ghery eta eltziego
Post on 15-Mar-2016
231 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
1
“Marqués del Riscal” Hotela
Eltziego - Araba
Frank Gehry 2006
2
Bilboko Guggenheim museoa bukatutakoan, Marqués del Riscal upategiko arduradunek Frank Gehry-ri euren eraikuntzak berrizteko proeiktua eskatu zioten. Gehry-k aitortzen du, hasiera batean, proposamena baztertu egin zuela proiektu txikia izango zelakoan. Baina upategia bisitatzeko gonbidapena jaso zuen eta bertan bere jaiotze datako ardo botila bat eskaini zioten. “Ardo
bikaina iruditu zitzaidan eta hainbat kopa ondoren, proeiktua onartu egin nuen”-gogoratzen du arkitektoak. “Mahastien artean korrika dabilen animalia”, horrelaxe definitzen du Gehry-k Eltziegoko lana.
3
Bestetik, Gehry-k azpimarratzen du biziki saiatu dela ingurune arkitektonikoa errespetatzen. Izan ere, herriko erreferentea den eliza baino metro bat baxuagoa da “Marqués del Riscal” upategian eraikitako lana.
“San Andrés” eliza XVI mendeko harrizko eraikin sendoa da. Muino baten gainean kokatuta dago eta, horrez gain, oso altuera handia du. Fatxada nagusiaren bi alboetan zazpi arkuko galeria batek lotutako bi dorre guztiz ezberdinak ditu. Eskuina aldeko dorrea askoz zabalagoa da eta bertan ezkilategia dago. Galeria puntu erdiko eliz atariaren gainean dago kokaturik.
Nabe bakarreko eliza da eta barruko erretaul nagusia barrokoa du. 1984. urtean Monumentu Nazionala izendatua izan zen.
4
Gehry-ren lanari eutsiz, kristalezko galeria batek lotutako bi eraikin dira. Hasiera batean, upategia izango zen proiektua zabaldu zen Starwood hotel kateak eremu bat erosi egin zuenean. Hotelak 40 logela paregabeak eskaintzen ditu eta spa berezi bat non ardo eta bere deribatuez egindako tratamendu esklusiboak har daitezkeen. Upategiak 4 miloi botilak kokatzeko tokia ere badu. Proiektua 70 miloi euro kostatu da. Eraikinak Gehry-ren lanik ezagunena -Bilboko Guggenheim museoa- gogorarazten du. Oraingo honetan, Gehry-k uhin-mugimendu liluragarriak eman dizkio titanioari eta baita koloreak ere. Koloreak inguruneko naturakoak dira eta baita Riscalen enpresarenak ere: arrosa, ardo beltzarena, urrea, botilaren sarearena eta silarra, tapoiaren kapsularena. Forma eta kolore horiei esker, argiak isla ederrak sortzen ditu eraikinean.
5
Eltziegoko lana, bere gainontzeko lan geheienak bezalaxe, Dekonstruktibismo mugimendu arkitektoniko barruan kokotzen da. Mugimendu horren ezaugarririk nagusienak honako hauek dira:
• Eredu klasikoen desitxuratzea. • Fokatze oktogonaletik urruntzea. • Espazioen kontzepzio berriztatzea • Plano eta lerroen apurketa. • Lerro sentsualak. • Simetria eta errepikapen patroien baztertzea. • Eskulturarekin lotura.
Horietaz gain, Gehry-k Picassoren kubismoa erreferentetzat hartzen du. Azkenik, hona hemen Gehry-ren lanarik esanguratsuenak:
Gehry-ren etxebizitza. Santa Monica. California. AEB. 1978
6
Loyola Law School (eraikin batzuk). Los Angeles. California. 1978-2002
Vitra Design Museum. Weil am Rheim. Alemania. 1989
7
Frederick Weisman Museum of Art. Minnesota. AEB. 1993
Dancing building. Praga. Txekia. 1995
8
Guggenheim Museoa. Bilbo. 1997
Der Neue Zollhof. Düsseldorf. Alemania. 1999
9
Experience Music Project. Seattle. AEB. 2000
Gehry’s tower. Hanover.
Alemania. 2001
10
Walt Disney Concert Hall. Los Angeles. AEB. 2003
Stata Center.
Massachustts. AEB. 2004
11
IAC
Bu
ildin
g. Ne
w Yo
rk.
2007
Lou Ruvo Center for Brain Health Research. Las Vegas. AEB. 2010
12
New World Center. Miami Beach. Florida. 2011
Residential tower at 8 Spruce Street. New York. AEB. 2011
top related