531 guaixe

16
Nazabali eta Mariñelarenari, aitortza >>13 Gamesako 150 kaleratzeak baliogabeak dira Lantegia itxita dagoe- nez kalte ordaina jasoko lukete >>7 Olatzagutiak rallysprinta hartuko du bihar 49 gidariek 5,5 km- ko ibilbidea lautan osatu beharko dute 14:00etatik aurrera >>11 Generazio berriko banda zabala lau herritara iritsiko da >>7 >>6 Arbizuko Gazte Eguna, bihar Plan estrategikorako hitzarmena lantzen Plan estrategikorako hitzarmena lantzen Lizarragako San Klemente festak gaur abiaraziko dituzte gazteek eta astelehenean jubilatuek despedituko dituzte 4nek taldearen estreinako kontzertua Etxarrin Sakanerria >> 6 Kultura >> 15 Indarkeria matxistaren kontrako deialdi ugari >>8-9 >>5 SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 20, ostirala • 2. aroa • 531. zenbakia

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 24-Jul-2016

322 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 531 guaixe

Nazabali etaMariñelarenari,aitortza

>>13

Gamesako 150kaleratzeakbaliogabeakdiraLantegia itxita dagoe-nez kalte ordainajasoko lukete >>7

Olatzagutiakrallysprintahartuko dubihar49 gidariek 5,5 km-ko ibilbidea lautanosatu beharko dute14:00etatik aurrera

>>11

Generazioberriko bandazabala lauherritarairitsiko da >>7

>>6

ArbizukoGazte Eguna,bihar

Plan estrategikorako hitzarmena lantzen

Plan estrategikorako hitzarmena lantzen

Lizarragako San Klemente festakgaur abiaraziko dituzte gazteek etaastelehenean jubilatuek despeditukodituzte

4nek taldearenestreinakokontzertuaEtxarrin

Sakanerria >> 6Kultura >> 15

Indarkeria matxistarenkontrako deialdi ugari >>8-9

>>5

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 20, ostirala • 2. aroa • 531. zenbakia

Page 2: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaSanta Zezilia eguneko kontzertua.Azaroaren 20an, ostiralean, 19:30eanEtxarriko kultur etxean. Musika eskola.

4nek. Azaroaren 20an, ostiralean,22:30ean Etxarriko plazako karpan.

Ozhen. Azaroaren 20an, ostiralean,23:00etan Altsasuko Lurrazpi tabernan.

Etxarri Aranazko abesbatza.Azaroaren 21ean, larunbatean,19:30ean Irurtzungo elizan.

Frenetik eta Bad Sound System.Azaroaren 21ean, larunbatean,23:00etan Arbizuko Argibidea elkartean.

Paulino Otamendi kamara orkestra.Azaroaren 22an, igandean, 18:00etanEtxarri Aranazko kultur etxean.

AntzerkiaItsas sekretuak. Azaroaren 21ean,larunbatean, 17:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. Maitane Perezeta Laura Villanueva.

The Gagfather. Azaroaren 21ean,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.Producciones Yllana.

Chef chof. Azaroaren 22an, igandean,

18:00etan Irurtzungo kultur etxean.Trokolo antzerki taldea.

Ipuin kontalariaEzpain gorriak. Azaroaren 20an,ostiralean, 23:00etan Altsasuko Haritzatabernan. Dorleta Kortazar. Gozamenez.

Con ojos de tortuga. Azaroaren 21ean,larunbatean, 19:00etan Etxarrengoelkartean. Helduendako.

Ikusteko betaurrekoak. Azaroaren22an, domekan, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean. V. Imaz.

ZinemaFlor del desierto filma. Azaroaren20an, ostiralean, 22:00etanOlatzagutiako kultur etxean.

27 missing kisses. Azaroaren 20an,ostiralean, 21:45ean eta azaroaren22an, domekan, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

El desconocido. Azaroaren 20an,ostiralean, 22:00etan eta azaroaren22an, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

Asterix, jainkoen egoitza. Azaroaren22an, domekan, 17:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Mendi irteerakIrurtzun-Garaño. Azaroaren 22an,igandean, goizez. Irurtzungo Iratxo M T.

Urdiaingo portua. Azaroaren 22an,domekan, goizez. Alts. Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerak Ordozko saroia. Azaroaren 22an,domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik eta 9:50eanBioitza kanpinean. 54 km. Barrankatxirrindulari taldeko mendi bizikleta taldea.

ErakusketakBetiko zein gaurko joste lanak II.Abenduaren 6ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean. Maribel Mazkiaran.

Altsasuko ferietako argazkiak.Azaroaren 21era arte AltsasukoDendarien Elkarteko establezimenduenerakusleihoetan.

Emakumeenganako biolentzia motaezberdinak. Azaroaren 25era arte,19:00etatik 21:00etara, Altsasuko GureEtxea eraikinean. Alts. mug. feminista.

Hitzaldiak Askatasunaren bidean, presoaketxera! Azaroaren 20an, ostiralean,19:30ean Urdiaingo udaletxean eta20:00etan Bakaikuko auzoan etaazaroaren 21ean, larunbatean, 11:30ean,Etxarri Aranazko kultur etxean. Sortu.

Sexu erasoak eta espazioalternatiboak. Zein da zure

erantzuna? Azaroaren 24an,asteartean, 19:00etan Altsasukogaztetxean. Hizlaria: Begoña Zabala.

Sahara libre. Azaroaren 24an,asteartean, 20:00etan Arbizukoudaletxean. Hizlaria: Hassana Alia.

Claves culturales y mitos sobre lamutilación genital femenina.Azaroaren 25ean, asteazkenean,18:30ean Olatzagutiako kultur etxean.Hizlaria: Fatima Djarra.

LiteraturaOlerki emanaldia; joandakoeiomenaldia. Azaroaren 22an, igandean,13:00etan Lakuntzako kultur etxean.Pakita Andueza Ezkurdia.

Mahai-inguruaOsasun mentala ez da eroen kontua,guztiona baizik. Azaroaren 26an,ostegunean, 18:00etan Altsasuko Iortiakulturgunean. Lau hizlari.

TailerrakBeraz, amodioa zer da? Azaroaren21ean, larunbatean, 18:00etanAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

10 ordu sexuaz. Azaroaren 23an,astelehenean, 17:30ean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.Gozamenez.

Musikoterapia. Azaroaren 24an,asteartean, 18:00etan Altsasukojubilatu elkartean. Josefina Arregiklinikako Raquel Guerrero.

Bestelakoak Haurtzaroaren eskubideennazioarteko eguna. Azaroaren 20an,ostiralean, 16:30etik 19:30eraOlatzagutiako Akelarre ludotekan.

Arbizuko Gazte Eguna. Azaroaren21ean, larunbatean, Arbizun.

Dantza eskolaren irekiera, ateirekiak. Azaroaren 21ean,larunbatean, 17:00etatik 19:00etaraAltsasuko San Juan kaleko 80.zenbakian. Irantzu Gonzalez Azpiroz.

Lakuntzako II. GastronomiaTopaketa. Euskal Herria. Azaroaren22an, igandean, 18:30ean LakuntzakoPertza elkartean. Txingurriye.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 20an, ostiralean, 20:00etanArbizuko eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 22an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Indarkeria sexistaren kontra.Azaroaren 25ean, asteazkenean,19:00etan Arbizuko plazan.

Indarkeria sexistaren aurrean… zureardura hartu! Aski da. Azaroaren25ean, asteazkenean, 19:00etanAltsasuko udaletxe aurrean.

Emakumeenganako etaneskenganako indarkeria guztienaurka. Azaroaren 25ean,asteazkenean, 20:00etan OlatzagutiakoSan Migel plazan kontzentrazioa.

Beñat Goena Diez de ArizaletaEtxeko txikiak bi urte bete ditu!!

ZORIONAK zure lehengusuen partez Yago, Noa,Hodei, Laia eta zure anaia Markelen partetik ere.

Garazi GoñiAnduezaZORIONAKpotxola!!3 urte!! Ongi pasa etamuxu asko. Familiarenpartez.

Josu Ducar AstizZORIONAKaita! Maite zaitugu.

Jon SarasolaUncetaZORIONAK JON! Dagoene-ko 3 urte bete dituzu!! Muxu potolo asko Miren,aita eta amaren partez.

Maria PilarZORIONAKamiñe!! Muxu handi bat boston partez.

Jose MiguelGazteluZORIONAK polit hori!!Muxu asko eta BETI AURRERA!! Zure familia.

azaroak 20-26Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

MagaliZORIONAKalbaitaritxikia!! Ilargiraino etabueltan maite zaitugu.

Bazkideekdeskontua

Bazkideek:

Bakarra:

Page 3: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a publizitatea 3

Page 4: 531 guaixe

Txiki-truke handia:

Larunbat eguerdian Irurtzungo plazako arkupea jostailu truke gunea

bihurtu ziren. Haurrek astean zehar eskolan utzitako jostailuak zeuden

eta ikastetxean jasotako txartela haietako bat eskuratzeko balio zien.Harizti ezaguna:

Olaztiar talde batek larunbat eguerdia basoan hariztian egindako bisita

gidatuan parte hartu zuen. Ezaugarriak, kudeaketa eta baleontzia egi-

teko eramandako zuhaitzen inguruko azalpenak jaso zituzten.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Basoak, zirrikitutik begiratzekobaino zertxobait gehiagoGure bailara toki paregabea danaturaz gozatzeko. Makina batjende ibiltzen da gure baso eta men-dietan kirol eta aisialdi jardunakegiten. Baina, pixka bat errepara-tuz gero, neska-emakume etamutil-gizonen artean aldeak dau-dela antzeman daiteke. Arraroa damendian emakumezko bat baka-

rrik, lagunik gabe, ibiltzea. Men-dia gogoko ez dutelako? Ez dut ustearrazoia hori izango denik.

Askorentzat gustukoa da men-dian ibiltzea, igeri egitea, pira-guan ibiltzea, eskaladan ibiltzea,eskiatzea, kalean edota mendiankorrika egitea, halako askatasunsentsazioa eta espazioaz gozatze-ko aukera ematen duelako. Bai-na emakumeen kirol jarduerak,

askotan, espazio itxietara muga-tzen dira, izan kiroldegi, pilota-leku edo gimnasio. Tradizioz espa-zio itxietan hezi gaituzte, kontro-latuagoak direlako, naturak etainguru irekiek ez dutena.

Gure beheko basoetan egunero-egunero ibiltzen diren emakumebatzuek esandakoa kontatukodizuet. Basoan badira puntu edozeharkaldi batzuk “eragotzita”

antzematen dituztenak. Asko diraerrekatik aurrera edo bidetik ate-ratzea ausartzen ez direnak, batezere bakarrik doazenean. Baso-basoak halako kontrolik gabekoizaera hartuko balu bezala, itse-siak (hesiak) bailitzan. Horrelako-ak entzuten ditudanean Txanogo-rritxoren ipuina datorkit gogora.

Baina, antza, poliki-poliki gau-zak aldatzen hasiak dira. Gure

espazio ireki horiek gustura esplo-ratzen dituzten emakumeak geroeta gehiago dira, ikusi besterik ezdago azken mendi eta herri laster-ketetan, Behobian, Zegama-Aizko-rrin, Lilatoian, eta abar parte har-tu duten emakume sakandarrenkopurua. Nahi dutena eta gusta-tzen zaiena egiten, lehiatzeko presteta bildurrik gabe, beheko baso-an eta bargan bezalaxe.

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a4 iritzia

astekoa

Marian Mendiola

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Felix AltzelaiARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Mendiz inguratutako bailara arrastinatzen

Zuei zuzenduta, etorkizuna erai-kitzen ari zaretelako; ez zuena soi-lik, baizik eta gizarte osoarena,eta hau ez da ‘enpresa’ makala!

Ziur badituzuela etorkizun horiegiteko ideia asko: batzuk erra-zagoak, beste batzuk etorkizunabera bezain zabalak. Testutxohonetan azalduko dugu bat:‘indarkeria bukatuko da denonarteko berdintasuna lortzendugunean’. Berdintasuna esatendugunean, ez da denok –pertso-nak, kulturak, herriak– ‘berdinak

izatea’, baizik eta eskubide berakizatea: kulturalak, ekonomiko-ak, indibidualak… Ados?

Ba hau da lortu nahi dugunaemakumeen aurkako indarkeriaezabatzeko. Jadanik eman duzuelehenengo urratsa: denok daki-zue zuen arteko harremanetanindarkeria mota hau gertatzendela. Hau esateko ez da urrun joanbehar: Altsasun azaroaren 25aprestatzeko ikastetxe guztietantailer batzuk egin dira, eta hanparte hartu duten ikasleek ez

dute inolaz ere zalantzan jarriindarkeria eta eraso matxistakdaudela haien giroetan: koadri-letan, ikastetxeetan, festetan…baita familietan ere.

Zenbakiekin ere gauza beraesan dezakegu: Nafarroan 2014urtean Larrialdietarako Zentro-an harrera eman zieten emaku-meen % 42,85 18-30 urte bitarte-ko mugan zeuden; Harrera etxe-an,berriz, %50ak 40 urte bainogutxiago zeuzkaten. Eta salake-ta gehiago jarri zituzten emaku-

meek, 18-24 urte bitartean zeuz-katen. Eta gizonak? Erasotzailegehienak 35-39 urte bitartekoakziren.

Errealitateak erakusten diguhau ez dela egoera indibiduala edoneska batek, edo gutxik, jasatenduten tratu txarra. Hau zabaldu-ta dago: musika eta abesti sexis-tak, jelosiak, mugikorren bidez-ko kontrola, ukitzeak, irainak,mespretxuak…

Hau guztia ezagutzen duzue-nez, orain bigarren urratsa dator:

konpromiso pertsonal eta kolek-tiboak hartzea emakumeen etagizonen arteko berdintasunarenalde. Inork ez dizue esan beharzer egingo duzuen zerbait alda-tzeko. Honetan ere ez, zuek era-baki behar duzue nola egingoduzuen, nahi duzuen etorkizunalortzeko.

Eta, ez badakizue zer egin, ikas-tetxeetako hainbat ikaslek esatendutena entzun hurrengo azaroa-ren 25ean!Emakumeen Bilgunea

hara zer dien

Neska eta mutil, emakume eta gizon gazte, zuei zuzenduta:

Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunikEZ DA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorakogutun guztiak LABURTU egi-nen dira. Gutunean izen-abi-zenak, telefonoa, helbideaeta Nortasun Agiriaren zen-bakia agertu beharko dira.Gutunak asteazkeneko goi-zeko hamarretarako egonbehar dira gurean; bestela,ez da aste horretan publika-tuko. Guaixe aldizkariak ezdu bere gain hartzen derri-gorrez, aldizkarian adierazi-tako esanen eta iritzienerantzukizunik.Zure iritzia helarazteko: Foru plaza 23, 1 Altsasu; [email protected] edo 948 564275 telefonoa.

Erredakzioaren oharra >>Heldu den asteko zenbakiaren on-doren Guaixe astekaria abendua-ren 11ra arte ez da banatuko.

Page 5: 531 guaixe

sakanerria >>Guaixe • 2015eko azaroaren 20a 5

Altsasu»

SAKANA

Sakanako ordezkariek NafarroakoGobernuko ordezkariekin egindakolehen bileran hitzarmena lantzenhasteko konpromisoa hartu dute

Sakana 2020 Plan Estrategikoa(SPE) aurrera eramateko ibarrekoeta Nafarroako Gobernuko ordez-kariak elkartu ziren asteazkenean.Sakanan azken urteetan egindakolanari segida emateko, gobernua-rekin hartu behar diren akordioakzehazteko plana izan da bilerarenhelburua. Legegintzaldi akaberanhitzarmen bat sinatzeko aurrekogobernuarekin emandako pausoakbertan behera gelditu ziren. SPEgaratu ahal izateko Sakanakoordezkariek lehenbailehen berres-kuratu nahi zuten gobernuarekinharremana eta herenegungo bile-rarekin lehen urratsa egin zen.

Aierdi kontseilariak bileran azal-du du Sakanan egin den plangintza

balio handikoa dela eta eskertzekoa.Aierdik gobernuaren aurrekon-tuen prozedura zertan den azalduzien sakandarrei. Argitu zienez,“orain zein ekintza eta zenbatekofinantzaziorekin konprometitzenahal garen aztertu beharko dugu”.Dena dela, aurreko negoziaketetanbezala, SPEren bidetik eskualdekoegoerari modu orokor eta parteka-tu batean erantzutea ahalbidetukoduen hitzarmena lantzeko konpro-

misoa hartu dute bi aldeek. Hala,adostu dute Nafarroako Gobernuak

lehen proposamen bat eginen due-la eta hurrengo egunetan Sakana-

ko ordezkariei emanen diela.

Bi aldeetako ordezkariak. Sakanakoak: Aitor Karasatorre (Sakanako Mankomunitateko presidentea), Joseba Garmen-dia (Sakantzen Sarea), Iker Manterola eta Aintzane Iriberri (Sakanako Garapen Agentzia), Jose Julian Garziandia (enpre-saria eta Sakanako Enpresarien Elkarteko kidea), Javier Ollo (Altsasuko alkatea), Ainara Aiestaran (Uharte Arakilgo al-katea) eta Markos Erro (aholkularia). Nafarroako Gobernukoak: Manu Aierdi (ekonomia garapenerako lehendakari-or-dea), Maitena Ezkutari (Turismo eta Merkataritzako Zuzendari Nagusia), Pilar Irigoien (Politika Ekonomiko,Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia) eta Izaskun Goñi (kabinete burua).

Enpresariekin

Aierdi kontseilaria Nafarroakoeskualdeetako enpresa-erakun-deekin bilera erronda egiten arida. Eguberrien aurretik Sakana-ko Enpresarien Elkartearekin bil-duko dela jakinarazi zuen atzo.

Sakanako dendarien elkarteak,Bidelagun turismo elkarteak etaSakantzen Sareak egindako deial-diari 20 bat sakandar rek erantzunzioten. Sakanako Plan Estrategikoa(SPE) martxan jartzeko Nafarroa-ko Gobernuarekin egiten ari dirennegoziazioen inguruan hausnartze-ko espazio bat eskaini nahi zen. Tes-tuinguru horretan gizarteak etaeragile sozialek joka dezaketenpaperaz hausnartu nahi zen ere.

Parte-hartzaileek SPE aurreraeramateko beharrezkoak dituenbaliabide ekonomikoez ez hornitze-ak sorturiko egoeraren ingurukoiritziak plazaratu zituzten. SPEadosteko egindako lan guztia alfe-rrikakoa izatearen kezka azalduzuten, baita SPEko neurriak ezgaratzeak Sakanari eraginen lioke-en “izugarrizko kalteagatik” ere.Horregatik, aurreko ostiraleanelkartu ziren pertsonek, euren ize-nean, Sakanaren Garapenaren alde-

ko Plataforma Soziala sortu zuten. Bileraren ondoren plataforma-

ko kideek aurrera begira zer egineztabaidatu eta erabaki beharkodute. Hala ere, ostiralean bertanmanifestua onartu zuten. Nafarro-ako Gobernuari Sakanako Mank-ekin SPE garatzen laguntzekohitzarmena sinatzeko eskatzenzitzaion. Batetik, plana giza- etadiru-baliabidez hornitzeko, betie-re “Sakanako SozioekonomiaBehatokiaren ekonomia proposa-

menean oinarrituta”. Eta, beste-tik, Sakanako garapen estrategia-ren bultzatzaileekin elkarlan era-ginkorrerako marko egonkor batsortzea. Deitzaileekin batera mani-festua sinatu zuten SakanakoGarapenaren aldeko PlataformaSozialak, Abian eta Pagadik (enple-gu tailerrekoak).

[email protected] parte hartu nahi dutenek e-posta helbide hori erabil dezakete.

Plan Estrategikoa garatzeko hitzarmena lantzen hasi dira

»

Sakanako Garapenaren aldekoPlataforma Soziala sortu da

Plataforma soziala sortzeko bilera. Utzitakoa

%100ean diruz lagundua dago etaegiazko egoeraren pareko den lanesperientzia jasoko dute izenaematen dutenek. Gaur aurkeztukodute ekimena, 10:00etan, Iortian

Altsasuko Udalak, AIN (Asociaciónde la Industria Navarra) elkartea-ren laguntzarekin, enpresa simula-tu bat sortzeko proiektua bultzatudu. Programa Nafarroako Enpre-sarien Konfederazioak antolatu etaNafarroako Enplegu Zerbitzuakfinantzatu du. Doako proiektua da,%100ean finantzatua dagoelako, etagaur, ostirala, 10:00etan aurkeztu-ko dute, Iortia Kultur Gunean.

Nori zuzenduaEnpresa simulatua sortzekoproiektua azaroaren 25ean hasi etaabenduaren 23an despedituko da.9:00etatik 15:00etara ariko diralanean. Enpresa simulatua sortzeada erronka. Egiazko egoerarenparekoa den lan esperientzia jaso-ko dute izena ematen dutenek.

“Birsortu ezazu enpresa, bulegoaedo aholkularitza bat, eta ikasi-bir-ziklatu zure ezagutzak lanpostuezberdinetan arituz, zure enplega-garritasuna hobetzeko” hori daasmoa. Proiektua hurrengo par-te hartzaileei zuzendua dago: egiaz-ko egoeraren parekoa den lan espe-rientzia eskuratu nahi dutenenda-ko, enpresa munduari begiradauden tituludunendako eta jar-dun gabeko epealdi baten ondorenlan mundura itzultzea bilatzenduten enpresa munduko profesio-nalendako.

Banan banako saioak eskaini-ko dira, eta parte-hartzaile guztiekjasoko dute haien enplegagarrita-sun ibilbidea eta pertsonalizatu-tako ekintza plana.

Informaziorako948 42 11 24, 948 42 11 50, [email protected] [email protected].

Enpresa simulatua sortzekoproiektua Altsasun

KLINIKAK 30.000 EURO JASO DITU:Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoakLa Caixaren gizarte ekintza eta NafarroakoKutxa fundazioarekin hitzarmena sinatu

dute. Udaberriaz geroztik klinika demen-tzien inguruko prestakuntza eta arretapertsonalizatuko proiektua martxan du.

Page 6: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a6 sakanerria

Lizarragan dena prest dago SanKlemente festak gaurtik astele-henera ospatzeko. Gazte egita-rauarekin abiatuko da gaur ospa-kizuna. Astelehenean, San Kle-mente egunean, jubilatuendakobazkariarekin despedituko da.Musika, haur jolasak, dantzaldia,eta adinekoei omenaldia ere iza-

nen dira. Eta esaerari kasu egi-nez, antza elurrak ere ez duhutsik eginen: San Klementepapa, elurra tipi, tapa. San Kle-mente, baba jantzale esaera ereezaguna da Lizarragan, urtekogarai honetan plateretan babaasko zegoelako.

Bestalde, egitarauko kartela

ilustratzeko Lizarragako Kontze-juak aurtengo balkoirik politene-ko argazkia jarri du, Leturieneaetxekoa.

Gazte ospakizunentxandaArbizuko Gazte Asanbladak GazteEguna dela eta gaurko eta biharkoegitaraua antolatu du. Gaur haurren-dako ekitaldiekin abiatuko da pro-grama eta bihar ospakizun handie-nak izanen dira.

Egitaraua >>Azaroak 20, ostirala 17:30ean Txokolate-jana eta haurren-dako filma. 20:30ean Pintxo-pote berezia. 22:00etan Dokumentala.

>>Azaroak 21, larunbata10:30etan Koetia. 11:00etan Pregoia. 12:00etan Argi Bidean logo txapelketa. 13:30ean Trikipoteoa. 15:00etan Gazte bazkaya. 18:00etan Elektrotxaranga. 20:00etan Argi gurdiya herriyen zehar. 21:00etan Bokata-jana. 23:00etan kontzertuak: Frenetik etaBad Sound System.

Haurren eskubideeneguna ospatzeraGaurko eguna, azaroaren 20a, Hau-rren Eskubideen Eguna da. Azaro-aren 20an Nazio Batuen Erakunde-aren Batzar Nagusiak gaurko egu-nez, 1959an, Haurren EskubideenAldarrikapena egin zuen eta hau-rrek haurtzaro zoriontsua izatekoeskubide unibertsalak finkatu zituen.Hori dela eta, Akelarre Ludotekangaur nazioarteko egun hori ospa-tuko dute. Haurrek trukea, tailerraeta txokolate-jana izanen dute.

Gastronomiatopaketaren segidaIgandean, 18:30ean LakuntzakoPertza elkartean

Txingurriye elkarteak antolatu duenII. Gastronomia Topaketak bigarrensaioa izanen du igandean. Topaketahorien helburua da jatorri ezberdi-netako lakuntzarrak elkartzea eta elkarezagutzea. Horretarako aitzakia sukal-daritza da. Hala igandean Euskal Herri-ko errezetak prestatzen ikastekotxanda izanen da. Izena eman duten30 lakuntzarrek pintxo bat, kokotxaketa intxaur saltsa prestatzen ikasikodute. Izena eman nahi dutenek hemenegin dezakete.

Egitaraua>> Azaroak 22Euskal Herriko pintxoa, kokotxak etaintxaur saltsa.

>> Azaroak 29Hego Amerikako sankotxoa (haragi,tuberkulu, barazki eta osagaiekinegindako zopak) eta arto kakinaoa.

>> Abenduak 13Senegalgo oilaskoa fideoekin etamazedonia.

Musika bidezkoestimulazioariburuzko azalpenak Asteartean, 18:00etan Altsasukojubilatu elkartean

Josefina Arregi klinikako profesio-nalek euren jakintza sakandarrekinpartekatzeko zikloa antolatu zuten.Hainbat hitzaldi eta tailerren ondo-ren, heldu den asteartean, RaquelGuerrero okupazio-terapeutak musi-koterapiaren inguruko tailerra eskai-niko du. Klinikako langileak demen-tzia duten pertsonei musika bidez-ko estimulazioa nola egin,komunikazioa eta emozioa nolabideratu azalduko du.

Abenduarekin batera Irurtzunenhutsik egiten ez duena Euskal Eki-taldiak programa da. Aizpeak, Irur-tzungo euskaltzaleen topaguneak,abenduan euskararen erabilerasustatzeko guneak sortzeko ekital-di sorta bat prestatu du, Irurtzun-go Udalaren eta Eusko Jaurlaritza-ren laguntza izan du horretarako.Aurreikusitako ekitaldi batean bai-no gehiagotan izena eman edo txar-tela eskuratu behar da, eta, Aizpe-atik jakinarazi digutenez, dagoe-neko egin daiteke.

Urtero moduan Nafarroareneta Euskararen eguna den aben-duaren 3an Pirritx, Porrotx eta

Marimotots Irurtzunen izanendira. Sarrerak dagoeneko salgaidaude Martxueta liburu-dendaneta Pikuxar euskal txokoan . Aben-duaren 5erako, larunbata, baz-karia eta herri kantuen saioaantolatu dute Azipeakoek. Hilaren26ra arte eman daiteke izena Piku-xarren eta Iratxo elkartean (13euro). Abenduaren 8an, astearte-an, Donostiako zientzia museoaezagutzeko txangoa prestatudute. 10:00etan abiatu eta 18:00etaneginen dute buelta. Izena emate-ko epea zabalik dago hilaren 30eraarte Martxuetan eta Pikuxarren(helduak 20 euro, haurrak 15).

Azkenik, abenduaren 19an SaioaAlkaiza eta Andoni Egañarenbertso-saioaizanen da. Txartelak

abenduaren 14ra arte eskuratudaitezke Martxuetan eta Pikuxa-rren (20 euro).

Santa Ageda eta inauterienospakizunen datakzehaztuta Heldu den urtean astearte-inaute-ria otsailaren 9an izanen da. Herri-ihote ospakizunak bat egiten zuenSanta Agedako kinto ospakizunenazken egunarekin. Daten bat etor-tze hori kontuan izanda udala kin-toen ordezkaritza batekin elkartuzen eta gaia Kultura Batzordera era-man zen. Han erabaki zuten aste-arte-inauteko ospakizuna otsaila-ren 9an mantentzea eta kintoenakotsailaren 5ean, 6an, 7an, 8an eta10ean. Hau da, kintoen zortziko dan-tzak egun bat beranduago bukatu-ko dira. Altsasuko Udalaren Toki-ko Gobernu Batzordeak erabakiaberretsi zuen atzo.

Piktogramak herriaulertzekoAltsasuko Udaleko Gizarte ZerbitzuenBatzordean onartu eta Tokiko Gober-nua Batzordeak atzo baimendu zuenudalak Nafarroako Autismo Elkarte-arekin hitzarmena sinatzea. Zurehiria piktogramen bidez ezagutuprograma Altsasun garatuko da horre-la. Hau da, 11 udal eraikinen kanpo-ko aldean piktogramak jarriko dira,eta irudi horien bidez autismoa dutenpertsonek eraikinean egiten den jar-dueraren berri izanen dute. Udal erai-kin hauetan jarriko dira piktogramak:Gure Etxea, ludoteka, Labadero erai-kineko gimnasioa, Iortia kultur gunea,musika eskola, gaztetxoko, Txirinbu-lo haur eskola, udaletxea, igerileku esta-liak, Dantzaleku kirol gunea eta adin-duen egoitza.

Asistentzia txakurren laguntzabehar duten pertsonen eskubide-ak bermatzen ditu NafarroakoLaguntza Txakurren Legeak.Espazio publiko edo erabilerapublikoa duten espazioa sartzekoeskubidea dute laguntza txaku-rrak legea onartu zenetik, esate-rako: liburutegi, taberna, jatetxe,hotel, osasun etxe, eskola… LegeaBocalan Biak Bat fundazioak sus-tatu zuen eta orain legeak aitor-tzen dituen eskubide eta betebe-harrak ezagutarazteko lanean arida. Hala, Altsasuko udal langile-ei legeak esaten duenaren berrieman zieten fundazioko kideek

atzo. Javier Ollo Martinez alkate-ak esan digun moduan, legeak“gizartean elkarbizitza egokiagaratzeko jarraibideak ematenditu, eta administrazioak horre-tan paper nabarmena du”.

Altsasu»

Irurtzun»

Lizarraga»

SAKANA

» »

Irisgarritasunaezgaitasunaren gainetik

Josu eta Josune azalpenak ematen.

Pailazoak ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude.

Amalur taldeak bere doinuekin Lizarraga alaituko du.

Olatzagutia»

Lakuntza»Arbizu»

Marokoko jakiak prestatzen.

Euskal Ekitaldiak egitarauko jardueretarakoizen emateak zabalik

San Klementeospatzeko prest

Egitaraua >>Azaruek 20, ostigela21:00etan Gazte poteue.22:00etan Gazte afaie.24:00etan Gaupasa sozidedien.

>>Azaruek 21, launbeta11:00etan Pilota partiduek.12:00etan Kalejire Amalur taldiakin. 13:00etan Meza nausie. 14:00etan Auzatie. 16:30ean Puzgarriyek eta haur jolasak. 19:00etan Txokolea.19:30ean Dantzaldiye The Trikiteenstaldiakin.22:00etan Herri afaie frontonien.24:00etan Dantzaldiye The Trikiteenstaldiakin.

>>Azaruek 22, iyendie12:00etan Kalejire Amalur taldiakin.13:00etan Meza nausie.14:00etan Auzate eta herriko zaharreiomenaldiye auzuen.16:30ean Puzgarriyek eta haur jolasak.18:30ean Mus eta briska txapelketaAzi-iturrin.

>>Azaruek 23,astelehena, San Klemente egune13:00etan Meza.15:00etan Jubiletuben bazkaie.

Page 7: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a sakanerria 7

Lakuntza / Arbizu / Etxarri Aranatz / Altsasu»

ETXARRI HORTZ KLINIKA

E T X A R R I A R A N A T Z%10eko deskontua garbike-tetan.

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAINURDEIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

URREZKOA BITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €ko erosketaegitean, %10eko deskontua.

ETXARRI KOMERTZIALA

E T X A R R I A R A N A T Z% 10eko deskontua koltxoie-tan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

Produktua opari.

PINPILINPAUSAA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

TEXARTUI R U Ñ E A

Eskaintza kanpainaren ara-bera.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Aurten banda zabal ultra-azkarrahedatuko dute

Industria, Energia eta TurismoMinisterioak jakinarazi du gene-razio berriko banda zabala heda-tzeko zein proiektu lagundukodituen. Haien bidez, telekomuni-kazio sare berriaren hedatzeakbanda zabaleko zerbitzua abiadu-ra altuan (30 Mb/s) edo oso altuan(100 Mb/s edo gehiago) eskaininahi da. Egitasmo horrek herri-tarren artean sortutako zulo digi-tala berdindu nahi du, banda zaba-

la eskualde berrietara hedatuz. Ministerioak onespena eman

dio Telefonica enpresak Lakuntza,Arbizu, Etxarri Aranatz eta Altsa-sura banda zabal ultra-azkarrahedatzeko proiektuaari. ProiektuaMinisterioak eta EuroparenEskualde Garapenerako Funtsak(FEDER) finantzatuko dute. Saka-nako lau herrietan eta Zangozanbanda zabala hedatzeko 740.000euroko inbertsioa eginen du tele-komunikazio enpresak eta 260.000euroko diru-laguntza jasoko du.

Nafarroako Gobernuari heldu denurteko aurrekontuetan Altsasukohaur eskolako lanak egiteko dirusail bat aurreikustea, horixe dasinadura bidez babestea eskatzenari direna. Txirinbulo haur esko-lako gurasoak dira sinadura bil-keta abiarazi dutenak. Sinadurakbiltzeko paperak denda eta taber-netan daude herritarren eskura.

Gurasoek gogorarazi dute haureskolako egoitza irailaren 3an erreondoren behin-behineko egoitzabatean daudela. Leku aldatzeakekarri dituen ondorioak ere nabar-mendu dituzte gurasoek: alde bate-tik, udalaren beste zerbitzu batzueneskaintza mugatzea; bestetik, Txi-rinbulo haur eskolaren zerbitzuamugatzea, egungo kokapenak 3 uni-tate, 45 haur, besterik ezin baitu har-tu; gainera, ezin da jantoki zerbi-

tzurik eskaini ezta ordutegi zaba-lagorik ere. Horregatik, Txirinbu-loko gurasoek Nafarroako Gober-nuari eskatu diote Altsasuko haureskola egiteko lanak azkartzekodiru sail bat bideratzea. Gobernu-ko ordezkariekin ere elkartu nahidute.

Altsasu»

Altsasu»

Haur eskolaren aldekosinadura bilketa egitenhasi dira

Haur eskolan, jostailuak tokian uzten.

Generazio berriko bandazabala lau herritara iritsiko da

Internet sarerako lotura azkarragoa jarriko dute aurten.

150 langileek 2010ean zutenbaldintza beretan hartu beharkodituztela diote epaileek

Madrilgo Auzitegi Gorenak 2013anemandako epaia berretsi du Espai-niako Auzitegi Gorenak eta arra-zoia eman die Altsasuko Gamesa-ko langileei. Epaileek orain diotekaleratuak izan ziren 150 langile-en 2010eko egoera eta lan bizitzaberregin behar dela. Epaia finkoabihurtzean Gamesak 20 egun iza-nen ditu langileak berriro hartze-ko. Zuten egoera berean onartubeharko ditu.

Altsasuko lantegia itxita dago etazaila izanen da berriro zabaltzea.Gamesak langileak bestelako bal-dintzetan ezin ditu onartu. Sal-buespena da langileek propio mugi-kortasun geografikoa onartzea.Berez, Langileen Estatutua jarrai-tuz , kontratuak haustea eta 45 egu-neko kalte ordainak jasotzea litza-teke hurrengo urratsa. Langileakaurrerantzean eman beharrekourratsak zehazteko lehen batzarraegin zuten atzo.

Epaiak dioenez, “GamesarenEEE negoziazioa engainagarriaeta eraginik gabekoa izan zen,Altsasuko enpresa batzordeare-kin negoziatu behar zen eta ezMadrilen beste batzuekin bate-ra”. Epaileek diote EEE ezberdi-nak zirela eta, beraz, Altsasukoenpresa batzordea zela Sakanako

lantegirako negoziatzaile legiti-mo bakarra.

LegitimatutaGamesako langileek hasieratikEEEren negoziazioa Altsasun eginbehar zela defendatu zuten. Orainarrazoia eman diete. Altsasunordezkaritzarik izan ez eta Madri-len Sakanako lantegiaren etorkizu-na negoziatu zituzten UGT etaCCOO sindikatuak kritikatu dituz-te. Nafarroako Gobernuak gaia LanMinisterioaren esku utziz “ahaztu”zuela gogorarazi dute langileek.

ELAren Sakanako arduradunGorka Viergek gogoratu duenez,“Sakanan 150 lanpostu galdu geni-tuen. Orain nolabaiteko konpentsa-zio bat sortzen da”. Eta gaineratudu langileek lantegia ez ixtekoeuren esku zegoen guztia egin zute-la. “Berandu bada ere, poza sortudigu epaiak. Langileek ikusi dutehaiek egindako lanak fruitua emanduela”. Epaia “historikotzat” jodute. Viergek azaldu duenez, bosturte hauetan Gamesako langilebatzuk “beste lantegietan ari diralanean, batzuk oso gaizki pasa dute,lan baldintza prekarioekin lan egindute…” Antolatzearen, borrokareneta batasunaren balioak langileeigelditzen zaizkien tresna bakarrakdirela adierazi du Viergek. Game-sako langileak horretan eredu dire-la azaldu du. +www.guaixe.eus

Herrikoa Guraso Elkarteen Fede-razioa Nafarroako ParlamendukoHezkuntza batzordean izan zenaurreko ostiralean, besteak besteNafarroako ikastetxe publikoetandauden beharren berri emateko.Haien artean daude Altsasu BHIzentroarenak.

Altsasuko Institutuko kexanagusiak mantenu gabezia eta

errekurtso falta dira, nahiz eta zen-troko Guraso Elkarteak geletanordenagailuak eta kañoiak jartze-ko kolaboratzen egon. “Abuztuanirakasle batzuk mantenuko langi-leekin batera aritu ziren lanean,institutuko areto nagusia txukun-tzeko”. Ekipamendu arazoak dau-de ere kirol pistetan eta musikagelan.

Gorenak Gamesakokaleratzeak baliogabe eta legez kanpokotzatjo ditu

Baliabideak eskatu dituinstituturako

SAKANA

Gamesako langile ohiak eta ELAko ordezkariek eman zituzten azalpenak.

Page 8: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a8 sakanerria

Arbizu»

Bakaiku» SAKANA

Altsasu»

Altsasu»

Indiako Kalkuta hiriaren ondoangerra eta politika militaristen kontraemakumeen topaketa egin da,larunbatean hasi eta atzora arte.Bilgune Feministako Iosune DiazArcek parte hartu du

Beltzezko Emakumeen XVI.nazioarteko topaketa Vimochanaerakunde feministak antolatu dueta Indian mundu guztiko ema-kumeak elkartu dira, emakume-en kontrako indarkeria munduguztiko arazoa baita. BeltzezkoEmakumeen topaketan hiru eus-kal herritar parte hartzen aridira, haien artean Iosune DiazArce. Calcuta Ondoan garapene-rako gobernuz kanpoko erakun-

dearen eta Betiko fundazioak sus-tatu dute hiruen parte hartzea,Donostiako Udalaren babesare-kin.

Indiako topaketan gerrek etahaiek emakumeengan dituzteneraginak aztertu dituzte. Horrekinbatera, emakumeek gizarte hiper-maskulinizatu eta patriarkal bate-an aurre egin behar dieten gataz-ka estrukturalak eta sistemikoakaztergai izan dituzte. Hori guztiaGatazken kontrako eta Bakearenaldeko Emakumeen NazioartekoAuzitegiaren, tailerren, bilereneta Beltzezko Emakumeen bijilia-ren bidez egin dute.

Bere osasun egoera kontuan izandute eta 10.000 euroko fidantzaezarri diote

Fran Balda 10.000 euroko fidantzaordaindu ondoren aske geldituzen astelehenean, 21:00akaldera,haren senideak egunean bertantramite guztiak egin ondoren.Navalcarneroko espetxean zutenpreso. Arbizuarrak gaixotasunkroniko bat dauka eta horri erre-paratuz libre uztea erabaki dute.

Aurtengo ilbeltzaren 12an atxi-lotu zuten arbizuarra, beste 15euskal herritarrekin batera. EloyVelasco epailearen aginduz atxi-lotu eta ilbeltzaren 14an espetxe-ratu zuten Balda, “Herrira-n jar-dutea debekatzen dion kautelaz-ko neurria haustea, erakundeterroristako kide izatea, hurafinantzatzea, gizarte segurantza-ri iruzur egitea, zerga iruzurra etadirua zuritzea” egotzita.

A25

Balda fidantzapean aske

Fran Balda askatu berritan. Utzitakoa

Iosune Diaz Arce.

Altsasuarra Beltzezko Emakumeen nazioarteko topaketan

Arantza Bengoetxea eta Idoia Goikoetxea ekimenen aurkezpenean.

Indarkeria mota hori bizi izan duteneta gainditu duten emakumeek gauregun bortizkeria jasaten dutenemakumeei lagunduko liekete

Azaroaren 25eko Emakumeengana-ko indarkeriaren kontrako eguna-ren kontura asmo hori aurreratudute Berdintasunaren eta Emaku-mearen Batzordeko arduradunArantza Bengoetxea zinegotziaketa Idoia Goikoetxea teknikariak.Indarkeria matxista pairatu eta bizi-rik atera diren emakume taldearensorrera bulkatu nahi dute udaletik.

Gaur egun indarkeria pairatzenari den emakumeren batek lagun-tza eskatzen duenean taldeko kidebaten babesa jasoko luke. Udalakaldeak harremanetan jarriko lituz-ke, hau da, koordinazio lana egi-nen luke eta bileretarako lekuakjarriko lituzke. Goikoetxeak azal-du duenez, “gaur egun indarkeriaegoera baten aurrean poliziak,medikuak eta beste agertzen dira.Baina beti emakumeak falta dira”.Esperientzia latzetik laguntza ema-nen duen harreman sarearensorrera sustatuko da, beraz.

Bestalde, biek aurreratu duteorain arte udalak egindako sen-tsibilizazio jarduera lan jarraitubatekin ordezkatu nahi dutela.

KoordinazioaAsteartean Burunda mendebal-deko Gizarte Zerbitzuen Manko-munitateko, osasun etxeko, Udal-tzaingoko, Foruzaingoko eta Altsa-suko Udaleko ordezkariek bileraeginen dute. Gaur egun haien arte-an dagoen koordinazioa hobetunahi dute eta indarkeria matxis-ta kasu bat pairatzen duen ema-kumeak ahalik eta toki gutxiene-tatik pasatzea ahalbideratu nahidute. Bengoetxeak azaldu duenez,“horretarako, bakoitzak dituenbaliabideen berri emanen du. Era-kunde bakoitzean pertsona erre-ferentea zein den zehaztu eta elkar-lanerako bideak ezarriko ditugu”.

Legea garatuz, NafarroakoEmakumearen Institutuak helduden urterako sexu indarkeriaren

kontrako toki protokoloaren ere-dua eginen du, gero herri bakoi-tzak bere errealitatera egokitukoduena. Hura iritsi bitartean Altsa-sun lana aurreratzen hasiko dira.

KlaseanAzaroaren 25ean, 10:45ean, Iortiakultur gunearen parean, Altsasuinstitutuko, Sakanako institutu-ko, Iñigo Aritza ikastolako etaSagrado Corazon ikastetxeko 205ikasleek (79 neska eta 109 mutil) par-te hartu duten tailerrari akaberaemanen diote. Gazteei euren ingu-ruan (klasean, koadrilan, festetan,txokoetan…) sexu erasoen kontra-ko konpromisoak hartzeko eskatuzaie. Hartu dituzten konpromiso-ak publiko eginen dituzte gainon-tzeko ikasleen aurrean. Altsasua-rrak ekitaldian parte hartzera gon-bidatuta daude.

Bengoetxeak jakinarazi duenez,udalaren asmoa da tailerra jardue-ra puntuala izan beharrean ikas-turtean zehar garatzea.

Udalak sexu indarkeriabizi duten emakumeaklaguntzeko sarea osatunahi du

Mozio bakarra

Azaroaren 25a dela eta alderdiekudaleko bilkuran aztertzeko biz-pahiru mozio biltzen dira. Ber-dintasun eta EmakumearenBatzordearen eskaerari jarraituz,aurten mozio bakarra izanen dabilkuran, Nafarroako Udalen etaKontzejuen Federazioak presta-tu duena. Mozio horren aurkez-pena atzo egin zuten Iruñean, kar-telarekin batera. Nafarroako 20toki erakundek sustatu dute,Altsasu eta Olatzagutia barne.

Bi kontzentrazio

25eko bi kontzentrazioetan altsa-suarrak parte hartzera deitudituzte. 10:45ean Iortia kulturgunearen ondoan eta 19:00etanAltsasuko udaletxe parean.

Larunbatean ehundik gora bakai-kuarrek euren elkartasuna etababesa azaldu zieten EspainiakoAuzitegi Nazionalera deklaratzeradeituak dauden sei herritarrei.Horretarako elkartu ziren larunba-tean eta talde argazkia egin zuten.Elkartutako bakaikuarrek eurenherrian “bakean eta lasai bizi” nahidutela adierazi zuten, eta gainera-tu zutenez, herriko bizitza “oztopa-tzen duten kanpoko esku-hartzeakez ditugu onartzen”. Aldi berean,adierazi zuten euskal presoen esku-

bideak aldarrikatzea ez dela deli-tua, “euskal gizartearen gehiengo-ak aldarrikatzen duena baizik”.

Zitazioa

Madrilera joan beharrean seibakaikuarrek Iruñeko justiziajauregian deklaratuko dute.Abenduaren 1ean izanen da etabideo-konferentzia bidez dekla-ratuko dute.

Bakaikuarrek deklaratzeradeitutakoak babestu dituzte

Abenduaren 20kobestehauteskundeakLizarragabengoan eta Zuhatzunkontzejua aukeratzekohauteskundeak izanen dira ere

Abenduaren20ko hautes-kunde orokorre-kin batera, Nafa-rroako 13 herrieta 44 kontze-juetan udal etakontzeju hauteskundeak izanendira. Herri eta kontzeju horietanmaiatzean ez zen hauteskunderikizan, inor ez zelako aurkeztu. Aste-lehenean despeditu zen abendua-ren 20ko udal eta kontzeju hautes-kunde hauetarako hautagaitzak aur-kezteko epea, eta Nafarroako 13 herrieta 44 kontzejuetan aurkeztu zirenhautagaitzak. Tartean daude Liza-rragabengoa eta Arakilgo Zuhatzu.Lizarragabengoan Altxorrotx tal-dea aurkeztuko da hauteskundee-tara, Jose Manuel Garmendia Lakun-tza buru dela. Bestalde, Juan PedroArregui Sarasa izanen da Zuhatzu-ko Independenteen buru. Nafarroako beste 11 udal eta 58 kon-tzejutan atzera ere ez da hautagai-tzarik aurkeztu. Horrela, Nafarroa-ko Gobernuak herri horiek gober-natzeko kudeaketa batzordeaizendatu beharko du.

Bakaikuar ugarik auzipetuei babesa azaldu zieten. Utzitakoa

Page 9: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a sakanerria 9

Arbizu»

SAKANA

Arakil / Etxarren»Olatzagutia» Altsasu»

Sexu indarkeriarenkontrako bi hitzorduArbizuko emakume taldeak deitu-ta kontzentrazioa eginen da aste-azkenean, 19:00etan, plazan. Indar-keria sexistaren kontrako nazioar-teko eguna delako deitu dutekontzentrazioa. Aldi berean, helduden larunbaterako hitzordu berriajarri dute. 17:00etan udaletxekobatzar gelan elkartuko dira Te doymis ojos filma ikusi eta ondorenindarkeria matxistaren ingurukokafe tertulia egiteko. Arbizuko ema-kume taldetik antolatutako ekital-dietan parte hartzera deitu dute.

Helduendako ipuinkontalariaLarunbatean, 19:00etan Etxarrengoelkartean

Trokolo antzerki taldeko Isabel AisaEtxarrenera etorriko da bihar. Conojos de tortuga ipuin kontaketaeskainiko du. Garai batean eder ikus-ten zena begiak itxi eta zabaltzea-rekin gris ilun ikusten da. Gizon-ema-kume bikoteak dituzten ipuinakdira “hain emakumezkoa” den kon-takizun umoretsu horretako prota-gonistak. Arakilgo udazkeneko kul-tur agendaren barruan dago ekital-dia. Udalak Xaniturri emakumetaldearen laguntzaz antolatu du.

Olatzagutiako Udaleko Berdinta-sun Batzordeak Genero Indarke-riaren aurkako Nazioarteko Egu-na dela eta antolatutako ekitaldie-tan parte hartzera gonbidatu dituolaztiarrak. Emakume eta nesken-ganako indarkeria guztien aurkaleloa du egitarauak eta estreina-koz Nafarroako Berdintasun Sareteknikariekin lankidetzan presta-tu da.

Emakumeek publizitatearenbidez pairatzen duten indarkeriasinbolikoari buruzko argibideakeman zituen Maria Castejonekherenegun. Gaur, kultur etxeanemanen den filmaren gaia ablazioaedo emakumeen genitalen muti-lazioa da. Sahara azpiko hainbatherrialdetan indarrean dagoenpraktika hori Europako neskabatzuek pairatzen dute. WarisDirieren istorioaren bidez indar-keria horren berri jasoko duteikusleek.

Ablazioaren kulturaren gako-ak eta harri buruzko mitoen ingu-ruko argibide gehiago emanenditu asteazkenean Fatima Djarrairuindarrak. Munduko Medikuakgobernuz kanpoko erakundekokidea eta ablazioaren kontrakoekintzailea da. Indomable (Penin-sula, 2015) liburuan bere esperien-tziaren berri eman du. Asteazke-nean bere lekukotza jaso ondoren,Emakumeenganako eta neskenga-nako indarkeria guztien aurka

leloa duen kontzentrazioa izanenda San Migel plazan.

Egitaraua >> Azaroak 20, ostirala

22:00etan Flor del desierto filma.

>> Azaroak 25, asteazkena18:30ean Fatima Djarraren (MundukoMedikuak GKE) hitzaldia: Clavesculturales y mitos sobre la mutilacióngenital femenina.20:00etan Kontzentrazioa San Migelplazan: Emakumeenganako etaneskenganako indarkeria guztien aurka.

>> Azaroak 27, ostirala22:00etan Plataforma Tiranteren Lamáquina del dueño antzezlana.

Heldu den asteazkena, azaroaren25a, Emakumeenganako indarke-ria ezabatzeko eguna da. Hori delaeta, Altsasuko mugimendu femi-nistak egitaraua prestatu du,Indarkeria sexitaren aurrean…zure ardura hartu! Aski da! leloaduena. Emakumeek pairatzendituzten indarkerien ingurukoerakusketa mustu zuten atzo GureEtxea eraikinean. Eta, mustutze-arekin batera, Pamela Palenciano-ren No solo duelen los golpes baka-rrizketa izan zen. Amodioa nolabizi dugun zalantzan jarri eta tra-tu txarrak zer diren azalduko du.Bestalde, Altsasuko Gazte Asan-bladarekin batera espazio alterna-tiboetan izan daitezkeen sexu era-

soen inguruko hitzaldia antolatudute astearterako.

Egitaraua >> Azaroaren 20tik 25era 19:00etatik 21:00etara Emakumeen-ganako biolentzia mota ezberdinak.Erakusketa Gure Etxea eraikinean.

>> Azaroak 20, ostirala19:00etan No solo duelen los golpes.Pamela Palencianoren bakarrizketa.Gure Etxea eraikinean.

>> Azaroak 24, asteartea19:00etan Sexu erasoak eta espazioalternatiboak. Zein da zure erantzuna?Begoña Zabalaren hitzaldia gaztetxean.

>> Azaroak 25, asteazkena19:00etan Kontzentrazioa udaletxeaurrean. Ondoren auzatea Gure Etxeaeraikinean.

A25: Emmakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna

Emakumeen kontrakoindarkeria sinbolikoareneta mutilazioen salaketa

Fatima Djarra.

Altsasuko mugimendu feministako kideak kartelak eskuta dituztela. Utzitakoa

Indarkeria sexistarenaurrean ardura hartzekodeia

Sakanako EH Bilduko berdinta-sun-zinegotziek (Aitzaga Zeberio,Arbizu; Silvia Marañon, Etxarri;eta Oihana Gallo, Urdiain) jakina-razi dute ikasturte honetan “gureherrien egoerara egokitutakoindarkeria matxistaren aurkakoprotokoloak lantzeko konpromi-soa” hartu dutela. Horiek sortze-ko sakandarren parte-hartzea ezin-bestekotzat jo dute zinegotziek.Azken helburua “emakumeakindarkeria matxista ororengan-dik libre bizi ahalko diren, eta ema-kumeen eta gizonen benetako ber-dintasuna oinarri izango duenjendarte librea eraikitzeko pauso-ak eman nahi dituzte”.

Azaroaren 25a dela eta EH Bil-duko zinegotziek adierazi dute“indarkeria matxista emakumeeketa gizonek bizi duten desberdin-tasun-egoeraren adierazpen bor-titzena” dela. Indarkeria mota horiegiturazkoa dela eta muinean orde-na soziala bera, sistema oso bat,dagoela nabarmendu dute. Koali-zioko kideek azaldu dutenez,“indarkeria matxista era askota-ra agertzen da eta leku guztietanborrokatu behar dugu haren kon-tra”. 25ean “emakumeenganakoindarkeria oro eta berau eragitenduten agente oro ere baztertzendugula ozen aldarrikatzeko egu-na” dela esan dute EH Bildutik.

EH Bilduk herrietan indarkeriamatxistaren kontrakoprotokoloak landuko ditu

Page 10: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a10 oharrak

Angelines Madrigal LopezLuis Mari Arratibel Mendinueta

Beti gukin.

Zuen kintuek

Erosi/ SalduSALDU

Eskuz egindako 1.500 teila arabiar. Ihabar. Tel618 096 204

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALDU

Etxebizitzak salgai. Abendu arte unifamiliarraArbizun, 215.000 €. Erosketa ekubidedun alokai-ru kontratua aukeran: 3 urtez, 500 €/hila eta%10eko sarrera. 2007Ko eraikina, 179m2, 147erabilgarri. Behean: portxea, egongela (sutondoa)eta sukaldea portxera, komuna, garajea. Goian: 4gela, komuna, balkoia. Harremanetarako: 677 3439 91 eta [email protected]

Etxebizitza lursailarekin salgai. EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

ERRENTAN EMAN

80m2 duen etxebizitza alokatzen duguEtxarri Aranatzen. 3 logela, sukaldea, komunaeta egongela. Altzariz horniturik. Garajea eta30m2-ko lorategia barne. Tel 609 84 55 99.

Galdutakoak / OpatutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdu-

tako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsaketa nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak: 19.Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak,erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak etaoinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Besteobjetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

GALDUTAKOAK

Kindle e-booka. Kindle etxeko e-book bat galdunuen duela hilabete inguru, ustez, La Burundesaautobusean ahaztuta utzia. Grisa da eta fundabeltz bat zeukan. Norbaitek honen berri izangobalu jarri, mesedez, nirekin harremanetan. Tel682 78 10 72. Eskerrik asko.

IkastaroakEstimulazio neurala Olaztin. Hastapen tailerraazaroaren 21ean eta 22an, larunbatean eta igan-dean, 10:30etik 12:30era Olatzagutiko Kulturetxeko 2. gelan. 1. saioan partaideei tratamenduaeta 2.ean teknika neurala ikasi. 18 urtetik gorako-endako. Izen ematea azaroaren 13ra arte zabalikudaletxean. 15 euro ordaindu behar dira.

Numerologia Pitagorikoa I. ikastaroa. JesusGarcia Paria. Azaroaren 22an. San Juan 51-3.,Altsasu. 9:30etatik 19:30etara. 100 €material/bazkaria barne. Ekarri grabagailua edoUSBa. Jaione 619 22 16 45.

Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongi-zatea bermatzen duen proiektu euskalduna.Harremanetarako 620 25 42 30 [email protected]

Odol-emaileak. Azaroaren 24an, 25ean eta26an Altsasun, arratsaldez eta 27an goizez.

Irurtzungo irakurle taldea. “La comediahumana” - Willian Saroyan. Abenduaren 5ean.

Sakanako Enpresarien Elkartea. Lan-merka-tuko bitartekotza eta orientabide zerbitzuaSakanako langabezien enplegagarritasuna hobe-tzeko. Interesaturik bazaude elkarrizketa bat egi-teko, zatoz eta gurekin harremanetan jarri 94846 83 07 telefonoan. Doako zerbitzua da.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publiko-en inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. EgoitzaIruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburuaargitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotze-ko ondoko kontu korrontea zabaldu dute NafarroakoKutxan: 2054/0142 68 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko par-taide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearenparean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia,ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokola-tea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia,arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina…Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udako

arropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, eta baitaetorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizko itzulpenzerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena: itzulpenakbai frantsesera nola arabierara, eta hizkuntza ezber-dinak direla medio, sor daitezkeen gatazken aurreanbitartekaritza zerbitzua. 9:00etatik 10:30era osa-sun zentroetan, 11:00etatik 12:30era ikastetxeetaneta 13:00etatik 14:30era gizarte zerbitzuetan.Astelehenetan Etxarri Aranatzen, astearteetanIrurtzunen eta ostegunetan Altsasun. Aurretik txan-da eskatu 648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Xune Gartziandia Aizpurua,azaroaren 12an Olaztin.• Xuban Izagirre Mendinueta,azaroaren 13an Arbizun.

Heriotzak

• Maria Cleofe Mayor Villarejo,azaroaren 14an Altsasun.• Serapio Barcos Mendiara,azaroaren 14an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 11: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a 11

Automobilismoa

kirola >>PALA

EMAKUME PALISTEN TOPAKETA:Larunbatean, Nafarroako Pilota Federazioakantolatuta, II. Emakumeen Proiektua burutu

zen. Tenis Club, Oberena eta Larrabide trinke-teetan pala partidak jokatu eta gero, 14 eta 20urte bitarteko palistak bazkarian bildu ziren.

Bihar, larunbatean, jokatuko da III. Olazti-Urbasa Rallysprinta,14:00etatik aurrera. 49 autolehiatuko dira. 9:00etan itxiko daUrbasako errepidea eta 12:00etanherrikoa

Olazti-Urbasa Rallysprinta maia-tzetik azarora atzeratzea eraba-ki zuen antolatzaileek, SakanaMotorsportek. Bihar jokatuko da,larunbatarekin, probako 3. edi-zioa. Proba antolatzeko Nafarro-ako Automobilismo Federazioa-ren, Olaztiko Udalaren, Maisue-nea g aztetxearen, Bier rikfundazioaren eta hainbat lagun-tzaileren babesa du SakanaMotorsportek.

III. Olazti-Urbasa RallysprintakNafarroako Pilotu eta KopilotuenRallye Txapelketarako eta Nafa-rroako Pilotu eta Kopilotu junio-rren Rallye Txapelketarako pun-tuatzen du. Proba 14:00etan hasi-ko da, baina Urbasako errepidea9:00etan itxiko da eta Olaztira doa-na 12:00etan.

5,5 km-ko zirkuituari lau itzuliIbilbidea aurreko urteetakoa iza-nen da. Olaztiko kale, txoko etaerrepideetatik barna 5,5 km-kozirkuitua prestatu du antolakun-tzak, eta aipatu zirkuituari lau itzu-li eman beharko dizkietela auto-ek. Olaztiko herri gunean hasikoda, Urbasako Altamiraraino igo,Altsasurantz doan bidetik jaitsi etaOlaztiraino helduko da, bihurgu-nez, aldapaz eta zailtasun tekni-kozko maniobraz josia. Ibilbideakdenetik dauka: bidegurutzeak,aldapak, espaloiak, maldak edorasanteak, chicaneak…

49 auto, orain arteko kopuruhandiena49 autok izena eman dute III. Olaz-ti-Urbasa Rallysprintean aritzeko,orain arteko parte-hartzerik han-

diena, aurreko urtean 35 ibilgai-lu izan baitziren. Olaztikoa Nafa-rroako Rallye Txapelketarakobaliagarria den azken proba da,txapelduna erabakiko duena, etalehia estua espero da.

2014an Martin Villares etaAndoni Blas (Renault Clio) izanziren azkarrenak (14:00.700), JuanJose Sanz pilotuari eta berarilaguntzen ibili zen Javier Goiko-etxea kopilotu sakandarrari(Renault Clio Sport) 20 segundo-ren aldea aterata. Iban Lopez deGoikoetxea pilotu olaztiarra izanzen lehen sakandarra, LanderMella kopilotuaren laguntzarekin(Renault 5 GT Turbo). 10.ak sail-katu ziren (15:19.200).

Pilotu-kopilotu sakandarrakPilotu eta kopilotu sakandar uga-ri lehiatuko dira bihar: GarikoitzFlores-Iñaki San Migel (Mitsubis-hi Lancer EVO VI), Garikoitz Goñi-Ricardo Garriz (Renault Mega-ne), Iban Lopez de Goikoetxea-Javier Goikoetxea (Renault 5 GTTurbo), Arkaitz Irigoien-JuanBidegain (Renault R11 Turbo),Aitor Fernandez-Eneriz Besga(Golf), Mikel Mendinueta-JosebaBerasategi (Peugeot 205 GTi) etaOier Larrañaga-Eneko Aristu (AXGT). Iñaki Gastaminza kopilotuaEgoitz Korosorekin (Clio Sport)ariko da eta Iker Askargorta kopi-lotua Isaak Zurbanorekin (OpelKadett GSI).

Segurtasuna bermatzeko ka-su antolatzaileeiEguraldi nahiko kaxkarra iraga-rri dute, baina hala ere probak jen-detza erakarriko duela uste duantolakuntzak. Segurtasuna ber-matzeko, ikusleei baimendutakoeremuetan kokatzeko deia egin dieantolakuntzak. Hortik kanpo ezjartzeko deia egin du SakanaMotorsportek. “Segurtasuna ezin-bestekoa da. Kotxe karreraz arigara. Horregatik antolakuntzarieta segurtasun taldeari kasu eginbehar zaio” nabarmendu dute.Halaber, ibilbide barruan ez apar-katzea eta norberak bere zaborragordetzea eskatu dute, Urbasa par-ke naturala baita.

Nahiz eta lehendabiziko autoa14:00etan atera, goiz goizetik zerikusi egongo da Olaztin. Clinkeraurreko futbito pistan bildukodira ibilgailu guztiak, egiaztape-nak pasatzeko. Handik banaka-banaka joango dira irteera eremu-ra. Giroa lehen ordutik bermatu-ta dago.

ZozketaRallya jarraitzera gerturatzen direnzale guztien artean 2 lagunendakoKaiku produktuen lote bana zoz-ketatuko da. Sarrera ordaintzeare-kin batera ikusleek jasoko dutenflyerrean sarirako zenbakia izanendute. Zozketa larunbatean bertanegingo da, sari banaketarekin bate-ra, eta zenbaki sarituen berri aste-lehenetik aurrera Guaixeren saresozialetan emanen da.

Egitaraua

8:00etatik 12:00etaraIbilgailuen egiaztapen teknikoeta administratiboak etaibilgailuen aurkezpena Clinkeraurreko aparkaleku itxian. 13:00etan: Probara onartuta-ko kotxeen zerrendarenpublikazioa Clinker jatetxean.14:00etan: Lehen parte-hartzailea aparkaleku itxitikaterako da asistentzia parke-rantz.15:30ean: Lehen parte-hartzailearen irteera, irteeragunetik.20:40ean: Lehen parte-hartzailearen helmugaratzea. 21:30ean: Emaitzen publika-zioa eta sari ematea Clinkerren

www.fotomotor.esLasterketako informazioa eta sailkapenak.

49 auto orrokaInoiz baino parte-hartze gehiago izango du III. Olazti-Urbasa rallysprintak. Bihar 14:00etan hasiko da ikuskizuna.

Triatloia / Duatloia

Nafarroako TriatloiGalatik dominarekin2015eko Triatloi Gala hartu zuen Tuterak larunbatean

Nafarroako Triatloi Federazioak2015eko Nafarroako Triatloi Galaantolatu zuen larunbatean Tute-ran. 2015eko Nafarroako Triatloieta Duatloi Txapelketetako sariakbanatu zituzten, Nafarroako Kirol

Institutuko zuzendari Ruben Goñibertan zela. Sari eta domina horie-tako batzuk Sakanara etorri ziren.

Zehazki, Sakana Triatloi Tal-deko ondoko kideak izan zirensarituak: Sergio Garcia de Eula-

te Maya, Juan Luis Maiza Begi-ristain, Ekain Imaz Perez, IkerMintegi Claver, Hegoi LakuntzaZelaia, Alain Razkin Andueza,Unai Villalobos Hernaz eta LeireMaiza Razkin. Zorionak!

Page 12: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a12 kirola

FutbolaAtletismoa

Pilota Pilota

Nafarroako ikastolen 50. urteurrenaospatzeko ekitaldien barruanantolatu da, 10:00etatik aurrera,Etxarriko frontoian. LHko 3. eta 4.mailako neska-mutilei zuzendutadago, eta, modu ludikoan, pilota jokoezberdinetan aritzeko aukeraeskainiko zaie.

Iruñeko Uxue ikastola izan zenNafarroako lehena. Duela 50 urtesortu zen. Hortik aurrera hainbatikastola sortzen hasi ziren, tarte-an, Sakanako Andra Mari (1969an)eta Iñigo Aritza (1971n). EgunNafarroan 15 ikastetxek osatzendute ikastolen sarea, 6.400 ikasle,4.200 familia eta 600 profesional bai-no gehiago biltzen dituztela. Nafa-rroako ikastolen 50. urteurrenaospatzeko hainbat ekimen antola-tu ditu Nafarroako IkastolenElkarteak, horietako batzuk kiro-lei lotuta daude.

IgeriketanIgandean, Euskal Herri mailakoIgeriketa Txapelketa antolatuzuten Iruñeko Genbeltzun igeri-lekuan. Euskal Herriko ikastolaguztiei zuzendutako ekimena izanzen, eta 100 ikasletik gora hartuzuten parte, tartean ikasle sakan-darrek. Lehen Hezkuntzan, Biga-rren Hezkuntzan eta Batxiler kate-gorietan banatuta aritu ziren ize-na eman zuten ikasleek, 50mtximeleta, 50m bizkar, 50m bular,50m estilo librea eta 100-200m esti-loetan. Horretaz aparte, errelebo

txapelketa jokatu zen. Guztiekdiploma jaso zuten eta surf taulazozketatu zen parte-hartzaile guz-tien artean.

Ikaspilota egunaNafarroako Ikastolen Federazio-ak Etxarri Aranatz, Lesaka etaTafallako frontoietan IkaspilotaEguna antolatu du bihar, larunba-tean, 10:00etatik 13:30era. Pilotatopaketak izango dira, ikastolenikaspilota modeloa eredu dute-nak, hau da, guztiz parte-hartzai-leak. Etxarri Aranazko Ikaspilo-ta Egunean LHko 3. eta 4. maila-ko neska-mutilek hartu ahalkodute parte, Tafallan, aldiz, LHko5. eta 6. mailakoek eta LesakanLHko 6. mailako neska-mutikoek.

Diploma, kamiseta eta besteBihar, Etxarri Aranatzen, Ikaspi-lota egunera gerturatzen direnneska-mutikoek esku pilotak(pilota goxoak), paletak, zestapoteak eta beste izanen dituzteeskura. Etxarriko frontoian txo-ko ezberdinak prestatuko dira,pilota joko ezberdin batekin, etagoizean barna ikasle bakoitza,taldeetan banatuta, txoko batetikbestera joango da guztietatik pasa-tu arte. Ikastoletatik nabarmen-du nahi izan dute eduki ludikoaeta sistema parte-hartzailea izan-go dutela joko guztiek. Bukae-ran, diploma, kamiseta eta bestehainbat sorpresa banatuko dira.Pilotari profesionalen presentziaere izanen da.

Iñigo Aritzatxapelketanfinalerdiak jokoanEuskal pilota sustatzeko antolatu-tako Iñigo Aritza Pilota Txapelketafinalerdietan murgildua dago. Aurre-ko igandean finalerdien lehen jar-dunaldia jokatu zen eta, etzi, igan-dean, finalerdien bigarren jardunal-dia dago jokoan, 17:30etik aurrera,ikastolako frontoian.

Kimuen Futbol 8Topaketak5. jardunaldia jokatuko da igandeanAltsasun eta Urdiainen

Sakanako Man-komunitateakantolatutakoKimuen Futbol8 Topaketen 5.jardunaldia joka-tuko da igandegoizean Altsasun eta Urdiainen.Aurten Sakanako 9 talde ari diralehian. Topaketa txapelketa moduanjokatuko da baina ez da sailkape-nik egingo, helburua txikienengankirola eta futbola sustatzea baita.Guztiek ongi pasatzea eta txikienekfutbolarekin gozatzea da asmoa.

30 sakandar aritu ziren ANFAS-enalde igandean Iruñean antolatutakolasterketan

Igandean ANFAS-en aldeko II. Nafarroako Lasterketa Solida-rioa jokatu zen Iruñean. 5 km-koproban 539 korrikalari aritu zireneta 10 km-koan, aldiz, 605. Ekime-nean bildutako 18.000 euroakANFAS-eko proiektuak sustatze-ra bideratuko dira.

10 km-ko proban Iñaki Sanz(33:27) eta Natalia Jimenez (57:39)izan ziren azkarrenak. Sakanda-rrei dagokienez, Mikel Berdudaltsasuarra 17.a iritsi zen helmu-gara (36:31) eta Eva Duran altsa-suarra izan zen lehen emakumesakandarra, 359.a (51:56). 17 sakan-dar sailkatu ziren guztira.

5 km-ko proban Aitor Otazu(16:35) eta Izaskun Oses (19:13)izan ziren lehenak. Raul Audi-kana olaztiarra hirugarrena sail-katu zen (16:43) eta Iraitz Senarlakuntzar ra zortzigar rena(17:17). Emakumezkoetan, Shei-la Nuñez irurtzundarrai zan zenlehen sakandarra, 55. postuan(23:44).

Gomez 9.a IkaztegietanIgandean Ikaztegietako lasterketajokatu zen. 76 korrikalari iritsiziren helmugara, Aitor Etxebestebeasaindarra (33:38) eta LourdesColomo zizkurkildarra (38:30) buruzirela. Francisco Javier “Pitxi”Gomez altsasuarra 9.a iritsi zen hel-mugara (36:03), Iban Gonzalezurdiaindarra 13.a (36:51) eta JuanCarlos Gomez altsasuarra 18.a(37:38).

Sakandarrak II. Nafarroako LasterketaSolidarioan (ANFAS):

10 kmGizonak

1. Iñaki Sanz (Iruñea) 33:2717. Mikel Berdud (Alts.) 36:3128. Egoitz Carrion (Irur.) 37:4535. Luis Areta (Lak.) 38:3937. Egoitz Aldaz (Olaz.) 38:4649. Fernando Ganuza (Olaz.) 39:29

144. Fermin Zornoza (Olaz.) 44:08168. Javier Camuel (Olaz.) 45:04216. Alberto Agirre (Alts.) 46:47275. Unai Gorospe (Alts.) 48:56292. Oscar Hernanez (Irur.) 49:11487. Alejandro Ayala (Alts.) 55:29

Emakumeak97. Alena Koksharova (Tiebas)42:27

359. Eva Duran (Alts.) 51:56448. Tiscar Duran (Alts.) 54:04494. Erkuden Ayala (Alts.) 55:56

495. Maite Duran (Alts.) 56:00524. Ana Parache (Etx.) 57:41527. Margari Zabala (Etx.) 57:58

5 kmGizonak

1. Aitor Otazu (Iruñea) 16:353. Raul Audikana (Olaz.) 16:438. Iraitz Senar (Lak.) 17:17

16. Jose Ramon Ramirez (Alts.)17:57110. Jonathan Manuel Rios (Irur.)25:57

Emakumeak22. Izaskun Oses (Burlata) 19:1355. Sheila Nuñez (Irur.) 23:4478. Laura Bergera (Arru.) 24:5591. Eider Carrion (Irur.) 25:22

103. Amaia Aristu (Olaz.) 25:48192. Rakel Fernandez (Irur.) 28:16290. Maria Angeles Duran (Olaz.)30:17291. Maria Jose Lopez (Olaz.) 30:19364. Ana Rosa Ganuza (Olaz.) 31:57535. Crescencia Perez (Irur.) 51:15

Gomez Sakanako Herri Lasterketan.

Kimuen Futbol 8Topaketen 5.jardunaldiaIgandean, Altsasun11:00etan: Sayas – Mediolanum11:00etan Sutegi – Tipi Tapa12:00etan: Lagun Artea – Etxa-rri AranatzAtsedena: KaixoIgandean, Urdiainen12:00etan: Urdiain – Dantzaleku

II. Nafarroako Lasterketa Solidarioa: Audikanahirugarrena (5 km) eta Berdud 19.a (10 km)

Lehen finalerdien emaitzak:

LH3:Xabier Olaitz 7 – Aimar Igoa 18LH4:Oier Mitxelena 18 – Kepa Amillano 11LH5:Oier Gartzia 6 – Iker Agudelo 18LH6:Ekiñe Fernandez – Amets Borreguero(Amets ez zen agertu)Irati Lumbreras 18 – Amaiur Zubiria 5Aimar Lezea 18 – Ander Goikoetxea 15Ekiñe Fernandez 6 – Arkaitz Agirretxe 18Lander Peral 18 – Jon Navarro 16Irati Lumbreras 7 – Araitz San Roman 18DBH1:Jokin Senar 18 – Inhar Olabide 12DBH2:Ioritz Agirretxe – Oier Berastegi (Ioritz ezzen agertu)

Igandeko finalerdiak

Igandean, 17:30ean, Iñigo Ari-tza ikastolako frontoianLH3:Ainhitze Armentia – Hodei UlaiarLH4:Patxi Azpeitia – Alain MendiaLH5:Eneko Andueza – Aimar GraciaLH6:Araitz San Roman – Aimar LezeaLander Peral – Arkaitz Agirre-txeDBH1:Angel Vergara – Unai IrigoienDBH2:Izadi Reparaz – Aimar Garcia

Ikastolen Ikaspilota egunabihar Etxarri Aranatzen

Larunbatean igeriketa txapelketa antolatu zuten ikastolek eta bihar Ikaspilota.

Beltzarendakoeta Resanorendakotxapelik ezNafarroako II. mailako AizkoraTxapelketako finalean laugarrenaeta bosgarrena sailkatu zirensakandarrak

Doneztebek Nafarroako II. mailakoAizkora Txapelketako finala hartu zuenostiral arratsaldean. Preziatutako txa-pela janzteko lehian 5 aizkolari ari-tu ziren, Goizeder Beltza etxarriarraeta Iban Resano dorrobarra artean.Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi60 ontzako eta oinbiko bat erdibitubehar izan zituen. Aitor Senosian izanzen txapela jantzi zuena. Olaguekoaizkolariak merezimendu osoz ira-bazi zuen (17:59), Asier Pellejerori iaminutu bateko aldea aterata (18:57).Eneko Saralegi izan zen hirugarrena(19:01). Goizeder Beltza etxarriarralaugarrena sailkatu zen (19:37) etaIban Resano dorrobarra bosgarrena(19:57). Senosiainek eta Pellejerok mai-laz igotzea lortu dute, eta heldu denurtean Lehen Mailako Aizkora Txa-pelketan parte hartuko dute.

Aizkora

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa10. jardunaldia

Etxarri Aranatz 1 – SAn Jorge 0

Urroztarra 1 – Lagun Artea 2

Etxarrik lidergoa berreskuratu zuen SanJorge menpean hartu eta gero. Partidalehiatuan, bi taldeek arriskua sortu zuten.2. zatian Saezek Etxarriren aldeko golasartu zuen. Bi taldeak saiatu ziren, bainamarkagailua ez zen aldatu. Urrotzen jokoan zeuden 3 puntuakLakuntzara etorri ziren. Cruzek LagunArtea aurreratu zuen 28. minutuan, bainaUrroztarrak berdindu zuen. Bukaeraaldera lakuntzarren 2. gola iritsi zen etahorrela despeditu zen partida.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .21 p6. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Lagun Artea

(Igandean, 15:45ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa10. jardunaldia

Altsasu -1 Eguesibar 1

Dantzalekun parez-pare ibili ziren Altsasueta Eguesibar. Bisitariak aurreratu zirenAltsasukoen atera gerturatu ziren lehenaldian, askok jokoz kanpokoa zela uste izanzuten jokaldi zalantzagarrian. BainaCorcherori esker berdintzea lortu zuenAltsasuk. Bi taldeak garaipenaren bila arituziren, baina puntu banaketarekinkonformatu behar izan zuten.

Sailkapena >>1. Lezkairu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30 p

10. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p

Asteburuko jardunaldiaAmigo – Altsasu

(Igandean, 13:00etan, Amigon)

ELOMENDIKO TXAPELKETAB multzoa. 1. fasea. 9. jardunaldia

Elomendi 0 – Egiarreta 2

Izalsa 0 – Zaldua 4

Sailkapena >>1. Beriain . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p2. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15 p4. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p

Asteburuko jardunaldiaEgiarreta – Bidezarra

Eneriz – Zaldua

Futbola

Page 13: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a kirola 13

IrristaketaKiroldegia

Pistako 300 metrokoerlojupekoan dominalortzear egon daiturmendiarra

Igandean hasi zen Taiwango Irris-taketa Mundiala. Bertan dabilIoseba Fernandez irristalari itur-mendiarra, Garikoitz LergaEspainiako selekzioko hautatzai-leak aukeratutako beste 7 irris-talarirekin batera.

Igandean 300 metroko pistakoerlojupekoa jokatu zuen IosebaFernandezek. Iturmendiarra pri-meran aritu zen, 24 segundotikbeherako denbora egin baitzuen,23.830 segundo, baina, tamalez,ezin izan zen podiumera igo,gutxigatik. Andrea Jimenezkolonbiarrak lortu zuen urrea(23.415), Juan Perez kolonbia-rrak zilarra (23.688) eta Myungk-yu Lee korearrak brontzea(23.773). Laugarren postuarekinkonformatu behar izan du itur-mendiarrak. Pistako txapelke-tak jokatuta, egunotan zirkuitu-ko txapelketei egin beharko dieaurre Ioseba Fernandezek. Eahobeto doazkion.

Ioseba FernandezTaiwango Mundialean

Ioseba Fernandez, Taiwango Mundialetako pistako 300 metroko erlojupekoan.

Kirol Merituari domina jasoko duEduvigis Matak eta OhorezkoAipamena Floren Nazabalek eta AlexMariñelarenak

Nafarroako Gobernuak aurtenKirol Merituari 17 Zilarrezko Domi-na eta Ohorezko 4 Aipamen bana-tuko ditu, Nafarroako Egunarenharira abenduaren 2an 12:00etanantolatu duen ekitaldian. Sari horie-kin kirolaren alorrean lana egitenduten kirolariak eta sustatzaileakomendu nahi ditu Gobernuak.

Kirol Merituari errekonozi-mendua egiteko banatuko diren 17dominen artean bat jasoko du Edu-vigis Mata Leonek. Matak 33 urtedaramatza Irurtzunen pilota sus-tatzen eta lan horri aitortza eginnahi dio Nafarroako Gobernuak.Eta Gobernuak egingo dituen lauOhorezko Aipamenen artean biSakanara etorriko dira: aurtenerretiroa hartu duen Floren Naza-bal Leitza aizkolari etxarriar han-

diarendako izanen da bat, eta AlexMariñelarena Mutiloa pilotuaren-dako bestea.

2014ko otsailean MundukoMotoziklismo TxapelketarakoTech3 eskuderia frantziarrarekinPauld Ricard zirkuituan entrena-tzen ari zela istripu latza izan zuenirurtzundarrak. Errekuperazioluzea izan du, baina medikuekgomendatuta motoan lehiatzeariutzi dio Mariñelarenak, lehian ari-tzeko ezgaitasuna duela esan bai-tiote.

Bestalde, Nazabalek agur esanbehar izan dio bere ibilbideari, dis-ko-herniak sortzen dizkion arazo-engatik. Bere palmares zabaleanEuskal Herriko maila nagusiko 6txapela ditu, Nafarroako I. Maila-ko 9 txapela, Nafarroako Bikoteka-ko 8 txapela, Banakako Urrezko Aiz-kolarien 9 txapela eta BikotekakoUrrezko Aizkolarien 3 txapela.

Nazabal, Mariñelarena etaMatari errekonozimendua

Page 14: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a14

kultura >>SALAZAR BILBOKO GRABATU JAIALDIAN: Atzo hasieta igandera bitartea Bilboko Euskalduna jauregiakgrabatu jaialdia hartuko du. 62 erakusketari eta 300artisten lanen artean Dora Salazarrenak daude.

bazterretik

Juankar Lopez-Mugartza

Umeen deia

Gaur azaroaren 20a da, Franco dik-tadore golpista ohean hil zen egu-na, Santi Brouard eta Jon Mugu-ruzaren balen arrazoiaren azpianerail zituztenekoa.Brouard haurren medikua zen, etabere pediatra kontsultan erailzuten kaputxadunek. Jon Mugu-ruza Madrilen. Parlamentuko ate-ak ireki behar ziren legealdi berribati ekiteko eta hara joan zireneuskal parlamentariak diputatuakten bilketaren bezperan. Bas-que izeneko ostatuan afaltzen arizirelarik, bi kaputxadun sartuziren metrailetak eskuan hor zeu-den guztiak tirokatzen errukirikgabe. Jon unean bertan erori zen.Esnaola larriki zaurituta. Besteakzauriturik.1989an izan zen hura. 26 urteberanduago beste kaputxadunbatzuk Parisko hainbat ostatutansartu dira asmo berberarekin.Heriotza datorrelarik, ateoak gare-nok ere elizaren atearen ondoanaurkitzen dugu maiz geure burua,hildakoen omenez egiten denazken ekitaldian presente egote-ko. Gaurkoan, Aralarko puntanbizi zen On Inozenzio Aierbe Ira-ñeta etorri zait burura, irribarre-tsu, leial, eskuzabala. Uhartearra2001ean joan zitzaigun, eta ordu-ko hartan bere omenez argitara-tu zen gomutagarri oharrean esa-ten zen bezala “herrien arteko bakeeta laguntasun mezu bat” utzizigun. On Inozenziok munduko herriguztiak maite zituen. Lehenengoeta behin, berea. Bere herria etabere hizkuntza. 1956an Koldo

Mitxelena maisuari berari iraka-tsi zizkion Uharte, Irañeta, Mur-gindueta eta Ihabarko euskararenezaugarriak. Aralarren dago gaur,eraildako gizon eta emakumeguztien omenez elizkizun ikuse-zin hau zuzentzeko. Haren ondo-an adopziozko sakandar bat dulagun organoa jotzen: Aita FelipeMurietakoa. Aralarko organo joleohia, “Aralarko musikaria” deitzendutena.Lizarraldeko altsasuar hau euskal-tzale sutsua zen eta ez zuen estal-tzen. Jazarria izan zen diktadura-ren urterik latzenetan eta harathonat ibiltzera kondenatu zutenEspainiako komenturik urrunene-tara bidaliz, Melillara ere bai, dis-pertsatu bat bezala, leku batetik bes-tera mugitzen etengabean. EuskalHerrira itzultzean, Altsasuko kapu-txinoen egoitzan eman zituen berebizitzaren urte gehienak. Aldizkaribat sortu zuen, “Umeen deia”, ber-tan haur euskaldunek euskarazidatz zezaten.Elizkizun kontzelebratu honetanOn Jose Maria Satrustegik (Arrua-zuarra, Urdiaingo apaiza eta Eus-kaltzaindiko kidea bera) hauxe diobere sermoian: “Altxueta mendikohaize zorrotzak emana iduri du bakemina duenak.” Eta Aita Feliperibegiratuz: “Zuk diozun bezala, hau-rretan dago geroa; eta haurrak nahidituzu bakearendako. Hila, hotza dahiltzailearen bihotza. Aterako garaahal dugularik. Ahalko dugu nahidugularik”.Bakaikuko Aita Patxi Ondarrakbaietz esaten du buruarekin. Altsa-suko On Marino Aierra, maitasu-nez betea, ez da oraingoan eban-jelioaz lotsatzen.

Larunbatean, 19:30ean, Irurtzungoelizan

Nafarroan Abesbatzak zikloarenbarruan Etxarri Aranazko

abesbatzak kontzertua eskainikodu Irurtzunen bihar. NafarroakoAbesbatzen Elkarteak antolatuta-

ko ziklo horren bidez elkartekoabesbatzen eguneroko lana herrial-dean bertan erakutsi nahi da. Etxa-rri Aranazko abesbatzak Irurtzu-nera erlijioko, Aragoiko eta EuskalHerriko kantuz osatutako erreper-torioa eskainiko du. +www.guaixe.eus

Ezpain gorriak ipuin kontaketagozagarriaGaur, 23:00etan, Altsasuko Haritzatabernan

Dorleta Kortazarrek Ezpaingorriak helduendako ipuin

kontaketa eskainiko du. Arra-sateko ipuin kontalariak beraksortutako ipuinak kontatukoditu gehien bat. Haren helburuabizitzari buruzko beste ikuske-ra bat transmititzea da. “Bestebide batzuetatik jasotzeko zailakdiren eredu eta balioak hela-razten dizkiet entzuleei”. Gaur-ko saioa Gozamenez programa-ren baitan kokatuta dago, eta gaz-teei sexualitatearen irudipositiboa emateko helburuz anto-latuta dago.

Bertsozalez bete zen EtxarriAranazko Kar rikestuElkartea ostiralean. Guz-

tiek ere Euskal Herriko Bertso Afa-ri Txapelketaren seigarren edi-zioaren lekuko izan nahi zuten.Giro ederrean, bertsolari gazteenjardunarekin gozatu zuten. Seibertsolarietatik bi emakumezko-ak izan ziren finalerako sailkatuzirenak: Malen Amenabar larra-betzuarra eta Eneritz Artetxeazkoitiarra. Buruz burukoanazken horrek jantzi zuen txapela.

Txapelketaren hasieran seiko-te protagonistan tentsioa nabari-tu izan zen. Artetxek hasieratikziurtasuna transmititu zuen, etabatere hutsik egin gabe eta maiz

bertso borobilak botaz, merezitairabazi zuen txapela. Parte-har-tzaileen artean Saats Karasatorre

zegoen. Urduri hasi zen bera ere,baina saioak aurrera egin halahobera egin zuen.

Aurkezle lanetan Eneko Lazkozaritu zen. Olentzero gurasoak dire-la zioen gai bat azkar jokatu eta bere-hala moldatu zuen, publiko arteanbospasei urteko bi haur ikusi bai-tzituen. Txapelketa epaileak NereaBruño eta Josema Leitza izan ziren,Joseba Andoni Beltza idazkari zute-la. Epaileek euren lana egiten zutenbitartean Edor Zubeldiak (akorde-oia) eta Maider Ansak (ahotsa) kan-taldia eskaini zuten.

Sailkapena Bertsolaria PuntuakEneritz Artetxe 264,5 puntuMalen Amenabar 252 puntuXabier Igoa 152,5 puntuMikel Lasarte 145,5 puntuBattitt Crouspeyre 142 puntuSaats Karasatorre 140,5 puntu

Arakilgo Udalaren KulturaZerbitzuak, Arakil Kultu-rak, udazkeneko argazki

lehiaketa antolatu zuen. Lehiake-tara 27 argazki aurkeztu dira etaguztiak Arakilgo udaletxean etaarakil.net web orrian daude ikus-gai. Bi sari banatuko dira. Bata,hiru argazkilarik osatutako epai-mahaiak emandako 150 eurokosaria da. Beste saria, berriz, herribozketa bidez aukeratutakoa da etaargazkiaren egileak 50 euro jaso-ko ditu. Argazki bakar batek ezinizanen ditu bi sariak jaso.

Azken sari horretako herri boz-keta martxan dago, udaletxean edoweb orrian, azaroaren 27ko 12:00akarte. Azaroaren 28ko afari musika-tuan banatuko dira sariak.

Kantu afaria

Arakilgo udazkeneko kulturagendan azaroaren 28rako kan-tu afaria iragarria dago. Hiribe-rriko elkartean izanen da, Edo-rrekin. Izena eman nahi duenakhilaren 24ra arteko epea du.

Etxarriko abesbatza Irurtzunen

Arakilgo argazki lehiaketakoherri bozketa martxan

Paulino Otamendiganbera-orkestraEtxarrinIgandean, 18:00etan, Etxarri Aranazkokultur etxean, doan

Paulino Otamendi ganbera-orkestra Iruñeko Los amigos

del arte elkartearen partaidea da.Elkartea 1918.urtean jaio zenetikplektro musika zabaltzea eta sus-tatzea du helburu. Plektroa harimusika-tresna jakin batzuk jotze-ko erabiltzen den ziri modukoa da.Orkestrak bere lehen zuzenda-riaren izena du. Gaur egun gida-ritza Asier Zabalza Larretarenesku dago eta 20 instrumentistazuzentzen ditu: soka, haizea (zehar-kako txirulak), teklatua eta per-kusioa. Erdi Arotik gaur eguneraarteko doinuek osatzen dute gan-bera orkestraren programa. +www.guaixe.eus

Artetxerendako Bertso Afari Txapelketa

Page 15: 531 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 20a kultura 15

Gaur, 22:30ean, Etxarriko garagardoazokarako jartzen den karpan 4nek(launek) taldeak estreinakokontzertua eskainiko du

Eskarmentu handiko musi-kari boskote batek osatzendu taldea. Boskoteak elka-

rrekin jo izan dute, elkar ezagu-tzen zuten, lagunak… Hainbat tal-de eta estilotako talde eta proiek-tuetan parte hartu dute. Haietatikguztietatik hartu du 4nek eta eus-karaz abestutako pop-rock estilo-ko doinuak sortu dituzte.

Taldekideak jendaurrean“behingoz” mustutzeko “kristonilusioarekin” daudela azaldu diguJuanpa Agirre abeslariak. Gai-neratuz:“14-15 urterekin hasi gine-

neko sentipena dugu: nolakoa iza-nen da jendearen harrera? gusta-tuko den edo ez? Guk dena ema-nen dugu”. Agirrek berak, ImanolGoikoetxeak eta Joseba San Sebas-tianek sortu zuten taldea 2014an.Azken hori izan zen “aspaldikolagunak” elkartu zituena. Urtebereko garilean Xabi Zubeldiagehitu zen taldera eta aurtengoilbeltzean azken partaidea batuda taldera, Juanma Urriza, Boli.

Hasieratik sormen lanari helduzioten. “Behin elkartuta gurea denzerbait, gure kantak egiteko gogoagenuen”, esan digu Agirrek. “Bakoi-tzak musika zaletasun, gustu etaestilo ezberdina dugulako. Denaelkartuz zer sortuko ote zen jakin-

mina genuen”. Etxetik eramanda-ko ideiak komunean jarri eta denenartean gauzatu dituzte kantuak,“orain jendeak esan beharkoduzue”. Kantuak janzteko hiruko-ak sentitzen zuen premiak ekarriditu beste bi taldekideak. Norberakbizi izandakoak, gaur egungo bizi-tzaren kontuak, norberaren ilu-sioak eta beste eraman dituzte letre-

tara. Lokalean egindako lanarekinkantu “zerrenda dexente bat” sor-tu dute.

Gaurko Etxarriko emanaldia-ren ondoren zenbait data lotuakdituzte. Agirrek argitu digunez, ezdute kontzertu asko lotu nahi izan:“geldi-geldi hasi nahi dugu, pre-sarik gabe. Kantuek zein harreraduten ikusi nahi dugu”. Lekun-

berri, Tolosa, Iruñea, Donostial-dea… izanen dira 4nek taldearenhurrengo geldialdiak. +www.guaixe.eus

www.4nek.eusTaldearen web orrian entzungai daudehaien kantuetako batzuk. Baita bideo batere. Facebook-en ere haien berri izan dai-teke.

Rocka, Ozhen Gaur, 23:00etan, Altsasuko Lurrazpitabernan

Ozhenek 80. eta 90. hamarka-detako rock musikaren kutsua

duten doinuak ekarriko ditu Ber-meotik Altsasura. Lurrazpi taber-nan gaur ariko den boskotea aur-ten bertan sortu da. Hainbat tal-detan eskarmentua pilatutakomusikariak dira eta san juaneta-rako bost kantuz osatutako make-ta kalean zuten. Lan hori aurkez-tuko dute Guruz Aristegik (aho-tsa), Manu Goikoetxeak (bateria),Esti Goikoetxeak (baxua), IkerLatxagak (teklatuak) eta AritzHormaetxeak (gitarra).Gogo bizizetorriko dira, VII. Banden Lehialehiaketarako finalerako aukera-tuak izan baitira.

Abenduaren 1ean, asteartean,19:00etan Haritza tabernan.Gonbidapenak han jaso behar dira etaplaza kopurua mugatua da

Ibon Martin Alvarezek bereazken liburua pasa den asteanaurkeztu zuen:La fábrica de las

sombras (Travel Bug, 2015). Idaz-le donostiarrak bere eleberri bel-tza Altsasun aurkeztuko du Arkatzliburu-dendaren eta Haritza taber-naren ekimenez. Bi tokietan dau-de Martinen liburuak salgai, bai-na idazlearekin izanen den topa-ketarako gonbidapenak tabernanbakarrik eskuratu daitezke.

Martinek bere bigarren elebe-rri beltzarekin, El faro del silencio(Travel Bug, 2014), arrakasta han-dia izan ondoren heldu da La fábri-ca de las sombras. Orbaitzetakoarma lantegi zaharreko arkueta-ko batean emakume gazte bat urka-tuta agertuko da neguko egunbatean. Suizidioa dirudiena iker-tzen hasiko da Leire Altuna idaz-lea. Dozena bat pertsona besterikbizi ez den herri batean Altunakegindako ikerketak bera jarrikodute jo puntuan. Kontrabandokogaraiak eta itzalez betetako egu-

nerokoa opatuko ditu. Abiapuntuhorrekin Martinek intrigazko etaarrasto faltsuz betetako eleberribeltza ondu du.

Abenduaren 18an izanen da,17:00etan, Altsasuko Iortia kulturgunean. Izen ematea 11ra arte dagozabalik, 948 564 272 telefonora hotseginez edo [email protected] idatziz eman daiteke izena

Ilustrazioekin, hau da, marraz-kiekin, osatutako album bat

nola egiten den ikasteko tailerra

da eskaintzen dena. 6 eta 10 urtearteko neska-mutikoei zuzendu-ta dago. Hitza eta irudia elkartuztailerrean album bat euren aurre-an sortzen ikusiko dute. Gaine-ra, behin bukatuta, parte-har-tzaileek lanaren zati bat etxeraeramanen dute. +www.guaixe.eus

Gagsterrak IortianLarunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean

Yllana producciones The Gag-father antzezlanarekin eto-

rriko da oraingoan Altsasura.Zombie eta pailazo arteko gagstergupidagabe batzuek hiria beldur-tuta dute eta, kosta ahala kosta,haiek atzeman nahian poliziaburugabe talde bat dabil. Arra-kasta gutxi dute zeregin horretan,baina umorerik ez dute galduko.Barre egiteko aukera aparta, beraz.

Keinu antzerkiaren arrastonabarmena dago. Fidel Fernandez,Luis Cao, Juanfran Dorado etaJony Elias aktoreak etengabe alda-tzen dituzte jantziak, batzuen etabesteen paperak jokatzen baiti-tuzte. Antzezlana zinema beltzarikonpainiak egindako omenaldiada. Komedia eroa, umore beltza,oso beltza, duten egoerak ematendira antzezlana osatzen duten gagsegidan. Film eta eleberri beltze-an ohi denez atzean gizartearenoinarri kritiko bat dago.

Album ilustratua sortzekotailerrerako izen ematea zabalik

Gose zaleakKalifornian

Gose taldearen Gose IIIII (Jan-gura produkzioak, 2012) dis-

koak Kaliforniako AkademiaMusika Sarietan, dance-elektro-nika mailako azaroko disko one-naren saria irabazi du. “Ezohikokonposaketa eta gaitasun bat era-kutsiz, Gosek lan ikusgarria osa-tu du, dance-elektronika origina-la sortuz”, adierazi dute Akade-miatik. Gose hirukoaren parte daLakuntzan bizi den Jon Zubiaga,Osoron (gitarra).

Ibon Martinek Altsasunaurkeztuko du bere azken liburua

Anduezak berepoesia liburuasorterrianaurkeztuko duIgandean, 13:00etan, Lakuntzako kulturetxean

Pakita Andueza EzkurdiaLakuntzan da atzera ere. Eta

berarekin Psiciatrico de rosas blan-caspoesia liburua ekarri du. Harenaurkezpena eginen du igandean.Hausnarketara gonbidatzen duenliburuan, besteak beste, egia, aska-tasuna, bizitzaren gorazarrea, ins-tantearen errebelazioa edo gale-ragatik aienea jasotzen ditu. Beresorterria, pertsonak eta pasarte-ak aipatzen ditu Anduezak.

Lakuntzarrak 20 urte bainogehiago daramatza Mexikon bizi-tzen. Margolaria eta olerkaria,aurretik Bihotzetik(2005) eta Pago-ma (zuhaitza eta ama lurra, 2010)liburuak argitaratu ditu. Irakur-keta publikoak Metropolitar Uni-bertsitate Autonomoan, liburu-dendetan eta kultur etxeetan eginditu. Bere lanak hainbat aldizka-ritan argitaratu dira. Mexikonegiten diren poesia topaketetansarritan parte hartzen du, baitaKubako Santiago hiriko poesiakongresuan ere. +www.guaixe.eus

4nekjendaurrera

Page 16: 531 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 20, ostirala • 2. aroa • 531. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 21 . . . . . . . . . 2 . . . . . . . . .0Etxarri A. 21.6. . . . . . . -0.6 . . . . . . .0.8Altsasu 18 . . . . . . . . . 1.5 . . . . . . .0.2Aralar 15.1 . . . . . . . 6.09 . . . . . .0.5Urbasa 18 . . . . . . . . -4 . . . . . . . . .0

: eguraldiaasteko >>

Min: 7 Max: 16 Min: 8 Max: 9 Min: 2 Max: 4 Min: 0 Max: 6 Min: -1 Max: 8 Min: 0 Max: 8 Min: 3 Max: 9

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 8% euria: 97% euria: 99% euria: 75% euria: 20% euria: 30% euria: 58%

Bazkide zozketaAZAROKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako kanpinerako deskon-

tua , Lacturale lotea, Artiumerako

sarrerak, Gaztezulo aldizkarirako

harpidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

1. SARIA: Ekainberri kobazuloetarako

sarrera, Artazako kanpinera-

ko deskontua, Lacturale lotea,

Artiumerako sarrerak,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

25 3 11 18

1.Guerra Hermanos enpresakolangile batzuek ZiburukoKaskarotenea ikastolan aterpebat egiteko lanak egin dituzue,auzolanean. Bai, aterpea egiteko prozesu guz-tia egin dugu: beharrezko materia-la eskatu, prestatu eta muntatu.

2.Kaskarotenea ikastolarekikoelkartasuna lehendik hasi zen.Aurretik diru bilketa eginzenuten lantegian.2014an Ziburuko lehengoko ikas-tolaren egoera gogorra zen. Uda-letxeko eremu batean zeuden, esko-la publikoaren ondoan, etxolabatzuetan. Baina, Ziburuko auza-pezak ez zien bertan jarraitzekobaimenik ematen. Argindarra ken-tzeaz gain, egunero 100 euroko isu-na jarri zieten. LAB sindikatuakenpresetan diru-bilketak abiara-zi zituen orduan, laguntza emate-ko. GH Guema eta GH Mecalsa,Aceros Moldeados, Magotteauxeta Sunsundeguin egindako bilke-tarekin 1.200 euro jaso genituen etaaurtengo ilbeltzean Ziburura joanginen diru hori ematera.

3.Eta ikastolaren egoera zuenbegiekin ikusi zenuten. Bai. 2 eta 6 urte arteko 14 ikasle zeu-den aurreko ikasturtean ikasto-lan. Orduan beste lursail bat eros-teko asmoarekin zebiltzan, eta lur-saila ere erakutsi ziguten. Zerbaitbehar izanez gero, burdinaren lan-bidean laguntza emateko prest azal-du ginen.

4.Eta dei hori etorri zen, ezta?Bai. Lursail berri horretan eginda ikastola berria. Lehengoare-

kin konparatuta hobea da. Lehenbungalowak ziren, eta orain bimobil home handi dira. 40-50 ikas-lerendako tokia dago eta egun 20ikasle dira. L forma egiten dutemobil homeak, eta laukia egiteko,aterpe bat egitea bururatu zitzaien,kalean estalitako eremua izateko.Deitu ziguten, hiruzpalau aldizegon ginen eta hori da guk eginduguna, aterpea.

5.Materiala zuek erosi duzue?Ikastolari esan genion materialak4.500 euroko kostua zuela, eta baietzesan ziguten, guk muntaketa egi-ten bagenuen estaliko zutela. Mate-riala guk pagatu dugu eta aterpeamuntatzera azaroaren 6an joanginen. Lanetik atera, Zibururajoan, muntaketa lanean 17:00etanhasi eta 21:00ak arte. Ikastolan ber-tan lo egiteko tokia prestatu zigu-ten. Larunbatean 7:00etatik17:00etara aritu ginen lanean, ater-pea bukatu arte. Bi familia etorriziren guri bazkaria prestatzera.

6.Zenbatek parte hartu duzue?7 langile aritu gara guztira, gehimateriala kamioiarekin eramanzuena: Jon, Asier, German eta Ima-nol bakaikuarrak, Xabier, Alber-to eta Mikel etxarriarrak eta ni neu.Orain diru bilketa egingo dugu, eamateriala estali dezakegun. Aurre-ko aldian jendea oso ongi portatuzen. Eta, ea orain ere hala den!Horrelako gauzetarako jendeakerantzuten du.

7.Ikastolarekin kolaboratzenjarraitu behar duzue?Beharra izanez gero, laguntzekoprest gaude. Hango egoera gogo-

rra da: 15 familia dira eta 20 haur.Dirutza handian sartu dira. Nolaez duzu lagunduko! Auzolaneanlanak aurrera ateratzea, ez dutebesterik. Modu horretan egin izanez bagenu, han egongo ziren ater-perik gabe.

8.Zein aurreikuspen dituzte?Hemen baino okerrago daude han.Baina zailtasun guztien gainetikhaien ilusioa ikustea handia da.Aurreko urtean gaizki pasatuzuten, baina aurrera atera ziren,eta orain diru mordo batean sar-tu dira ikastola berriarekin. Esanzigutenez, kontentu daude, lauz-pabost urtetan 40-50 ikasleren buel-tan egotea aurreikusten dute.Orduan ikastetxe handiagoabeharko dute.

9.Ilusio hori galdu dugu hemen? Ziburun orain arte ez da ikasto-larik egon eta ikastolaren hasta-pen prozesuan daude. Hemen,oraindik, ilusioa badugu, bainaegoera ezberdina da, beste erron-ka batzuk ditugu.

10.Kontentu egindako lanarekin?Oso pozik etorri gara.

11.Orain diru bilketa abiatukoduzue, materialaren gastuaestaltzen laguntzeko.Jendea animatu nahi dugu, askoedo gutxi, dena ongi etortzen da.Lanean aritu garen langileek egin-go dugu bilketa. Ahal dugun gehie-na zabaltzen saiatuko gara: fabri-ketan, ezagunen artean…. Zailaizango da, baina helburua da mate-rialaren 4.500 euroak lortzea, ikas-tolak gainkosturik izan ez dezan.

>>11galdera

Alberto AntonZiburuko ikastolako boluntarioa

Testua: Maider Betelu Ganboa

GH fabrikako 7 langilek Ziburuko ikastolako aterpea egin dute, auzolanean.