540 guaixe

24
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 12, ostirala • 2. aroa • 540. zenbakia Altsasuko nesken futbol taldea Txapeldunen Faserako sailkatu da bere estreineko denboraldian. Otsailaren 20an ekinen diote «Mari» film laburra mustuko du Mazkiaranek Kirolak >> 13 Kultura >> 15 Sexu erasoa Altsasun >>3/5 >>16-23 Zortzi egunetan bi hildako errepideetan Larunbatean Aizkor- ben gizon bat hil zen. Aurreko astean auto batek gaztea harrapa- tu zuen >>6 Parlamentariek klinika bisitatuko dute Klinika publiko bihur- tzea aztertzeko mozioak ez du Nafa- rroako Parlamentuan aurrera egin >>8 Altsasuarretik duen Goya saria San Felipe «Hijos de la Tierra-n» >>14 Ihote deiaren segida Kinto ospakizunak joan dira >> 10-11

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 25-Jul-2016

275 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 540 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 12, ostirala • 2. aroa • 540. zenbakia

Altsasuko nesken futbol taldeaTxapeldunen Faserako sailkatu dabere estreineko denboraldian.Otsailaren 20an ekinen diote

«Mari» filmlaburra mustukodu Mazkiaranek

Kirolak >> 13Kultura >> 15

Sexu erasoa Altsasun>>3/5

>>16-23

Zortzi egunetanbi hildakoerrepideetanLarunbatean Aizkor-ben gizon bat hil zen.Aurreko astean autobatek gaztea harrapa-tu zuen

>>6

ParlamentariekklinikabisitatukoduteKlinika publiko bihur-tzea aztertzekomozioak ez du Nafa-rroako Parlamentuanaurrera egin >>8

Altsasuarretikduen GoyasariaSan Felipe «Hijos dela Tierra-n» >>14 Ihote

deiaren segidaKintoospakizunakjoan dira>>10-11

Page 2: 540 guaixe

MusikaGani Mirzo. Otsailaren 13an,

larunbatean, 20:00etan Irurtzungokultur etxean. Irak-eko Domizerrefuxiatu eremuarekiko elkartasunkontzertua.

ZinemaPaulina. Otsailaren 12an, ostiralean,21:45ean eta otsailaren 14an,domekan, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Joy. Otsailaren 12an, ostiralean,22:00etan eta otsailaren 14an,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

El viaje de Arlo. Otsailaren 14an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Los odiosos ocho. Otsailaren 18an,ostegunean, 19.00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Film laburrak Mari. Otsailaren 14an, domekan,19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Yolanda Mazkiaran Zelaia.

Bizikleta irteerak Mendiluzeko harrespila. Otsailaren14an, domekan, 8:30ean AltsasukoZumalakarregi plazatik eta 9:20eanUrbasako kanpinean. 60 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

ErakusketakZero grabitatea. Otsailaren 18tikmartxoaren 17ra arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean.

Hitzaldiak Euskal preso eta iheslariak etxera.Otsailaren 12an, ostiralean,18:00etan Arbizuko udaletxean.Hizlaria: Juan Mari Olano.

Baratza eta ilargia. Otsailaren 12an,ostiralean, 19:15ean Bakaikukoudaletxeko goiko aretoan. Hizlaria:Aingeru Tabar.

Elikadura jokaeren nahasteenerrealitatea (anorexia, bulimia etaabar). Otsailaren 15ean,astelehenean, 18:30ean, AltsasukoIortia kultur gunean. Hizlaria: GarbiñeAgirre, anorexiaren eta bulimiarenkontrako Euskadiko elkartekoa.

Bestelakoak Inauteri festa. Otsailaren 13an,larunbatean, 17:00etatik aurreraAltsasuko Intxostiapunta gaztegunean.

Futbolin txapelketa. Otsailaren14an, domekan, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Zerbitzu sozialen defentsan,zaintza zaindu. Otsailaren 15ean,astelehenean, Etxarri Aranazkoazokan, otsailaren 16an, asteartean,Irurtzungo azokan eta otsailaren17an, asteazkenean, Altsasukoazokan, 11:00etatik 13:00etara. LAB.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Otsailaren 12an, ostiralean,20:00etan Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Otsailaren 14an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

IzeiZorionak Izei!!!! Gure etxeko kirolaria.Izugarri maite zaitugu.Olaia ta gurasoak.

EneritzZORIONAK

5. urtebetetzean. Familia guztiaren partez.

Zorionakaitatxo!!!!!Bihar ospatuko dugu.Maite zaitugu. Izei,Olaia eta ama.

otsailak 12-18Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

EukeneZorionak

Eukene!!!!! Asko maitezaitugu guapa. Izei, Olaia eta famlia.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Sagrado Corazoniingurumen sariaSagrado Corazon ikastetxearen patio-an ehun urte izanen dituen haginadago. Zuhaitzaren inguruko dizipli-na arteko proiektua landu dute ikas-tetxeko DBHko ikasleek, natur zien-tziak, literatura, matematikak eta tek-nologia ikasgaiak hartzen zituena.Josune Perez eta Eva Uriz irakasle-en koordinaziopean Gure Zuhaitzaklana ondu zuten. Felix Rodriguez dela Fuente fundazioaren EnArbolarlehiaketara aurkeztu zuten eta zuhaitzberezien inguruko Nafarroako sariairabazi du Sagrado Corazon ikaste-txeak. Zehazki, bizitzarako zuhaitzhandiak proiektuaren barruko sari-keta da Altsasuko ikastetxean ira-bazi dutena. Europako BatasunarenLife+ programaren laguntza du. Berehelburua zuhaitz bereziak eta men-deak dituzten basoak zaintzea etahaien gaineko kontzientzia handi-tzea da.

Sari gehiago

Sagrado Corazon ikastetxea ikas-tetxe jasangarrien sareko kide da,(EsenRed). Jasangarritasunarennazioarteko gazteen konferentzian,Confint-en, Nafarroa ordezkatuzBartzelonan izan ziren ikasleak2014an eta, gero, haietako bat Bru-selan joan den urtean. Bestalde,Atresmedia fundazioak eta Santi-llanak emandako Hezten duten eki-menak saria eskuratu zuen ikaste-txeak 2014an. Ingurumen arloan,energia kontsumoa murrizteko etasortzeko Txirrindulargiproiektuadute. Ikasleak ikastetxera oinezsegurtasun osoz joateko ibilbideaegina dute. Bestalde, birziklatuta-ko tresnekin txoko berdeak eta lora-tegi bertikalak egin dituzte.

Interneten ErabileraSeguruaren Egunaikastoletan Andra Mari eta Iñigo Aritza ikas-toletako DBHko 4. mailako ikas-leek, Nafarroako gainontzeko ikas-toletako ikasleen modura, Inter-neten Erabilera Seguruaren Egunaospatu zuten atzo, otsailaren biga-rren asteko bigarren egunean.Nafarroako ikastolak EuropakoeTwinning eskola sare-kideak dirahorren barruan, Jolas dezazunzure partea Internet seguruagoalortzeko lelopean ospatu zen egu-na. +www.guaixe.eus

Elikadura jokaerennahasteak zertandiren jakiteko Otsailaren 15ean, astelehenean,

18:30ean, Altsasuko Iortia kultur

gunean hitzaldia

Gaztaroan izan daitezkeen elikadu-ra jokaeren nahasketen errealita-tea gurasoei azaltzea. Horixe da Altsa-su institutuko guraso elkarteak etaBurunda Mendebaldeko Oinarriz-ko Gizarte Zerbitzuen Mankomuni-tateak antolatutako hitzaldiarenhelburua. Anorexia eta bulimia dituz-ten pertsonen senideen elkarteko,Acabeko, koordinatzaile GarbiñeAgirre izanen da hizlaria. Gaiarekininteresa duen edozein pertsonadago hitzaldira gonbidatuta.

Altsasu» SAKANA

»

Page 3: 540 guaixe

Eraso matxista larria festa giro-an… Hori da Altsasun gertatu dena. As-kotan iruditzen zaigu gauza hauekkanpoan gertatzen direla. Gure he-rrietan ere gertatzen da. Lantzen,Tolosan, Gasteizen… Festa hauetanleku askotan izan dira eraso ma-txistak. Zoritxarrez, Altsasun ere.

Halakoak gertatzen direnean festagiroarena nabarmentzen da.Erasoaren ondoren aitzakiak entzun

izan ditugu. Hau ere zerbait feminis-ta da. Aitzakiak entzuten dira gureardura onartzen ez dugulako. Berri-ro ere emakumea dudan jartzen dahalako aitzakiekin: parranda zela, eznaizela gogoratzen, zu ere etorri zi-nela… Halako gauza sentsazionalis-tak ezin ditugu onartu.

Kontzentrazio bukaeran esanduzuenez, eraso bat eraso bat dabeti.Hori da. Eraso bat beti da eraso

bat. Ez ditugu neurtu behar: hautxikia izan da eta ez dugu salatubehar. Eraso bat da. Pertsonarenduintasunaren kontra egin du.Eta, horregatik, salatu behar da.

Eraso hau festarako leku bateanizan da, baina erasoak edozeinlekutan gerta litezke. Kasu honetan parranda zen, gauazen. Egia da guk, emakumeok,oraindik leku hauek gureganatubehar ditugula. Kaleak eta pa-rrandak ere gureak direlako. Ezindugu ahaztu egunerokotasuneangertatzen direla, eta edonon.

Autodefentsa feminista aipatuduzue behin baino gehiagotan. Autodefentsa feminista gure

erronka bat da. Gure defentsa, gu-re eskubidea da. Ez bakarrik indi-biduala. Kolektiboa ere izan behardu. Emakume guztiok bat egin be-har dugu eta defendatzeko esku-bidea daukagu. Ez da soilik erasoajasaten duen pertsonaren kontubat. Autodefentsa kolektiboa izanbehar du, guztion ardura.

Halako erasoa jasaten duen ema-kume batek zer egin behar du?Hasteko feministok hemen gaudelajakin behar du. Eta herriaren elkar-tasuna duela. Oso garrantzitsua dajabetzea errua ez dela berea. Beraparrandan, edo edozein testuingu-rutan dago, eta berak ez du erasoaprobokatu. Jakin dezala errua be-rea ez dela eta lasai egon dadila.

Erasoa pairatu duen emakumebatek zer ez du egin behar. Behar bada pertsonala da. Bainaegin behar ez duena da bere ohi-turak aldatu. Horrela sentitzenbadu, ateratzen segitu behar du.Bere eskubideak eskatzen segi-tu behar du. Isilik egotea azkena,bere ahotsa oso garrantzitsuabaita.

Eta mugimendu feministatikjendeari zein eskaera egiten dio-zue?Ez dezagun ahaztu, gu Sakana edoEuskal Herri gisa, ez gara mundukoparentesi bat. Mundu osoan bezalahemen ere erasoak gertatzen dira.Ez da zerbait ezberdina. Adi eta la-nean egon behar dugu, beti.

ezkaatza >>Guaixe • 2016ko otsailaren 12a 3

»

» »

Sexu erasoa Altsasun

Eraso sexistarik ez, ez Altsasun ezinon. Aski da! leloa zuen pankarta-ren atzean mila bat pertsona elkar-tu ziren Foru plazan herenegun.Larunbateko kinto ospakizunakzirela eta Altsasun festa giroa nagu-si zela emakume batek tabernabatean eraso matxista larria paira-tu zuen, Guardia Civila ikertzen aridena. Sexu eraso hori salatzekoAltsasuko mugimendu feministak

kontzentrazioa deitu zuen. Harekinbat egin zuten makina bat altsasua-rrek, baita udaleko kideek ere. Gai-nera, UPNko Cristina Altuna, GeroaBaiko Consuelo Satrustegi eta EHBilduko Asun Fernandez deGaraialde Lazkano parlamenta-riak izan ziren.

Kinto ospakizunetako azkenazuten gazteek, zortzikoen dantzaketen eta kontzentrazioarekin bat

egin zuten. Ordu laurdeneko elka-rretaratzea txaloekin eta erasorikez eta erasorik ez erantzunik gabemoduko oihuekin bukatu zen.

BilkuranAltsasuko mugimendu feminista-tik adierazi zutenez, “Euskal Herriguztia festetan den egun hauetanhainbat herritan eraso matxistakizan dira: Tolosan, Lantzen eta bai-

ta Altsasun ere. Eraso bat erasobat da eta ez du justifikaziorik. Ber-din da zein testuingurutan den, fes-tak badira ere”. Festa giroko joka-bide matxista guztiekiko gaitzes-pena adierazi zuten, “larrienetiktxikienera. Jaia eta festa ez dirainolako aitzakia duintasunarenkontrako jokabideak onartzeko”.

Feministek gogorarazi zutenez,“kaleak, gauak, egunak, jaiak, per-

tsona guztion gozamenerako dira”.Eta gaztigatu zuten: “eraso hauekgizarte arazo bat dira. Jendarte guz-tiaren ardura da akto matxistahauei erantzutea. Kolektiboki ardu-ra hori gureganatzen dugun hei-nean, halako erasoak gutxitzenjoanen dira”. Horri lotuta, “erasomatxisten aurrean, jarrera aktiboamantentzea pertsona guztion ardu-ra” dela gogorarazi zuten.

Larunbatean Altsasuko tabernabatean gertatu zen sexu erasoarenaurrean Altsasuko Udalakadierazpen instituzionala onartuzuen atzo

Altsasuko Udalak jokabide matxis-ta ororen aurka dagoela adieraztendu, “edozein izanik ere hura era-gin duen pertsona edo entitatea, etaare gehiago emakumeen osasuna-ren, duintasunaren eta askatasu-naren aurkakoa denean”. Gehiago,uste osoa duela festetan eta jai-ere-muetan ohiko diren jokabide hauek

ez direla gertatzen giroarengatikedo drogak kontsumitzeagatik, bai-zik eta emakumeen eta gizonenarteko harremanak berdintasunezan oinarrituta daudelako.

Era berean, Altsasuko Udalakkonpromisoa hartzen du indarke-ria edo eraso matxistak pairatudituzten emakumeen alde egitekoeta, batez ere, egoera horiek pre-benitzeko, Udalak argi baitu ema-kumeen eta gizonen arteko berdin-tasunaren alde lan egitea dela bide

bakarra, emakumeen eta gizonenarteko berdintasuna lortzeko.Herritar guztiei dei egiten diemodu aktiboan parte hartzera uda-lak garatzen dituen eta berdinta-sunarekin eta indarkeriaren pre-bentzioarekin lotuta dauden pro-grama eta proiektuetan.

Adierazpen horren bidez deiegiten die, alde batetik, Altsasu-ko neskei eta emakumeei eremupribatua eta publikoa erabakitzenduten eran okupatzeko duten esku-

bideari eutsi diezaioten; eta, bes-tetik, Altsasuko mutilei eta oro hargizonezkoei emakumeen aurkakoindarkerian duten arduraren gai-nean gogoeta egin dezaten, etakontuan har dezaten haien joka-era erabakigarria izango dela huraezabatzeko.

Altsasuko Mugimendu Femi-nistak atzorako deitu zuen elka-rretaratzearekin bat egin zuenudalak eta altsasuar guztiak par-te hartzera gonbidatu zituen.

Eraso kasuan zer egin? 112 telefonora hots eginIndarkeria matxistaren eraso batjasan duen emakumeak 112 tele-fonora hots egin behar du. Altsa-suko berdintasun teknikari IdoiaGoikoetxea Gomezek azaldu digu-nez, “dei bakar horrekin erakun-de eta profesional guztiak koor-dinatzen dira”. Etxera joan etabeste ezer egin baino lehen, “era-soa gertatu eta lehenengo gauza”112 telefonora deitu beharra azpi-marratu du teknikariak.

Jendetzak sexu erasoa salatu duAltsasu»

Eraso sexistaren aurrean AltsasukoUdalaren adierazpen instituzionala

“Kaleak eta parrandak ere emakumeenak dira”

Altsasuko mugimendu feministako kideak

Page 4: 540 guaixe

Fiturrera bertaratu zen Madri-lera sakandarren multzo ado-retsu bezain ongi gosaldutakobat. Momotxorroak, Juan Tran-posoa, txistulariak, ereileak…baita Unanuko mamuxarruakdandismoaren kutsu pinpirinbat ematen ziotela ikuskizunbasatiari. Sakandar segizioodoltsu, beldurgarri eta deiga-rria zinez.

Sakana bazter urrunetakopubliko zabalaren begibistanparatzea zen xedea eta segurue-

nez zerbaitean bete da helbu-rua. Agerpenaren harian egun-kari batek sakandar ordezka-ritzaren kide baten adierazpenbitxi bat orriratu zuen: “ Jen-deak ez du Sakana ezagutzen.Japoniarra ematen duela esandigute”. Bada ezjakin horiek ezzebiltzan oso oker japonierazsakana hitzak arraina esannahi duelako. Bitxikeria lin-guistikoaz harago miraz nagoordezkari haren txundimen etaeskandaluarengatik. Sakana

Pirinio eta Kantauri ondokomakina bat eskualde bezainezezaguna da, Arabako lauta-da, Arratia edo Amikuze kon-parazione baterako.

Niretako zinezko txundigarrie-na ondoko hau izan zen: sakan-dar saldo bat Madrilera joan etaez zapaltzea Auzitegi nazionala,huraxe bai berritasunarennabar mena. Pentsamenduhonek ekarri ninduen besteeldarnio apokaliptiko batera:momotxorroak eta enparauak

senak agindurik eta adarrarendeiak besterendurik Fiturreragabe Auzitegi nazionalera sar-tzen ziren joare eta zintzarriendurundi hotsak lagun. Epaike-ta gelan eta Enrike Zelaiarenbegirada zorrotzaren pean etaMorkotsen arkatzik undergroun-dena erne momotxorro dantza-rik psikodelikoena gauzatzenzuten. Palacios epailesak bitar-tean beste kafe bat eskatzen zuenaxolabaiko.

Hura bai akelarrea!

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a4 iritzia

astekoa

Raf Atxuri

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Felix AltzelaiARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Baionako eta Bilboko karriketanoraindik aditu daiteke urtarrila-ren 9ko manifestazioko oihuenoihartzuna. Gure senide preso-en eta iheslarien eskubideakurratzen dituen espetxe politikaamaitzeko aldarriak argi eta ozenailegatu ziren Madril eta Paris-ko Gobernuen belarrietara berrizere. Baina, denbora tarte txikiapasatu da politika horretan epemotzean funtsezko aldaketarikgertatuko den esateko; eta, halaere, urte hasiera hau gertakariz

beterik etorri zaigu: alde txarraketa onak; ohiko gertakari latzak,baina inoiz ez ohitzekoak; eta ohiez bezalako erabakiak, pozazbaina zuhurtziaz hartu beharre-koak.

Olga Comes bisitatzera zihoa-la haren lagun batek istripuaizan zuen Leongo bidean EuskalHerritik atera baino lehen. Nafa-rroa eta Errioxa arteko mugan,atzetik jo zuen beste auto bateketa ospitalera eraman zuten zau-rituta; baina, zorionez, ez zen

larriago izan. Etxeratek lan egi-ten du dispertsioak sortu dituen16 hildakoak gatazkaren biktimagisa aitortu ditzaten. Istripuz hilziren, baina istripuak euskal pre-soen senide eta lagun zirelako ger-tatu ziren. Karmele SolagurenEkain Gerraren ama zelako hilzen duela 12 urte, eta otsailaren18an, haren oroimenezko ekital-dia eginen dute. Berriz ere inoizgerta ez dadin, dispertsioaren 16biktimen aitortza behar dugu.

Nafarroatik atera gabe, berta-

ko Parlamentuak istripua salatudu, zaurituari eta presoaren ger-tukoei elkartasuna adierazi dieeta salbuespen espetxe politikakgaitzetsi ditu, presoen sakabana-keta eta urruntzea barne, etahoriek bertan behera uzteko eska-tu dio Espainiako Gobernuari.Gipuzkoako Batzar Nagusietanere ildo beretik doan adierazpe-na onetsi dute.

Espainiako Auzitegi Naziona-lean ere ohi ez bezalako jokabi-dea erakutsi dute fiskaltzak eta

epaileek, Askapenako auzipetueiabsoluzioak emanez froga falta-ren argudioan oinarriturik; zen-bat euskal preso ez ote ziren kale-an egonen Auzitegi horrek argu-dio bera aplikatu izan balie. Gurealdetik esan pozgarria dela jaki-tea auzipetuek haiek saihestudutela, eta haien senideek etxe-an izanen dituztela. Arestianesan bezala pozaz baina zuhur-tziaz hartu beharreko erabakiaketa epaiak dira. Etxerat

Lo egiteko arazoak sarriak dirapertsona adinduengan. Faktoreaskok izan dezakete eragina loa-ren kalitate edo kantitate aldake-tetan:

• Adina.• Zahartzearekin bat agertzen

diren aldaketa fisiologikoak.• Gaixotasunak (bihotzeko

hutsegiteak, gaixotasun kroni-koen erruzko minak, arnas-ara-zoak…).

• Botikak, alkohola, tabakoa:• Estresa, antsietatea, depresio

moduko faktoreak…, lo egitenden tokiaren beraren ezauga-rriak: argia, zarata…, bizimo-dua, txandakako lana, pixa egi-teko jaiki beharra…

Pertsona edadetuen loa ez dagazteena bezain sakon eta etenal-di gabekoa. Lo hartzea gehiago kos-tatzen zaie eta goizago jaikitzendira. Denbora gehiago pasatzen

dute ohean lo egin gabe. Pertsonaadinduak gaueko 3 edo 4 aldizesnatzen dira, nahiz eta osasun-tsu egon. Lo pasatzen duten den-bora mantentzen da edo arinkimurrizten da (6,5-7 ordu gaueko).

Lo onerako higiene neurriak:• Oheratzeko eta jaikitzeko ordu

finkoa mantendu, asteburuak etaoporrak barne.

• Jende askori esne epelak loga-lea suspertzen dio, izan ere, lasai-

garri baten antzekoa den amino-azido natural bat dauka.

• Kafeina eta teina daukatenedariak ez hartu (kafea, tea, “cola”edariak eta txokolatea), gutxie-nez, oheratu baino 3 edo 4 ordulehenago.

• Bazkaldu ondorengo siesta 30minutukoa baino motzagoa egin.

• Logelan tenperatura epelamantendu eta argi eta zarata mai-la baxuak izan.

• Ohean honako jarduera hauekez egin: telebista ikusi, irakurri,irratia entzun.

• Lo egin baino 2 ordu lehena-go ez egin ariketa bizirik, ez era-bili ordenagailurik edo ez ikusitelebistan programa bortitzik.

• Arratsaldetan ariketa arinakegin.

• Alkoholak eta tabakoak kalteegiten diote loari.Josefina Arregui Klinika

hara zer dien

Loa pertsona edadetuetan

barrutik kanpora

Ilbeltz gazi-gozoa

Fiturren* Sakana japonieraz.

Page 5: 540 guaixe

sakanerria >>5

Altsasu»

GARBIÑE AGIRRE>> Anorexia eta bulimiaren kontrako elkarteko koordinatzailea

Astelehenean, 17:00etan, ON-LINE ELKARRIZKETA Bidali galderak www.guaixe.eus-era

Sexu erasoa Altsasun

Larunbatekoaren moduko era-soen ondoren festa giroarenaaitzakia gisa aipatzen da.Askotan entzuten dugu “mozkor-tua egonen zen”, “drogak kontsu-mitu zituen”, edo antzekoak. Gu-retako hori ez da erasoaren kau-sa. Eta aitzakia moduan ez duguerabili behar. Nahiz eta gero epai-ketan aringarriak izan. Gure ustez hor azpian emakumez-koen eta gizonezkoen arteko harre-mana dago. Botere harremana etaezberdintasuna. Halako eraso ma-txista baten muinean, nahiz eta osogogorra izan, emakumezkoek jasa-ten dugun indarkeria egoera dago.Hori argi! Gainontzeko komentario-ak, aitzakiak besterik ez dira.

Erasoak erantzun jendetsua

izan zuen. Zer iruditzen zaizuherriak emandako erantzuna?Pozik nago. Erantzuna inoiz bainohandiagoa izan zen. Jende gaztepilo zegoen. Oso garrantzitsua da.Oso. Horrelako kontzentrazioakemakumeari laguntza ematekobalio du. Baina, batez ere, hainbes-te erasorekin, ukituekin, irainekineta indarkeriarekin nazkatuta gau-dela esateko balio du.

Jendetsua eta gazteak aipatudituzu. Oso ongi ulertzen du gure herriakhalako basakeria bat gertatzeaeta jendeak erantzuna eman nahieta behar izatea. Dena den, nikesanen nieke erantzun hori ezindela hemen gelditu. Sexu indar-keriaren kontra erantzuten segi-

tu behar da.

Sexu indarkeriaren kontrakoegunean DBHko 4. mailakoikasleek euren konpromisoakazaleratu zituzten. Festa giroaaskotan aipatzen zen. Sexu indarkeriaren inguruan haus-nartu zuten. 15 urteko neska-muti-koendako eraso sexistak halakoegoeretan gertatzen dira, festa gi-roan. Nik neskek hartutako kon-promiso bat azpimarratu nahi nu-ke: nire laguna sekula ez utzi taber-nako komunera bakarrik joatenedo tabernatik bakarrik ateratzen.

Zergatik?Nire ustez konpromiso horrekadierazten duena garrantzitsua da.Neskek egoera horiek, komunera

bakarrik joatea eta tabernatik ba-karrik ateratzea, egoera arrisku-tsutzat dituzte. Haiek argi daukatemomentu horretan ezin dutela be-re laguna bakarrik utzi. Gaztetxoekhausnartu dute. Nik uste dut beste-ok ere zein egoeratan bizi garenhausnartu behar dugula.

Gazteek hori bizi dutelako, hala-ko presentzia kontzentrazioan?Baietz uste dut. Aurreko urteanfestetan sexu indarkeriaren kon-trako nahiko kanpaina handiaegin zen. Neska-mutil gazteek ar-gi zeukaten haien artean erasosexistak gertatzen ari direla.

Pentsatzen dut zure lanean era-soen berri jasoko duzula, ezta?Normalean gurean urteetan ema-ten diren indarkeria prozesu luzeakizaten ditugu. Etxe barrukoak. Nor-malean jasotzen dugun salaketamota hori da. Gutxien halako erasomatxista puntualak izaten dira.

Salaketa asko dira?Bai, asko dira. Ezkutuko indarke-ria da. Denok dakigu gaur egungizonezkoen eta emakumezkoenarteko harremanak ez direla per-

tsonen artean izan beharko luke-ten bezalakoak. Horrekin ere zer-bait egin behar dugu.

Gizon-emakumeek, jendarteak,halakoak ez egoteko egitekobat du orduan?Bai. Lehenik, atzo jende pilok eran-tzun zuen. Guztiok informatu be-harra dugu. Zeri buruz hitz egitenari garen jakin behar dugu. Zer deneraso matxista bat, zergatik esatendugun matxista… Baina ez gukprofesionalok edo talde feministekerabiltzen ditugulako. Lege guztiakindarkeriari buruz hitz egiten aridira. Munduko indarkeria larrienada. Zer da? Horregatik, lehenengo,informazioa. Gero hausnarketa. Euren bizitzetansexu indarkeriaren hausnarketazein egoeratan agertzen da? Eta,azkenik, erantzun. Erantzuna ez dasoilik eginkizun pertsonal bat. Era-kunde guztiek egin behar dute lanhori. Lantegietan emakumeen kon-trako indarkeria adierazpenakagertuko dira. Ikastetxeetan bestebatzuk agertuko dira. Osasun zer-bitzuetan bestelakoak, familietanbeste batzuk… Toki guztietan dago.Hori egin beharrekoa dela uste dut.

«Emakumezkoek jasaten dugun indarkeria egoera dago»

Idoia Goikoetxea GomezAltsasuko berdintasun teknikaria

Page 6: 540 guaixe

Unanun lehenengoz emakume batjantzi da muttuz eta Urdiainenkintotan zortzikoa dantzatu dulehenengoz emakume batek

Aurten nobedadeak izan diraUnanuko inauterietan etaUrdiaingo Santa Agedako kintoospakizunetan. Unanun, aurrene-ko aldiz, emakume bat atera damamuxarroz jantzia eta katolaaurpegian. Muttuaren pertso-naian murgildu zen AintzaneMarin astearte ihote egunean.Muttuak mamuxarroak dira bai-na ez dituzte kaskarinak janzten.Hortaz, ez dute hotsik egiten etaez zaie entzuten. Marinek Berriaegunkarian adierazi duenez

“pozik nago, emakume bat ateraden lehen aldia delako eta herri-ko inauterietan parte hartu duda-lako aktiboki, eta ez pasiboki,orain arte bezala”.

Bestalde, Urdiaingo kintoek,ohi bezala, zortzikoa dantzatuzuten igande eguerdian plazan.Urdiaingo 6 kintok dantzatu zutenzortzikoa eta tartean zegoen Sara-be Arakama. Bera kintotan zortzi-koa dantzatu duen lehenengo nesa-kia izan zen. Bestalde, Urdiainenohitura izaten da zortzikoan kin-toek, mutilek, euren amak dantza-ra ateratzea, eta Sarabek ama ate-ra zuen ere dantzara.

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a6 sakanerria

Gizona autoistripuan hilaAizkorberako sarreran, NA 240-Aerrepide bazterrean dagoen etxebaten kontra zuzenean jo zuen autobatek larunbatean, 15:05ean. Tal-karen ondorioz 60 urteko Burlata-ko gizonezko gidaria hil egin zen.Suhiltzaileek gorpua autotik aterabehar izan zuten. Ezbeharra Guar-dia Civilak ikertu zuen. Zazpi egunetan Sakanan errepide-an hildako bigarren pertsona daburlatarra. Ilbeltzaren 31n Etxarri-tik Arbizurantz oinez zihoan gaz-te arbizuarra auto batek harrapa-tu zuen eta hil zuen. Auto gidariakihes egin zuen. Joan den urteantrafiko ezbehar bategatik sakan-dar bat hil zen.

Nafarroako First Lego LeaguekoNafarroako kanporaketa Iruñe-ko Baluarte jauregian ilbeltzaren30ean. Lehiaketaren helburuakzientzia, kultura, robotika etabalioen sustapena dira. Aurrekoedizioetan bezala errobota egin,harekin probak bete eta, gaine-ra, ikastetxean hondakinen bir-ziklatzeari buruz egindako lan bataurkeztu behar zuten talde par-te-hartzaileek.

Nafarroa guztiko 23 talde neur-tu ziren, 10 eta 16 urte arteko200dik gora ikasle. Haien arteanUrdiaingo eskolako bi zeuden:Electrodinamiks eta Jentiltroniks.Lehen taldea hamar ikasle “han-dik” osatu zuten eta 4. parte-har-tzea zuten lehiaketan. Bigarren tal-dean zortzi ikasle “txiki” zeudeneta estreinako parte-hartzea zutenlehiaketan.

Urdiaingo eskolako ikaslea den

Asierrek esan zigunez, herrianplastikoko ontzien tapoiak jasokozituztela esanez oharra zabalduzuten. “Asko jaso genituen eta bir-ziklatzeko enpresara eraman geni-tuen”. Jasotako dirua UrdiaingoUdalari eman diote, “kirola eginezin duten haurrendako” bidera-tzeko. Handien taldeak, berriz,QR kodigoa eta web orria sortuzuten. Zaborrik onena, sortzen ezdena leloari jarraituz, web orrian

enpresek produktuendako ordez-ko piezak proposatzeko aukeradute, “matxuratutako produktuakzaborretara ez botatzeko”. Bi tal-deek errobota egiten denbora askoeman zuten, baina txikienek han-dienen laguntza izan zuten.

Sakanako Mankomunitateko Eus-kara Zerbitzuak ibarreko hizkeraklantzeko saio bana antolatu duEtxarri Aranazko bi ikastetxeetan,irakasleei zuzenduta. TailerrakJose Luis Erdozia etxarriarrak(euskal filologian doktorea etaeuskaltzain urgazlea) eman zituen,ilbeltzaren 27an San Donato esko-lan eta otsailaren 4an Andra Mariikastolan.

Tailerraren helburu nagusiaSakanako euskalkien eta batuarenerabilerari buruz hausnartzea zen.Irakasleei zenbait galdera eginzitzaizkien: euskara batu berbera

erabili behar dugu Iruñean etaEtxarrin klaseak emateko? Hizke-ra berbera erabili behar da histo-ria klasean, soinketan eta atsede-naldian? Hizkera berbera erabilibehar da goi mailetan eta haur hez-kuntzan? Galdera horiei erantzu-teko zenbait baliabide eman zaiz-kie, nagusiki, Sakanako hizkerarenezaugarri morfologikoak, sintaximailakoak eta lexikoak, euskarabatuan onartuta daudenak.

Gaiak interesa sortu du bi ikas-tetxeetan. Horren adierazle bi ikas-tetxeetan taldea sortu zela. Dene-ra ia 30 irakasle elkartu ziren.

Ordu eta erdiko saioa motz eginzitzaien irakasleei eta etorkizune-

an gaia lantzen jarraitzeko gogozgelditu ziren.

Eskolakoen santa-eskea eta inauteriakUrdiaingo herri eskolan osteguneta ostiral ezberdinak izan zituz-ten aurreko astean. Santa Agedabezpera zela eta eskolako ikasle-ak santa-eskean ibili ziren. Dago-kion moduan, makilez lagunduta,herrian barrena kantuan ibili zireneta etxeetatik botatako patata fri-jitu poltsak eta bestelako litxarre-riak jaso zituzten. Haiekin guztie-kin merendua egin zuten arratsal-dean. Hurrengo egunean, inauteriakbertan zirela eta, txokolate-janaizan zuten eskolan goizean. Ondo-ren txanoak jantzi eta eskolan pres-tatutako dantzak gurasoen aurre-an dantzatu zituzten.

Gurasoendakoemozio-adimentailerra Hurrengo hiru ostegunetan izanenda, 18:00etatik 19:30era, UharteArakilgo udaletxean

Gurasoei zuzendutako emozio-adimen tailerraren helburua da amaeta aita direnak gaitasun eta kon-tzientzia emozionala garatzea,horrek familia barruan emozioakera egokiagoan erregulatzen etakudeatzen lagunduko dielako. Emo-zio-adimena lantzeko tailerreanteoriarekin batera talde dinami-kak eginen dira. Horrek norbera-ren hausnarketa erraztuko du etagurasoek egunerokotasunean era-biltzeko estrategiak eta baliabide-ak jasoko dituzte. Tailerra Blas Cam-pos Pedagogoa, orientatzailea etafamilia eta bikotekide terapeutakemanen du. Tailerra Irurtzun aldeko OinarrizkoGizarte Zerbitzuen Mankomunitate-ak antolatu du eta Irañetako, UharteArakilgo eta Arruazuko gurasoeizuzenduta dago. Tailerra otsailaren18an hasiko da eta hilaren 25ean etamartxoaren 3an izanen du segida.

SAKANA

Udalak zerbitzuanitzetarakolangabetuakkontratatuko dituEtxarri Aranazko Udalak bandobidez jakinarazi du zerbitzu ani-tzen lantaldean peoi gisa aritze-ko langabetuak kontratatuko ditue-la aurten ere. Nafarroako Enple-gu Zerbitzuaren laguntzarekin bipertsona urte erdirako kontrata-tuko dira. Interesa duten etxarria-rrek astelehen eguerdira artekoepea dute Altsasuko enplegu bule-goan izena emateko. Udaletik gaz-tigatu duenez, euskara jakiteanahitaezkoa izanen da, euskara lanhizkuntza baita. Hizkuntza probahilaren 17an eginen da eta teori-koa eta prakt ikoa 24an . Informazio gehiago www.etxa-rriaranatz.eus-en.

Etxarri Aranatz»

Etxarri Aranatz»

Urdiain»

Unanu / Urdiain»

Aizkorbe»

Etxarriko ikastetxeetan Sakanako hizkerenaraberako euskara batua landu dute

Eskolako bi talde Iruñeko robotika proban

Bi talde urdiaindar robotika proban Iruñean neurtu ziren. Utzitakoa

Aurten, estreinakoz, emakume unanuar batek katola jarri du.

Emakumeak ere

Etxarri Aranazko eskola.

Page 7: 540 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a publizitatea 7

Page 8: 540 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a8 sakanerria

»

SAKANA

Etxarri Aranatz, Irurtzun etaAltsasuko azoketan sinadura jaso-ko ditu astelehenean, astearteaneta asteazkenean, 11:00etatik13:00etara. Hezkuntza eta Osasunsistemaren pareko izanen dengizarte zerbitzu publiko eta uni-bertsalen beharra aldarrikatu du.

LAB sindikatuak zerbitzu sozia-len defentsan zaintza zaindu kan-paina abiarazi du. Sakanako hiruibar buruetako azoketan, enprese-tan eta hainbat gunetan sinadura

bilketa eginen du. Jasotako babe-sak Hego Euskal Herriko bi gober-nuei aurkeztuko dizkiete, hiru eska-erarekin batera. Batetik, adineko-en, adin txikikoen eta aniztasunfuntzionala dutenen zentroetanplantillak handitzea. Bestetik, arre-ta integrala eskaintzea posible izandadin, administrazioei profilen etafuntzio profesionalen hedapena ber-ma dezatela. Eta, azkenik, langile-en, erakunde sozialen eta erabiltzai-leen parte-hartzea, zerbitzu sozia-

letako langileen beharrekin loturi-ko ebaluazio, kudeaketa eta eraba-kietan. Azken finean, SakanakoLABeko arduradun Gaizka Uhar-tek azaldu digunez, “bizitzan, etahamaika zergatirengatik, gizarte-laguntzen beharra izan dezakegu.Administrazioak bermatu behardu eskubide hori, onuragarriak etahurbilak diren zerbitzuak eskai-niz”. Uhartek gaztigatu duenez,“gizarte zerbitzuen egoera oso kez-kagarria da. Gizarte laguntzareneskariak erruz gainditzen du eskain-tza”. LABeko kideak azaldu digu-nez, “lehendik ahulak ziren gizar-te zerbitzuek gaina jo dute ekono-mia- eta gizarte-krisialdiagatik.Eskatzaileen kopurua igo egin daeta beharrak, premiak handitu”.

OndorioakUhartek azaldu duenez, “egungizarte zerbitzuak eredu neolibe-ralaren arabera eratzen dira.Administrazioek zerbitzuakmurriztu dituzte, eta era berean,erakunde pribatuen esku uzten aridira, eta beraz, horiek irabazi-interesak nagusitzen dira, zaintza-ren kalitatearen kaltetan”. Iraba-zien beharrak prestakuntza txi-

kiagoko langileak kontratatzea,haiek gero eta lan baldintza kas-karragoak ezartzera, gero etaeskasagoa den zerbitzua eskain-tzera. “Gizarte zerbitzuetako lanbaldintzek ezinezko egiten dutelaguntza egokia eskaintzea”, adie-razi du Uhartek.

LABeko kideak azaldu digu-nez, “profesionalen eta zaindubeharreko pertsonen arteko pro-portzioak adierazten digu lanarengainkarga dagoela, eta ondorioz,bidera ezina da zaintza pertsona-lizatua izatea. Baldintza horietangizarte zerbitzuetako langileekegin behar duten ahaleginarenondorioz haien osasunak txarre-ra egiten du”. Josefina Arregi kli-nikako eta Aita Barandiaran egoi-tzako langileen artean lanarekinzerikusia duten gaixotasunekgorantz egin dutela esan du.

LABek zerbitzu sozialen defentsan sinadura bilketa eginen du

Josefina Arregiko langileak gaixo batekin. Artxiboa

Lan osasunaren aldeko LABen ekimena.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

Produktua opari.

PINPILINPAUSAA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

TEXARTUI R U Ñ E A

Eskaintza kanpainaren ara-bera.

CLINKERO L A Z T I

Menu bereziarekin txupitoadoan.

SORKUNDE HARATEGIAA L T S A S U

50 €ko erosketetan etxekoproduktua doan

BERRIA EGUNKARIAHarpidetza eginez gero%50eko deskontua.

IKER KIROLAKA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

URGAIN ALBAITARITZA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z% 20ko deskontua kontsul-tan.

BASOMUTURA L T S A S U

Menuan eta kartan %6kodeskontua.

BILTOKI TABERNAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doan.Karta menuan, kopa doan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

Erreferentziako zentroa denez, halaeskatzen zuen EH Bilduren moziobat atzera bota dute NafarroakoParlamentuan

Nafarroako Parlamentuak, bestebehin ere, Josefina Arregi klinikapsikogeriatrikoak egiten duen lanaaho batez aitortu zuen. EH BildukoBakartxo Ruiz Jasok eraman zuenAltsasuko klinikaren aipamena Par-lamentura. Ruizek Parlamentuariproposatu zion klinika zentro kon-tzertatua izatetik publiko izaterapasatzeko aukera azter zezala. Hauda, “Osasunbideko sare publikoansartzeko aukera azter dezala”.

Ruizek adierazi zuenez, “azter-keta horretan gobernuak irizpidejuridiko, ekonomiko eta osasun-gintzaren planteamendu estrate-gikoari dagozkionak aintzat har-

tu beharko lituzke eta eman beha-rreko urratsak”. EH Bilduk gober-nuari eskatu zion “aipatu azterke-ta Parlamentuan hiru hilabete-ren buruan aurke zteko”.Proposamena bozkatu zen eta ezzuen aurrera egin. EH Bilduk,Ahal Duguk eta I-Ek alde bozka-tu zuten (17 boto), UPNk eta PPNkkontra (17 boto). Geroa Bai eta PSNabstenitu ziren. Berdinketa kasue-tan mozioak ez du aurrera egiten.

Bisita Nafarroako Parlamentuko kide-ak martxoan Altsasuko klinikapsikogeriatrikoa bisitatuko dute.EH Bilduk eskatu du bisita.

Iritziak

UPNko Sergio Sayasek azaldu zuenatzo, gobernua funtzionatzen ezduena konpontzeko dagoela. Erre-gionalistak funtzionatzen duena zer-gatik aldatu behar ote den galde-tu zuen. Baliabide publikoak egun-go kontzertuarekin egoki bideratuakdaudela adierazi zuen. UPNkoekkontrako boza eman zuten.Geroa Baik abstentzioara jo zuen.Maria Solana parlamentariak EHBilduk proposatutako ikerketainteresgarria dela esan zuen. Halaere, osasun departamentuareneta klinikaren arteko premiazkoelkarlan markoa sortzea propo-satu zuen. Marko horretan inpli-katutako eragile guztiak partehartzea proposatu zuen. Koalizioazerbitzuak publiko egitearen aldeagertu zen baina lehentasunakmarkatuz. Ruizek errepika une-an erantzun zion elkarlan markoaegoki jotzen zuela. “Emendakingisa aurkeztu bazenute, alde boz-katuko genuke”. Baina zerbitzuahobetzeko aukerak jakinak dire-la gaineratu zuen, kontzertuahobetzea edo publiko egitea. Ahal Duguko Tere Saezek klinikapubliko bihurtzearen alde daude-la, eta beraz, azterketa egitea ego-ki jo zuen. Aldi berean, gobernuasustengatzen duten lau indarrenprograma-akordioaren berdintasunatala ekarri zuen gogora langileenlan baldintzez aritzean: “klinikako52 langileetatik 48 emakumezko-ak dira eta 4 gizonezkoak”.

PSN abstenitu egin zen. Maria Chi-vitek administrazioak populazio-ari eman beharreko zerbitzuakzein diren zehaztu behar dituelaaipatu zuen, “ez klinikaren pre-miak zein diren”. Ikerketa egite-aren alde agertu zen sozialista, bai-na ez publikoa egitearen alde. “Zer-gatik klinika hau edo ez San Juande Dios edo beste bat?” Kontzer-tuak errebisatu beharra aipatuzuen. Errepika txandan Ruizekazaldu zuen %98ko jarduera publi-ko duen San Juan de Dios klinikapubliko bihurtzearen alde dago-ela EH Bildu. “Baina ez Iruñekoeta Altsasuko klinikek duten kon-tzertuak ez dira gauza bera. Altsa-sun aurrera egiten da langileenlan baldintzen prekarizazioaga-tik eta boluntarioen lanari esker”. PPk kontrako botoa eman zuen.Javier Garcia Jimenezek azaldu zue-nez, “egoki funtzionatzen duena zer-gatik aldatu behar da? Aldatzekoez dugu beharrik ikusten”. Baliabi-deen optimizazioaren eta publikoeta pribatuaren elkarlanaren aldeagertu zen. Gartziak beste klinikabatzuk zergatik ez diren aipatunabarmen du. Eta Ruizek erantzu-nean gogorarazi zion aurrekontuenemendakinetan Altsasuko klinika-ri dirua kentzea eta hura Cimaraeta CUNera bideratzea eskatu zute-la popularrek. Azkenik, I-Ek alde-ko boza eman zuen. Marisa Simo-nek azaldu zuenez, “herritarren pre-mia da eta klinikak publikoa beharkoluke”. Ikerketa integrala egitea eska-tu zuen.

Gobernuak ez du klinikapubliko bihurtzekoaukera aztertuko

Page 9: 540 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a eskelak 9

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Pio Anso Urriza

Zure umore eta irrifarraez dugu inoiz ere ahaztuko.

Familia

Lana/ Negozioak LAN ESKAINTZA

Euskara irakaslea behar dut HezkuntzaEskolako goi-mailako azterketa prestatzeko.Interesatuek hots egin dezatela 669 97 63 44telefonora.

HigiezinakETXEAK

SALDU

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

Pisua salgai Etxarri Aranatzen. 84 m2 erabil-garriak, berrituta, eguzkitsua, 3 logela, komuna,egongela, sukaldea, trasteleku bat pisuan bertan,berogailua. 72.000 €. Interesatuek hots egin654 23 41 02 telefonora.

ERRENTAN EMAN

80 m2 dituen etxebizitza alokatzen duguEtxarri Aranazen. 3 logela, sukaldea, komunaeta egongela. Altzariz horniturik. Garajea eta 30m2 ko lorategia barne. Tel 609 84 55 99.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

IkastaroakUdako Euskal Unibertsitateak (UEU). Bereudaberriko eskaintza aurkeztu du. Otsaila etamaiatza bitartean 4 ikastaro eta 4 hitzaldi antola-tu ditu Nafarroan, www.ueu.eus

Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongi-zatea bermatzen duen proiektu euskalduna.Harremanetarako 620 25 42 30 eta

[email protected]

Elkartasun afaria Altsasun. Ukrania antifaxis-tarekin elkartasun afaria antolatu dute hilaren19rako Altsasun, 21:00etan. Biltoki eta Lezeatabernetan eman daiteke izena. Egun berean,19:00etan Interunit brigadako kideek hitzaldiaemanen dute gaztetxean.

EGA prestatzen lagunduko dizut ingelesare-kin laguntzen badidazu. Tel 634 42 29 74.

Liburu aurkezpena. “¿Quién con fuego?” ele-berria aurkeztuko du Carlos Ollo RazkinekZiordiko liburutegian otsailaren 25ean, 18:30ean.

Irurtzungo irakurle taldea. “La madre” -Maximo Gorki. Martxoaren 3an, 18:00etan libu-rutegian

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisiaduen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korron-te honetan sartu dezake dirua: ES 33 2100 53652301 0002 9770.

Lamias, Nafarroako Emakume Gazteak.Atzerrian dauden Estatu Españoleko gazteendakokonpetentzia digitalak on line eta doan ikastekoaukera. Prestakuntza-programa 2016ko martxo-aren 7an hasiko da eta bukatu ekainaren 5ean,140 ordu izanen dira. Plaza mugatuak. Argibidegehiago: [email protected]. Izenematea: http://ow.ly/Xgg9Y

Benigno omentzeko auzolana. Apirilean egunosoko omenaldia eginen da Urdiainen.Proiekturako den ikusentzunezkoa egiteko argaz-kiak behar dira. Baita egunean bertan lan egiteko.Harremanetarako: [email protected]

Berria Beka. Berria Hedabideen Fundazioak,Berria Taldearen eta Laboral Kutxaren laguntzaz,Berria bekaren hirugarren aldirako deialdia egindu, euskara, hedabideak eta teknologia berriakkontuan hartuta proiektu berriak sortu eta mar-txan jartzeko. Proiektuak 2016ko apirilaren1erako aurkeztu beharko dira eta proiektu irabaz-leak 12.000 euroko laguntza jasoko du proiektuamartxan jartzeko.

Lakuntzako elkartasun zozketa. Zenbaki sari-tuak, hauek dira: Egur berogailua, 1244; Gurutzsaskia, 828; Brindi saria, 681; Eder saskia, 2393;

ardo loteak, 121, 1886 eta 2376.

Sakanako Belenzaleen zozketa. 324 zb.Egoitzara joan saria jasotzera.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-

xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo immigrazioa@sakana-

mank.com posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Luken Fernandez Sanchez,ilbeltzaren 31n Lakuntzan.• Nisrin El Marnissi Azdoud,otsailaren 2an Uharte Arakilen.• Nicolas Vargas Florescu,otsailaren 5ean Iturmendin.• Rayan El Hassouny Blanco,otsailaren 5ean Altsasun.Heriotzak• Josefina Frauca Jaen, otsailaren2an Altsasun.• Migel Angel Etxarri Irurtzun,otsailaren 6an Lakuntzan.• Pio Anso Urriza, otsailaren 8anBakaikun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 10: 540 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a10 kintoak

Kintoak Sakanan

Kinto ospazkizunak Sakanan

Altsasuko kintoek 16.000€ jaso dituzte. Arbizuko kintoak kaleak alaituz ibili ziren.

Larunbatean eskean ibili ziren Bakaikuko kintoak. Etxarri Aranazko kinto neska-mutil kuadrilla ederra.

Larunbat goizean Iturmendiko kintoak elkarrekin gosaldu eta kalez kale eskean ibili ziren. Lakuntzako kintoak Pikota aurrean atera zuten talde argazkia.

Page 11: 540 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a kintoak 11

Kintoak Sakanan

Eguerdiko zortzikoak dantzatu eta gero poz-pozik elkartu ziren talde argazkia egiteko. Larunbat goizean trikitilariak lagundurik, ziordiarrei ardoa eta tabakoa eskaini zieten esker onez.

Olaztiko kintoak larunbat goizean opilak banatzen ibili ziren. Uharte Arakilgo kintoek bat egin zuten ihote ospakizunekin.

Page 12: 540 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a12

PilotaPilotaPilota Pilota goxua

Atletismoa

kirola >>ARETO FUTBOLA

LAGUNARTEKOA: Europako Kopa jokatzenari denez, liga etenaldian dago. Lehiaketa-ren erritmoa ez galtzeko, gaur lagunarteko

partida jokatuko du Magna Gurpea XotakSanta Colomaren kontra, Katalunian. Usineta Yoshikawa euren selekzioekin daude.

Julen Martijapilotariaren debutaikusteko autobusajarri duteOtsailaren 12ra arte egin daitekeizena ematea

Etxeberriko Julen Martija pilota-riak Asperekin debutatuko du otsai-laren 21ean, Eibarko Astelena pilo-talekuan. Yves Salaberri “Xala”izango du bikote Martijak, Lekui-nekoaren agurretako bat izango denpartidan. Bailarako semearen debu-ta ikusteko autobusa antolatu duArakilgo Udalak eta horretaz gain,Udalak sarreren erreserba erraz-tuko du. Kantxako sarrerek 30euro balio dute eta goiko harmai-letakoak 15 euro. Izena emateaotsailaren 12ko 12:00ak bainolehen egin daiteke Arakilgo Uda-lean (948 500 101 edo [email protected]). Autobusa eguerdiko 12:00etan abia-tuko da, eta itzulera ordua 20:00akaldera.

Bazkaria

Bestalde, Etxeberriko Herri Erdielkarteak bazkaria antolatu du Eiba-rren. Izena emateko 626 062 897telefonora deitu behar da.

Sakanako XII. Atletismo Kopa-LasaKirolak Sariak banatu zirenostegunean. Izaskun Beunza etaSergio Garcia de Eulate izan diratxapeldunak

Atletismoa sustatu eta Sakanakoatletismo probatan korrikalarisakandarren parte hartzea bulka-tzeko sortu zuen Sakanako Man-komunitateko Kirol ZerbitzuakSakanako Atletismo Kopa. 2015eanSakanako Atletismo Koparen XII.edizioa izan zen, eta aurreko urte-etan bezala Lasa Kirolak laguntzai-lea denez, Lasa Kirolak Saria ize-na ere hartu zuen probak. Sariematea ostegunean, otsailaren 4anburutu zen, Altsasuko Lasa Kiro-lak dendan.

Bost probek puntuatzen zutenXII. Sakanako Atletismo Saria-Lasa Kirolak Sarirako: Iturmen-din jokatutako XII. Aitzkozarherri krosak (maiatzak 30), Zior-diko II. Herri Krosak (ekainak7), Ergoienako XII. Birak (irai-lak 19), Sakanako XV. Herri Las-terketak (urriak 24) eta Altsasu-ko Barricarteren XXXV. Oroi-menezko Oinezko Lasterketak(abenduak 8). Sakanako 10 one-nek puntuatzen zuten, gizonez-koetan eta emakumezkoetan, etagutxienez 4 probatan parte har-tu beharko zen.

Emakumezkoetan Izaskun

Beunza olaztiarrak bildu zituenpuntu gehien, Ginesa Lopezaltsasuarraren eta Maite Zaba-leta etxarriarraren aurretik.Gizonezkoetan Sergio Garcia deEulate altsasuarrarendako izanda Kopa, Raul Audikana olaztia-r r a re n e t a I b a n G o n z a l e zurdiaindarraren aurretik. LasaKirolak dendan egindako sariematean lehendabizikoek 80 eurojaso zituzten kirol materialean,bigarrenek 60 euro kirol mate-

rialean eta hirugarrenek 40 eurokirol materialean. Bestalde,Koparako baliagarriak direnproba guztietan parte hartuzuten korrikalarien artean –Izas-kun Beunza, Iban Gonzalez etaSergio Garcia– saria zozketatuzen, bi pertsonendako gau bat etagosaria Lizarragako Bentan, etaIzaskun Beunza izan zen zorte-duna. Sari ematea borobiltzekomokadutxo bat hartu zuten ber-tan bildutako guztiek.

II. Bikotekako PilotaGoxua TxapelketaAltsasunMartxoaren 4an hasiko da, AltsasukoGazte Asanbladak eta Pilotajaukuklubak antolatuta

Altsasuko gaztetxearen 25. urteu-rreneko ekitaldien barruan Biko-tekako Pilota Goxua Txapelketaantolatu zen iaz, irailaren 18tikurriaren 9ra bitartean. Txapelke-tak arrakasta handia izan zuen, guz-tira 32 bikote aritu baitziren, bi mai-latan banatuta. Arrakasta hori iku-sita, aurten txapelketarekinjarraitzea erabaki dute AltsasukoGazte Asanbladak eta Pilotajaukuk.II. Bikotekako Pilota Goxua Txapel-keta antolatu dute, martxoaren4an hasi eta maiatzaren 7an, Altsa-suko Alde Zaharreko jaietan, des-pedituko dena. Hiru mailatan joka-tuko da: lehen maila, bigarren mai-la eta hirugarren maila. PartidakAltsasuko Burunda pilotalekuanjokatuko dira, ostiral gauetan etaigande arratsaldetan.

Izena ematea zabalik

Otsailaren 27a baino lehen emanbehar da izena, 646 772 899 tele-fonoan edo [email protected] e-postan.

Sakanako XII. Atletismo Kopa-Lasa KirolakSaria:

Emakumezkoak:1. Izaskun Beunza Azazeta2. Ginesa Lopez Cid3. Maite Zabaleta Gomez

Gizonezkoak1. Sergio Garcia de Eulate Maia 2. Raul Audikana Arrese3. Iban Gonzalez Barroso

Ezkurdia-Barriolari Binakakoa hankazgora jarri zaie, Irujoren eta Rezustarenkontra 22 eta 7 galdu ondoren

“Ahazteko moduko partida izan da,desastre hutsa” aipatu zuenBarriolak Irujoren eta Rezustarenkontra 22 eta 7 galdu eta gero. Lei-tzarrak bere buruari bota zionerrua, baina onartu beharra dagoez berari eta Ezkurdiari ez zitzaiz-kiela gauzak ongi joan. Aldiz, Iru-jo eta Rezusta bikain aritu zireneta guztia atera zitzaien ongi.

Aste bateko bajaren ondorenIrujo izugarri aritu zen. Zezen batbezala hasi zen, eta berehala hasizen aldea ateratzen. Gantxoz 8 tan-

to egin zituen Iberokoak. Ezkur-diak eta Barriolak ezin zuten ezeregin. Rezustak ere atzean aginduzuen. Bukaeran jipoi ederra jasozuten Ezkurdiak eta Barriolak.

Irujok eta Rezustak sailkapene-ko buru jarraitzen dute –jokatuta-ko 10 partidetatik 9 irabazi dituz-te–. Aldiz, Ezkurdia eta Barriola 5.postuan daude, 4 punturekin, etafinalerdietarako sailkatzeko lehenlau postuetan sailkatzea aldapagora jarri zaie, Artola-Albisuk etaBengoetxea-Untoriak seina puntudituztelako, Olaizola-Urrutikoetxe-ak 7 puntu eta Irujo-Rezustak 9 pun-tu. Baina esperantza galtzen den

azkena denez, egoerari buelta emaneta lehen fasea despeditzeko gera-tzen diren 3 jardunaldietan etxekolanak ongi egitea dute buruan arbi-zuarrak eta leitzarrak. IgandeanEzkurdiak eta Barriolak euren are-rio zuzenak diren Artola eta Albi-su izanen dituzte aurrez aurre.

Sakanako Kopa jaso dute

www.sakana-mank.comSailkapen osoa begiratzeko.

Antolatzaileak, babesleak eta sarituak, talde argazkian. Aurten ere jokoan izanen da Sakanako Atletismo Kopa.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa19. jardunaldia

Bidezarra – Etxarri Aranatz

Burlades – Lagun Artea

Etxarrik ez zituen 3 puntuak eskuratu etaaldiz, bosgarren garaipena segidan lortuzuen Lagun Arteak. Egun laugarrenak diralakuntzarrak eta etxarriarrak gainditudituzte, hauek seigarren postura jaitsibaitira. Burlatan, 13. minuturako aurreratuzen Burlades baina Lagunek behetik goraegin zuen eta atsedenaldia baino lehenAnderrek berdindu zuen. Bigarren zatianBurlades aurreratu zen, baina Anderrek binaberdindu eta partida bukaeran LagunekoUrkok garaipenaren gola sartu zuen.Noainen Bidezarrak 3 eta 1 irabazi zionEtxarriri partida oso lehiatuan.Goikoetxeak Etxarri aurreratu zuen bainaBidezarrak berdindu zuen. Bigarren zatianBidezarra finago ibili zen eta bi gol sartuzituen.

Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40 p4. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .34 p6. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Berriozar

(Igandean, 16:30ean, Lakuntzan)Etxarri Aranatz – Mutilbera

(Igandean, 16:00etan, Etxarri Aranatzen)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa19. jardunaldia

Altsasu 1 – Amaya 0

Larunbat eguerdian Dantzalekunjokatutako partidan hiru puntuak Altsasungeratu ziren eta altsasuarrek bikain ospatuahal izan zituzten Santa Agedak.Hasieratik agindu zuen Altsasuk eta 24.mnutuan Paulettek gol ederra sartu zuen,Amaiaren tiro baten erreboteari beharbezala erantzun eta gero. Amaia saiatu zenbaina Altsasuk onfi defendatu zuen.

Sailkapena >>1. Lezkairu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .50 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .23 p

Asteburuko jardunaldiaAltsasu – Beti Onak

(Larunbatean, 12:15ean, Altsasun)

Futbola

Aldapa gora Binakakoa. Sailkapena

Irujo-Rezusta: 9 puntuOlaizola-Urrutikoetxea: 7 puntuBengoetxea-Untoria: 6 puntuArtola-Albisu: 6 puntuEzkurdia-Barriola: 4 puntuAltuna III.a-Merino II.a: 3 puntuBerasaluze II.a-Beroiz: 3 puntuIrribarria-Merino: 2 puntu

Binakakoa. 11.jardunaldiaVictor-Beroiz / Altuna III.a-Meri-no II.a (ostiralean, 22:00etan,Labastidan. ETB1, ntb)Irujo-Rezusta / Irribarria-Meri-no (larunbatean, 17:45ean, Iru-ñean)Olaizola II.a-Urrutikoetxea / Ben-goetxea VI.a-Untoria (larunba-tean, 17:45ean, Bilbon. ETB1, ntb)Ezkurdia-Barriola / Artola-Albi-su (igandean, 17:00etan, Oña-tin. ETB1, ntb)

Ezkurdiak eta Barriolak ez zuten egun ona izan.

Page 13: 540 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a kirola 13

Txirrindularitza Atletismoa

Futbola

Etxarriko futboleskolakoak SadarrenEtxarri Aranazko Futbol Eskolakoikasleak Sadarren izan ziren igan-dean, Osasuna Fundazioak futboleskolekin egiten duen kanpaina-ren barruan, Osasunak eta Alme-riak jokatutako partida ikusten.Horretaz gain, Osasunako futboltaldearekin argazkia ateratzekoaukera izan zuten Etxarri Aranaz-ko eta Berriobeitiko futbol esko-letako neska-mutikoek, haien goza-menerako.

Nafarroako 6 talde onenen arteansailkatu dira altsasuarrak

Aurten estreinatu da Altsasu ema-kumezkoen taldea. Eta hara zernolako debuta egin duen. Emaku-mezkoen Futbol 8 ligako lehenmultzoan lehiatzen ari dira altsa-suarrak eta primeran ibili dira.Lehen faseko azken jardunaldian,hamalaugarrenean, AltsasukArdoi B taldeari 5 eta 1 irabazi etagero –Irati Igoak 3 gol eta Eiderreketa Nereak bana–, Gazte BerriakAntsoain da liderra, 27 punture-kin, eta Altsasu bigarrena da, pun-tu berberekin (27 puntu).

Futbol 8 ligako lehen faseabukatuta, orain bigarrenari ekin-go zaio. Futbol 8 ligako 3 multzo-etako bi talde onenek Txapeldu-nen Fasean jokatuko dute, sei tal-de guztira. Tartean dago Altsasu.

Emakumezkoen Futbol 8 ligako seitalde onenen artean daude altsa-suarrak, Kirol Sport, Lagunak,Amigo, Beti Gazte eta GazteBerriak Antsoain taldeekin bate-ra. Txapeldunen fasea otsailaren20an hasiko da.

“Oraindik ez dugu sinisten,lehen urtean horren denboraldiona egitea oso zaila delako. Gaine-ra, izugarri kostatu zitzaigun nes-ken taldea ateratzea. Beraz, lortu-takoaz disfrutatu behar dugu etaoraindik lan handiagoa egin behar-ko dugu bigarren fase honetan,Txapeldunen Ligan, partida batzukirabazteko” adierazi du nesken tal-deko entrenatzaile eta SociedadDeportiva Alsasuako futbol koor-dinatzaile Gorka Paskuak. Neskakentrenatzeko lanbidean Adrian Cla-ver du bidaide Gorka Paskuak.

Azanzaren EuskadiFundazioa,aurkeztutaTaldeak 2016ko egitasmoaGuggenheim Museoan aurkeztuzuen, ostiralean

Ostiralean, otsailaren 5ean Euska-di Fundazioa txirrindularitza talde-ak aurkezpena egin zuen BilbokoGuggenheim Museoan. Migel Mada-riaga manager duen taldearen hel-burua “txirrindularitza eskola one-na izatea” dela, eta helburua “ez dahorrenbeste lasterketak irabaztea,txirrindulariak trebatzea baizik, bai-na ez diogu ezerri uko egiten” gai-neratu zuen. Aurreko urtean den-boraldi bikaina egin zuen EuskadiFundazioak, eta bi txirrindulariklortu dute profesionaletara salto egi-tea, Mikel Iturriak eta Mikel Aristik. Jorge Azanza altsasuarra eta Gor-ka Gerrikagoitia izanen dira, atze-ra ere, taldeko zuzendariak. Berenaginduetara 16 txirrindulari izanendituzte, afizionatuen mailan lehia-tuko direnak; Egoitz Fernandez,Oscar Gonzalez eta Xabier SanSebastian dira nabarmentzen dire-nak. Euskaldun Torneoa, Lehenda-kari Txapelketa eta Espainiako Kopadira helburu nagusienak, eta baitaPortugalgo eta Frantziako egutegi-ko proba jakin batzuk ere. “Gu las-terketa guztiak irabaztera aterakogara. Lehiakorra izan behar da, ira-bazi ala ez” azaldu zuen Gerrika-goitiak aurkezpenean. Aurreko urtean 30 lasterketa bai-no gehiago irabazi zituen EuskadiFundazioak, tartean Altsasuko fes-tetako Altsasuko 86. Txirrindulari-tza Proba, Jorge Azanzaren zuzen-daritzapean Mikel Iturriak irabazi-takoa. Proba horrek erabaki zuenEuskaldun Torneoa, Mikel Iturria-rendako izan zena.

Javier Nagorek eta Ana Ollok irabazizuten txapelketa

Lizarrako Los Llanos parkeko zir-kuituan jokatu zen NafarroakoKros Luzeko Txapelketa, igande-an. Gizonezkoek 9,7 km eta ema-kumezkoek 7,3 km osatu behar izanzituzten. Nafarroako Kros Motze-an gertatutakoa errepikatu zen,

Javier Nagore (30:30) eta Ana Ollo(26:37) izan baitziren txapeldunak.Izaskun Beunza bederatzigarrenairitsi zen helmugara (30:21). Olaz-tiarrak aipatu digunez “lehertu-ta bukatu nuen, baina oso konten-tu”. Kros Laburrean 11.a sailkatuzen olaztiarra, baina luzean hobe-to ibili da, 9.a izan baita.

»

Etxarriko futbol eskolako neska-mutikoek Osasunako jokalariekin talde argazkia atera zuten, Sadarren. osasuna

Izaskun Beunza bederatzigarrena Nafarroako Kros Luzeko Txapelketan

Altsasuko neskak, Txapeldunen FaseraEmakumeen Altsasu Futbol Taldea

Jokalariak: Jone Apaolaza, Saioa Sayas, Nerea Arellano, Udane Vergara, Ainhoa Agirre,Amets Oteiza, Aroa Cerezo, Silvia Amores, Maider Granizo, Irati Igoa, Naroa Barriola etaEider Vicente.Entrenatzaileak: Gorka Paskua eta Adrian Claver. Hasieran Ane Cantero zen Paskuarenlaguntzailea, baina utzi egin behar izan du Galiziari joan delako futbolean jokatzera.

Benjaminetan lehena sailkatu zen

Asteburuan Iruñeko San Juankiroldegiak irristaketako lehenindoor proba hartu zuen. Bertanaritu ziren Sakana IrristaketaTaldekoak, Juli Acebes monito-rearen aginduetara. Ongi arituziren, eta tartean Iratxe Lapuen-te Perez emakumeen benjaminmailan lehena sailkatu zen. Albis-te bikaina, beraz, Sakanako irris-taketarako.

Irristaketa

Iratxe Lapuente bikain Iruñean

Izaskun Beunza, erdian, Altsasuko Barricarteren Omenezko Lasterketan.

Page 14: 540 guaixe

kultura >>AHO ZAPORE ONAREKIN ETXERA: Etxarriko abes-batzak eta Pamplonesa bandak elkarrekin aritu zirenigandean. Iruñeko Gaiarre antzokia beteta zela, en-tzuleen gogokoa izan zen kontzertua.

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a14

Alejandro AravenaArkitektoak 2016koPritzker Saria jaso du

Pritzker Arkitektura Saria, eskuar-ki Arkitektura Nobela gisa aipatu-ta, urtean behingo nazioartekoospe handieneko saria da eta arki-tekto bat ohoratzeko ematen dengarrantzitsuena. Epaimahaiak Alejando Aravenaaukeratu du 2016. edizioko irabazle.Aravena 41. sariduna eta lehen txi-letarra da aipamena jasotzen. Aurtengo sariak arkitektoei aten-

tzioa eman nahi izan die, oina-rrizkoan fokuratzeko gonbida-pen positiboa luzatuz. Izan ere,Aravenak arkitekturaren eragineremua handitzeko duen gaitasunanabarmendu nahi izan da. Hiri-inguruneak hobetzeko eta etxe-bizitza edukitzearen inguruansegurtasunik eza sortzen duenmunduko krisiari aurre egitekokonponbideak zehazteko ahal-mena saritu da. Gizartearekin konprometitutako48 urteko arkitektoak 2500 etxe-bizitza sozial baino gehiago erai-

kitzea lortu du etxebizitza politikapublikoetan nahasiz eta bere lan-bidea erabiliz, gizartean irismen han-diko benetako inpaktua sortzeko.Gaur egun, Hego Amerikan 400milioi pertsona baino gehiago bizidira, munduko populazioaren %6,eta hauetatik %80 hirigunean bizida. Honek eskualdean etxebizitza-defizit altua sortu du eta ondoriozplanifikazio zehatzik gabeko koka-guneak sortu dira. Ordenaziorikgabeko urbanizazio prozesu haueketxebizitza gune guztiz prekario-ak sortu dituzte. ONU habitat-ek

igorritako azken txostenaren ara-bera, Hego Amerikan eta Karibe-an etxebizitza prekarioetan bizidiren pertsonen kopurua 110,7milioietara heltzen da. Hiri-haz-kundeari erantzuna emateko,hemendik 2030. urtera garapenbideko herrialdeetan aste bakoi-tzeko miloi bateko biztanleria izan-go lukeen hiria eraikitzeko gai izanbeharko ginateke. Arevalo ELEMENTAL taldeko buruda. Arkitekto talde honek behar-tsuenei etxebizitza emateko lanegiten du. Pertsona eta gizarte-

aren onurarako emaitzarik one-nak lortzea du helburu eta horre-tarako politikari, abokatu, iker-tzaile, egoiliar, tokiko agintarieta konstruktoreekin elkarlane-an dihardu. Sariduna arkitektoaren irudi uni-bertsal eta tradizionaletik haragodoa; dagoeneko eraikitako arki-tekturan, ingurumenean, konpon-bide sozialak aurkitzea eta prakti-kan jartzea du helburu. Diseinuabalio erantsia izan dadin eta ez kos-tu gehigarria, Arkitektura berdin-tasuneranzko bidezidor.

bazterretik

Izaskun Beunza

Sarean ikusgai Trailerra https://vimeo.com/88798212 hel-bidean ikusi daiteke. 1,84 euro pagatutafilm laburra https://vimeo.com/onde-mand/hijosdelatierra/146345391 helbi-dean ikusteko aukera dago.

Nafarroako taldekako bertsoekimenean Etxarri AranazkoEinnekin taldeak egin du aurrera.Lehen parte-hartzea zuen AltsasukoBota lasairen txandak, beste bateanizan beharko du

Etxarri Aranazko gaztetxeanjokatutako bertso-merendusaioan lortutako puntuare-

kin Einnekin taldeak aurrera egindu Bardoak ekimenean. MaiderAnsak aurkeztutako saioan Ene-ko Lazkoz, Saats Karasatorre etaJon Arratibel etxarriarrak Bara-ñaingo Barakinak taldeko AnderPerezekin, Lizar Alemanekin, JonArrizibitarekin eta Pablo Pereze-kin bertsotan neurtu ziren. 40 batbertsozaleren aurrean aritu ziren.Etxarriarrek eskuratu zuten pun-tua eta bigarren fasera pasatu dataldea, beste bostekin batera.

Etxarriarrak Berako Larungo

antenak taldearekin neurtuko dabigarren fasean edo final erdiko-etan. Etxarriko bardoekin neur-tzeko prest dira Julen Zelaieta,Patxi Castillo, Aitor Elexpuru etaJokin Pinatxo bertsolariak. Joan-etorriko bertso saioen ondorenmartxoaren 19ko Etxarri Ara-nazko finalerako hiru taldek esku-ratuko dute txartela.

Bota lasaiAltsasuko bertso eskolako talde-ak (Aitziber Grados, Idoia Grani-zo, Ekain Alegre, Josema Leitzaeta Aritz Goikoetxea) aurrenekoparte-hartzea zuen Nafarroakotaldekako bertso ekimenean. Etxe-ko saioa irabazi bazuen ere ezinizan du lehiaketan aurrera egin.Hala ere, bertsolari altsasuarrekplaza berrietan kantatzeko auke-ra izan dute.

Haize Berriakbandaren DVDarensalmenta martxaonean Sakanako musika eskoletan etaibarreko herri gehienetako hainbatdenda eta tabernatan 10 eurotansalgai dago. 661333523 telefonoan [email protected] daiteke ere. Jasotako diruainbertsioa estali eta bandarenegitasmo berrietara bideratuko da

Haize Berriak Bandako kideekesker ona azaldu diete Enri-

ke Zelaiaren omenez antolatu zuenkontzertua posible egin zuten guz-tiei. Bereziki mezenazgo legea-ren bidez, Mecnaren bidez, diruekarpena egin zuten guztiei.Horrela, 4.000 euro jaso zituenbandak. Kontzertua Zatoz agurizenburuko DVDan jaso da etahura posible egin dutenei ere eskeona azaldu die bandak. +www.guaixe.eus

Musikari kurduaIrurtzunen Bihar, 20:00etan, Irurtzungo kulturetxean Gani Mirzok Irak-en menpekoKurdistango Domiz errefuxiatueremuaren aldeko elkartasunkontzertua eskainiko du

Ekialdearen eta mendebaldearenarteko zubi lana egiten du Gani

Mirzoren musikak. Kurdistango,ekialdeko musikak flamenkoare-kin eta jazzarekin nahastuz sortzenditu. Lautearen eta gitarren arte-ko bidegurutzea da. Hiru diskoargitaratu ditu. Gaur egun berebanda Neila Benbeyk (kantaria,Arjelia), Juan Jose Barredak (espai-niar gitarra, Espainia), MartinMelendezek (Txeloa, Kuba) etaAziz Hodayk (perkusioa, Maroko)osatzen dute. +www.guaixe.eus

Zer ote daespazioan bizitzea?Zero grabitatea erakusketa otsailaren18tik martxoaren 17ra arte, astegune-tan 18:30etik 21:00etara eta domeke-tan 19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean

Aldian behin, nazioartekoespazio-estazioaren berri

ematen dute albistegietan. Edohalako herrialde batek espazio-misio bat bidali duela jakina-razten digute. Pertsonak espa-zioaren erdian. Astronauta dei-tz en zaie mendebaldean.Kosmonauta Errusian. Eta tai-konauta Txinan. Eta askotan horgoian dauden pertsona horieiburuzko galdera berak sortzenzaizkigu askori: nola bizi dira?Nola trebatzen dira? Zer jatendute? Nola asetzen dituzte beharfisiologikoak? Zer da beharrez-ko hutsean bizi ahal izateko?

Jakin-min hori asetzeko auke-ra izanen da Iortia kultur guneanostegunetik aurrera. Espazio-bidaiariek erabiltzen dituzten objek-tu eta material errealak ikusgai iza-nen dira: maketa, jantzi, argazki,elementu tekniko eta egunerokoobjektuak. Horien bitartez espazio-bidaiarien eguneroko bizitza hobeezagutzeko aukera emanen du Zerograbitatea erakusketak.

Horrekin batera, espazioarenkonkista, SESBen eta AEBen arte-ko espazio lasterketa, ilargiarenkonkista, sateliteak, Marte etabeste planetetara bidalitako esplo-razio gailuak… Horiek guztiak etagehiago gogoraraziko dizkigu era-kusketak.

Gure bardo taldebat aurrera

Altsasuarretik duenGoya sariaFilm labur dokumental onenaren Goyasaria jaso duen Hijos de la Tierra lanasortzen aritu da Javier San FelipeLarrea altsasuarra

Espainiako Zinema Akademiakfilm labur dokumental onena-

ren Goya saria Hijos de la tierra lana-ri eman ziola jakinaraztean pozoihu bat entzun zen aretoan. JavierSan Felipe Larrearena zen. PatxiUriz Domezain eta Axel O’MillTubau zuzendariak saria jasotze-ra igo ziren, baina altsasuarra bereaparteko aulkian pozak ezin kabi-tu zegoen. San Felipek esan digu-nez, “Lanari, konstantziari eta aha-leginari emandako saria da”. Aurre-tik, Madrilera iristean halakogorakada izan zuten. “Lortutakohelmuga zen. Baina irabazikogenuenaren sentipena genuen”.Sariak eguneroko lanean aurreraegiteko balio diela azaldu digu.

Altsasuarrak Uriz duela bospa-sei urtetik ezagutzen du. Orduanharen sorterriko, Garesko, belar-bil-tzaile bat eta Amazonia arteko lotu-ra egin nahian zebilen zuzendaria.San Felipek proiektuak 2011tik izanduen garapena gertutik ezagutudu. Azkenean, Hijos de la Tierraizenburua hartu zuen. Lana Altsa-sun proiektatzen saiatuko da.

Page 15: 540 guaixe

Testua: Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

Euskal mitologian bada oro-ren gainetik gailentzen denfigura bat: Mari jainkosa.Kondairen arabera, gai-

nontzeko izaki guztiak eta feno-meno naturalak haren esanetaradaude. Euskaldunen herri jakin-tzan Marik bizitza eta bizi-irrikairudikatzen ditu. Sortzaile handieta naturaren pertsonifikazio kon-tsideratzen da, eta emetasuna bote-rez hornitzen du. Ezaugarri horiekguztiek pertsonaia liluragarri bila-katzen dute.

Uste horretakoa da YolandaMazkiaran altsasuarra, “Marirensua” egitasmoaren sortzailea. Hain-bat urtez Mariren inguruko mate-riala biltzen aritu ostean, iraganabuztuan jainkosa ardatz duen filmlaburra grabatu zuen San Pedro-ko zelaian. Luxuzko parte-hartze-arekin, gainera: Enrike Zelaia akor-deoilaria, Itziar Nazabal margola-ria, Raul, Naiara eta Maddi Urkijotxalapartariak eta Altsasuko hain-bat dantzari eta abeslari. Filmaigande honetan mustuko dute,19:00etan, Iortia kulturgunean.

Zer dela erabaki zenuen filmlabur hau ekoiztea?Urteak daramatzat “Mariren sua”proiektuaren baitan Mari ikertzen.Jainkosaren inguruan material uga-ri daukat eta jendarteratzeko beha-rra ikusten nuen. Udan, Altsasunnengoela, bideo labur bat egitea era-baki nuen. Helburua proiektuaindartu eta hauspotzea da. Dena den,bideoa beregaina da, ez du beste ele-mentu batzuen beharrik osotasunaizateko.

Zer berezitasun ditu Marijainkosak?Intelektual asko Mari aztertzen aridira. Marija Gimbutas antropolo-goaren arabera, Neolitikoan etaPaleolitikoan Ama Jainkosa gur-tzen zuten, bular handi, aldakazabal eta bizitza emateko gaitasu-na zuen emakumea zena. Gimbu-tas Euskal Herriko herri kulturaaztertzen aritu da, eta ondokoaondorioztatu du: Neolitiko eta Pale-olitikotik bi harribitxi datozkigu,euskara eta Mari. Azken honenoroimenak oraindik bizirik dirau.Gauzak horrela, proiektuaren bidezjainkosaren izana jendarteratunahi dut. Euskal mitologiaren erdi-gune dela ikusirik, merezi du.

Zure esanetan, Mariri buruzkoezagutzak emakumeakahalduntzeko balio dezake. Mari sekulako tresna da gure jato-rri eta etorkizunaz jabetzeko. Adu-rra, barne indarra, kendu ezinzaion kemena duen izakia da. Egun

kanpoko indarrean galduta gabil-tza, adurraren bila ibili beharre-an. Kanpokoak alde egiten du, bai-na barne indar hori elikatuz gero,boteretsuago bilakatu gaitezke.Emakumeok gauza asko irabaziditugu, baina oraindik gauza askodaude egiteke. Mariren figurakaukera ematen du emetasunarenboterea, emakumeok umetokiandugun adurra aldarrikatzeko eta,horrekin batera, gizarte patriar-kalari kontra egiteko.

Horretarako, baina, jainkosarenberri izan behar da. Jendeak baduhonen inguruko ezagutzarik?Gaur egun jende askok ez du bereberri, Mari sekulako altxorra denarren. Elkarbizitza denon ahotandabilen garaiotan, Mariren legea-ri erreparatzea ez legoke gaizki. Izanere, honek bizikidetzarako kon-tzeptu oso baliagarriak jasotzenditu. Harroputza ez izatea, gezurrikez esatea, lapurretarik ez egitea,begirunea inori ere ez galtzea, elkar-laguntza ez ukatzea… printzipiohoriek guztiak jasotzen ditu Mari-ren legeak. Oso aproposa litzatekegure arbasoek zuten jakituria horigaur egun aplikatzea.

Horrez gain, Mari ama-lurrarengurtzarekin ere loturik dago. Egunlurrari kalte handia ari zaio egitengizakia, eta serio hartu beharrekokontua da. Ama-lurra errespetatzenikasi behar dugu, eta horretarakoMariren ekarpena oso baliagarriada. Euskararekin, paganismoare-kin, animismoarekin… ere loturaestua dauka. Urrezko altxorra da.

Harribitxia izaki, nola da posiblejendartean honen ingurukoezagutza zabalagoa ez izatea?Sarritan herri jakinduria galduzjoaten da, eta Mariren kasuan halagertatu dela esan daiteke. Nolanahi,Euskal Herrian oraindik badagonolabaiteko memoria. Esaterako,Enrike Zelaiak azaldu dit nolabehin Altsasuko herri guztia kale-

ra irten, eta askok gaupasa eginzuten Mari zerua zeharkatzen ikus-teko. Beraz, hor bada sentimendu,izpiritu, ideia, sinesmen bat.

Filmaren ekoizpen prozesuamagiko gisa definitu duzu. Bai, guztiz magikoa izan baita!Grabazioan oso ongi pasa genuen,giroa aparta izan zen. Marirenenergia alde izan genuela esan dai-teke. Dena primeran atera zitzai-gun. Egun bakar bat nahikoa izangenuen grabaketa guztiak egiteko.Hor funtsezkoa izan zen niretzatJoseba Salegiren laguntza. Zuzen-dari laguntzaile gisa oso lagunga-rria izan zen. Eta ondoren edizio-an ere lan handia egin du.

Euskara erabili zenuten.Hizkuntzaren hautuari zer nolakogarrantzia eman zenion?Handia. Jende askok uste du Altsa-sun apenas dagoela euskaldun jen-dea, eta ez da horrela. Euskara hitzegiten da, bizirik dago. Grabazio-an 30 bat pertsona izan ginen, etahiruzpalau pertsona kenduta bes-te guztiok euskara dakigu. EnrikeZelaia eta Joseba Salegik, esatera-ko, ez dakite euskaraz hitz egiten,baina hasieratik garbi esan zigu-ten komunikazioa euskaraz izateanahi zutela.

Mundu honetan baduzueskarmentua. Hainbatdokumental eta film laburegindakoa zara. Proiektu haunolako esperientzia pertsonalaizan da zuretzat?Zoragarria. Prestaketa lanean etagrabaketan izugarri gozatu dut.Egia da post-produkzio lana astu-nagoa egin zaidala. Otsailaren 14anfilma jendaurrean aurkeztea ere ezda lan erraza. Baina denera iritsinaiz, eta balorazioa, oro har, pri-merakoa da.

Laburmetraiaren aurkezpenaSanta Ageda eta Inauteri inguruan

egingoduzue.Erabakikontzientea da?Guztiz. Santa Agedaemakumeen jaia zen,erromatarrek ospa-tzen zuten matrona-liarekin lotura estuazeukan. Proiektu hauere emakumeena da,nahiz eta gizonek erelagundu diguten.Lotura bat ezarrinahi izan dugu egi-tasmoaren eta San-ta Agedaren jato-rri eta izaerarenartean. Eta Inau-teriei dagokie-nez, hauek guresustraiak eta erri-to paganoak iru-dikatzen dituzte, etapolita iruditu zitzai-gun aurkezpena honekinere lotzea.

Bideoa “Mariren sua”proiektuaren barruan dagokokaturik. Egitasmo honekbestelako ekimenak erebarnebiltzen ditu?“Mariren sua” zuzeneko ikus-kizunetan oinarritzea nahi-ko nuke. Orain film labur bategin dudan arren, proiektuaez da egitasmo zinemato-grafiko bat. Bideoak bila-tzen duena da jendea proiek-tura erakartzea. Nire asmoajendea naturara eraman etabertan ikuskizuna eskain-tzea da. Performance hauMarik, sorginek, eta beste-lako izakiek osatuko luke-te; esaterako, xamanek.Mexikoko xamanak eza-gutu ditut, eta konturatunaiz xaman horiek etahemengo sorginek bat etortzendiren gauza asko dituztela.

Bestalde, hauetan emakumeen

ume-tokia-

ren aska-pena erejor ratun a h i k o

nuke. Puntuoso energeti-koa da, oso bote-

retsua, baina osozigortua izan da.Egun mugimen-du handia dago

umetokiaren askape-na bultzatzeko, etaikuskizunetan horri ereheldu nahiko nioke.

Igandean aurkeztukodudan bideoa nahiko tradi-

zionala da, baina ikuskizuna guz-tiz garaikidea izango da, modernoa,elementu asko bilduko dituena.

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a kultura 15

“Mari jainkosa sekulako tresna da gure jatorri eta etorkizunaz jabetzeko”

Yolanda Mazkiaran, “Mariren sua” egitasmoaren sortzailea

Page 16: 540 guaixe

16 erreportajeasakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

IRAÑETA IRURTZUN

IRURTZUN

IRAÑETA

ZIORDIAOLAZTI

IHABARIhote ospakizunabihar-etziIhabardarrak ihoteei eskainikodiete asteburu hau. Baserritarrezjantzitako gazteek puska biltzea-ri ekinen diote bihar, 11:00etan.Gazteek jasotako puska horiekbihar eta etziko bazkarietakomenua izanen dira. Mahaira GureKabiya elkartean eseriko dira iho-te segiziokoak. Larunbatean, baz-kaldu eta gero, 18:00ak aldera,moxorroek etxez etxeko errondaeginen dute. Eskutan zigorra etabeste eramanen dituzte. Haiekinbidean opatzen dituztenak bero-tu eta zikinduko dituzte. Errondadespeditzean herri afaria eta dan-tzaldia izanen dira. Igandean ihote segizioko gazteakbazkaltzera elkartuko dira. Iluntze-an Ihabarra urteroko bisita eginendu Aitezarkoak, Landarrak eta Niniakosatutako familiak. Eta haiekin bate-ra hartzak. Moxorroak eta txistula-riak lagun dituztela kalejira eginendute. Plazan Aitezarko gaiztoarenepaia beteko da, sutan erretzea, Lan-darra negar batean gelditzen denbitartean. Gaiztakeria garaitu ondo-ren, ihotea despeditzeko, ihabarda-rrek otamena izanen dute.

ALTSASU Altsasuarrek euren ihote zikloabihar despedituko dute. Haurren etahiri ihoteen ondoren, bihar hiri iho-tearen txanda izanen da. Lagunkoadrilak euren mozorroekin kale-ra aterako dira eguerditik aurrera.

>> Otsailak 13, larunbata. Hiri inauteria13:30ean Dantza poteoa Sakarangatxarangarekin. 17:00etan Mozorro lehiaketa, Intxostia-punta gazte gunean. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaJamaica Show taldearekin, Foru plazan. 21:00etan Gazte afaria, Intxostiapuntagazte gunean. 22:30etik 00:30era Dj Sergey, Intxostia-punta gazte gunean. 00:00etatik 3:00etara DantzaldiaJamaica Show taldearekin, Foru plazan.

OLATZAGUTIA Mari Arrokaren etazamarroen bisitak Asteartean haurren inauteria ospa-tu ondoren, olaztiarrek Mari Arro-kari harrera eginen diote gaur. Dio-tenez, Mari Arroka mendi batetikbestera suzko igitai baten gaineanhegaz joaten zen. Gaur zamarroek

tiratutako gurdi gainean irudikatu-ko dute. Mari Arroka, eskutan suz-ko igitaia duela, kalez kale ibilikoda eta plazraa iristean ihoteei ongietorri eginen die. Hala, zamarhan-diak eta zamartxikiak bihar iluntze-an kalez kale ibiltzeko aukera iza-nen dute. Haiekin batera, ihote segi-zioa alkate jaun-andreek, auntzaiak,apaizak eta medikuak osatuko dute.Garai batean mutilek etxez etxe eska-tzen zuten zekalea udaletxera era-man eta saldu ondoren horiei ordain-tzeko.

Berritasuna

Hiri inauterien barruan udalak aurre-neko gurdi lehiaketa antolatu du. 14urtetik gorako koadrilek parte har-tu ahalko dute. Gaia librea da. Gur-dia orijinala eta beste inoiz partehartu gabea izan beharko da. Par-te-hartzaileek beraiek egindakogurdiak izan beharko dute. Egune-an bertan eman beharko da izena,gurdiaren izen txikiarekin batera.Epaimahaia bi zinegotzik eta Kul-tura Batzordeko kide batek osatu-ko dute. 200 eta 100 euroko bi saribanatuko dituzte.

Egitaraua

>>Otsailak 12, ostirala 19:00etan Mari Arrokarri ongi etorriagirotzeko mozorratzea, gaztetxean.20:00etan Mari Arrokari ongi etorria,gaztetxe ondoan. 21:00etan Auztaea, parte-hartzaileendakogaztetxean.

>>Otsailak 13, larunbata11:00etan Puska-biltzea, gaztetxetik,kalejiran. Jasotakoa herriko elikagaienbankuari eta Paris 365eri emanen diete.14:30ean Bazkaria, gaztetxean. 18:30ean Herri ihoteak, areto futbolekozelaitik abiatuta. Akaberan, zortzikoa,plazan.

>>Otsailak 20, larunbata12:00etan Gurdi lehiaketako izen ematea,areto futboleko pistan. Ondoren, ihotegurdien irteera. 14:30ean Herri bazkaria, frontoian.16:00etatik 19:00etara Los Pasaitxaranga. 19:00etatik 23:00etara DantzaldiaNemux diskorekin. 20:00etan Karrozen lehiaketako saribanaketa, dantzaldian.

ZIORDIA Helduen txandaZiordiar txikienak astearteanmozorrotu ondoren, nagusien txan-da bihar. Mozorrotuendako hitzor-dua 19:00etan jarri dute, orduantriki-poteoa abiaraziko baitute.Ondoren, 21:30ean, Errekakarteaelkartean mozorrotuen afaria iza-nen da. 78 pertsonek eman duteizena.

Mozorrolandia

Page 17: 540 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2016 17MozorrolandiaArgazki gehiago www.guaixe.eus-en

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

IRURTZUN URDIAINUHARTE ARAKIL

ARRUAZU

LAKUNTZA UHARTE ARAKIL

ARBIZU

UNANU ARRUAZU

IRURTZUNITURMENDILIZARRAGA

Page 18: 540 guaixe

18 erreportajeasakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

ETXARRI ARANATZ LIZARRAGA ETXARRI ARANATZ

ARBIZU

ITURMENDILAKUNTZA

URDIAIN

ALTSASUARBIZU

ALTSASUUNANU OLAZTI

Page 19: 540 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2016 19MozorrolandiaArgazki gehiago www.guaixe.eus-en

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

LAKUNTZA ARRUAZUZIORDIA

IRURTZUN

IRAÑETA

UHARTE ARAKIL

ARRUAZU LIZARRAGA

IRAÑETAUHARTE ARAKILLAKUNTZA

Aurten estreinakoz, astearte ihotean emakume batek, Aintzane Marinek, jantzi du katuela. UNANU

Page 20: 540 guaixe

20 erreportajeasakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

ZIORDIA

IRURTZUN arbizu ZIORDIA

OLAZTI

LIZARRAGAETXARRI ARANATZ

URDIAINBAKAIKU

ALTSASUOLAZTI ZIORDIA

Page 21: 540 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2016 21MozorrolandiaArgazki gehiago www.guaixe.eus-en

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

URDIAIN ITURMENDIURDIAIN

ALTSASU

UNANU ITURMENEDI

UNANU URDIAIN

ETXARRI ARANATZarbizuUHARTE ARAKIL

ETXARRI ARANATZ

Page 22: 540 guaixe

22 erreportajeasakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

LIZARRAGA UNANU ARRUAZU

LAKUNTZA

IRAÑETAALTSASU

UNANU

ETXARRI ARANATZOLAZTI

LAKUNTZAALTSASU ITURMENDI

Page 23: 540 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2016 23MozorrolandiaArgazki gehiago www.guaixe.eus-en

Guaixe • 2016ko otsailaren 12a

ARRUAZU UHARTE ARAKILurdiain

altsasu

Olazti ZIORDIA

IRURTZUN

LAKUNTZA ALTSASU

ARBIZUIRAÑETAETXARRI ARANATZ

Page 24: 540 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 12, ostirala • 2. aroa • 540. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 15.5. . . . . . . -0.5 . . . . . .27.2Etxarri A. 14.9. . . . . . . -2.5 . . . . . .48.5Altsasu 14 . . . . . . . . -1 . . . . . . . .61.3Aralar 6.8. . . . . . . -1.9 . . . . . .22.6Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 5 Max: 11 Min: 9 Max: 12 Min: 5 Max: 6 Min: 3 Max: 3 Min: 1 Max: 3 Min: -2 Max: 4 Min: -1 Max: 5

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 98% euria: 99% euria: 99% euria: 99% euria: 96% euria: 55% euria: 70%

Bazkide zozketaOTSAILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako Kanpina: -%10

Lacturale: esneki lotea

Artium museoa: 2 sarrera

Gaztezulo: 3 hilabetez doan

Magna Gurpea: 2 sarrera

1. SARIA: Ekainberri: 2 sarrera

Artazako Kanpina: %10eko

deskontua

Lacturale: esneki lotea

Artium museoa: 2 sarrera

Gaztezulo: 3 hilabetez doan

Magna Gurpea: 2 sarrera

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

15 22 1 9

1.- Berriki eratu duzue SakanaHarrera Hiriak erakundea. Zeinda honen helburua?Xedea errefuxiatuen errealitate-az eta krisiaz informatu eta sen-tsibilizatzea da. Horrez gain,Europako estatuetako gober-nuen jarreraren berri ere emannahi dugu. Eta horretaz gain,dirua lortu nahi dugu Domizekoerrefuxiatu-gunera bidaltzeko.

2.- Nola sortu zitzaizuenekimena abiatzeko ideia?Sakana ere errefuxiatuekiko elkar-tasun olatura batzea erabakigenuen. Sakana Harrera Hiriak ezda soilik informatzeko edota sala-tzeko sortu; sareak ehundu etaerrefuxiatuei babesa eta elkarta-suna eskaintzea ere funtsezkotzatjotzen dugu.

3.- Proiektua gorpuztea lanneketsua izan al da?Ez, nahia eta inplikazioa izandahorrelako egitasmoak aurrerairteten dira. Orain proiektua zabal-tzea dagokigu. Horretarako fun-tsezkoa izango da eskolekin, uda-lekin eta Sakanako Mankomuni-tatearekin elkarlanean aritzea.

4.- Orokorrean sakandarrakerrefuxiatuen egoeragatikkezkaturik daudela uste duzu?Bai. Irurtzunen, esaterako, jendeaoso sentsibilizaturik dago herrikurduarekin. Dena den, oraindiklan asko dago egiteke. Gure zeregi-na da sentsibilizazioa Sakana oso-ra zabaltzea, errefuxiatuekikoelkartasuna ahalik eta handienaizan dadin.

5.- Erakundea aste honetan arizarete aurkezten, Irurtzunen. Bai. Herenegun errefuxiatu-ere-muei eta harrera hiriei buruzkohitzaldia eman genuen, eta biharGani Mirzo, Alepoko artista kur-duak kontzertua emanen du. Ondo-ren elkartasun afaria izanen daIratxon. Lortutako dirua Domize-ko kanpalekura bidaliko dugu.

6.- Ibarrean barrena aurkezpengehiago egingo dituzue?Noski, proiektua Sakana mailakoadelako. Herri desberdinetanproiekzioak, hitzaldiak eta beste-lakoak egitea daukagu aurreiku-sirik.

7.- Zein izango da hurrengourratsa?Gaiaz sentsibilizatzeko bide des-berdinak aztertuko ditugu. Horrezgain, ibar osoan barreiatutako lan-taldea nola koordinatu pentsatubeharko dugu. Izan ere, ekimenakherri guztietako jendea bilduko du.Horretaz landa, instituzioen inpli-kazio handiagoa lortu nahiko genu-ke, bai udalen partetik, bai Nafa-rroako Gobernuaren partetik.Horretarako presio lana egiteadagokigu.

8.- Diru-bilketarako zer bideerabiliko dituzue?Alde batetik, kontzertu, afari etahitzaldietarako txartelak salduta.Eta, bestetik, borondatezko ekar-penen bidez. Horretarako bi kon-tu korronte ireki ditugu. Lorturi-ko diruarekin Domizeko errefuxia-tu-guneari laguntzeko gure aletxoajarriko dugu.

9.- Nolakoa da errefuxiatuekDomizen bizi duten egoera?Domiz Irakeko Kurdistanen dagokokaturik. 30.000 pertsona hartze-ko gaitasuna dauka, baina egun50.000 errefuxiatu inguru daudebertan. Ez dago nahikoa baliabi-derik bertan dauden pertsona guz-tien beharrei erantzuteko. Baldin-tzak benetan gogorrak dira: ur etahigiene instalakuntzak oso kaska-rrak dira, eta gaitzak harrapatze-ko arrisku handia dago.

10.- Gobernu europarrekerrefuxiatuekiko izan dutenjarrera nolakoa da?Lotsagarria. Pasibotasun handiaari dira erakusten benetan larriaden gai batekiko. Jendea itsasoanhiltzen ari da, eta Europa eziku-siarena ari da egiten. Are gehiago,kasu batzuetan errefuxiatuaklagundu nahi dituztenen aurka aridira egiten. Adibidez, GreziakoLesbosen dabiltzan boluntario askoustez pertsona-trafikoan aritzeaga-tik atxilotu dituzte. Elkartasunazigortu egiten dute. Erotzekoa da.

11.- Krisi humanitario haugeldiarazteko giltza zein izandaiteke?Herritarren eta instituzioen arte-ko sarea osatzea da bururatzen zai-dan irtenbidea. Siriako errefuxia-tuen migrazioak eteteko modubakarra bertako gerra etetea da.Herritarrek kalera irten, salatu etaaldarrikatu dezakegu, baina azkenhitza estatuek dute. Eta hauek osointeres gutxi dute gerrarekin amai-tu eta errefuxiatuen egoera kon-pontzeko. Egoera zaila da.

>>11galdera

Peio GoietxeSakana Harrera Hiriak

ekimeneko kidea

Testua: Eñaut Agirrebengoa Apaolaza