prentsa oharra bilboko udal musika eskolak … · konposatutako duo doinuetaraino • lehen...
Post on 25-Mar-2020
9 Views
Preview:
TRANSCRIPT
PRENTSA OHARRA
BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK INTERPRETE GAZTEEN ZIKLOA AURKEZTEN DU MUSIKENEREN KOLABORAZIOAREKIN ESKAINIKO DITUEN BOST KONTZERTUREKIN
• Talentu handia duten musikari gazte hauen emankizunek estilo guztiak jasoko dituzte, metal boskote batetik soprano eta piano jole batek konposatutako duo doinuetaraino
• Lehen kontzertua BIHAR ostirala 28an izango da eta jazz doinuetan
oinarritutako lan propioak interpretatuko ditu Double Sined! Taldeak
• Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazio lanetan zein konposizioan baliozko musikariak direla erakutsi dutenen karrera artistikoa sustatu nahi du. Emankizun guztiak BilbaoMusikako auditorioan, 19:30etan eta doako sarrerarekin izango dira
Bilbon, 2011ko urtarrilaren 27an. Bilboko Udal Musika Eskolak Musikeneko azken
kurtsoetako ikasleek protagonizatuko duten ohiko kontzertu ziklo zabalarekin emango dio
hasiera aurtengo ikasturteari. Urtarrila eta otsaila bitartean, eskolako sail desberdinetako
kontzertu-audizioekin eta Hika Ateneoan izango diren `jam session´ saioekin batera, Euskal
Herriko goi mailako musika ikastegiko ikasle adimentsuek eskainiko duten Interprete
Gazteen Zikloarekin gozatu ahal izango dute bilbotarrek. Bost kontzertutan, estilo zabala
jasoko du zikloak, adibidez, Beethovenen klasizismoa, Fauréren erromantizismoa edo gazte
autore hauek konposatutako jazz doinuak. Doako sarrera izango duten emankizun guztiak,
BilbaoMusikako (Sorkunde 8) Auditorioan izango dira 19:30etan. BIHAR izango da lehen
hitzordua, ostirala 28, Double Sided! laukotearekin eta eurek sortutako jazz
doinuak eskainiko dituzte.
Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazioan eta konposizioan musikari dohaina
erakutsi duten gazte hauen karrera artistikoa nahi du bultzatu. Izan ere, parte hartuko
duten zenbait taldek, zenbait lehiaketa irabazi dituzte eta Espainian zein atzerrian,
kontzertuak ere eskaini dituzte.
Hasiera emateko, belaunaldi berriko Jazza, BIHAR OSTIRALEAN
Zikloari hasiera emango dion taldea Double Sided! izango da. Duela hiru urte sortu zen
Takeo Takahashi bateria jolearen eskutik. Bere prestakuntza Musikenen amaitzear duen
japoniar jatorriko kanariar musikari gazte honek, berak konposatutako zenbait doinu
interpretatuko ditu bere ikaskideekin batera, Oskar Lakunza (saxo tenorea), Wilfried Wilde
(gitarra) eta Alejandro San Pelayo (kontrabaxua). Hasierako jazz proposamenak, beste
estiloetako musika-doinuekin uztartuko ditu ikusleen aurrean.
Bihar ostiralean Double Sided! taldeak eskainiko duen inaugurazioko emankizun honen
ondoren, zikloak ostegunean hilaren 17an jarraituko du Voyage a París bikotearekin.
Jesus Lopez pianoak eta Teresa Alberó sopranoak, Paristik zehar ibilbide bat proposatuko
digute, frantziar hiriburuan sortutako edo inspiratutako konposaketen bitartez. Chopinen
‘Nocturno’, Fauréren ‘Les présents’, Monpouren ‘Combat del sumni’ eta Satieren ‘Je te veux’
interpretatuko dituzte besteak beste.
Hilaren 18an Musikalité Brass Quintet boskotearen txanda izango da, Valeriano Machí
Esparza haize-metal Lehiaketa Nazionaleko azken edizioko irabazlea. Manuel Dávila eta
Marcos García tronpetek, Mario Fuentes tronpak, Patxi Eseverri tronboiak eta Cristian Pérez
tubak, era honetako taldeetara egokitutako obra adierazgarrienak interpretatuko dituzte,
adibidez, Bach autore klasikoen artean eta Salvador Brotons garaikideen artean, publikoari
metal boskote baten interpretazio aukera zabala erakutsiaz. Asteartea 22an, Nikola Kerkez
eta Marko Sevarlic Jeux D’Anches taldea osatzen duten bikote soinujoleek, Manuel de
Fallaren ‘Serenata andaluza’ edo Astor Piazzolaren ‘Verano porteño’ obrak interpretatuko
dituzte, besteak beste. Eta azkenik ostirala 25ean Trío Aurorak (biolina, biola eta txeloa),
Beethovenen ‘Trío de cuerda’ obra entzungai izango den errepertorio klasikoa eskainiko du.
INTERPRETE GAZTEEN ZIKLOA 2011
BilbaoMusikako Auditorioa (La Galera, 8) / 19:30etan / Doako sarrera
- Urtarrilak 28 – Double Sided! - Otsailak 17 – Voyage a Paris (soprano eta piano bikotea) - Otsailak 18 – Misikalité brass quintet (metal boskotea) - Otsailak 22 – Dúo Jeux D’Anches (eskusoinuak) - Otsailak 25 – Trío Aurora (biolina, biola eta txeloa)
Informazio gehiago PRENTSA BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale nagusia, 81-3. solairua, 9. Saila. – 48011 BILBO Tel.: 94 416 08 00 – Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com
top related