aldizkaria 2012

24
EGUN ON!! CEIP ARTEAGABEITIA HLHI 2012 2012 2012 2012ko EKAINA ko EKAINA ko EKAINA ko EKAINA www.arteagabeitiaeskola.net/blog AUPA ATHLETIC ETA EUSKA RAZ BIZI BETI!!

Upload: mobloger-ampa

Post on 22-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Revista del CP Arteagabeitia,noticias de actividades de los alumnos durante el curso 2011/12.

TRANSCRIPT

Page 1: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2012 2012 2012 2012ko EKAINAko EKAINAko EKAINAko EKAINA

www.arteagabeitiaeskola.net/blog

AUPA ATHLETIC

ETA EUSKARAZ

BIZI BETI!!

Page 2: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

5 URTE B

5 URTE A

2 URTE C

2 URTE A

2 URTE B 3 UR

TE A

3 UR

TE B

4 URTE A

4 URTE B

Page 3: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

NAHIZ ETA HASIERAN NEGAR ETA NEGAR, ORAIN

ZE ONDO GAUDEN ESKOLAN!. POZ-POZIK GAUDE ZUEKIN, OSO JATORRAK

ZARETE ETA BADAKIZUE ZERGATIK?...

LAGUN ASKO EGIN DITUGULAKO… ASKO IKASI DUGULAKO….

TXOKOLATEA EDATEN DUGULAKO… BENO, EGIA ESAN,

PRIMERAN PASATZEN DUGULAKO. AURRERA GURE TXIKITXUAK!!!..

AUPA ANDEREÑOAK.!!! 2 URTE

Ze ondo eskolan!!!

1

Page 4: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2. MAILA

Azaroaren 23an, 1. ziklokoak Bilboko Itsas Museora joan gara. Itsasoari buruzko hainbat gauza ikusi ditugu, geuk egindako txanoarekin pirata bihurturik, izkutatutako altxor baten bila ibili gara eta belaontzi bat eraikitzeko tailerrean ere parte hartu dugu. Gehien gustatu zaizkigun gauzen artean, benetazko itsasontzi baten motorra ( eta bazebilen) eta luxuzko txalupa bat, pantailarekin eta guzti. Primeran pasatu dugu!!!!!!

2

Page 5: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Lehenengo hiruhilabetean 5.mailako ikasleok Galdame-sera joan ginen gure andereñoarekin eta Estherrekin. Galdamesera heldu ginenean aldapa luze batetik igo, eta Karmeleren etxera heldu ginen. Karmeleren lagun bat aurkitu genuen, eta bere animaliak ikustera era-man gintuen. Sua egin genuen eta txistorra erre genuen. Bai gozoa! Bazkaldu ondoren kobazulo batera joan ginen. Batzuk beldur ziren eta ez ziren ausartzen sartzen. Beste batzuk, ausartagook, sartu ginen. Hori ustekabea! Monstruo bat ikusi genuen. Bai, bai egia da!. Batek argazkia egin zion eta isatsa ikusten zaio. Oso ondo pasatu genuen eta berriro joatea espero dugu.

5. MAILA

3

Page 6: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Eskolan egin genituen kontsumo eta publizitate tailerrak dibertigarriak eta interesgarriak izan ziren. Denok kontsumitzaileak garela, gauzak txarto eginda badaude erreklamatzeko eskubidea dugula eta etiketaren informazioa begiratzea garrantzitsua dela ikasi genituen. Istorio desberdinak ordenatzen eta kontatzen ibili ginen konturatzeko lagunekin egotea hobe dela makinekin jolastea baino. Publizitatea informazioa dela azaldu ziguten eta mota desberdinak daudela ikusi genuen. Gero, iragarkiak aztertuz, joku desberdinak egin genituen. Oso ondo pasatu genuen!

4.MAILA 4

Page 7: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Bageneuzkan gogoak hona etortzeko!!!!!!! Oso harrigarria iruditu zitzaigun lekua… hain handia, hain zabala, hainbeste txirristekin!!!! Asko jolastu ondoren, hamaiketakoa eta guzti jan genuen inoiz ikusi ez dugun izugarrizko mahai luze batean. ZEIN ONDO PASA GENUEN!!!

3 URTE 5

Page 8: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2011ko abenduaren 16an, 1. eta 2. mailako ikasleok, BEC-era joan ginen “ALGUSTO: Saber y Sabor” izeneko programa batean parte hartzeko asmoz. Proiektu honen helburua, ikasleei elikagaien inguruko hain-bat alderdi erakustea da; esaterako, elikagaien ekoizpena, propietateak, onurak eta elikadura ona eta osasungarria izateko hartu behar diren ohiturak. Proposamen ludikoen bitartez, hainbat gauza ikasi genuen: ezagutza, jolasa eta sormena erabiliz, elikadura di-bertigarria izan daitekeela.

1 . MAILA 6

Page 9: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2012.ko urtarrilaren 24an, 1. eta 2. mailako ikasleok , Barakaldo Antzokira joan ginen “Blue Bird” izeneko antzezlana ikustera. Hitzik gabeko ikuskizuna izan arren , ulertu genuena laburtuko dizuegu:

“Audreyk eta Dunkan-ek jolasa, adiskidetasuna eta maitasuna aurkitu dituzte elkar ezagutzean. Baina, Blue Bird izeneko txori bati ez diote kasurik egin eta, honek, alde egin du. Konturatzean, bere bila joatea erabaki dute, ustekabez beteriko bidaia eginez. Zorionez, azkenik, aurkituko dute:”

1.MAILA 7

Page 10: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Otsailaren 6an Ricardo Alcántarak gure

eskolako liburutegia bisitatu zuen, 2. mailako ikasleek irakurri-tako “Tomás y las tijeras mágicas” liburuari buruz hitz egiteko.

Hainbat gauza kontatu zigun eta ikasleek galdera asko egin zizkioten. Oso tipo jatorra da eta oso idazle emankorra (ehun liburu baino gehiago idatzi ditu). Oso gustora egon ginen eta amaieran liburu guztiak sinatu zituen.

2.MAILA 8

LIBURUAK SINATZEN...

ADI -ADI DAUDE

Page 11: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Otsailaren 9an txistu banda etorri zen gure eskolara. Banda hori, lau musikarik osatzen dute. Musikari horien izenak dira: Fernando, Jorge, Jaime eta Carlos. Hainbat musika-tresna jo zuten: txistua, txirula, danbolina, silbotea, ttun-ttuna, atabala… Bideoak ere ikusi genituen. Bideoan dantzariak ere agertzen ziren. Bakoitzak musika-tresna bat jotzen zuen eta guk asmatzen genuen. Azkenean denek batera jo zuten. Saioa izugarri polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen!

9

5.MAILA

Page 12: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Pasaden martxoan, Hitz Batu proiektuaren barruan, “Hala bazan” taldeko monitore bat 4.mailara etorri zen gurekin ipuin bat asmatzera. Lehenengo saioan, gure ideak atera genituen: protagonistak, lekua, garaia… Bigarren saioan, ipuina idatzi genuen eta azken saioan, marrazkiak egin genituen eta izenburua asmatu genuen: Kontzertu Erraldoia. Barakaldoko eskola askok parte hartu dute eta ipuin guztiekin liburu bat sortu du Udalak. “Clara Campoamor” aretora joan ginen aurkezpena ikustera eta gure liburuak hartzera. Hona hemen liburua !

10

4.MAILA

Page 13: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Martxoaren 12tik 16ra arte 5. eta 6. mailakoak Etxarri-Aranazera joan ginen. Hara heldu ginenean bi monitore gure zain zeuden eta kanpineko barruko eta kanpoko instalazioak erakutsi zizkiguten. Tokia oso ondo prestaturik zegoen, eta gainera bi parke eta futbol zelai bat genituen guk gure denbora librean jolasteko. Lehenengo egunean arratsaldez mendira joan ginen eta han jolas dibertigarri batzuk egin genituen. Bigarren egunean goizez herri kirolak egin genituen eta arratsaldez lamien errekara joan ginen desioak eskatzeko. Hirugarren egunean bakarrik goizez egon ginen. Herrian monitoreek ginkana bat prestatu ziguten. Haiek herritik kokatutako kartel batzuk guk mapa baten laguntzaz aurkitu behar genituen. Aurkitu eta gero karteletan agertzen ziren galderak erantzuteko herriko jendearekin hitz egin behar genuen. Oso dibertigarria eta interesgarria izan zen. Azkenik kanpinera itzuli ginen eta oso bazkari gozoa jan ondoren autobusa hartu genuen.

6. MAILA

11

Page 14: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Martxoaren 21ean, udaberriari ongi etorria emateko, lau urteko umeak, “Madariaga Dorretxea” ikustera joan ginen. Nahiz eta astean zehar eguraldi ona izan, egun hori euritsua agertu zen. Dena den lekua eta antolatutako aktibitateak oso egokiak izan ziren. Bai egun eta leku zoragarria!

4 URTE 12

Page 15: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Martxoaren 27an Pako Aristi idazlea gure eskolara etorri zen. Hirugarren eta laugarren mailakoak liburutegian elkartu ginen eta berarekin hitz egin genuen. Bere liburua “Miren, Garbiñe eta sorgin baten komeriak”aurkeztu zuen. Guk galderak egin genizkion eta bakoitzari erantzun zion. Erantzunak onak eta interesgarriak ziren. Hasieran ordenagailua ez zegoenez, idazmakina erabiltzen zuela kontatu zigun eta makinaz idazten ez zekienez bi hatzamarrez egin behar zuen idazlana. Bukatzeko liburuak si-natu zizkigun. Primeran pasatu genuen berarekin hitz egiten!

3. MAILA 13

Page 16: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Aurten berriro“Txistu banda” eskolara etorri da. Txistuaz gain bere familiako beste tresna batzuk eta laguntzaileak ere ezagutu ditugu: silbotea, danbolina, atabala… Gustora entzuten, dantzatzen eta parte hartzen egon ginen. Primeran pasatu genuen!

4 URTE 14

Page 17: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

15

Martxoak 16an, 5 urtekook Oñatira joan ginen. Oñati Gipuzkoan dago eta autobusez joan ginen., bidean ordu bete eman genuen. Han, natur eskolakoak gure zain zeuden. Hamaiketakoa jan eta txisa egin ondoren basora tipi-tapa joan ginen basoko animaliak ikustera (basurdeak, satorrak, azeriak…). Bero handia zegoenez, ur trago ederrak hartu genituen bidetik. Atsedena hartu ondoren baserri batera joan ginen, hau kiratsa!!!!!!behi beltzak, ardiak, txakurrak, oiloak eta oilarrak ikusi genituen. Behiei lastoa eman genien jateko eta oilo batzuei belar berdea. Hau nekea!!!!! Gero oinez eta abesten natur eskolara bueltatu ginen, bazkaltzeko ordua zelako. Bokatak jan ,ñam,ñam eta jolastera. Gero kandelak egin genituen erleek egindako eztiaz. 16:30 etarako etxera bueltatu ginen neke-neke eginda, baina pozik eta zoriontsu.

Egun zoragarria izan zen!

5 URTE

Page 18: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

16

“Mmuuuuu!!, Kokoriko!!, kurrin-kurrin!!, guau-guau!!...” izan ziren Basondora heldu ginen bezain laster entzun genituen zaratak. Gaileta pare bat jan ostean, indarrez, animaliak ikustera joan ginen; han zeuden basurdeak, ardiak, zaldiak, txerriak, astoa, ahateak,azeria, otsoa, untxiak, e.a. Monitoreek oso ondo azaldu zizkiguten animalien ezaugarririk garrantzitsuenak, zer jaten duten, non egiten duten lo, zer egiten duten egunean zehar… Hain nekatuta amaitu genuen, non autobusean lo geratu ginen Barakaldora heldu arte.

3 URTE

UUUU!!

Page 19: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

17

Maiatzaren 7tik 11ra arte “Ezagutu Barakaldo” programari esker oso esperientzia polita izan genuen. Hauxe da gutxigorabehera egin genuena: Astelehenean Barakaldotik ibili ginen. Rontegin hasi ginen eta han mapa bat aztertuz eta ipar orratz bat erabiliz Barakaldoko toki asko kokatzen ikasi genuen. Geroago Larreara eta Desertu plazako zonaldeetara joan ginen. Azkenik Lasesarren egon ginen eta han hondakinak tratatzeko planta bat ikusi genuen. Arrratsaldean, Gorostizako Monto baserrira joan ginen. Bertan Julián Larrearekin gauza pilo ikasi genituen. Asteartean El Regatora joan ginen eta han animaliak hartzen eta aztertzen egon ginen. Arratsaldean, frontoira joan ginen. Bertan eskupilotan jolasten ibili ginen eta pilotari batek modalitate ezberdinak erakutsi zizkigun. Asteazkenean gelan geratu ginen eta aurreko egunetako ariketak bukatu genituen. Ondoren burdinolen funtzionamenduari buruzko bideo bat ikusi genuen. Ostegunean udaletxera joan ginen eta pleno txiki batean parte hartu Genuen. Handik Miranda Fundaziora eta San Bizenteko enparantzara abiatu ginen. Azkenik, parke botanikoan bere landarez eta animaliez hitz egin genuen. Ostiralean Enkarterrietako Museora eta El Pobal burdinolara joan ginen. Han burdinarekin lan egiteko aukera izan genuen. Ondo pasatuz gain izugarri ikasi genuen.

6. MAILA

Page 20: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

18

3 . MAILA

2012 ko maiatzaren 15ean 3. mailakoak Larrazabal Basora eguna pasatzera joan

ginen.

Ailegatu ginenean bi taldetan banatu gintuzten. Batzuk ortura joan ziren

bitartean beste batzuk gelan geratu ziren andereñoaren azalpenak entzuten.

Mikroskopioak erabili genituen intsektuak eta loreak ikusteko. Ortuan uhazak eta

klaseko lekak landatu genituen. Ureztatu egin genituen eta ardi batzuk ikusteko

aukera izan genuen.

Ortuan egon zirenak iritsi zirenean ogitartekoa jateko elkartu ginen.

Bukatu bezain laster, txorimaloa egin genuen. Hau egitea dibertigarria izan zen.

Arropa zaharra, egunkariak eta poltsak erabili genituen egiteko. Bertan geratu

zen eta ez dakigu ortuan ipiniko duten. Tailerren aldaketa egin genuen, basoan

egon zirenak gelara eta gelan egon zirenak basora joan ginen.

Egun oso interesgarria eta dibertigarria izan da.

Page 21: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

19

Nire izena Adrián da eta 12 urte ditut. Neure lagunekin urte guztietan oso ondo pasatu dut. Orain joan behar naiz baina pozik nago ia nire lagun guztiekin institutura joango naizelako. Agur Arteagabeitia!

Kaixo, Mikel naiz . Arteagabeitian oso ondo pasatu dut. Barnetegiaren esperientzia oso ona iruditu zait eta “Ezagutu Barakaldo” ere , gainera gauza asko ikasi ditut eta oso dibertigarria izan da. Arteagabeitia eskolan oso gustora egon naiz. Besarkada bat.

Kaixo, Viki naiz. Bi urtekin Arteagabeitiara etorri nintzen. Oso ondo pasatu dut eta orain ez dut hemendik joan nahi. “ Aste Alai”-an eta jaietan primeran pasatu dut. Lagun onak egin ditut eta elkarrekin oso ondo pasatu dugu. Irakasle onak eduki ditugu. Hamar urte pasa dira eta joateko ordua heldu da baina ez dut inoiz Arteagabeitia eskolan pasatu dudana ahaztuko. Aupa Arteagabeitia!!!

Aitana dut izena eta bi urte nituenetik Arteagabeitia eskolan egon naiz. Hemen hainbat lagun egin ditut eta irakasleak oso majuak izan dira. Etxarri- Aranazera joan nintzenean oso ondo pasatu nuen. Nire urtea heldu da, institutura joan behar naiz eta Arteagabeitian geratu nahi dut. Musu handi bat.

Kaixo, Jon Ander naiz eta Arteagabeitia eskolatik 11 urtekin joango naiz. Hemen lagun asko izan ditut eta oso ondo pasatu dut. Trueba institutuan ere lagun asko edukitzea eta gauza dibertigarriak egitea espero dut. Agur Arteagabeitia eskola!

Kaixo, Aritz naiz. Eskola honetan oso ondo pasatu dut eta hemengo futbol partidak eta beste gauza asko ez ditut inoiz ahaztuko. Hemen oso gustora egon naiz eta institutuan lagun asko egitea eta oso ondo pasatzea espero dut. Musu bat eta mila esker.

Page 22: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Kaixo, Irune naiz. Hiru urte nituenetik eskola honetan egon naiz. Hemen txikitatik oso ondo pasatu dut. Lagun asko ez egin arren, pilo ikasi dut. Andereño gehienak oso onak izan dira eta pazientzia handia izan dute. Hemendik joateak pena ematen dit, hemen ia ia nire bizitza osoa pasatu dut eta, baina beste alde batetik, lagun berriak, andereño eta gauza berriak ezagutuko ditudanez pozik nago. Musu handi bat Arteagabeitia!

Aupa Arteagabeitia!

Kaixo lagunak, Nerea naiz. Bi urtekin eskola honetara etorri nintzen. Arteagabeitian oso ondo pasatu dut eta gauza asko ikasi ditut. Hemen txikiekin oso gustora egon naiz. Aurten joango naiz baina lasai egon, nire ahizpa eta nire neba hemen geratuko dira eta ni egunen batean bizitatxo bat egitera etorriko naiz. Aupa Arteagabeitia!!!

Kaixo, nire izena Gontzal da eta 11 urte ditut. Bi urte nituenetik eskolan egon naiz. Hemen geratuko nintzateke baina hazi naiz eta institutura joan behar naiz. Oso ondo pasatu dut eta egun batzutan zuek agurtzera etorriko naiz. Aupa Arteagabeitia!!!

Kaixo, Laura naiz eta 12 urte ditut. Eskolatik joan behar naiz, ordua heldu da, baina ez zaituztet inoiz ahaztuko. Eskolan gauza dibertigarriak eta txarrak ere pasatu ditut. Azterketak batzuetan zailak iruditu zaizkit baina emaitzak onak izan dira. Zuekin konpartitu ditudan esperientziak ere ez ditut ahaztuko. Besarkada handi bat ikasleentzat eta irakasleentzat.

20

NOR DA NOR ?

Troglodita txikitxuak zirenetik hona asko aldatu dira…, ezta ? Zorte ona izan eta asko ikasi. Eskolan harro gaude zuekin!

AGUR!!!

Page 23: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

1.MAILA

A

1.MAILA

B 2. MAILA A

2. .MAILA B

3. MAILA

4. MAILA

5. MAILA

6. MAILA

IRAKASLEAK

Page 24: Aldizkaria 2012

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

GURE JAIAK...

ARTE LANAK, EUSKAL DANTZAK, INAUTERIAK…

HERRI JOLASAK PATIOAN, TXIKITXUAK JANTOKI BERRIAN, …. GUZTIOK ELKARREKIN ZEIN ONDO GAUDEN!!

ZEIN ONDO PASATU DUGUN AURTEN!!

ORDENAGAILUEKIN, ANTZERKIAN ETA … ATHLETIC ANIMATZEN...

“EUSKARA PIZTUZ”

ESKOLAN BADITUGU BERTSOLARI ETA

DANTZARI EDERRAK!!

6.MAILAKO IKASLEOK BURUTU DUGU ALDIZKARIA