtarrilerako komunikazioa-gaz eta psikologiagaz lotutako hitzaldiak antolatu dituzte. Jo-se Mari Berriozabal taldekidea-ren ustez automotibazioa eta au-toestimua ematen ditu taldeak: “ikasten jarraitzea eta besteen-tzako lagungarriak izatea gura dugu”. Enrique Jimenezen ber-betan, asmoa gizartean parte hartzen jarraitzea da: “nagusi-tzeak ez du esan gura gizartetik isolatu behar dugunik”.

Bilduk “zehaztasun falta” ikusten du, eta planari jarraipena egiteko eskatu zuen

240 lagunek parte hartu dute Berbalagun lehiaketanDurangaldeko Berbalagunek Anboto astekariagaz batera antolatutako IV. Kultur lehia-keta “arrakastatsua” izan de-la azaldu dute antolatzaileek. Guztira, 240 lagunek aur-keztu dituzte beraien lanak: “Makinatxo bat izan dira, la-nak ondo eginda, galdera guz-tien erantzunak asmatu di-tuztenak”. Saria ezin denez guztien artean banatu, anto-latzaileek liburu sorta bana-tzeko zozketa egin dute. Belen Arrazola Arriola durangarra izan da lehiaketako irabazlea.

Euskaldunzaharrak eta euskaldunberriak elkar eza-gutzeko biltzen dituen Ber-balagun proiektuak oraindik ateak zabalik ditu parte hartu gura duenak izena emateko. Horretarako, 639 40 07 86 tele-fono zenbakira deitu eta izena eman daiteke.

JONE GUENETXEAMobilizazioekin jarraitzen du-te Alfa taldeko beharginek. En-presak 80 lagun kaleratuko zi-tuela adierazi eta gero, taldeak Abadiñon, Mallabian eta Ei-barren dituen enpresetako beharginek mobilizazioei ekin diete. Enpresaren zuzendari-tzak 47 behargin kaleratzea aurreikusi du Mecánica Ma-

llabian, 13 Alfalanen eta 27 Al-fahogarren.

Eguaztenean administra-tzaile konkurtsalen eta Kutxa-banken bulegoen aurrean el-karretaratzeak egin zituzten Bilbon. Kaleratzeak eta solda-ta jaitsierak kritikatu ditu en-presa komiteak. Enpresak ez duela ezelako akordioetara heltzeko borondaterik agertu salatu du LAB sindikatuak.

Ermutik Eibarrera martxa deitu dute gaurko, Alfa ez itxi, Alfan despidorik ez lemapean. Behin Eibarrera helduta, ma-nifestazioan batuko dira Aba-diñoko, Mallabiko eta Eibarko enpresetako beharginak irten-bide bat eskatzeko.

80 kaleratzeren aurkako mobilizazioei ekin diete Alfa taldeko enpresetanAbadiñoko, Mallabiko eta Ermuko enpresa komiteek manifestazioa deitu dute gaurko

Enpresak ez duela akordioetara heltzeko ezelako borondaterik azaldu du LABek

Page 5: Anboto 484

JONE GUENETXEABerrizko Vera Cruz komen-tuak Margarita Maria, Berriz-tik Mundura museoa inaugura-tu berri du. Joan zen eguenean antolatutako ekitaldian museoa erakusteaz gainera, Mario Ice-ta gotzainak meza eskaini zuen.Margaritak martxan jarritako misioek aurrera jarraitzen du-te. Gaur egun, misioetan dihar-dute 400 mojek, 17 herrialdetan lanean.

Margarita Maria Lopez de Maturana bilbotar gazteak 16 urte zituen Berrizko Vera Cruz komentura heldu zenean. Nauti-kako ikasle bat ahaztu zezan bi-dali zuen hara bere amak. Era-baki hark Margarita Mariaren eta ehundaka mojen bizimodua aldatu zuen. Bokazioa aurkitu zuen komentuan, eta moja sar-tzea erabaki zuen.

Bere ahaleginari esker, 1930ean klausurako komentua Misiolarien Institutu bilakatu zuen, Mesedeetako Misiolariak sortuz. 1926an sekula bidaia-tu bako mojen espedizio bat bi-dali zuten misioetara Txinara.

1927an, mapan ere topatzea zai-la egiten zen Mikronesiako ir-letara eta 1928an Japoniara bi-daiatu zuten. Batez, ere ebanje-lizazioan jardun zuten, emaku-meei hezkuntza eskaintzen eta umezurztegi eta anbulatorioak sortzen. 1943an ekin zioten Mar-

garita Maria dohatsu bihurtze-ko prozesuari. Beatifikazio eliz-kizuna 2006ko urriaren 22an Bil-boko Santiago katedralean egin zuten.

Filipinetan, Erdialdeko Ame-rikan, Hego Amerikan, Afrikan bai eta Espainiar estatuan ere.

‘Margarita Maria, Berriztik Mundura’ misiolari bidaiaria

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto Herririk herri | 5

BERRIZ

IZURTZA

Ezkerrean, Arantza Urresti musearen arduraduna. Eskuinean, inaugurazio ekitaldian ateratako argazki bat.

Erabaki eskubidearen alde ‘Kantxa zati bat’ egitasmoa eratu dute

Fosroc enpresan 17 langile kaleratu eta soldatak jaitsi dituzte

AMAIA UGALDE

Autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen al-de, hainbat sentsibilitateko be-rriztarrak batzeko sortu du-te ‘Kantxa zati bat’ egitasmoa. Idiazabalen sortutako Nazioen Mundua ekimenetik abiatuta, Berrizen itun bat prestatu du-

te, “demokrazian oinarrituta-ko printzipio baten aldeko ja-rrera” erakusteko. Abendua-ren 29an egin zuten aurkez-pena, eta itunak 150 berriztar ingururen sinadura jaso zuen.

Ideia pasa den legegintzal-diko udal ordezkari batzuen ekimenetik etorri da. Jabier

Azpitarte alkate ohia eta Gor-ka Camara, Aitor Zubelaga eta Karmen Amezua zinegotzi ohiak ibili dira, besteak bes-te, ituna prestatzen. Camarak azaldu duenez, “Idiazabalgoa lako ekimena aurrera atera-tzeko aukera ikusten genuen, Berrizen desberdinen arteko sintonia somatzen dugulako”. Alderdi politikoen kontua ba-rik, herritarren egitasmoa de-la nabarmendu du Camarak.

Prestatutako ituneko pun-tuetan, Euskal Herria nazio naturala dela aldarrikatu du-te, eta horregatik, herritarrek etorkizuna erabakitzeko esku-bidea dutela. “Eskubide hori demokratikoa eta unibertsala denez”, Euskal Herrian eta na-zioartean eskubide hori eska-tzen dute.

2013an zehar ‘Kantxa za-ti bat’ egitasmoaren gainean hainbat ekitaldi antolatu gura ditu itunaren inguruan bildu-tako taldeak. Taldea guztiz ire-kia dela nabarmendu dute.

JOSEBA DERTEANOFosroc enpresan 21 langileren kaleratzea aurreikusten zuen kaleratze-espedientea aurkez-tu zuten azaroan. Baita solda-tak jaistea jasotzen zuen eten-dura-espedientea ere. Azke-nean, 17 langile kaleratu dituz-te eta soldatak progresiboki jaitsiko dira, bakoitzaren sol-dataren arabera. David Pala-cios ELA sindikatuko ordezka-riaren arabera langileek “etsi-

penez” onartu dituzte eraba-kiak.

Kaleratu batzuk 55 urtetik gorakoak dira, eta aintzinata-suna dute. Horiei 63 urtera ar-teko kotizazioa ordainduko die enpresak. Gainerakoei legeak jasotzen dituen urteko 20 egu-nak ordainduko dizkiete.

Horrekin batera, enpresak berkolokazio plana eskainiko die kaleratuak izan diren lan-gile horiei, enplegua bilatzen laguntzeko helburuarekin (cu-rriculumak prestatzen…). Fos-roc-en lana sortzen bada ka-leratuek lehentasuna izateko konprmisoa ere hartu dute.

Azkenik, soldata jaitsiera-ri dagokionez, diru-sarreren araberako sistema progresi-boa onartu dute.

Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu gura dituzte, eta taldea guztiz irekia dela azaldu dute

55 urtetik gorakoei 63 urtera arteko kotizazioa ordainduko die Fosroc enpresak

«Gordeta genuen material hau guztia erakutsi gura dugu»Arantza Urrezti (Berriatua, 1936) Vera Cruzeko komentuko mojetako bat da. Margarita Ma-riaren museoaren arduraduna da. Berak ere misio ugaritan jar-dun du laguntzen, Congon esate-rako.

Zelan sortu da museoa mar-txan jartzeko asmoa?Dokumentazio eta material uga-ri genuen gordeta, eta bisitan ze-tozenei erakusten genien. Jen-de gehiagori dokumentazio hau guztia erakusteko zer egin gene-zakeen pentsatzen hasi ginen.

Gotzaindegian esan ziguten Eliz-museokoek lagunduko zigutela, eta halaxe izan da. Juan Manuel Cembellin eta Raquel Cillak la-gundu digute. Komentuan ge-nuena aztertu dute eta museoa atondu.

Informazio ugari bildu duzue urteotan.Margarita Mariak esaten zuen egiten genituen bidaietan argaz-kiak ateratzeko. Bidaietako ar-gazki eta herrialde askotako ob-jektuak ditugu, baita komentu-ko dokumentazioa ere.

Margarita Maturanaren bizitzari buruzko museoa zabaldu dute Vera Cruz komentuan. Berrizko klausurako museoa misioetako institutu bilakatu zuen

Nazioen Mundua ekimenaren haritik ituna sortu dute, eta dagoeneko 150 bat lagunek sinatu dute

Soldata jaitsierari dagokionez, diru sarreren araberako sistema progresiboa onartu dute

A.U.Urte berriarekin Berrizikla-tu egitasmoak bere bigarren fa-sea hasiko du laster. kalean edu-kiontzi marroiak ipiniko dituz-

te, hondakin organikoak bertara eroan eta gero konpost bihurtze-ko. Orain arte atez ateko bilketan jardun duten herritarrez gaine-ra, 56 familia eta jatetxe bat batu

dira abenduan egitasmora; guz-tira, 116 erabiltzaile daude, be-raz, momentu honetan.

Urtarrilean erabiltzaile guz-tiekin batzarra egingo dute udal ordezkariek, eta etxean eduki-tzeko edukiontzi txikiak bana-tuko dituzte, bai eta patata feku-lazko poltsak ere. Poltsa biode-gradagarri horietan batutakoa kaleko kontainerretan botatze-ko giltzak ere banatuko dituzte, berziklapena era eraginkorrean egin dadin.

56 familia eta jatetxe bat gehiago BerriziklatunHil honetan erabiltzaile guztiekin batzarra egin eta etxerako edukiontzi txikiak banatuko dituzte

Page 6: Anboto 484

6 | Herririk herri 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

GARAIABADIÑO

Sakone baserriariaren inguruan dabiltza lanean.

Gerediaga-Elorrio tarte berriko obrak Gaztelun

JOSEBA DERTEANOAsuntze mendi taldeak urte be-rriko egutegiari hasiera ema-ten dion ekitaldia antolatu du domeka honetarako. Berrioza-

rren rokodromoa eta beste hain-bat azpiegitura hartzen dituen rokopolisa dago, eta bertara egunpasa antolatu dute (17 eu-ro). Asuntzeko ordezkari Egoitz

Lizundiak azaldu duenez “iaz 15 lagun joan ziren, tartean fa-milia bat baino gehiago”. Egun-pasagaz “oso gustura” geratu zirela dio eta horregatik eraba-ki dutela aurten errepikatzea. Autobusa domekan, 08:45ean, irtengo da Apatako plazatik. Ez dago izena eman beharrik; nahikoa da domekan goizean autobus geltokira joatea. Nork bere bazkaria eroan behar du, baina bertan bazkaltzeko gu-neak daudela azaldu dute.

ATXONDO

Berriozarrera irteera antolatu du AsuntzekBerriozarko rokopolisean egunpasa antolatu du Asuntze mendi taldeak domeka honetarako

Abadiñoko Independienteak tal-deko gobernuak eta EAJk boz-katu zuten abenduko udalbatza-rrean prezio tasatuko etxebizi-tzen ordenantza berriaren alde. Proposamenaren kontra bozka-tu zuen, ostera, Bilduk.

Udal gobernuak azpimarra-tu duenez, ordenantza berri ho-

rren arabera esleituko dituzte Abadiñoko prezio tasatuko lehe-nengo etxebizitzak: Traña-Ma-tienan, Carbureibar inguruan eraikiko ditu sustatzaile priba-tu batek 20 etxebizitza horiek. Bi edo hiru logelako 68 eta 85 me-tro karratu arteko etxebizitzak izango dira.

AIko udal gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, otsailaren 1era arte eman daite-ke zozketan parte hartzeko ize-na: higiezinen enpresak Traña Errota kalean duen bulegoan ja-so daiteke informazio gehiago.

Prezio tasatuko etxebizitza berrietarako ordenantza

Tunel bi eraikiko dituzte Gaztelu auzoan: 1.141 metrokoa bata, eta 594 metroko luzerakoa bestea

ITSASO ESTEBAN

Urteetan proiektatuta eduki duten obra abiatu zuten urte amaieran, Gaztelu auzoan. Aba-diño eta Beasain lotuko dituen errepide berriaren zatia hasi di-ra eraikitzen: A8aren Geredia-gako ordainleku berria eta Elo-rrioko saihesbidea lotuko ditu errepide berriak.

Lurpetik igaroko du, azke-nean, Gaztelu auzoa errepide be-rriak. Orain hamarkada bat, au-zoa erditik pasako zuen errepi-de proiektuaren berri eduki zu-

tenean, egitasmo horren kontra mobilizatu ziren gazteluarrak. Hasierako proiektua aldatu egin zuen Aldundiak, eta 2012 amaie-ran abiatu dutena onartu zuten.

Tunel bi eraikiko dituzte: 1.141 metrokoa bata, eta 594 me-trokoa bigarrena. Tunel horien sarrera-irteerak prestatzen ha-siak dira dagoeneko.

Abendu hasieran ekin zieten obrei eta kamioi eta makineria joan-etorriei, eta luze iraungo dute lanek: auzotarrei jakinara-zi dietenaren arabera, 3-4 urtez.

Durangora aldatu behar izan du Topaguneak egoitza Muntsaratz auzoko lokalean egin du Euskara Elkarteen Federazioak azken urteetan bere lana

I.E.Topagunea elkarteko langileek adierazi dutenez, iazko udabe-rrian hasi ziren lantoki duten Muntsarazko lokalaren ingu-ruko arazoak. “Auzokide baten ustezko salaketaren eraginez, alkateak jazarpen onartezina egin dio herrian 20 lanpostu eta jarduera ekonomikoa ekarri dion erakunde honi”, dio Topa-guneak Anbotora bidalitako gutun batean.

Euskara Elkarteen Federa-zioak, orduko udalak eta lokala-ren jabea den higiezinen agen-tziak onarturiko akordioaren arabera, “prezio sinboliko bat ordainduta” Muntsarazko hori izan du Topaguneak 2001etik lantoki. Abadiñoko Indepen-dienteak taldeko udal gober-

nuak adierazi duenez, baina, urrira arteko zen loteslea akor-dio hori. “Intsonorizatu gabe” dagoen lokal horretan federa-zioak bere jardunean eraginda-ko “zaratengatik” salaketa ipi-ni zuen AIko gobernu taldeak ohar batean adierazi duenez, aldi berean, auzokide batek.

“Topaguneak egoitza Aba-diñon manten zezan egin zite-keen guztia” egin duela adiera-zi du Jose Luis Navarro alka-teak ohar batean.

Baina, Durangora lekualda-tu behar izan du lantokia, azke-nean, Topaguneak. Federazio-ko langileek azaldu dutenez, Durangoko Udalaren eta Al-dundiaren babesagaz lortu du-te egoitza berria.

Topaguneak bere jarduera herrian manten zezan ahal duen guztia egin duela dio udalak

Topaguneak eragindako “zaratengatik” salaketa ipini zuen auzokide batek, alkateak dioenez

Bertako produktuen enkantea, Errematan

M.O.Datorren eguenean, San An-ton egunez, Erremata egin-go dute Garain. Tradizioz-ko ekitaldi honetara bertako produktuak eroaten dituzte herritarrek eta, gero, enkan-tea egiten dute horiekin guz-tiekin. Eguerdian izango da. “12:00etan meza egongo da, eta 12:30erako hasteko mo-duan izango gara”, esan du-te antolatzaileek. Meza amai-tzean, abadeak ingurueta-ko lurrak eta produktuak bedeinkatuko ditu. Orduan hasiko da Erremata, jaki, animalia, pastel eta antzeko produktuekin. Iaz, esatera-ko, txakurkume eta oilanda banagatik eman zuten diru gehien, 60 eta 40 euro hurre-nez hurren.

Produktuengatik jasotzen den dirua ongintzarako eta herriko gasturen bati aurre egiteko erabili ohi dute. Iaz, adibidez, Caritas elkartea la-gundu zuten.

Meza amaitzean, abadeak inguruetako lurrak eta produktuak bedeinkatuko ditu

Page 7: Anboto 484

Espainiako bandera jartzearen kontrako elkarretaratzea, bihar

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto Herririk herri | 7

ZALDIBAR

DURANGALDEA ASTEON

Laura Navas zornotzarrak lortu du JAEDen kotxea

Etxe kaleratzeen mozioa onartu du Mallabiko Udalak

“Sabotajeak” Gabonetako argien kontra, Abadiñon

Durangoko Izotz pistak eguneko bostehun bat lagun hartu ditu aurten ere

JAED elkarteak egiten duen ur-teroko Gabonetako zozketak ba-du irabazlea. Kotxea izan ohi da sari nagusia, eta Laura Na-vas zornotzarra izan da zortedu-na, 04.390 zenbakia erosi eta ge-ro. Gaur eguerdian eman diote JAEDeko kideek autoa Laura Navasi.

Mallabian etxe kaleratzerik ger-tatuz gero udalak jarraitu beha-rreko protokoloa osatzeko mo-zioa onartu zuten azken udalba-tzarrean. Bildu eta EAJ ekime-naren alde agertu ziren: “Etxe gabetze guztiak denbora muga-gabean bertan behera uzteko exijitzen dugu”.

Abadiñon udalak ipinitako Gabo-netako argien kontrako “etenbako sabotajeak” gaitzesteko oharra bi-dali du Jose Luis Navarro alkateak. Erasoaren jatorriaz hausnartu du: “Argi dago, lotsabako batzuen asta-keria baino, jaiak boikoteatzeko as-moz aurrez pentsatutako ekintza bat izan dela”.

Durangoko Izotz pistak aurten ere arrakasta handia izan du Ander Gorrotxategi Gazteria eta Kirolak saileko presidentearen esanetan. Durangaldeko merkatari elkarteak antolatzen duen egitasmoak, aurreko urteetan beste bisita-ri izan ditu, eta 5.638 patinatzaile bildu dira guz-tira abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra. Patina-tzen ikasteko ikastaroak ere izan dira, eta 640 la-gunek parte hartu dute ekimen horretan.

Herritar guztiei dei egin die udal gobernuak, bihar, 12:00etan, egingo duten kontzentraziora joateko

ITSASO ESTEBANEspainiako Gobernu Ordezkari-tzak lehenengo, eta Espainiako epaitegiek gero, lege-aginduak helarazi dizkiote Zaldibarko Udalari udaletxean Espainiako bandera ipintzeko aginduz. “In-posizio” horren aurrean desa-dostasuna adierazteko hainbat ekimen ipini dituzte martxan azken asteetan. Batetik, “jazar-pen” hori gaitzesteko, manifestu bat sinatu dute gaur egun zine-

gotzi diren eta aurreko legegin-tzaldietan udal ordezkari izan-dako 21 herritarrek. Bestetik, ez-ohiko udalbatzarrean gaiari buruzko mozioa aurkeztu zuen Bilduko gobernu taldeak atzo. Gainera, zaldibartar guztiei dei egin diete bihar, 12:00etan egingo duten manifestazioan parte har-tzeko. Herritarren artean atxiki-mendua sortzen duen sinboloa ikurriña dela azpimarratu eta errespetua eskatuko dute.

“Jazarpena” gaitzesteko, manifestu bat sinatu dute 21 lagunek.

M. O.Udalak auzo eta baserrieta-ko seinalitika berritzea eraba-ki du, eta aurrekontuetan sar-tu dute egitasmoa 42.500 euroko kostuagaz. Joseba Mujika alka-teordeak esan du auzorik auzo geolokalizazioa egingo dutela, horrela, GPS bidez topatu ahal izateko. “Elorrion gertatu izan da baserri bat erretzen egon eta suhiltzaileak galduta ibiltzea”, azaldu du Mujikak. Suhiltzai-leez gainera, anbulantzien, er-tzainen eta herritarren bidaiak erraztu gura dituzte horrela.

2013rako, gobernu taldearen iritziz, aurrekontu errealistak osatu dituzte, gastuak murriz-tuta eta gizarte politikak finka-tuta. Aipatzekoa da, hurrengo

aurrekontuak osatzeko proze-su parte-hartzailea egiteko kon-promisoa hartu dutela. Bildu pozik agertu da: “Gobernu tal-dea horretara bultzatu dugu”. Koalizioak bere kabuz egin du aurten prozesua, eta 80 lagunek parte hartu dute.

Baina, negoziazioengatik, EAJ kritikatu du: “Ekarpe-nak batzordeetan aurkeztu eta

EAJk ez du bat ere jaso”. On-dorioz, 19 zuzenketa egin dituz-te. “Bost baino ez dituzte onar-tu”. Gainera, Bilduk esan du iaz EAJk aurrekontu akordioa ez zuela bete, eta aurten legegin-tzaldi osorako akordio bat aur-keztu dietela, baina ez dutela erantzunik jaso. Jeltzaleek adie-razi dute muturreko posizioak baztertu eta adostasuna lortu gura izan dutela. 22 batzorde eta hiru batzar politiko egin dituz-tela jakin eragin du EAJk.

PPko Carlos Garciaren abs-tentzioak egin du posible aurre-kontua onartzea. %100ean ados egon ez arren, ideia batzuekin ados dagoela esan du Garciak. Adibidez, enplegu plana bultza-tzeagaz bat dator.

ELORRIO

Seinaletika berrituko dute, GPSz baserriak lokalizatu ahal izateko2013ko aurrekontuetan sartu dute egitasmoa 42.500 euroko kostuagaz; suhiltzaile, anbulantzia eta ertzainei lana erraztuko diete lokalizazioagaz

Udal kiroldegiko erabiltzaileek txartel berria egin beharko du-te datozen egunetan. Kontua da, kiroldegiaren kudeaketaz ardu-ratzen den enpresa aldatu egin

dela; udalak BPXport Kirol Zer-bitzuak enpresari esleitu dio zerbitzua. Ondorioz, erabiltzai-leen datuak eguneratu behar dituzte, azaldu dutenez. Txartel

berria egiteko, zaharra eroan beharko da bertara. Berria hel-du arte, zaharra gorde egingo dute erreferentzia legez.

Enpresako arduradunek adi- erazi dutenez, gutun bat bida-liko diete erabiltzaileei azalpe-nak emateko. Tarifa berriak ere zehaztuko dituzte; bazkideen kuota mantendu egingo dute-la esan dute, eta sauna edo gim-nasioa lako zerbitzuetan %5eko jaitsiera aplikatzeko asmoa du-te.

Txartel berria egin behar da kiroldegirakoKiroldegiaren kudeaketaz arduratzeko enpresa aldatu da; datuak eguneratu behar dituzte

2013rako, gobernu taldearen iritziz, aurrekontu errealistak osatu dituzte

Page 8: Anboto 484

BerbazIÑAKI GARCIA CAMINO | Muskiz, 1958 | Historian doktoreduna eta Arkeologia Museoko zuzendaria

8 | 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

AMAIA UGALDEDurangaldea Bizkaira batu zela 800 urte bete dira 2012 amaie-ran. Erdi Aroan bertoko bizimo-dua zelakoa zen jakiteko arras-to ugari aurkitu dituzte Momoi-tion, Urkiolan, Gerediagan edo Argiñetan egindako lan arkeo-logikoek. Horietan izan da Iña-ki Garcia Camino ikerlaria, eta egindako lana aitortzeko, Ge-rediaga Elkarteak Durangalde-ko Teila saria eman dio.

Zelan jaso duzu saria?Egindako lana aitortzea hunki-garria da, eta jarraitzeko gogoa ematen du. Dena dela, oraindik asko dago ikertzeko eta ikaste-ko. Historiako karreran, proze-su historiko handiak ikasi ge-nituen, baina ematen zuen he-men ez geneukala historiarik; Erdi Aroko Bizkaiari buruz ezer gutxi genekien. Nafarroari bu-ruz gehiago dakigu, han erresu-ma zegoelako, baina Nafarroako edo Gaztelako lurralde periferi-koak ez dira aipatu ere egiten.

Durangaldeari buruzko ida-tzi apurrak monastegietan-eta agertu ziren, eta botere zentroei lotutakoak ziren; ez ziguten jen-de arruntari buruz berba egiten. Pertsona anonimoen bizimodua ikusteko bide bakarra arkeolo-gia izan da.

Hogeita hamar urteko lanen ostean, Erdi Aroko bizimoduari buruz datu asko jaso dituzue?Ezagutza gehiago daukagu; Du-

rangaldean bakarrik 60-80 az-tarnategi dauzkagu, eta arrasto ugari ematen dituzte. Lehen uste zen Bizkaiko gizartea arkaikoa eta atzeratua zela garai haietan, ez zela Europako erritmo histo-rikoetan integratu. Orain bada-kigu ez zela horrela; gizarte di-namikoa zen, zabala eta integra-tua. Bere hierarkia eta antola-kuntza sozialak zituen.

Durangaldea Bizkaira duela 800 urte batu zen. Gaur egungo herriek ez dute garai hartakoen antzik izango...VIII. eta IX. mendeetan herrix-ka batzuk zeuden, euren eliza eta kanposantuekin. Oraindik ez zuten herri edo parrokia egi-turarik. Familia apur batzuk bi-zi ziren, eta lurretik bizirauteko baliabideak jasotzen zituzten. XI. mende amaieran sare parro-kialak sortu ziren eta auzoeta-ko batzuk prestigioa lortu zuten. Momoitio, Mendraka, Argiñeta, Andikoa, Miota, Zengotita... Ho-riek guztiak ordutik hona man-

tendu dira. Abadiñoko erdigu-neak, Etxebarriako San Agusti-nek... auzoak bereganatu eta in-darra hartu zuten. Herriguneak geroago sortu ziren, Bizkaiko Jaunaren erabakiagaz. Adibi-dez, Durangoren kasuan, bide-gurutze garrantzitsu batean he-rria egitea erabaki zuen.

Bizkaiagaz bat egiteak zelako eragina izan zuen Durangaldeko herritarrengan?Ia igarri ere ez zuten egingo. Er-di Aroko sistema politikoak ez zeukan oraingoagaz zerikusi-rik. Inoiz esan izan da Nafarroa-ko Erreinua demokratikoa izan zela, baina kontzeptu horiek XIX. mendekoak dira. Politika errege eta jaunen artean egiten zen; euren arteko harreman per-tsonalak ziren. Nekazaritza he-rria hortik kanpo geratzen zen. Gerra eta ezkontzekin egiten zen politika orduan, eta norba-nakoen erabakiak ziren. Kasu honetan, Alfontso VIII.a eta Lo-pez de Harorena.

Orain Argiñetan zabiltzate indusketetan. Laster laborategiko lana hasiko da. Zer nabarmenduko zenuke han aurkitutakotik?Argiñetan garrantzitsuena bizi-leku baten beharrean gabiltza-la da. Orain arteko lan gehienak nekropoli eta elizen gainekoak izan dira. Ez genekien bizile-kuak zelakoak ziren, hein handi batean, ez geneukalako baliabi-derik. Etxebizitzak material gal-korrekin egin zituztenez, zuloak

eta aztarna txikiak baino ez dau-de. Etxeen errautsak, zuhaitz erre batzuk, enbor usteldu bat... Karbono 14aren proba egin eta noizkoak diren ikusi behar du-gu. Eraikinen egurra zein zen ikusi gura dugu eraikuntza tek-nikak ulertzeko, eta lurreko po-len arrastoak aztertuko ditugu paisaia begetala zelakoa zen eta zer ereiten zuten jakiteko. Nor-malean, indusketez berba egi-ten denean, harresi aztarnak etortzen zaizkigu burura, baina honek ez dauka zerikusirik.

Durangaldean urteotan egindako beharretatik zein izan da bereziena zuretzat?Momoitiokoa. Lehenengoeta-koa izan zelako, baina baita, or-dura arte genituen paradigmak aldatu zituelako ere. Erdi Aroko gizartea primitiboa, erdi noma-da eta abeltzaina zela uste zen. Momoition ikusi genuen ez zela horrela; biztanleak leku batean egonkortuta zeuden, eta mate-rialak ez ziren hain xume eta sinpleak teknologikoki. Interes-garria izan zen lurperatze mota berezi bat aurkitzea. Oizen ipa-rraldean eta hegoaldean, Oizko harrobietatik hartutako harria-gaz hilobiak egiten zituzten, eta buruaren alturan zuloa zeuka-ten. Harri horren gainean erri-tuak egiten ziren eta sua pizten zuten. Su horren errautsak hi-lobiaren zulotik sartzen ziren. Ikusi dugu Oiz inguruan unita-te kultural bat zegoela; mendiak jendea banatu beharrean, batu egiten zuen.

“Herritar xumeek ia igarri ere ez zuten egingo Bizkaiagaz bat egitea”

Lehen uste zen Erdi Aroan Bizkaiko gizartea arkaikoa eta atzeratua zela; orain badakigu ez zela horrela”

Azken 30 urteetan eskualdean egindako lan arkeologikoengatik Durangaldeko Teila saria jaso du Iñaki Garcia Caminok

Txelu Angoitia. Gerediaga Elkartea

Page 9: Anboto 484

Iritzia

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto | 9

GUTUNAK

[email protected] eguazteneko 17:00ak arteko epeaGUTUNAK

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lankideok gutun honen bidez salatu nahi dugu Abadiñoko Udalak, bere alkatearen bidez, azken hilabeteetan gurekin izandako jokaera. Jokaera horren ondorioz, Topaguneak Abadiño herria utzi du 2012ko abenduan, eta Durangora eraman du bere egoitza. Abadiñoko alkateak zu-zendutako jazarpen baten biktima izan gara, eta hori azaldu nahi dizuegu ondoko lerroetan.

Topaguneak 2001 urtetik izan du egoitza Abadiñon, urte hartan orduko udal ar-duradunekin eta Construcciones Atxarte enpresarekin egindako akordioari esker. Hamar urteotan gustura egon gara Abadiñon gure lana garatzen, inguruko auzota-rrekin giro onean eta udalarekin inongo arazorik izan gabe. 2012ko udaberritik au-rrera, berriz, auzokide baten ustezko salaketa batzuen eraginez, alkateak jazarpen onartezina egin dio herrian 20 lanpostu eta jarduera ekonomikoa ekarri dion era-kunde honi. Ustezko salaketa diogu, Topaguneak momentu batean ere ez duelako sa-laketa horien kopiarik jaso, beraz, salaketa horien konstantziarik ez daukagulako.

Auzokidearen hitza oinarri hartuta, eta ustezko salaketaren egiazkotasuna fro-gatzeko inolako ahaleginik egin gabe, era guztietako neurriak (batzuk legezkoak, beste batzuk zalantzazkoak edo zuzen-zuzenean legez kanpokoak) martxan jarri di-tu alkateak jazarpena gauzatzeko. Gure lan-jardun ordutegia mugatzeko eskaria egin digu (eta guk errespetatu), bilera gelatan alfonbrak jartzeko eskatu digu (eta guk bete), udalak urteetan mantendu duen lagapena bertan behera utzi du (eta guk jabearekin tratu zuzena egin dugu bertan jarraitu ahal izateko) eta inori eskatzen ez zaizkion ingurumen-agiri eta txostenak eskatu dizkigu, behar bezala erantzute-ko denborarik eman gabe. Adibide batzuk dira, baina beste asko daude eta batzuk larriak dira: urriaren 25ean lantaldeko zortzi lagun ari ginen bulegoan lanean, gu-re funtzionamenduan onartua daukagun aukerari jarraituz, eta alkateak udaltzain-goa bidali zuen bulegora, bertan geunden guztiak irteteko aginduz (lanleku pribatu batean, udalak inongo eskumenik ez duen espazio batean, egotea galaraziz); eta az-kena, abenduaren 17an 10 eguneko epean lanlekutik irteteko agindua zuen alkate-tza dekretua jaso genuen.

Bitartean, aipatutako auzokidearen presioa ere nabarmentzekoa izan da. Inongo frogarik gabeko salaketa faltsuak jartzeaz gain, egunero-egunero sentitu dugu be-re presio jasanezina. Era berean, gainontzeko auzokideen aldetik jaso dugun babe-sa ere aipatu eta eskertu nahi genuke lerro hauetan.

Azkenik, azken bi hilabeteetan gure bulegorako sarrerako atea birritan aurkitu dugu saboteatuta, zotz eta pegamentuz izorratuta. Behar den lekuan jarri dugu ho-nen gaineko salaketa.

Eta horrek guztiak eraginda... bagoaz, Durangora goaz. Abadiñoko alkateak (eta ez Abadiñoko herritarrek) bere herrian 20 lanpostu dituen enpresa baten lana oz-topatu nahi duela ikusita, bagoaz. Azken hilabeteetan jasan dugun presio eta jazar-pen guztiz gaitzesgarri hau ahaztu nahian, bagoaz. Zorionez, Durangoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, badugu nora joan eta beraz, 2013ko urtarriletik aurrera, Topagunearen jarduera Durangon garatu ahal izango dugu.

Iker Martinez de Lagos eta Joxe Rojas Granja, TOPAGUNEko lankideen izenean

Olentzero, Olentzaro, Onentzaro, Onontzaro, Nafarroako mendialdean neguko sols-tizioarekin lotutako ohitura dugu, jatorri paganoa eta kristautasunaren aurrekoa daukana. Zenbait tokitan (Lesakan) ikazkin arlotearen irudia hartu du, baina Lei-tzan, esaterako, andrazko itxura ere hartu izan du. Larraunen ostera, izaki gaiztoa da.

60ko hamarkadan, Euskal Herri berpiztu baten esperantzan, ekinean hasi ziren euskaldun prestuak euskaltegi, ikastola, kultur talde eta abarretan. Besteren ar-tean, gure lurrean bizirik iraun duten ohitura zaharrak berreskuratzeari ekin zio-ten, denon ondare direlakoan. 1957an Iruñera eroan zuten Lesakako ohitura, eta handik hedatu zen Euskal Herrian barrena. Helburua: sustrai zaharretatik kultu-ra garaikide bat sortaraztea.

Durangarra naiz jaiotzez. Akorduan daukat zelan, ume ginela, hainbat Olentze-ro ibiltzen ziren Durangon kalerik kale gabon eguneko arratsaldean. Olentzero xu-meak izaten ziren, oroimenak kale egiten ez badit behintzat, batean hezur-haragiz-ko gizona gurdi gainean, tiraka astoa zuela; bestean panpina lau lagunek lepoan zeramatela. Gogoan daukat baita barrote arteko Olentzero ere. Inguruan txistula-riak, eta jendea, baita gu geu ere, kantuan: “Hator, hator” eta “Olentzero joan zai-gu”. Akordu atsegina.

Iruñean bizi naiz. Ikustekoa da hemen zelako ahalegina jartzen duten Olentzero-ren desfileak egiteko. Abenduaren 23an auzoetakoak izaten dira, eta 24an, Iruña er-digunekoa. Gure eskolako guraso talde batek antolatzen du Iturrama auzokoa. Goi-zean puska-biltzea (dirua zein gosaria egiteko jeneroa eskatzea) musikari eta dan-tzariekin. Arratsaldeko desfilean joaldunak, gaiteroak, txistulariak, dantzariak, artaldea, korua eta panpina. Jende ugarik irteten du desfilea ikustera: gazteak, gu-rasoak, adinekoak... “Hemen gaude gu, hau da gure erritua“ esan guran-edo. Tarte-ka, geldialdiak, Olentzerori dantzan egiteko edo kantuan ekiteko.

5 urteko seme nagusia jaio zenetik izan naiz Durangoko Gabon eguneko desfilean. Hasiera-hasieratik egin zait arraro urtero programan bertan irakurri daitekeena: ordubete eskaseko desfilea, arrapalada batean egiten dena, 17:00etatik 18:00etara (goiztxo...), Alde Zaharrean sartu-irten laburrekoa eta “euria eginez gero, ez da des-filerik egingo”. Errege Magoei ez ei die kalterik egiten euriak...

Aurten (eta iaz ere bai) antzerkia, Barakaldoko Kalika Teatroren eskutik. Giza-legezkoa bada ere jendaurrean plazaratzen denari errespetua izatea, eskaini zigu-ten ikuskizunari penagarri deritzot. Badaezpadako euskarazko antzezlan asperga-rrian, menditik jaitsitako ikazkin arlotea desitxuratuta aurkeztu ziguten, ustezko eta azaleko modernotasunez estalia, operako ariak eta mexikar kantuak kantatzen, hari barik, zentzu barik.

Esperpento bat zen ikusi genuena. Itxurakeria iraingarria. Inpostura. Guraso as-kok egin zuten alde gu egon ginen tokitik, haserre ikusten zebiltzan harekin. Umeak ere altxatzen, asperduraren asperduraz. Gero, kanpoaldean ere eduki genuen auke-ra jende artean berba egiteko, eta amorrua nagusi zen.

Ez da asko eskatzen dena. Ikazkin mitologikoarekiko errespetua, bere arlotean, mozkorrean, zorroaundian. Desfile bat, duina, mendia urira ekarrita, Alde Zaha-rreko goienak eta barrenak zeharkatuko dituena, astitsu, parte-hartzailea, ikusle-jarraitzailea kantuan jarriko duena. Udala da antolatzaile, eta berau osatzen duten talde politiko zein teknikariek badaukate honi dagokionez zer hausnartua. Oraingo eredu honek utziko du arrastorik gure umeengan? Zer dauka ikustekorik Durangon antolatzen den horrek solstizioagaz, basajendea uriratzeagaz, ohitura zaharrekaz?

Eta hausnartzeko gogorik ez badago, bada, borondate oneko euskaldun gurasoak errebelatu gaitezen, eta eskain diezaiegun gure seme-alabei gutxieneko batzuk be-tetzen dituen ikuskizuna. Merezi dute eta. Urte oso bat daukagu tarteko. Ni neu ger-tu nago. Nirekin hartu-emanetan plantatu gura duenak, jo dezala Anbotora eta ber-tan emango diote modua.

Aitzol Mendiola Agirre

Mahai bueltan jarri eta nire aurrean amonaren aurpegi zaharkitu eta zimurtua dut begira. Nire ezkerraldean, lehengusua eta mahaiaren beste izkinan, mahaiburu, ai-tona. Gurasoak, zutik, batetik bestera eta beste guztiak tenedorea eskutan jatekoa-ren zain.

Konturatzen naiz, urteek aurrera egiten duten arren, gauza batzuek ez dutela al-daketa nabarmenik izaten eta ni horietako baten protagonista naizela.

Ume nintzen garaian, mahai inguruan gaurko antzean jartzen ginen, ezberdin-tasun batekin, egun, aulki huts bat dugula. Berdinaren inguruan eztabaitzen. Ez, ez da politika! Gure etxean gai hori ez da mahai bueltan izaten. Kotilleoak, horiek bai!

Gizartean, azterketa bat eginda dago, mahai bueltan erabiltzen den gai erabilie-netakoa, %60, kotilleoak direla eta gu ez gara horietaz libratzen. Denarekin entera-tu naiz, herrikoaz, nazionalaz eta baita internazionalaz ere.

Baina beste kontu bat ere ez da aldatu gure etxean. Gaurkoan ere, Urte Berria-rekin batera erresaka eta aulki huts bat izan dira. Lehenengoak badu soluzioa; bes-teak, herri ekimen gogorra beharko du egia bihurtzeko.

Amonaren zimurrek argi erakusten dute urteetako sufrikario eta indarra: lau seme-alaba, 5 hobe esanda, bat zendu arren kontatu behar da eta. Denarekin aurre-ra egiteko izan duen indarraren adibide argia da. Zimur bakoitzak bizitzako une bat dakar berarekin eta oraindik ere zimurtzen ari da; etxeko bakoitzak, dispertsioaren ondorioz egiten dugun bidaia bakoitzean, errezoak eta zimurrak gehitzen baitzaiz-

kio. Nire barruko ahotsak dioen moduan, hutsik dagoen aulkia betetzen den egu-nean amonaren zimurrak gutxituko dira. Hori bai, denboran ez luzatzeko herriak du giltza eta senideok indarra. Nire amonaren zimurrengatik eta berak bezala, dis-pertsioa pairatzen dugun senideon sufrimendua gelditzeko. Ezin ahaztu, gaixo dau-den presoen senideak, kondenak beteak dituztenenak, urte luze guztietan errepi-dean kilometroak egin dituztenengatik edo hil zaizkigunengatik. Urtarrilaren 12an, Bilbon dugu zita. Kaleak bete behar ditugu, espetxeak husteko.

Besarkada beroa zuri, espetxean edo ihesean zauden horri!Zuengatik guztiongatik irabaztera goaz!

Endika Zarrabeitia, Eneko Zarrabeitia preso politikoaren anaia (Abadiño)

Abadiñotik bota gaituzte, Durangora goaz

Olentzero, Durango eta esperpentoa

Urte berri, itxaropen zahar!

Page 10: Anboto 484

Iritzia

10 | 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

GOIZTIDI DIAZEAJ

SEI HANKAKO MAHAIA

Urte barri-barri... Heldu da jada 2013. urtea, sartu ga-ra urte barrian. Kezkatuta dago gure gizartea, eta logikoa da gai-nera. Besteak beste, orain dala 15 egun munduaren amaiera iraga-rri eban profeziatik bizirik urten dogu, eta, egunero -egunero, Es-tatu Batuetako amildegi fiskala edota prima de riesgo entzutetsua gainditzen ditugu. Krisialdi eko-nomikoa gogortu egingo dala au-rreikusi dabe eta horrek guztiak gure bihotzak estututa daukaz.

Aurrean dogun egoera iluna da baina, ez daukagu aukerarik itxa-ropenean bizi izateko? Sasoi gogo-rrak biziko doguz, egia da, baina gogorragoak izango dira itxarope-nez, kemenez eta indarrez janzten ez bagara. Eta horretara egingo do-gu, Durangoko Udalean behintzat. Aurten, etorkizunari laguntasuna emoteko asmotan, hainbat proiek-tu jarriko doguz martxan, eta, zo-ritxar -igarleen kritikak jaso aurre-tik, ez dira bakar -bakarrik gure he-rriak zementuz betetzeko. Gure he-rritarren bizi -kalitatea hobetzeaz gain, lanpostuak mantentzeko itu-rri be badira, hain zuzen be, ez da-gigun ahaztu, obretan enpresek langileak jartzen dituztelako non-bait, eta euren etxeetako ekonomia mantendu egiten dalako. Eta zere-sanik ez dago, Administrazioen di-ru -iturri garrantzitsua dira enpre-sek ordaintzen dabezan zergak: lan barik ez dago enpresarik, enpre-sa barik ez dago zergarik eta zer-ga barik Administrazioak ez dau-ka diru -sarrerarik herrian inber-titzeko. Oso eragiketa sinplea da.

Gure Durango maitean, hurren-go hilabeteetan obra barriak lora-tuko dira: Urki Hegoalde (gure ba-rruko zirkunbalazioa) proiektua-ren bigarren faseari ekingo deu-tsogu; Frai Juan Zumarraga eta Alluitz kaleen arteko errotonda barria egingo da (trafikoa arin-duz); S. Fausto Zentro Zibikoa-ren hasierako lanak burutuko di-ra; Montebideo kaleko azken zatia atonduko da oinezkoen eta merka-taritzaren mesederako; Tabira-ko igerilekua lotzeko bizikleta bi-dea gauzatuko da eta futbol zelaia ere bukatuko da. Ekaitzari aur-pegia eta ausardia erakutsiz.

Anbotok es du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, itzi artikuluetan edo gutunean adieraziko esanen eta iritzien erantzukizunik.

[email protected] eguazteneko 17:00ak arteko epeaGUTUNAK

Horixe da, dirudienez, Udalaren buru diren, Ana Otaduik eta Jose-ba Mujikak, oinarri hartzen duten batuketa. Eta izan ere, horixe da udal gobernura eraman zituen eta han iraunarazten dien batura. Eta 2 + 1 esaten dugu, gaur egunera arte behinik behin, udaleko gai-nerako ustezko arduradunei buruz ezertxo ere ez dakigulako. Carlos Garciaren –batuketa horretako “1” horren– presentzia hutsak ber-matzen die bozketak irabaztea; eta egitate hori nahikoa arrazoi da haren mendera jarri eta une oro hari ohore egiteko. Haren graziei barre egiteko, eta irentsi beharreko guztiak irensteko. Egia esan, gu-txi, oso gutxi ardura die norbanako horrek Elorrioren izena belz-tea, egun batean bai eta bestean ere bai. Adibide bat ematearren, ge-zurretan oinarrituta Txintxirri Ikastola iraindu eta hamabost egu-nera, elkarrekin agertu ziren jaiei hasiera emateko, balkoi berean, irribarretsu. Gaitzezpenik? Ez eta bat ere. Boterearen prezioa da ho-ri. Batzorde batera berandu iristen dela? Isil-isilik geratu eta ordura artekoa errepikatzen diote, haserretu ez dadin. Bilera baten erdian, sakelakoa ateratzen duela Twitterren bere txio ganorabakoak bidal-tzeko? Isiltasun osoa. Bilera amaitu aurretik alde egiten duela? Ino-lako eragozpenik ez. Botoa haiei eman eta haien alde agertzen den bitartean, bost axola. Eta BILDUrekiko arbuioan islatzen den demo-kraziarekiko mespretxu horretatik, dagoeneko joanda zeudela us-te genuen garaietako sasoi latzenetara iritsi gara: lan-bulegoetako okultismoa, informaziorik eza, Bilduko zinegotziei daturik ez ema-teko agindua.

Bai, gaur gaurkoz, Udaleko talderik bozkatuenak mugatua du in-formaziorako irispidea. Ez dute ezertarako kontuan hartzen, ez zaie informaziorik helarazten. Otaduik eta Mujikak erabakitzen dute… Garciarekin batera, jakina. Eta beharrezkoa bada, mespretxuz tra-tatzen dituzte. Hori bai, ondoren, guztion poltsikotik ordaindutako udal-propagandak direnak eta ez direnak esango ditu parte-hartzea-ren eta elkarrizketaren txapeldun horiei buruz. Baina egia bakarra da BILDUkoen proposamenak zuzen zuzenean paperontzira bidal-tzen dituztela; akordioak –izan direnean– hurrengo minutuan urra-tu dituzte, eta hartutako konpromisoak inolako lotsarik gabe hautsi dituzte. EAJ gauza bakarrak kezkatzen du: etekin politikoak, esklu-sibotasunak, beraren irudiak eta berarenak baino ez. Bitartean, bat-batekotasuna eta iguripenik eza dira gobernu-jardunaren jaun eta jabe. Elorrio herriaren interesak alderdiaren interesekin ordeztu di-tuzte guztiz.

Beste adibide bat: aurtengo udazkenean BILDUk udal-aurrekon-tuak elkarrekin egiteko prozesua jarri du abian eta agintari jeltzaleei ez zaie, bada, bereziki gustatu. Ez dute haien akatsetatik ikasten eta oraingoan, parte-hartzearen esklusibitatea bereganatu nahi dute.

Gertukoa izan arren, urrun geratzen da Ezker Abertzaleko aurre-ko gobernu taldeak PGOU eta beste hainbat gai garrantzitsuren in-guruan erakutsitako ausardia eta akordio borondate eta gaitasuna.

BILDUren borondatea elkarrekin lan egitea eta elkar ulertzeko gu-neak bilatzea izan da hasieratik. Elorrio, gauza guztien gainetik. Bai-na erantzun gisa, atearekin muturrean eman diete. Luzatutako es-kuari uko egin diote PPkoa ez haserretzeko, eta bozketak irabazten ja-rraitu ahal izateko. Herriaren borondatea bahitu dute, eta ez dago hau aldatuko delako iguripenik. Zoritxarrez ondorio bakarra dugu; ondo antolatutako oposizioaren bidez, benetako parte-hartzearen bidez, etengabeko kritika eta salaketa eginez baino ez dugu lortuko eskuin-zaleok Elorrion eraiki nahi duten inposaketaren harresia eraistea.

Elorrioko Ezker Abertzalea

“Non dau gure Olentzero? Aldatu egin deuskue… Erdaraz egi-ten dau bere kideekin” Komentario asko entzun eta zeresan handia eman digu aurtengo Olentzeroren eta Mari Domingi-ren etorrerak. Badakigu zaila dela denon gustua egitea eta, agian, zailagoa Olentzero beraren irudi ideala aurkeztea. Izan ere, euskal herrietan azken urteotan zenbait aldaketa proposa-tu eta egin dira Olentzeroren inguruan. Kixmi jaio dela iragar-tzen menditik zetorren jentila, Gabonetako opari banatzaile bihurtu genuen, beste herrialde batzuetakoen ordezko. Geroa-go, “pipa hortzetan duela” agertzeak irudi txarra ematen zue-la-eta, kendu egin zitzaion. Eta orain, bikotekidearekin ager-tzen zaigu. Tira, aldaketa ulergarriak izan daitezke edo ez. Be-rrikuntzak berrikuntza, kontua da apurka-apurka suntsitzen ari garela Olentzerok euskaldunentzako duen sinbolismoa, eredua eta, umeei esker, hartu duen sinesgarritasuna. Hori da, behintzat, aurtengo ekitaldia ikusi eta bizi ostean geratu zai-gun kezka.

Oker ez bagaude, azken urte bietan antzerki talde bat hartu du udalak Olentzero eta Mari Domingiren jaialdia egiteko. Uste dugu ez duela asmatu, eta hainbat arrazoi ditugu hori esateko: - Oholtza gaineko antzerkia luze egiteaz gain, desegokia izan da. Olentzero eta Mari Domingi moderno eta orojakile azal-tze nahiak desitxuratu egiten du mezua eta zalantzak sortzen ditu, zertan datorren ez dakigula. Olentzerok bere kideekin izan duen harremana gaztelaniaz izan da, guk entzun duguna, behintzat. Horretan ez dute eredu ona eman.

Beraz, Olentzeroren eta Mari Domingiren lagunak izate-ko arazorik ez badugu ere, bai gurako genuke gizon-emakume maitagarriak eta euskaldunak izatea, mezu argia dakartenak, umeengana erraz iristen dena, gertukoa… Halaber, etorrera eta jarduna ere neurrikoak izatea gurako genuke, parafernalia asko barik eta gure kulturarekin erabat loturikoa, tradizioak eta modernitateak bat eginda.

Berbaro elkartetik horren alde egingo dugu.

Berbaro elkartea

Beste behin ere urte berriak ez du ezer berririk ekarri! Oraingo honetan, Durangon aski ezaguna den Lupetza kafetegiaren eskutik egute-gi bat heldu zaigu. Publizi-tate sexistak, jendarte hete-ropatriarkal honen isla den heinean, rolak birproduzitu eta aldi berean sustatu egiten ditu. Egunerokotasunean eredu zapaltzaile eta baztertzaile hauek desagertaraztea guztion erantzunkizuna da!

Durangoko txoko feminista

2 + 1 = 7 Durangoko Olentzero eta Mari Domingi

Urte Berriak ezer berririk ez!

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Laguntzaileak: Zuzendaria:Jone Guenetxea.Erredakzio burua:Joseba DerteanoAdministrazio burua: Itziar Belar.Administrazioa: Miren Abasolo.Publizitatea: Goretti Alonso, Amaia Huarte, Itxaso Altuna, Aitor Lopez.Erredakzioa: Aitziber Basauri, Itsaso Esteban, Markel Onaindia, Amaia Ugalde, Ane Elordi.Maketazioa:Ainhoa Arizmendiarrieta.Zuzentzailea: Goiatz Etxeita.Argazkilariak: Kepa Aginako, Zaloa Fuertes.

Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 10.150 ale

Bixente Kapanaga, 948215-Iurreta

(Bizkaia)Tel.: 94 681 65 58

Erredakzioa:94 623 25 23Publizitatea:94 621 79 02

[email protected]

2013ko urtarrilaren 1111. urtea - 484 zk.

Page 11: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barkua | anboto | 11

Kultura

Eskoziako Screen Academy zinema eskolan elkartu ziren sortzaile biak

Produktore lanetan aritu zen ‘The Zealot’ filman Irune, eta gidoilari eta zuzendari lanetan Ben

Eskoziako hiriburuan, Edin-burgon, ezagutu zuten elkar Irune Gurtibaik (Elorrio, 1987) eta Ben Sharrockek (Edinbur-go, 1988) Screen Academy Scot-

land zinema eskolan. Elkarre-kin burutu zuten 2012ko Lekei-tioko Zine Bileran saritutako The Zealot filma: produktore lanetan aritu zen Irune, eta gi-

doilari eta zuzendari Ben. Fil-ma pentsatu eta grabatzea oso esperientzia atsegina izan zela diote biek, eta emaitzak asebe-te ditu, gainera.

Dubain bizi dira orain biak, gustuko lanetan dabiltzala: zi-nema pentsatu eta ekoizten.

ELKARRIZKETA

“Asko inbertitzen ari dira Dubain zineman eta publizitate arloan”

ITSASO ESTEBAN Dubain zaudete. Zerk eroan zaituzte bertaraino? Irune: Dubai hazten ari da, eta gustatzen zaidana egiteko he-men aukera gehiago daukadala ikusi nuen. Kamera lanetan ari naiz, bai eta produktore lanetan ere, freelance moduan. Etxean hori lortzea zaila da, batez ere orain! Asko inbertitzen ari dira Dubain orain, zineman eta pu-blizitate arloan. Ben: Arabiar ikasketak egin ni-tuen eta harrezkero, Ekialde Hurbilera etorri nahi izan dut bi-zitzera; Dubai iruditu zitzaidan hiri egokiena. Zuzendari sor-tzaile lanetan ari naiz publizita-te konpainia batean, eta freelan-ce lanak ere egiten ditut. Dubai-ko Gobernuarentzat iragarki bat grabatzen ere badihardugu Iru-nek eta biok, zuzendari lanetan ni, eta kameralari Irune.

‘The Zealot’ zuen lanak argumentuzko saileko saria jaso zuen Lekeition. Zelan hartu zenuten saria?Ben: Ohore itzela izan da! Erdi euskalduna sentitzen naiz orain, eta oso sentsazio ona da gure la-

nagatik Euskal Herrian erreko-nozimendua jasotzea. Filmean euskara ingelesarekin nahastu-ta erabili dugu. Bizitzak gehia-go ematea nahi duten pertsona biren interakzio arraro, argi eta antzertiarra da The Zealot. Per-tsonak eta objektuak zelan azter-tzen ditugun erakusten du.

Zuen ustez, zer gustatu zitzaion epaimahaiari?Irune: Nire ustez, filmaren es-tiloa da indargunea. Oso estilo zehatza dauka, istoriorako oso aproposa. Filmaren estetika ere ona dela uste dut: kalitate oneko irudia lortu genuen.

Ikus al daiteke Interneten filma?Irune: The Zealot ez dago orain-dik ikusgai. Zinemaldietara bi-

dali nahi dugu, eta filma Inter-neten egoteak ez du horretan la-guntzen... Facebook orrialde bat badaukagu (www.facebook.com/thezealotfilm) eta trailerra ber-tan dago ikusgai.

Aurretik parte hartu al duzue Lekeitioko zine bileran?Irune: Duela urte bi Hutsik fil-marekin sormenaren saria ira-bazi nuen Lekeition, eta Huhe-zinema jaialdian ere hartu izan dut parte.

Zinemari loturiko zer proiektu daukazue orain esku artean? Eta zer amets?Ben: Euskal Herrian eta Esko-zian kokatutako luzemetrai bat idazten ari gara. Gainera, Du-bain kokaturiko istorio baten la-burmetrai batean ere ari naiz la-nean. Zinemaren bidez istorioak kontatuz bizimodu jasangarria ateratzea dut amets.Irune: Luzemetraiaz gain, la-

burmetrai bat dut esku artean. Gidoia bukatuta dago, baina orain aurreprodukzio proze-suan dago. Bestalde, kamera be-zala eskarmentua lortzen ari naiz publizitate munduan. Ame-tsa, Benek esan duen bezala, zi-nematik bizitzea da! Gure kul-tura eta hizkuntza erabiliz, ahal izanez gero.

Gustatzen zaiguna egiteko hemen aukera gehiago dauzkagu”

Kalitate handiko irudia lortu genuen Lekeitiora bidali genuen filmean”

‘The Zealot’ filmagaz saria lortu zuten Irune Gurtubai elorriarrak eta Ben Sharrock eskoziarrak Lekeitioko Zine Bileran. Dubaitik erantzun dute

@anbotokultura

Page 12: Anboto 484

12 | Kultura 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Arantza Arrazola kulturguneko kudeatzailea eta Jon Kepa Garro zinegotzia, liburuxka berria eskuartean dutela.

JOSE MARTIN URRUTIA “Txotxe”Irakaslea

GEURE DURANGALDEA

Pedalei eraginezOrain dela bost hilabete alforjak, kanping denda eta sukaldetxoa bizikletan kargatu eta etxetik Marrakecherantz abiatu nintzen. Aurretik kilometro asko eta beti ilargia lagun, hegorako norabidea hartu nuen. Alforjak ilusioz kargaturik nituen eta burua, aldiz, zeharo nahastuta: urtean eginiko lanak, bueltan egin beharrekoak, sistema hau agortuta dagoela, krisi ekonomikoa, gidoi berriren bat idatzi beharra… eta erretzeari uzteko erabakia behingoz hartu behar nuela. Bizikletak badu horrelako “sen” ukitu bat, eta ideiak antolatzen joan nintzen.Lehenengo helmuga Almeriako portua zen, eta gezurra badirudi ere, 1.400 km-an aipatzeko moduko trafikorik ez nuen aurkitu.Ibilbidea bigarren mailako errepideetatik egin nuen. Zer ezberdina den mundua autobideetatik edo bide nagusietatik at!

Albaceteko probintzia guru-tzatzen, burua borbor, banke-txeen kalterako bertatik diru guztia atera beharko genue-la pentsatzen hasi nintzen. Gi-braltarreko itsasartea gauak ematen duen babesarekin gu-rutzatu nuen, magrebiarta-rrez inguraturik, eta zubi bat behar zena zergatik bihurtu den hilerria pentsatu nuen zi-garro bat konpartitzen nuen bitartean.

Bizkarra gero eta beltza-go, Afrika hain gertu izanda, zergatik ez eman aukera es-koletan arabea ikasteko? Bi-de bazterrak, erreka ondoak, herriak, hiriak bizi-biziak aurkitu nituen, parkeak, kafe-tegiak, azokak…Herritarrek oraindik kaleak euren harre-manetarako erabiltzen zituz-tela ikusiz, gu non demontre ezkutatzen garen pentsatzen hasi nintzen. Konturatu or-duko hegoak irabazi ninduen eta Marrakecheko plazan nen-goen,bizkarra,hankak eta su-durra beltz-beltz eginda. Dul-tzaina joleak, saltinbankiak, titiriteroak, tximinoak, eskri-bauak, dantzariak, petriki-loen proklamak, motorren za-ratak agurtu ninduten eta nik harriturik, beste mundu bat posible dela pentsatu nuen.

I.E.Urtarrilaren 25era arte, Iurreta-ko Herri Bibliotekan bertan, edo [email protected] helbidean jasoko dituzte lehiaketan parte hartu gura duten idazleen lanak. Ohi bezala, Iurretan erroldatu-ta dauden edo herriko ikastetxe-ren batean ikasten duten haur eta gazteek, eta Iurretako zein kan-

ITSASO ESTEBANFormatu eta diseinu berriko pro-gramazioagaz hasi dute, Duran-goko San Agustin kulturgunean urtea: aurretikoa baino liburux-ka handiagoan eta kulturzaleari planifikaziorako baliabide gehia-go eskaintzeko asmoagaz eman-go dute aurrerantzean antzokia beteko duten emankizunen be-rri. Liburuxka erakustera, eta urtarriletik ekainera arte San Agustinek hartuko duen kultur egitarauaren aurkeztera ager-tu dira Arantza Arrazola kudea-

Hamargarrenez antolatu dute Iurretako sariketa

AURKEZPENA

LITERATURA

poko helduek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

Hamargarren edizioa beteko du Iurretako Literatur Lehiake-tak aurten, eta komiki, bertso pa-per eta ipuinen sailetan banatuko dituzte sariak.

Epaimahaiak lan guztiak az-tertu eta gero, maiatzean banatu-ko dituzte sariak.

tzailea eta Jon Kepa Garro Astar-loa Kulturgintza erakundeko ar-duraduna, asteon.

Seihileko honetan, iazkoan baino lau ikuskizun gutxiago

izango dira, Garrok azpimarra-tu duenez, 15 guztira. Udalaren ordezkariak azaldu duenez, “es-fortzu berezia egin dugu urteko kuota ez igotzeko eta bazkideen abantailak mantentzeko”. Are-toaren bazkide egiteak dakartzan onurak gogorarazi dituzte (sarre-ra guztietan %25eko deskontua, urtean ikuskizun bi dohainik, etab.), eta bazkide egitera gonbi-datu dituzte kulturzaleak.

Arantza Arrazola antzokiaren kudeatzaileak esan duenez, “es-kaintzen ditugun ikuskizunen

kalitatea mantentzea lortu du-gu, bai eta sentsibilitate eta gus-tu guztientzako moduko egita-raua osatzea ere”. Guztira, hel-duentzako hamar eta umeen-tzako bost emanaldi izango dira ekainera arte, San Agustinen go-zagai: umetxoentzako ikuskizu-nak, dantza, antzerki klasikoa eta komedia, besteak beste.

Liburuxkan banan-banan azalduta datozenetatik hainbat hitzordu nabarmendu ditu Aran-tza Arrazola antzokiko kudea-tzaileak: zapatu honetarako an-tzezlan klasikoa, Euskal Herrian ekoitziriko Aquí va ha pasar algo komedia, Carmen Rocha madril-darraren Sueño de una noche de verano balleta, Nuestra señora de las nubes “harribitxia”, Pepe Vi-yuela, Bergarako Kantinelas Tea-tro taldearen umetxoentzako Ur-taroekin jolasten…

Durangaldeko antzezlanakBereziki nabarmendu beharreko Durangaldeko antzerkiaren bes-te hitzordu bi ere antolatu dituzte San Agustinen: Zornotzako Mar-keliñeren Hareazko ipuinak lana-ren urtarrilaren 20ko emanaldia, eta Abadiñoko Gorakada taldea-ren 25. urteurreneko erakusketa eta Munduari itzulia umeentza-ko antzezlanaren otsailaren 17ko emanaldia.

Iurretako Bibliotekak antolatu du literatur sarien X. edizioa. Urtarrilaren 25era arte dago zabalik

Formatu eta diseinu berriko liburuxka San Agustingo nobedadeak batzeko

Guztira, helduentzako hamar eta umeentzako bost emanaldi izango dira ekainera arte, antzokian

Durangoko San Agustin kulturgunearen ekainera arteko programazioaren berri emateko kaleratu dute formatu berriko liburuxka. Datozen hileetan antzokia beteko duten 15 ikuskizunen berri eman dute

J.K. Garro: “Esfortzu berezia egin dugu kuota ez igotzeko eta bazkideen abantailak mantentzeko”

Iazko sari banaketa, Ibarretxe kultur etxean.

Page 13: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto Publizitatea | 13

Page 14: Anboto 484

14 | Kultura 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Elizondon eman zuten joan zen asteburuan bira berriko lehenengo kontzertua.

MUSIKA

ITSASO ESTEBANDurangoko Plateruenean eskai-niko ditu SeiUrte Berrizko lau-koteak Atlantida diskoko kan-tak, datorren barikuan. Bi urte-ko geldialdiaren aurretik, hain justu oholtza horretatik eskai-ni zuten azken kontzertua, eta Iokin Elortza abeslariaren ber-betan, berezia izango da Plate-ruenekoa: “Zuzenekoetara buel-tatzeko gogo itzela daukagu, eta Plateruena gure etxea beza-la sentitzen dugu, beti oso ondo tratatu gaituztelako bertan”. Eli-zondon eman zuten joan zen as-teburuan bira berriko lehenen-go kontzertua.

Atarrabian dute hurrengo kontzertua, eta ez daukate bes-te hitzordurik momentuz: presa-rik barik doaz. Kontzertu gehie-gigaz gogaitu baino, nahiago du-te bira luzeagoa egin.

Madrilen Dinero taldeagaz diharduen Ekain Elortza talde-kideak grabatu du Atlantida dis-korako bateria, baina zuzene-koetan Gorka Mendizabalek jar-dungo du bere ordez, Julen Oar-beaskoa, Iokin eta Iñaki Elortza taldekideekin.

Duela urte bi bira amaitu zuen oholtza berean aurkeztuko du SeiUrtek ‘Atlantida’Durangoko Plateruenean joko du, urtarrilaren 18an, SeiUrte Berrizko taldeak: duela urte bi bira itxi zuten lekuan. Atlantida izeneko seigarren diskoa aurkeztuko diete Plateruenetik, Durangaldeko zaleei

I.E.Zelan ikusi zenuten jendea Eli-zondoko estreinaldi hartan?Urrun samar daukagu Elizon-do, eta norbaitek ezagutuko ote gaituen zalantzarekin joan gi-nen, nahiz eta Gatiburen aurre-tik jota, badakizun jendea egon-go dela. Gustura geratu ginen kontzertuagaz: entzule bat baino gehiago hurreratu zitzaigun gu-re aurreko diskoak dauzkala eta berria oso gustuko duela esanez.

Durangoko Axzoka bueltan ere giro berezian jotzeko aukera izan zenuten, ezta?Bai, Ahotsenean jo genuen eguerdiko 12:00etan. Ordutegi berezi horretan ere jendea egon

zen, oso kritika onak jaso geni-tuen, eta oso polita izan zen.

Ondo hasi da ‘Atlantida’.Egia esan apur bat harrituta ere bagaude diskoak eduki duen erantzunarekin. Beti egin dugu lan handia diskoetan, eta beti ka-

leratu dugu diskoa, egindako la-nagaz pozik gaudelako. Baina, antza, disko honetan bete-betean asmatu dugu: kritikoek zein iri-tzia bidaltzen diguten pertsonen laudorioek harritu gaituzte.

Patxada gehiagogaz ibili zare-te disko honegaz?Apur bat denbora gehiago eman dugu disko hau prestatzen, eta beharbada lasaiago ibili gara. Abesti gehiago ere sortu ditugu diskoa osatzeko. Hamar-hamai-ka kantako diskoa egiteko aurre-koetan hamalau bat kanta sortu izan ditugu, baina honetan ia ho-gei egin ditugu, eta bertatik au-keratu Atlantida osatu duten ha-maika kantak.

Rockeroago?Ibilbide luzea daukagu, eta nahi-ko estilo zehaztua, eta disko ho-netan gure nortasuna aldatu ba-rik, zeozer diferentea egin gu-ra genuen. Abestiak egin ahala joan gara horri forma ematen: ez dugu mugarik ipini, eta izan dai-teke emaitza rockeroagoa izatea.

Zuen ibilbidean jarraitu zaituz-tenek aldaketa ondo hartzea lorpen handia da, ezta?Orain arteko jarraitzailea ez gal-tzea lortu dugula uste dut, eta igartzen da kasu gehiegi egin ez digun jendea gerturatu zaigula. Talde bati gerta dakiokeen gau-zarik politena da hori.

Disko honetan ia hogei kanta egin ditugu, eta bertatik aukeratu onenak”

«Apur bat harrituta ere bagaude diskoak izan duen harrerarekin»Iokin Elortza abeslariak egin du taldearen bozeroale lana. SeiUrteren seigarren diskoak izan duen harreragaz oso pozik daudela dio berriztarrak

Page 15: Anboto 484

Berrizko Udalak jai zoriontsuak opa deutsuezwww.berriz.org

JAIAK! 2013ko URTARRILA | BERRIZAntonio Deuna

Jaiak 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Page 16: Anboto 484

| 2 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anbotoJAIAK!

JAIEN EGITARAUAUrtarrilak 13, domeka

10:00 Mendi bizikleta martxa. Izen ematea eta irteera, Olakueta plazan. Izen ematea doan.

Urtarrilak 16, eguaztena

18:30 Bentazaharreko Mutiko Alaiak kantujiran, Olakuetan.

20:30 Olakuetarrek ibilalditxoa egin ostean, donien-atxa altxatuko dute, Olakueta plazan.

Urtarrilak 17, eguena San Antonio Eguna

12:00 Meza, Antonio Deunaren baselizan.

16:30-18:30 Barrakak doan izango dira.

19:00 Askaria eta Nekazal Olinpiada, frontoian. Ikuskizuna, txorizo otartekoa eta edaria (jan-edana amaitu arte).

Urtarrilak 18, barikua

19:30 Sagardotegi ibiltaria eta erromeria trikiti doinuak alaituta. Ondoren, odoloste jana, Olakueta plazan.

21:30 San Antonio VII. Pilota Txapelketa (finalak), Olakueta frontoian. Ondoren, Bertso pilota. Bertsolariak: Iratxe Ibarra eta Gorka Lazkano. Pilotariak: Berasaluze IX (Berriz)-Antxia (Abadiño).

Urtarrilak 19, zapatua

10:00-14:00 Berrizko Ziklokros Sari Nagusia, Berrizburun.

17:30 Potxin eta Patxin pailazoak, Olakueta plazan: ‘Txangoa’. Eguraldiaren arabera, Probalekuan izan daiteke.

19:00-22:00 / 01:00-02:00 Erromeria Haitzama taldeagaz, Olakueta plazan.

20:00 Txintxaun kolektiboaren ‘The Full Monty’ ikuskizuna, kultur etxean (sarrera bost euro).

Urtarrilak 20, domeka

11:00 Eskualdeko XXXII. Barazki eta fruta erakusketa, Probalekuan.

11:00 Artisau txokoa, frontoian.

12:00 Euskal Baserriko oilasko dastaketa, Olakueta plazan.

13:00 Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeen ekitaldia, Olakueta plazan.

Urtarrilak 28,astelehena

20:30 Donien-atxa kenduko dute.

21:00 Olakuetarren afaria.

Urtarrilaren 25etik 28ra

Idi probak, LVII. Antonio Deuna Sari Nagusia.

Page 17: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto 3 | JAIAK!

JONE GUENETXEADonien atxagaz, Durangaldeko gainerako herrietan egiten ez den tradizioa dute berriztarrek San Antonio jaietan. Taberna-rik taberna ibilalditxoa egiten dute Olakuetan. Poteo berezia izaten da baina, donien atxa ere beraiekin eroaten dute-eta. Baina, hori gutxi balitz bezala, taberna barrura sartzeko ohi-tura dute. Antolatzaileek diote-nez, tabernaren baten leihotik kanpora ateratzen dute arbola, barruan ez baita kabitzen. On-doren, donien atxa bere lekuan jarrita hasten dituzte jaiak Be-rrizen. Hala ere, aurten, Men-di Bizikleta Martxa aurreko as-teburura pasatu dute, donien atxa jarri baino lehenago. Kar-men Amezua jai batzordeko ki-deak azaldu duenez, “Mendi Bi-zikleta Martxa geroago eta jen-detsuagoa da eta aurreratuz ge-ro, momentu berean ez du bat

egingo beste ekitaldi batzue-kin”. Gainera aurten, aben-duan hildako Iñaki Lejarreta txirrindularia omenduko dute. Urtarrilaren 17an, berriz, me-za emango dute San Antonio ermitan. Urtarrilaren 18rako,

jendetza batzen duen beste eki-taldi bat antolatuko dute. Arra-tsaldean sagardotegi ibiltaria trikitilarien etorriko da Berri-zera. Ondoren, odoloste jana prestatuko dute bertaratzen di-ren guztien gozamenerako.

Kirol arloan, San Antonio VII. Pilota Txapelketako fina-lak jokatuko dituzte. Bertso pi-lota ekitaldia prestatu dute os-terako. Iratxe Ibarra eta Gorka Lazkano bertsolariek Beraza-luze IX (Berriz) eta Antxiare-kin (Abadiño) jardungo dute frontoian.

Eskualdeko XXXII. baraz-ki eta fruta erakusketa, Potxin eta Patxin pailazo ezagunen emanaldia, artisau txokoa eta Iremiñe eta San Lorentzo dan-tza taldeen saioak dira, besteak beste, Antonio Deunaren jaiak borobiltzeko jai batzordeak au-rreikusitako ekitaldietako ba-tzuk.

Donien atxa jasota jai giroa nagusi eguaztenetik aurrera

Ibarra eta Lazkano bertsolariek Berazaluze eta Antxiarekin jardungo dute Olakueta frontoian

Sagardotegi ibiltaria trikitilariekin etorriko da Berrizera, eta odoloste jana prestatuko dute

San Antonio Egunaren bezperan jarriko dute donien atxa Berrizen; aurretik, arbola tabernarik taberna poteoan aterako dute berriztarrek

MARKEL ONAINDIAHirugarren urtez jarraian egingo dituzte aurten Nekazal Olinpiadak. Aspaldiko ekime-na izan arren, 2011ko Antonio Deunaren jaietarako berres-kuratu zuten. Herritarrek tal-deka parte hartzen dute jokoe-tan, eta baserriko material edo gaiak izaten dira proba horien oinarri. Horrez gainera, ikus-tera ere animatzen dituzte he-rritarrak; iaz, esaterako, 400 la-gunen bueltan batu ziren fron-toian. Euro bat kobratuko du-te sarrera, eta ikuskizunaz

aparte, jana eta edana eskaini-ko dituzte, azaldu dutenez. Hi-laren 17rako ipini dute zita, 19:00etan, frontoian. Bost lagu-neko taldea osatu behar dute

interesdunek. Antolatzaileek esan dute momentuz hiru talde aurkeztu direla, eta beste hiru-rentzako lekua dago. Taldekide guztiak hamasei urtetik gora-koak izan beharko dira, eta de-nak lehiatu beharko dira. Beste baldintzetako bat taldeak mis-toak izatea da.

Honako hauek izango dira probak: txokor-batzea, hiru-ko lasterketa, 25 kiloko zakua eroatea, txapel jaurtiketa eta begiak estalita laguna karreti-lan eroatea. Taldeen artean ber-dinketa suertatzen bada, soka-tiran erabakiko dute zein den onena. Saririk ez da faltako. Irabazleak 300 euro jasoko di-tu, azpitxapeldunak 200 eta hi-rugarren sailkatzen denak 100.

Lehia eta dibertsioa batuko dira Nekazal OlinpiadetanHilaren 17an, San Anton egunez, egingo dute Nekazal Olinpiaden hirugarren edizioa

Euro bat kobratuko dute sarrera, eta ikuskizunaz aparte, jana eta edana eskainiko dituzte

Page 18: Anboto 484

Zelan eman daiteke izena mar-txarako?Internet bidez izena emate-ko epea urtarrilaren 11ra arte-koa da honako blog honetan: be-rrizmtbmartxa.blogspot.com. Egunean bertan ere egin daite-ke 09:00etatik martxa hasi arte. Izen-ematea doakoa da.

Zeintzuk dira ibilbidearen ezau-garriak?31,4 kilometro ditu eta 1.100 me-troko desnibela. Olakuetan pla-zatik abiatuko gara 10:00etan. Tartean pare bat bidezidor har-tzeko aukera dago. Ibilbidea de-na pistaz egiten da hasiera ba-tean, Sarriatik Garairaino. Oiz pista eta mendi tarteetatik igo-tzen dugu. Ibilbide laburra egi-ten duena pistatik joango da, eta gainerakoak mendi bideetatik.

Aurreko urteko ibilbideagaz al-deratuta, aldaketa asko dau-de?Ez. Normalean beti Oiz inguru-rantz izaten da. Ibilbidea beti an-tzerakoa izaten da, baina bere-zitasun batzuk sartzen saiatzen gara.

Mendi martxako ibilbidea Iña-ki Lejarreta zenak diseinatu du.Hasieran bere aita Ismael ari-tzen zen, eta azken urteetan se-meari emana zion testigua. Ibil-bidearen ia ehuneko ehuna Iña-kik diseinatua da. Abendura-ko kasik ibilbide osoa pentsatua zuen. Iñaki bide denetatik ibil-tzen zen, eta aldaketa txikiak sartzen zituen: aldats bat, bidex-ka berriren bat… Aurtengo mar-txa bere omenezkoa izango da. Logo berezi bat ere diseinatu-ta dago. Bertan bihotz bat ageri da eta barruan Iñaki Lejarreta-ren izena du, beti gure bihotzean izango dela adierazteko.

Ezagutzen al zenuen Lejarreta?Bai, umetatik oso lagunak izan gara. Iñakirena kolpe izugarria izan da. Horrelako ezbeharrak gertutik bizi dituzunean gehia-go markatzen zaitu.

Martxa jendetsua izan ohi da urtero urtero.Aurten marka guztiak apurtzea itxaroten dugu. Berrizko txi-rrindulari handiari omenaldia egiteko egun aproposa da; gai-nera, herrian bertan eta berak ere antolatzen zuen martxa ba-tean. Iaz 800 bat parte-hartzai-le izan ziren, eta aurten 1.000tik gora izatea espero dugu. Ize-

na ematen duten lehenengo mi-la parte-hartzaileak martxaren amaieran egingo ditugun asko-tariko oparien zozketan sartuko dira. Hainbat dendak eta herri-ko komertziok laguntzen digute horretan.

Txirrindulari bat autoak harra-patuta hiltzen denean beti sor-tzen da segurtasunaren gaine-ko eztabaida. Zer iritzi duzu?Ni ere ibiltzen naiz bizikletaz errepidean. Ez da erraza erre-pidean ibiltzea, batez ere ka-mioiengatik. Horrelako zerbait gertatzen denean, lehenengo as-teetan, jendea nahiko sentibera egoten da, baina ondoren, den-bora aurrera joan ahala betiko egoerara itzultzen gara. Ibilgai-lu handiak ezin dira txirrindula-ri bategaz alderatu. Bizidun bat doa bizikleta gainean. Gidariak horren kontzientzia izan behar du; era berean, txirrindulariak ere kontziente izan behar du-gu non dagoen eta nondik doan. Alde bietatik eman behar da da kontzientziazioa.

| 4 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anbotoJAIAK!

“Parte-hartzaile kopuruan marka denak apurtzea espero dugu”Domekako mendi martxa Iñaki Lejarretaren omenezkoa da aurten. Antolaketan ibili diren lagun askotako bat da Iñaki Etxezarraga berriztarra

“Aurten logo bat diseinatu dugu; bihotz baten barnean Iñaki Lejarretaren izena”

Ziklo-kros proban Bizkaiko txapelduna erabakiko daAntonio Deunaren jaien ba-rruan Berrizko Ziklo Kros Sa-ri Nagusia jokatuko dute urta-rrilaren 19an, belodromo ingu-ruan atondutako zirkuituan. Aurten, Bizkaiko Txirrindu-laritza Federazioak hala pro-posatuta, Bizkaiko txapelduna ere Berrizen erabakiko da. Fe-derazioagaz batera, Berriz Bizi-kletari Elkarteak eta Berrizko Udalak antolatuko dute proba.

Adin tarteka banatuta, ka-deteetatik hasi eta nagusieta-ra arteko mailetan lehiatuko dira 10:00etatik aurrera. Gizo-nen elitean Aitor Hernandez da faborito argia; emakumee-tan Olatz Odriozola jo dute fa-boritotzat.

Gizonen lasterketa hasi au-rretik —13:00etan— Iñaki Leja-rretaren omenez minutu bate-ko isilunea egingo dute.

Page 19: Anboto 484

Aisialdia

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto | 15

MENDI IBILBIDEAK

Durangaldearen historia eta ondarea ezagutzeko aukera

ZER IKUSI

Goiurian hasi eta Elorrion amaitzen den ibilbidearen bidez, Durangaldearen sorrera, erakundeak eta historia ezagutarazteko ibilbide turistiko bi antolatu ditu Gerediaga Elkarteak

JOSEBA DERTEANOIbilbidea autobusez egingo dute, eta zor-tzi geldialdi aurreikusten ditu Merioa-ren Ibilbidea osatzen duten zortzi gunee-tan, hain zuzen: Goiuria (Iurreta), Mo-moitioko San Juan (Garai), Garaiko eli-zatea, Gerediaga foru zelaia (Abadiño), Astolako auzitegia (Abadiño), Muntsa-ratz dorretxea (Abadiño), San Agustin Etxebarria eta Elorrioko uria. Urtarri-laren 19ko irteera gaztelerazkoa da eta 20koa euskarazkoa.

Euskarazko zein gaztelaniaz-ko ibilbideetarako hitzordua goize-ko 09:30ean ipini dute Iurretako pla-zan. Izena emateko modu bi daude; telefonoz (94 681 80 66) edo posta elek-tronikoz: [email protected]. Izena emateko 15 euro ordaindu behar da, eta urtarrilaren 16ra arteko epea dago horretarako. Zortzi guneeta-ko bakoitzean informazioa hiru hizkun-

tzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingele-sez) jasotzen duten totemak edo infor-mazio guneak daude ipinita. Horietan datu historikoak eskaintzen dira, argaz-kiekin hornituta, eta mugikorretarako QR gakoak dituzte: “Gakoak gure web-

gunera gidatuko du bisitaria, eta ber-tan ibilbidea oinez, bizikletaz zein autoz egin gura duenarentzako track-ak ipin-tzen dihardugu”, adierazi du Gerediaga Elkarteko kudeatzaile Aitziber Atorra-sagastik. Hala, bakarka, lagunekin edo familian, edonoiz nork bere egunpasak antolatzeko aukera eskaintzen dute.

Ekimena aurkezteko martitzenean egindako prentsaurrekoan Ana Otadui Elorrioko alkateak adierazi zuenez, ibil-bide turistikoak “Durangaldea ezagu-tzera emateko baliabide ezinhobeak di-ra”. Gerediaga Elkarteko Jon Irabaza-lek “turismoaren bidez, ondare elemen-tuak balioan jarriko” dituztela azaldu du: “Besteak beste, ondare eta eskual-de kontzientzia berreskuratzeko asmoz jaio zen ibilbidea”. 2010etik hona eskual-deko ikastetxeetako ehundaka gaztetxo-rekin ere egin dituzte bisita gidatuak.

Zortzi guneetako bakoitzean informazioa hiru hizkuntzatan jasotzen duten totemak daude

Euskarazko zein gaztelaniazko ibilbideetarako hitzordua 09:30ean da, Iurretako plazan

Garaiko elizatearen gaineko informazioa jasotzen duen totema udaletxearen aurrean.

Anbotoko mendizerra

Abadiñon, Gerediagako ermita

Elorrioko San Agustin eliza

Page 20: Anboto 484

16 | Publizitatea 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Zu zara !

Egin harpidedun!Anboto etxera

eroango dizugu

Harpidedun egiteko 3 aukera dituzu:

Juanjo Oleagak EROSKI BIDAIAKek eta Anbotok eskainitako astebeteko bidaia irabazi du Kanariar Uharteetara.

Arsenio eta Amaia Cobo aita-alabak Asturias edo Kantabriara asteburu pasa irabazi dute EROSKI BIDAIAK eta Anbotoren eskutik.

Izena ............................................................. Abizenak ............................................................

Telefonoa ...................................................... E-posta ...............................................................

Helbidea .................................................................................... Herria ....................................

12mila BAIETZ!

Juanjo Oleaga. Durango

Arsenio eta Amaia Cobo.

Elorrio

[email protected] idatzi.1 946 681 65 58

telefonora deitu.2

ZORIONAK!

Kupoia bete eta bidali Anbotora:3Bixente Kapanaga 9 48215 - IURRETA

Page 21: Anboto 484

M. ONAINDIAIurreta Emakumeen Bira Ziklis-mo Kirol Elkarteak 2009an sortu zuen emakumeen txirrindulari taldea. Urteak pasata, taldea in-dartzea erabaki dute, eta horre-tarako txirrindulari eta babesle berriak topatu dituzte. Aurretik

Arabako zenbait taldetan ibilita-ko lau kirolari batu zaizkie Du-rangalde eta Bizkaikoei.

“Oso talde baliotsua da”Zuzendaria ere arabarra izan-go da: Iñaki Gonzalez de Here-dia. Bere ekimenez egin dituz-

te lau arabarren fitxaketak. Zu-zendariak txirrindulariengana-ko konfiantza handia erakutsi du: “Oso talde baliotsua da, eta oso ilusionatuta nago”. Gonza-lez de Herediaren arabera, gaz-teenak hezten jarraitu eta jube-nilei bultzada ematea izango da

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto | 17

Kirolak

CAF Transport Engineering taldearen aurkezpena, hilaren 3an, Iurretako Ibarretxe kultur etxean.

Lehengo sustraiei hazi berriak batuta dator CAF Transport Engineering

FUTBOLA

Iñaki Gonzalez de Heredia zuzendariaren ekimenez egin dituzte lau arabarren fitxaketak

Iturraspek 2017ra arte luzatu du kontratua

Durangaldeak ordezkaritza zabala Espainiako txapelketan

Ander Iturraspek Athleticegaz zuen kontratua luzatu du; desegite klausula 40 milioi eurokoa da Egoitz Murgoitio ez ezik, etorkizun handia duten Aritz Hernandezek eta

Jon Munitxak ere parte hartuko dute, besteak beste, ziklo kros txapelketan

JOSEBA DERTEANOAnder Iturraspek 2017ko ekai-naren 30era arte luzatu du Ath-leticekin duen kontratua. Dese-gite klausula 40 milioi eurokoa izango da.

23 urteko jokalari abadiña-rra pozik agertu da komunikabi-deen aurrean datozen urteetan Athleticen jarraituko duelako. “Oso erraza izan da akordio ba-tera heltzea”, azaldu du Iturras-pek. Beste jokalari biri ere be-rritu diete kontratua. Jonas Ra-

malhok, esaterako, 2015eko ekai-nera arte berritu du, eta Enric Saborit Bilbao Athleticeko joka-lariak 2016ko ekainera arte.

Durangaldeko futbolariei da-gokienez, Athletic zaleak Fer-nando Amorebietagaz zer ger-tatuko den zain daude. Iurreta-rrari 2013ko ekainean amaitzen zaio Athletic futbol klubarekin duen gaur egungo kontratua. Alde biak negoziatzen dabiltza, baina oraindino ez dute ezer ja-kinarazi.

JOSEBA DERTEANOAsteburu honetan Espainia-ko ziklo kros txapelketa joka-tuko dute Navian (Asturias). Bertan, Durangaldekoak diren edo Durangaldeko talderen ba-tean dabiltzan hainbat txirrin-dularik parte hartuko dute; ba-tzuk, Euskadiko selekzioagaz ariko dira, eta beste batzuk, eu-ren taldeak ordezkatzen. Hiru-met taldetik Egoitz Murgoitio eta Pablo Lastra joango dira As-

turiasera. Azken hori Euskadi-ko selekzioagaz ariko da. Bes-te Alde Orue Eskola taldeak lau txirrindulari izango ditu. Aritz

Hernandez berriztarra (17 ur-te) eta Jon Munitxa abadiñarra (16 urte) Euskadiko selekzioa-gaz lehiatuko dira, eta Adrian Sainz eta Ekaitz Iturralde, al-diz, Beste Alde-Orue Eskolako elastikoagaz.

Iurretako CAF Transport En-gineering taldetik, ostera, Pau-la Lanz gasteiztarra joango da Euskadiko selekzioagaz. Lehe-nengo bosten artean geratzea du helburu.

aurtengo helburua: “Batez ere Isasi, Intxaurraga eta Sanzen ka-suan, bigarren urtekoak izanik, datorren urtean ere taldea eduki dezaten”.

Kirolari gazteak direnez, Gonzalez de Herediak adierazi du ikasketei ere garrantzi han-dia eman beharko dietela. “Eu-ren karrera eta etorkizuna edu-ki dezatela”. Gogorarazi du ez de-la erraza txirrindularitzatik bizi-tzea, eta are gutxiago nesketan.

Babesleei eskerrakUrtarrilaren 3an aurkeztu zuten publikoki taldea Iurretan. Pa-txi Torregrosa presidenteak la-guntza eskertu zien Iñaki Toto-rikaguena alkateari eta babes-leei: Carletti kirol arropa, Ciclos Iturriaga, Autos Elorrio, Arribi-de Oil eta Iurretako Udala. CAF Transport Engineering enpresa izango da babesle nagusia. Bea-saingo CAF enpresaren sarekoa da, eta Iurretan dauka egoitza.

Arabako lau txirrindulari fitxatuta eta babesle berria lortuta hasiko du urtea Iurretako taldeak; gazteenak hezten jarraitzea eta jubenilei bultzada ematea izango dira aurtengo helburuak

Beste Alde Orue Eskolako lau txirrindulari joango dira, eta CAF Transport Engineering-eko bat

- Ziortza Isasi (Elorrio)- Lidia Saez (Elorrio)- Olatz Agorria (Zornotza)- Irati Intxaurraga (Lemoa)- Amaia Leon (Ondarroa)- Arantza Dilla (Sodupe)- Ainara Sanz (Gasteiz)- Xandra Martinez de Alegria (Gasteiz)- Laura Cuenca (Gasteiz)- Paula Lanz (Gasteiz)

CAF TRANSPORT ENGINEERING TALDEKIDEAK

@anbotokirola

TXIRRINDULARITZA

TXIRRINDULARITZA

Page 22: Anboto 484

18 | Kirolak 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Kanadako Yukón zonaldera egindako espedizioko une batean.

Garazi BovedaFutbola

ADITUAREN TXOKOA

Atera irribarre horiAstean zeharreko entrena-menduetan zapatu arratsal-dea iritsi eta partidua jolas-teko ilusioz egoten gara, eta, behin lehian gaudela, irabaz-teko gogoz, noski. Sailkapena-ren erdialdean gaude, horre-gatik, irabazitako eta galduta-ko lehiak parra daramatzagu. Irabazten dugunean, irriba-rre handi bat aurpegian buel-tatzen gara etxera, eta hurren-go partidua jokatzeko gogo bi-ziz egoten gara. Konfiantzaz beteta, aurkaria edozein de-larik ere, irabaziko dugulako duda izpirik ez da egoten or-duan. Baina, badira boladak taldekide batzuen lesioak di-rela eta, ate aurrean asmatu ezina dela eta, edo, beste ba-rik, aurkako taldeak itzelez-ko errepasoa emanda, hiruz-palau partidu jarraian galtzen edo, behintzat, irabazi ezinik ematen ditugunak. Halako ga-raietan aldagelako giroa epe-lagoa izaten da, eta nagitua-go sentitzen gara Larrakora-ko aldapa hartuta asteroko errutina betetzeko, zaletasu-na betebeharra bihurtuko ba-litzaigu bezala. Baina, zorio-nez, aldageletan beti egon ohi da lagunen bat, emaitza de-na delakoa izanda ere, irriba-rre zabal batekin etorri, eta, 5 eta 1 galdutako partiduari bu-ruz broma bat eginda, talde-ko hurrengo afaria antolatzen hasten dena. Horrela, gogora-razten digu gure kategorian, irabazi nahiz galdu, hobeto edo txartoago jokatu, Larra-kora futbolean jolastea gus-tatzen zaigulako joaten gare-la. Futbolean, bizitzako arlo guztietan bezala, gauzak bai-kortasunez eta umorez har-tuta aurkako egoerei buel-ta errazago ematen zaiela.

Gaur, 22:00etan, lehen maila-ko pilota txapelketako lauga-rren jardunaldiko partidua jokatuko da Zaldibarren: Se-bastian Gonzalez eta Aitor Zubieta Titin III.aren eta Da-vid Merinoren aurka.

Bikote biak txapelketako lehenengo garaipena lortze-tik datoz. Txapelketa makal hasi ondoren, gaur irabazten duenak arnasa hartuko luke hurrengo jardunaldiei begi-ra. Zubietaren esanetan, “oso puntu garrantzitsua dago jo-koan; irabazten duena sailka-penan postu erosoagoan koka-tuko da”.

Gonzalezek eta Zubietak pilota astunagoak aukeratu dituzte: 105 eta 106 gramo bi-tartekoak. Bikote gorriaren pilotak 104 gramo inguruan dabiltza.

Iurretako Emakumeen Bira Elkartea eta Durangoko Txi- rrindulari Elkartea ez daude batere gustura UCI-k eman dien tratuagaz. Izan ere, aurten Emakumeen Birako egunetan zein Durangoko Klasikaren egunean beste lasterketa bi jarri dituzte, biak HC maila- koak. Mailarik oneneko talde- ak lasterketa horietara joan daitezke, Klasikaren eta Bira- ren kalterako. Durangaldeko elkarte biek gutun bat bidali diote UCIk eurei emandako “tratu bidegabea” salatu eta data aldaketa eskatzeko.

Durangoko Klasika maia- tzaren 21era aurreratzea eska- tu dute; Emakumeen Bira, berriz, maiatzaren 23tik 26ra egingo litzateke.

MENDIA TXIRRINDULARITZA

PILOTA

Eskaladaren gaineko bideo emanaldi bi PlaterueneanLau lagunek Kanadan, Yukón zonaldeko pareta ikusgarrietan, bizi izandako abenturak jasotzen dituen dokumentala eskainiko dute datorren eguenean

JOSEBA DERTEANOMendia Hurbilduz ekimenaren barruan, mendiaren eta eskala-daren gaineko bideo emanaldi bi ikusi ahal izango dira datorren eguenean, 20:30etik aurrera, Plateruena kafe antzokian. Do-kumentaletako protagonistak ere etorriko dira bertaratzen di-renen dudak eta jakin-mina ase-tzeko. Sarrera doakoa izango da.

Lehenengo dokumentalak Kanadako Yukón zonaldean ‘es-kalaezinak’ deitzen diren tonto-rretan lau euskaldunek bizitako bizipenak erakutsiko ditu. Ho-rietako bat durangarra da: Aitor Garitaonandia ‘Ajillo’. Baina do-kumentala ez da igoera zailetan bakarrik oinarritzen. Kanada-tik Yukón zonaldera heldu arte-ko abenturak ere kontatzen ditu Jon Kepa Berasaluze ekimene-

ko antolatzaileetako baten esa-netan: “Bidaia osoa azaltzen da. Zelan milaka kilometro egin zi-tuzten autoz, ondoren hidrohe-gazkin batek hamabost egunez ezerezaren erdian uzteko… Iru-di ikusgarriak jaso dituzte: pai-saiak, animaliak…”.

Bideo emanaldiaren ostean Kike de Pablok dinamizatutako galde-erantzunen txanda hasiko da abentura bizi izan zuten pro-tagonistekin.

Segidan, Mikel Zabalza es-kalatzaile iruindarrak Alpee-tan eta Pirinioetan eskalatuta-ko tontorrak jasotzen dituen do-kumentala ikusi ahal izango da. Zabalza bera ere Plateruenean egongo da.

Mendia Hurbilduz ekimene-ko lehenengo bideo emanaldiak atzo izan ziren. Lehenengo, Hu-tsaren gainean dantzan doku-mentala eskaini zuten slickli-ne-ari buruzkoa. Ondoren, Adol-fo Madinabeitia gasteiztarrak Venezuelako Tepuy izeneko pa-reta bertikaletan egindako igoe-rak erakutsi zituzten.

Mendia Hurbilduz ekimena Ourdaybi kirol taldeak eta Alpi-no-Tabira mendizale taldeak fi-nantzatu dute eta antolatzaileek talde biek emandako laguntza eskertu dute.

Mikel Zabalzak Alpeetan eta Pirinioetan izandako eskalada saioak erakutsiko ditu

Emakumeen Biraren data aurreratzeko eskatu dute

Txapelketa nagusiko partidua gaur, Zaldibarren

Page 23: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto Kirolak | 19

Brontzea Martinezentzat Euskadiko konbinatuan

Martinez, Lekunberri eta Bilbao irabazle Zornotzan

SASKIBALOIA

ATLETISMOA KORRIKA

AGENDA

Tabirako Baqueko neskek ‘Play off’ean sartu gura dute Alberto Molinaren taldea igoera postuetan sailkatzeko lanean dabil; Tomas de Castroren mutilek altuera oztopoari aurre egin diote eta bigarren doaz

Durangaldeko kirolariek emaitza onak lortu zituzten larunbatean, Anoetan (Donostia)

ANE ELORDIBegoña Martinez durangarrak eta Joseba Ogiza elorriarrak parte hartu zuten Euskadiko at-letismo konbinatuko lehiaketan.Martinezek hesietan eta pisu jaurtiketan aurreko markak ho-betu zituen arren, hirugarren postuan sailkatzearekin konfor-matu behar izan zuen. Oso datu

positiboa da markena, martxoan zita garrantzitsuak dituztelako: Espainiako Txapelketa, Zarago-zan, eta Europakoa, Donostian. Gizonezkoen kadete mailan, Ogiza elorriarrak pisu jaurtike-tan markarik onena lortu zuen (11,20 metro), baina proba guz-tien batura egiterakoan lauga-rren sailkatu zen.

JOSEBA DERTEANOZornotzako Nazioarteko Kro-sean Bidezabal atletismo tal-deko hainbat neska nabarmen-du ziren joan zen asteburuan. Gaztetxo-kadete kategorian Naroa Martinez durangarra izan zen irabazlea, eta Ines Pi-naga taldekidea hirugarren sailkatu zen. Gazteetan Garazi Lekunberri nagusitu zen, era-

kustaldia emanda. Gizonetan, Alejandro Bilbao gaztea onena izan zen gaztetxo-kadete mai-lan.

Bestalde, herri krosean Du-rango Kirol taldeko hiru kidek osatu zuten podiuma: lasterke-ta Ekaitz Kortazarrek iraba-zi zuen eta Gorka Bizkarra eta Mikel Zabala sailkatu ziren bi-garren eta hirugarren.Bergoña Martinez durangarra entrenamendu saio batean.

Bidezabaleko neskak goi mailan aritu ziren beste behin.

ANE ELORDIDurangoko Tabirako Baque klu-beko lehen mailako taldeek liga erdia jokatu dute dagoeneko. Gi-zonezkoek zein emakumezkoek garaipen banarekin bukatu zu-ten urtea, eta asteburuan ekin-

go diote berriz txapelketari Ga-bonetako oporren ostean.

Emakumezkoen lehen maila-ko taldea zortzigarren postuan sailkatuta dago. Hasiera eska-sa egin zuten neskek, eta Gabon aurretik ere hiru jardunaldi ja-

rraian galdu zituzten. Baina ur-tea garaipenarekin bukatzeak indarrak eman zizkion taldeari urte berrirako, Alberto Molina entrenatzailearen berbatan.

Igandean sailkapen taulan azkena den Grupo Viaria Liceo

Monjardin izango dute aurka-ri. Garaipena eskuratzeko auke-ra dute, baina Molinaren ustez “aurkariaren zelaian jokatzeak beti ditu bere zailtasunak”. Amaierara begira, taldearen helburua sailkapen taulan lehe-nengo bost postuetan sailkatzea da. Play offa jokatu eta igoera postuetan kokatzea, nahiz eta gaitz ikusten duten.

Gizonezkoen lehen mailako taldea denboraldi itzela egiten ari da. Jokatutako 12 partidu-

tik zortzi irabazi dituzte. Horrek sailkapen taulako bigarren pos-tura eraman ditu Tomas de Cas-troren mutilak. Zapatuan ekin-go diote denboraldiari, azken au-rreko sailkatu den Autocares Ar-tiedaren aurka jokatuz Iruñean, 18:15ean. Hasieran jokalarien al-tuera falta oztopo ikusten zuten arren, beste ezaugarri batzuei etekina ateraz, oso emaitza onak lortu ditu taldeak denboraldiko lehen erdian. Haien helburua hamar onenen artean sailkatzea zen eta momentuz, aurreikuspe-netik oso gora daude.

Urtea garaipenarekin bukatzeak indarrak eman zizkion taldeari

Zornotzako Nazioarteko Krosean Bidezabal taldeko hainbat korrikalari nabarmendu ziren

OHOREZKO MAILA

Elorrio-Santurtzi· Zapatuan, 16:00etan, Eleizalde futbol zelaian

Iurretako-Gallarta· Zapatuan, 17:00etan, Larrakozelai futbol zelaian

LEHENENGO ERREGIONALA (gizonak)

Abadiño-Iraultza· Zapatuan, 15:30ean, Astolan

Berriz-Zaldua· Zapatuan, 17:00etan, Berrizburun

BIGARREN ERREGIONALA

Ezkurdi-Derio B· Zapatuan, 18:00etan, Arripausuetan

HIRUGARREN ERREGIONALA

Zaldua B-Iurretako B· Domekan, 16:30ean, Solobarrian

LEHENENGO ERREGIONALA (emakumeak)

Iurretako-La Merced· Zapatuan, 19:15ean, Larrakozelain

Elorrio-Erandioko Betiko Neskak· Zapatuan, 18:00etan, Eleizalden

EUSKAL LIGA

Abadiñoko Lagun- Sasikoa Durango· Zapatuan, 17:15ean, Berrizko kiroldegian

Kurutziaga-Elorrioko Buskantza· Zapatuan, 19:30ean, Landako kiroldegian

LEHENENGO ERREGIONALA

Abadiñoko Gaztetxie- Gernika Naturgas energia· Domekan, 17:00etan, Traña Matienako kiroldegian.

Dantzari-Mazusberri· Zapatuan, 17:30ean, Iurretako Lanbide Heziketa Institutuan

Sapuberri-Gu Lagunak· Zapatuan, 15:30ean, Landako kiroldegian

Elorrioko B-Zuentzat· Barikuan, 20:00etan, Elorrioko kiroldegian

BIGARREN ERREGIONALA

Mendibeltz-Racing Tolosto· Zapatuan, 16:45ean, Landako kiroldegian

Elorrioko C-Egartsuak· Zapatuan, 18:00etan, Elorrioko kiroldegian

FUTBOLA

ERRUGBIA

PILOTA

OHOREZKO B MAILA

DRT-Independiente· Domekan, 12:30en, Arripausueta errugbi zelaian

EUSKAL LIGA

Elorrio Parra Taberna-Irun· Domekan, 12:00etan, Elorrioko errugbi zelaian

EUSKAL LIGA

Errugbi topaketa Bilbon zapa-tuan: kimu eta benjamin mailak· Autobusak: 08:45ean Elorrion, 08:55ean Abadiñon eta 09:00etan Durangoko Madalenan.

LEHEN MAILAKO TXAPELKETA

Gonzalez-Zubieta / Titin II.a-Merino· Barikuan, 22:00etan, Zaldibarko Olazar pilotalekuan

Durangoko Tabirako Baque klubeko neskak ligako partidu bat jokatzen. Kepa Aginako

Page 24: Anboto 484

20 | Publizitatea 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Page 25: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto | 21

Page 26: Anboto 484

22 | Iragarkiak 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Page 27: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto Iragarkiak | 23

Page 28: Anboto 484

24 | Publizitatea 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Page 29: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto | 25

ANBOTOko agendan ezer iragarri gura baduzu, idatzi [email protected]

helbidera edo deitu 94 623 25 23 telefonora, eguazten eguerdia baino lehen.

AGENDA Urtarrilaren 11n, 22:00etanElorrioko Arriolan

CASANOVA Gaur Elorrion, eta bihar Durangoko San Agustin kulturgunean izango da ‘Sueña Casanova’ antzezlana ikusgai. Testu garaikideko istorio klasikoa egin du Arden taldeak.

URTARRILEKO AGENDA

11 IURRETAKO HERRI BIBLIOTEKA 17:00 Haurtxoen irakurketa kluba (3,4,5 urte) 18:00 Haurtxoen irakurketa (1. eta 2. mailak)

12,13 IURRETA TXIRRINDULARI ELKARTEA 09:00 Hainbat ibilbide (82-92) km.

12 IURRETAKO KIROL TALDEA - FUTBOLA 17:00 Iurretako - Gallarta

13 EMAKUMEEN BIRA ZIKLISMO K.E.10:00 Challenge bizkaitarraren proba, Zallan

15

HERRI AUZOA ELKARTEADurangaldeko Elkartasun karabana 2013 Urtarrilaren 15a arte: - Jubilatuen etxean (Bixente Kapanaga, 9) - Ibarretxe kultur etxea (Bidebarrieta, 4) - Bulego orokorrak (Bidebarrieta, 5) - Herriko janari dendak Informazio gehiago: 94 620 03 42

16 EMOIXU16:30 - 21:00 Odol emotea, Txonpolo elkartean

18 IURRETAKO UDALA09:00 Iurretako Kale Azoka

:: DURANGO | ZUGAZA

1. aretoa: Jack Reacher Zuzendaria: C. McQuarrie

•barikua 11: 19:00/22:00 •zapatua12:19:30/22:30 •domeka13:19:30 •astelehena14:19:00/22:00 •martitzena15:20:00 2. aretoa: Amor es todo lo que necesitas Zuzendaria: Susanne Bier

•barikua 11: 19:00/22:00 •zapatua12:19:30/22:30 •domeka13:19:30 •astelehena14:19:00/22:00

UMEEN ZINEMA 1. aretoa: El alucinante mundo de Norman 3D Zuzendaria: Sam Fell

•zapatua 12: 17:00 •domeka13:17:00 2. aretoa: Don gato y su pandilla Zuzendaria: Alberto Mar

•zapatua 12: 16:30 •domeka13:16:30

:: ELORRIO | ARRIOLA La parte de los ángeles Zuzendaria: Ken Loach

•zapatua 12: 22:30 •domeka13:20:00 •astelehena14:20:00 UMEEN ZINEMA Hotel Transilvania Zuzendaria: G. Tartakovsky

•domeka 13: 17:00

:: ZORNOTZA Los miserables Zuzendaria: Tom Hooper zapatua 12: 19:00/22:30 domeka 13: 20:00 astelehena 14: 20:00

UMEEN ZINEMA Rompe Ralph! Zuzendaria: Rich Moore

•zapatua 12: 17:00 •domeka13:17:00

Urtarrilaren 18an, 19:30ean sagardotegi ibiltaria, Olakueta plazan. 21:30ean San Antonio VII. pilota txapelketaren finalak, Olakueta frontoian.

:: DURANGO

Urtarrilaren 12an, 12:00etan Ipuin kontalaria Umeentzako ipuinak arabieraz eta gaztelaniaz, Bibliotekan.

Urtarrilaren 18an, 20:00etan Maider Galarza kontalaria Helduentzako ipuinak, Bibliotekan.

Urtarrilaren 11n, 18:00etan, Berrizko kultur etxean

ALIBABA ETA 40 LAPURRAKBorobil Teatro taldeak dakar ‘Alibaba eta 40 lapurrak’ ipuin klasikoaren antzerkirako moldaketa hau Berrizera. Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita eskainiko dute haurrentzako ikuskizuna, kultur etxean.

:: BERRIZUrtarrilaren 11n, 18:00etan Borobil Teatroak-en Alibaba eta 40 lapurrak, Kultur Etxean.

:: DURANGOUrtarrilaren 12an, 20:00etan Arden Producciones-en Sueña Casanova, S. Agustinen.

:: ELORRIOUrtarrilaren 11n, 22:00etan Arden Producciones-en Sueña Casanova, Arriolan.

:: ZORNOTZAUrtarrilaren 18an, 21:00etan Markeliñe taldearen Makinista, Zornotza Aretoan.

:: DURANGOUrtarrilaren 12an, 22:00etan Sugoi (Elorrio), Etorkizun Beltza (Gernika), Ekaitza (Munitibar),

Urtarrilaren 18an, 22:00etanSeiUrte eta talde gonbidatua, Plateruenean.

:: BERRIZUrtarrilaren 11n, 19:00etan En la casa, Kultur Etxean.

Urtarrilaren 18an, 18:00etan Freddy Igeldegi, Kultur Etxean.

:: DURANGOUrtarrilaren 17an, 20:30ean Mendi jardunaldia Mendiak hurbilduz, Plateruenean.

Urtarrilaren 17an, 20:30ean Mendi jardunaldia Mendiak hurbilduz, Plateruenean.

:: ZORNOTZA

Urtarrilaren 11n, 22:30ean Film laburrak Kimuak 2011-2012, Zornotza Aretoan.

:: IURRETA

Urtarrilaren 25era arte Iurretako Literatur lehiaketa, Bibliotekan.

:: ABADIÑOUrtarrilaren 17an, 12:00etan San Anton jaiko meza, Urkiolako Santutegian.

:: BERRIZUrtarrilaren 13an, 10:00etan Mendi bizikleta martxa, Irteera: Olakueta plaza.

Urtarrilaren 16an, 18:30ean Bentazarreko mutiko alaiak, Kalejira, Olakuetan. 20:30ean Donien atxa altxatzea.

Urtarrilaren 17an, 12:00etan meza, Antonio Deunaren eliza. 19:00etan Nekazal olinpiada, Olakueta frontoian.

Page 30: Anboto 484

26 | Agenda 2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto

Hamabostean behin jasotako zorion-agurren artean tarta bat zotz egingo dugu. Zozketan parte hartzeko bidali kontakturako datuak zorion agurrarekin batera.

BARIKUA, 11 09:00-09:00 • De Diego (Intxaurrondo 22 - Durango) 09:00-22:00 • Jaio-Olabarrieta (Erreka 6 - Elorrio) ZAPATUA, 12 09:00-09:00 •Mugica(Andra Maria 9 - Durango) 09:00-13:00 •Navarro (Artekale 6 - Durango)•DeDiego(Intxaurrondo22-Durango) •Campillo (Montebideo 24 - Durango) •SanRoma (Uribarri 5 - Durango) •Balenciaga (Ezkurdi plaza 8 - Durango) •Unamunzaga (Muruetatorre 2C - Durango) •Sagastizabal (Askatasun Etorb. 19 - Durango) •Irigoien (Bixente Kapanaga 3 - Iurreta) •Jaio-Olabarrieta (Erreka 6 - Elorrio) •Urizar (Gabiola 2 - Berriz)DOMEKA, 13 09:00-09:00 •Navarro (Artekale 6 - Durango)ASTELEHENA, 14 09:00-09:00•Sagastizabal (Askatasun Etorb. 19 - Durango) 09:00-22:00 •Urizar (Gabiola 2 - Berriz)MARTITZENA, 15 09:00-09:00 • Gaztelumendi (J.A. Abasolo 2 - Durango)EGUAZTENA, 16 09:00-09:00 •Etxebarria (Montebideo 2 - Durango) 09:00-13:00 • Larrañaga-Balentziaga

(Berrio Otxoa 6 - Elorrio)EGUENA, 17 09:00-09:00 •Irigoien (Bixente Kapanaga 3 - Iurreta)

Abadiño (Traña-Matiena) Eguaztenetan

10:00etatik aurreraDurango Zapatu goizetanZornotza Domeka goizetan

SOS Deiak .................................. 112Gurutze Gorria ...........94 681 09 49Osakidetza ............... 94 600 72 00Ertzaintza ..................94 466 93 00

Abadiño ....................94 621 55 30Atxondo ....................94 682 10 09Berriz ........................94 682 45 84Durango ....................94603 00 00Elorrio ........................94 658 27 12Garai .........................94 681 63 93Iurreta ........................94 620 12 00Izurtza .......................94 681 35 48Mallabia ......................943 17 14 61Mañaria ....................94 681 89 98Otxandio ..................945 45 00 20Zaldibar ....................94 682 70 16

Euskotren ..................902 54 32 10Bizkaibus ..................94 448 40 80Pesa ........................... 902 10 12 10Continental Auto ........945 286 466

Abadiño ....................94 621 55 33Berriz ........................94 682 40 36Durango ...................94 603 00 00Elorrio ........................94 682 02 18Iurreta .......................94 620 08 88

Abadiño ....................94 681 44 70Matiena .....................606 459 988Durango Geltokia ....... 94 681 10 01Elorrio Geltokia .........94 682 00 40 J.L. Uriarte ............670 402 002 I. Estebez .............. 670 678 273M. Galeano ...............670 409 330Iurreta ........................94 620 15 65 Taxi auzunea ..........688 618 690Berrizko auzo taxia ....620 022 800

[email protected] eguazteneko 17:00ak arteko epeaZORION AGURRAK

BOTIKAK AZOKA-BASERRITIK-PLAZARATELEFONO INTERESGARRIAK

GARRAIOAK

UDALTZAINGOA

TAXIAK

UDALAK

Beñatek lau urte bete zituen abenduaren 19an. Zorionak txipiron! Musu handi-handi bat Urkuletako familia osoaren partez!

Zorionak Jone! Abenduaren 23an 7 urte bete zituen. Musu bat Unax, Urko, aita, ama eta Oromiño eta Matienako familiaren partez!

Abenduaren 4an jaio zen Amets Alberdi Gorritxategi. Ongi etorri eta musutxu bat Araia, aitatxo, amatxo eta familia osoaren partez!

Araiak abenduaren 24an 3 urtetxo bete zituen. Zorionak musu pila eta besarkada bat Amets, aitatxo eta amatxoren partez!

Izar Blancok 2 urte egin zituen abenduaren 21ean. Zorionak eta musu potolo- potolo bat Unax, ama eta aitaren partez!

Zorionak Beñat! Elorrixoko mutiko guapo eta jatorrena! Olentzerok eskatutako dana ekarri izana espero dut. Musu bat Ainhoaren partez!

Mutil zoragarri honen bosgarren urtebetetzea urtarrilaren 16an izango da. Zorionak eta musu potolo bat guztion partez!

Urtarrilaren 4an gure Jontxuk urtebete ein eban. Zorixonak eta mosu asko danon partez. Segi holako sinpatiko eta alaia izaten!

Mikel Arrizabalaga Zuazok, urtarrilaren 2an, 6 urte bete ebazan. Zorionak etxeko guztien partez eta zaren modukoa izaten jarraitu!

Urtarrilean jaioak, biok alaiak eta jatorrak, familia guztiaren partez, segi horrela eta zorionak! Musu handi bana guztion partez!

Alaznek atzo, urtarrilaren 10ean, 18 urte bete ebazan. Zorionak guapa! Mosu potolo eta besarkada haundi bat etxekoen partez!

Urtarrilak 7an, arratsaldeko 19:30ean etorri zen mundura Mairi Lejarreta Telletxea. Iñaki eta Naiararengandik datorren argi disdiratsua.

Zorionak Berrizko Martin Petiteri, abenduaren 21ean bere lehen urtetxoa bete zuelako. Musu handi bat etxekoen partez!

Dagoeneko 6 urte bete dituzu, baina motorrean ibiltzeko oraindik gehiago hasi behar duzu. Zorionak Mikel, musu handi handi bat!

Bi ipotx hauek bi urtetxo bete zituzten abenduaren 16an. Zorionak Unax eta Malen! Musu potolo bana etxeko guztion partez!

Zorionak txikitxu! 3 urte bete dozuz urtarrilaren 4an eta! Uxuek belarritik tirakada handi-handi bat! Mosu bat familia osoaren partez!

Lur Gallo Garitanok bihar beteko du bere lehen urtea. Poztasunez bete dau gure bizitza. Zorionak Oihanen eta beste etxekoon partez!

9 urte beteko dozuz bihar Garazi. Zorionak eta musu handi bat etxekoen partez! Eta koadrillakoek belarritik tirakada bana!

Bihar, urtarrilaren 12an, Leirek, gure printzesatxoak, 6 urtetxo beteko ditu. Zorionak Helene, aita eta amaren partez!

Zorionak Danel! Urtebete egin zenuen urtarrilaren 5ean. Musu handi bat Abadiñotik, batez be zure lehengusina Magalin partez!

Zorionak Zubillagatar Jose Luis! Abenduaren 15ean urteak bete zenduzan eta oso ondo pasatu genduan. Datorren urtean beste bat!

Hirukote honek urte berria hasi ahala urteak betetzen dituzte, Intzak jada 4 urtetxo, Iratik bere lehen urtetxoa eta aitatxok... apur batzuk gehiago! Musu asko amatxoren partez!

Letxuga ........................................................0,80 euroPorruak ................................................... 1,80 euro/txAzenaorioak .............................................1,50 euro/txAzelga ......................................................... 2 euro/kgAza .............................................................. 2 euro/kgKoliflorra ...................................................... 3 euro/kgKalabaza ................................................2,20 euro/kgKiwia ........................................................... 3 euro/kgTomate kontserba ............................ 3,90 euro/poteaArrautzak ............................................... 3,80 euro/dzIdiazabal gazta .......................................... 17 euro/kgEspeltazko ogia ............................................3,60 euro

EGURALDIA

BARIKUA

DOMEKA

ZAPATUA

ASTELEHENA

12º

12º

ASTEKO SALNEURRIAK:

Page 31: Anboto 484

2013ko urtarrilaren 11, barikua | anboto Publizitatea | 13

GREMIOEN GIDA ELEKTRONIKA AROTZERIA ITURGINTZA

ELEKTRIZITATEAARGITAZPENAGARBIKETAK

LORAZAINTZA DEKORAZIOA

Profesional onenak zure zerbitzura!

Page 32: Anboto 484

AkuiluaAITOR AURREKOETXEAEHUko irakaslea

LAUHORTZA

TxetxeniaTxetxenia ez da soilik Kau-kaso ondoan dagoen he-rrialde bat. Txetxenia sin-bolo bat ere bada, eta ez ba-karrik bere sufrikarioa izu-garria delako, baizik eta genozidio horretan gertatu-takoa ez delako inoiz nazio arteko agendetan agertu.

Txetxeniaren sufrikarioa ez da gaur egungo kontua. Erru-siako tsarren garaian ere, go-gor jo zuten herrialde horren kontra. 1917an, iraultza sozia-lista etorri zen, eta Sobietar Batasuneko agintariek, Leni-netik hasita Gorvachoverai-no, txetxenoen kontrako erre-presio bortitza planifikatu zuten; erregimen sobietarra-ren ohiko jokabideak erabili-ta: tortura, herrialde barneko ezinbesteko migrazioa eta sa-rraskia.

Hala ere, herrialde horreta-ra zorigaiztorik handiena Sta-linekin etorri zen, eta gaine-ra, urte asko iraun izan zuen. Txetxeniar asko Gulagen ga-tibu egon ziren, eta beti saiatu izan ziren bere kartzeleroen kontra borrokatzen, beste guz-tiak etsitzen zuten bitartean. Menderaezinak zirela froga-tu zuten. Gero, Sobietar Bata-suna desagertu egin zen eta Boris Yeltsin eta Putin eto-rri ziren demokrazia forma-la aldarrikatzera, baina, txe-txenoentzat ez zen inolako tre-guarik egon.

Duela urte batzuk jakin izan dugu Grozni hiriburua nola geratu zen Errusiako arma-dak bonbardatu eta gero, eta hunkigarria da benetan, nola hiriburu hori Dresde edo Na-gazaki baino txikituago utzi zutela ikustea.

Badakigu ez dela bortiz-keria inperialista pairatzen duen herri bakarra; Kurdista-nek, Palestinak edota Afrika-ko Chadek ere pairatzen bai-tute, baina, ikur bihurtu da, eta hor gertatzen ari dena sa-latzen ez badugu, Txetxenia izango da aurten ere existitu-ko ez den gatazka espektrala.

AMAIA UGALDEGabonetako oporretatik beha-rrera gustura bueltatu dela dio Esther Hernandez Unzuetak. Lagun batek esan dio: “Nos-ki! Zuri zure lana gustatu egi-ten zaizu eta!” Elorrion bizi den durangar hau duela 25 urte ha-si zen abesbatzen zuzenda-ri, eta harrezkero, ez da geldi-tu ere egin.

Noiztik zaude musikak harra-patuta?Bost urtekin hasi nintzen, San Frantziskon. Han, kanturako eta korurako ohitura handia zegoen. Kontserbatorioan sol-feoa eta korala egin nituen, eta gero, ikasketekin nenbilen ar-tean, gitarra eta pianoko karre-rak egin nituen. Selektibitatea egin eta gero, organuko karrera egin nuen. Lehen errazagoa zen, institutuan zeunden artean kon-tserbatoriora joan ahal zinela-ko. Orain, gauza biak bateratzea gaitzagoa da.

Elorrioko Berriotxoa abesba- tzeko eta Zaldibarko eskola koraleko zuzendaria zara.Bai, eta oso gustura. Pena txiki batekin: jendea gutxitu da, ba-tez ere Zaldibarren. Lehen 50-60 pertsonako korua izandakoan 16 gaude orain. Hala ere, kanturako afizioa jendeak mantentzen du. Gabon aurrean, koruko jendea gitarrekin irten ginen, tabernaz taberna kantu herrikoiak kanta-tzera. Jende piloa batu zitzaigun! Itzela izan zen! Esan nien koru-koei, ea pertsona horietakoren bat korura animatzen den... Bai-na entseguetara hastea gehiago kostatzen da. Koru bietan oso gi-ro ona daukagu. Elorriora 18 ur-tegaz etorri nintzen kantatzera.

ESTHER HERNANDEZ UNZUETA | 45 urteko durangarra | Musika irakaslea

“Ilusio handiz joaten naiz ikasle izandakoen kontzertuetara”Koruetan zuzendari, eskolan irakasle... Itzartzetik lokartu arte musika doinuekin bizi da durangar hau

Lagun batek esan zidan korua Galiziara zihoala, eta pare bat ahots behar zituztela. Etortzen hasi nintzen, eta hemen geratu nintzen. Juanito abadeak gero zuzendari lanetarako engantxa-tu ninduen, eta 25 urte egin ditut bertan. Bizitza erdia, beraz!

Lourdesko Ama Ikastetxean ira-kaslea zara. Umeak edo hel-duak dira ikasle hobeak?Umeekin pazientzia eduki behar da, baina helduekin pazientzia desberdina da. Ume txiki bati errieta egin ahal diozu, baina na-gusi bati... Kontu handiagoa edu-ki behar da.

Ume zinenetik hona, eskolan musika irakasteko modua al-datuko zen...Ez dauka zerikusirik. Lehen lo-roek bezala ikasten ge-nuen, eta orain, jolasten ikasten dute; oso ondo pasatzen dute. Gau-za asko ikasten dute, baina teoria gutxia-go eta beste modu batean. Gero, bene-tan ikasteko gogoa daukanak sakondu egingo du. Izan di-tut ikasleak ume-tan aspertu eta ge-ro nagusiagotan musikari berriz ekin diotenak.

Umetan musika ikasteak zer onu-ra ditu, zure ustez?Kultura musikala hartzen da, eta hori bizitzara-ko garrantzitsua dela uste dut. Kontzertu batera joan, eta zer entzuten zabiltzan jakiteko, zuk zeuk musikan jarduteko... Musi-

ka hizkuntza bat da, eta mundu osoan komunikatu zaitezke mu-sikarekin. Asko gustatzen bazai-zu, poztasuna eta gogobetetzea dakarzkizu. Itzartzerakoan mu-sikarekin hasten baduzu egu-na, ez da ezer barik hastea beza-la. Bizitzan oso garrantzitsua da musika.

Kontzertuetarako astirik har-tzen duzu?Ahal dudan guztietan joaten naiz. Denetik gustatzen zait; gehien musika klasikoa, jazza, bluesa... Ilusio handia egiten dit nire ikasleek talde batean jo-tzeak eta eurak ikustera joa-teak. Askotan pasatu zait, ha-sieran musikan jarraitu gu-ra ez zuten gaztetxoek tal-de bat sortu dutela ikustea. Itzela da!