can salgai

Post on 10-Mar-2016

218 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Nafarroako Aurrezki Kutxari buruzko eskuorri kritikoa, ezker abertzalearen proposamena jasotzen duena.

TRANSCRIPT

EZKER ABERTZALEAwww.nafargune.info

Nafarroako Aurrezki Kutxak, Caja Burgos, Caja Canarias eta Cajasolekin batera burutu-tako erreformak eta Bankuan –Gizabidezko Banka- bilakatzea, orain arteko oinarrizko printzipioak bertan behera uztea dakar: irabazi asmorik gabea izatea, gizarte gaie-kin konprometitua eta kudeaketa publiko-soziala. Herritarren aurrezkiak biltzea eta familia beharren zein ekimen enpresarial txikien finantzazioa helburu zuten entitate izatetik, egungo erreformak irabazien lor-tzea eta espekulazioa ditu lehentasun, be-tiere estatu zein nazioarte mailako kapital handien mesedetan.

UPNren Gobernuak zein PSOE/PSNk, ez dute CAN-NAK saltzeko zalantzarik izan; bost axola Madril (han dago orain zuzendaritza), New York, Londres edo Frankfurt izanen den hemendik aurrera CAN kontrolatuko duena. Honako egitasmoa bultzatzen zuten bitartean, CANe-ko goi karguek izugarrizko soldatak jarri dizkiote beren buruari eta azken presidenteak, Miguel Sanzek, biziarte-ko ordainsaria ziurtatu du, 60.000 euro/urtero.

Gaur egun, eta Europar Batasunak burututako azterke-tan Gizabidezko Bankak jasotako emaitza kaskarraren ondotik, zuzendaritzako kideak egoera larriari irtenbibea emateko, atzerriko (EEBB, Europar Batasuna…) inbertit-zaileen bila dabiltza eroak moduan. Horren trukean, argi dago, bazkide berriak Madrilek dagoeneko kontrolatuko ez duena kontrolatzera pasako dira. Hala eta guztiz ere, CANek lelo bera erabiltzen jarraituko du: “Zuk aukeratu, zuk erabaki”.

Beste oinarri batzuk behar ditu Nafarroako Au-rrezki Kutxak. Honako hauek, gure ustez:

1.- CANen izaera publikoa lehenetsi behar da, eta gero eta gehiago indartu; horregatik, ez dugu onar-tzen, inola ere, CAN banku pribatu bihurtzea eta, ho-rren ondorioz, kapital pribatuari ateak zabaltzea.

2.- Bere izaera sozialari eutsi behar dio eta lagunt-za eta bultzada eman behar die, halaber, ekonomia sozial eta kooperatiboari, familien esku dauden labo-rantza- eta abeltzaintza-ekonomiei, gazteengandik datozen ekimenei, …

3.- Politika bateratu bat adostu behar da, bere bai-tan bilduko dituena CANen finantza-jarduna eta Nafarroako Gobernuaren sektore publikoa (enpresa

publikoak), eta modu horretan, krisitik irteteko neu-rri ekonomiko eta sozialak sustatzeko ahalegina egin behar da, herritar gehienen mesedetan, eta ez gu-txiengo pribilegiatu baten alde.

4.- Errotik aldatu behar dira CANen estatutuak, or-dezkaritza eta funtzionamendu (ordezkari publikoak, diru-ezarle eta talde sozialak, ...) guztiz demokratikoa eduki dezan eta gardentasuna eta kontrola indartuz.

5.- Kolpean murriztu behar dira Zuzendaritzako ki-deen soldatak eta diru-sariak, eta erabat desagerra-razi behar dira kargu horiek uzteagatik bizi osorako agintzen – eta ordaintzen – zaizkien ordainsariak. Kontu-ikuskapena egitea eta orain arteko zuzenda-ritza-taldeei erantzukizunak eskatu.

6.- Harreman-prozesu bat ireki behar da gainerako euskal kutxekin, guztien artean sustatu behar da finantza-sistema partekatu bat, hobeki aurre egin ahal izateko egungo krisi-egoerari, eta bideak erraz-teko Euskal Herrian bat-egite ekonomiko eta sozial handiagoa eta harmoniatsuagoa gerta dadin.

top related