anari kantak zure aurrekari penalak-1

Upload: juraguer-guerin

Post on 08-Jul-2018

259 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    1/9

    AMETSEN ERAISTE NEURTUA

    mundu mailako gerra intimo eta latz bateanbeste behin zeure buruari biziraun diozunez

    behingoz erabaki duzu zauden lekuan geratzeazure ametsen eraiste neurtuari ekitea,zuk horrenbeste denboran eta horrenbesteko afanezgordetakoak ez duela zuk uste adina balio onartzeaze zu beti bizi izan zara behin-behineko egoeran

    aukerakoa zirudien etengabeko noraezeanez zenuela nahi honaino iritsi baino beste inora ere ezzalantzarekin etengabeko pertsekuzio bat zenihes egiten diozun eta jarraitzen duzun horrenartean zabiltza itzal arrotz baten jabeez zara besteek uste dutenaagian zeuk uste duzuna ere ezoraindik ez hura bihurtu zen denborarekin honezkero ezzeure aukeren gainetik amestu behar izan zenuenirteera zen zulo hartatik aterako bazinen

    horregatik erabaki dut nire amets denak eraisteahobe duzu momentu batez ni bakarrik uzteazure begiei begiekin eutsi eta elkarri amore emateaelkarren ondoan, ilargiak buelta bat ematen digun bitartean

    goiz gorri eta eder batean neure barrutik salto egineta neure buruaz beste… bat egitea

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    2/9

    ORFIDENTALAK

    bizi zaituen animalia izu horizeru gorri baten pean mundua gurutzatzenazazkalak, ilea eta beldurrak

    baino hazten ez zaizkizunaanimalia horrekbere bizkarrean idatzita daramatzalaztanez eta harramazkazitzalen izenak:gizon eta emakumeenak,leku eta egunenakdenak ederrez eta minez.

    izen horiek denek osatzen duten zerrenda,

    zuk kaltetuen zerrenda,zuk eta zeu ere.behin geuk eraikitako ametsen eraiste neurtuak,desertzio, desertuak, larrialdietako deiek.

    denak banan-bana zure aurrekari penalak:zeru gorriak, oreinak eta orfidalak…gehiegi luzatzen diren salbuespen egoeretarakoemergentziazko planak.

    denak banan-bana, zure aurrekari penalak:makrojuizio intimoak, sexua, heriotza eta orfidalak;gehiegi luzatu ziren salbuespen egoeretarakoemergentziazko planak.

    eta zuk bizitza deitzen diozun bide horrek,zuri beti sasitu izan zaizun arren,bere ederrak eta minak idatzi dituztenzure aurrekari penalak:zeru gorriak, oreinak, desertu eta maitaleek

    horiek denak bizkarreankarraio daramatzananimalia izu eta ederra zara

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    3/9

    LUIZIA

    irentsi zintuen luizi harenaurretik heldutakoharri solte hura zen

    ulertu behar zena

    baino nola badenlurrikaratzen direnlekuetan lasai bizi den jendeazuk geratzea erabaki zenuen

    beti zuloaren beldureta zuloa irteera zen

    artean ez zenekielakobizi oso bat botako zenuelahiru zabor poltsa haunditanbaina zu bezalako lekulurrikaratuetan ereeraiki daitekeela

    ihes betea hasi zen, etorkizun bat behar zenuen,nahiz eta zuk lehengoa nahibaina bidean haitz artean

    0inazez sortzen diren eta hazten diren loredesafiatzaile min eta ederra zinen

    zaharkitutako mapa bat,zeharo galduta zeundeneta zure gainean etzaten zirenak erebertan galtzen ziren,bertan galdu zuten.

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    4/9

    ARQUIMEDES

    zeuk galdetu zenidan bazenekien arrennik ez nekiela erantzun nizun eta banekienbaina nola ereiten duenak

    ez duen beti jasotzenduenak ez du beti ereiten

    zuk azaldu zenidan arquimedesen printzipioarenauretan edo ohetan berdin ematen dena

    nola gorputz berri batek bertan sartzen deneanlehendik han zegoena ateratzen dengereziak hezur eta guzti jaten zituenaeta auspez lurrari helduta lo egiten duena

    beste biktimaren bat ere bai bien arteanmin egin diezu, maite izan zaituztezu bezalako leku pitzatuan etzan zirenakhamar hankako ohe batean

    dena zure ondoan lo egitearen albo-kateakbeste inor zeure burua baino gehiagomaitatzeko gai ote zarenez duzunetik ematen duzu, duzunetik ez hainbeste

    exen telefono nekatuak gaua zulatzenbetirako zorretik kulpara doan dei galdu bateanakusazio eta testigua bera den epaiketa bateaneta zuk zeure burua zuritzenkantu min eta ederretan

    baina parentesi artean gordea duzun beste zati horrek…

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    5/9

    OREINAK

    behin izan zinenaren etaizango zarenarenartean begira duzun

    testigu bakarra zeu zaraisilean galdu dituzungerra guzti horiek denaketa zugan oraindikikusi nahi ez duzuna

    ihes egiten diozuneta jarraitzen zaituenhorren artean bizi zarabide ertzeko seinaleetan bizi diren

    orein horien antzeraberaien bizitzatikbehingoz salto egiteraausartzen ez direlaeta denborarekinoraindik ez hurabihurtu zen honezkero ezhartutako erabakigabeko erabakizisilean desagertzen diren

    espezie horien antzeraitzaltzen ari zarabera korrikata zu berriz oinezminik egiten ez duten zauri horiekmarraztu dizkizuten parentesienartean bizi zaramapa zahar bat zaraeta zure basoetan barna oreinakihes batetik bestera

    kotxeko argien arteaneta zuk zeure burua behinnola harrapatu zenuenoinaze hura ospatzenorgasmoei darraientristura pizti horrenzati bat baino ez bada ereegun hartan zerbaitulertu zenuen

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    6/9

    NOLA GALDU

    nola bizitzaren ur ertzean hondarturiko balea huranola jaten eman eta esku-ahurrez ureztatzen zuenabere aldean berarengan itsu eta garbi sinesten zuena

    balea atera zen eta zu han geratu zinen eskuetan ura

    eta orain zaintzen zaitut urrunetik begirani lehorrak itotzen nau eta zu berriz urak

    dena da horren erraza hastenbaina horren nekeza hazteneta gero berriz ia ezinezkoa ahazten

    eta orain zaintzen zaitut urrunetik begira

    ni lehorrak itotzen nau ta zu berriz urak

    zuk aurkitu zenuen nik bilatu nahi ez nuenabaina nola ez duen beti jasotzen ereiten duenakzuri ikasi nizun dakidan gauzarik baliotsuena

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    7/9

    HAREAGO

    beti ahitzera doa bideaoso ondo oroitzenez duzuenik zehazki ahaztu behar izan zenuenera

    orduan ez zenekielakoegia esan orain ere ezeman eta eman gutxitu nola liteken

    eta zure isiltasunengatikgutxitzen doan gure hizkuntza honekere ez dio izenik ematen

    higatzen zaizkigu hitzak, begiak,

    basamortutzen gu biakbaina ez diogu utziko hareagotzen

    ze, zaldi zuri batekoraindik trostan zeharkatzennire ametsetatik zurera zelai zulodun bat

    gauza bat proposatu nahi dizutazkenari aurre hartzekonola suak bere burua jaten duen,

    elkarren ondoan etzatea eta elkar laztantzeaelkar ezabatu arte

    eta zaldi zuri batek bitartean trostan zeharkatzenzure ametsetatik nirera zelai zulodun bat

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    8/9

    OTZANAK

    badakizu ibil naitekeela mila kilometro zerubaso erreka zelai eta belazeak zeharkatugauaren luzea ibili eta egun argiz ezkutatu

    hankak odoltzeraino neure mugak marraztu

    baina beste behin ere aldatu dutmunduaren azalera zure azalarengatiknire harramazka zakarrakzure laztan bareengatiketa neurea ez den itzal bati betirako lotu

    lo zaudela imajinatzen dutze animalia ginatekeen gu

    zuk jango nindukezun edo nik jango zintuzkedan zunor noren harrapari, nor noren zelatangure eremu babestua den honen mugatan

    edo isilean desagertzen doanespezie bereko bi piztia etzanelkarri itzala janezelkarri hitzak janezelkarrekin desagertuz isiltasunerantz

  • 8/19/2019 Anari Kantak Zure Aurrekari Penalak-1

    9/9

    ARMAGABETZEA

    beste behin ere denborak nireak ziren lanak egin ditueta nik neure kontrako makrojuizio intimoan dihardutaingurak eta baleak, habiak eta harea, amuak, zu

    galdera haien erantzunen galderak erantzunik ez du

    nire aurrekari penalak, batzuk egiak ez denak,badakizueta nola nire penaren hiru laurdenak aspaldi bete nituenentregatu nizkizun armak eta zuloak non neuzkan aitortuberandu ibili naizen arren, garaiz ailegatu

     

    Zure aurrekari penalak 

    Anari

    raupena: !"# $$%

    &ormatua: '(

    )idehuts, *0"$

    http://www.badok.info/euskal-musika/anarihttp://www.badok.info/diskoetxe/bidehutshttp://www.badok.info/diskoetxe/bidehutshttp://www.badok.info/euskal-musika/anari