9. tomas akinoaren jainkoaren existentzia , bost ibilbideak

1
9 . TOMAS AKINOKOA: JAINKOAREN EXISTENTZIA : BOST IBILBIDEAK. Erdi Aroan kristau- pentsalariak Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren , eta horien artean , Tomas Akinokoaren gogoetak dira ezagunenak . Tomasen arte azalpen guztiak “a priori” izan dira , beraren frogak ,bost ibilbide , “a posteriori” izan dira . 1 . Mugimenduarena . Lehen froga honek Aristotelesen eragina du , eta munduan dagoen mugimenduren esperientzian du abiapuntu ; mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du , ezer ezin delako bere kabuz mugitu , eta , infinitura ezin daitekeenez jo mugimenduaren hasiera aurkitzeko , Lehen Motor bat onartu behar da , inork mugitu ezin duena eta mugimenduaren iturria dena . Horri Jainkoa deitzen diogu . 2 . Kausa arazlea . Kausa oro bere aldetik kausatua izan da , eta hori beste batek kausatua , eta , horrela infinituraino jo ezin dugunez , azken Kausa bat existitu behar da. Azken Kausa horri Jainkoa deitzen diogu . 3 . Kontingentziagatik . Izaki oro garai batean izaki eza izan zen ; ezer ez da beharrezko ,dena izateko potentzian zegoen , baina une batean potentzialtasun hori gainditu zuen izaki izatera igaroz .Izaki kontingentea bakarrik balego ,orain ez litzateke ezer existituko .Horrela , Izaki Beharrezko bat ezinbestekoa da izaki kontingenteak izateko , eta hori Jainkoa deitzen diogu . 4 . Perfekzioen mailetatik . Izakien perfektutasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean Izaki Guztiz Perfektu bat onartzen du , “Izaki Perfektu ”hori , aldi berean , baliotsua den guztiaren kausa edo zergatia da , balio guztiek berarengandik parte hartzen dutelako , beraz , Jainkoarengandik hartzen dute . 5 . Kosmosaren ordenatik . Bosgarren froga teleologiakoa da . Unibertsoan , kosmosean , ordena dago , eta kosmosa bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga baterantz doa . Beraz , helmuga hori jartzen eta adierazten duen Goi Adimen bat existitu behar da , eta Goi Adimen hori Jainkoa da .

Upload: inama33

Post on 27-Dec-2015

110 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 9. Tomas Akinoaren Jainkoaren Existentzia , Bost Ibilbideak

9 . TOMAS AKINOKOA: JAINKOAREN EXISTENTZIA : BOST IBILBIDEAK.

Erdi Aroan kristau- pentsalariak Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren , eta horien artean , Tomas Akinokoaren gogoetak dira ezagunenak . Tomasen arte azalpen guztiak “a priori” izan dira , beraren frogak ,bost ibilbide , “a posteriori” izan dira .1 . Mugimenduarena . Lehen froga honek Aristotelesen eragina du , eta munduan dagoen mugimenduren esperientzian du abiapuntu ; mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du , ezer ezin delako bere kabuz mugitu , eta , infinitura ezin daitekeenez jo mugimenduaren hasiera aurkitzeko , Lehen Motor bat onartu behar da , inork mugitu ezin duena eta mugimenduaren iturria dena . Horri Jainkoa deitzen diogu .2 . Kausa arazlea . Kausa oro bere aldetik kausatua izan da , eta hori beste batek kausatua , eta , horrela infinituraino jo ezin dugunez , azken Kausa bat existitu behar da. Azken Kausa horri Jainkoa deitzen diogu .3 . Kontingentziagatik . Izaki oro garai batean izaki eza izan zen ; ezer ez da beharrezko ,dena izateko potentzian zegoen , baina une batean potentzialtasun hori gainditu zuen izaki izatera igaroz .Izaki kontingentea bakarrik balego ,orain ez litzateke ezer existituko .Horrela , Izaki Beharrezko bat ezinbestekoa da izaki kontingenteak izateko , eta hori Jainkoa deitzen diogu .4 . Perfekzioen mailetatik . Izakien perfektutasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean Izaki Guztiz Perfektu bat onartzen du , “Izaki Perfektu ”hori , aldi berean , baliotsua den guztiaren kausa edo zergatia da , balio guztiek berarengandik parte hartzen dutelako , beraz , Jainkoarengandik hartzen dute .5 . Kosmosaren ordenatik . Bosgarren froga teleologiakoa da . Unibertsoan , kosmosean , ordena dago , eta kosmosa bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga baterantz doa . Beraz , helmuga hori jartzen eta adierazten duen Goi Adimen bat existitu behar da , eta Goi Adimen hori Jainkoa da .