proiektu berritzailea
Post on 19-Mar-2016
246 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Naiara Escalante
Laura Fdz. De Retana
María Herreros
Aitziber Zulueta
Hezkuntza
proiektu
berritzailea
Estimulazio goiztiarra
Proiektuaren kokapena
Zer ulertzen da estimulazio goiztiarra bezala?
Estimulazio goiztiarraren helburuak
Estimulazio goiztiarraren bidez lantzen diren areak
Metodologia
Giza baliabideak
Egiten diren jarduerak Bits entziklopedikoak
Musika
Psikomotrizitatea
Artea
Ingelesa
Matematikak
Bibliografia
Internetgrafia
Glenn Domanek estimulazio goiztiarra
zailtasunak dituzten haurrekin lantzen
hasi zen:
Ume horiekin lortutako emaitza
onak ikustean ume guztiei
aplikatzen hastea bururatu zitzaion.
Glenn Doman
Ikastetxean estimulazio goiztiarra
aplikatzearen zergatiak:
Haurrek (0-6 urte bitartean) ikasteko gaitasun
ikaragarria daukate.
Adin hau ikasleen bizitzako ondorengo ikasketak
modu arrakastatsuan gauzatzeko oinarriak era
egonkor eta ziurrean ezartzeko momentua da.
Estimulazio goiztiarraren bidez, haurrei bere
bizitzaren momenturik egokienean haien
garapena sustatzeko baliabideak ematen zaizkie.
Zertarako aplikatu?
Umeen ondorengo ikaskuntzen oinarri
neurologikoak ondo ezartzeko.
Nola sortu?
Ekimen eta jakin-min pedagogikoaren bidez.
Ume bakoitzak jaiotzean daukan potentzial genetikoa maximora heltzeko haurra ahalik eta esperientzia gehienez hornitzea Umea heldutasun fisiko, mental eta emozionalaren mailarik gorenera heltzeko.
Haurren garapena ahalik eta osoena eta orekatuena izateko estimulazioa multisentsoriala izan behar du.
Helburu nagusia:
UMEAK DITUEN AUKERA GUZTIAK
MAXIMORA APROBETXATZEA; Lehen
Hezkuntzara prestakuntza egokiarekin sartzeko.
ESKOLA PORROTA EKIDITEA.
Beste helburu batzuk:
Ikaskuntza edo ikaskuntza prozesua erarik
eraginkorrenean gauzatzeko, oinarri neurologiko
sendoak ezartzea.
Ume bakoitzak adimen anizkunak garatzea.
Haur guztiek haien ahalmenaren arabera garatzea; haur guztiengan bikaintasuna bilatzea.
Lateralitatearen finkapena.
Umearengan maila intelektual egoki bat lortzea.
Garunaren garapena eta heldutasun neurologikoa erraztea.
Haurren abileziak optimizatzea. Norberaren gainditzearen bidez, auto-
estima igotzea. Haurraren jakin-mina piztea. Etorkizuneko ikasketen oinarriak sortzen
baimenduko duten esperientzia ugariak eskaintzea.
Lengoaia:
Haurraren arreta, ikusmen, entzumen … ariketetan zentratzen da.
Kontzeptuen sorkuntza: ohiko bizitzaren objektuen sailkapena, posizio kontzeptuak …
Ulermen sinbolikoa: objektuen, pertsonen, ekintzen … esanahia ezagutzea eta ahoz adieraztea.
Rolen imitazioa.
Hitzezko ulermena.
Lengoaia adierazgarria.
Multisentsoriala:
Komunikazio sistemak.
Jolasaren bitartez, entzumenaren eta
ukimenaren estimulazioa.
Mota guztietako esperientzia eta esplorazioen
bidez, zentzumen guztien estimulazioa.
Mugikortasun eta lekualdaketen koordinazioa.
Informazioa eskuratu, analizatuz.
Eguneroko bizitzako abileziak landu.
Gorputz mugimenduaren kontrola:
Gorputz osoa lantzen da; baina gorputz atalen bat
kaltetuta izanez gero, hori bereziki lantzen da.
Pertzepzio bide guztiak estimulatzea.
Fisioterapia eta erlaxazioa.
Nortasuna eta autonomia:
Haurren autonomia sustatzen duten jarduerak
egiten dira: mugikortasunean, orientazioan …
Esfinterren kontrola, higienea …
Arropa jantzi eta erantzi.
Soziala:
Inguratzen duen inguru hurbilarekin
komunikatzea: pertsonak …
Bere ingurunearen kontzientzia hartzea eta
honetan bere interesa ezartzea.
Giza baliabideak:
Estimulazio Goiztiarreko jarduerak klase bakoitzeko tutoreak gauzatzen ditu euskaraz. Gainera, gurasoei kolaborazioa eskatzen zaie ariketak etxean haurrekin lantzen jarraitzeko.
Proiektu hau Haur Hezkuntzako koordinatzaileak zuzentzen du, eta astean behin, Haur Hezkuntzako tutore guztiekin elkartzen da:
esperientziak komunean jartzeko hobetu beharreko alderdiak zehazteko
Jasotzaileak
Minusbaliotasunen bat izateko arrisku
faktoreak dituzten haurrek.
Kalte neurologiko entzefalikoa duten
umeek.
Ume osasuntsuak: jaioberrietatik 6 urte arte.
Zergatik erabili osasuntsuak dauden haurrekin?
Estimulazioa beharrezko da haurraren bizitzaren lehenengo 6 urtetan; izan ere,
Adin honetan, hurrengo ikaskuntzetarako beharrezkoa den garapen neuro-motorraren oinarri guztiak finkatzen dira.
Bizitzaren 0 eta 6 urte artean, garunak bere pisu osoaren %80 lortu arte hazten da.
6 urtetik aurrera, adin hau baino lehen ezarri ez diren neuronen arteko konexio oso gutxi eratzen dira
Momentu honetatik aurrera, ezagutza eta abilezi berriak aurretik existitzen diren konexioak era ezberdinean erabiltzen garatzen dira.
Bits entziklopedikoak
Musika
Psikomotrizitatea
Artea
Ingelesa
Matematikak
Bits entziklopedikoak informazio unitateak dira. Informazio hau umeei irudi handi, argi eta ondo definituen bidez eskaintzen zaie.
Bits-ak estimuluak
dira. Material grafiko bezala, batez ere ikusmen estimulu bat dira baina, praktikan beti entzumenezko estimulu batekin lotuta daude; izan ere, informazioa ozenki adierazten da.
Bits entziklopedikoen helburuak:
Informazioa buruan pilatzeko gaitasuna
areagotzea.
Hainbat ezagutza bereganatzeko oinarriak
ezartzea.
Adimena estimulatzea.
Lexikoa hobetzea.
Arreta gaitasuna hobetzea.
Memoria garatzea.
Ezagutza eremu guztietan jakin-mina eta interesa
sustatzea.
Bits-ak erabiltzearen helburua ez da zuzenean
haurrei hainbat kontzeptu irakastea baizik eta haien
ikusmen eta entzumenaren garun areak
estimulatzea.
Ekintzaren gauzapena
Tokia
Haur Hezkuntzako klase guztietan dagoen korru txokoan.
Ekintzaren ordutegia:
Goizari hasiera eta amaiera emateko eta arratsaldeko
lehenengo orduan.
Ekintza gauzatzeko
beharrezkoa den materiala:
Kategoria ezberdinetako bits
entziklopedikoak (kategoria
bakoitzeko 10 bits) Erosi behar
izan den materiala.
Erabiltzeko era:
Bits-ak umeei modu azkarrean, egunero hiru saio
motzetan errepikatuta eta modu alaian erakusten
zaizkie.
Bits entziklopedikoak kategorietan multzokatzen dira
eta kategoria bakoitzeko, egunero, 10 bits lantzen dira.
10 egun pasa eta gero, kategoriaz aldatzen da.
Bits-ak pasatzerakoan irakasleak txartelean agertzen
den irudiaren izena ahoz adierazten du; umeek irudi
bakoitza dagokion izenarekin erlazionatzen joan
daitezen.
Bits-en kategorien artean honako hauek
aurkitzen dira:
Geografia: paisaiak, mapak …
Historia: pertsonaia historikoak, erregeak …
Artea: monumentuak, artisten erretratuak …
Zoologia: animalia basatiak, intsektuak, hegaztiak …
Botanika: fruta eta barazkiak, landareak,
zuhaitzak…
Musika: musika trenak, musikagileak …
Anatomia: gizakiena, animaliena …
Literatura: literatura unibertsalaren pertsonaia
ospetsuak, idazle ezagunak …
Beste kategoria interesgarriak: mineralak, morse
alfabetoa, irudi geometrikoak …
Musika umearen garapen osoa sustatzeko
bitartekari egokia da.
Guraso, pedagogo eta psikologoek egiaztatu dute
musikaren bidez estimulatzen direla:
Lengoaia (ahozkoa eta korporala)
Arreta eta kontzentrazioa
Koordinazio motorra
Argibideen jarraipena
Sintetizatzeko eta analizatzeko gaitasuna
Sormena
Sentimenen eta emozioen adierazpena
Haur bat txikitatik musika entzun eta ikastera
zaletzen bada, aukera asko dago bere maila
goreneko ahalmenak (memoria, arreta,
kontzentrazioa) hobeto garatzeaz gain, askoz
antolatuagoa eta metodikoagoa bihurtzeko.
Erritmoaren hezkuntza
ezinbestekoa da umeek
denboraren kontzeptua
garatzeko.
Estimulazio goiztiarrean erabiltzen diren obra edo
musika pasarteak laburrak dira (bi edo hiru
minututakoak).
Musikagileak umeentzat ezagunak izaten amaitzea
bilatzen da.
Ekintzaren gauzapena Tokia
Haur Hezkuntzako klase guztietan dagoen korru txokoan.
Ekintzaren ordutegia:
Goiz eta arratsaldearen hasieran, bits entziklopedikoak pasatu
ondoren.
Ekintza gauzatzeko beharrezkoa
den materiala:
Musika klasikoarekin erlazionatutako
bits entziklopedikoak eta musika
klasikoko disko ezberdinak Erosi
behar izan den materiala.
Erabiltzeko era:
Haurrei entzungo den musika klasikoko atalaren
egilearen irudia (musikagilearena) erakusten zaie.
Jarraian, pertsona honen izena eta bere datu
biografikoak aipatzen zaizkie.
Musikagilearen izena esaten den bitartean, izen hau
idatzita duen txartela erakusten zaie; era honetan,
irakurketa ere lantzen hasteko.
Segituan, atal musikalaren izenburua adierazten zaie eta
izenburu honen kaligrafia duen txartela erakusten zaie.
Azkenik, musika atala entzuten da.
Musika klasikoarekin batera harrera eta irteera
momentuak musika pop entzuteko aprobetxatzen
dira. Haurrei abeslaria eta abestiaren izenaren berri
ematen zaie eta askotan, abesti hori dantzatzeko
abagunea ematen zaie.
Musika entzunaldiez gain, musika tresna
ezberdinen soinuen bidez, entzumen estimulazioa
gauzatzen da.
Bere izendapen zehatzagoa: “Garapen neuromotorra”
bere helburua antolakuntza neurologiko egokia
lortzea baita.
Haurra bost urte bete arte, gehienbat, pertzepzio-
motorra den aldi ebolutiboan dago bere gorputza
ezagutzak bereganatzeko biderik eraginkorrena da.
Ume bati zenbat eta mugitzeko aukera gehiago eman,
orduan eta gehiago laguntzen diogu:
bere adimenaren garapena lortzen.
ondorengo ikaskuntzak lortzeko oinarri sendoagoak
ezartzen.
Lehenengo urteak erabateko garrantzia dute garapen
motorrean; errendimendua modu etengabean hobetzen doa.
Aldiz, 5 edo 6 urte bete ondoren, ez dira gorputz abilezi
berririk agertzen.
Mugimendu abileziak eskuratzen dituenean nagusitasun eta
auto-estimu sentsazioak bizitzen ditu bere oreka
emozionalari mesede egiten dio.
Estimulazio neuro- motorra eragin positiboak ditu:
umeak etxeko-lanak egiteko behar duen kontzentrazio
gaitasunean
besteekin erlazionatzekoan
Eskola porrot kasuen zenbaki altu baten jatorrian, lehenengo
urteetan estimulazio psiko-motorra jaso ez izana aurkitzen da.
Ekintzaren gauzapena:
Tokia
Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan.
Momentu honetan, bigarren psikomotrizitate gela bat eraikitzen
ari da.
Ekintzaren ordutegia:
Haur Hezkuntzako gela bakoitzak ordutegi zehatz bat dauka
psikomotrizitate gelara joateko. Saioak egunero 10 minutuko
iraupena izaten du.
Ekintza gauzatzeko beharrezkoa den materiala:
Horma- barrak, koltxonetak, baloiak,
pilotak, blokeak.
Erosi behar izan den materiala
horma- barrak.
Psikomotrizitate gelan gauzatzen diren
ekintzak:
Garapen neuro-motorraren ariketa guztiak
haurrarengandik era naturalean eginak dira.
Nagusitzen diren ariketak:
katamarka
arrasteak
martxa desberdinak
jauziak
itzulipurdiak
birak
Hiruhileko bakoitzean ekintza zehatz bati
nagusitasuna ematen zaio (arraste programa, bira
programa …).
Umeek programa bakoitzeko ariketak egin ditzaten
psikomotrizitate gelan zirkuitu ezberdinak
prestatzen dira; zirkuitu hauen helmugak, denbora
aurreratzean gero eta aurreratuagoak dira:
haurrak ez aspertzeko
bere ahalmenak
maximora garatzeko
Gurasoei hiruhileko horretan gauzatuko den
programa azaltzen zaie umeek etxean egunero
beste 10 minututako psikomotrizitateko saioak
egiteko klaseko programa osatu eta indartzeko.
Umeek psikomotrizitate gelan egiten dituzten bira,
jauzi, kulunkatze, lekualdaketa, tira eta bultza,
eskegidura eta garraioen bidez Nerbio Sistema
garatzen dute (neuronen arteko konexioak sortu eta
finkatu).
Arteak txikien arreta deitzen du bere kolore eta forma anitzengatik.
Artearen irakaskuntzarekin:
Haien bizitzan beti presente egongo den kultura esparruan
barneratu.
Koloreak eta konbinazio estetikoak hauteman eta norbanako
irizpidea garatu.
Erabiltzeko era:
Unitate bakoitzean koadro
bat ipintzen da klasean.
Egunean bitan hurbiletik behatzen
da eta koadroaren izena irakurtzen da.
Egilearen irudia eta izena idatzita
ikusten dira.
Egilearen biografia entzuten da eta
egile honen beste obra batzuk behatzen dira.
0-4 urte bitartean garuna lengoaiak eskuratzeko estrukturalki prestatuta dagoen momentua da.
Honen arrazoia bizitzaren lehenengo urte hauetan, garunean soinuak diren bezalakoak erregistratzen direla.
Erabiltzeko era:
Ingelesaren irakaskuntzan,
haurrentzat hurbilak diren gaiak
lantzen dira.
Hiztegi berria erakusten da
flashcards-en bidez, eta
hizkuntzaren estrukturak
mugimenduaren, objektuen
manipulazioaren, jolasen, abestien,
ipuinen eta bideoen bidez lantzen
dira.
Matematika lengoaia bat da.
Erabiltzeko era:
Matematikak txartelen bidez lantzen dira; txartel hauetan, gorri koloreko puntuekin kopuruak adierazten dira.
1etik 100era bitarteko kopuruak ikusten dira eta geroago, txarteletan agertzen diren kopuruekin ariketa matematikoak egiten dira.
Behin puntuen kopuruak bereganatuta,
berdina egiten da digituekin.
Matematikako bits-ak pasa eta gero,
ikasgelan dauden objektuak erabiltzen dira
matematikak lantzeko.
Garrantzitsuena haurra kopuru ideia
eta ideia hau zerbait gehitzean edo kentzean
aldatzen dela ulertzea da.
Serrano, A.M.(2005) Inteligencias múltiples y
estimulación temprana : guía para educadores,
padres y maestros. Trillas Eduforma. Alcalá de
Guadaíra, Sevilla.
Heese, G. (1986) La estimulación temprana en el
niño discapacitado. Médica Panamericana. Buenos
Aires.
Uriarte, R. “cbet-brisbane centro bilingüe de
estimulación temprana”. Helbidea: www.cbet-
brisbane.com. Azken kontsulta 2012ko martxoa
Hainbat egile. “servicio de estimulación
temprana” proyecto (s.a.e.t.)” Helbidea: www.
mpt.com.ar/especial3/Servicio%20de%20Estimula
cion%20temprana.htm. Azken kontsulta: 2012ko
martxoa
top related