1. modulua espezialitateko hizkera zertan den · euskalkiak, esate baterako, geografia-eremuaren...
Post on 05-Sep-2019
8 Views
Preview:
TRANSCRIPT
JARDUNJARDUNJARDUNJARDUN
1. MODULUA
Espezialitateko hizkera zertan den
1.1. Hizkuntza-aldaerak 1.2. Aldaera estandarra 1.3. Espezialitateko hizkerak: mailak eta adierazleak 1.4. Espezialitateko hizkera normalizatuen ezaugarriak 1.5. Jarduera fisikoaren eta kirolaren euskararen bereizgarriak
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 2
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 3
AURKEZPENA
Modulu honetan espezialitateko hizkerak zertan diren argitzen saiatuko gara. Ildo horretan, jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan dauden komunikazio-beharrrak gainbegiratu, eta behar horiei erantzuteko moduak zein diren ikusiko dugu.
Lehen hurbilketa baino ez da izango hau. Gogoa eta arreta
pizten lagunduko digun hasierako hausnarketa.
Gogoeta bideratzeko hainbat jarduera proposatuko ditugu: esperientzien trukeak, eztabaidak, testuen azterketak… Eta horien guztien emaitzak hiru eginkizun nagusitan mamituko
dira:
- Esperientziak eta iritziak trukatzeko blog bat. - Testu-bilduma adierazgarri bat.
- Jardun akademikorako baliagarriak izango diren hainbat
estilo-irizpide orokor.
HELBURU ZEHAZTUAK
NNNNorororork berek berek berek bere esperientzia linguistikoa esperientzia linguistikoa esperientzia linguistikoa esperientzia linguistikoaren gainean gogoeta egitea eta ren gainean gogoeta egitea eta ren gainean gogoeta egitea eta ren gainean gogoeta egitea eta ikaskideenarekin alderatzeaikaskideenarekin alderatzeaikaskideenarekin alderatzeaikaskideenarekin alderatzea: : : : zer hizkuntza-erregistro ezagutzen eta baliatzen dituen; zer hizkera erabiltzen duen ikaskuntzako nahiz laneko hainbat egoeratan; zer normalizazio-maila duen euskarak bere inguruan; eta abar. AztertzeaAztertzeaAztertzeaAztertzea nolako hedadura duen euskarak jarduera fisikoaren eta kirolaren nolako hedadura duen euskarak jarduera fisikoaren eta kirolaren nolako hedadura duen euskarak jarduera fisikoaren eta kirolaren nolako hedadura duen euskarak jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruetanesparruetanesparruetanesparruetan: Interneteko kirolguneak arakatu; euskarazko testu-ekoizpena aztertu; euskaraz jarduteko zailtasunak identifikatu; norberaren ekarpena zenbaterainokoa den eztabaidatu; eta abar. KirolKirolKirolKirol----arloko espezialitateko hizkeraren ezaugarri orokorrak zerrendatzea: arloko espezialitateko hizkeraren ezaugarri orokorrak zerrendatzea: arloko espezialitateko hizkeraren ezaugarri orokorrak zerrendatzea: arloko espezialitateko hizkeraren ezaugarri orokorrak zerrendatzea: erabilera-eremuak; diskurtso motak; ezaugarri linguistikoak; eta abar. Espezialitateko testuen bildumaEspezialitateko testuen bildumaEspezialitateko testuen bildumaEspezialitateko testuen bilduma adierazgarri adierazgarri adierazgarri adierazgarri bat bat bat bat egiteaegiteaegiteaegitea: zabalkunde-testuak; ikus-entzunezko dokumentuak; dokumentu administratiboak; lan akademikoak; txosten teknikoak; artikulu zientifikoak; zeinu-kodeak; eta abar. Testu baten hautu linguistikoak azterTestu baten hautu linguistikoak azterTestu baten hautu linguistikoak azterTestu baten hautu linguistikoak aztertzea eta justifikatzeatzea eta justifikatzeatzea eta justifikatzeatzea eta justifikatzea: emandako aukeren artean egokiena hautatu; hautapena justifikatu; ikaskideekin eztabaidatu; eta abar.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 4
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 5
EGINKIZUNAK
1.1.1.1.1.1.1.1. Azaldu zer hizkera-maila baliatu ohi den hainbat komunikazio-egoeratan 1.2.1.2.1.2.1.2. Zerrendatu jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan baliatu ohi diren hizkuntza-aldaera nagusien adibide adierazgarriak. 1.31.31.31.3. Komunikaziorako ahalbideen eta mugen (auto)ebaluazioa egin. 1.4.1.4.1.4.1.4. Eztabaidatu zenbateraino baldintzatzen duten komunikazioa hiru aldagaiok: “zuzentasuna”k, “jatortasuna”k eta “egokitasuna”k. 1.5.1.5.1.5.1.5. Testu bat osatu emandako aukeren artetik egokiena hautatuta. 1.61.61.61.6. Nor bere esperientzian oinarrituta, aztertu zein den euskararen egoera eta hedadura kirolaren esparruan. 1.7.1.7.1.7.1.7. Aztertu zenbaterainokoa den euskararen hedadura kirolari eskainitako Interneteko baliabideetan. 1.81.81.81.8. Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan ohikoak diren hainbat dokumentu sailkatu, dokumentu horietan baliatzen den hizkera moldearen edota hizkuntza-erregistroaren arabera. 1.9. 1.9. 1.9. 1.9. Zerrendatu jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko berariazko testu-genero zenbaitek onartzen dituzten hizkera molde edota hizkuntza-erregistroak. 1.10.1.10.1.10.1.10. Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko berariazko testuen bilduma egin.
EBALUAZIORAKO JARDUERAK
Eb.Eb.Eb.Eb.1.1.1.1.1.1.1.1. Hainbat ekarpen egin “Kirola euskaraz” blogean. Eb.Eb.Eb.Eb.1.2.1.2.1.2.1.2. Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko dokumentu eredu adierazgarrien bilduma osatu. Eb.Eb.Eb.Eb.1.31.31.31.3. Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko espezialitateko hizkeren ezaugarri orokorrak zerrendatu.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 6
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 7
Jakina denez, hizkuntzak —euskarak, esate baterako—, bat eta bakarra
izan arren, agertzeko modu asko ditu. Izan ere, hizkuntzaren
aldakortasuna guztiz da berezkoa: hizkuntza ez da monolitikoa, ez
aldaezina.
Aitzitik, hizkuntza askotarikoa eta dinamikoa da, nola egituran
(diakronia eta geografia) hala erabileran (taldea eta norbanakoa). Eta
egituraren eta erabileraren arabera hizkuntzak dituen agertzeko modu
horietako bakoitzari hizkuntza-aldaera deritzogu, hain zuzen ere.
Hizkuntza-aldaerak hizkuntzak berak dituen mekanismoak birsortzeko
erak dira; oinarrizko egitura bat eta funtsezko baliabide batzuk hainbat
eratan baliatzeko moduak. Birsorkuntza-mekanismo horiei esker
hizkuntzak askotariko komunikazio-beharrak aseko ditu.
Aldaera ezagunenetako batzuk hizkelki edo dialektoak dira, gure kasuan
euskalki deritzegunak. Baina horiek ez dira hizkuntza-aldaera bakarrak.
Izan ere, hizkuntza-aldaerak lau elementuren arabera mugatu daitezke:
lekuaren arabera (geolektoa), denboraren arabera (kronolektoa),
taldearen arabera (soziolektoa) eta norbanakoaren arabera (idiolektoa).
1.1. JARDUERA. Egoera guztietan ez dugu hizkera berbera Egoera guztietan ez dugu hizkera berbera Egoera guztietan ez dugu hizkera berbera Egoera guztietan ez dugu hizkera berbera baliatzenbaliatzenbaliatzenbaliatzen. . . .
ZeZeZeZerrrr hizkerahizkerahizkerahizkera----maila erabiltzen maila erabiltzen maila erabiltzen maila erabiltzen duzue zuekduzue zuekduzue zuekduzue zuek egoeregoeregoeregoera haua haua haua hauetan?etan?etan?etan?
EGOERAK
HIZKERA
Ikaskideekin korridoreetan Lankideekin bileretan
Ikastegiko lan idatzietan Gelako lanen ahozko aurkezpenetan
Haurrekin eskola-kirolean Kirol-taldearen argitalpenetan (web orrian, komunikazio publikoetan…)
Iragarki-oholean Azterketetan
Partida edota lehiaketa bat aurkezteko orduan
Partida edo lehiaketa batean taldekideekin
Jargoia Lagunartekoa Estandarra
Adeitasunezkoa Akademikoa Teknikoa Zientifikoa Literarioa eta abar
1.1. Hizkuntza-aldaerak
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 8
Esan dugunez, hizkuntza-aldaerak lau elementuren arabera mugatu daitezke.
Argitu dezagun kontu hori adibide batzuen bitartez.
- Lekuaren araberako aldaerak (geolektoak). Hizkuntzak aldatu egiten dira
herri batetik bestera, edo lurralde batetik bestera. Euskalkiak, esate baterako,
geografia-eremuaren araberako aldaerak dira; geolektoak dira, halaber,
euskalki beraren barruko euskarak edo azpieuskalkiak, toki batetik bestera
dauden aldeek osatzen dituztenak.
Adibidea: Komunikabideetako esatari nafarrek, lapurtarrek edota
bizkaitarrek ez dute molde bera erabiltzen pilota emanaldiak egiteko
orduan.
- Denboraren araberako aldaerak (kronolektoak). Historian zehar izandako
aldaketek definitzen dituzte denboraren araberako aldaerak; adibidez, garai
bateko idazleek, klasikoek, edo gaur egungo idazleek erabiltzen dituzten
hizkuntza-aldaerak, ezberdinak izaki, bi kronolekto dira; gure gurasoena eta
ondorengo belaunaldiarena ere denboraren araberako hizkuntza-aldaeratzat jo
ditzakegu. Mugako egoeretan, aldaerak bakarrik ez, hizkuntza bera ere galdu
egin liteke, edo berri bat sortu.
Adibidea: Duela hogei urte futbola irratian emateko erabiltzen zen
moldea zaharkitua iruditzen zaigu gaur egun. Hala ere, adin bateko
jendearen gustuak asetzeko-edo, bada oraindik molde zaharrari eusten
dionik ere.
1.2. JARDUERA. Jarraian lau baieztapen dituzue. Aipa itzazu baieztapen horiek egiaztatzen dituzten kirolaren esparruko adibideak.
o Hizkuntza bat bera da, baina ez da toki guztietan berdin erabiltzen.
o Denborarekin ere moldeak aldatuz joaten dira. o Toki eta garai berean gizarte-talde guztiek ez dute hizkera
bera erabiltzen, gertakari edota gai berberari buruz ari badira ere.
o Gutako bakoitzak hizkuntza-adierazpide berezia dugu.
Lau aldaera horiek izendatzekoLau aldaera horiek izendatzekoLau aldaera horiek izendatzekoLau aldaera horiek izendatzeko,,,, terminoterminoterminotermino hauek hauek hauek hauek baliatu ohi dira. Zein baliatu ohi dira. Zein baliatu ohi dira. Zein baliatu ohi dira. Zein dagokio dagokio dagokio dagokio baieztapenbaieztapenbaieztapenbaieztapen bakoitzari? bakoitzari? bakoitzari? bakoitzari?
iiiidiolektodiolektodiolektodiolektoa a a a / geolektoa / soziolektoa / kronolektoa/ geolektoa / soziolektoa / kronolektoa/ geolektoa / soziolektoa / kronolektoa/ geolektoa / soziolektoa / kronolektoa
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 9
- Taldearen araberako aldaerak (soziolektoak). Klase edo gizatalde bakoitzak
hizkuntza-aldaera jakin bat erabiltzen du. Hortaz, erabiltzen duen
gizataldearen arabera ere mugatzen da hizkera. Adibidez, egiteko berean
dihardutenek edo koadrila osatzen dutenek barne-hizkuntza berezia erabiliko
dute kohesio-mekanismo sozial gisa. Alde horretatik, hizkuntzak gizatalde
bateko kide garela sentiarazten digu. Muturreko adibidea argota da, taldekoa
nor den bereizteaz gain, taldekoa ez denak ez ulertzea baitu helburu.
Adibidea: Kirol-prentsan erabiltzen den hizkera eta kirol-teknikariek
erabiltzen dutena ez da berdina, kontu teknikoez ari direnean ere.
- Egoeraren araberako aldaerak (idiolektoak). Idiolektoa egoeraren araberako
hizkuntza-erregistroa da. Aldian aldiko lekura edo egoerara egokitzen dugu
hizkuntza, bai estilistikoki bai funtzionalki, eta adinarekin ere aldatu egiten
dugu hitz egiteko eta idazteko era. Beste ikuspegi batetik hartuta, esan liteke
gutariko bakoitza toki, sasoi eta talde jakin baten hizkerarekin —hau da, geure
idiolektoarekin— identifikatzen garela, kidetasuna ematen baitigu.
Adibidea: Entrenatzaile bakoitzak hizkuntza molde berezia erabiltzen
du kirolaria edota taldea gobernatzeko. Entrenatzaile batzuen hizkera
erraz bereizten da besteenetik.
Hizkuntza-aldaerak, beraz, erabiltzaileari lotuak daude. Izan ere, haren
testuinguru fisiko, psikologiko eta sozialak zedarritzen ditu. Eta, azken
batean, pertsonari nortasuna ematen diote. Ikuspegi horretatik, pertsonak
ezagutzen eta baliatzen dituen aldaeren errepertorioa bere ahalbide
komunikatibo eta sozialen erakusle adierazgarria da. Bere hizkeraren moldea
testuinguruko aldagaien arabera egokitzen dakien hiztunak aukera gehiago
izango ditu gizartean txertatzeko, gizarte-bizitzan murgiltzeko eta gizarte-
eragile izateko.
Eskuliburu honetan ez ditugu, hala ere, hizkuntza-aldaera guztiak landuko.
Hemen espezialitateko hizkera aztertu nahi dugu, alegia, gizarte sektore (ez
maila) baten hizkera, lanbidearekin edo jakintza lantzearekin lotutako
egoeretan erabiltzen dena, berariaz ikasiko dena eta berezitasun linguistiko
nabarmenenak lexikoan izango dituena.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 10
Hizkuntza guztiek, handi nahiz txiki, dituzten aldaera horien gainetik
estandarra finkatu dute hizkuntza aurreratuek. Estandarra inorena ez den
baina denontzat ezarri den hizkuntza-aldaera supradialektala dugu; aniztasuna
gainditzen duen aldaera.
Estandarra, beraz, dialekto-aldaerez gaindikoa da, hizkuntza bereko hiztun
guztiek, idatziz gutxienez, elkar ulertzeko prestatua. Izan ere, dialekto-
aldaerez gaindiko egoeretan eta egoera formaletan, komunikaziorako modu
ekonomikoak eta biderkatzaileak eskaintzen ditu eredu horrek.
Estandarra hiztunek ezagutu eta onartuko dute ezinbestean:
- Balio sinbolikoa eta trinkotzailea du; identifikatzailea.
- Bederik, komunikabideek, administrazioak eta hezkuntza-sistemak
balioetsia izan behar du.
1.3. JARDUERA. Taldeka jarrita, trukatu zuen iritzi eta esperientziak kontu hauen inguruan:
Zure ustez, zenbaterainoko garrantzia du hizkuntzak kirolaren arloko
profesional batentzat?
Zer alde ikusten duzu komunikazio orokorraren eta espezialitateko
komunikazioaren artean?
Zein dira, zure ustez, arloko profesional batek garatu beharreko
trebetasunak?
Ondo moldatzen zara lan akademikoak edota testu profesionalak idatzi
behar dituzunean? Nolako idatziak egiten dituzu erosoen? Nolako
zailtasunak dituzu?
Jendaurrean hitz egiten ondo moldatzen zara? Zertan hobetu nahi zenuke?
Itzulpenik egin behar izan duzu inoiz? Nolakoak? Nola moldatu izan zara?
Nola moldatzen zara eginkizunok euskaraz bestelako hizkuntzetan egin
behar dituzunean? Eroso jarduten duzu?
Gero, agertu gogoetaren emaitzak talde osoaren aurrean.
1.2. Estandarizazioa eta normalizazioa
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 11
Estandarrak berak ere maila eta molde bat baino gehiago agertuko ditu honako
aldagaion arabera:
- Gaia: orokorra/espezializatua, formala/etorri ahalakoa.
- Formaltasun-maila: etxekoa/arrunta/zientifikoa; apala/landua/jasoa.
- Komunikazio-bidea: ahozkoa (zuzenean, telefonoz, jendaurrean…) /
idatzia (pribatua, publikoa…).
Aldaera estandarra duten hizkuntzek, nahiz eta txikiak izan, gure gizarte
modernoaren premia berriei erantzuteko prest daudenez, bizirik irauteko askoz
aukera handiagoak dituzte aldaera estandarrik finkatuta ez dutenek baino.
Edozein modutan, estandarra ez da hizkuntza eredu finkoa eta behin betikoa.
Hizkuntza beti ari da bilakaera etengabe batean aldatzen, egokitzen,
moldatzen…. Aldabide horretan oztopoak ere aurkituko ditu:
- Linguistikoak: hizkeren aniztasuna eta hizkuntzaren barne-degradazioa.
- Linguistikaz kanpokoak: oztopo soziolinguistikoak, euskararen erabilera
urria, eta, zenbaitetan, hiztunen kontzientziarik eza.
Horrela, gerta liteke aldaera estandarraren oinarriak aspaldi finkatuta dituen
hizkuntza batek —hain zuzen ere, finkotasun horrek berak dakarren
zurruntasunagatik— arazo eta gatazka larriak izatea eguneratzeko eta
gizartearen eskakizunetara moldatzeko. Hortxe ditugu, urrutira joan gabe,
gaztelaniak dituen arazoak itsasoz bestaldeko aldaera geografikoak eredu
bateratuan integratzeko; edota hizkuntza horrek berak hizkera juridiko eta
administratiboa modernizatzeko dituen mugak; edota zientziaren esparruan
eremu adierazgarria estaltzeko dituen zailtasunak.
Beste hizkuntza batzuek, ingelesak kasu, malguago jokatzen dute arlo horretan
—ezaguna da, adibidez, ingelesak ez duela “akademia”rik—, eta horregatik,
besteak beste, dinamikoagoak dira eta errazago egokitzen zaizkie gizartearen
bilakaerak dakartzan aldaketei eta premia berriei.
Ildo horretatik, esan liteke estandarra eginez doan hizkuntza-aldaera dela beti.
Estandarraren erabilerak berak erabakiko du, hein handi batean, aldaera
estandarraren egitura osatuko duten hizkuntza formen aukera. Betiere,
kalitatearen berme diren hiru mailak orekatuta: zuzentasuna, jatortasuna eta
egokitasuna.
Iturria: Euskararen Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. EJ.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 12
1.4. JARDUERA. Aipatu berri ditugu hizkuntzaren erabileraren kalitate zedarritzen duten hiru aldagai: zuzentasuna, jatortasuna eta egokitasuna. Taldeka jarrita, trukatu zuen ikuspegiak kontu hauen inguruan:
Zertan mamitzen dira ezaugarri horiek komunikazio-jardunean?
Zeren baitan daude komunikazio-jardunaren zuzentasuna, jatortasuna eta
egokitasuna?
Nola neurtu eta doitu daitezke hiru ezaugarriok?
Zuen ustez, noiz du lehentasuna hirurotako bakoitzak?
Zuen arteko solasa amaitutakoan, agertu gogoetaren emaitzak talde
osoaren aurrean.
Zuzentasuna, jatortasuna eta egokitasuna zedarritzen
Zuzentasuna. Arau ortografiko eta gramatikalen araberako hizkuntza izango da
zuzena. Alabaina, egoera komunikatibo guztietan ez dago zertan arau guztiak
hein berean zaindu. Urteetan, “zuzentasuna” erabili izan da estandarraren ikur
moduan; baina, horrek izan du ondorio kaltegarririk. Batetik, hiztun jator eta
egoki askoak gutxietsi eta zigortu egin dira “ondo” hitz egiten ez zutelakoan
eta, aldi berean, eredu “zuzen”, baina askotan traketsak ere, balioztatu dira.
Bestetik, irakaskuntzan hizkuntzaren deskribapena lehenetsi da, hizkuntzaren
beraren erabilera espresiboaren kaltetan. Ondorioz, distortsio nabarmena sortu
da: zuzentasunaren izenean hizkera arrotza eta eraginkortasun ahulekoa
balioztatu da.
Jatortasuna. Hizkuntzaren senaren eta usadioaren araberako hizkuntza izango
da “jatorra”. Ikuspegi honetatik, euskalkiek eta herri-hizkerek balio berezi bat
hartzen dute, berauek baitira senaren eta usadioaren gordailu. Hizkera
estandarrak asko ikasi lezake ahozko moldeetatik, bereziki. Zenbatetan ez ote
gabiltzan hitz eta kontzeptuak adierazteko moduak ezin asmatu, hizkuntzak
baliabide egokiak eskaintzen dizkigunean.
Egokitasuna. Bere xedeari ongi erantzuten diona izango da hizkuntza egokia.
Egokitasunaren kontzeptuan, eraginkortasunaren alderdia txertatzen da. Asko
ez ezik, askotarikoak dira egokitasunean daragiten faktoreak, eta hizkuntzaz
kanpokoak dira, gainera, den-denak.
Iturria: Euskararen Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. EJ.
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 13
Snackinga, arrisku-kirola? 2001/06/01 | Galarraga Aiestaran, Ana |
1.5. JARDUERA. Jarraian www.zientzia.net gunean aurkitu dugun testu bat duzu. Testuan hainbat hutsune egin ditugu. Hutsune horiek betetzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizugu.
� Zein hobetsiko zenuke kasu bakoitzean? � Zertan oinarritu zara aukera horren alde egiteko?
Komentatu zure proposamenak ikaskideren batekin. Zer dago jokoan kasu bakoitzean? Zuzentasuna, egokitasuna, jatortasuna...?
Oharra: Jatorrizko testua internet bidez eskuratu dezakezue.
Snackingak ez du ________1____________
zerikusi handirik, baina gero eta __2__________
gehiagok egiten duen ekintza da; hain zuzen ere,
______3_______ kanpo mokaduak hartzeari
deitzen zaio horrela. Eta modan dauden
___4_____ antzera, horrek ere baditu arriskuak.
Kulturak, tradizioak eta erlijioak eragin handia
dute jateko ohituran eta munduko toki batetik
bestera alde ___5___________________
daude. _____6_____ eta eremu berean ere
badira __7________________, batez ere
erosteko ___8_____ dela medio. Horretaz gain,
azken urteotan herrialde garatuetan jateko
ohituren aldaketa _____9____ da. Goserik gabe
jatea __10______ bihurtzen ari da, eta ez da
harritzekoa eguneko jatorduetako bat mota
horretako jakiekin ordezkatzea,
___________11________ gosaria,
hamaiketakoa edo askaria.
Asko dira aldaketa bultzatu duten ___12_____,
esate baterako, jatorduetako familia-giroa zeharo
aldatu izana edo, lehen ez bezala, jatea ez
egotea beti __13__ lotuta.
(1)
a) raftingarekin, edo trekkingarekin
b) ragtingarekin edo trekkingarekin
(2) Jende / lagun / kristau
(3) bazkarietatik / otorduetatik / jatorduetatik.
(4) Beste kirol berrien / beste kirol berri batzuen.
(5) nabariak / larriak / ikaragarriak.
(6) nazio / herrialde / herri.
(7) diferentziak / desberdintasunak / aldeak.
(8) ahalmena / aukera / gaitasuna.
(9) eman / gertatu / suertatu.
(10) ohitura / ohituran
(11) batez ere / zer esanik ez / gehienbat.
(12) aldagaiak / eragileak / faktoreak.
(13) gosearekin / goseari
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 14
(14) eskaera / eskari
(15) produktu ugari / askotariko produktuak / produktu anitz.
(16) litxarrerien / zerrikerien / produktu kaltegarrien.
(17) desorduetan / tartean / behar ez denean.
(18) lagundu balezate / lagunduko balute / lagundu balezakete.
(19) eskaintzen diren mota horietako produktu askok / mota horietako produktu askok / horrelako produktu askok.
(20) kaloria ugari dituzten arren, elikagai garrantzitsuenen gabezia dute / kaloria ugari dute eta elikagai garrantzitsu asko falta dituzte.
(21) da / izango da / izango litzateke.
(22) goserik / baraurik / elikatu gabe.
(23) handitu / ugaritu / gehitu.
(24) jaten / hartzen / eskuratzen.
(25) litxarreriek / mokaduek / elikagaiek.
(26) berdina / antzeko zerbait / zerbait berdintsua.
(27) erretiratuek / adinekoek / aiton-amonek.
(28) produktu / elikagai / janari.
(29) osagai / osagarri / parte.
(30) irensten / hartzen / jaten.
Horri publizitatearen indarra eta beste herrialde
batzuen ereduari jarraitu nahi izatea gehitzen
zaizkio. Elikagai-industriak ____14___ horri
erantzuteko _____15____ sortu ditu, edozein
ordutan eta tokitan jateko egokiak, eta hain
eskuragarriak izateak ere erakargarri egiten ditu.
Beraz, ____16____ aukera ugaria da eta adin
guztietako kontsumitzaileei zuzendutako
produktuak daude supermerkatuetako apaletan.
___17____ hartzen diren mokadu horiek dieta
osatzen _____18___, ez legoke inolako arazorik.
Askotan, ordea, egunero hartu beharreko
elikagaien eta kalorien arteko erlazioa
desorekatzen dute. Izan ere, ___19___
____20_____, hau da, ez dute ia mineralik edo
bitaminarik, eta osasunari mesede egiten dioten
gantz-azidoen ordez zirkulazio-arazoak sortzen
dituzten gantz aseak izaten dituzte.
Bestalde, hainbat kasutan jatorduetatik kanpo
jatea osasungarria __21___. Esate baterako,
haurrei ez zaie denbora-tarte luzean ___22__
egotea komeni. Nerabezaroan ere, elikagai
batzuen beharrak ___23____ egiten dira,
adibidez kaltzioaren beharra, eta mota horretako
janari batzuek behar adina kaltzio ___24___
laguntzen diete: jogurtek, izozkiek, irabiakiek
edo gazta duten ___25___. ___26___ gertatzen
da kirolariekin edo lan fisiko gogorrak egiten
dituztenekin ere. Azkenik, ___27___ jatordu
arinagoak egiteko joera izaten dute, digestio-
aparatuan arazoak izaten dituztelako. Horregatik,
behar adina mineral eta bitamina hartzen dutela
ziurtatzeko, tartean ___28__ horietan aberatsak
diren mokaduak hartzea gomendatzen da.
Hortaz, jatorduetatik kanpoko mokadu horien
osagaiez jabetuz gero eta eguneroko dietaren
___29___ modura __30___ badira, snackinga
kirol osasuntsua da.
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 15
Egokitasunaren, jatortasunaren eta zuzentasunaren giltzarriakEgokitasunaren, jatortasunaren eta zuzentasunaren giltzarriakEgokitasunaren, jatortasunaren eta zuzentasunaren giltzarriakEgokitasunaren, jatortasunaren eta zuzentasunaren giltzarriak
Xedea. Oro har, komunikatzaileak ezartzen dio xedea hizketa-ekintzari, baina
hartzailearen onarpena behar du ezinbestean. Informatzea, irakastea, gogatzea
edo entretenitzea izan ohi dute xedetzat gure komunikazio-ekintza gehienek.
Garbi dago, ordea, soilik informatzeko egoki den hizkera desegoki izan
daitekeela gogatzeko. Era berean, eta adibide bat baino ez ematearren,
entretenimendua beste xederik ez duten ekintzetan, malguago behar luke
hizkeraren zuzentasun-jatortasunak epaitzeko neurriak. Beste horrenbeste
gertatzen da generoekin ere, egokitasuna izugarri aldatzen baita generotik
generora.
Xede-taldea edo audientzia. Audientzia nolakoa, halakoxea izango da
komunikazio-egoerak behar duen egokitasuna. Baigorriko zaharrentzat egoki
den hizkera zeharo desegoki litzateke Gasteizko gazteentzat, eta, seguruenik,
baita Baigorriko bertako gazteentzat ere. Berdin gertatzen da ikasi eta ez-
ikasiekin, baserri eta kaletarrekin, eta abar. Horrez gain, audientziaren handi--
txikiak ere sekulako eragina du egokitasunean: gela txiki batean bildutako
dozena bat entzulerentzat ez dago Kursaal beteko auditorio batentzat bezala
hitz egiterik; ezta alderantziz ere. Audientziaren hizkuntza-gaitasunak ere
erabateko eragina du komunikazio-egoera batean erabili beharreko hizkeraren
egokitasuna definitzean. Alfer-alferrik arituko da hiztun edo hizlari bat ahal
den euskararik landu eta jasoenean, audientziaren hizkera berea baino askoz
kaxkarragoa bada zuzentasun-jatortasunean. Horrek, bistan denez, hizkera
kaxkarraren alde jokatzen du: trebea molda daiteke kaxkarraren mailara;
kaxkarra, berriz, ezin trebearenera moldatu. Horra zergatik gazte batzuek
“joan dezaket kalera?” eta gisako esaldiak erabiltzen dituzten, etxean jaso
duten hizkera jator-zuzena erabili ordez. Ez da gaitasun-kontua, egokitasun-
kontua baino. Eta egokitasuna, alde horretatik, subjektiboa da beti.
Mezu-bideak. Audientzia aurrez aurre, irrati edo telebistaz bestaldean edo
sakelako telefonoaren bestaldean egon, alde handia dago egoera horietako
bakoitzean hizkera egokia zein den finkatzean. Hitz egiten den bezala idaztea
edo idazten den bezala hitz egitea desegokia da guztiz. Irratian estimagarria
den hitz-jarioa jasanezina da telebistan. Pare bat mende behar izan ditugu
ahozko hizkerak bere lege propioak dituela jabetzeko. Orain, ordea, eskola ez
beste guztiok horretaz ohartu garenean, komunikatzeko teknologia berriek
kolokan jarri digute hori ere. Izan ere, posta elektronikoan, blagan (chatean)
edo SMSetan eraginkorren —eta, beraz, egokien— gertatzen den hizkerak eta
ahozkoaren bereizkuntza horrek ez dute zentzu handirik XXI. mende hasiera
honetako gazteentzat mezu-bide nagusi diren komunikabideetan.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 16
Hiztunen gaitasuna. Faktore hori ere kontuan hartu beharrekoa da. Hizketan
nor ari den (euskararen kasuan, euskaldun berri-berria, euskaldun zahar
alfabetatugabea…) kontuan hartu gabe ez dago erabakitzerik darabilen hizkera
egokia den edo ez. Horrela, zuzentasun-jatortasunean akatsez betetako
jarduna egokia izan daiteke, hiztuna atzerritarra baldin bada, adibidez.
Esan beharrik ez dago, baina esan dezagun hala ere, faktoreok guztiok aldi
berean eragiten dutela. Egoera jakin baterako hizkera egokia zein den
erabakitzea, beraz, aski kalkulu konplexua da, eta horrek badu bere ifrentzua
ere: erabili ohi dugun baino kontu handiagoa behar genuke hizkeraren
kalitateari buruzko juzguak egitean.
Egokitasuna ez dago behin betiko arautzerik; hiztunek bilatu behar dute egoera
bakoitzari dagokion egokitasun modua. Arrisku bat du horrek: egoera
diglosikoetan, adibidez, errazegi jotzea beste hizkuntzen baliabideetara, edota
baliabiderik apalenekin asetzea. Egokitasuna ezin da goitik ezarri, baina
utzikeria ere ez da beti erraz barkatzen.
Iturria: Euskararen Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. EJ.
1.6. JARDUERA. Aipatu berri ditugu hizkuntzen estandarizazio-prozesuetan eragina duten aldagaietako batzuk. Baina ez dira bakarrak. Izan ere, estandarizazioak lotura zuzena du hizkuntzaren normalizazioarekin.
Zer normalizazio-maila du euskarak zure inguruan? � Zenbateko hedadura du kirolaren esparruan? Nolako estimua du
kirolari zein kirolzaleen artean? Zer mezu-bidetan du agerpenik zabalena?
� Zein dira euskarak, normalizazio- eta estandarizazio-prozesuan, kirolaren munduan dituen erronka nagusiak?
Trukatu ikaskideekin zure esperientzia eta iritziak. Gero, azaldu talde osoaren aurrean ikuspegi-trukearen emaitza.
1.7. JARDUERA. Hauxe izan liteke kirolaren arloan euskarak duen normalizazio- eta estandarizazio-maila neurtzeko bide bat: aztertzea zein den haren hedadura Interneten.
� Jo ohiko bilatzaileetara eta kirol-erakunde nagusienen web orrietara. Aztertu zer trataera ematen dioten euskarari.
� Bilatu Interneten kirolaren arloko materialak, hiztegiak, glosategiak...
Aurkeztu zure aurkikuntzak talde osoaren aurrean.
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 17
Aurreko atalean egin dugun hausnarketak espezialitateko hizkeren esparrura
garamatza zuzen-zuzenean. Izan ere, eginkizun berezietarako aldaerek —hots,
espezialitateko hizkerek— finkatuz doan estandar horretan dute oinarri:
estandarretik abiatuta eraikitzen dira; gehienbat, hitz eta esapide bereziak
bereganatuz. Izan ere, bereziki terminologiak, baina baita ere fraseologiak,
bereizten du espezialitateko hizkera.
Espezialitateko hizkeren azken osagai hori —terminologia— antzekoa izaten da
hizkuntza gehienetan, sarritan ortografia-egokitzapena izaten baita alde
bakarra.
Hala ere, bada bereizgarri bat, funtsezkoagoa, espezialitateko hizkerei
nortasun berezia ematen diena: hizkuntza-aldaerak hiztunari lotuta dauden
bezala, espezialitateko hizkerak erabilerari lotuta daude. Espezialitateko
hizkerek komunikaziorako testuinguru funtzionalak zedarritzen dituzte: talde
eta sare sozialak eratzeko balio dute, eta, azken batean, adituek elkar
ulertzeko baliatzen dira.
Horregatik, herritar alfabetatu arruntarentzat ulergaitzak dira neurri handi
batean: Eztut liburutto haur letratu handientzat egiten. Eta ez xoil, deus
eztakitenentzat ere (Axular, Gero: 1643). Axularren esaldi horretan dugu
“espezialitate-hizkera” zer den ondo argitzen duen intuiziozko definizioa.
Berezitasun horrek ondorio adierazgarri bat dakar: hizkuntza aldaera horiek
ulertu eta erabili nahi izanez gero, ikasi egin behar dira. Beraz, esparru
horretan zilegi dirudi (zilegiago, behintzat, hizkera estandarraren kasuan
baino) “goitik” nolabaiteko irizpideak ezartzeak.
Espezialitateko hizkeraren kasuan, “goikoak” hiztunik gaituenak dira, haiek
erakutsiko baitigute zein diren adierazpide eraginkorrenak espezialitateko
jakintzak komunikatzeko. Horregatik dute hain balio handia corpusek eta
horien inguruko ikerketa-lanek espezialitateko hizkera baten ezaugarriak
finkatzeko orduan.
Baina, oso kontuan hartzekoak dira, halaber, komunikazio-eremu jakinetan
adosten diren estilo-irizpideak. Horrek zera esan nahi du: espezialitateko
hizkera hainbat modutan ager daitekeela esparru akademikoan, lan-munduan,
ikerketaren esparruan edota komunikabideetan.
1.3. Espezialitateko hizkerak
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 18
1.8. JARDUERA. Zer alde ikusten duzue “hizkuntza” eta “hizkera” hitzen artean? Eman itzazu lau termino hauen euskarazko ordainak.
a. Lenguaje relacional ________________________________ b. Lenguaje profesional _______________________________ c. Lenguaje técnico __________________________________ d. Lenguaje científico _________________________________ e. Lenguaje simbólico _________________________________
Osatu taula hau. Lehenbizi, jarri zutabe bakoitzaren buruan dagokion etiketa. Gero, egin kirolaren esparruko adibideen zerrenda bat ereduari jarraiki.
a. b. c. d. e.
Lankideen artean, laneko kontuez
bada ere, konfiantzazko
giroan erabiltzen den hizkera
Saltzaileen
hizkera
Kontabilitatearen
hizkera
Estatistikaren
hizkera
Estatistika-ikurrak
edota kontabilitate-
kodeak
Adibidea: Aisialdiko kirol-jardueren egitasmo bat, Administrazioak deitutako lehiaketa publiko batera aurkezteko.
Ikusten dugunez, espezialitateko hizkeren artean ere badira aldeak. Alde
horiek hainbat aldagairen araberakoak izan litezke; abstrakzio-mailaren
araberakoak, adibidez. Irizpide horri jarraiki, espezialitateko hizkeren artean
lau multzo bereiz ditzakegu: lanbide-hizkerak, hizkera teknikoak, zientzia-
hizkerak edo sinbolo-hizkerak.
Ez da beti erraza zalantzarik gabe zehaztea hizkera bat zer multzori dagokion.
Horregatik, eta ideiak argitzearren, muturreko adibide batzuk jarriko ditugu
lehenik eta behin. Horrela, harreman-hizkera litzateke abstrakzio-maila
txikienekoa; egunerokoan lankideek, irakasle eta ikasleek, eta abarrek
erabiltzen dutena, esaterako. Eta abstrakzio-mailarik handienekoa, berriz,
matematikako sinbolo-hizkera litzateke.
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 19
Modu zehatzagoan adierazita, hauek dira bost hizkera-maila horien berezitasunak:
- Harreman-hizkera. Hizkera hori da entrenatzaileen eta kirolariek elkarren artean erabiltzen dutena; edota kirolzaleek erabili ohi dutena; edota kazetariek elkarrizketa informaletan erabiliko dutena. Hizkera horrek gizarte-harremana du helburu nagusi. Hori dela eta, jargoiaren mailara ere irits daiteke zenbaitetan; baina, modu berean, espezialitateko molde teknikoak ere baliatuko ditu tarteka.
- Lanbide-hizkera. Entrenatzaileek, monitoreek, kirolariek eta, oro har, jarduera fisikoaren arloko profesionalek laneko jardun arruntean erabiliko duten moldea: kirol-saioetan, partidetan, kiroldegietako eskola-saioetan, eta abarretan.
- Hizkera teknikoa. Kirol-teknikarien eta arloko goi-mailako ikasle zein irakasleen komunikazio-hizkera. Hizkera horren bidez, hiztuna egunerokotasunetik at dauden gaiez mintzatuko da. Testuinguru akademikoetan baliatuko da lehenik eta behin. Baina, laneko zenbait eginkizunetarako ere behar-beharrezkoa izango da: dokumentu administratiboak egiteko; jarduera-programen txostenak osatzeko; esku-liburuak idazteko; eta abarretarako. Ezin ahaztu dugu, gainera, kirol bakoitzak izango duela bere “teknolektoa”: igeriketak, saskibaloiak, belak, eta abarrek.
- Zientzia-hizkera. Hizkera teknikoaren mailarik jasoena da, espezifikoena. Diziplinari lotutako goi-mailako ikasketak egin ez dituenak ezagutuko ez duen hizkera. Izan ere, ezagutza-hizkuntza da, gehienbat, jakintza-arloari dagokion ezagutzaren corpusa eratzeko baliatzen dena. Hain zuzen, hizkera horrek sistema kontzeptual autonomoa eratzen du: jakintza-gaiari estu-estu atxikia. Hizkera zientifikorik gabe ez dago zientzia egiterik.
- Sinbolo-hizkera. Zeregin batzuetarako sinboloak oso baliabide lagungarri dira. Sinbolo-hizkera ezagunena matematikarena izango da, segur aski. Baina badira beste sinbolo-hizkera batzuk ere. Adibidez, aerobikeko monitoreek erabiltzen duten nazioarteko keinuen kodea, edota taldeko kirolen estrategiak eta jokaldiak irudikatzeko erabiltzen diren sinbolo, gezi eta marka grafikoen multzoa. Kirol bakoitzak, gainera, badu nazioartean hitzartutako irudi bat (marrazki bat), hitzik gabe hura identifikatzeko erabiltzen dena. Sinbolo-hizkeraren multzoan daude, halaber, kirol-lehiaketetako epaileek erabiltzen dituzten kolore-kodeak, keinuak, txilibitu-hotsak, eta abar.
Zein dira, bestalde, kirolaren arloan hizkera horiek dituzten hizkuntza-ezaugarri bereizgarrienak? Hona hemen eskuarki nabarmendu ohi direnak:
- Harreman-hizkeraren adierazleak: galde- eta aginte-perpausak; zeharkako aipamen ugari; hizkuntzaren erabilera adierazkorra; ironia; lagunarteko hitz eta esapideak; eta abar. - Lanbide-hizkeraren adierazleak: adierazpide neutroa; molde berriemailea eta deskriptiboa; doinu leuna; lexiko espezializatua; eta abar. - Hizkera teknikoaren adierazleak: adierazpide neurtua eta espezializatua; unitate lexiko espezializatuak; etab. - Zientzia-hizkeraren adierazleak: zehaztasuna; garapen analitikoa; batasuna; homologazioa; eta abar.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 20
1.9. JARDUERA. Hemen dituzue jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko hainbat testu-era.
� Zer hizkera-maila(k) d(ir)a nagusi horietako bakoitzean? � Zer hizkuntza-ezaugarri izaten dituzte eskuarki?
Testu-era Hizkuntza-ezaugarri bereziak
Kirol-albisteak, erreportajeak, emanaldiak…
Zabalkunde-artikuluak, eskuliburuak, esku-orriak…
Entrenamendu-programak
Kirolari baten balioespen-txostena
Ikerketa-txostenak
Ikusi dugunez, askotarikoak dira jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko
diskurtsoak eta komunikaziorako moldeak. Alabaina, eta aldeak alde, hainbat
ezaugarri komun dituzte, espezialitate-hizkera diren heinean. Hauek dira
nagusiak:
1. Gardentasuna: ageriko asmoa; ondo justifikatua; gizarte-esparruari
moldatua; testu-era egokiaren bidez bideratua; ideia eta kontzeptua
behar bezainbeste garatuak eta landuak…
2. Funtzionaltasuna: mamia ondo hautatua; ondo pentsatutako
estrategia; gaiaren progresio egokia; ideia nagusiak eta lagungarriak
ondo bereiziak; testuz kanpoko elementuz lagunduak (grafikoak,
kontzeptu-mapak, fitxak, oharrak, eskemak…); eta abar.
1.4. Espezialitateko hizkeren ezaugarri orokorrak
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 21
1.10. JARDUERA. Orain arte jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien esparruan baliatzen diren hizkeren adibideak baino ez ditugu eman. Haatik, ez dugu hizkera horien adibiderik aztertu.
� Arakatu zuen karpetak, apalak, mediatekak, liburutegiak eta beste, eta egin testu-bilduma adierazgarri bat.
� Interneten ere material ugari aurkituko duzue. � Gogoan izan ahozko edota ikus-entzunezko dokumentuak ere oso
adierazgarriak izan daitezkeela. Ekarri testu horiek gelara, eta aurkeztu ikaskideei. Erreparatu bereziki
testuok baliatzen duten hizkerari.
3. Formaltasuna: diseinu zaindua; egitura funtzionala; estrukturazio
argia eta kohesionatua; eredu estandarizatuak; eta abar.
4. Zehaztasuna: hitz neurtuak, esaldi laburrak, datu zehatzak; iritzia
eta egintzak ondo bereiziak; argibideak; eta abar.
5. Argitasuna: egitura aktiboak (ez pasiboak), aditz aurreratua,
informazio ondo egituratua, informazio-elementu ondo giltzatuak, eta
abar.
6. Doikuntza: kortesia; hartzailearenganako arreta; informazio-kopuru
neurtua; hizkuntza-erregistro ondo hautatua; hautu lexiko eta
gramatikal zainduak…
7. Neutraltasuna: koherentzia logikoa; ekintzen eta iruzkinen arteko
muga argia; inpertsonalizazioa; esapide adierazkor gutxi; erreferentzia
bibliografikok; aipamenak; eta abar.
8. Xehetasuna: hitz ezagunak; egitura argiak; ahozko moldetik gertu
dagoen estiloa; argotak eta kultismoak saihestu…
9. Jatortasuna: usadioaren isla; tokian tokiko aldaeren araberakoa;
kalkoen eta maileguen kopuru neurtua; eta abar.
10. Zuzentasuna: gramatika-arauak; ortografia; ortotipografia; hiztegi
bateratua; eta abar.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 22
Aurreko orrialdeetan esan dugunez, komunikazio-eremuaren eta -mailaren
arabera, espezialitateko hizkerek aldaera nabarmenak izan ditzakete. Hauxe
izan liteke kirol-arloko espezialitateko hizkeraren berezitasun
azpimarragarrienetako bat. Kirolak gizarteko maila eta talde asko ukitzen ditu,
eta kirolaren inguruan diskurtso molde ugari eta askotarikoak eratzen dira.
Zientzia-hizkera, edota hizkera juridikoa ez bezala, kirolaren hizkera ez da
erabilera-esparru zehatz batera mugatzen: kirola eguneroko elkarrizketa
arruntetan dago; jokoarekin batera dator; komunikabideetan, hezkuntzan eta
ikerketaren esparruan izango du nolabaiteko tokia; medikuntzaren,
zuzenbidearen edo administrazioaren munduekin ere izango du harremana.
Kirolaren munduak barneratzen dituen eremu diskurtsibo horiek modu soil
batean sailkatuta, hizkuntza erabiltzeko lau edo bost molde bereizi ditugu:
kirol-arloko harreman-hizkera; kirol-arloko lanbide-hizkera; kirol-arloko hizkera
teknikoa, eta kirol-arloko zientzia-hizkera eta sinbolo-hizkerak.
- Kirol-arloko harreman-hizkera.
Esana dugunez, hizkera honek gizarte-harremana du helburu nagusi: galdera
eta agindu ugari baliatuko ditu; zehar-aipamen asko jasoko ditu; osagai
kritikoak barneratuko ditu, askotan eztabaida-forma hartuko dutenak; eta,
ironiari ere toki egingo dio (ezizenak, irainak, esapide adierazkorrak…).
Maiz elkarreraginean mamituko da hizkera hau; diskurtso jarraituaren moldea
hartzen duenean ere (egunkarietako zutabeak, irratiko kritikak, partida-
emanaldiak, solasaldiak…), elkarreraginerako asmo nabarmena erakutsiko du.
Hizkera hau zaletuen edo kirolarien ahotik entzun ahal izango dugu, eta
zenbait kazetariren testuetan ere irakurriko dugu.
Jargoiaren mailara ere irits daiteke, baina, aldi berean, espezialitateko molde
teknikoak ere tartekatuko ditu. Partidetara joaten diren zaleen elkarrizketak,
oihuak, iruzkinak… izan daitezke hizkera horren adibide. Baita jokalariek
zelaian zein prentsaurrekoetan —aldeak alde— erabiltzen dutena ere.
Gaian neurri batean jantzita ez dagoenak nekez ulertuko ditu diskurtso-molde
honetara biltzen diren adierazpen asko; diskurtso-molde honen gakoak
ezagutzen ez dituenak ere arazoak izango ditu zenbait mezuren esanahiaz
jabetzeko. Baina ez da izango hizkeraren maila jasoagatik.
1.5. Hizkuntzaren erabilera jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan: laburpena.
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 23
- Kirol-arloko lanbide-hizkera.
Hauxe da entrenatzaileek, begiraleek, kirolariek eta, oro har, kirol-arloko
profesionalek laneko jardunean erabiltzen duten hizkuntza. Hizkera hau
neutroagoa izango da; azalpen-diskurtsoan hezurmamituko da; berriemailea
eta deskriptiboa izango da nagusiki; osagai preskriptibo bat ere izango du
(instrukzioak; jarraibideak; gomendioak...), baina, betiere, harreman-hizkeran
baliatzen dena baino leunagoa.
Harreman-hizkeraren eta hizkera teknikoaren zantzuak izango ditu, beraz,
kirol-arloko lanbide-hizkerak. Haatik, zeregin profesionalak hala aginduta, ez
ditu ironia edota kritika hain maiz edota hain modu gordinean azaleratuko.
Bestalde, badu “teknolekto”ek ez duten berezitasun bat: ez da adituen artean
soilik erabiltzeko, aditua izan beharrik ez duten pertsona askok ere parte
hartzen baitu profesional horien diskurtsoan, besterik ez bada ere hartzaile
gisa, baina baita solaskide aktibo moduan ere.
Aerobik egiten ez duenak ezin jakin lezake zer esan nahi duen “zortzi” hitzak
honako esapide hauetan: “zortzi, eta badator”, “eutsi honi beste zortzi”,
“zortziren bueltan denok erne”, eta abar. Haatik, hori ez da adituari
zuzendutako hizkuntzaren erabilera; begiraleak parte-hartzaileei instrukzio
jakinak emateko erabiltzen den gako bat baizik.
Beste adibide bat jartzearren, gurasoei eskolek bidaltzen dizkieten
komunikazio-orriak aipa daitezke; bertan, “garapen osoa”, “sozializazioa”,
“lankidetza-balioak”, “autoestimuaren indartzea”, “nortasunaren suspertzea”
eta antzeko esapideak aurkituko ditugu, berez kirol-munduari ez dagozkionak
baina kirol-heziketaren esparruan esanahi berezia hartzen dutenak.
Azkenik, futbolean erabiltzen diren txartelen koloreak edota arbitroek
erabiltzen dituzten keinu zein txilibitu-soinuak ere lanbide-hizkeraren
osagaitzat hartuko genituzke.
- Kirol-arloko hizkera teknikoa.
Hauxe da kirol-teknikarien eta arloko goi-mailako ikasle zein irakasleen
komunikazio-hizkera. Hizkera honen bidez, hiztuna egunerokotasunetik at
dauden gaiez mintzatuko da. Hizkera hau honako hauetan ageri da:
erregelamendu eta arautegietan; ikasliburuetan; dibulgazio-liburuetan; kirol-
emankizunetan eta hainbat erreportajetan; aldizkari espezializatu batzuetan;
baita lan akademikoetan ere. Hizkera neurtua eta espezifikoa da:
“teknolektoa”. Horrenbestez, unitate lexiko espezializatuak baliatuko ditu.
Kirolaren esparruan, gehienbat, kirol jakinen historiaz, egituraz eta
jardunbideez aritzeko erabiliko dira teknolektoak. Igeriketak hizkera tekniko
berezia izango du; saskibaloiak berea; futbolak ere bai…
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 24
Hala ere, gai horren sakontasunaren eta testuinguruko baldintzen arabera,
zenbait maila bereiziko ditugu hizkera teknikoaren baitan.
- Jakintza-eremu bereko adituen arteko komunikazioa, jakintza-eremu
horri buruz.
- Hainbat jakintza-eremutako adituen arteko komunikazioa, diziplinarteko
eremuez mintzatzeko.
- Adituen eta ez-adituen arteko komunikazioa, espezialitateko gaien
inguruan.
- Ez-adituen arteko komunikazioa edozein gairen gainean.
Goitik behera, diskurtsoaren zehaztasun-maila urrituz joango da mailaz maila,
eta, egia esan, azkeneko maila hizkera estandarra izan daiteke.
Eman dezagun, errendimendu handiko kirolari baten entrenamenduaz ari
garelarik, kirol-jarduera horrek dituen aldagai kritikoak aztertzen ari garela;
orduan, lehen eremuan geundeke. Eman dezagun, bestalde, kirolak gizartean
duen funtzio eta eraginaz ari garela hausnarketa bat egiten, kirolaren
esparruko plangintzak eratzeko irizpideak finkatzeko; kasu horretan, bigarren
mailan geundeke. Eman dezagun atletismoko aldizkari batean azaldu nahi
dugula, entrenatzaileek eta kirolariek jakin dezaten, jan-aztura jakin batzuek
errendimenduan duten eragina; kasu horretan, hirugarren mailan geundeke.
Azkenik, eman dezagun mahai-inguru bat antolatu dugula eta, bertan, hainbat
kirolarik, “kirol profesionala eta osasuna” gaiaren inguruan beren
esperientziak eta ikuskerak trukatuko dituztela; laugarren mailan geundeke.
Aldeak alde, lau diskurtso horiek hainbat ezaugarri komun dituzte:
a) Asmoa: datuak jasotzea, ematea, aztertzea, alderatzea…
hipotesiren bat frogatze aldera. Iritzi-egoera bat sortzea ere izan
daiteke helburua, baina, betiere, datuetan oinarrituta.
b) Egitura: diskurtso moldeak formalak eta egituratuak izango dira.
Hitzaldia, mahai-inguruak, artikuluak, txostenak…. Azalpenaren edota
eztabaidaren ardatza oso zehatza eta argia izango da. Solaskideek
ahalegin nabarmena egingo dute horretara moldatzeko eta ahal den
gutxien aldentzeko jomuga nagusitik.
c) Moldea: Hizkera zaindua eta zehatza. Mailarik xumeenean ere,
molde estandarrak espezifikoekin txandakatuko dira.
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 25
---- Zientzia-hizkera eta sinbolo-hizkera kirolaren esparruan.
Zientzia-hizkera eta sinbolo-hizkera erabilera teknikoaren mailarik jasoenak
dira, espezifikoenak. Diziplinari lotutako goi-mailako ikasketak egin ez
dituenak ez du ezagutuko. Gehienbat, ezagutza-hizkuntza da, alegia, bere
jakintza-arloari dagokion ezagutzaren corpusa eratzeko baliatzen dena. Izan
ere, hizkera honek sistema kontzeptual autonomoa eratzen du: gaia bera
aztertzeko eta lantzeko marko bat. Hizkera zientifikorik gabe ez dago zientzia
egiterik.
Horrenbestez, hizkera honen ezaugarri bereizgarrienetako bat hauxe da:
“kategorizazioa”; hots, hizkera zientifikoa kontzeptu jakin batzuen inguruan
ardazten da. Kontzeptu horiek diziplinaren gakoak dira eta haiei atxikitzen
zaizkie arlo horretan egiten diren ikerketa, azalpen eta eztabaida guztiak.
Horregatik, terminologiak berebiziko garrantzia du maila honetan. Eta
“terminologia”z ari garenean, ez gara soilik hitzaren adierazpideari buruz ari,
hitzak berez duen “definizio” edota “esanahi” espezifikoa ere barneratzen du
kontzeptu horrek. Azken batean diziplinaren garabidea oinarrizko kontzeptu
batzuen “esanahia(k)” argitzean datza eta.
Hizkera honen beste ezaugarri bat sinboloen erabilera da. Sinbolo horiek
formuletan azaldu daitezke; baita garapen matematikoetan edota
errepresentazio grafikoetan ere. Sinbolo horiek, oro har, nazioarteko onespena
izan ohi dute eta aditu guztiek modu berean erabiliko dituzte.
Kirolaren arloari bagagozkio, eremu honetan sartuko lirateke, besteak beste,
“goi-mailako errendimendua”, “kirolaren soziologia”, “egokitzapen fisikoa”
edo “entrenamendua” zedarritzen eta azaltzen dituzten teoriak.
Ikusten dugunez, kirol-arloko espezialitateko hizkeran hainbat maila eta
azpimaila bereizten dira; betiere, kirolak gizartean estaltzen dituen diskurtso-
eremuen erakusgarri. Alegia, kirol-gaiak komunikazio-esparru eta testuinguru
ugaritan jorratzen dira gure gizartean. Esparru eta testuinguru horietako
bakoitzean komunikazioak hainbat asmo eta xede izango ditu. Hiztunen
ezagutza- eta hizkuntza-mailak ere ez dira berdinak izango. Haatik, guztiek
txertatuko dituzte beren diskurtsoetan kirolaz besteko gaiei buruz ari direnean
baliatuko ez dituzten hizkuntza-baliabideak.
Hala gertatzen denean espezialitateko hizkera baliatzen ari direla esango dugu.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 26
1. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 27
1. MODULUA
Ebaluaziorako jarduerak
Eb.1. JARDUERA. “Kirola euskaraz” bloga
Irakasleak blog bat zabaltzen erakutsiko dizue. Horretarako www.blogari.net edo antzeko zerbitzu bat baliatuko du. Blog horretan zuen esperientziak eta gogoetak jasoko dituzue, betiere blogaren gaia kontuan hartuta: kirola eta euskara. Bertan paratzen ahal dituzue, halaber, kirolaren esparruan euskara sustatzeko ahaleginen inguruko albisteak; webgune interesgarrien erreferentziak, eta abar. Ikasturtean zehar zuetako bakoitzak gutxienez 10 post idatzi beharko ditu blogean. Mezu horiek irakasleak igoko ditu testuak gainbegiratu ondoren. Ekarpenen kalitatea ebaluatzeko irizpideok hartuko dira kontuan: - Edukia: orijinaltasuna, adierazgarritasuna, praktikotasuna... - Koherentzia: ikaskideen ekarpenak aintzat hartzea; blogaren orobatasunari egiten dioten mesedea; eta abar. - Idazkuntza: funtzionaltasuna, zehaztasuna, argitasuna, zuzentasuna, eta abar.
Kontuan hartuko dira, halaber, ikaskideen mezuei egindako oharrak eta iruzkinak.
Eb.2. JARDUERA. Dokumentu-biltegia.
Zuetako bakoitzak, gutxienez, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko hiru dokumentu adierazgarri ekarriko ditu gelara. Dokumentu bakoitzari fitxa labur bat erantsi beharko diozue. Bertan datuok jaso behar dituzue: izenburua, egilea, iturria eta ezaugarri linguistiko azpimarragarrienak. Dokumentu horiekin irakasleak bilduma bat egingo du, eta denen eskura jarriko du. Aurrerago, zenbait jarduera praktiko egiteko baliatu ahal izango dituzue. Ikus-entzunezko dokumentuen kasuan, eskertuko da ordenagailuan erabiltzeko
moduko formatuetan ekartzea (DVD, mp3...).
Eb.3. JARDUERA. Estilo-liburua.
Berrikusi modulu honetako eduki teorikoak, eta ideia gogoangarrienak laburbildu. Jaso itzazu dokumentu idatzi batean, eta irakasleari helarazi. Lau alderdi ebaluatuko dira:
- Testuari ukitu pertsonala ematea. - Ideia nagusiak ondo jasotzea. - Testuaren jarraitutasuna eta kohesioa. - Adierazpidearen egokitasuna eta zuzentasuna.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 28
top related