osasuna hiesaren kutsapena nola ebitatu? · 2013. 2. 6. · h osasuna hiesaren kutsapena nola...
Post on 26-Jan-2021
5 Views
Preview:
TRANSCRIPT
-
H
OSASUNA
HIESarenKUTSAPENA NOLA
EBITATU?Jabier Agirre
ARTUTAKO Inmuno-Eskasiaren Sindro-mea sortzen duen birusa bestelako infek-zioak ez bezala, ez da harreman sozialetantransmititzen.
– Birusa 56°C-tik gorako tenperaturetan eta lixiba era-biliz suntsitu egiten da.
Giza Inmunoeskasiaren Birusa (HIV bezala ezagu-tzen dena), ondorengo bideetatik transmititzen da:
• Odolaren bidez: transfusio, xiringa edota bestelakotresna zorrotzen bitartez, eta beti ere larruazalekozauri txikiren batez baliatuz edo injekzioz.
• Gorputzeko jariakin edo fluidoen bidez: semenarenbidez batez ere, eta oraindik oso argi ez dagoen arren,baita agian malkoen eta listuaren bidez ere.
Odol-transfusioak etaxiringak arrisku-faktore dira
– Ez bostekoa ematerakoan eta ezta besarkada batenbidez ere.
– Musu bat emateak, edota edalontzia edo zigarroabeste pertsona batekin konpartitzeak ere ez du HIEStransmititzen, azken horiek erabat higienearen kon-trakoek diren arren.
– Igerileku publikoak, komunak edota telefono publi-koak ere ez dira kutsatzeko arriskua duten lekuak.
-
• Preserbatiboa (edo kondoia) da semenaren bidezkokutsapen-arriskua ebitatzeko prebentzio-metodorikeraginkorrena.
• Ipurdi bidez egiten diren harreman sexualak arris-kutsuagoak dira preserbatiboa erabili ezean; uzkian etaipurdian beti egoten bait dira semenak ekar dezakeenbirusa har dezaketen zauri txikiak.
• Kontutan har ezazu barrera-sistema honek (kon-doiak, alegia) ez duela koitoaz bestelako sexu-harre-manetan inolako babesik eskaintzen.
Harreman sexualak alde batera utzita, hona hemenguztiok oso kontutan eduki behar genituzkeen preben-tzio-neurri bezala guztiz eraginkor diren zenbait puntu:
– Injekzio bat jarri behar dizutenean, xiringaren pre-zintua zure aurrean hautsi dezatela eskatu.
– Hortzak garbitzeko zepilua (eskuila) eta bizarra moz-teko labana ez beste inorekin konpartitu.
– Sexu-harreman kasualetan erabili beti preserbatiboa.– Zeuretzat edo zeure senide edo adiskideren batentzat
laguntzarik behar izanez gero, zure eskueran daukazuHIESaren telefonoa: Donostian (943) 282666,1987ko abenduaren 15ean zabaldu zena, guztiz kon-fidentziala eta nahi adina informazio emango dizuna.
Birusaren aurkako antigorputzak dituen edozein per-tsonarekin bizi zintezke inolako arriskurik gabe, aipatuditugun neurri sinple horiek hartzen badituzu.
Harreman sexualetan kondoia erabiltzean HIES-arriskuei ekiditen zaie.
ARRISKU ALTUKO TALDEAK
HIESari buruzko Batzorde Nazionalak 350 pertsonainguru identifikatu eta diagnostikatu ditu eritasunak jotabezala, eta horietatik 210 hil dira dagoeneko (%60tikgora).
• Gure artean arrisku-talde nagusia drogazaleena da,xiringak trukatzen dituztelako eta baita duten promiskui-tateagatik ere (hau beste arrisku-faktore bat izanik).
• Erasandakoen artean %11 dira emakumezkoak, etahauetatik gehientsuenak drogazaleak. Haurdun geratuzgero, abortu terapeutikoa eska dezakete legez; fetuakutsatzeko posibilitateak oso handiak bait dira (%50,gutxi gorabehera).
• Homosexualak, eta baita bisexualak ere, beren pro-miskuitatearen arabera daude arriskutan.
• Azkenaldi honetan egiten diren plasma-analisieiesker, hemofilikoak arrisku-taldeen artetik atera geni-tzake, zorionez. Odol-bankuetan ere derrigorrezkoakdira proba hauek, transfusiotan kutsapen-arriskua ebita-tzeko.
Dena den, analisi batean HIV birusaren aurkakoantigorputzak dituztela jakin duten pertsona guztiek ezdute eritasuna garatzen. Gaur egun pentsatzen denez,pertsona horietatik %20-25 izango dira 5 urteko epeaneritasuna jasango dutenak: Baina kutsatzeko arriskugehiena ere beraien artean dago, baldin eta sintomarik ezdutela eta, eritasuna beraiekin daramatela jakin gabe
prebentzio-neurririk hartzen ez ba-dute.
Gure Herrian 100.000tik gora diraHIESaren birusarekin harremanetanjarri direnak, nahiz eta horietatikgehienak inoiz eritasuna jasango ezduten. Behin harremana eduki ondo-ren, Sindromearen lehen sintomak(eritasuna “egiten” dutenean, 2. fasea)ondoez orokorra, sukarra, pisu-ga-lera, muskuluetako minak, giltza-duretakoak eta gongoil linfatikoen ta-mainaren handitzea izan ohi dira. Hi-rugarren fasean birusak gorputzarendefentsei eraso eta suntsitu ahala, gai-xoa oso sentibera aurkitzen da per-tsona osasuntsuak oso erraz gaindi-tzen dituen eritasunen aurrean. Infek-zio bat (edo gehiago) agertzen dira etakonplikazioengatik hil egingo da.
DENOK HARTU BEHARREKONEURRI MINIMOAK
top related