493 guaixea

16
Urtebetean 131 langabe gutxiago daude Sakanan C hepatitisa, borroka osasun eskubidearen alde Plana gogoan, alkateak Gobernuari bilera eske Ipar eski ibilaldia igandean Urbasan SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko ilbeltzak 23, ostirala • 2. aroa • 493. zenbakia Irakurle taldeen hitzorduak: ostegunean, 19:00etan, Etxarriko liburutegian eta ostiralean, 21:00etan Olatzagutikoan Korrika 19, parte hartzeko gonbitea Kultura >> 15 Sakanerria >> 9 Kriseilu islamiarra opatu dute Olaztin Bizia dokumentalera >>9 >>3 Jose Inazio ”Axio” Floresen bizitzari buruzko dokumentala egingo da. Ekimena finantzatzeko bideetako bat crowfundinga da (www.karena.eu). Aralar, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuta >>6 >>8 >>5 >>5 >>13 Irurtzungo aurrekontu parte - hartzaileak martxan >>7

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 07-Apr-2016

267 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 493 guaixea

Urtebetean131 langabegutxiagodaudeSakanan

C hepatitisa,borroka osasuneskubidearenalde

Plana gogoan,alkateakGobernuaribilera eske

Ipar eskiibilaldiaigandeanUrbasan

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko ilbeltzak 23, ostirala • 2. aroa • 493. zenbakia

Irakurle taldeen hitzorduak:ostegunean, 19:00etan, Etxarrikoliburutegian eta ostiralean,21:00etan Olatzagutikoan

Korrika 19, parte hartzekogonbitea

Kultura >> 15Sakanerria >> 9

Kriseilu islamiarra opatu dute Olaztin

Bizia dokumentalera>>9

>>3

Jose Inazio ”Axio” Floresen bizitzari buruzko dokumentala egingo da. Ekimena finantzatzeko bideetako bat crowfundinga da (www.karena.eu).

Aralar,KontserbazioBerezikoEremuizendatuta

>>6

>>8

>>5 >>5 >>13

Irurtzungoaurrekontuparte -hartzaileakmartxan

>>7

Page 2: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaSacalfi eta Trasteando. Lastailaren 24an,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

AntzerkiaTres árboles de piedra. Ilbeltzaren 25ean,igandean, 19:00etan Irurtzungo kulturetxean. Producciones Maestras.

MagiaCruzando el espejo. Ilbeltzaren 24an,larunbatean, 20:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Pedro III.a Ilusionista.

Ipuin kontalariaIpuin kontalaria. Ilbeltzaren 29an,ostegunean, 17:00etan Etxarri Aranazkoliburutegian. 3 urtetik gorakoendako.

ZinemaEl pasado. Ilbeltzaren 23an, ostiralean,21:45ean eta ilbeltzaren 25ean, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Jimmy’s hall. Ilbeltzaren 23an, ostiralean,22:00etan eta ilbeltzaren 25ean, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Mortadelo y Filemon. Ilbeltzaren 25ean,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Lasa eta Zabala. Ilbeltzaren 25ean,domekan, 20:00etan Olatzagutiko kulturetxean.

Proiekzioak 2014ko mendi irteerak. Ilbeltzaren 24an,larunbatean, 19:00etan Iortia kulturgunean. Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerakErgoiena. Ilbeltzaren 24an, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazatik.48 km. Burunda klubeko mendi bizikletataldea.

ErakusketakOroitzapenak. Ilbeltzaren 25era arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. VenancioAmillano.

Ibilbidea. Ilbeltzaren 26tik otsailaren 8raarte 18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortiakultur gunean. Angel Antonio Agirre.

Hitzaldiak Osasuna eta generoa. Nola islatzen denemakumeen eta gizonen artekoezberdintasuna. Ilbeltzaren 23an,ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Hizlaria: Elena Aldasoro.

Zer ari da gertatzen Ukrainian? Ilbeltzaren29an, ostegunean, 19:00etan Altsasukogaztetxean. Askapena.

LiteraturaEtxarriko irakurle taldea. Ilbeltzaren 29an,ostegunean, 19:00etan Etxarri Aranazkoliburutegian.

TailerrakEuskal dantzak. Ilbeltzaren 24an,larunbatean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Bestelakoak Urte Berri, Asmo Berri. Ilbeltzaren 23an,ostiralean, 19:00etan Etxarri Aranazkoplazan. EHE.

Euskal Herriko Mus Txapelketa.Ilbeltzaren 24an, larunbatean, 16:00etan

Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan. EuskalHerriko Mus Federazioa.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Ilbeltzaren23an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako,

Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Ilbeltzaren25ean, domekan, 20:00etan Altsasukoplazan, elkarretaratzea.

MirenZORIONAKMIREN!Jadanik 5 urte!! Muxupotolo asko Jon, aitaeta amaren partez

Aitor IgoaReparazZorionakAitor! ya 5urte, fameliyan partez.

Uxuri FortunaAnsoZORIONAK koxita!! Jada urtebat, nola pasatzen den den-bora!! Asko maite zaitugu,zure familia osoaren partez.

ilbeltzak 23-29Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Beñat GomezUrtarrilaren 27an, 8 ur-te. Zure zenbaki fabori-toa! Hau suertea! Zorionak,prezioso!

Magia a la luz de la Luna. Ilbeltzaren 29an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Ikuslearen eguna, 3 euro.

Kili-Moti (Altsasu) eta Raul-Alvaro(Irañeta) Nafarroako kanporaketaraEuskal Herriko VII. Mus Txapelketamartxan dago. Lehenik eta behin,herrietako kanporaketak jokatukodira, otsailaren 21ean herrialdekofinalak eta azkenik, martxoaren 7anjokatuko da final handia, Lekeition. Aurreko larunbatean Altsasuko kan-poraketa eta Irañetakoa jokatu ziren.Altsasuko Zubi Ondon, Kili eta Motiizan ziren Altsasuko txapeldunak etaberaiek sailkatu dira Nafarroakoherrialdeko kanporaketarako, Juan-jo eta Angeli finalean irabazi eta gero.Hirugarrenak Mikel eta Gorka izan

ziren. Irañetan, aldiz, Raul Leza etaAlvaro Lakuntza izan ziren txapeldu-nak eta eurek ordezkatuko dute Ira-ñeta Nafarroako kanporaketan. Nafa-rroako kanporaketa otsailaren 21eanjokatuko da, Bullizio eta Arrano elkar-teetan, goizeko 9:00etatik aurrera. Asteburuan Irurtzunen eta ArbizunBihar, ilbeltzaren 24an, larunbatean,Irurtzungo kanporaketa jokatuko da,16:00etan Pikuxar euskal txokoan. Etzi,igandean, Arbizukoa jokatuko da,16:00etan, Karrika tabernan. Bestal-de, Lakuntzako kanporaketa Sorginaktabernak hartuko du, ilbeltzaren 31n,17:00etan.

Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa

Page 3: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a 3

ezkaatza >>

Ezpilleta elkarteak lurrezegindako kriseilu islamiarbaten aurkikuntzarenberri eman du

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

Carlos Sergio olaztiarrak herrianopatu eta Ezpilleta historia etaarkeologia elkarteak islama iberiarpenintsulan egon zen garaiko kri-seilu bat ezagutzera eman du. Baliohandiko pieza bat da, islamiarrakVIII. mendean penintsulan izanzireneko hutsune arkeologikoa osohandia baita. Gainera, Mikel Mar-kotegi Ezpilleta elkarteko presi-dentearen arabera, aurkikuntzahonek historiografia espainiarrakkontatu izan duena ezbaian jartzendu: “betidanik kontatu izan zaiguislama bisigodoek geratu zutelaiparraldean, Asturias inguruan,Covadongako birjinaren laguntza-rekin. Bada, islamiarren aztarna

bat hemen aurkitzeak zera erakus-ten digu, hauek hemendik ere iga-ro zirela, ez zituztela Asturiasen gel-ditu. Islamiarrak benetan CarlosMartel frankoak kanporatu zituen,Poatiers Tours-en, hain zuzen.Beraz, penintsula guztia igaro etaFrantzian barneratzera iritsiziren”.

Kriseilu horretaz landa, Iruñe-ko Gaztelu plazan dagoen maqba-ra musulmana -hilerri baten antze-koa dena- ere Islama Nafarroanizan zenaren erakusle da. Isotopoegonkorren bitartez eginiko azter-keta baten bidez jakin da hilerrihorretan zegoen jende gehienabereberra zela. Haiek ziurrenikOlazti inguruan kokatu ziren, etahori ongi erakusten du aipatuta-ko kriseilu islamiar horrek. Gai-nera, Markotegiren esanetan, kri-seilu bat aurkitzeak bereberrakbertan bizitzen egon zirela erakus-ten du, berau etxeko tresna bat kon-

tsidera baitaiteke.

Baimen ofizialaren zainEzpilleta elkartea joan den urte-ko maiatzean sortu zen. Lehena-go elkarteko kide batzuk euren

kabuz ibiltzen ziren, baina pentsa-tu zuten elkarte bat eratuta segur-tasun juridiko handiagoa izangozutela. Gaur egun, elkarte honeneginbehar nagusia Sakanan pros-pekzioak egitea da. Haatik, lan hau

burutzeko ez daukate nahiko luke-ten askatasun guztia, oraindik ezbaitaukate prospekzioak egitekobaimen ofizialik. Eskaera aben-duan egin zuten, eta lortzekotanbaimena 2015 guztirako izanenlukete.

Elkarteko lehendakariak gar-bi dauka baimen hau lortzeak lanaasko erraztuko liekeela: “Baimenhorrekin, adibidez, Urbasako men-di zerran batetik bestera nahibezala ibili zaitezke. Baimenikgabe bazabiltza, ordea, 600 eta 3.000euro arteko isun bat jarri dieza-zukete. Andia eremu oso zabala da,eta autoz batetik bestera ezin baza-ra ibili, guztiz mugatuta zaude.Leku guztietara oinez joatea zora-keria da. Guk behar duguna dabilaketa tokira autoz joan eta bere-hala lanean hastea, denborarik gal-du gabe. Hortaz landa, baimenaizanda diru-laguntza eta bestela-koak lortzeko aukera daukazu”.

50 zuhaitz landatu dituzteDantzalekun, parkinsongaixotasunaren inguruan gizarteasentsibilizatzeko eta gaixo asko bizidiren isolamenduarekin apurtzeko.

Parkinson gaixo asko daude Saka-nan. “Gaixoen datuen babesa sekre-tupean dagoenez, jakin dezakegu-na entzundakoaren araberakoaizan ohi da, baina 100 baino Parkin-son gaixo gehiago egongo dira Saka-nan” adierazi digu Nafarroako Par-kinson elkarteko kide Kontxi Men-diluze altsasuarrak. Parkinsongaitza gizarteratzeko, patologiareninguruan gizartea sentsibilizatze-ko eta gaixo asko bizi diren isola-mendu egoerarekin apurtzekoZuhaitz bat Parkinsonarengatikkanpaina martxan jarri dute, etaAltsasuko Dantzalekun 50 zuhaitzlandatu zituzten ostiral goizean.Ekitaldia Nafarroako Parkinson

Elkarteak (ANAPAR) eta Altsasu-ko Udalak antolatu zuten.

Dantzalekuko Parkinsonarenaldeko zuhaitz landaketan Nafa-rroako Parkinson Elkartekolehendakari Begoña Gomez etakoordinatzaile Sara Diez de Cerioizan ziren, Sakanako elkartekokide eta gaixoekin batera. Altsa-suko alkate Garazi Urrestarazukongi etorria eman zien, eta Enri-ke Zelaia musikari altsasuarrak,Amaia San Migel pandero jole-aren laguntzaz giroa goxatuzuen, akordeoiaren laguntzaz.“Zuhaitzak gaixoa irudikatzendu, zailtasun eta traba guztiengainetik altxatzen dena, bizirikdagoena” adierazi zuten elkar-tekoek. Ondoren, landaketariekin zioten. Guztira 50 zuhaitzlandatu zituzten.

ParkinsonaParkinsona gaitz neurodegenera-tiboa da. Gutxinaka egunerokogauzak egiteko arazoak dituztegaixoek, eta menpeko pertsonakbihurtzera iristen dira. Nafarro-an egun 2.243 gaixo daude, 100 bai-no gehiago Sakanan. Esaterako,Altsasun 43 gaixo daude, Etxarrin22 eta Irurtzunen 41. Gaixotasunaisilean eta etxeko lau paretenbarruan ez bizitzeko gonbitea egindiete Nafarraoako ParkinsonElkarteko ordezkariek gaixoei.“Elkartera hurbildu daitezela, gai-xoen bizitza errazten duten ekin-tzak, ikastaroak eta beste antola-tzen baititugu. Atera daitezelakalera, herrian bizia egin dezate-la eta naturaz goza dezatela. Horilortu nahi dugu ere zuhaitz lan-daketarekin” gaineratu zuten.

Parkinsona gogoan izateko zuhaitzak

Enrike Zelaiaren emanaldiaren ondoren hasi ziren zuhaitzak landatzen.

Kriseilua lurrez egina dago eta Olaztin opatu dute. utzitakoa

Altsasu»

SAKANA

Kriseilu islamiarra OlatzagutianOlatzagutia»

Aurretik zeudenak txiki gelditzenzirelako ordezkatu dituzte

Urte bukaeran Sakanako Manko-munitateak sei auzo konpostagai-lu berri jarri ditu. Ibarreko era-kundean jakinarazi digutenez,herri horietan orain arte 800 litro-ko plastiko berdeko hainbat ontzierabiltzen ziren auzo konpostagai-lu gisa. “Baina txiki gelditzenziren eta joan den urteko inber-

tsioen atalean zegoen dirua horrabideratzea erabaki genuen”. Plas-tikozko auzo-konpostagailu ere-du berria jarri dute: bana UharteArakilen, Arbizun, Lizarraganeta Olatzagutian eta bi Urdiainen.Etxarri Aranatzen bat ordezkatze-ko geldituko litzateke. Auzo-kon-postagailu horiekin batera, Irur-tzunerako zortzi eta Altsasurakobi erosi ditu Mankek, 16 guztira.

Dozena erdi auzo-konpostagailu berri

Page 4: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a4 iritzia

astekoa

Lourdes Ganboa Gartziandia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Las fiestas de mi pueblo. Izenbu-ru hori zuen Coca-Colak antola-tutako idazlanen txapelketan aur-keztu nuen erredakzioak.( Akor-datzen zarete lehiaketa hau aipatunizuela lehenengo Asteko-an?) 13-14 urte nituen garai hartan etabeste askok bezala, Iruñeko bar-netegi batean nengoen ikasten.

Astelehenetik ostiralera, berta-tik atera gabe.

Aipatutako festak San Saasti-nak ziren (horregatik dabilkitburuan kontu hau egun hauetan).“Erbesteratua” egoteak ematenzidan lizentziarekin, erromeriaidiliko eta erromantikoa deskri-batzen nuen: San Saastin ermi-

tarako bidean gurdi handi bate-an jende piloa, hizketan, abesten...Imajinatzen dut nire burua idaz-ten nuen bitartean, negu hotze-an, oraindik hotzagoa zen “etxe”handi hartan. Seguru pentsatzennuela zeinen ongi egongo zirenLakuntzan bizi zirenak. Triste,ziur aski. Zenbat botatzen nituen

nik faltan nire familia eta herriaikastetxe hartan! Ze inbidia, aste-lehenetan, Burundesaren zainnengoela, “Copeleche”-rakoesnea ateratzen zutenak, bereha-la etxera bueltatuz (Agian haieinik ematen nien inbidia, holaxe-koa baita bizitza). Nik uste duthorregatik izango nuela nik gus-

tuko idazlanak egitea: nire iru-dimenez, bidaiatu egiten nuengoxotasun bila herrira edota bes-te inora ere.

Baina herriminak bultzatuaedo, erredakzioa polita ateraomen zitzaidan eta gustuko izanzuen irakasleak. Horrexegatikhautatu zuen txapelketarako.

San Saastinak

Azken hilabeetan SakantzenSareak soinu askorik atera ezarren, kameren atzean laneanibili gara. Gero eta gehiago diraSakanako prozesuan zein gureemaitzetan interesa jarri dutenudal eta eskualdeak. Irailetikhona, Madrilen, Bartzelonan, Iru-ñan, Sopelan, Arratia bailaran etaMondragon UnibertsitatekoEnpresagintza fakultatean izangara egindako lana aurkezten.

Sopelako hitzaldian Olatu Leku

esperientzia ezagutu genuen. Ola-tu Leku Angelun kokatzen da etaOhol gaineko kirolen (surf, ska-te, snowboard, eta abar) enpresainkubategia da. Bertan, 40 mar-ka kokatzen dira eta horietatik8, munduko marka liderrak dira.Enpresa hauen negozio bolume-na 1,2 milloi -koa da. Eta haudena, 50 kilometroko eremuan.Espazio honen gestioa EstiaEntreprendrek darama 2012 urte-az geroztik.

Bertako enpresa gehienak oholgaineko kirol moda eta osagarrie-tan lan egiten dute batik bat. Bes-talde, nazioarteko enpresa hauenbertaratzeak, bertako pertsoneknegozio berriak sortzea ekarri du.Adibidez, diseinu eta sorkuntzaenpresak eratu dira, marketingeta komunikazioa eskaintzendutenak, baita zerbitzu teknikoaeskaintzen duten enpresak ere.

Espazio honek, Angelun oholgaineko kirolen inguruan ekosis-

tema enpresarial eta kultural txi-ki bat sortzea ekarri du. Angelumunduko surflari, skate zale edo-ta snowboardlari onenen topale-ku bihurtu da. Pertsona eta enpre-sen arteko elkarlanetik produk-tuen kalitatearen hobekuntzanlanean dabiltza. Enpresek mundu-ko kirolari onenekin probatzendituzte beraien produktuak etakirolariek, beraientzat lagunga-rriak izan daitezken produktuaksortzen laguntzen dute. Beste zei-

nu argi bat, elkarlanak produktuenbalioa handitzeko balio duela.

Zer egin dezakegu guk espe-rientzia hau Sakanara hurbiltze-ko? Zein arlotan sortu dezakeguguk errendimendu altuko horre-lako enpresa inkubategi bat?Eskaladan izan daiteke? Mendi-ko txirrindulan? Ea etorkizunakzer pairatzen digun.

Urte berri on!

Sakantzen Sarea

barrutik kanpora

Olatu leku

Alzheimerra duen gaixoak oroi-mena eta beste gaitasun batzukgaltzen ditu pixkana-pixkana.Egunerokoan, ziurtasun eza ekardiezaioke horrek: sua piztutautzi, kalean dabilela galdu, boti-kak behar bezala ez hartu...Agian, ez du dirua ongi kontro-latzen; dirutzak atera ditzakebanketxetik; behar ez dituen gau-zak erosi edo, apika, zenbaitekaiseago engainatzen ahal du.

Eriaren interesak babesteko,beste pertsona batzuk hartubeharko dute haren gaineko ardu-ra. Hori behar den bezala egite-ko, legezko ezgaitasuna deklara-tu behar da, aldez aurretik. Ondo-ren, g aixoaren e goera

administratzeko eta haren inte-resak zaintzeko legezko tutoreaizendatuko da.

Josefina Arregui Klinikan jabe-tzen gara erabaki hori hartzea zai-la dela familiarentzat, baina ego-kiena dela ikusten dutela. Maizgaldetzen dute nola egin hau gureaitari edo amari? Ezgaitasunariburuzko erabakia epaile batekhartuko du. Gaur egun Alzhei-merraren diagnostikoa gero etagoizago egiten da, eta ezgaitasu-nak ez du eraginik izanen gaixo-ak behar dituen alorretan baino.Beraz, eritasunaren bilakaerarenondorioz gaixoak zer gaitasungaltzen duen, hartara egokitukoda ezgaitasuna. Gainera, gaita-

sun batzuk berreskura daitezke,berriz ere.

Daitekeena da gaixoak berakeskatzea aurretiazko borondate-en agiria egitean, gerta dakioke-ena aurreikusita. Maiz gauza-tzen ez bada ere, familiak lasai-tu eder ra har tzen duhorrelakoetan. Eriak berak eska-tzen ez badu, eska dezakete fami-liakoek, sendagileek, gizarte lan-gileek eta, zenbaitetan, auzoko-ek ere, baldin uste badutepertsona batek babesa behar due-la gaitasun kognitiboak galtzenhasia dagoelako.

Josefina Arregi klinika

hara zer dien

Noiz ezgaitu Alzheimerraduen gaixoa?

Elurra!:Iritsi da askok horrenbeste espero zuten elurra. Irudi politak utzi ditu, baina

baita ohiko trabak ere. Errepideak garbi mantentzeko makinak lanean dau-

de, baina gogoratu norberaren etxeko atea norberak garbitu behar duela.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 493 guaixea

Sakanako Plan Estrategikoa aurreraeramateko “beharrezko direnbaldintza eta baliabideekonomikoen inguruko gaiakadosteko” ibarreko ordezkariekinbiltzeko eskatu diote Gobernuari

Sakanako alkateek atzo egindakoagerraldiaren bidez NafarroakoGobernuari eskaera zuzena egindiote: “gure ibarrean adostutakoekintzak aurrera eramateko beha-rrezko diren baldintza eta balia-bide ekonomikoen inguruko gaiakadosteko Nafarroako GobernuariSakanak horretarako izendatudituen ordezkariekin bildu dadi-la eskatzen diogu”.

Alkateek gogora ekarri zutenSakanak bizi duen egoerarenlarriak, “gure herri eta eskualde-arekiko konpromisoak, legez ezdagozkigun eskumenak, horienartean ekonomia garapenaren sus-tapena, gure gain hartu eta lantzea

ekarri digu”. Lanketa horretatiksortu zen Sakanako Plan Estrate-gikoa. Alkateen iritziz hura gara-

tzeko “ezinbestekoa da Nafarroa-ko Gobernuaren partehartze akti-boa”. Eta gogorarazi zuten haren

eskumena dela “ekonomia gara-penerako aurrera eramateko balia-bide eta baldintzak erraztea”.

Horregatik, “Nafarroako Gober-nua elkarlan dinamika honetansartzea ezinbestekoa da”.

Aitortzaren ondorenSakanako eragileek azken lauurteetan egindako ibilbideariNafarroako Parlamentuak hila-ren 13an aho batez egindako aitor-tza eta babesa “oso positibotzat”jo zuten alkateek. “Plan Estrate-gikoa, orain artekoan bezala, ados-tasun eta elkarlanari loturik, bideonetik goazenaren beste adieraz-le bat da”.

Aldi berean, gogora ekarrizuten Parlamentuan onartutakomozioan Nafarroako Gobernuari“sakandarrok onartutako plan-gintza aurrera eramateko beha-rrezko baliabideak jartzea etaplangintzaren gauzatzean parteaktibo izatea” eskatzen zaiola.

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a 5

SAKANA

sakanerria >>

Sakanako alkateen ordezkaritza batek eta Mank-eko buruak eman zuten ekimenaren berri atzo.

Ekonomia garapena helburu, alkateekNafarroako Gobernuari elkarlana eskatu diote

C hepatitisa duten gaixoek botikaberriak eri guztiei ematea eskatzekoprotestaldiak egiten ari dira. JuanManuel Adan Gaitanek haienborrokaren zergatia azaldu digu

Botika berri batek C hepatitisa gai-tza duten pertsona guztiei osasun-tsu bizitzeko aukera zabaldu die.Gaixo zeuden pertsonei botikairisten ez zitzaienez, mobilizazio-ei ekin zioten. Eta ondorioz gai-xoei botika ematen hasi zaizkie.“Pixkanaka mugitzen ari da. Bai-na ez dakit betirako den edo pro-testak isilarazteko estrategia. Aha-lik eta gaixo gehienengana iriste-ko lanean segitzen dugu”.

Adanek azaldu digunez, “Soval-di botika ez da enpresa batena.Amerikako Estatu Batuetako(AEB) diru publikoarekin ikerke-ta egin zuten. Diotenez, ikerketaostu eta patentatu egin zuten.

Enpresaren egoitza paradisu fiskalbatean jarri zuten. Enpresa horrekputre funts bati saldu zion eta hurada orain botikaren jabe. Espeku-lazioa egiteko erosi du, ez jendea-ri mesede egiteko”. Beste botikaberriak sortu dira, hau baina hobe-

agoak, eta urte honetan merkatuanegonen dira. “Haiek AEBn saltzendituzte baina oso garestiak dira”.

Itxialdian, konponbide eskeHainbat saiakeren ondoren Iruñe-ko Bideko Ama ospitaleko sindika-

tuek geletan itxialdia egiten aridira”. Konponbide eske MartaVera osasun kontseilariari hain-bat gutun bidali dizkiote baina ezdizkie erantzun. Eskaera zehatzaegin diote Verari: “ahal duen jen-de gehienari botika ematen jarrai-tuko duela esaten duen konpromi-so publikoa hartzeko eskatzen dio-gu. Gaur egun zirrosia duteneiematen baitiete soilik. Botika,lehenbailehen, gaixo denei emanbehar diete”.

Foru administrazioaren joka-bidea azaldu digu Adanek: “hasie-ran esan zuten Madrilen eskume-na zela, baina mobilizazioekinNafarroako Gobernuak bere esku-tan hartu du gaia. Botika ematenari dira. Haiek esaten dute senda-gilearen aholkuz ematen direlabotikak behar dituztenei. Esaten

dute ez dagoela diru faltarik. Bai-na medikura bazoaz eta diagnos-tikoa egiten badizu, botika ema-ten dizu. C hepatitisa dugunoi ez.Diru kontua da”.

Adanek argi du: “eurek farma-zia enpresekin negoziatu behardute. Politikoen lana da gaixoeibotikak ematea. Horretarakoordaintzen dugu hilero gizartesegurantza. Ez da opari bat”. Bitar-tean, ospitaleko itxialdian sina-durak biltzen ari dira, “gure eska-erak indar gehiago izateko. Vera-ri adierazteko gizarte nafarra gurealde dagoela”. Aldi berean, Nafa-rroako Parlamentuko talde guztie-kin biltzeko eskaera egin dugu.Itxialdira etor daitezela eskatudugu. Jendearengandik elkartasunadierazpen handiak jasotzen dituz-te C hepatitisa duten gaixoek.

Protestak osasunerako esperantza ekartzen duenean

Adan Iruñeko itxialdian telebistari azalpenak ematen. Utzitakoa

»

Page 6: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a6 sakanerria

Altsasu / Olatzagutia / Ziordia»

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

Irurtzun»

Udalaren web-orriahackeatuaFrantziako zerbitzariak eraso ditueneraso zibernetikoak orria ez duerabilgarri utzi

“Web zerbitzuen hornitzaileari egin-dako erasoaren ondoren udal weborriak berrezartzeko lanean arigara”. Esaldi hori irakurri zitekeenasteartean eta asteazkeneanwww.irurtzun.es web orrian sartze-an. Animsa enpresa publikoak jarri-tako oharra zen, Nafarroako 60 batudalen web orriak kudeatzen ditue-na (Altsasukoak eta Olatzagutiko-ak martxan daude). Astearte arratsaldean web orrianEstatu Islamikoaren aldeko eta Isra-elen eta Frantziaren kontrako mezuazuen irudia agertu zen hackeatuta-ko web orrietan. Animsatik jakina-razi dutenez, haien zerbitzaria Fran-tzian dago. Ziber erasoak mundu-ko 20.000 orriri eragin dielajakinarazi du Poliziak.

Suteak tailerratxikitu zuenIruñeko eta Aguraingo suhiltzaileakitzali zuten Altsasuko parkeansuhiltzaile gutxi zeudelako eta bestesute bat itzaltzen ari zirelako

Larunbatean, 17:45 aldera, Altsa-suko Ibarrea industrialdeko tailermekaniko batean sutea piztu zeneta garrek barruko dena hartu zuten.Baita aldameneko pabilioiko teila-tuaren zati bat ere. Kea arnastu zutenbi langile arin zaurituta osasun etxe-ra eraman zituzten. Bestalde, barruanzeuden hiru ibilgailuak ezin erabi-li gelditu ziren. Sua zerk piztu zuenGuardia Civila ari da ikertzen.

Suhiltzaile gutxi?

Sua itzaltzera Iruñeko eta Agurain-go suhiltzaileak etorri behar izanzuten, garai horretan Altsasukosuhiltzaileak etxe bateko tximiniabatean piztutako sutea itzaltzen aribaitziren. Hura despeditutakoanjoan ziren. Sindikatuek behin bai-no gehiagotan salatu dute suhiltzai-leen parkeak gutxieneko langilekopuruaren azpitik daudela.

Itsasoan buiek ontziei arriskuazgaztigatzen dieten moduan,haurtzaroa babesteko sarea osatuadute Burunda mendebaldekohainbat esparrutako profesionalek.Esperientziarekin pozik daude

Duela hiru urte sortu zen Altsa-su, Olatzagutia eta Ziordiko Haur-tzaroko Tratu Onen Sustapen Tal-dea. Gizarte osasuntsua helburu,txikien eta familien ongizateazarduratzen diren arlo askotakoprofesionalek osatzen dute taldea.Nork bere esparruan prebentziolana egiten du. Hala, norbaitekhaur edo gazte bat arazoren batduela sumatzen duenean, taldea-ri jakinarazten dio eta diziplinaarteko ikuspegitik haur, gazte etafamiliei eragiten dieten arazoak,konplexuak askotan, bideratzensaiatzen dira.

Orain arteko taldearen martxaEneka Irizarrek, Burunda mende-baldeko gizarte zerbitzuetako pre-bentzio teknikari eta sareko koor-dinatzaileak, eta Gurutze Goikoe-txeak, Altsasuko osasun etxekogizarte langile eta sareko kideak,azaldu digute. Argitu digutenez,arlo ezberdinetako profesionalak,ikuspegi ezberdinak dituzte, haiekbateratzeko, koordinatzeko eta sare-an lan egiteko prestakuntza jasodute urte hauetan.

Hasiera horren ondoren, Iriza-rrek esan digu tratu onen inguru-ko prestakuntza jaso zutela: “guknola lan egin, kontuan izan beha-rrekoak, sarekide guztiek hizkun-tza bera erabiltzea, gauza berdi-nei erreparatzea… Joan den urte-an genero ezberdintasuna etaberdinen arteko jazarpena landugenituen”.

BalorazioaHiru urteren ondoren batzarretanbalorazio positiboa egiten dute.“Beharra sumatzen zen. Lehenbinakako elkarrizketak genituen.

Kasu bati buruz hitz egiteko zai-la da guztion agendak bateratzea.Baina guztion informazioarekinhaur horren egoerari buruzkoikuspegi orokorragoa jasotzendugu. Horrek errazten du etadenak bihurtzen gara kasu horrenarduradun”, azaldu du Irizarrek.Aitortu du, hala ere, aurreko iner-tzia haustea, binakako bilerak egi-tea, batzutan kosta egiten dela.

Goikoetxeak prestakuntza etadinamika aipatu du taldeak etor-kizunean hobetu beharrekoak.“Hasieratik hona, azkarrago zen-tratzen dugu gaia, arintasuna hel-buruak komunean jartzeko… Arloguztiek euren helburuak izandaasko errazten ditu gauzak. Preben-tzio aldetik, baliabideak aurreztenditugu eta haur eta gazteendakoabantaila da”.

Gizarte langileak gaineratuduenez, “urte guztian kasuenjarraipena mantentzen saiatzengara. Udan aisialdi jardueretakobegiraleen bidez”. Horregatik,Udan Euskarazko eta kirol begi-raleei zuzendutako prestakuntzasaioak antolatu zituzten joan denurtean. Otsailean musika irakas-

leen txanda izanen da. “Zeri erre-paratu behar dioten azaltzen zaie,kasuren bat atzematen bada, pre-bentzio aldetik, garaiz iristeko”.

Lan moldeaSareko kide guztiak biltzen dituenbatzarra urtean bitan egiten dute,hasieran eta bukaeran. Azkenaabenduan izan zen. Han egin beha-rrekoak zehazten dira, esaterako,guztiek egin beharreko presta-kuntza zehaztu. Horiek gauzatze-az arduratzen dena bospasei per-tsona elkartzen duen talde eragi-lea arduratzen da (ardura horretantxandakatu egiten dira). Hala,prestakuntza saioak antolatzeazeta haietarako diru-laguntzezarduratzen da.

Baina haur edo gazte eta harenfamiliaren egoera onbideratzekotalde bereziak osatzen dituzte,kasu taldeak. Hor gurasoak etazuzenean harremana duten arlo-etako profesionalek parte hartzendute. Goikoetxeak azaldu digu-nez, kasua bideratzeko helburuak,ekintzak, epeak zehazteaz, jarrai-pena egiteaz eta berrikuspenazarduratzen da talde hori. “Profe-

sional ugari izateak ikuspegia abe-rasten du”.

27 kideModu batera edo bestera haur etagazteekin lanean ari diren profe-sionalak dira sareko kide: gizar-te zerbitzuak, osasun etxea, osa-suneko profesionalak, ikastetxe-ak, aisialdian lan egiten dutenak(liburuzainak, ludotekariak, kirolbegiraleak, musika irakasleak),udaltzainak eta foruzainak. Orain-dik parte-hartzaile gehiago izandaitezkeela uste dute.

Natura gune horren osotasunekologikoa zaintzeko gainera,kudeaketa plana ere onetsi duNafarroako GobernuakMaialen Huarte Arano

Foru Dekretu baten bitartez Ara-lar mendilerroa Kontserbazio Bere-ziko Eremu izendatu berri du Nafa-rroako Gobernuak. Eremu zatihandiari eraginen dio izendapenhorrek: guztira 14.658 hektareakonatura gunea da. Mendilerroa osa-tzen duen Aralar Mendia izenezezagutzen den eremuari eraginendio, baina, baita Aratz, Arakil, Albi-zu, Arruazu, Lakuntza eta Larraunudalerriei dagokien lur-eremu batiere eta 53 eta 63 zenbakidun elka-rrekiko larreei ere.

Habitat naturalak , basa landa-redia eta fauna da zainduta izatea

ziurtatu nahi dena. Izan ere, Nafa-rroako dibertsitate biologiko ani-tza dago Aralar mendilerroan.Horietako asko, tamalez, desager-tzeko arriskuan edo mehatxupe-

an daude beraien banaketa-eremunaturalean, beste batzuk desager-tuta daude banaketa-eremu natu-ralean edo oso azalera txikia har-tzen dute.

Kontserbazio egoera oneanmantentzea xedeForu Dekretuaren bitartez dago-kion kudeaketa plana ere onartudu Gobernuak. Habitat, espezie,prozesu ekologiko edo elementunatural eta kultural horien kontser-bazio egoera egokiari eusteko edoberreskuratzeko beharrezko neu-rriak jasotzen dituena, natura gunehorren osotasun ekologikoa ziur-tatzeko. Exijentzia ekonomikoa,soziala eta kulturala kontuan har-tu dira izendapen hori egin aurre-tik eta aisialdia, ingurumen-hez-kuntza edo ikerketa bezalako jar-duerak ere zein diren aztertu dituzte.

21 dira Nafarroan Kontserba-zio Bereziko EremuakAralar mendilerroarekin 21 diraNafarroan Kontserbazio BerezikoEremu izendatuak. Azken izenda-pen horrekin, 14.658 hektarea gehia-gok izanen dute zaintza berezia.

Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute Aralar mendilerroa

Haurtzaroaren babes sarea ehuntzen

Abenduan sareko kideak batzarra egin zuten.

Mendizaleak Aralarren. Artxiboa

SAKANA

Logotipoa

Burunda mendebaldeko Haurtzaroko Tra-tu Onen Sustapen Taldean parte hartzen dutenerakunde guztietako eraikinean sarearenirudia dago.

Extremera atzeraere PPkozerrendaburuizanen da EtxarriAranatzenGaur egun Etxarri Aranazko zine-gotzi den Juan Antonio Extreme-ra (PP) hurrengo hauteskundeetanere Etxarriko udalerako zerrenda-buru aurkeztuko da, PPrekin. Extre-merak asteazkenean aurkeztu zuenbere hautagaitza Iruñean, PPkoJaime Mayor Oreja eta Pablo Zal-ba alboan zituela. Extremera “erre-ferentea” bilakatu dela eta EtxarriAranazko herritarren interesak“sutsuki” defendatu dituela nabar-mendu zuten.

Page 7: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a sakanerria 7

Lakuntza / Etxarri Aranatz / Altsasu»Olatzagutia»

Irurtzun»

Bihartik otsailaren 1era arte zortzitokitan utzi daitezke inkestak, baitaheldu den urterako egitasmoproposamenak ere. Irurtzundarrekargibide orria etxean jaso dute

Bosgarren urtez aurrekontu par-te-hartzaileen prozesua martxanda Irurtzunen. Joan den urteanjasotako proposamenetatik abia-tuta lehen aukeraketa egin zuentalde eragileak lastailean. Aben-duan hainbat talde eta kolektibo-rekin elkarlanean (269 irurtzun-dar) proposamenak orraztu etaherritarrei lau proposamen auke-ran jartzea erabaki zuten: Plaza-olako zubia konpontzea, gimnasioaegokitzea, karpa bat erostea edoigerilekurako sarbidea hobetzea.

Bihartik aurrera, 9 egunez,interesgarrien edo beharrezkoeniruditzen zaien proposamenarenaldeko boza emateko aukera iza-nen du. Horretarako kutxak Taho-na, Mª Jesus elikadura, Lorena fru-ta-denda, Erosle, udaletxea, libu-

rutegia, jubilatu elkartea eta Piku-xar. Aukeraketa papertxoan2016rako proposamenak ere egindaitezke. Lau proposamenetatikbabes gehien jasotzen duenak Irur-tzungo Udalari aurkeztuko zaioaurtengo aurrekontuan sar dezan.

ProposamenezProposamen asko hainbat arrazoi-rengatik bidera ezinak dira: diru-tza eskatzen dutelako (igerilekuestaliak…) edo udalaren eskume-nekoak ez direlako (adinekoenda-ko eguneko zentroa, institutua).

Proposamenak egiterakoan bidera-garriak izatea eta ahalik eta zeha-tzen adieraztea eskatu diete irur-tzundarrei. Proposamenak aukera-keta txartelean idatzi daitezke [email protected] helbi-dera bidali. Joan den urtean auke-

ratua izan zen proiektua, Atakon-doa eskolako aldagelak, aurten gau-zatuko du udalak. Bestalde, aurre-ko 4 parte hartze prozesuetan jaso-tako hainbat proposamen ere egindira, kostu gutxikoak eta berehalaegiteko modukoak zirelako.

Sakanako beste herriakdinamikarekin bat egitera gonbidatudituzte: “udala da herritarrengandikhurbilen dugun administrazioa,bertan eragiten has gaitezen EuskalHerrian Euskaraz bizitzeko bidean”

Lakuntzarrak, etxarriarrak etaaltsasuarrak aktibatzeko asmoz,Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE)Udala eta biokeuskaraz dinamikamartxan jarri zuen joan den urte-an. Haren balantzea egiterakoaneragile euskaltzaleak jakinarazidu asko izan zirela euren udalei

harremanak euskaraz, hau da,ohar, bando, inprimaki, publizita-te euskarri, lanpostu deialdi etaabar euskaraz izatea nahi zituzte-la adierazi zieten herritarrak.

Lakuntzan, 28 herritarren eska-erak bideratu zituen EHEk. Udalaeuskaraz aritzeko lanean ari delajakinarazi du EHEk, baita berakdinamikarekin segitzen duela ere.Lakuntzarrak udalarekin euska-razko harremanak nahi dituztelaeskatzera animatu dituzte.

Etxarri Aranatzen herritarrekegindako eskaerei erantzunez uda-lak UEMArekin batera egindakoeuskararen erabilera plana aur-keztu zien EHEko kideei. Harenbidez, urte gutxiren buruan, uda-la euskaldunduko dela jakinara-zi zien. Plan horren zehaztasu-nak ezagutarazteko batzar irekiairagarri dute urte hasierarako.

Altsasun, udalak herritarreneskaerak onartzearekin bateraEHEkoekin elkarlanean hasi ziren.Euskararen Ordenantza onartze-ko bidean zegoen eta horretan ari-tu dira. Hura onartu ondoren, eus-kaldunen errolda osatzeko elkar-lanak segitzen du.

Urte Berri, Asmo Berri

Etxarriarrek eta Etxarriko era-gileek urte berrirako euskara-ren aldeko konpromisoak har-tu eta elkarrekin elkarbanatze-ko aukera izanen dute gaur,19:00etan, plazan.

EHE “Udala eta biok euskaraz”dinamikaren fruituekin pozik

Udalarekin harremana euskaraz nahi dutela esan duten lakuntzarrak. Artxiboa

Irurtzundarrek udalaren aurrekontua osatzekolau egitasmoren artean aukeratu dezakete

Plazaolakozubia

Batetik, zubi gaineko zorua konpondu,harriak zaharberritu eta ingurua txukun-duko litzateke eta, bestetik, zubia pasataArtadiako bidearekin lotzen duen bideaberreskuratzea.

Gimnasioa

Kiroldegiko bi gela batuko lirateke, lokal baka-rra egin eta etorkizunean gimnasio bihur-tuko litzatekeena. Igeltsero, zurgin, beira,zoru, pintura, klimatizazio eta bestelako lanakeginen lirateke.

Karpa

Karpa bat erosi herriko taldeek eta kolek-tiboek hainbat jarduera egin ditzaten. Pro-posamenak aurrera eginez gero, erosi aurre-tik, interesa duten pertsonek eta kolekti-boek baldintzak, ezaugarriak, kokalekua,kudeaketa eta funtzionamendua landu etahitzartu beharko lituzkete.

Igerilekukosarbideahobetzea

Kiroldegitik igerilekurako bideko zoruahobetzea eta sendotzea, maldak eta sarre-ra gurpildun aulkiendako eta haurren aul-kitxoendako hobetzeko, errazteko.

Garbitasunean eta txukuntasuneanhobetzeko olaztiarrekzintzilikarioetan hondakinakkuboetan uzteko eskatu du ibarrekoerakundeak

Hondakin sistema berria mar-txan jarri zenean herritarrei hon-dakinak ateratzeko pertza parebat banatu zitzaien. Haienbarruan hondakinak jasotzekoziren, baina hondakinak poltse-tan ateratzeko aukera ere emanzieten herritarrei. Baina erabile-rak erakutsi du hondakinak zin-tzilikarioetara poltsetan atera-tzeak zikinkeria zabaltzen duela,animaliek haiek apurtu eta barru-koa barratzen dutelako.

Horri konponbidea ematekoeta Olatzagutiaren garbitasunaeta txukuntasuna hobetzeko hon-dakinak kuboetan ateratzekoeskatu du Sakanako Mankomuni-

tateak. Argibideak emateko laubatzar antolatu ditu aste honetan,goiz eta arratsaldez. Mank-ekohezitzaileek argibideak emateazaparte olaztiarren kexak, iritziaketa zerbitzua hobetzeko ekarpe-nak jaso zituzten. Gaur egun Ola-tzagutian 40 zintzilikario gunedaude eta bospaseitan besterik ezdago arazorik.

Mank-ek hondakinakpertzetan ateratzekoeskatu du

Edukiontziak eta zintzilikarioak.

Page 8: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a8 sakanerria

Altsasu»

SAKANA

Altsasuko gazteei gaztetxerajoateko gonbitea luzatu die etaaurtengorako hainbat ekimeniragarri ditu

Txikipolita kalean zegoen Sokorroetxea 1990eko lastailaren 5ean oku-patu zuen Altsasuko Gazte Asan-bladak (AGA) eta ordutik gaztetxeahartzen du eraikinak. Aurten men-de laurdena beteko du eta horribegira jarri da AGA. Eta deia egindie gazte altsasuarrei: “lore sortakbaino, muxuak, eta besarkadakbaino, irudimena eta parte hartzeaditu gustuko gure etxeak. Zuregose da Gaztetxea”. Gaztetxera joa-tera animatu dituzte, “ekarri zuenideiak eta ametsak, zuen desirak

eta nahiak, zuen indar eta ahulda-deak, zuen musika eta artea…”

AGAk aurreratu du urtean bar-na makina bat ekimen burutukodituela 25. urteurrena ospatzeko.Hilero zerbait izanen dela aurre-ratu du AGAk. Hala, otsailaren 11n,Porrotx pailazoa gaztetxean arra-tsalde pasa izanen da. Lastailera-ko erakusketa prestatu nahi duteeta hura osatzeko materiala izandezaketenei deia luzatu diete,argazkiak, bideoak, kamixetaketa bestelako materiala uzteko.Urtero antolatzen dituzten ekime-nak ere bere tokia izanen duteAGAren urteko programazioan.

Gazte Asanblada gaztetxearen 25. urteurrenera begira

Makina bat gaztek aurkeztu zituzten gaztetxearen 25. urteurrenerako asmoak.

Josefina Arregi klinikan BenarIntxaurrondoren ordez JosuneLopez de Goikoetxea gizartelangilea hasi da lanean.Intxaurrondorekin klinikanegindako ibilbideaz hizketatzekoelkartu gara

Benar Intxaurrondo, JosefinaArregi klinikako gizarte langile-ak, ostiralean utzi zuen azken 20urteetan bere lantokia izan dena.Klinikaren argazkia egiteko eska-tuta burura etorri zaiona irriba-rre bat da. “Asko ibili da. Oso pro-fesional onak pasa dira eta orainere oso onak daude. Ilusio handia-rekin aurrera eginen dute”.

Klinika bera eraikitzen ikusizuen Intxaurrondok. 1994ko udan,Felipe Lezearekin batera, obre-tan izan zen, arkitektoarekin bate-ra guztia begiratzen. “Errietanegoten ginen. Harendako prakti-koa zena klinikarako ez zen ego-kia”. Iruñean elkar ezagutu zuten.Lezearen emazte Josefina Arregi-ren egoera zela eta hura Iruñekoeguneko zentro batera eramatenzuen. “Batzuetan senarra ezagu-tzen zuen, besteetan ez”. LezeakArregi goizero Iruñera eraman eta

arratsaldeetan ekarri egiten zuen.“Hango profesional eta teknikoe-kin hizketan Altsasun halako zer-bait egin nahi zuela esan zuen. Bereemaztea nola zegoen ikusita,eskualdeko gaixoendako zerbaitegin nahi zuen”.

Zentro hartako profesionale-kin (Madoz, Martin, Lourdes,Nadal…) hasi zen ideia mamitzen.Bere lurrak eman zituen klinikajasotzeko. Argibide zentroko pro-fesionalak etorri ziren zentroamartxan jartzera. “Nik haiekinharremana nuen eta hala etorrinintzen”. Baita Ines Frances medi-kua eta Angel Albeniz neuropsi-kologoa ere. Fisioterapeutak, eri-zainak… etorri ziren gero.

HasieraKlinikaren egitasmoa ezagutzeraematea izan zen lan taldearenlehen egitekoa. “Familiekin ego-tea zen. Zituzten kezka eta inpre-sioak jaso. Zerbitzu berria zen etazer egiten zen ez zen ezagutzen.Aiton-amonendako ona zen zerbaitzela saltzen egon ginen”.

Inolako zerbitzurik ez zegoene-

an Sakanan egoera “gogorrak”zeudela gogora ekarri du Intxau-rrondok: “Askotan ezkutuan etor-tzen ziren. Gaixotasunei buruz ezzegoen ezagutza handirik. Adina-rekin lotutako gaixotasuna zela eta<falta de riego> deitzen zela. Ezgehiago”.

Intxaurrondok azaldu digunez,“hori ez da horrela. Adineko jendeasko oso sano daude. Gaixo daude-nak ongi diagnositikatu behar dira.Dementzia bat bada, zein demen-tzia den jakin behar da. Orduan ezzen jakiten. Jendea janzten joan da”.Eguneko zentrora etortzen zirenakikusi zuten ona zela, “gaixoak akti-bo daude eta haiek zeuden lekurabideratutako terapiak direla ohar-tu zen jendea. Errendimendu kog-nitibo, fisiko eta soziala”.

1994ko azaroan 20 plazako egu-neko zentroarekin hasi ziren (gero-ra 25era zabaldu zen). “Pazientegutxirekin, baina autobusa eta guz-ti”. Kanpo kontsultak ere orduanjarri ziren martxan. Aurretik Saka-nako mediku kontsultategi guztiakbisitatu zituzten eta hitzaldiak emanzituzten klinikaren egitasmoa aur-

kezteko. “Feliperen laguntzarekin,gurekin etortzen baitzen”.

Zaintzaileak zaindu beharrazGaixotasunaren ezaugarriak etahaiek nola erantzun behar zutenazaltzen genien. Hasieratik lanhori egin du Intxaurrondok fami-liekin. “Gaixoek ezinegona bizidute, non dauden, eurak zein direnere ahaztu egiten zaie. Familiariere ezinegona sortzen dio horrek.Egoera horietan familiari gaixo-tasunaren aurrean nola aritu,jarraibideak eman behar zaizkie”.

Familiekin egindako lan hori“gustukoa” izan du Intxaurron-dok: “jendeak ongi hartzen zuen.Hitz egiten zuen, kezka atera. Bes-te familiekin haien egoera parte-katzea ona da”. Hilean behin elkar-tzen ziren familia taldeak emanditu ere Intxaurrondok: “espaziobat, kezkak, beldurrak eta bestekonpartitzeko”. Etxean gaixoakzaintzen dituztenek gainean dutenpisu eta kezka handia nabarmen-du ditu: “hori denbora luzez era-manez gero estresantea da etaestresak depresiora eramaten zai-tu”. Gaixoa eta familia hobe ego-teko lan egiten dute Josefina Arre-gi klinikan. Oharra egin digugizarte langileak: “luzea da gaixo-tasun hau. Zaintzailea ere gaixo-tu daiteke eta hura ere zaindubeharra dago. Zaintzaileak bera-rendako espazioak ere bilatu beharditu, gero gaixoa hobe zaintzeko”.

“Teknikoki eta materialki ezdugu asko aurreratu, gabeziakdaude. Baina klinikak funtziona-tzen badu, ospitaletik bereiztenduena, ematen duen tratua da.Arlo horretan laguntzaileek eta eri-zainek, hor, benetan, lan handiaegiten dute. Bakoitzari arreta per-tsonalizatua ematen diete, egoera-ren arabera behar dutena ematendiote”. Fisioterapiarekin eta oku-pazio-terapiarekin gauza bera ger-tatzen dela nabarmendu du Intxau-rrondok. “Maitasun handiarekintratatzen dituzte. Beldurrik gabe-ko kontaktua da”. Eguneko zen-troan ama izan zuen gizon batenesanak gogora ekarri ditu: “tratuon hau patentatu egin nahi dut”. Osorik: wwww.guaixe.net

Klinikaren 20 urtekoikuspegia

Benar Intxaurrondo, (zutik 5.a ezkerretik) lankide izan zituenez inguratuta larunbatean egindako despedidan.

»

Langabeziak goraeginez despedituzuen urteaAurreko hilarekin alderatuta,abendu akaberan 82 sakandargehiago zeuden Nafarroako EnpleguZerbitzuan izena emanda. Guztira,1.639 dira.

Urteko azken hilean gorakada han-dia (%8,73) izan zuen langabeziakSakanan. Emakumezkoak 838 ziren(%51,13, 7 gutxiago), gizonezkoak,berriz, 801 (%48,87, 89 gehiago).Langabe gehien biltzen dituen adintartean 45 urte edo gehiagokoenada, 745 (%45,45, 17 gehiago). Harenatzetik 25 eta 44 urte bitartekoenartekoa dago, 736 (%44,91, 64gehiago). Azkenik 25 urte bainogutxiago duten langabeak 158 ziren(%9,64, 1 gehiago).

Sektoreka

Zerbitzuen arloan lan egin nahi lukeSakanako langabeen %57,35ek (940,30 gehiago). Industrian aritzekoprest daudenen eskaerak %27,88dira (457, 48 gehiago). Eraikuntza-rako eskaerak, berriz, %6,83 dira (112,13 gehiago). Lehen sektorearenaldeko hautua langabeen %2,62k egindute (43, 1 gutxiago). Azkenik, aurre-tik lanik egin ez dutenen kopurua%5,31koa da (87, 8 gutxiago).

Kontratuak

Abenduan Sakanan 485 kontratusinatu ziren (43 eta %8,14 gutxiago).Emakumezkoek %51,55 sinatu zituz-ten (250, 14 gehiago). Gizonezkoensinadura dute kontratuen %48ak,45ek (235, 57 gutxiago). Sinatutakokontratuetatik hasieratik mugaga-beak zirenak %2,47 besterik ez ziren(12, 1 gehiago). Abenduan mugaga-be bihurtutako kontratuak %3,09izan ziren (15, 8 gehiago). Izan ere,kontratu gehienak, %94,43, aldi bate-rakoak ziren (510, 52 gutxiago). Nafa-rroan urteko azken hilean sinatuziren 22.567 kontratuetatik Sakanansinatutakoak %2,15 ziren.

Urte arteko aldea

2013ko abenduarekin alderatutaSakanan 131 langabe gutxiago dau-de, %7,4ko jaitsiera. Gizonezkoenartean langabeak 97 gutxiago dira(%10,8 behera). 34 emakume lan-gabe gutxiago daude urte bat gero-ago, (%3,89ko jaitsiera). Adin tarte-ei dagokienez, jaitsiera handiena 25eta 44 urte artekoen tartean emanda, 73 gutxiago, %9,02ko jaitsiera.45 urte edo gehiago duten langabesakandarren kopurua 46an txikituda, %5,81. 25 urte baino gazteentartean 12 langabe gutxiago daudeurte baten buruan, %7,05 gutxiago.

2014ko kontratazioa

Joan den urtean Sakanan 7.272 kon-tratu sinatu ziren. Haietatik %54,02(3.928) gizonezkoek sinatu zituz-ten. Emakumezkoek, berriz, kontra-tuen %45,98 (3.344) sinatu zituz-ten. Kontratu horietatik %95,7 (6.959)aldi baterako bezala hasi ziren.Hasieratik mugagabe izan zirenkontratazioak %2,6 (186) izan ziren.Azkenik, mugagabe bihurtu zirenak%1,71 (%124) izan ziren.

Page 9: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a sakanerria 9

SAKANA

Axio Floresi buruzko dokumentalaekainerako prest izatea nahi duAxioren Lagunak Fundazioak.Ekimena crowfunding bidezfinantzatuko da

Larunbatean Axioren Lagunakfundazioak prentsaurrekoa eskai-ni zuen Ziordiko Udalean, proiek-tu baten berri emateko. "Axio zena-ri buruzko dokumentala egin nahidugu. Egitasmo honen atzean gau-de Axioren Lagunak Fundazioa,Ziordia eta Olaztiko lagunak, Arbi-zuko Udala, Arbizuko lagunak,Axioren familia eta aizkolariak etagertuko lagunak" adierazi zuenAxioren Lagunak fundaziokoMonica Etxebarria arbizuarrak.Prentsaurrekoan Axioren seni-tartekoak, lagunak, aizkolariaketa beste izan ziren.

Etxebarriak esan zuenez, "nikez nuen harreman zuzena izanAxiorekin baina bere presentziaharrigarria zela argi dago. Haraki-na, sukaldaria, mikrofonoa esku-tan, aizkoran, ekitaldi solidarioe-tan… nabarmendu egiten zen per-tsonaia zen, eskuzabala. Gaixotuzenean sortu zen elkartasun olatuaere ikusgarria izan zen”. Haren bizi-tza kontatu, azaldu eta gorde beharzela pentsatu zuten hainbatek.

Axio sakandar moduan figurainportantea izan zela gaineratuzuen arbizuarrak. "Arbizun jaio,Ziordian bizi eta Sakana osoan eza-guna izan zen, baita EuskalHerrian ere. Kanpora, Amerike-tara ere joan zen gure kulturareneta herri kirolen berri emateko.Omenaldia merezi zuen eta berememoria betirako gordetzea"

nabarmendu zuen Etxebarriak.

Axio, bihotz bat herriarentzatHitz horiekin abiatu zuen bere tar-tea Axioren lagun Olatz Irizar zior-diarrak. "2014ko ekainean hil zitzai-gun. Hilabete batzuk pasatuta berebizitzari buruz dokumentala sor-tzeko ideia sortu da, bere lekuko-tza gordetzeko, herriari emanda biziizan zen gizonari omenaldia egite-ko eta belaunaldi berriei bere lanaezagutarazteko. Askorengan arras-toa zergatik utzi duen azaltzeko.Berak sakandarrago, euskal herri-tarrago eta solidarioagoa egin gin-tuen. Horrela, dokumentalean umeeta gaztetako kontuak bildu, berekonpromiso sozial eta politikoa gor-de, kirolean egindako lana azaldueta bere gaixotasunaren aurreansortutako elkartasun olatuarenberri eman nahi dugu" adierazizuen Irizarrek.

Egileak Insausti, Reparaz etaUnanuaEnara Insausti arbizuarrak egin-go ditu dokumentaleko elkarriz-ketak eta bideo lanak. Pello Repa-raz musikari arbizuarrak soinubanda sortuko du eta lan guztia-ren muntaketa Xabi Unanua irur-tzundarrak hartuko du bere gain.Dokumentalak 40 minutu inguruizanen ditu eta ekainerako eginaegongo dela aurreikusten dute."Ekitaldiren bat antolatuko dugu

aurkezteko. Bestalde, Axiorenfamiliari gure eskerrik beroenakeman nahi dizkiegu, gure ekime-na begi onez hartu dutelako"nabarmendu zuten antolatzaileek.

Dokumentalean elkarrizketakjasoko dira gehienbat. "Ahalik etajende gehienarengana hurbildu-ko gara eta haien testigantzak

jaso" aipatu zuen Irizarrek. "Axiojoan zela denbora gutxi pasa da etaaskorendako gogorra izango da.Hortaz, eskerrak eman nahi diz-kiegu elkarrizketatu guztiei. Bes-talde, edonork Axioren argazkiak,bideoak edo informazioa badu,jar dadila gurekin harremanetan([email protected]); bihotzez

eskertuko dugu" gaineratu zuen."Dokumentalean Axioren lagunguztiak agertzea ia ezinezkoa izan-go dela badakigu, bere emazteBegok dioen bezala Axio lagune-tan millonarioa zelako, baina aha-lik eta informazio gehiena jasotzensaiatuko gara" nabarmendu zuenIrizarrek.

Finantziazioa: interneteta kontu korronteaDokumentalaren gastuak estaltze-ko, finantziazio moduan bi bidenagusi landuko dituzte. Batetik,kontu korrontea zabaldu dute(3035 0112 00 1121055951),eta, bestetik, crowfunding bidealanduko dute. Hau da, internetenwww.karena.eu izeneko plata-forman Axioren Dokumentala ize-neko proiektua jaso dute, eta ber-

tan diru-laguntza eman ahal iza-teko dauden moduak azaldukodira. "10 eurotatik hasita 200euro bitarteko laguntza emanahal da. Gainera, trukean zerbaitjasoko du emaileak, emandakodiru kopuruaren arabera. Oroiga-rriak, dokumentala bera, doku-mentalaren bukaeran norbera-ren izena agertzea eta beste jasodaiteke trukean". Jendea ekarpe-na egitera animatu dute.Crowfunding kanpainak 40 egun

irauten ditu, ilbeltzaren 16tikotsailaren 24ra arte. "Jende askomugitzen da interneten eta crow-funding bide hori jorratzea inte-resgarria iruditu zaigu. Eta aipa-tu bi bide horietaz aparte, akasobeste ekitaldi batzuk egingo ditu-gu, afariak edo dena delakoak" gai-neratu zuen Monica Etxebarriak.Halaber, Ziordiko aurkezpenazgain, dokumentalaren egitasmoaOlaztin eta Arbizun aurkeztukodute ere.

www.axioflores.comWeb gunea martxan dago, ekimenari buruz-ko informazioa eta beste jasotzeko.

Axioren bizia dokumentalera

Prentsaurrekoan Axioren senitartekoak eta lagunak izan ziren. Hunkituta hartu dute dokumentala egiteko asmoa.

Urepelen martxoaren 19an hasi eta29an Bilbon bukatuko da 19.Korrika. Sakanatik 27tik 28rakogauean pasako da, ostiraletiklarunbaterako gauean

Larunbatean aurkeztu zuten Iruñe-an Korrika 19. Euskahaldun leloa-rekin bat eginez, euskararen alde-ko lasterketan parte hartzeko gon-bitea luzatu zuten AEK-tik. Otsailetikaurrera Korrika-ko kilometroak

eskuratzeko eta Korrika Laguntzai-le izateko deia ere egin zuten aur-kezpenean (12 euroren truke).

Nafarroan AEK-k 40 urte dara-matza herritar helduei zerbitzuaeskaintzen. AEK-ko ikasle askobere garaian ikastetxean ikasi ezzutenak dira. Haiek euskaltegie-tatik euskaraz komunikatzeko gaidirela ateratzen ikustea gogobete-

tzen ditu AEK-ko irakasleak. AEK-k Nafarroa osoan herritar hel-duei euskara ikasten eta erabiltze-ko aukerak ematen segitu nahi du.AEK-ko Nafarroako euskaltegienkoordinatzaile Alizia Iribarrenekazpimarratu zuenez, “oso garaigogorrak pairatzen ari gara”. Nafa-rroako Gobernuaren hizkuntzapolitikaren xedea euskara guztiz

zokoratzea dela salatu zuen. Eraberean, euskaltegiei dagokienez,gogorarazi zuenez, “Gobernuak ezdu inolako sustapenik edo plani-fikaziorik, eta azken hiru urtee-tan ez ditu berez oso eskasak zirenlaguntzak banatu”.

Ekitaldian, beste behin, berelanarekin aurrera jarraitzeko, AEK-k lagun ugariren sostengua jaso du.

Arlo ezberdinetako pertsonak age-rraldian izan ziren, eta ikasleen zeinirakasleen inguruan eseriz, haienbabesa irudikatu nahi izan zuten.Sakandarrak ere izan ziren: Gar-biñe Petriati (Hizkuntza Eskubide-en Behatokiko Zuzendaria), Casti-llo Suarez (euskara teknikaria) etaAlberto Bandiaran (idazlea-kazeta-ria). Erakundeek ukatutako arna-sa herritarrek eta eragileek ema-ten dietela nabarmendu zuten AEK-tik. “Tinko eta indartsu” segitzekoasmoa adierazi zuten AEK-kideek.

»

Korrikan parte hartzeko gonbitea

Page 10: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a10 sakanerria

San antondarrakSan sebastianak

Dorrao. San antondarrak meza ondoren gosaria eta bazkaria izan zituzten Itur-aldea elkartean.

Bakaiku. Kofradiak 300 urte betetzen zituen egunean asko izan ziren elizkizunean eta gehiago ondorengo bazkarian.

Iturmendi. Batzarrean San Juan baleontziaren eraikuntza lanak bisitatu eta galtzada berritzeko proposamenak zeuden.

Urdiain. Sainduaren omenezko kantua abestuz atera ziren kofradeak eta gero herria bedeinkatu zen. +www.guaixe.eus

Lakuntza»

Olatzagutia»

Olaztiko san sebastianak Portu kale gainean dagoen ermitako estalpeak asteartean eguerdiko meza ondorengo auzatea eta arrosario ondorengo txo-kolate banaketa hartu zuen. Asko izan ziren batean eta bestean.Iluntzeko auzatea, berriz, frontoian izan zen, trikitalariek girotuta.

Lakuntzako san saastinakAurten danborradak 25 urte betetzen zituen, eta horregatik danbo-rradako arimek, Ricardo Aretak eta Joxe Floresek, jaurtiki zuten suzi-ria. Danborrada txikiak haur asko bildu zituen eta danborrada han-dian berrikuntzak izan ziren: danbor erraldoiaren karrozaren atzetikkalejira egin zuten, Ricardo Areta aritu zen zuzendari eta bi pieza berrieskaini zituzten: Diana numero uno eta Otsagiko Biribilketa. Danbo-rradako estandartea eramaten duen Juan Jose Burillori, lakuntzarunibertsala den Joxe Lazkano “Toto”-ri eta beti laguntzeko prest dago-en Jesus Mari Zabarte “Casto”-ri jarri zizkieten ohorezko txanoak.Bestalde, Rosario eta Lourdes Sotok irabazi zuten piperropil lehiake-ta eta asteartean lakuntzarrek erromeria egin zuten ermitara eta arra-tsaldean Alkate dantza dantzatu zitzaion udal ordezkariei.

Page 11: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a oharrak 11

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Pedro Bergara

Banintu bi hegaljoan nindaike berehala

zure leiho hegirakantuz agurtzera.

Rufino Mazkiaran Guridi

Gero arteEtxekoak

Familiak eskerrak eman nahi dizkizue une latz hauetan gurekin egoteagatik.

IkastaroakOlatzagutiko Erburua kiroldegian azken pla-zak. Pilates, indoor zikloa, aerodance, mantentzesoinketa eta yoga ikastaroetan azken plazak bete-tzeko daude. Otsaila eta maiatza bitarteko ikasta-roak. Informazio gehiago kiroldegian edo 948 5645 12 telefonoan.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

LehiaketaMikro-Ipuin lehiaketa. Euskara KulturElkargoak eta Pamiela Etxeak A-D ereduetakoLehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoikasleei zuzendutako lehiaketan parte hartzekoepea ilbeltzaren 31n bukatuko da. Informazioahttp://www.euskarakultur.org/eus/arauak-2014

Oharrak GOIENER energia berriztagarrien sorkuntzaeta erosle kooperatiba. Batzar informatiboarendeialdi irekia. Hil honen 28an, asteazkena, arra-tsaldeko 18:30ean Mendizabala institutoan(Portal de Lasarte kalea z.g., Gasteiz) ospatukoda, areto nagusian. Goiener ezagutzera gonbida-tzen zaituztegu.

Odol-emaileak. Otsailaren 3an Uharte Arakileneta Lakuntzan arratsaldez.

Zozketa. Jaiotzazaleen zozketa: 479 zk.

Zozketa. Pilotaria NAUN Etxarri Aranazko nes-ken pala taldearen zozketaren zenbakiak: Errigora

saskia: 704; Tablet: 35.

Iruñeko euskarazko telebistaren alde. Xaloatelebistak Iruñerrian euskara hutsean emititzenhasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

EHE ren zozketa. Edinburgon 2 lagunendakoegonaldia 348 zb txartelak eskuratu du. Zenbakisarituaren jabea [email protected] e-postara mezua bidal dezala.

CAF-ELHUYAR sariak. Hiru kategoria daude:Dibulgazio-artikulu originalak (2000 eurokosaria), zientzia-kazetaritzaren arloko lanak(2000 euro) eta zientzia gizartean sorkuntza-beka (5000 euro). Lanak 2015eko otsailaren 12aarte bidal daitezke, Elhuyarren egoitzara (ZelaiHaundi kalea 3, Osinalde industrialdea, 20170Usurbil) edo [email protected] hel-bide elektronikora.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591

korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:

itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Aimar Barandiaran Etxeberria,abenduaren 23an EtxarriAranatzen.• Chiara Martinez Fernandez,ilbeltzaren 13an Irurtzunen.

Ezkontzak

• Pedro Maria Zudaire San Romaneta Maria Suarez Garcia,ilbeltzaren 17an Altsasun.

Heriotzak

• Francisco Gastaminza Ezker,ilbeltzaren 17an Olaztin.• Jose Maria BengoecheaUrrestarazu, ilbeltzaren 17anAltsasun.• Pedro Bergara Ruiz, ilbeltzaren19an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Maite ditutmaite

geure bazterraklanbroak...

Nere barruan pizten diren

bazter miresgarriakikusten.

Page 12: 493 guaixea

»

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a12

Saskibaloia

Areto futbola

Atletismoa

Mendi lasterketa

Futbola

Joxeja Maiza 15.aGaringo Mendilasterketan179 korrikalarik hartu zuten parte(9,5 km)

Igandean jokatu zen, Beasainen,Garingo 3. Mendi Lasterketa (9,5 km).179 korrikalari iritsi ziren helmu-gara, Imanol Larrañaga azkoitiarraburu zela (41:30). Joxeja Maizaetxarriarra 15.a sartu zen helmu-gara (46:37), Felix Benjumea altsa-suarra 20.a (47:15), Alberto Razkinetxarriarra 35.a (49:02), Mikel SanMartin etxarriarra 138.a (1:00:35)eta Erkuden San Martin etxarriarra144.a (1:01:39).

Izaskun BeunzahamargarrenaNafarroako KrosLaburreanJavier Nagore eta Maitane Melero,Nafarroako txapeldunak

Lizarrako Los Llanosek hartu zuenNafarroako Kros Laburra Txapelke-ta. 4.050 metroko proba izan zeneta 140 korrikalari lehiatu ziren guz-tira. Emakumezkoen lasterketan 32korrikalarik hartu zuten irteera etaMaitane Melero izan zen azkarre-na (14:17). Lehia estua izan zuenVanesa Pacharekin eta Ana Ollore-kin, eta azkenean Melero izan zentxapelduna, Pacha bigarrena eta Ollohirugarrena. Izaskun Beunza olaz-tiarrak lan bikaina egin zuen eta 10.asartu zen helmugara (15:36). Gizo-nezkoetan Javier Nagore (12:02) izanzen txapelduna, Marcos Yaniz biga-rrena (12:12) eta Antonio JavierCasado hirugarrena (12:15).

Premini mailako 5 talde hasi diraSakanako I. Saskibaloi Topaketetanlehiatzen. Igandean bigarrenjardunaldia jokatuko dute, AltsasukoZelandin

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak Sakanako II. Saskiba-loi Topaketak antolatu ditu, hain-bat laguntzailerekin batera -Irur-tzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu-ko Udalak, Altsasu eta IrurtzungoSaskibaloi Taldeak eta Andra Mariikastola-. Aipatu topaketetan pre-mini mailako taldeak ariko dira, 8urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak, Altsasuko SaskibaloiTaldekoak, Irurtzungo SaskibaloiTaldekoak eta Andra Mari ikasto-lako Saskibaloi Taldekoak. Helbu-rua saskibaloia sustatzea eta Saka-nako talde eta neska-mutikoen arte-ko harremanak bulkatzea da. Ezda txapelketa lehiakorra, eta horre-gatik ez da sailkapenik eginen.

Aurten nobedadeak izan dira.Topaketak, berez, azaroan hasiziren, baina azaroan eta abenduanez dira taldeka lehiatu. Herri edoklub guztietako jokalariak naha-sita aritzen ziren. Aldiz, ilbeltze-tik aurrera, bakoitza bere talde edoklubarekin lehiatuko da. Guztira5 talde lehiatuko dira: Irurtzungo

Amurrainak, Etxarriko Lehoiak,Altsasuko Oreinak, EtxarrikoArranoak eta Altsasuko Basurde-ak. Partidak igandetan jokatzendira, Altsasuko Zelandi kirolde-gian, Etxarri Aranazko San Dona-to ikastetxeko pilotalekuan edoIrurtzungo kiroldegian. Zelandinjokatzen direnean bi partidak bate-ra jokatzen dira, goizeko 11:00etan.Aldiz, Etxarrin eta Irurtzunenbata bestearen atzetik jokatukodira, goizeko 11:00etan eta 12:00etan

EgutegiaKlub edo taldeen arteko txapelke-ta honetan guztira 5 jardunaldi

jokatuko dira, martxoaren 8raino.Ondoren, martxoaren 29an, 3x3Saskibaloi Txapelketa abiatukoda. Guztira 4 jardunaldi jokatukodira 3x3 Txapelketan.

Bigarren itzuliariekinen zaio KimuenFutbol 8 TopaketetanMank-ek antola-tutako SakanakoKimuen Futbol 8Topaketetakolehen itzulia des-peditu da, igande-an jokatu baitzen9. jardunaldia .Igandean bigarren itzuliari ekingozaio, 10. jardunaldia baitago jokoan.

SorpresakFutsalsakana txapelketako azkenjardunaldiak sorpresak utzi ditu

Futsalsakana txapelketak sorpresaugari utzi ditu asteburuko jardunal-di honetan. Batetik, Arbizu liderra-ri 4-6 irabazi zion Hijos de perlak.Bestalde, goi postuetako lehiandagoen Bunker taldeari 1-4 iraba-zi zion Racing San Migelek, eta pun-tu garrantzitsuak lortu zituen. Itur-mendik atzera ere galdu egin zuen,4-5 Back Street Boys taldearen kon-tra, eta Auzomotojorik talde etxa-rriarrak 2-7 irabazi zion Arbizuharrobiari.

Murtziako taldeak 6-4 irabazi zionMagnari

Azkeneko sei jardunaldiak iraba-zi eta gero, larunbatean Murtzia-ko Jumillak 6-4 hartu zuen men-pean Magna Nafarroa Xota, taldeirurtzundarraren garaipen bola-da bertan behera utziz. Hala ere,partida bikain hasi zuten ImanolArregiren mutilek, 8. minutura-ko eta Jumillaren defentsa akatsakaprobetxatuz 0-2 aurreratu bai-tzen Magna, Jesulitoren eta Car-litosen golei esker. Baina tartelaburrean berdintzea lortu zuenJumillak.

Bigarren zatian Jumilla aurre-ratu zen. Jesulitok hirura berdin-tzea lortu zuen, eta partidarenerritmoa bizi-bizia zen. Minutueskas batean Jumillako Aaronekbi gol sartu zituen eta nahiz etaImanol Arregik Victor Arevaloatezain-jokalari moduan jarri etaMagnakoak behin eta berriz saia-tu, Irurtzungoek ezin izan ziotenpartidari buelta eman. Jesulitok5-4 gerturatzea lortu zuen bainaJumillak seigarren gola sartu zueneta horrela despeditu zen partida.

Gaur Inter Movistar hartukodute AnaitasunanBartzelona da liderra (46 puntu).Seigarren postua galdu du Mag-nak eta orain 7.a da, 30 punture-kin. Asteburuan partida konplika-tua du Magnak, gaur sailkapene-an 45 punturekin hirugarrena denInter Movistar taldea hartuko bai-tu Iruñeko Anaitasuna Pabilioian,20:30ean. Inter talde ahaltsua da,lehen mailako oilarretako bat, bai-na espero dezagun etxean jokatze-ak Magnari hegalak ematea etairurtzundarrak garaipenarenbidera itzultzea.

kirola >>PILOTA

ESPAINIAKO KLUBEN ARTEKO TXAPEL-KETA: A multzoan Irurtzunek San Cosmeribanakakoan irabazi zion baina binakako-

an, aldiz, galdu zuen. B multzoan AltsasukUharte Iruñeari irabazi zion, bai banaka-koan eta baita binakakoan ere.

Sakanako II. SaskibaloiTopaketen ordua

Beunza Ergoienako podiumean.

Joxeja Maiza.

Jumillaren kontra galduta itzuli ziren.

Aurreko Saskibaloi Topaketa batean hartutako irudia.

Jumillak Magnaren garaipenbolada eten egin zuen

9. jardunaldiko emaitzak

Arbizu K.T. 4 – Hijos de perla 6Iturmendi 4 – Back Street Boys 5Arbizu harrobia 2 – Auzomotojorik 7Bunker 1 – Racing San Migel 4

10. jardunaldia

Larunbatean Uharte Arakilen15:00etan: Auzomotojorik – Arbi-zu K.T.16:00etan: Racing San Migel –Arbizu harrobia17:00etan: Iturmendi – Bunker18:00etan: Back Street Boys –Hijos de la perla

10. jardunaldia

Igandean, Altsasuko Dantza-leku futbol zelaian10:30ean: Urdiain – Arbizu11:30ean: Mediolanum – Dan-tzaleku11:30ean: Tipi Tapa – Sayas12:30ean: Lagun Artea – Txartel12:30ean: Sutegi – Kaixo

Sakanako SaskibaloiTopaketak. 2. JardunaldiaIgandean, 11:00etan, Zelandin11:00etan: A.Basurdeak – E. Arra-noak12:00etan: E.Lehoiak – A.Oreinak(I.Amuarrainak atseden)

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa17. jardunaldia

Lagun Artea 4 – Aibares 2

San Saastinetan garaipena ospatzekoaukera izan zuten lakuntzarrek. Anderreketa Cristianek sartutako bi golekoerrentarekin joan ziren atsedenaldiralakuntzarrak. Aibares markagailuenhurbildu zen baina Unai BakaikoakLagunen 3.a sartu zuen. Nahiz etaAibaresek 2.a sartu, Pitik Lagunen 4.alortu zuen, 3 puntuak etxean geratuz.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .41 p

11. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Zirauki

(Igandean, 16:00etan, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa17. jardunaldia

Lezkairu 0 – Etxarri Aranatz 1

Altsasu 2 – Universidad de Navarra 2

Etxarri liderra eta Lezkairu parez parearitu ziren. Baloi guztiak jokatu zituzteneta jokaldi ederrak sortu. Xabatek Etxarriaurreratu zuen atsedenaldia baino lehen,eta nahiz eta Lezkairu saiatu, Etxarrik 3puntuak ekarri zituen. Bestalde, Altsasueta Universidad de Navarraren artekopartidan Riverok Altsasu berehalaaurreratu zuen. 2. zatianUnibertsitatekoek bi gol sartu zituzten, 1-2 aurreratuz, baina partida bukatzear zelabina berdintzea lortu zuen Altsasuk.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .43 p5. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28 p

Asteburuko jardunaldiaArrotxapea – Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 15:30ean, El Iratin)Altsasu– Mutilbera

(Larunbatean, 16:00etan, Altsasun)

ELOMENDIKO TXAPELKETA. 2. fasea6. jardunaldia

Ororbia - Egiarreta (atzeratuta)Modernillo 4 - Zaldua 5

A multzoko sailkapena >>1. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p

B multzoko sailkapena >>1. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 p

Asteburuko jardunaldiaBar Poukas - Egiarreta

Zalduak atseden jardunaldia du

Futbola

Page 13: 493 guaixea

Mank-ek Otxaportilloko pistatikBardoitzarantz ipar eski ibilaldiaantolatu du, igandean. Autobusaegonen da

Elurra egin duela eta hurrengoegunotan elurra mantenduko delajakitun, Sakanako Mankomunita-teko Kirol Zerbitzuak, ArbizukoUdalaren eta Urbasa-Andia IparEski Lagunak taldearen laguntza-rekin ipar eski ibilaldia antolatudu iganderako. Asmoa Otxaporti-lloko pistatik Bardoitzarantz 3ordu inguruko ibilbidea egitea da.

Izena ematekoEskiatzaileak Urbasara eramate-ko autobusa antolatu du Mank-ek.Autobusa Arbizutik abiatuko da,

9:00etan. Ipar eski ibilaldian par-te hartzeko 16 euro ordaindu behardira. Izena ematea ilbeltzaren 24raarte egin daiteke, Mank-en (948 464866 edo kirolak@sakana-

mank.com) edo bestela, igandeanbertan 9:00etan Arbizuko udaleanagertzearekin nahikoa da. Ez daibilaldi lehiakorra izanen, helbu-rua guztien artean ongi pasatzea

baita. Bestalde, antolakuntzak ase-gurua egingo die partaideei.

Urbasa Andia Ipar Ski Lagunak taldekoak pista prestatzeko lanetan. Arzelus.

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a kirola 13

Ipar eskia

Pilota

Kirolak

»

Sakanako Pilota Txapelketakofinalak jokatu ziren larunbateanLakuntzan eta Arbizun. JosebaEzkurdiak banatu zizkien sariak

Adin guztietako 100 pilotari bai-no gehiago lehiatu dira 27. Saka-nako Pilota Txapelketan, ondokoklubetakoak: Olaztiko Sutegi,Altsasuko Pilotajauku, EtxarriAranazko Gure Pilota, ArbizukoAldabide eta Lakuntzako kluba.Txapelketarekin non lehiatu eskai-ni zaie batez ere txikienei.

Larunbatean finalak jokatuziren Arbizun eta Lakuntzan. SanSaastin festetan murgilduta zego-en Lakuntza eta bertan egin zensari ematea, frontoia betea zela.

“Finaletan giro bikaina izan da,partidak oso onak izan dira etaemozio askokoak” adierazi digu

Lakuntzako klubeko arduradunAnder Lopetegik. Sakanan pilotaketorkizuna baduela ikusi zen, eta

etorkizuneko pilotari hauei egunpilotari handia den Joseba Ezkur-dia pilotari handiak jantzi zizkientxapelak.

Retegi Bi-Cecilio 12 tantotan utzizituzten. Zubietak eta Berasaluzekere irabazi zuten, 22-17, Altuna III.arieta Merinori

Komunikabideetan behin eta berrizaipatzen da kontua: duela urte batnork esango lieke Ezkurdiari etaZabaletari Binakakoaren buruanegongo zirela? Aurreko urteko txa-pelketan biko sakandarrak 6 jardu-naldi eman zituen garaipena lortugabe. Aldiz, aurten jokatutako bostpartidetatik bostak irabazi dituzteeta sailkapenean lider dira, 5 pun-turekin, arerioei 2 puntu aterata.Ezkurdiak berak esaten zuen, gakoaondokoa dela, “bikoa egiten aridirela”. Eta nola, gainera.

Retegi Bi eta Rezusta ordezka-tzen zuen Cecilio Valgañan izanzituzten aurkari atzo sakandarrek

Tolosako Beotibarren. Retegi Bi etaCecilio aurreratu ziren, bainahasietarik sendo eta bikain kan-txaratu ziren gureak eta bereha-la erantzun zieten. Atzeko koadro-etan Zabaletak izugarri jo zuen,ohi duen moduan, eta Ezkurdiakere gustura mugitu zuen pilotaaurreko koadroetan. Bere erre-mate maltzurrak ezin erantzun ibi-li zen Retegi Bi. Azkenean, garai-pen erosoa lortu zuten, 12-22.

Zubietak eta Berasaluzek 3puntu dituzteAitor Zubietak eta Pablo Berasa-luzek 22-17 irabazi zieten AltunaIII.ari eta Migel Merinori, ederkisufrituta. Hasieran bikain arituziren Zubieta eta Berasaluze eta9-1 aurreratu ziren markagailuan,baina errenta hori alperrik galtzenutzi zuten eta partida irabaztea izu-garri kosta zitzaien.

Berasaluzek sekulako mailaemanez hasi zuen partida. Atze-an Zubietak agintzen zuela probes-tuz, tanto ikusgarriak egin zituenbizkaitarrak, eta 9-1 aurreratu

ziren. Baina Berasaluzek beheraegin zuen, akatsak pilatzen hasizen eta arerioek egoera bikainaprobetxatu zuten Altunak etaMerinok, egoerari buelta eman eta13-15 aurreratzeko. Orduan Bera-saluzek eta Zubietak egoerari buel-ta ematen jakin zuten, Zubietakbereziki. Eta, sufrituta, 22-17 ira-bazi zuten. Jokatutako 5 partide-tatik 3 irabazi dituzte Zubietak etaBerasaluzek.

Etxarriarrak eta bizkaitarrakigandean Artola eta Albisu izanendituzte aurkari Eibarren. Materialaukeraketa atzo arratsaldean eginzuten.

Binakakoa. 6. jardunaldia

Irujo-Barriola / Retegi Bi-Rezus-ta (ostiralean, 20:30ean, Hen-daian. ETB1)Olaizola II-Beroiz / Xala-Merino I(larunbatean, 17:30ean, Logroñon)Oinatz-Aretxabaleta / Ezkurdia-Zabaleta(larunbatean,17:30ean,Labriten)Berasaluze II-Zubieta / Artola-Albisu (igandean, 17:00etan,Eibarren. ETB1)

Txakurrik gabe

Antolakuntzak nabarmendu duezin dela ibilbidera txakurrik era-man, ibilbidea txakurrendakogehiegizkoa delako.

Urbasa Andia Ipar SkiLagunakAltsasuko Mendigoizaleak talde-koak dira eta elurra egiten duene-an Urbasako pistak eskian ibiltze-ko prestatzen dituzte. Informaziogeihagorako: http://www.altsasu-komendigoizaleak.com/noticias.asp?IdNoticia=56

Igandean Urbasara eskiatzera!

Etorkizuneko pilotariak Sakanako Pilota Txapelketako finalak:

Txikiak: Egoi-Aitor (Sutegi) 18 / Bakaikoa-Zabala (Lakuntza) 4Umeak 2: Senar-Cocera (Lakuntza) 18 /Eneko-Aitor (Sutegi) 13Umeak 1: Unax-Iker (Gure-Pilota) 18 /Imaz-Lakuntza (Aldabide) 17Kimuak 2: Arraiza-Ondarra (Lakuntza) 18 /Altzelai-Palomares (Gure-Pilota) 16Kimuak 1: Gabirondo-Imaz (Pilotajauku) 18/ Imaz-Gorrotxategi (Aldabide) 9Haurrak 2: Barranco-Inhar (Gure-Pilota) 18/ Lopez de Zubiria-Senar (Gure-Pilota) 6Haurrak 1: Jaka -Gamboa (Gure-Pilota) 18 /Mentxaka-Gonzalez (Sutegi) 3Kadetak: Olaetxea-Goikoetxea (Aldabide)18 / Petriati-Galarza (Aldabide) 9Gazteak (lau t´erdian): Grados (Pilotajauku)22 / Arbizu (Pilotajauku) 19Nagusiak: Arruti-Agirre (Aldabide) 22 /Jokin-Julen (Sutegi) 14

Finalen ondoren talde argazkia atera zuten Ezkurdiarekin. utzitakoa

Sailkapena

1. Ezkurdia-Zabaleta 5 puntu2. Artola-Albisu 3 puntu3. Oinatz-Aretxabaleta 3 puntu4. Berasaluze II-Zubieta 3 puntu5. Retegi Bi-Rezusta 2 puntu6. Irujo-Barriola 2 puntu7. Xala-Merino II 1 puntu8. Olaizola II-Beroiz 1 puntu

Zabaleta eta Ezkurdia, geroz eta liderrago

Igerilekuetakosoroslea izan nahiduzu?Mank-ek ikastaroa antolatu du,otsailaren 13tik apirilaren 18ra,Altsasun

Bereziki udan ikusten ditugu lane-an, gainontzeko guztiak igerilekue-tan plisti-plasta gabiltzanean. Ige-rilekuko sorosleez ari gara. Saka-nako Mankomunitateko KirolZerbitzuak atzera ere igerilekueta-ko sorosle ikastaroa antolatu du,sorosleak trebatzeko. Ikastaroa otsailaren 13an hasi etaapirilaren 18an despedituko da.Klaseak Altsasuko igerilekuetanemanen dituzte Ilargi taldeko moni-toreek, ostiral arratsaldetan etalarunbat goizetan (60 ordu). Ikas-taro honetan ere DESA ikastaroa jaso-tzen da, desfibriladore semiautoma-tikoa erabiltzen ikasteko ikastaroa.Ikastaroa egiten dutenek lanbidehonetan aritzeko aukera emanendien diploma jasoko dute eta Mank-en lan poltsan sartuko dira.

Izena emateko

Sakanako Mankomunitatera jo (948464 866 edo [email protected]). Izena emateko gutxie-nez 16 urte izan behar dira. Prezioa430 eurokoa da, baina ikastaroaosatzen dutenek diru-laguntzak jaso-ko dituzte.

Zabaleta: ”partidaz partida goaz”

Ezkurdia-Zabaletak eta Bengoetxea VI-Aretxabaletak asteazkenean egin zuten materialaukeraketa. Oinatzen iritziz sakandarrek hautatutako pilotak biziegiak ziren. “Guk hauta-tutakoak gustuko ditugu, baina beldur naiz eurenak azkarregiak izango ote diren. Kontuanhartuta Zabaleta eta Ezkurdia egun dauden jotzaile handienak direla, kezkatzen nauen zer-bait da” adierazi zuen leitzarrak. Aldiz, pilotekin konforme azaldu ziren sakandarrak. “Mate-riala ona da, akaso besteena baino baxuagoa baina dena ongi” azaldu zuen Zabaletak. Faborito direla galdetuta eurek ez diotela taulari begiratzen erantzun zuen etxarrendarrak.“Liderrak garela eta ez dugula partidarik galdu kontziente gara, baina guk gurera jarraitubehar dugu. Lehenbailean 8 edo 9 garaipen lortu behar ditugu, finalerdietarako ligaxkarasailkatzeko eta beste guztiari ez diogu garrantzirik ematen. Partidaz partida goaz, partidabakoitza final bat bailitzan, gure helburua lortzeko” nabarmendu zuen. Oinatz eta Aretxa-baletaren kontrako partida “konplikatua” izango dela aurreikusten du. “Oinatz Joseba nahas-ten saiatuko da eta guk hori saihestu behar dugu eta gure jokoa egin: partida atzean gogor-tzea eta Josebak ahal dituen aukerak aprobetxatzea” gaineratu zuen. Bestalde, Oinatzekhitz ederrak izan zituen sakandarrendako. “Historian atzelari gutxik jokatu duten mailanjokatzen ari da Zabaleta. Ia garaitu ezinak daude, baina egunen batean ez dute horren ongijokatuko eta espero dezagun egun hori larunbata izatea, guk irabazi ahal izateko” aipatuzuen Oinatzek. Ezkurdiak, bere aldetik “ezin direla konfiatu” gehitu zuen.

Page 14: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a14

bazterretik

Andoni Igoa

kultura >>

Fernando Redon

Unibertsitatean nengoela gure esko-lak ostegunero hitzaldi batzuk anto-latzen zituen. Bertara izena zutenarkitektoak etortzen ziren beraienobra eta proiektuak erakustera. Behin batez, Fernando Redon ize-neko arkitekto nafar ospetsua eto-rri behar zela eta, bere hitzaldia ikus-tea aukeratu nuen gelako ikasgai-ra joan ordez. Egia esan, nik honenizena ez nuen sekula entzun. Esko-lako areto nagusira joan eta ber-tan ikusi nuen agure atsegin batirakasleei txantxak egiten. Hitzal-dia hasi orduko pertsonaia hura

fenomeno bat zela ohartu nintzen,arkitekto bikaina izateaz gain, mar-golari trebea. Berak egindako obrak erakusten hasizen eta bertan, Ultzamako golf klu-ba ikus zitekeen, Ubarmin klinika,Iruñeako hainbat etxebizitzen erai-kinak, Huarte etxea eta huntzen etxeaesaterako, Zuastiko zerbitzu area…Sevillako Expoan Nafarroako pabi-lioia diseinatu zuen. Hemen egitu-raren zutabe nagusiak Nafarroakobenetazko arbolak ziren, eraikina-ren atariari Nafarroako basoenitxura emanez. Baina gehien arreta deitu zidana,arkitekto honek Sakanan ere bere

aztarna utzi zuela izan zen. A ze uste-kabea eraman nuen Olaztiko Clin-kerraren planuak erakutsi zituene-nan. Egia esan, Clinkerra betidanikeraikin berezia iruditu zait, bainaez nuen pensa Nafarroako arkitek-tura modernoan horrelako eraginazuenik. Clinkerra 1963. urtekoa daeta oraindik arkitektura modernoasentitu daiteke bertan. Olaztin egindako beste obra garran-tzitsu bat erakutsi zuen, “Cemen-tos Portland”-eko kontrol eraikina.Hau ere 60. hamarkadan egina daeta arkitektura aldetik oso eraikininteresgarria dela esango nuke.Redonek hitzaldi hartan esan zuen

esaldi batekin bukatuko dut. “Arki-tektura onak dena jasaten du”. Hauda, ongi diseinatutako arkitektu-

rak ondorengo edozein moldake-ta izanda ere, arkitektura ona iza-ten jarraituko du.

Euskaltegietako ikasle zeinmintzakideentzat berezikiantolatutako ekimena da

Maialen Huarte Arano

Euskalduntzen ari den eta Min-tzakide programan parte har-tzen duen Sakanako edozein

bizilagunek har dezake parteNanoipuin lehiaketan. Testu labu-rrak prestatu beharko dituzte par-te hartzaileek, gehienez 150 hitze-takoak. Banakako lanak aurkeztubeharko dira lehiaketara eta per-tsona bakoitzak nahi adina testuidatz ditzake. Gaia edozein izan dai-teke, baina betiere Sakanari buruz-ko erreferentzia bat agertu behar-ko da; tokiak, gertakari historiko-ak ... Euskara hutsean idatzitakolanak bakarrik hartuko dira kon-tuan eta lehenago argitaratu gabe-ak behar dute izan. Martxoaren 31raarte aurkez daitezke testuak Itsa-si euskaltegian zein Sakanako Man-komunitatean.

Hiru maila bereziko dira Nanoi-puin lehiaketan. Alde batetik B1 mai-la arteko ikasleek har dezakete par-te, bestetik B2 maila artekoek eta

azkenik C1 maila arteko ikasleek.Lehiaketak aurrera egiteko gutxie-nez 10 lan jaso beharko dira, beste-la bertan behera geratuko litzateke.Aurrera eginez gero, maila bakoi-tzeko saridun bat izanen da etabakoitzak liburu sorta eskuratukodu. Lanak Sakanako Mankomuni-tatearen esku geldituko dira.

Sakanako Mankomunitateak etaNafarroako Bertsozale Elkarteakakordioa erdietsi dute ikastetxeetanbertsolaritza sustatzeko

Maialen Huarte Arano

Bat-batekotasuna, bertsopa-perak, bertsoen sailkapena,errimak, neurriak, doinuak

eta lehengo eta oraingo bertsolarienezagutza izanen dute Lehen Hez-kuntzako 6. mailako ikasleek. Ber-tsolaritza sustatzeko asmoarekin,Sakanako ikastetxe guztietan -publi-koak, itunduak eta ikastolak- D, Beta A ereduko ikasleei Bertsolari-tzako 15 orduko modulu bat ema-teko aukera eskainiko die Bertso-zale Elkarteak. Adostasun horre-tara iritsi da Nafarroako Bertsozale

Elkartea Sakanako Mankomunita-tearekin. Hori bai, urtean gehienez15 taldetan eskaini ahal izanen damodulua.

Gu ere bertsotan izeneko mate-riala erabiliko dute NafarroakoBertsozale Elkarteak bideratukodituen irakasleek. Gainera, jardue-ra osagarriak ere prestatzeko auke-

ra izanen dute: bertso eskola sor-tu ahal izanen dute Sakanakoherriren batean eta modu horre-tan Lehen Hezkuntzako 6. mailaneta Derrigorrezko Bigarren Hez-kuntzan dauden ikasleek hartuahal izanen dute parte. Bertsoeskola sortzeko 6 haur edo gaztekeman beharko dute izena.

#hankazgora! Instagram bidezkogazteendako argazki lehiaketaantolatu dute EuskaltzaleenTopaguneak eta Fundación CajaNavarrak

Nafarroako 12 eta 18 urtearteko gazteei zuzenduta-ko lehiaketa da #hankazgo-

ra!, euskara esperientzia positibo-ekin lotu eta gazteen artean sor-mena bultzatzeko helburua duena.Parte-hartzaileek, bakarka edo tal-deka, #hankazgora leloarekin batdatozen argazkiak aurkeztu behar-ko dituzte lehiaketara. Argazkibakoitzak euskarazko izenburubat izan beharko du.

Lehiaketan interesa duteneklehiaketaren oinarriak telefonoandeskargatu eta onartu beharko

ditu. Sariketan sartzeko,parte-hartzaileek argazkiguztiak #hankazgora! tra-olarekin etiketatu behar-ko ditu eta Instagrameraigo(sare sozialaren bal-dintzak onartu beharkodira). Nahi beste argaz-ki aurkeztu daitezkelehiaketara, epea mar-txoaren 15ean despedi-tuko da. Bi sari izanendira: argazki onena etaargazki bozkatuena.Irabazle bakoitzakberak aukeratutakomerkatal gune bateanerabili ahal izateko500 euroko bono banajasoko du sari gisa.

Nanoipun lehiaketaabian, euskara ikasten etapraktikatzen dutenentzat

Lanak aurkeztekoarauak

Nanoipuin bakoitzaren bi kopiaaurkeztu beharko ditu partehartzaileak, gutun-azal itxiansartuta eta izengoiti batez sina-tuta. Egilearen datuak gutun-azalhandiaren barruan agertu behar-ko dira beste gutun-azal bate-an gordeta. Sakanako Mankomu-nitatean edo Itsasi euskaltegianaurkezteaz gainera, posta elek-tronikoz bidaltzeko aukera erebada [email protected] helbidera; pdf forma-tuan eta egilearen datuak bes-te dokumentu batean atxikirik.

Gazte, zer da hankaz gora?

Sakanako ikastetxeetan bertsolaritzasustatzeko aukera izanen da

Page 15: 493 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 23a kultura 15

TIPI TAPA OINETAKOAKA L T S A S U

60 €ko erosketagatik %10ekodeskontua (eskaintza ezmetagarria).

VIZU ILEAPAINDEGIAI T U R M E N D I

30€ko gastuarekin, %10ekodeskontua.

ALDASORO HARATEGIAA L T S A S U

30€ko erosketa batengatiketxeko produktua opari.

ALFA INMOBILIARIAA L T S A S U

Etxe edo pisu baten eroske-tagatik 100 €ko txekea opa-ri.

KIXKUR ESTETIKAZENTROA

Z I O R D I A30 €ko gastuarekin %20ekodeskontua produktuetan.

IORTIA HORTZ KLINIKAA L T S A S U

%10 aho garbiketetan etahortz ateratzeetan. Azterke-ta doan.

JULENE KORTSETEGIETA LENTZERIA

A L T S A S U%5eko deskontua 50 €tikgorako erosketetan.

JON CORDON TAXIAI R U R T Z U N

%10eko deskontua.

JAVIER AIZPUNHARATEGIA

U H A R T E A R A K I L50 €ko erosketetan, etxekoproduktua doan.

UHARTE GAZTAU H A R T E A R A K I L

40 €ko gastuarekin, etxekoproduktua doan.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Euskal literaturara IGOHilaren akaberara arte liburuakerosteko deskontuak lortu daitezke

Euskarazko liburuen irakurke-ta sustatu asmoz, Etxarrin eus-

karaz Irakurri, Gozatu eta Opari-tu (IGO) kanpaina martxan da hiru-garren urtez. Alde batetik, euskarazirakurriko duten irakurle gazte etaheldu berriak erakarri nahi ditukanpainak eta, bestetik, ohiko ira-kurle euskalduna saritu.

IGO kanpainan parte hartzekoegin behar den aurreneko gauzaEtxarri Aranazko Victoriano Hui-zi udal liburutegitik pasa eta auke-ratutako euskarazko liburua mai-leguan hartzea da. Hura irakurriondoren liburutegian emandakofitxa bete beharko da. Trukeanliburuzainak deskontu txartelaemanen dio irakurleari. Hark Etxa-rriko liburu-dendetan liburuaerosteko balio du. %25eko deskon-tu txartelak banatuko dira. Bainaeuskara ikasleek eta Mintzakideprogramako kideen deskontua%50ekoa izanen da eta Etxarrikoirakurketa taldekoen deskontua,berriz, %40koa.

Nafarroako Trikiti Elkarte-ko kideek larunbatekoAltsasuko jaialdia eta gero,

zorion deiak jaso dituzte telefonoz.Antolakuntzan buru-belarri ibiliden Patxi Agirrek esan digunez,“primeran, ezin hobeto atera zen.Jendea gustura gelditu zen”. Jaial-dian parte hartutako trikitilariekemandako “maila izugarria”nabarmendu digu Agirrek: “pie-za ezagunen moldaketa berriak,jaialdirako propio sortutakoak…zaila izanen da hurrengoetan mai-lari eustea”.

Izan ere, elkartean ez dute gaiz-ki ikusi San Anton egunaren buel-tan trikiti jaialdi bat antolatzea(Azpeitian San Jose egunean etalastailaren 15aren bueltan Oña-tin). Tokia zein izanen den eraba-kitzeko dute oraindik, nahiz etaAltsasun gelditzeko eskaera dago-eneko egina dieten. NafarroakoTrikiti Jaialdiaren jarraipenabera, instrumentuak gure herrial-

dean egin duen beste mugarribat izanen da, aurkezpeneanelkarteko kide Martxel Ansaknabarmendu zuenez.

Sacalfi eta Trasteando, larunbatean,20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean

Trasteando musika taldeakaurten 10 urte betetzen ditue-la eta, zenbait ekitaldi bere-

zi antolatu nahi ditu efemerideaospatzeko. Hobekien dakitena egi-nez ospatu nahi dute hamarkada,musikarekin. Biharko Iruñeko

Sacalfi taldea gonbidatu dute.Sakandarrak anfitrioi onenmoduan, sarrera gisa kantu batzukeskainiko dituzte, bisitarien kon-tzertuari txanda emateko.

Hainbat taldetan aritutakomusikariek osatu zuten 2005eanSacalfi taldea. Boleroek eta musi-ka latinoak batu zituen. Urtetanlandutako errepertorio pertsona-la dute, erritmo kutsakorrez,

armonia aski ikasiez eta berezkoizaera duten melodiez osatuta.Biharko emanaldian haien HegoAmerikako eta hispaniar erreper-

torio zabalaren erakustaldia egi-nen dute. Kontzertua bi taldeekelkarrekin eskainitako kantue-kin despedituko da.

Larunbatean, 20:00etan Olatzagutikokultur etxean

Pedro III.a ilusionistak Cru-zando el espejo komediamagikoa aurkeztuko du

bihar Olatzagutian. Pedro III.k,zeremoniako maisu-lana eginez etaLewis Carrollen Aliceren abenturakLurralde Miresgarrianlanean beza-laxe, ikuslea “laugarren pareta” denispiluan barrena eramanen du fan-tasiazko mundu bat ezagut dezan.Adin guztiendako sorpresaz etadibertsio handiz betetako ikuski-zuna izanen da. Agian Untxi Zurihandia ikusiko dugu agertokian,edo Alice, Sonbrailugilea edo Biho-tzetako Erregina bera ere…

Ilusionismoaren arte zaharrakalitatez eta orijinaltasunez gara-tzeko bidea jorratu du Pedro III.k,ikuskizunak eskaintzeko forma-tu berrien bila, eta eskainiko duenlana horren emaitza da. Eszeno-

grafiak, pertsonaiek eta istorioakberak benetako antzezlan bat era-tzen dute, poesiaz eta misteriozbetea; horretan, noski, magia-efek-tu orijinalenak ez dira faltako.Ikusleak proposatutako gatazke-kin gozatzeko aukera izanen du;efektu bisualekin harrituko da;bizitakoen ondoren euren zentzu-menez zalantza izanen du… Azkenbatean, liluraren bidez ispiluarenbeste aldean dagoena erakutsikodu Pedro III.k.

Igandean, 19:00etan, Irurtzungokultur etxean

Hiru emakume eszenato-kian. Evita Peron, EvaBraun eta Joana ama san-

tua. Hirurak ere 33 urterekin hilziren. Hirurak garrantzi handikoemakumeak izan ziren, zein beregaraian. Linboan –bizidunen etahildakoen arteko mundu ukatuan–elkar ezagutu dute. Topaketakeztabaidarako, irri egiteko etahausnartzeko balioko die. Esate-rako, han gogoratuko dute bizitzeaez zela hain txarra eta hiltzea ezdela amestea.

Hiru emakume horiek dira Pro-ducciones Maestrasen Tres árbo-les de piedra. Ez da ez historia, ezdokumental ez eta lan serio bat.Umore lotsagabe eta azidoko pie-za batekin topo eginen du ikusle-ak, irakaspenik gabeko oroimenez-ko irakasgaia, baita bizitzari egin-

dako deiadar nahigabetu bat ere.Komedia, drama eta bizirik irau-tea dira inor epel utziko ez duenproposamen hori egituratzenduten ardatzak. Linboan denboragehien daramatenak ohituak dau-de “esnatzera”, horregatik, berria-ren irakasle izanen dira.

Errepikatzekomoduko trikiti jaialdia

Irakurle taldeenhitzorduakHeldu den ostegunean Etxarrin etaostiralean Olatzagutian

Etxarri Aranazko irakurle tal-dearen hurrengo hitzordua

ostegunean izanen da, ohi bezala,19:00etan, liburutegian. GemakKatayama Kyoichi idazlearen Mai-tasunaren oihua liburuaren aur-kezpena eginen du eta gero talde-kideek irakurketak sortutakoinpresioak azalduko dituzte.

Olatzagutiko irakurle taldea,berriz, heldu den ostiralean elkar-tuko da. Julio Lllamazaresen Lalluvia amarilla liburua izanendute hizketagai. Hitzordua,21:00etan dute, liburutegian.

Urteurrenerako,musika latinoa

Fantasiazko komedia magikoa Hausnarketak linbotik

Page 16: 493 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko ilbeltzak 23, ostirala • 2. aroa • 493. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 11 . . . . . . . . -1 . . . . . . . .50.3Etxarri A. 9.9. . . . . . . -2 . . . . . . . .50.9Altsasu 10.5. . . . . . . -1 . . . . . . . .54.5Aralar 3.5. . . . . . . -4.5 . . . . . .16.2Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 1 Max: 4 Min: 0 Max: 6 Min: 1 Max: 4 Min: 0 Max: 5 Min: 2 Max: 6 Min: 2 Max: 6 Min: 3 Max: 7

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 70% euria: 58% euria: 48% euria: 30% euria: 90% euria: 87% euria: 91%

1. Non egin dituzu fisioterapiaikasketak?Soriako unibertsitatean ikasinuen fisioterapia baina bestela-ko espezialitateak ere eginak ditut.Bartzelonan eta Madrilen ikasiditut uroginekologia, androlo-gian, ostrotizia eta potrotizia.

2. Uroginekologia aipatu duzu;zertan datza?Fisioterapia uroginekologikoazoru pelbikoarekin erlazionatuta-ko arazoak lantzean datza. Preben-tzioa eta tratamendu terapeutikoaegitea da bereziki.

3. Zein arazo lantzen duzu?Emakumeen arazo ohikona ger-nu isuria da. Prolaxoa, disfunziosexualak, uteroko ebakuntzarenmina eta bajinismoa. Gizonezko-en kasuan, prostatako ebakun-tzekin erlazionatutako arazoakizaten dira, inkontinentzia etainpotentzia barne. Ostrotizianbestetik, haurdunaldiarekin, erdi-tzearekin eta erditze ondoren sor-tu daitezkeen arazoekin egiten dutlan. Erditu ondoren perinea, abdo-mena eta postura ongi landu behardira, emakumeak erditze aurre-tik zuen gorputza berreskuratuahal izateko. Proktologian ido-rreria, anismoa, gasen inkonti-nentzia... lantzen ditugu.

4. Emakumeen eta gizonenarazoak izaten dituzue, hortaz?Bai. Emakumeen artean 18 eta 55urte bitartekoen artean, hirutikbatek izaten du gernu isuria.Inkontinentzia hori esfortzu bategiten denean gertatzen da batezere: korrika egitean, doministikuegitean... Tamalez, arazo horri ezzaio beharko lukeen irtenbidegoiztiarrik ematen. Izan ere, ema-

kume askoren arazo izateak ez duesan nahi normala denik. Gizo-nezkoetan ohikoenak prostatare-kin loturiko arazoak izaten dira.

5. Gernu isuria zergatikgertatzen da?Arazo horiek zoru pelbikoarenahultzearekin loturik daude. Pel-biseko muskuluek behar dutensendotasuna eta indarra galtzendute. Horren ondorioz, musku-luak gainerako organoak eurentokian mantendu beharrean,mugiarazi eta behera jaustea era-giten du. Hala nola, uteroa, mas-kuria eta ondestea. Erorketahorrek gernu isuriak eraginditzake.

6. Zerk eragiten du zorupelbikoaren ahultzea?Zoru pelbikoa faktore batek bai-no gehiagok eragin dezake. Aldebatetik, eragin handiena duenahaurdunaldia da. Haurrarenpisuak zoru pelbikoa tentsioan iza-tea eragiten du. Erditzean gaine-ra, urradurak eta bultzatu beha-rrak sor dezake ahultzea. Bainainpaktuzko kirolak ere ahultzenahal du: korrika egitea, saltokaaritzea, aerobika... ariketa horiekmekanikoki zoru pelbikoan kol-pe jarraiak sortzen dituzte etaazkarrago galtzen da ehunen kali-tatea. Horretaz gain, zonaldekopresioa handitzen duten mugi-menduek ere eragin dezakete:abdominalek, idorreriak, eztulkronikoak, asmak ... Adinarekin,menopausiarekin ... ehuna galtzendu emakumeak.

7. Badu irtenbiderik arazohorrek?Soluzioa badauka. Lehenbizi egi-ten dena da, pazientea esploratueta arazoa identifikatu. Kasuen%80ean birgaitu daiteke. Trata-mendua planteatu eta teknika etaariketak planteatzen dizkiegu.

8. Zein teknika lantzen duzue? Fisioterapiarekin muskuluenindarra lantzen da. Modu horre-tan organoen estatika eta fun-tzioa hobetzen dira. Terapiamanualak, elektroestimulazioa,bio-feeback, tejido konektiboarenerregenerazioa sortzeko arike-tak, lan posturala, gimnasia adbo-minal hiporesiboa...

9. Haurdunaldian ere lantzendituzue teknikak?Amatasuna prestatzen da: haur-dunaldia, erditzea eta erditzeondorengoa. Pelbiseko mugimen-duak, masaje perineala, epine-oa... egiten ditugu.

10. Nolako sesioak izaten dira?Zonalde intimoez ari gara etabakarka egiten dira gehienak,dena dela, haurdunaldien kasuantalde txikietan ere egiten ditut.Bikotekidearekin edo erditzeanlagunduko dionarekin etortzendira batzuk, eurek ere lan handiaegin dezaketelako une horretan.

11. Non egiten duzu lan?Alde batetik Bilbon aritzen naizSara Esparzaren taldean. Kon-tsultak Altsasun (608 954 648) etaIruñean pasatzen ditut.

>>11galdera

Maitane Ezkurdia

Fisioterapiauroginekologoan aditua

Testua: Maialen Huarte Arano

Gaur, 11:00etan

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

27 4 12 19

ILBELTZEKO SARIAK:1. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak,Artazako kanpinerako deskontu balea eta liburulotea.2. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerakArtazako kanpinerako deskontu balea eta liburu

lotea.3. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerakArtazako kanpinerako deskontu balea eta liburulotea.4. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerakArtazako kanpinerako deskontu balea eta liburulotea.

Ilbeltzekobazkide zozketa