new vitoria-gasteizko udala · 2017. 6. 21. · deak, gizarte sareak, informazio bilerak, gelaz...
Post on 16-Oct-2020
8 Views
Preview:
TRANSCRIPT
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
1/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO UDALAALKATETZA ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
Gazteria
Diru hornidurak esleitzeko deialdia eta deialdiaren oinarriak. Gazte Informatzaileen Sarea programa 2017/2018
2017ko maiatzaren 19an egindako ohiko bilkuran onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak Diru hornidurak esleitzeko deialdia eta deialdiaren oinarriak. Gazte Informatzaileen Sarea programa 2017/2018.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantzaren 4.4 artikuluan xedatutakoaren ildotik, argitara ematen dira, denek izan dezaten horien berri.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 19an
Gazteria Zerbitzuko buruaOSKAR FERNÁNDEZ JARAS
Diru hornidurak esleitzeko deialdiaren oinarriak. Gazte informatzaileen sarea programa 2017/2018
2016ko abenduaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak Vitoria-Gasteizko Udalaren di-ru-laguntzen deialdiak arautzen dituen oinarri orokorrak onetsi zituen. Oinarri orokor horiek 2016ko urtarrilaren 30eko 12 zenbakidun ALHAOn argitaratu ziren eta Udalaren webgunean www.vitoria-gasteiz.org eta herritarren laguntzeko bulegoetan kontsulta daitezke. Aurreikusi-tako diru-laguntzetako lerro bat hau da, 2017-2018ko Gazte Informatzaileen Sarearen Programa diruz hornitzea.
Deialdi espezifiko honetara aurkeztu nahi duten erakundeek horietara jo behar dute, hurren-goak jakiteko: izapideak eta ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, birformulatzea, uko egitea, diru-laguntza ordaintzea, pertsona edo erakunde onuradunak diru-laguntzaren berri eman beharra, arau-hausteak eta zigorrak, interpretazioa, aplikatu beharreko araudia, eta abar.
Lehena. Diru laguntzaren lerroa
Gazte informatzaileei laguntzea Bigarren Hezkuntzan.
Bigarrena. Deialdiaren xedea
“Gazte Informatzaileen Sarea” izeneko programa hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa, Erdi mailako berariazko Lanbide Heziketa eta Goi mailako Lanbide Heziketa, 2017-2018 ikasturtean eskainiko dituzten Gasteizko ikastetxeei zuzenduta dago.
Gazte Informatzaileen Sarea kudeatu eta dinamizatzeko diru hornidurak emateko mo-dua arautzen da deialdi honetan. Eta deialdiaren xedea, hauxe da: gazteei beren garapen
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
2/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
pertsonalerako baliagarri gerta dakiekeen informazioa eskuratzeko modua eskaintzea, eta in-formazio horren bilaketan eta zabalkuntzan parte hartaraztea.
Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak Udalaren IV. Gazte Planaren bitartez gazteria alorrean esku hartzea osatzen duten ardatzak ezarri ditu (berrikuntza, protagonismoa, parte hartzea, zeharkakotasuna). Gazte informatzaileen sarearen programa honek, gazteak helburu dituzten politiketan, bai gazteak agertzea bai gazteek parte hartzea sustatu nahi du.
Hirugarrena. Proiektuaren azalpena
Zer da Gazte Informatzaileen Sarea? Ikasle gazteek haien eguneroko zein etorkizunerako jardueretarako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean protagonista izan dai-tezen bultzatzen du programa honek. Informazio horien gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak hirian, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta abar. Horretarako, Gazteria Zerbitzuak parte hartuko duten ikastetxeetan Informazio lekuak jarriko ditu.
1. Informazio taula bat.
2. Harreman, informazio eta komunikaziorako esparru birtual bat
3. Gazte informatzaileak, ikastetxeko ikasleak, hain zuzen.
1. Informazio taula proiektu honetarako eta ez bestetarako izango da, eta gazteentzat inte-resgarrien izan litezkeen berri eta argibideak jarriko dira bertan, batetik, Gazteen Argibidee-tarako Udal Bulegoko informazioaren baitatik aukeratuta; eta bestetik, berriemaileek haien ikastetxeetan eta auzoetan jasota.
2. Esparru birtuala: web gunean www.vitoria-gasteiz.org/informatzailesarea eta gizarte sareetan twitter @VG_juventud/@VG _gazteria, facebook OMIJ-Informazio Gaztea harreman, informazio eta komunikazio esparruak sortuko dira, betiere, programa eta parte hartzen duten gazteen beharrei egokituta.
3. Gazte Informatzaileak: Informazio Lekua dagoen ikastetxeetako 14-25 urteko ikasleak izango dira. Lana aurrera eramateko 2 gaztez osatutako taldea izango litzateke egokiena.
Ikastetxeak berak hautatuko ditu berriemaileak. Hori dela eta, ikastetxe bakoitzari dagokio gazte informatzaileak aukeratzeko irizpideak ezartzea. Aukeratutako gazteek euren ikastetxea dinamizatzeko proposamena garatu beharko dute, baita horren arduradun izan ikasturte osoan ere.
Gazteria Zerbitzuak egindako proposamenak balioesteko oinarri hauetako hamargarren atalean zehaztutako irizpidea erabiliko du eta hezkuntza zentroak eta parte hartzaileak aukera-tuko ditu.
Informatzaileek ez dute inolako lan edo merkataritza harremanik izango udalarekin; besterik gabe, diru hornidura baten onuradun izango dira.
— 2017ko urritik 2018ko maiatzera bitartekoa izango da funtzionamendu aldia.
— Diru hornidurak: Gehienez ere 20, beste horrenbeste ikastetxeetarako. Ikastetxe bakoitzak 500,00 euroko diru hornidura izango du, ikasle informatzaileek egiten dituzten dinamizatze lanen ordainetan.
Deialdi honen haritik proiektuak hautatu eta proposatzen dituzten ikastetxeen zeregina izango da diru hornidura kudeatzea, hots, jaso eta informatzaileei helaraztea.
Aipatutako diru hornidura bi epetan sartuko da ikastetxearen banku-kontuan. Ikastetxeak, berriz, dirua jasotakoan, ikasle informatzaileei ordaintzeaz arduratu beharko dira.
Halaber, ordainketen ziurtagiriak helarazi beharko zaizkio Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuari (IV. eranskina).
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
3/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
Laugarrena. Aurrekontua
10.000,00 euroko diru kopurua izango da proiektu honetarako eta Gazteria Zerbitzuaren 2017ko aurrekontuko partidan dago esleitua, hau da: 2017/ 0116. 2371.48936.
Bosgarrena. Ikastetxearen zereginak, Gazte Informatzaileen Sarea dela eta
Hauxe eskatzen zaio Gazteentzako Informazio Leku bat eduki nahi duen ikastetxeari:
a) Deialdiari ikasleen artean zabalkundea ematea, “Gazte Informatzaile” eginkizunari atxikitako funtzioak betetzen dituen ikasle bat edo gehiago proposatzea, eta horiek eginiko proiektuak bermatzea (III. anexoa). Gainera, proiektuaren arduraduna izendatzea, bai berrie-maileak bai Gazteria Zerbitzuak harengana jotzerik izan dezaten.
b) Proiektua balioztatzeko prozesuan laguntzea Gazteria Zerbitzuari.
c) Gazteentzako Informazio Lekua –informazio taula– jartzeko leku bat uztea ikastetxean –gazteek erraz ikustekoa–, berriemaileek eta ez besteek erabiltzeko.
d) Gazte informatzaileek, bai zentroan aurrez aurre bai Gazte Informatzaileen Sarerako gai-tutako gizarte sareen bidez, egiten duten programaren zabalkundea erraztea.
e) Informazio Lekua kudeatzeko lanak errazte aldera, ikastetxeko zenbait baliabide erabiltzen uztea: bulegoko materiala, fotokopiagailua, ordenagailua, telefonoa.
f) Horretarako jasotako diru hornidura ikastetxeko ikasle informatzaileei helaraztea, baita egindako ordainketak justifikatzea ere. Ikastetxeak ezin izango du inolaz ere, Gazte Informatzaileari dagokion diru hornidura erabili beste eginkizun baterako. (IV. eranskina).
g) Proiektuaren jarraipena bermatzea programak irauten duen bitartean, behar izanez gero berriemaile berriak izendatuz, baldin eta lehendik zeudenek ikastetxea utzi badute edo euren informatzaile-lanari dagozkion funtzioak betetzen ez badituzte.
Seigarrena. Gazte informatzaileen zereginak
Deialdi honen baitan beren proiektua hautatua egokitzen delarik, zeregin hauek hartuko beharko dituzte beren gain berriemaileek:
a) Astean behin Gazteen Argibideetarako Bulegora joan; bertan, ikaskideentzat interesgarri izan litekeen informazioa jasotzea, baita bere ikuspegitik interesgarria izan daitekeen informa-zioa prestatzea ere.
b) Informazio taula kudeatzea –behar bezala eguneratua eta ordenatua eduki beharko dute–, eta Gazteen Argibideetarako Bulegoan jasotako informazioa bertan jarri, baita handik edo he-mendik eskuratzen dutena ere; hain zuzen ere, Gazteen Argibideetarako Bulegoak emandako irizpide teknikoen arabera antolatu beharko dute informazio hori.
c) Gazte Informatzaileen Sarerako sortutako gizarte sareak kudeatu eta zabaldu, hala nola, berriak sortu eta, batez ere, berri horiek zabaldu, bakoitzaren ikastetxeko gazteen artean.
d) Gazteria Zerbitzuak deialdia egiten duelarik, koordinazio, jarraipen eta etengabeko prestakuntzako bileretara joatea:
— Derrigorrezko prestakuntzako bilerak:
Prestakuntza jardunaldia: urriaren 21ean, larunbatean (4 orduko saioa, goizean).
Gizarte Sareen inguruko prestakuntza praktikoa: azaroaren 22an, asteazkenean (2 orduko saioa).
Ikastetxean bertan segimendu bilera, urtarrilean edo otsailean (30 minutu, gutxi gorabe-hera).
e) Ebaluaziorako bilera pertsonala: maiatzean 2018. (elkarrizketa pertsonalak).
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
4/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
f) Gazteen Argibideetarako Bulegoarekin elkarlanean jardutea, proiektuaren jarraipen eta balioztatze datuak biltzeko, eta ikasturte osoan gazteek eginiko informatzaile-lanaren inguruko amaierako memoria bat egitea. Memoria horrek hainbat arlo baloratu beharko ditu. Alde ba-tetik, Informatzaile gaztearen eta erabiltzaileen asetze gradua; beste aldetik, gizarte sareetan eginiko lana (jarraitzaileak, igotako berriak,…); eta azkenik, informazioa hedatzeko erabilitako estrategiak.
g) Funtzionamendu desegokiren bat gertatuko balitz, OMIJ-ek egoera hori bideratzeko kon-trolak eta jarraipenak ezarri ahal izango ditu, Gazte Informatzaileen programaren helburuak lor daitezen.
Zazpigarrena. Gazteria Zerbitzuaren zereginak
Konpromiso hauek hartuko ditu bere gain Gazteria Zerbitzuak:
a) Proiektuaren arduradun bat izendatzea, alde batetik, ikastetxe eta berriemaileekiko harre-manetarako; eta beste aldetik, ikastetxe eta Gazteria Zerbitzuarekiko harremanetarako.
b) Ikastetxe bakoitza informazio taula batez hornitzea.
c) Informatzaile bakoitzari Gazteentzako Informazio Lekuko taula eguneratua edukitzeko beharrezko duen informazio-materiala eta dokumentazioa eskaintzea, baita Gazteen Argibidee-tarako Bulegoan zein sarean informazioa bilatzeko beharrezko dituen ezagutzak ere.
d) Informatzaileei Gazteentzako Informazio Lekuak kudeatzeko aholkuak eta laguntza ematea –banakako jarraipena egingo du–, ikastetxeetara bisitak eginez.
e) Prestakuntza mintegia eta Gazteentzako Informazio Lekuek eta espazio birtualek behar bezala funtzionatzeko beharrezko diren bilerak egitea; baita aproposeko ebaluazio kontrolak ezartzea ere.
f) Proiektuari buruzko datuak bildu eta balioztatzeko tresnak eskaintzea.
g) Ikastetxeei esleitutako diru hornidurak ordaintzea, deialdi honetan adierazten den epean eta moduan.
h) Programa honen inguruko informatzaileen proposamenak, ekintzak eta sortutako berriak aurrera eramaten lagundu.
Zortzigarrena. Parte hartzeko eskatzea
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa, Erdi mailako berariazko Lanbide Heziketa eta Goi mailako Lanbide Heziketa eskaintzen dituzten Gasteizko ikastetxeek, informatzaileen bitartez kudeatutako Gazte Informatzaileen Sarean parte hartu nahi badute, hauxe egin beharko dute:
a) Bosgarren atalean adierazitako konpromisoak beren gain hartzeko prest agertu.
b) Vitoria-Gasteizko Udalaren diru-laguntza eta laguntza ekonomikoa eskatzeko eskabidea egin.
c) Ikastetxearen eskabidea aurkeztu (I. eranskina), informatzaile izan nahi duten ikasleen eskabideekin (II. eranskina) eta euren ikastetxea Gazte Informatzaileen Sarearen partaide bezala dinamizatzeko horiek egindako proiektuarekin batera (III. eranskina), deialdiaren bederatzigarren puntuan adierazten diren epean eta moduan.
2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Gazte Informatzaileen Sarea dinamizatzeko proiektua zein ikastetxetarako den, bertan matrikulatuta egotea. Gazte informatzaileak kurtsoan zehar ikastetxetik kanpo praktikak egin behar baditu, adostutako eginkizunak beteko dituela bermatu behar du. Horiek beteko ez balitu, informatzaile gaztearen lana eta berari dagokion diru hornidura galduko ditu.
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
5/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
b) Informatzaileen adina 14-25 urte bitartekoa izan beharko da. Adinaren baldintza ikastur-tean zehar bete beharko da. Horrez gain, DBHko 4. maila, Batxilergoa edo lanbide Heziketako ziklo bat egiten egon behar dute.
c) Eskabidea aurkeztea ikastetxean (II. eranskina), eta eskatzen diren egiaztagiriak eranstea.
d) Ikastetxeko Gazte Informatzaileen Sarea dinamizatzeko proiektu bat aurkeztea ikastetxean (gehienez bost orri, ordenagailuz idatziak), III. eranskineko galderak aintzat hartuta.
e) Gainera, parte hartzeko baimen betea eta sinatua aurkeztea, bai eta “Gazte informatzaileen sarea” programaren gizarte sareak eta norbere irudia egoki erabiltzeko agiria ere (V. Eranskina).
f) Informatzaile gaztearen lana, gehienez, bi urtez egin daiteke, matrikulatuta dagoen ikastetxea edonolakoa dela ere.
g) Seigarren atalean zehaztu diren informatzaileen zereginak bere gain hartzea.
Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak aholkularitza zerbitzua eskainiko die deialdi honen baitan proposamen bat aurkeztu nahi duten ikasleei, hau da: programaren inguruko edozein galdera argitzea edo eranskinak betetzeko laguntza izatea. Hori baliatu nahi dutenek, 945 161330 telefonora deitu beharko dute, hitzordua eskatzeko.
Bederatzigarrena. Iragarkia eta aurkezteko epea
Deialdia ALHAOn argitaratuko da, udaleko web orrian www.vitoria-gasteiz.org/omij Orobat eskatu ahal izango da Espainia plazako Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ).
2017ko irailaren 25eko 14:00etara arte aurkeztu beharko dira proiektuak, helbide honetan:
Gasteizko Udala
Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ)
Espainia plaza, 1
Telefonoa: 945 161330
e-maila: juventudtl1@vitoria-gasteiz.org
Hamargarrena. Hautatu eta esleitzea
“Gazte Informatzaileak” izan nahi dutenek euren ikastetxeko informazio lekuak dinamizatzeko proiektu bat aurkeztu beharko dute. Horretarako, III. eranskina bete beharko dute.
Gazteria Zerbitzuko teknikariek hautatuko dituzte Gazteentzako Informazio Lekuak diru hor-niduraren bitartez dinamizatzeko proiektuak, irizpide hauek aintzat harturik:
a) Proiektuaren balioespena
— Benetako informazioa egiaztatua eta erabilgarria izateak duen garrantziaren gaineko hausnarketa egitea. 10 puntu gehienez.
— Proposaturiko metodologia: lan banaketa, ikaskideekin lanaren antolaketa, ikastetxeko tutore eta zuzendariarekiko koordinazioa. 10 puntu gehienez.
— Programa ikustarazteko plana (ikastetxean zein hirian): zabaltzeko bideak, web baliabi-deak, gizarte sareak, informazio bilerak, gelaz gelako bisitak, ea.… 10 puntu gehienez.
b) Berriemaileen merezimenduak:
— Gazte elkarte edo talde bateko kide izatea (egiaztatu egin beharko da). 2 puntu gehienez.
— Aisialdiarekin, animazioarekin eta gazteentzako informazioarekin zerikusia duten ikasta-roak egin izana (egiaztatu egin beharko da). 2 puntu gehienez.
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
6/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
— Ordezkapen organoetako kide izatea (eskola kontseilua, lan batzordeak...) (egiaztatu egin beharko da). 2 puntu gehienez.
Guztira: 36 puntu.
Ikastetxe batek diru hornidura bat baino gehiago eskatu nahi izanez gero, hau da, bere ikas-ketak eraikin batean baino gehiagotan eskaintzen baditu eta eraikin bakoitzerako diru hornidura bat eskatzen badu, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
— Eskabidea zein proiektua aurkeztu beharko du eraikin bakoitza dinamizatzeko.
— Proiektu bakoitzak berezko berriemaile eta arduraduna izan behar ditu.
Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuko zerbitzu teknikoak izango dira organo instruktore.
Hamaikagarrena. Esleipenaren berri ematea eta ordaintzeko modua
Diru horniduren esleipenari buruzko jakinarazpena idatziz egingo da, Udaleko Gobernu Batzarrak ebatzi ondorengo 10 egunen buruan.
Ikastetxearen banku-kontuan sartuko da diru hornidura bi alditan banatuta, 2017ko aben-dutik aurrera lehena; eta 2018ko maiatzetik aurrera, bigarrena.
Diru hornidurak jasotzeko, hezkuntza zentroek Vitoria-Gasteizko Udalarekiko zerga bete-beharrak beteta izan behar dituzte (Gazteria Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du betebehar hori, baldin eta Vitoria-Gasteizko Udalaren diru-laguntza eta laguntza ekonomikoa eskatzeko eskabi-dearen inprimakian baimena eman badute). Baimen hori eman ezean, Udalarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekiko zerga betebeharrak beteta dituela ziurtatzen dituen agiriak aurkeztu behar ditu, 2017ko urrian.
Gazteria Zerbitzuak ordainketa ontzat ematerik izan dezan, ezinbestekoa izango da berriemai-leek beren proiektuaren oroitidazkia aurkeztea Gazteen Argibideetarako Bulegoan, horretarako zehaztuko den datan.
Informatzaileen betebeharrak ez badira modu egokian bete, ordainketa bertan behera gera daiteke, beti ere ikastetxeari eta berriemaileei aldez aurretik jakinaraziz. Ordainketa egina balitz ikastetxeak udalari diru hornidura itzuli beharko lioke.
Hamabigarrena. Diru hornidura justifikatzea
Deialdi honen baitan Gazte Informatzaileen Sarea dinamizatzeko diru hornidura baten onura-dun suertatzen den ikastetxeak aurkeztu beharko ditu diru hornidura hori berriemaileei helarazi diela erakusten duten ziurtagiriak (IV. eranskina) 2018ko urtarrilaren 31 baino lehen, lehenengo ordainketarako; eta 2018ko uztailaren 31 baino lehen, bigarrenerako.
Eranskinak:
— Gasteizko Udalari diru laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
— I. Eranskina: programan parte hartzeko eskabidea
— II. Eranskina: ikasleen eskabidea
— III. Eranskina: gazte informatzaileek egin behar duten proposamena
— IV. Eranskina: ordainagiria
— V. Eranskina: irudiak argitaratzeko eta “Gazte Informatzaileeen sarea” programan Gizarte Sareak modu egokian erabiltzeko baimena
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
7/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
informacion@vitoria-gasteiz orgwww.vitoria-gasteiz.org
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria Solicitud de Subvención y Ayuda Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
Finantza-erakundea IBAN F. E. kodea Bulegoa K.Z. Kontu-zenbakia Entidad financiera Código E.F. Sucursal D.C. Número de cuenta
ESKATZAILEAREN DATUAK - DATOS DEL/LA SOLICITANTE
Izen-abizenak / Enpresaren izena -Nombre y apellidos / Razón social NAN/IFZ/AIZ – IFZ/NIF/NIE
ADMINISTRAZIOAREN AURREKO ORDEZKARIAREN DATUAK - DATOS DEL REPRESENTANTE ANTE LA ADMINISTRACIÓN
Lehen deitura - Primer apellido Bigarren deitura - Segundo apellidoIzena / Enpresaren izena – Nombre / Razón Social
NAN/AIZ – DNI/ NIE Posta elektronikoa - Correo electrónico Helbidea (kalea, ataria, eskailera, solairua eta atea) - Dirección (calle, nº, escalera, piso y letra) PK - C.P. Herria - Localidad Lurraldea - Provincia Tel. - Tfno.
ESKATZAILEAREN BANKETXEKO DATUAK - DATOS BANCARIOS DE LA PERSONA SOLICITANTE
LAGUNTZA EKONOMIKO EDO DIRU-LAGUNTZA ESKATZEN DU ALOR HONETAN : SOLICITA AYUDA ECONÓMICA, SUBVENCIÓN DE:
Juventud Deporte Igualdad Politicas Sociales
Cooperación al desarrollo Participación Ciudadana
Euskera Comercio - Hosteleria Convivencia y Diversidad Empresas Cultura Empleo - Contratación
Gazteria Kirola Berdintasuna Gizarte Politikak Garapenean Laguntzea Herritarren Partaidetza.
Euskara Merkataritza - Ostalaritza
Bizikidetza eta aniztasuna Enpresak
Kultura Enplegua - Kontratazioa
Hezkuntza Nekazaritza Eremua Educación Zona Rural
DIRU-LAGUNTZEN ILDO HONEN BARRUAN / CORRESPONDIENTEA LA LINEA DE SUBVENCIÓN DE:
BERE ERANTZUKIZUNPEAN AITORTZEN DU: DECLARA BAJO SU RESPONSABILIDAD: Ezagutzen eta onartzen dituela laguntza ekonomikoak eta diru-laguntzak emateko udal programaren barruan aurkeztu nahi duen deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideak, eta bete egingo dituela..
Conocer, aceptar y cumplir los criterios fijados en las bases de la convocatoria a la que se presenta dentro del Programa Municipal de Ayudas Económicas y Subvenciones.
Ordaindu beharreko zergak ordainduta dituela, baita Gizarte Segurantzako Diruzaintzan ere, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2. artikulutik eratorritako gainerako inguruabarrak betetzen dituela.
Estar al corriente de pago de las obligaciones tributarias y con la Tesorería de la Seguridad Social y demás circunstancias derivadas del artículo 13.2 de la Ley general de Subvenciones.
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
8/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
www.vitoria-gasteiz.org
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
Solicitud de subvención y ayuda económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
informacion@vitoria-gasteiz org
.
GASTEIZKO UDALARI BAIMENA EMATEN DIO AUTORIZA AL AYUNTAMIENTO DE VITORIA-GASTEIZ Konkurrentziatik eratorritako komunikazio ofizialak posta elektronikoz jasotzeko, Administrazio-prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 40. eta 41. artikuluen arabera. Adierazi hemen
Recibir las comunicaciones oficiales por correo electrónico, derivadas de su concurrencia, conforme a la Ley PAC 39/2015, artículos 40 y 41. Marque aquí
Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak ordainduak direla egiaztatzen duen ziurtagiria ofizioz eskatzeko. Adierazi hemen
Solicitar de oficio el certificado de estar al corriente de pago en las obligaciones tributarias con la Hacienda Foral.Marque aquí
Gizarte Segurantzaren Diruzaintzari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duten ziurtagiriak ofizioz eskatzeko. Adierazi hemen
Solicitar de oficio los certificados de estar al corriente de pago con la Tesorería de la Seguridad Social.
Marque aquí Baimen horiek UKATUZ gero, zerga-betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekikoak beteak dituzuela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzu eskaera honekin batera. Adierazi hemen
En caso de DENEGAR estas autorizaciones, deberá presentar los certificados acreditativos de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y con la Tesorería de la Seguridad Social junto con esta Solicitud. Marque aquí
Sinadura / Firma:
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
9/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
informacion@vitoria-gasteiz orgwww.vitoria-gasteiz.org
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria Solicitud de Subvención y Ayuda Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
I.eranskina / Anexo I: “Gazte Informatzaileen Sarea” programan parte hartzeko eskabidea / Solicitud de participación en el programa “red de jóvenes informadores/as Lehen deitura - Primer apellido Bigarren deitura - Segundo apellido Izena – Nombre
Ordezkatzen dudan ikastetxea – en calidad de representante del Centro
Kargua – y con cargo en el mismo de
Deialdian parte hartuz gero ikastetxeak bere gain hartu beharreko zereginen eta bete beharreko baldintzen berri badudala aitortzen dut,. Programak irauten duen bitartean proiektuaren jarraipena bermatzeko eta diru hornidura, adierazten den epean eta moduan, berriemaileei ordaintzeko ardura hartzen dut, eta hauxe
Me declaro enterado/a y conforme con las funciones y requisitos que esta convocatoria establece para los centros educativos.Me comprometo a velar por la continuidad del programa durante el período de tiempo establecido para su desarrollo y a realizar el pago de las dotaciones a los/as informadores/as en los plazos establecidos, y
ESKATZEN DUT - SOLICITO: Honekin batera doan Gazte Informatzaileen Sarea dinamizatzeko proposamena ikastetxerako prestatua, aintzat har dadila deialdiko diru hornidurak esleitzeko orduan. Que se considere la propuesta de dinamización de la Red de Jóvenes Informadores/as que se adjunta para optar ala dotación económica de la convocatoria en el centro de enseñanza
IKASTETXEAREN DATUAK - DATOS DEL CENTRO EDUCATIVO
Ikastetxearen izena – Nombre del centro
Proiektuaren arduradunaren izen-deiturak – Nombre y apellidos del/de la responsable del proyecto en el centro:
Proiektuaren arduradunaren izen-deiturak – E-mail y teléfono de contacto del/de la responsable del proyecto:
Proposatutako ikasle berriemaileen izen-deiturak – Nombre y apellidos de/de los alumnos /as informadores/as propuestos
Vitoria-Gasteizen, (e)an - En Vitoria-Gasteiz, a
Ikastetxearen izenpea eta zigilua Firma y sello de la entidad solicitante
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
10/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
informacion@vitoria-gasteiz orgwww.vitoria-gasteiz.org
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria Solicitud de Subvención y Ayuda Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
II.eranskina / Anexo II: Ikasleen eskabidea, Gazte Informatzaileen Sareko Gazte Informatzaile izateko / Solicitud de los/as estudiantes para participar como Joven Informador/a de la Red de jóvenes informadores/as
DATU PERTSONALAK - DATOS PERSONALES
Lehen deitura - Primer apellido Bigarren deitura - Segundo apellido Izena – Nombre Jaioteguna – Fecha de nacimiento NAN - DNI Helbidea – Dirección PK - C.P. Herria - Localidad Telefonoa - Teléfono E-maila - E-mail
ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTEN DIREN AGIRIAK – DOCUMENTACIÓN QUE SE PRESENTA JUNTO CON ESTA SOLICITUD (marca con una x)
Nortasun-agiriaren fotokopia - Fotocopia del DNI
Zein ikastetxetarako egiten dudan eskabidea, bertan matrikulatuta nagoela adierazten duen egiaztagiria (ikasturtea zehaztuta).Certificado acreditativo de estar matriculado/a en el centro de enseñanza, especificando el curso que está realizando
Baimena, “GAZTE INFORMATZAILEEN SAREA” programan parte hartzeko eta Udalak gizarte sareak eta norbere irudia egoki erabiltzekoAutorización para la participación en el programa “RED DE JÓVENES INFORMADORES/AS” y a que el Ayuntamiento haga una utilización adecuada de redes sociales y de su imagen (Anexo V)
Elkarte bateko kidea naizela egiaztatzen duen agiria (aukerakoa).Justificante acreditativo de ser miembro de una asociación (opcional)
Ordezkapen organoetan (eskola kontseilua, elkarteak...) parte hartzen dudala egiaztatzen duen agiria (aukerakoa).Justificante acreditativo de participar en órganos de representación (Consejo Escolar, asociaciones,…) (opcional)
Bestelako datu interesgarriak (zehaztu)Otros datos de interés (especificar)
Nire ikastetxeko Gazte Informatzaileen Sareko Gazte Informatzaile izatea eskatzen dut, eta deialdi honetan finkatutako arauekin bat natorrela adierazi. Orobat adierazten dut uko egiten diodala inolako erreklamaziorik aurkezteari, nire ikastetxearekin nahiz Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin lan-harremanik izan dudalakoan. Solicito ser Joven Informador/a de la Red de Jóvenes Informadores/as en mi centro escolar, y declaro estar de acuerdo con las normas establecidas en esta convocatoria, renunciando a cualquier reclamación sobre supuestas relaciones laborales con mi centro educativo o con el Servicio Municipal de Juventud.
Vitoria-Gasteizen, (e)an - En Vitoria-Gasteiz, a
Zigilua Firma
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
11/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
informacion@vitoria-gasteiz orgwww.vitoria-gasteiz.org
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria Solicitud de Subvención y Ayuda Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
III.eranskina / Anexo III: Gazte Informatzaile izan nahi duten ikasleek egin behar duten proposamenerako gida / Propuesta a realizar por los/as futuros/as Jóvenes Informadores/as
Gure ustez, informatzaile izan nahi duten ikasleek proiektua elkarrekin egitea da hoberena. Gogoan izan ez duela bost orritik gorakoa izan behar eta ordenagailuz idatzita egon behar duela.
Se aconseja que los apartados de esta propuesta sean redactados de manera conjunta por parte de los/as alumnos/as aspirantes a informadores/as, y que no superen los 5 folios a ordenador.).
1.- GAZTEENTZAKO INFORMAZIOA Egizue gogoeta informazioaren garrantziaz, galdera hauek oinarritzat har ditzakezue edo nahi dituzuenak gehitu.
• Garrantzitsua iruditzen al zaizu zuen ikastetxeko gazteak informatuta egotea? Azaldu erantzuna
• Zein dira, zuen ustez, zuen ikastetxeko gazteei gehien interesatzen zaizkien gaiak? Ahal izanez gero, ordenatu itzazue interesaren arabera
• Non uste duzue aurki dezaketela gazteek interesatzen zaizkien gaiei buruzko informazioa?
• Baloratu ezazue kalean edo hedabideetan (telebista, gizarte sareak, internet, irratian,…) gazteentzat sortutako informazioa. Gaiak interesgarriak al dira? Irudiak eta testuak erakargarriak al dira? Informazio fidagarria al da? Zabaltze bide egokiak erabiltzen al dira?
1.- INFORMACIÓN JUVENIL Haced una reflexión sobre la importancia de la información. Podéis basaros en las siguientes preguntas o añadir lo que creáis de interés:
• ¿Creéis que es importante que los y las jóvenes de vuestro centro estén informados/as? Razonad la respuesta
• ¿Qué temas creéis que son los que más preocupan a los/las jóvenes de vuestro centro educativo?
• ¿Dónde creéis que los/las jóvenes buscan la información que necesitan?
• Haced una valoración sobre la información dirigida a los/as jóvenes que encontráis habitualmente en la calle o medios de comunicación (televisión, internet, redes sociales,…). ¿Interesan los temas? ¿las imágenes y textos son atractivos? ¿es una información fiable?¿se utilizan los canales de difusión más adecuados?
2.- IKASTETXEKO INFORMAZIO LEKUA KUDEATZEA
• Nola antolatuko duzue lana? (lan banaketa, nola aurkitu informazio interesgarria eta fidagarria, ikastetxeko arduradunarekiko koordinazioa, OMIJeko arduradunarekiko koordinazioa, …)
2.- GESTIÓN DEL PANEL INFORMATIVO DE VUESTRO CENTRO
• ¿Cómo vais a realizar vuestro trabajo? (distribución de tareas, cómo buscar información interesante, coordinación con el/la responsable del programa en el centro educativo, coordinación con la OMIJ…)
3.- GIZARTE SAREEN KUDEATZEA
• Zeintzu dira zuen ikaskideen artean gehien erabiltzen dituzuen gizarte sareak?
• Gizarte sareak erabiltzen ba al dakizue? edo gizarte sareak ondo erabiltzeko prestakuntza beharko zenukete?
3.- GESTIÓN DE LAS REDES SOCIALES
• ¿Cuáles son las redes sociales que más usáis entre los/as estudiantes de vuestro centro?
• ¿Domináis su manejo o precisaríais ayuda para manejarlas adecuadamente?
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
12/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
www.vitoria-gasteiz.org
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
Solicitud de subvención y ayuda económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
informacion@vitoria-gasteiz org
4.- INFORMAZIO LEKUA ETA ZUEN BERRIEMAILE LANA IKUSTARAZTEKO PLANA
• Zer egingo duzue ikasturtean zehar zuen ikaskideek zuek eta zuen berriemaile lana ezagutarazteko?
4.- PLAN DE VISUALIZACIÓN DEL PI Y DE VUESTRO TRABAJO COMO JÓVENES INFORMADORES/AS
• ¿Qué acciones os proponéis hacer a lo largo del curso para que vuestros/as compañeros/as os conozcan y sepan cuál es vuestra función como jóvenes informadores/as?
5.- GAZTEEN ARGIBIDEETARAKO UDAL BULEGOA (OMIJ) Programa honen koordinazio lekua Gazteen Argibideetarako Udal bulegoan (OMIJen) dago, Udaletxearen behean, Espainia plazan.
• Ezagutzen al duzue OMIJ? - Dagoeneko ezagutzen baduzue, esaguzue nola
ezagutu zenuten (lagun baten bidez, gurasoen bidez, irakasle baten bidez, interneten, facebooken…), zenbat aldiz egon zarete bertan, zer informazio mota bilatu nahi zenuten edo zein tramite egin zenuten…
- Halaber, zuen iritzia jakin nahi dugu. Zer uste duzue OMIJen eskaintzen den informazioari buruz? Arreta ona izan zenuten? Behar zenutena aurkitu zenuten?
- Ezagutzen ez baduzue, aldiz, esaguzue zer uste duzuen izango dela eta zer uste duzuen aurki dezakezuela bertan edo zer aurkitu nahiko zenukeen.
5.- LA OFICINA MUNICIPAL DE INFORMACIÓN JOVEN (OMIJ) El lugar de encuentro para este programa está en la Oficina Municipal de Información Joven (OMIJ), situada en los bajos de la Casa Consistorial, en la Plaza Nueva.
• ¿Conocéis la OMIJ? - En caso afirmativo, explicadnos a través de qué
medio lo habéis conocido (un/a amigo/a, vuestros padres, un/a profesor/a, en Internet, en Facebook…), con qué frecuencia vais allí, qué tipo de información o trámites buscáis…
- También nos gustaría conocer vuestra opinión personal, ¿qué os parece la información que se ofrece? ¿cómo os han tratado? ¿Habéis encontrado lo que buscabais?...
- En caso negativo, ¿qué os sugiere el nombre de OMIJ (Oficina Municipal de Información Joven) ¿Qué tipo de información os gustaría encontrar allí?
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
13/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
informacion@vitoria-gasteiz orgwww.vitoria-gasteiz.org
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria Solicitud de Subvención y Ayuda Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
IV.eranskina / Anexo IV: Gazte Informatzaileen Sarearen ordainagiria / Justificante de pago “Red de jóvenes informadores/as”
Lehen deitura - Primer apellido Bigarren deitura - Segundo apellido Izena – Nombre
Ordezkatzen dudan ikastetxea – en calidad de representante del Centro
Kargua – y con cargo en el mismo de
ZIURTATZEN DUT - CERTIFICA
2017-2018ko Gazte Informatzaileen Sarea programan parte hartu dugula eta, hartutako konpromisoen arabera, jasotako diru hornidura honako berriemaileei ordaindu diegula:
Que habiendo participado en el programa de Red de Jóvenes Informadores/as 2017-2018, hemos realizado, en función de los compromisos adquiridos, el pago de las dotaciones económicas a los/las informadores/as:
Zenbatekoa: – por importe de euro bakoitzeko – euros cada uno
Vitoria-Gasteizen, (e)an - En Vitoria-Gasteiz, a
Zentroaren izenpea eta zigilua Firma y sello del centro
Jaso izanaren adierazpena: – Acuse de recibo:
Ikaslearen izenpea Firma del alumno
Ikaslearen izenpea Firma del alumno
Ikaslearen izenpea Firma del alumno
1400
FO00
15
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
14/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
informacion@vitoria-gasteiz orgwww.vitoria-gasteiz.org
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria Solicitud de Subvención y Ayuda Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
V.eranskina / Anexo V: Irudiak argitaratzeko eta “Gazte Informatzaileeen sarea” programan Gizarte Sareak modu egokian erabiltzeko baimena / Autorización para la participación en el programa “RED DE JÓVENES INFORMADORES/AS” y utilización adecuada de redes sociales y de su imagen
Teknologia berriak ikus-entzunezko arloan barruan sartzearekin eta aukera izatekotan hauetan zuen seme-alaben irudiak agertzeko. Eta irudi eskubidea onartuta dagoenez Konstituzioaren 18. artikuluan eta maiatzaren 5eko, 1/1982 Legeak onartuta, ohore eskubidea, intimitate pertsonal eta familiar eskubidea eta irudi eskubideari buruz eta abenduaren 13ko, 15/1999 Legea, datu pertsonal babesari buruz. Adin-nagusitasuna duten gazteen eta adin txikikoen guraso edo tutore legalen baimena eskatzen da helburu pedagogikoarekin 2015eko “Gazte Informatzaileen Sarea programaren prozesuan egingo diren argazkiak argitaratzeko: prestakuntza jardunaldian, informazio bilaketan, informazio panelaren kudeaketan, informazioaren zabaltzerakoan, e.a. Beste aldetik, baimena eskatzen da ere, gazte horiek Informatzeko Gizarte Sare bat (IGS) osa dezaten. Sare horren betebeharra hauxe izango da: OMIJek (Gazteen argibidetarako udal Bulegoa) astero prestatuko duen gazteentzako informazio garrantzitsua kudeatzea eta bakoitzaren ikastetxeko gazteen artean zabaltzea, betiere era zintzoan.
Con la inclusión de las nuevas tecnologías dentro de los medios y la posibilidad de que en estos puedan aparecer imágenes de vuestros hijos/as. Y dado que el derecho a la propia imagen está reconocido al artículo 18 de la Constitución y regulado por la Ley 1/1982, de 5 de mayo, sobre el derecho al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia imagen y la Ley 15/1999, de 13 de Diciembre, sobre la Protección de Datos de Carácter Personal. Se solicita el consentimiento a los y las jóvenes participantes en el programa “Red de Jóvenes Informadores/as” y, en caso de minoría de edad, a los/as padres/madres o tutores/as legales para poder publicar las imágenes que, con carácter pedagógico, se vayan a realizar en los diferentes momentos del desarrollo del programa: Jornada formativa; captación información, gestión del panel informativo, difusión de la información, etc. Así mismo, se solicita la autorización para que estos y estas jóvenes formen parte de una Red Social de Informadores (RIJ)que se encargará de difundir entre sus iguales la información relevante emitida por la OMIJ (Oficina Municipal de Información Joven), con un uso adecuado y responsable. El objetivo de esta red será: participar de forma activa en la gestión y difusión de las redes sociales creadas para generar contenidos informativos y difundirlos entre las personas jóvenes de sus respectivos centros de enseñanza.
ADIN-NAGUSITASUNA EZ DUTEN IKASLEAK - ALUMNADO QUE NO TIENE MAYORÍA DE EDAD
Lehen deitura - Primer apellido Bigarren deitura - Segundo apellido Izena – Nombre
como padre/madre o tutor legal del/de la joven
-ren aita/ama/tutorea, Udaletxeari baimena ematen diot pedagogi erabilera batekin erabiltzeko “Gazte Informatzaileen Sarea” Programaren faseetan egindako irudiak; baita nere seme-alabak parte har dezan OMIJek sortutako Informatzaile Gazteen Sarean ere.
Autorizo mi hijo/a a participar en el programa “Red de Jóvenes Infomadores/as” y a que el Ayuntamiento haga un uso pedagógico tanto de las redes sociales como de su propia imagen.
Vitoria-Gasteizen, (e)an - En Vitoria-Gasteiz, a
Sinatuta: (Aita, ama, tutore legala)Firmado: (padre, madre o tutor legal)
2017ko maiatzaren 31, asteazkena • 61 zk.
15/15
2017-02035
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
www.vitoria-gasteiz.org
Sus datos personales serán incluidos en el fichero "Subvenciones" cuya finalidad es la gestión de las subvenciones a diferentes personas y entidades.Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito dirigido a la Oficina de Atención Ciudadana situada en C/ Pintor Teodoro Dublang, 25-bajo.
Ematen ari zaren xehetasunak “Diru-laguntzak” izeneko fitxategian sartuko dira, zeinaren helburua hainbat pertsona eta entitateri emateko diru-laguntzak kudeatzea baita. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, idazkia bidali beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego honetara: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea
Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
Solicitud de subvención y ayuda económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
informacion@vitoria-gasteiz org
ADIN-NAGUSITASUNA DUTEN IKASLEAK - ALUMNADO CON MAYORÍA DE EDAD
Lehen deitura - Primer apellido Bigarren deitura - Segundo apellido Izena – Nombre
NAN - DNI Ikastetxeko ikaslea: – Alumno del centro:
Udalari baimena ematen diot gizarte sareak eta neure irudia pedagogikoki erabiltzeko.
Doy mi consentimiento al Ayuntamiento para un uso pedagógico tanto de las redes sociales como de mi propia imagen
Vitoria-Gasteizen, (e)an - En Vitoria-Gasteiz, a
Sinatuta:Firmado:
1400
FO00
15
top related