aldabika abotsik gabe

13
EGILEA : LIZARRAKO IRAKASLEAK

Upload: rafao

Post on 24-Jul-2015

874 views

Category:

Spiritual


8 download

TRANSCRIPT

EGILEA : LIZARRAKO IRAKASLEAK

NON OTE DAGO ALDABIKA? Orain dela urte asko.... Lizarrako inguru osoa zuhaitzez eta landarez estalita

zegoen garaian, Abartzutzan ume bat jaio zen.

Mutiko honen haurtzaroa zoriontsua bezain alaitsua izan zen. Basoko pizti guztiak harrapatzeko ehiztaririk trebeena... Herriko katu eta zakur guztien etsairik handiena... Baserrietako fruituen lapurrik finena... eta Elizan apaizak gorde izaten zuen

ardoa edateko edalerik habilena.

Benetan gure ALDABIKA, mutil bihurria zen. Hamasei urte zituelarik, etxetik alde egitea erabaki zuen. Aldabikaren gurasoak herri guztietatik, gaztetxoaren bila galdezka joan ziren

baina inork ez zekien non zegoen. Abartzutzatik pasa ziren mandozain guztiei bere semearen berriak eskatu

zizkieten...baina erantzunik ez. Mendian ikatza egiten zuten gizonei galdetu zieten eta ezer ez.

URBASA MENDIETAKO BASOZAINEI GAZTEAREN BERRIAK ESKATU ZIZKIETEN... BAINA EZ ZUTEN INONDIK ERE ALDABIKAREN AZTARNIK AURKITU

Aizue? Ba al dakizue nor naizen?Aldabika. Lizarrako lapurra.

Egunak joan, egunak etorri Urbasako herri guztietatik lapur baten eraso beldugarrien kontuak zabaltzen hasi ziren.

Pagoen artean bere bizilekua izaten omen zuen eta basoko bide aldapatsuetatik zihoazen mandozain herritar eta artzainei mozorraturik ateratzen zitzaien eta labana zorrotz bat ateraz, gainean zeramaten guztia lapurtzerakoan, honela esaten zien:

-Aizue! Ba al dakizue nor naizen? -Aldabika naiz. Urbasako lapurra. - Alde hemendik azkar eta gertatu zaizuena ez ahaztu.

Eta mandozainak, herriko gizonak, nekazariak,... beldurrez josita,

herrietara jeisten ziren, Aldabikaren lapurketen berriak zabalduz.

INGURU HAIETAN ALDABIKAK SORERAZTEN ZUEN BELDURRA, GERO ETA HANDIAGOA IZATEN ZEN.

Non zegoen Aldabika?Basoko enbor baten barruan?

Goiz batean, Urbasako basozainak, eskopetaz armaturik, Aldabikaren bila atera ziren.

Urbasako basoa arakatu, miatu eta ondo begiratu zuten, baina lapur famatuaren izkutalekua ez zuten aurkitu.

Behin eta berriro, Aldabika zegoen leku aldera hurbildu ziren. Hurbildu bai!... Hurbilegi egon ziren! Baina non zegoen Aldabika? Baso erdian. Pago baten enbor barnean izkutatuta. Han zegoen

gure Aldabika. Arratsalde lanbrotsu hartan, basozainak herrira itzuli ziren.

ILUNTZEAN,

ALDABIKA,

BERE

ENBORRETIK

ATERAZ,

FAMILIA BAT

AFALDU

GABE

UTZI ZUEN

Lapurra! Aldabika etorri dela! Aranaratxeko kanpandorretik, kanpainen soinuak bazter guztietatik entzuten

ziren. Aldabikak, herritik hurbil zegoen mendixka batetatik, herriko biztanle

guztiak Elizan zeudela ziurtatu zuenean... etxeetan sartu eta lapurketa ikaragarria egin zuen.

Bi oilo... urdaiazpiko bat... txorizoak... intxaurrak... ardo gozoa... jantziak... eta guzti hau eramateko, Elizaren aurrean zeuden bi mando ere bai.

Poliki-poliki Aranaratxetik urruntzen zihoan gure Aldabika. Baina Eliz barruan zegoen mandozain bat, Urbasako lapurra inguru haietatik

zebilela jakin zuenetik oso kezkatuta gelditu zen. Bere mandoak ikusteko asmoz, kanpandorrera igo eta gertatzen ari zena ikusterakoan, behera jaitsi eta oihuka hasi zen.

LAPURRA! LAPUR BAT! ALDABIKA ETORRI DELA! Herriko guztiak korrika Elizatik atera ziren. Aldabika, berriz, tximista bezain laister, mandoak eta gauza guztiak bide

erdian utzita, mendian gora abiatu zen.

ARRATSALDE HARTAN, ARANARATXE-KO JENDEAK URBASAKO TXOKO GUZTIAK ONDO MIATU ZITUEN... BAINA BERRIRO ERE ESKU HUTSIK HERRIRA ITZULI ZIREN.

Uri uri ura Aldabika Aldabika Hurrengo egunean, basozain guztiak elkartuta, Urbasako txoko guztietatik, otso

zepoak jartzea erabaki zuten. Hurrengo zortzi egunetan, Aldabikaren berri guztiak isildu ziren. Baina arratsalde lainotsu batetan, bere izkutalekutik ateratzea erabaki zuen. Ehun

metro ibili aurretik, hostoen azpian jarrita zegoen zepo batean oinak sartu eta ...KRAS! Han geratu zen harrapatuta bere oin minduak askatu ezinda. Paraje haietatik zebilen ikazkin bat... Pertsona baten abots mindua entzuterakoan, hurbildu zen eta Aldabika zela ikusi bezain laister, guztiz ikaraturik Aranaratxera jetsi zen.

Basozainak, herriko gizonak eta apaiza bera ere Aldabika preso hartzera mendiratu ziren. Preso hartu, eskuak lotu eta Lizarrara eraman zuten.

Eskualde osotik Aldabikaren atxiloketa arin zabaldu zen eta gau hartan lapur honen ipuin zahar guztiak entzun ziren.

Hurrengo egunean, Lizarra aldera jendetza ikaragarria abiatu zen Aldabikaren epaiketa ikusteko asmoz.

Aldabikak epailearen aurrean lapurketa guztiak aitortu zituen. Bi ordu luzetan, Nafarroa osotik etorritako jendetzak lapur famatu honen erasoak aho zabalik entzun zituen.

EGUERDIKO ORDU BIAK ALDERA,EPAILEA ZUTITU ZEN ETA HONELAKO SENTENTZIA IRAKURRI ZUEN:

ALDABIKA LAPURRA

LAPURTZEN HEZIA

BIZIA IZAN DUZU

OSO BEREZIA

ERRETZEKO KONDENA

DUZU MEREZIA

LIZARRAKO HIRIAN

HORRA SENTENTZIA

ETA SEGIDAN, HERRIKO ENPARANTZAN BERE GORPUTZARI SUA EMAN ZIOTEN