490 guaixea

16
Bost etxarriarretatik lau ongi moldatu dira hondakin bilketa berriarekin SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko abenduak 24, asteazkena • 2. aldia • 490. zenbakia Badator! Urte batean biztanleriaren %1,47 galdu dugu >>5 Lakuntza, kulturaz herria bizi >>6-7 IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketako finalak larunbatean Etxarrin >>12 Irurtzungo abesbatza eguberriei kantari >>14 >>9 Hemen da! Irene Urroz

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 07-Apr-2016

266 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 490 guaixea

Bostetxarriarretatiklau ongimoldatu dirahondakinbilketaberriarekin

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko abenduak 24, asteazkena • 2. aldia • 490. zenbakia

Badator!

Urte bateanbiztanleriaren %1,47 galdudugu

>>5

Lakuntza, kulturaz herria bizi

>>6-7

IX. SakanakoNesken PalaTxapelketakofinalaklarunbateanEtxarrin

>>12

Irurtzungoabesbatzaeguberrieikantari

>>14

>>9

Hemen da!

Irene Urroz

Page 2: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaGabonetako kontzertua. Abenduaren27an, larunbatean, 19:30eanIrurtzungo elizan. IrurtzungoAbesbatza, A. Guerrero eta MartaHuarte.

Maite Itoiz eta Toti Martinez deLezea. Abenduaren 27an, larunbatean,19:00etan Arbizuko Amari yogamagikoan.

Cantos con encanto. Abenduaren27an, larunbatean, 19:30ean eta22:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Trasteando.

Asalto, Desvarios Varios eta FuertesDementes. Ilbeltzaren 3an,larunbatean, 22:00etan Altsasukogaztetxean. Garraxi Irratiak 20 urte.

AntzerkiaSutondoan. Abenduaren 27an,larunbatean, 17:30ean Etxarri Aranazkokultur etxean.A-Teatral taldea.

Moonster party. Abenduaren 29an,astelehenean, 17:00etan eta 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Nunca fuimos heroes. Ilbeltzaren 11n,igandean, 19:30ean Irurtzungo kulturetxean. Tarima Beltza.

Bideo emanaldiakTratu onei buruzko bideoklipa.Ilbeltzaren 9an, ostiralean etailbeltzaren 11n, domekan arratsaldez,Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

Proiekzioak Euskarak 365 egun Lip Dub, ITB, GureEsku Dago. Abenduaren 29an,astelehenean, 18:30ean eta 19:00etanIrurtzungo kultur etxean. Aizpea.

Orritz dantza taldea. 25 urte.Ilbeltzaren 3an, larunbatean, 20:00etanIrurtzungo kultur etxean.

Zinal ibarraren zeharkaldia.Ilbeltzaren 4an, igandean, 19:00etanIrurtzungo Pikuxar euskal txokoan.

DokumentalakUrruti vs gertu. Ilbeltzaren 3an,larunbatean, 19:00etan Etxarri

Aranazko kultur etxean; ilbeltzaren4an, igandean, 18:30ean Lakuntzakokultur etxean; ilbeltzaren 8an,ostegunean, 19:30ean Arbizukoudaletxean; ilbeltzaren 9an, ostiralean,19:00etan, Olatzagutiko kultur etxean,20:00etan Irurtzungo kultur etxean etaUrdiaingo udaletxean eta 21:30enBakaikuko udaletxean; ilbeltzaren 11n,igandean, 19:00etan, Iturmendikoauzo-gelan. Sare.

ZinemaExodus. Abenduaren 25eanostegunean, 20:10ean; abenduaren26an, ostiralean, 22:00etan etaabenduaren 28an, domekan, 20:10eanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Lasa eta Zabala. Abenduaren 26an,ostiralean, 22:00etan Etxarri Aranazkokultur etxean.

Olentzero eta iratxoen jauntxoa.Abenduaren 28an, igandean, 17:30eanEtxarri Aranazko kultur etxean.

Mystical. Abenduaren 28an, igandean,19:30ean Etxarri Aranazko kulturetxean.

Zinema gabonetan. Abenduaren30ean, asteartean, 16:15ean (euskaraz)eta 18:00etan (gaztelaniaz) Irurtzungokultur etxean.

Interstellar. Ilbeltzaren 2an, ostiralean,22:00etan eta ilbeltzaren 4an,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

Los pingüinos de Madagascar.Ilbeltzaren 4an, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Haritzaren bihotza. Ilbeltzaren 4an,igandean, 17:30ean Etxarri Aranazkokultur etxean.

Urte berri on, Amona! Ilbeltzaren 4an,igandean, 19:30ean Etxarri Aranazkokultur etxean.

Crónicas diplomáticas. Ilbeltzaren9an, ostiralean, 21:45ean etailbeltzaren 11n, domekan, 20:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

French women. Ilbeltzaren 9an,ostiralean, 22:00etan eta ilbeltzaren11n, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

Yugo eta Lala. Ilbeltzaren 9an,

domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Los juegos del hambre. Ilbeltzaren15ean, ostegunean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Film laburrak 11 urteko ibilaldia 3D animazioan.Abenduaren 27an, larunbatean,18:30ean Irurtzungo Pikuxar euskaltxokoan. Urko Mauduit.

Mendi irteerakUrbasa, berezia. Abenduaren 28an,domekan. Altsasuko Mendigoizaleak.

Txokolate jatea eta ErgakoTrinitatea. Abenduaren 31n,asteazkenean, 9:00etan IrurtzungoPikuxar euskal txokoan. Pikuxar etaIratxo.

Aizkorri. Abenduaren 31n,asteazkenean, goizez. AltsasukoMendigoizaleak.

Aizkorri. Abenduaren 31n,asteazkenean, goizean Olatzagutitik.Sutegi.

Bargagain. Ilbeltzaren 5ean,astelehenean, goizean. AltsasukoMendigoizaleak.

Beriain. Ilbeltzaren 6an, asteartean,9:00etan Unanutik. SakanakoMendizaleak.

Bizikleta irteerakBeunde. Abenduaren 28an, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregiplazatik. 37 km. Burunda klubekomendi bizikleta taldea.

San Silvestre Urbasa. Abenduaren31n, asteazkenean, 16:00etanAltsasuko Sociedad Deportiva tabernaparetik.

ErakusketakDispertsioaren aurpegiak.Sakabanaketa politikak eragitenduenaz. Abenduaren 26an, 21:00etatik22:00etara; abenduaren 27an17:00etatik 19:00etara; abenduaren28an, 17:00etatik 21:00etara;ilbeltzaren 3an, 18:00etatik 20:30eraeta ilbeltzaren 17:00etatik 21:00etara

Etxarri Aranazko kultur etxean.

Herriko artisten lanak. Abenduaren27an, larunbatean, egunean zeharLakuntzako kultur etxean.

Ziordiko liburutegiko azken 15urteetako ekintzak. Abenduaren 29raarte, astegunetan, 16:00etatik20:00etara Ziordiko liburutegian.

Gabonetako txartelak. Ilbeltzaren 6raAltsasuko Iortia kultur gunean.

Jaiotzak. Ilbeltzaren 11ra arte,astelehenetik larunbatera 18:00etatik20:00etara eta domeketan 12:30etik14:30era eta 17:00etatik 20:00etaraOlatzagutian, Sakanako BelenzaleenElkartearen egoitzan.

Ardiak eta beste. Ilbeltzaren 18ra arteUrdiaingo Kaluxa tabernan. IdoiaZufiaurre, chuffi.

Oroitzapenak. Ilbeltzaren 9tik 25eraarte, astegunetan 18:30etik 21:00etaraeta domeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Hitzaldiak Kobazuloak, espeleologoen begiekin.Abenduaren 26an, ostiralean,19:00etan Arbizuko kiroldegikotabernan. Hizlaria: Laurent Richard.

Bestelakoak Jolas parkea. Abenduaren 26an,ostiralean, 11:30etik 13:30era eta17:00etatik 20:00etara Irurtzungopilotalekuan.

Jolas parkea. Abenduaren 27an,larunbatean, 11:30etik 13:30era eta16:30etik 19:30era OlatzagutikoErburua kiroldegian.

Kultur etxearen mustutzea.Abenduaren 27an, larunbatean,18:30ean Lakuntzan. Ondoren auzatea.

Mus txapelketa. Abenduaren 28an,igandean, 16:00etan Irurtzungo

Pikuxar euskal txokoan.

Jolas-hezkidetzaileak. Altsasun,abenduaren 29an eta 30ean,astelehenean eta asteartean, AltsasukoZelandi kiroldegian, 11:00etatik20:00etara., adin guztietakopertsonentzat.

Urteari agurra. Abenduaren 30ean,asteartean, arratsaldean AltsauskoIntxostiapunta gazte gunean.

Jolas parkea. Ilbeltzaren 2an,ostiralean, 11:30etik 13:30era eta16:30etik 19:30era Etxarri Aranazkofrontoian.

Urte berriko ospakizuna (afaria etamusika). Ilbeltzaren 3an, larunbatean,gauean Altsasuko Intxostiapunta gaztegunean.

Zorri azoka, merkatu soziala.Ilbeltzaren 4an, igandean, 11:30etik15:00etara Etxarri Aranazkoestalopean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Abenduaren 26an, ostiralean,20:00etan Irurtzun, Uharte Arakil,Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz,Bakaiku, Altsasu eta Olaztin. Hilekoazken ostiraleko elkarretaratzea.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Abenduaren 28an, ilbeltzaren 4an eta11n, domekan, 20:00etan Altsasukoplazan, elkarretaratzea.

Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Ilbeltzaren 2an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Ilbeltzaren 2an eta 9an, ostiralean,20:00etan Lakuntzako, Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

EkainUrtarrile bostiaino ezdie beye beno, ZORIONasko eta muxu askoprezioso!! Zorionak de-non partes.

Pello LazkozAmillanoZORIONAK KIROLARI!!!! Az-kenean iritsi da eguna, 7 ur-te!! Besarkada ta muxu pilobat Xabat, Dulantz, amatxo,aitatxo eta guztion partez.

abenduak-ilbeltzak24-15Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Juanjo eta JoseOrdiziako Euskal Herriko Txistor Txapelketan

5. saria lortu berri duzue, ZORIONAKbikote!!

Sutondoan antzezlana.

Page 3: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a publizitatea 3

Page 4: 490 guaixea

astekoa

Zoila Berastegi

Badator korrika. Korrika dator.Ez da bat baina… ehundaka dira,milaka esango nuke nik. Zalapar-taka, oihuka, algaraka, barrez-ka… datoz. Badatoz. Kolore guz-tietakoak daude, tamaina guztie-takoak. Gertu dira. Prest. Gertudaude. Han, hor, hemen. Aldame-nean, barrenean, sakonean, aza-lean. Hemen daude ez direlako

inoiz joan. Agian ez ditugu iku-si, baina beti egon dira, beti izandira. Denboraren orratzen joanetorri etengabean jostorratzakhatzetan izan dituztenak dira.Batzuetan hariari tiraka, isilta-sunaren etzalekuan, sartu etaatera, zauriak itxi nahiko lituz-keten mihizkadak balira bezala.Beste batzuetan korapiloetan

preso; haiek askatu nahi etagehiago estutzen. Eztarria lehoreta ahoa mutu. Amets-gaiztotikesnatzeko oihu egin nahi etaahots-kordak erantzuten ez dute-nean bezala. Eta beste batzuetanaldiz, jostorratzak dantzan jarridituztenak. Jostorratzek jostekobalio izateaz gain, zizt egiteko erebalio dutela jabetuak. Ohiko sar-

tu-atera mugimendu mugatuakapurtu dituztenak, irauli dituz-tenak. Oihal berriak sortu dituz-tenak.

Emakumeak dira. Gara. Etxe-ko lau paretetan jositako oihalakpartekatu ditugunak. Eta etxekolau paretetatik kanpo ere joste-ra gatozenak; oraindik ere egonbadauden korapiloak askatzera;

sartu-ateraz gain beste makinabat modu badaudela aldarrika-tzera. Gure ahalmenaz, sorme-naz, kemenaz jabetuak, jostorra-tzak dantzan jarri ditugunakgara. Emahaldunduak batzuk,emahalduntzen beste batzuk. Bai-na guztiok hortxe… bidean. Ezdator korrika, korrika datoz.Ehundaka, milaka…

Emahalduntzen

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a4 iritzia

Psikologia: psikea, arima edonorbanakoaren jarduera menta-la aztertzen duen zientzia da.Kontuan izaten ditu, besteak bes-te, pertzepzioa, arreta, motiba-zioa, emozioak, adimena, pen-tsamendua, nortasuna, pertso-nen arteko harremanak, arlokontzientea nahiz inkontzientea.

Zer dela eta hainbeste gaitzes-pen edo beldur pentsatzeari? Geu-re burua ezagutzeari beldur dio-gu? Harrigarria dirudi baina

askotan horrela gertatzen da.Norberak itzaletan dituen mamu-txoak, ezjakintasunak eta kontra-esanak askatzeak beldur ikara-garria eragiten du, munstroakesnatzen baitira. Baina zer ger-tatzen da beste alde batera begi-ratzen badugu? Desagertzen aldira? Zoritxarrez edo zorionez, ez;hor diraute. Eta gero eta garrasigehiago egiten dute entzun die-zaiegun, zerbaiten seinale diraeta.

Arazo, gatazka edo krisialdibaten aurrean prozesu terapeu-tiko batean murgiltzeak aban-tailak dakartza. Bertan, esan ezindirenak esango dira, baita entzunezin direnak ere. Norbanakoakbere buruari galdetuko dizkioordura arte galdetu ez dizkionaketa modu horretan lortuko duorain arte lortu ez dituen eran-tzunak. Beste aldean, historiahorren aurrean neutraltasunezeta inolako epaiketarik egin gabe

entzungo dionak, norbanakoa-ren berezko desira topatzen etaaztertzen lagunduko dio.

Sufrimendu psikikoa, ondoezaedo ezinegona, pertsona bakoitze-an modu desberdinetan azal dai-teke. Esate baterako, batzuek loa-rekin arazoak izan ditzakete, bes-te batzuek goibeltasun edoilunaldi handi bat, indargabe etatriste sentituz; beste batzuetanantsietate handi bat ager daite-ke, besteekiko arazoak eragin

ditzakeena, errepikapen inkon-tzienteak, mendekotasunak, eli-kadura arazoak, ikasketa arazo-ak, arreta arazoak, somatizazio-ak eta abar. Beraz, osasunekobeste alorretan bezala, psikolo-gian ere sintomak badira etahoriek ulertzeko eta aztertzekoespezialistarengana joatea osoonuragarria izango da. Ekin etaeman pausoa!

Gizarte Zerbitzuak

hara zer dien

Zergatik psikologoarengana?

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Usolarrainen solstizio ospakizuna:

Domekan Jentilak, momotxorroak, Gonagorria, Mari, Mainamikirri sor-

gina, fara-joleak eta beste pertsonaia mitologikoek bizia hartu zuten, eta,

urteko gau luzeenean, eguzkiari deitu zioten iluntasuna gainditzeko:

“Mariri deituz bizitza eta gure arimak birsortzeko”. Euskararen sustapena herritarren esku:

Ihabarren hasi eta Irurtzunen amaitu zen igandean euskara protagonista

izanen zuen lipduba. "Arakildarrak eta irurtzundarrak dira orain euskara

kalean bizirik izateko arduradunak",hala adierazi dute lipdubaren gida-

riak. Astelehenean ikusi ahal izanen da, Kultur Etxean.

objektibo tikbjektibo tik: [email protected]

Atal honetan ahalik eta iritzi gehie-nek tokia izan dezaten 1.500 karak-tere (espazioekin) baino gehiagoduten gutunik EZ DA ONARTUKO.Karaktere kopuru horretatik gorakogutun guztiak LABURTU eginendira. Gutunean izen-abizenak, tele-fonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertu beharkodira. Gutunak asteazkeneko goizekohamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da aste horretanpublikatuko. Guaixe aldizkariak ezdu bere gain hartzen derrigorrez,aldizkarian adierazitako esanen etairitzien erantzukizunik.Zure iritzia helarazteko: Foru plaza23, 1 Altsasu; [email protected] 948 564 275 telefonoa.

Maialen Huarte Arano

Page 5: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a 5

SAKANA

sakanerria >>URBASA-ANDIA ONCEREN TXARTELETAN:Itsuen elkartearen joko txartelak naturparkeen irudiekin ilustratratzen ari dira. Il-beltzaren 11ko zozketarako banatuko di-

tuen 5,5 milioi txarteletan Urbasa-Andianatur parkearen ilustrazioa agertzen da,saroi batean ardi batzuk ageri direna.

BiztanleakGuztira Gizon Emakume Guztira Gizon Emakume Guztira aldea % Guztira Gizon Emakume Aldea %2014 2014 2014 2013 2013 2013 2014-2013 2014-2013 2004 2004 2004 2014-2004 2014-2004

Arakil 941 487 454 959 502 457 -18 -1,88 867 471 396 74 8,54Irurtzun 2.223 1.153 1.070 2.300 1.197 1.103 -77 -3,35 2.234 1.178 1.056 -11 -0,49Irañeta 171 96 75 172 95 77 -1 -0,58 165 88 77 6 3,64Uharte Arakil 839 444 395 851 454 397 -12 -1,41 776 419 357 63 8,12Arruazu 111 57 54 120 63 57 -9 -7,50 104 57 47 7 6,73Lakuntza 1.262 653 609 1.277 655 622 -15 -1,17 1.091 563 528 171 15,67Arbizu 1.117 576 541 1.099 561 538 18 1,64 963 505 458 154 15,99Ergoiena 400 216 184 406 222 184 -6 -1,48 450 250 200 -50 -11,11Etxarri Aranatz 2.491 1.291 1.200 2.496 1.289 1.207 -5 -0,20 2.428 1.248 1.180 63 2,59Bakaiku 336 179 157 331 182 149 5 1,51 333 184 149 3 0,90Iturmendi 392 202 190 390 198 192 2 0,51 381 199 182 11 2,89Urdiain 677 352 325 698 368 330 -21 -3,01 620 316 304 57 9,19Altsasu 7.612 3.836 3.776 7.711 3.898 3.813 -99 -1,28 7.377 3.780 3.597 235 3,19Olatzagutia 1.552 794 758 1.627 839 788 -75 -4,61 1.704 879 825 -152 -8,92Ziordia 380 186 194 372 178 194 8 2,15 369 173 196 11 2,98GUZTIRA 20.504 10.522 9.982 20.809 10.701 10.108 -305 -1,47 19.862 10.310 9.552 642 3,23

Aurtengo lehen egunean2013ko egun bereanbaino 305 sakandargutxiago geunden,20.504

2013an aurreko bi urteetako behe-rako joera hautsi eta 2012rekinalderatuta ibarreko biztanleria 41pertsonatan igo bazen, aurtengo-an, atzera ere, beherako bidea har-tu du biztanleriak. 305 sakandargutxiagorekin ibarreko biztanle-ria 20.504koa zen urte hasieran.Beraz, Sakana 2005ean lortu zuen20.000 biztanleren markatik goramantentzen da. Generoari dago-kionez, 10.522 gizonezko (179 eta%1,67 gutxiago) eta 9.982 emaku-mezko (126 eta %1,25 gutxiago)gara. Ziordian izan ezik herriguztietan gizonezko gehiago bizidira.

HerrikaSakanako 15 udalerrietatik lautanbakarrik igo zen biztanleria: Arbi-zun, Bakaikun, Iturmendin etaZiordian. Arbizun izan zen igoe-ra handiena, %1,64 gehiago. Bes-talde, aurreko bi urteetan beheraegin ondoren, joera aldatu daBakaikun eta Ziordian. Gainontze-ko udalerrietan populazioak behe-ra egin du, ehunekoetan jaitsieranabarmenenak, hala ere, Arrua-zun (%7,5), Olatzagutian (%4,61),Irurtzunen (%3,35) eta Urdiainen

(%3,01) izan dira.

Hamarkada bat atzeraSakanak 2004an 19.862 biztanlezituen. Hamar urtetan ibarrak642 biztanle irabazi ditu (%3,23gehiago). Emakumezko gehiagodaude hamarkada baten buruan,430 (%4,5 gehiago). Gizonezkoenkopuruak ere 212an egin du gora(%2,06). Sakanak dituen 15 udale-rrietatik hamar urteetan biztan-leria hiruk galdu dute: Ergoiena(50 eta %11,11 gutxiago), Olatza-gutia (152 eta %8,92 gutxiago) etaIrurtzun (11 eta %0,49 gutxiago).Gainontzekoetan udalerrietanerroldak gora egin du, nabarme-nen ondokoetan: Arbizu (154 eta%15,99 gehiago), Lakuntza (171eta %15,67 gehiago), Urdiain (57eta %9,19 gehiago), Arakil (74 eta%8,54 gehiago) eta Uharte Arakil(63 eta %8,12 gehiago).

Urte batean biztanleriaren %1,47 galdu dugu

640.790 nafarHirugarren urtez Nafarroakpopulazioa galdu du. 2013are-kin alderatuta 2014ko hasie-ran Nafarroak 3.687 biztanlegutxiago zituen, %0,58 gutxia-go. Emakumezko nafarrak urtehasieran 322.304 ziren (1.240eta %0,38 gutxiago); gizonez-koak, berriz, 318.468 (2.447 eta%0,76 gutxiago).

Page 6: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a6 sakanerria

Altsasu»Iturmendi»

Uharte Arakil»

Ihabar»

»

Gustura eta pozik daude GureNahia jubilatu elkartekoak egoi-tza berrian. Aurreko egoitzan bai-no leku zabalagoa dute eta bertanjolasean, solasean baita sukalde-an ere aritzen dira noiz hala noiz.Taberna eta jatetxe zerbitzuaeskaintzen dute gerturatzen denedonorendako, eta arratsaldetanbatez ere sentitzen da jubilatuenpresentzia. Mahai jokoen doinuakez du etenik, eta noizean behin eretxokolatada edota pintxo dasta-tzeak izaten dituzte. Aurrera begi-ra ere, bi ordenagailu eta sareannabigatzeko wifi aukera jartzeapentsatu dute eta haurrek jolaste-ko lekutxo bat gorde dute.

Mari Jose Armendariz, Lakun-tzako jubilatuen elkarteko presi-denteak jakinarazi ditu datuhoriek guztiak. “Gune honen hel-burua jubilatuen integrazioa etaherri mailako sozializazioa da”adierazi zuen Armendarizek.“Jubilatuen egoitzak eskaintzenduen zerbitzua herritar guztien-tzat izanen da”. Hasiera bateanegoitza berrira joateko eragozpe-nak egon ziren, udalak ez zuen diruadina egoitzako baliabideak beharbezala jartzeko. Hortaz, jubila-tuen elkartea akordio batera iri-

tsi zen udalarekin eta haien eskugelditu zen taberna eta sukaldea-ren hornikuntza.

Ekintza ugari217 bazkide dauzka elkarteak, bai-na aurten egoitza berria dela etahogei bat bazkide gehiago anima-tuko direla aipatu du presidente-ak. “Gure asmoa elkartea bizirikedukitzea da, oso aberatsa da etaekintza asko antolatzen ditugu” dioArmendarizek. Urtean zehar motaaskotako ekintzak burutzen dituz-te elkartean, hala nola, gastrono-mia dastatzeak, helduen eskola,lentzeria ikastaroa, eskulanak,informatika eta memoria taile-rra. Hauexek egoitzan edotaherrian bertan burutzen direnekintzak dira, hala ere udaberriaeta udazkena bitartean Lakuntza-tik atera eta bidaiak egiten dituz-te. Hilabetean behin gutxienezegun bateko txangoak egiten dituz-te. Biarritz, Getaria izan dituztebesteak beste helmuga. Bainabidaia luzeagoak egiteko aukeraere badute. Normalean astebeteedota luzeagoak diren hiru bidaiaegiten dituzte urtean. DagoenekoLondres edota Lisboa bezalakohiriburuak ezagutu dituzte.

Eraikinaren kanpoaldeko muralenegilea da Iker Uribe-Etxeberria

“Lan hau egitea proposatu zidate-nean eraikin karratu eta masto-dontikoa zela iruditu zitzaidan, osozurruna, harria ere beltza du,horregatik, kolorearekin bizitasu-na emanen niola iruditu zitzaidan”zioen egileak. Kolore asko sartuditu eraikin osoan zehar, kolore osobiziak.

Muralen gaiek esanahi ezberdi-nak eta anitzak dauzkate, batez erealde eta paretetan banatzen diramuralak. Sarreran, euskal kultu-ra ageri da, dantzari bat eta albo-kari baten presentzia ikus daitez-

ke. Parkeari begira dagoen aldeanberriz, gitarra-jolea eta neskatobat txori batzuekin ikusi daitezkeeta estilo errealista eta abstraktuaerabili ditu Uribe-Etxeberriakmural horretan. Beste bi aldeakezberdinagoak dira, batetik parke-ari begira dagoen pareta dago, fan-tasia marrazki bat irudikatzen due-na, oso alaia. Eta azkenik, eskola-ra begira dagoen horretanmitologiarekin jolastu egiten du,elementu ezberdinak daude bertan,Mari jainkosa edota basajaun batenirudia. “Mural hauen bitartez ingu-rua pixka bat apurtzen saiatu naiz”adierazi zuen muralgileak.

Lakuntzako kultur etxe berria

Jubilatu elkarte berria erabiltzen hasia dago.

Maketari jakin-minez begira.

Muralez jantzitako eraikina

»

Biziz beterikojubilatu elkartea

Ihabardarrak mahaira eserita.

Gurasoak eta ikasleak dagoeneko ikastetxe berrian elkartzen dira.

Bisitari ugari trengeltokiarenurteurreneanErakusketarako antolakuntzakjasotako dirutik soberan geldituzaiena, 625 euro, Josefina Arregiklinikarendako eman du

Altsasuko tren geltokiaren 150.urteurrena dela eta Iortia kultur gune-ak abenduko 20 egunetan erakus-keta hartu du. Asko izan dira era-kusketa bisitatu dutenak. Antolatzai-leek hura posible egin duten dendaeta establezimenduak, TrenarenAltsasuko Lagunen Elkartea, Uda-leko Kultura Saila eta Liburutegia-ri eskerrak eman nahi izan dizkie.Aldi berean, erakusketa prestatze-ko jasotako dirutik soberan geldituzaiena, 625 euro, Josefina Arregiklinikari ematea erabaki du, “harenfuntzionamendua laguntzeko. Alz-heimer gaixoekin eta haien senide-ekin lan bikaina egiten dute”.

Jolas hezitzaileak Altsasun, abenduaren 29an eta30ean, astelehenean eta asteartean,11:00etatik 20:00etara

Adin guztiendako jolastoki handiabihurtuko da Zelandi kiroldegiaAltsasuko Udaleko Emakumeen Bil-guneak antolatuta. Hezkidetza jola-sekin batera munduko jolasekingozatzeko aukera eskainiko da. Gai-nera, bi egunetan, 12:00etatik13:00etara birziklatze tailerra egi-nen da. Norberak eramandako berre-rabili daitezkeen materialekin jos-tailuak egiteko aukera izanen da.

12 eta 15 urte bitarteko uhartea-rrek badute asteburutan non elkar-tu. Ikasturte honetan martxanjarri da Gazte Txokoa. Udaletxe-aren beheko solairuan haiendakoespazio bat egokitu da jostailu etagutxieneko altzariekin. Gaztetxo-ek hura ostiraletik igandera16:00etatik 21:00etara erabiltzekoaukera izanen dute. Euren albizio-ra ibiltzen dira, ez baitago begira-lerik. Eurei jarri zaien egiteko

bakarra izan da gela txukun etagarbi mantentzea.

Udala, gurasoak, gizarte zer-bitzuak eta gazteak biltzen dituenbatzorde bat sortu da Gazte Txo-koaren kudeaketaz arduratzeko.Gurasoek hartu dute espazioazabaldu eta ixteko ardura. Bes-talde, etorkizunean gizarte zerbi-tzuak gaztetxoei zuzendutakoikastaroak antolatzeko asmoaazaldu du.

Eguberrikoak kenduta, ostiralean,abenduaren 26an, ihabardarrekfesta eguna izanen dute. Donezte-be patroiaren omenezko eguneankontzejuko bajeran bazkaltzeraelkartuko dira. Majo bazkalduondoren dantzaldia izanen dute.Inauteriekin batera Doneztebepatroiaren festan gehien bat iha-bardarrak elkartzen dira ospaki-zunean.

Asteburuetako Gazte txokoa

Ibarreko azken festa

Jubilatuendako eta umeendakoespazio bana aurreikusi ditu udalak

Arrano Beltza eskolak Iturmendierdialdea utzi eta Elizazpira alda-tu ondoren, makina bat talde izandira ikastetxe zaharrarekin inte-resa azaldu dutenak. VictorianoGabirondo alkateak jakinarazidigunez, besteak beste, Santa Mari-na jubilatu elkartea, guraso taldebat eta ikastaroetan aritzen dire-nak jo dute espazio bila udalera.

Alkateak esan digunez, jubila-tuekin ikastetxea zena ikustenegon dira eta urte berriarekinbatera, atzera ere, haiekin elkar-tuko dira. Haiendako gela bat uzteaaurreikusi du udalak. Bestetik,gaur egun udaletxean haurrenda-ko Biltokia dago. Han adin guztie-tako haurrak elkartzen dira, bai-na txikienendako espazio egokia-go bat eskatu dute gurasoek. Haieketa ume txikiak elkarrekin egote-ko gela bat uztea ere aurreikusten

du udalak. Banaketa hori eginez gero erai-

kinaren erdia hutsik gelditukolitzatekeela argitu digu alkateak.“Mediku kontsultategia Estafetakaletik herri erdira noizbait eka-rri nahi izan da aspaldi. Horrega-tik, eskola zaharrean dagoen gelahandi bat horretarako erabilikodugu”. Beste gela txiki bat geldi-tuko litzateke erabilera zehazteko.

OrdenantzaUdalak gero eta egoitza eta insta-lazio gehiago eta gero eta eskaki-zun gehiago dituela kontuan har-tuta, haien erabilera arautu etatasak ezartzea erabaki zuen. Uda-letxeko auzogela eta sabaiko gelezaparte, maisu-maistren etxea (Ari-tzaga elkartea); konsistorial kale-ko etxea (gaztetxea) eta eskolazaharraren erabilera arautzendu.Ordenantza lastailaren 10eanonartu zen.

»

Eskola zaharrenerabilera zehazten

Iñaki RomerobekadunaNUPeko lau ikas-leek UNESCOKatedraren Gizar-te Behatokiaabian jartzeko 6hilabeteko bekajaso dute. Gizar-te Behatokiaren xedea da krisialdiaklan merkatuan eragin dituen ondo-rioen, ahultasun espazioen, gizartebabeserako sistemen edo partaide-tza politikoaren jarraipen dinamikoaegitea ahalbidetuko duten adieraz-leak edukitzea. Lau ikasleen arteanIñaki Romero Torres altsasuarra dago.Esku-hartze Soziala Gizabanakoe-kin, Familiekin eta Taldeekin izene-ko Masterrean matrikulatutako ikas-leei zuzenduta daude La Caixa Fun-dazioak finantzatzen ditu bekak.

Page 7: 490 guaixea

Musikaren doinua

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a sakanerria 7

Larraitz Amadoz Lazkano

Kultura bultzatu, sustatu, zabaldueta hedatu nahi duen gune nagusialarunbatean, 18:30ean, mustuko daLakuntzan

Kultur etxe baten eraikuntzaproiektua duela urte batzuk hasizen. Gaur egun, gauza gutxi batzukfalta dira oso osorik bukatzeko.Asmo hau aurrera eramatekoorduan udalak izan dituen zailta-sun ugari gainditu egin ditu, horre-la Lakuntzak kultur bilgunegarrantzitsua dauka egun. Kulturetxeko gune nagusiak, musikaeskola, jubilatu elkartea eta aretonagusia dira.

Lakuntzako zinea, herritarrekkultur etxeari deitzen dioten erai-kinaren proiektua duela zortziurte hasi zen. Hasiera batean,zaharberritzeko asmoa zegoen soi-lik, baina udalak proiektu apro-posago bat sortzea erabaki zuenherritarren beharrizanei errepa-ratuz. Udalak Espainiako Gober-nuaren onarpena jaso ondorenbatzar ugari egin zituen herrita-

rrekin kultur etxearen erabileraadosteko. 2012ko ilbeltzean hasiziren lehen pausoak ematen, zaz-pi hilabeteko epea eman zietenobra osorik bukatzeko.

Garagarrila bitartean lanean jar-dun zuten, baina Espainiako Gober-nuak eraikuntzaren obra geldiaraz-teko agindua eman zuen, dirurik ezzutelako. Urte bat geldirik egonondoren, inguruko urbanizazioaneragina izan zuen, batik bat haurrenjolas parkean eta eskolan. Egoerahorren aurrean udalak NafarroakoGobernuarengana jo zuen eta hasi-tako obrak bukatzeko eskakizunaegin zuen. Larrialdi egoera izanik,berriz ere obra bukatzeko baimenaeman zieten. Lehenik, ingurukourbanizazioa egin zuten eta ondo-ren kultur etxearena.

BanaketaOihane Uribe-Etxeberria zinego-tziak hauxe adierazi zuen “zerbitzugehiago eskaini nahi ziren eraikinberriaren proiektuarekin eta horre-gatik adibidez jubilatu elkarteak

taberna eta jatetxea eskaintzenditu”. “Beheko solairuari dagokio-nez areto nagusia bertan kokatzenda eta baita jubilatuen elkarteaere”. Goiko aldean berriz, San Saas-tin musika eskola eta 140 m2-ko gelabat daudela adierazi zuen zinego-tziak. “Gela horretan hainbat ekin-tza egiten dituzte: yoga, dantza ikas-taroak, antzerki tailerra”. Denadela, oraindik lan asko egiteko dago-ela aipatu zuen Uribe-Etxeberriak,hala nola, musika eskolako sabaienhots-gabetzea, jubilatuen elkarteanere ordaintzeko diru kantitate batfalta da eta areto nagusian oinarriz-ko baliabideak behar dira.

Bestalde, herrian kultur bilgu-

ne eta kontseilu komun bat sortunahi da udalaren aldetik eta horre-tan martxan jarri dira dagoeneko.“Eraikuntza horren erabilera publi-koa da eta parte hartzea sustatu eginnahi dugu” zioen Oihane Uribe-Etxeberriak. Horretarako, jendeamugiarazi nahi dute herri mailanlan egitera kultur bilgune horrekbizitasuna izan dezan.

Udalak baliabideak eta lagun-tza emanen ditu baina herrita-rren presentzia ezinbestekoa ikus-ten du eraikinaren erabilera aurre-ra ateratzeko. Hala, pare bat bileraegin dituzte herriko eragile eta ger-turatu diren herritarrekin. Bile-ra horien helburua herri mailako

kultur kontseilu bat sortzea iza-nen litzateke. Herrian antolatutadauden eragileen bilgune eta topa-leku bihurtuko litzateke eta inda-rrak biltzea izanen litzateke uda-laren asmoa. “Herria kultur etxehandi bat da eta kontseilu hori era-gile guztiek egiten duten lana bate-ratzeko tresna gisa erabili nahidugu” adierazi zuen zinegotziak

Larunbatean egun guztian ateirekiak izanen dira, eraikin guz-tia bisitatzeko. Gainera, Lakuntza-ko artisten lanen erakusketa ikus-gai izanen da. Lakuntzarrak gon-bidatu dituzte guztien arteanartelana sortzeko. 18:30ean ekital-dia eta gero auzatea izanen da.

Zer da kultura musikarik gabe?Lakuntzako kultur etxeak ezin dioukatu presentzia musikari, goi-ko solairuan gitarra edota tron-peta doinuak maiz entzuten diraarratsaldeetan. Duela bi hilabe-te gutxi gorabehera egin zutenaldaketa, lehenago udaletxekogoiko aldean zegoen kokatuta SanSaastin musika eskola. LuisviJimenez musika eskolako zuzen-

daria oso ongi sentitzen da lekuberrian, “argi asko dute gelaberriek eta espazio zabala dugumusika irakasteko”. “Akats baka-rra sabaien hots-gabetzearenaizanen litzateke baina bestelaoso pozik gaude musika eskolaberriarekin” adierazi zuen Jime-nezek. Aurreko egoitzan baino gela gehia-go dauzkate kultur etxean eta

horrek lana errazten die, lehena-go gela batzuk partekatu beharzituztelako. Sei gela dauzkate, etainstrumentu bakoitza protagonis-ta da gela ezberdinetan. Instrumen-tu hauek eskaintzen dituzte: pia-noa, gitarra, bateria, tronpeta, txis-tua eta akordeoia. Bakarkakoekintzak egiten dituzte eta bestebatzuetan, berriz, taldekako kla-seak ematen dituzte.

Lakuntzako kultur etxe berria

Kulturazherria bizi

Page 8: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a8 sakanerria

Irurtzun / Altsasu»

Etxarri Aranatz / Altsasu»

SAKANA

Enpresen gizarte ardura arloanemandako urratsengatik diplomajaso dute Inox Naparrak etaJatormanek

Euren kudeaketa modeloan gizar-te eta ingurumen balioak dituz-ten neurriak hartu eta planakezartzeagatik Nafarroako 29enpresak aitortza jaso zuten osti-ralean. Lourdes Goikoetxea kon-tseilariak enpresek hartutakoneurriekin gizartean duten era-

gina bere egiten dutela adierazizuen. Enpresen gizarte ardurarengarrantzia azpimarratu zuen Goi-koetxeak, “lehiakortasuna han-ditu dezakeelako arriskuen kude-aketan, kostuen aurrezpenean,kapitala eskuratzeko, bezeroeki-ko harremana, giza baliabideenkudeaketan eta berrikuntza gai-tasunean onurak ekar ditzakee-lako”.

Bi enpresarendako aitortza

Enpresa Gizarte Ardura diploma banaketa. Nafarroako Gobernua

Altsasu / Olatzagutia»

Olatzagutia»

Dorrao»

Foru administrazioak Deikaztelu-Itsaso argindar lineari ematen dionbabesa “behar errealek ez dutejustifikatzen, multinazionalek eurengehiegizko energia ekoizpenaesportatzeko besterik ez da”

Sakanan barna, Deikaztelu eta Itsa-so artean egin nahi den argindarlinearen kontrako plataformakoeta Nafarroako Gobernuko ordez-kariak estreinakoz asteleheneanelkartu ziren. Plataformako ordez-karien artean Lurrako buruare-kin, Oltzako Zendeako eta Deikaz-teluko alkateekin batera GaraziUrrestarazu Altsasuko alkatea zego-en. Harrera Lourdes Goikoetxeakontseilariak eta gobernuko ingu-rumen eta industria zuzendariakegin zieten.

Plataformak jakin nahi zuenNafarroako Gobernuak zein iritzi

duen Industria Ministerioaren2015-2020 energia plangintzariburuz. Goikoetxeak proiektuaribabesa azaldu zion, baina platafor-mako kideek azaldu dutenez, “ezdu zehaztu zergatik behar denproiektua; zehaztu gabe etorkizu-neko hazkundeak eta energia ate-

ratzeko premia aipatu ditu”. Ministerioaren egitasmoak

egun dauden bi argindar lineeipotentzia handitzea aurreikustenduela aipatu zioten, “gobernuakaipatzen dituen beharrak asetze-ko nahiko”. 400 kV-eko lineaberriak osasunaren eta lurralde-

aren gaineko eragina areagotukoduela nabarmendu zuten. “Argin-dar linea berria ez da Nafarroa-ren hornidura beharrendako, bai-zik eta Espainia eta Frantzia arte-ko argindar garraioa egiteko”.

ManifestuaArgindar linearen kontrakoek kon-tseilariari herri borondatea erres-petatuko duen bide demokratikobaten aldeko manifestua eman zio-ten. Hartan gobernuari eskatu dio-te argindar linea ez dezatela plani-fikazio elektriko berrian sartu. Ida-tzia kaltetutako herrietako 247 udalordezkarik eta gizarte taldek babes-ten dute. Goikoetxeari ere gogora-razi ziote argindar linea berrikoproiektuak ukitutako 220 udal etakontzeju kontra daudela.

Sunsundeguinaukeratu dituztelangileenordezkariakUGT sindikatuak jakinarazi duenez,haiek izan dira Sunsundeguin lan-gile ordezkari gehien lortu duen inda-rra, 4. ELAk 3 eskuratu ditu eta LABek2. Oraingo bederatzien aldean, aurre-ko enpresa batzordean 13 kide zeu-den. Hartan UGTk 5 ordezkari zituen,ELAk 5 eta LABk 3. Bestalde, CCOOk jakinarazi du Ola-tzagutiko Canteras Aldoyar enpre-sako langileen ordezkaria bere sin-dikatukoa izanen dela.

Adostasunik ez Autopista Elektrikorik Ezplataformaren eta gobernuaren arteko bileran

Argindar linearen kontrako plataformako kideak batzar baten aurretik.

Sakanako MankomunitateakIrurtzunen eta Altsasun auzo-konpostagailuak jartzeko bi uda-lekin akordioak itxi ditu. Lakun-tzan probatutako Vermicanenpresako auzo-konpostagailueredu modularra jarriko da biherrietan. Mank-eko HondakinZerbitzuko arduradun Olatz Gar-de Mazkiaranek esan digunez,“erabiltzeko erosoagoak dira.Gainera, prozesua azkarrago egi-ten da tenperatura altuagoak lor-tzen direlako”.

IrurtzunIrurtzunen zortzi auzo-konpost-gune izanen dira: Bihaizpe, Ara-lar Intxaurreta, Herria, Kirolde-gia, Aldapa, San Migel eta Berriakaleetan. Haiek kokatzeko urba-nizazio lanak despedituta urteakaberan hasiko dira auzo-kon-postagailuak muntatzen. 12metro karratuko espazioa egoki-tu dute (4x3) eta hartan 6 metrokubiko gaitasuna duten auzo-konpostagailuak jarriko dira.Salbuespena Aldapa kalekoa iza-nen da, 3 metro kubikokoa iza-

nen dena. 150 irurtzundarrek eman dute

izena haiek erabiltzeko. “Haiekinharremanetan jarriko gara, era-biltzen hasi aurretik informaziokanpaina, ikastaroak, egin behardugulako”, azaldu digu Gardek.Auzo-konpostagailuak otsailahasieran mustuko dituztela jaki-narazi digu. “Hasieran jende kopu-

ru horrekin hasiko gara, eta denaondo badoa jende gehiagori zabal-duko diogu aukera”.

AltsasuAltsasuarren eskaerari erantzu-nez 6 metro kubikoko bi auzo-kon-postagailu jarriko dira. Bata, Ara-lar eta Amaia kaleen bidegurutzeondoan, Navarro Villoslada ikas-

tetxea zenaren ondoan. Bestea,berriz, Otain, Kaltzada, Amadreaeta Uhaldera kaleen arteko berde-gunean. Irurtzunen bezala, ilbel-tzean zehar, interesa azaldu dutenaltsasuarrekin harremanetanjarriko dira Mank-eko Hondaki-nen Zerbitzuko hezitzaileak, ikas-taroak egin eta otsailean mustuahal izateko.

Urte berriak auzo-konposta ekarriko du

Lakuntzan probaldian egon den auzo-konpostagailua. Irurtzunen eta Altsasun halakoak jarriko dira.

Dagoenari eustekoaurrekontuaAzaroaren 3an egindako bilkuranDorraoko Kontzejuak heldu denurteko aurrekontua onartu zuen.51.600 euro izanen ditu kontzejuakkudeatzeko. Pedro Diez de Ultzu-rrunek azaldu digunez, baso-lante-gietatik edo larreetatik dirua ate-raz gero mantenu lanetara (bideakedo bestelako matxurak konpon-du) bideratuko litzateke.

HilerrirakoordenantzaOlatzagutiko Udalak hilerria kude-aketa arautzen duen ordenantzaonartu du. Araudi berrian jasotako-aren arabera ez da lurrean ehorz-teko aukerarik izanen. Soilik hor-ma-hilobiak edo errauts-kutxategiakegonen dira. Horiek erabiltzeko 15urteko epea emanen du udalak(ezin izanen da luzatu). Lehenenga-tik 50 euro ordaindu beharko dira,bigarrenenen erabilera, berriz, doa-koa da. Hilerriko ordenantzan jasotakoarenarabera, panteoian lur ematearenkostua hildakoaren familiaren kon-tura izanen da. Hilerriaren barne-an ez da inolako espazio berezirikgordeko, legeek debekatutakobereizketa ekar dezaketen ehorz-ketak egiteko. Eta hilarrietako tes-tuak edozein hizkuntzatan jartze-ko aukera ematen du.

Eskola

Abenduaren 8az geroztik Olatzagu-tiko eskola publikoak ez du oztopoarkitektonikorik, igogailua mustu bai-tu. Ikastetxearen atzeko aldean jarrida eta hiru solairuetara igotzekoaukera emanen diren irisgarritasunarazoak dituztenei. Udalak 63.235euroko inbertsioa egin du eta haie-tatik 23.832 Nafarroako Gobernu-tik jaso du. Bestalde, Gurutze Rodriguez alka-teak esan digunez, udalak Olatza-gutiko Gazte Asanbladari Maixue-nea gaztetxea erabiltzeko lagapenakordioa idatziz jasoko dutela. Orainarte hitzezko lagapena zen. Bi alde-ak akordioa zehazteko elkartukodirela azaldu digu alkateak.

Page 9: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a sakanerria 9

Irurtzun / Altsasu»

18 urtetik gorako etxarriarren%17,9k eman dute iritzia udalakprestatutako galdetegiaren bidez

Etxarri Aranazko Udalak honda-kin bilketa sistema berriaren ingu-ruan herritarren iritzia eta pro-posamenak jasotzeko galdera sor-ta bat zabaldu zuen azaroan. JoxiBakaikoa alkateak asteleheneanjakinarazi zuenez, “oro har esandaiteke etxarriar gehienak (bos-tetik lau) sistema berriarekin ongimoldatu direla, eta ados daudelasistema berriarekin. Baina egin-dako ekarpenak ere asko izan dira,eta hobetu beharrekoak ere bai”.

Galdetegiko emaitzen aurkezpe-nean alkateak aldamenean izanzituen Arantxa Artieda NaBaikozinegotzia, Jon Gartziandia Honda-kinen Batzordeko Jon Garziandiaeta galdeketa egin duen Aztikerenpresako Asier Etxenike. Aurre-ratu zutenez, “emaitzen txostenaSakanako Mankomunitateari aur-keztuko diogu, hemendik aurrera-ko jardunbide eta erabakietan etxa-rriarren iritzia kontuan har dezan,eta sistema hobetzeko egindakoekarpenak gauzatu ditzan”.

Asteleheneko aurkezpenean ezzituzten galdetegiko emaitzakbaloratu nahi izan. Hala ere, Bakai-koak esan zuenez, “hondakin bil-keta sistema aldaketan urrats han-dia izan da eman duguna, bainaasko dago egiteko eta hobetzekooraindik. Eta bide horretan aurre-ra egiteko, motibatuta eta inplika-tuta ikusten ditugu etxarriarrak”.

Galdetegia

Bost ataletan banatutako 17 galde-ra zituen galdetegiak. Aurrenekoatala etxarriarren orain artekoesperientzia baloratzeko zen. %78,8ongi moldatu da sistema berrira,eta %71,5ek lehen baino gehiagobirziklatzen duela esan du. Aldiberean, etxean hondakinak gaikaantolatzen ongi moldatzen direladiote etxarriarren %77,8k. Bilke-ta ordutegiekin %74,8 ongi molda-tzen dela jakinarazi du. Auzo-kon-postagailua erabiltzen dutenen%72,5 ongi moldatzen dira. Erdiakbaino gehiagok, %57,4k, asteanbizpahirutan erabiltzen dute auzo-konpostagailua. Larrialdi gunea-ren antolaketaz 537,3k ez du eran-tzunik eman eta antzeko portzen-

tajean,%26, funtzionamendu onaedo hobetu daitekeela diote. Bes-tetik, garbigune zerbitzuaren balo-

razio ona egin dute %45,7k, bainahobetu daitekeela gaineratu dute%31k. Zintzilikarioetan pertzak

derrigorrezko izatearen aldeko%40,1 agertu dira. Poltsak ere onar-tzearen alde, aldiz, %54,1.

Hondakineko kezkaren ingu-ruan galdetu zen bigarren atale-an. Inkesta erantzun dutenen%86,9ren iritziz hondakinena ara-zo larria da. Gaur egun Nafarro-an indarrean dagoen hondakinenkudeaketa sistema aldatzearenalde %70,2 agertu da, beste %15,1ekez du erantzunik eman. Atez ate-ko sistema duten herrietan tasatxikiagoa ordaindu beharko litza-tekeela esan dute erantzun dute-nen %82,9ak.

Hondakin bilketa sistemaberria aurrera eramateko jasota-ko informazioaren inguruko balo-razioa eskatu zen galdetegiarenhirugarren atalean. Mank-ek etaudalak emandako informazioariburuzko iritzi ona dute parte-har-tzaileen %70,1k. Galdetegiarenazken atalak lortutako emaitzeninguruko iritzia ematea eskatzenzien etxarriarrei. Eta arlo horre-tan erantzun dutenen %82,1ekegindako ahaleginak merezi due-la uste du, beste %13k oraindikez du argi. Behin probatu ondo-ren, sistema berriari buruz duteniritzia %50,2ri hobetu zaio eta%46,1i berdintsu mantendu zaio.Azkenik, %62,4 orokorrean siste-marekin konforme dago; %19,4kbeste sistema bat nahiago du eta%18,2a sistema berriarekin kon-forme dago baina aldaketaren bateginen lioke.

Bost etxarriarretik lau ongi moldatu dahondakin bilketa berriarekin

Jon Garziandia, Joxi Bakaikoa, Asier Etxenike eta Arantxa Artieda datuak aurkezteko prentsaurrekoa.

Parte hartzeaz

416 etxarriarrek (%17,9) erantzundute galdetegia. 31 urtetik aurre-rakoak izan dira galdeketan gehienerantzun dutenak. Inkesta gehienemakumezkoek erantzun dituz-te, %56,7k; parte hartu duten gizo-nezkoak %43,3 izan dira. Batzor-deko kideek esan zutenez, “jen-de askok ez du erantzun. Nahiagogenukeen denek edo gehienekerantzun izan balute, denen iri-tzia interesatzen zaigulako”. Gal-detegiaren nolakotasuna kontuan

izanda, parte hartzea “esangura-tsua” izan zela adierazi zuten. Bestetik, batzordekideek oharta-razi zuten etxe askotan familia uni-tate bezala erantzun dutela: “bakarbatek erantzun du (etxeko hon-dakinen arduradunak) familiarenizenean”. Aldi berean, parte har-tu ez dutenei erreparatu diete:“etxarriar askok ez du erantzu-teko premiarik ikusi, eta gaia ezdute liskarrez bizi. Zabor bilketa-ren gaiari dagokionez ondorioz-tatzen da herrian lasaitasun han-dia dagoela”.

Page 10: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a10 oharrak

Celestina Jaca Iraurgui« Xele »

I. urteurrena

Bihotzez maite izan zintugunBihotzez zaindu zintugun

Eta bihotzean eramaten zaitugu

I. urteurreneko meza: Abenduaren 25ean, eguerdiko12:00etan, Etxarri Aranazko elizan.

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Apartamentua alokatzen da. Altsasun.Jantzita. Hots egin 660 87 75 00 telefonoraeguerdian edo 19:00etatik aurrera.

Opatutakoak / galdutakoakGALDUTAKOAK

Haur silleta. Euritik babesteko plastikoa galdunuen Arbizun. Telefonoa 667 26 67 46.

IkastaroakIFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

Oharrak Elkartrukea. Ingeles mintza. Maila ertain edogoraxeagokoa baduzu eta langilea bazara –ezikasleentzat- ingeles herdoildu hori taldean aska-tzeko. Aingeru 685 47 46 82.

Iruñeko euskarazko telebistaren alde. Xaloa

telebista Iruñerrian euskara hutsean emititzenhasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

EHE ren zozketa. Edinburgon 2 lagunendakoegonaldia 348 zb txartelak eskuratu du. Zenbakisarituaren jabea [email protected] e-postara mezua bidal dezala.

CAF-ELHUYAR sariak. Hiru kategoria daude:Dibulgazio-artikulu originalak (2000 eurokosaria), zientzia-kazetaritzaren arloko lanak(2000 euro) eta zientzia gizartean sorkuntza-beka (5000 euro). Lanak 2015eko otsailaren 12aarte bidal daitezke, Elhuyarren egoitzara (ZelaiHaundi kalea 3), Osinalde industrialdea, 20170Usurbil) edo [email protected] hel-bide elektronikora.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edo

http://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea. Nahi baduzu, deitu 661- 59 04 20telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:

amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publiko-en inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. EgoitzaIruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburuaargitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotze-ko ondoko kontu korrontea zabaldu dute NafarroakoKutxan: 2054/0142 68 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota bakarraeskatzen da. Lugorriko Lakuntzako dendan(Mankomunitatearen parean) salgai dagoena: fruta,barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta,gailetak, txokolatea, haragia, behi esne eta esnebegetalak, eztia, arrautzak, garagardoa, lekaleak,ozpina… Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoak

direnak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etaraAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean (Burundakaletik sartuta. 948 564 785 telefonoa edo [email protected] helbidea). Adina: 12-30 urte.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, errentan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Heriotzak

• Javier Lakuntza Artieda,abenduaren 7an UharteArakilen.• Maria Alegria Alegria,abenduaren 18an Lakuntzan.• Francisca Blazquez Izquierdo,abenduaren 20an Altsasun.• Luis Churio Huarte, abenduaren20an Irurtzunen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Isiltasuna,hitzen etsipenaala jakinduria

soilaren garaipena?

2014an hildako gure bazkide

eta bezeroak gogoratuz

Maria Alegria Alegria

Itxen atzekaldien pasatutako ordubekbeti izanen ttu guki.

Itxekuek

Lakuntzan, 2014ko abenduaren 18an.

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Page 11: 490 guaixea

kirola >>AIZKORA

ERDOZIA-BELTZA LANERA:Larunbateanhasiko da Zilarrezko Binakako Aizkora Txa-pelketa, Erronkari-Salazarreko Orhi pilota-

lekuan, 12:00etan. Ondoko bikoak ariko di-ra: Daniel Vicente-Iker Vicente, Pellejero-Te-lletxea eta Juanjo Erdozia-Goizeder Beltza.

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a 11

AtletismoaTxirrindularitza

2014 urtea korrikan despeditukodute sakandar askok. Gure korri-kalariendako, akaso, proba herri-koienak eta gertukoenak dira SanSilbestreak. Sakanan bi ditugu.Aurten 36. edizioa beteko du Altsa-suko San Silbestreak, eta Olaztikoprobak, aldiz, 13. edizioa beteko du.

Altsasuko San Silbestrea, Na-farroako zaharrenaDantzaleku-Sakana klubak etaSakana Triatloi Taldeak antolatu-ta, aurten 36. edizioa beteko duNafarroako proba beteranoenadenak. Aipatu proba Mario Memo-riala izendatu zuten, bertan 17urtez gailendu zen Mario Lopezde Uralde korrikalari altsasua-rraren omenez.

Haurrak 18:00etan eta hel-duak 19:00etanAbenduaren 31n, asteazkenarekin,18:00etan emanen diote hasiera las-terketari, gaztetxoenen lasterketa-rekin. Aurrebenjaminak (400 m),benjaminak (800 m) eta kimuak(1.200 m) ariko dira, plazatik abia-tuta eurendako propio prestatuta-ko distantzia osatzen. Berrikuntzamoduan, haurren kategoriakoekhelduenean parte hartzeko aukeraizango dute, zirkuituari buelta bateman eta kiosko aldera ateraz,euren denbora hartzeko (1,5 km).Ondoren, helduen proba guztia osa-tu nahi badute, aurrera jarraitudezakete.

Kadeteak, jubenilak, seniorraketa beteranoak 19:00etan udaletxeaurretik abiatuko den proba nagu-sian ariko dira. KorrikalariekAltsasun barna prestatutako zirkui-tuari hiru buelta eman beharko diz-kiote, guztira 5 km metro osatuz.Foruen Plazan egongo da helmu-ga. Probako lehen hiru gizonezko-ek eta emakumezkoek trofeoa jaso-ko dute, eta lehendabizikoek txa-pelak. Bestalde, aurretik izenainternetez ematen dutenen arteansariak zozketatuko dira.

500eko erronkaAntolatzaileek urtea korrika egitendespeditzera animatu dute. Eurenesanetan, lasterketarik herrikoie-na da San Silbestrea, proba ederra.Aurreko urtean 544 korrikalari ari-tu ziren, kategoria txikietan 113 nes-ka-mutiko eta helduetan 431. Ser-gio Garcia de Eulate eta Maite Bere-gaña izan ziren azkarrenak. Eaaurten ere 500 korrikalarien erron-ka gainditzen den.

Izena emateko: www.dantza-lekusakana.comIzena ematea dohainik da, eta webgunean izena emateko gomendioaegin du Dantzaleku Sakanak. Bes-tela, egunean bertan izena emate-ko aukera egongo da, 18:30ak arte.

Paris 365 jantoki sozialaren-dako elikagaiak bilduko diraGaizkien pasatzen direnekin gogo-ratuta, Gure Etxean kaxa erral-doiak jarriko dituzte, eta San Sil-bestrea jarraitzea datozenei etakorrikalariei elikagai iraunko-rrak ekartzeko gonbitea egin dieklubak. Jasotakoa Paris 365 jan-toki sozialari emango zaie.

Urteko azkenegunari agurbizikletanSociedad Deportiva Alsasuakantolatuta, 2014ko San Silbestrea-32. Urbasa Igoera izanen daabenduaren 31n, 15:45ean

Sociedad Deportiva Alsasuak Altsa-suko Udalaren laguntzarekin etahainbat komertzioren babesarekinantolatutako San Silbestre bizikle-ta martxak 32. edizioa hartuko duaurten. Proba 15:45ean hasikodute zikloturistek. Urtea despedi-tzeko proba polita da txirrindula-riendako. Gehienen asmoa ongipasatzea da, baina badago lehia-tzera doanik ere.

Urbasara Altsasutik

Urbasako igoera Altsasutik egingoda, eta txirrindulariek Urbasakotontorrera heldu beharko dute. Igoondoren salda beroa hartzeko auke-ra izango da, gorputza berotzeko.Proba despeditu eta gero, SociedadDeportivako tabernan oroigarri batjasoko dute txirrindulariek, dortsa-la bueltatzerakoan. Bertan eginenda sari banaketa ere, 17:30ean.

Izen ematea

Proba hasi baino lehen SociedadDeportiva Alsasuan. Federatuek 7euro eta federatu gabekoek 10 euroordaindu beharko dituzte.

Iaz 75 txirrindulari aritu ziren.

2014 urteari agur KORRIKAN36. San Silbestrea jokatuko da Altsasun eta 13. Lasterketa Olatzagutian

San Silbestre lasterketaren 13. edi-zioa jokatuko da urteko azkenegunean Olatzagutian, 18:00etan,Sutegi elkarteak antolatuta. 4 kate-goriendako lasterketak antolatudituzte: txikiak, 7 urtera artekoak(300 m), 8-11 urte bitartekoak(600 m), 12-15 urte artekoak (zir-kuituari itzuli bat, 1.240 m) eta hel-duak. Kasu honetan herri guneanantolatutako zirkuituari 4 biraeman beharko diete korrikalariek,

5 km osatzeko. Proba 18:00etanhasiko da, eta frontoia izango duirteera eta helmuga. Proban izenaeman nahi duenak lasterketa aurre-tik irteeran jarritako mahaitik pasabeharko du, 17:00etatik aurrera. Giro polita izaten da proban, etabukaeran sariak eta opariak bana-tuko dira. Aurreko urtean 102korrikalari lehiatu zirenguztira.Helduen proban Raul Audikana etaSarai Garasa nagusitu ziren.

Kategoria ezberdinak Olaztin

Oso animatua izaten da Altsasuko San Silbestrea, Nafarroako zaharrena.

Page 12: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a12 kirola

Mendia

Pala

Mendi lasterketak

Espeleologia

Areto futbola

Areto futbola

Mendizale askok urte bukaera etahasiera mendietan ospatuko dituzte

Urtea bukatu eta hasteko moduasko daude. Tartean gurean osohedatua dago egun seinalatu horie-tan mendira jotzea, tontor garaie-tatik urtea joaten ikusteko edourteari ongi etorria emateko. Saka-nako mendizaleek, jakina, bategingo dute ohitura honekin.

Urtea despeditzeko Aizkorri,Trinitatea eta Aralar dira ohiko-enak. Lakuntzarrek Aralar alde-ra joko dute, Lakuntzaskoarrira.Eta urteari ongi etorria egitekoaskok Aralarko San Migelera,Beriainera eta beste joko dute.Bestalde, Errege Egunean Saka-nako Mendizaleek Beriain itzotze-ko ohitura dute.

Aritz Munarriz9.a Huescako Pico del Aguilan115 korrikalarien artean KikoNavarro nagusitu zen

Larunbatean III. Turron Skyrace Picodel Aguila lasterketa bertikala joka-tu zen Huescan. 115 korrikalarilehiatu ziren eta Kiko Navarro izanzen azkarrena (26:40). Kronometra-tutako proban Aritz Munarriz etxa-rriarrak lan bikaina egin zuen eta9. denbora onenean geratu zuen kro-nometroa (30:13). Antonio Salgadobeterano altsasuarrak ere lan ede-rra egin zuen eta 64. postuan sail-katu zen (39:45).

Etxeko lanak eginditu MagnakSailkapenean zazpigarrenak dirairurtzundarrak, Espainiako Koparakosailkatuak

Magna Nafarroa Xotak etxeko lanakeginda despeditu du lehen mailakotxapelketako lehendabiziko buelta.Ostiralean Jaenen kontra jokatuta-ko partidan bina berdindu zuen Mag-nak. Irurtzundarrek 7. postuari eutsidiote eta martxoan jokatuko denEspainiako Koparako sailkatu dira. “Partida ona egin dugu baina biga-rren zatian Jaenek gehiago estutugaitu” nabarmendu zuen Arregik.

Hurrenak: Santiago eta

Rivera Navarra

Ilbeltzaren 3an Magnak Santiagonjokatuko du, Santiago Futsalen kon-tra, eta ilbeltzaren 10ean bi talde nafa-rren arteko derbia jokatuko da Anai-tasunan: Magnak Erriberako Aspil VidalRivera Navarra taldea hartuko du.

Aritz Pirinioetako proban.

Agur 2014 eta ongi etorri 2015, mendian

NonTrinitatea. Abenduaren 31n,asteazkenean, Irurtzundik,9:00etan. Irurtzungo Iratxo etaPikuxar elkarteak antolatuta,txokolatada eta Trinitatera igo-era. Aurten 9. edizioa izango da.Iratxo mendi taldeko finalistaeguna izanen da.

Aizkorri.Abenduaren 31n, aste-azkenean. Altsasuko Mendigoiza-leek eta Olaztiko Sutegik deituta.

Lakuntzaskoarri. Zabalartemendi elkarteak antolatuta,abenduaren 31n, asteazkenare-kin, V. Lakuntza-Eskuarri igoe-ra eginen da. Irteera goizeko8:30ean, plazatik. Hamaiketakoaeginen dute.

Beriain. Ilbeltzaren 6an, astear-tean, 9:00etan Unanutik. Saka-nako Mendizaleak taldeak anto-latuta, Errege Egunean urteroegin ohi duten bezala.

Bargagain. Ilbeltzaren 4an,domekan, Altsasuko Mendigoi-zaleek antolatuta. Urteko lehenigandean Bargagainera jotzendute altsasuarrek, 8:00etan ate-rata. Goian hamaiketakoa eta fes-tatxoa.

Kobazuloak,espeleologoenbegiekinLaurent Richarden hitzaldi-proiekzioa abenduaren 26an,ostiralean, 19:00etan, Arbizukokiroldegiko tabernan

Laurent Richard espeleologoak“Montañas embarazadas” bere libu-rua aurkeztuko du abenduaren26an, ostiralean, 19:00etan Arbizu-ko kiroldegiko tabernan eskainikoduen hitzaldian. “Kobazuloak, espe-leologoen begiekin” titulua eman diohitzaldi-proiekzioari. Liburuan Richardek bere espeleo-logia bizipenei buruzko 13 kontaki-zun kontatzen ditu. “Ez ditut egin-dako irteera arrakastatsuenak kon-tatu, oroitzapen berezienak baizik.Izan ere, ez da liburu tekniko bat,literatura lana baizik. Egindako irte-eratan sorturiko sentimenduak azal-tzen saiatzen naiz: jakin mina, zen-tzugabekeriak, beldurrak, sormena,askatasuna, adiskidetasuna, usteka-beak… Horregatik pentsatzen dutmendiak haurdun daudela: batetik,espeleologoek ezagutu gabeko kobazbeterik daudelako, eta, bestetik,kobek espeleologoengan bizipeneta ikuspegi ezberdinak sortzendituztelako” azaldu du Laurent Richar-dek. Espeleologoak gaineratu due-nez, bere liburuan ondoko galde-eran-tzuna egiten saiatu da: “Zergatik sar-tzen gara espeleologoak kobetan?Sentitzen eta bizitzen dugunagatik,ez egiten dugunagatik. Hitzaldi-proiekzioan Euskal Herrikoeta munduko kobei buruzko irudiakerakutsiko ditu Richardek. Bide batez,Arbizuko kiroldegiko tabernan hain-bat argazki jarri ditu ikusgai.

Mendizalez bete zen Aralar

50. Mendigoizaleen egunean ezin zen gutxiagorik izan. Igandean mendizaleek ez zuten hutsegin eta goiz osoan mendizaleen joan etorria handia izan zen Aralarko Mikel Deuna santute-giaren inguruan. Oinezkoak izan ziren gehienak,korrika igo zirenak ere bai eta bizikleta gaine-an beste hainbat. Autoz eta autobusez ere jendetza izan zen. Erromeria gainera,abenduan gau-dela kontuan hartuta epel joan zen. Meza, auzatea, musika eta festa ez ziren falta izan.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa14. jardunaldia

Lagun Artea 2 – Avance Ezkabarte 1

Merezitako garaipena lortu zuen igandeanLagun Arteak etxean, Avance Ezkabarteri2-1 irabazita. Gauzak ez ziren ongi hasi,Avance 5. minuturako aurreratu baitzen,baina egoerari buelta ematen jakin zuenLagunek. Bigarren zatian Gasco gehiagoaurreratu zen eta Burillo eskuinaldekohegal moduan kokatu zuen Claverentrenatzaileak. Aldaketak ongi etorriziren, Lagun jaun eta jabe egin baitzen.Unanuak berdindu zuen eta azkenminutuan Unai Bakaikoak garaipenarengola sartu zuen. 3 puntuekin arnasa hartudute lakuntzarrek.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34 p

11. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .15 p

Asteburuko jardunaldiaBeriain – Lagun Artea

(Ilbeltzaren bigarren asteburuan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa15. jardunaldia

Berriozar 0 – Etxarri Aranatz 2

Altsasu 4 – Beti Kozkor 1

Erregional mailan dabiltzan bi taldesakandarrek bikain despedituko dute urtea.Etxarrik lider jarraitzen du, gutxinakaatzekoenganako tartea handituz, eta Altsasu8. postura igo da. Berriozarri 0-2 irabazi zion Etxarrik. Berriozarindartsu atera zen, baina ez zuenetxarriarren atean arriskurik sortu.Gutxinaka Etxarrik hartu zuen partidarenkontrola. Xabaten jokaldi on baten ondoriozPablok lehen gola sartu zuen. bigarrenzatian, Xabatek Etxarriren bigarren golasartu zuen, faltaz. Bestalde, Dantzalekun jokatutako partidaguztian eroso aritu ziren altsasuarrak.Saezek eta Beramendik sartutako golekindespeditu zen lehen zatia. Bigarrenean,Saezek, berriro eta Xabi Lopezek kontrakoatean asmatu zuten. 3 puntu zoragarri.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .37 p8. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Ardoi B

Huarte – Altsasu

(Ilbeltzeko bigarren asteburuan)

Futbola

Larunbatean IX. Sakanako NeskenPala Txapelketako finalak jokatukodira, 9:30ean hasita, EtxarriAranatzen

26 bikote lehiatu dira IX. Sakana-ko Nesken Pala Txapelketan. Ligax-ka eta finalerdien ondoren, finalhandien txanda iritsi da. Finalaklarunbatean jokatuko dira, goize-ko 9:30ean hasita, Etxarri Aranaz-ko Euskalerriari pilotalekuan. Guz-tira 7 final daude jokoan, eta buka-eran sari banaketa izanen da.Ondoren palistak bazkaltzera bil-duko dira. Txapelketa antolatuahal izateko zare baten zozketa egi-nen da frontoian. Zare berezia,tablet bat zozketatuko baita.

12+12 areto futboltxapelketaIrurtzunenLa Guan taldeak antolatuta,larunbatean eta igandean jokatukoda, Irurtzungo kiroldegian

Irurtzungo kiroldegiak 12+12 ordu-ko areto futbol txapelketa hartukodu asteburuan. Irurtzungo La Guantaldeak antolatu du txapelketa,azken urtetan Gabonetan egitenduen moduan. Txapelketa larunba-tean hasiko da, goizeko 9:00etaneta 22:00etara arte luzatuko da. Igan-de goizean ekingo zaio berriro txa-pelketari, 10:00etan.

Ingurukoak

Izena eman duten taldeak multzo-tan banatuta ariko dira, eta multzobakoitzeko onenak pasako dira finallaurdenetara. Ondoren jokatukodira final handiak. Lehiatuko direntaldeak sakandarrak, Lekunberrieta Larraun aldekoak eta Iruñerri-koak dira. Partidak jokatu bitartean zerbait har-tzeko aukera izango da kiroldegian.Horretaz gain, Gabonetako zarea zoz-ketatuko da. Txapeldunendako sariederrak izango dira.

Palista onenen txandaFinalak

Benjaminak: Maria-Ane / Julene-OlaiaKimuak: Maddi-Irantzu / Elorri-AneHaurrak:Uxue-Ainhoa / Saioa-AmaiurKadeteak: Irati-Aroa / Oihane-NaroaGazteak:Ane-Irati / Leire-IgoneHelduen 2. maila: Andrea-Izar / Uxue-UxueHelduen 1. mailaAinhoa-Maddi / Amaia-Nagore

Jorge Azanza txirrindulari ohiaFundación Ciclista Euskadi taldeamateurreko kirol zuzendaria da.Bere facebook profilean azaldu due-nez, igandean bere lehendabizikoentrenamendua zuzendu zuen

Sakanan eta inguruetan. “Oso kon-tentu nago txirrindularien jarrera-rekin eta eurekin egindako testekizan duten emaitzarekin. Hemen-dik aurrera erritmoa gogortzenhasiko gara” aipatu zuen.

Txirrindularitza

Azanzaren lehen entrenamendua

Page 13: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a kirola 13

Pilota

Ricardo Lopez de Sabando saritu guztiekin.

Hiru sakandarrek irabaziz hasi duteBinakako Pilota Txapelketa

Hasi da Binakako Pilota Txapelke-ta. Eta sorpresekin, gainera. Mai-la handiko partidak izan dira lehenjardunaldikoak, markagailua estuizan dutenak. Berasaluze II.ak etaAitor Zubietak sorpresa eman zuteneta 22-20 irabazi zieten OlaizolaII.ari eta Beroizi, eta gauza berbe-ra gertatu zen igandean Eibarren.Ezkurdiak eta Zabaletak 22-19 har-tu zituzten menpean egungo txapel-dun Irujo-Barriola.

Zubietaren debut ederraZubietak Asegarcerekin debutatzenzuen. Normalean Berasaluzerekinez du jokatzen etxarriarrak eta horiasko nabaritzen da. Lau pilotariak

ordu eta erdi pasatxo aritu zirengogor lanean, zaleengan zoramenasortu zuen partidan. “Oso partidagogorra izan da, hasieratik desgas-te handikoa. Partida erdialdera arteez naiz eroso ibili. Urduri nengoen,aste berezia izan baita. Baina izer-ditzen hasita hobeto ikusi dut nireburua. Edozeinek irabazi ahal zuenbaina Pablo eta ni izan gara etapozik” azaldu zuen Zubietak.

Ezkurdia-Zabaleta bikainParez parekoa izan zen Ezkurdia-Zabaletaren eta Irujo-Barriolarenarteko partida. Aurreko urteanEzkurdia-Zabaletari izugarri kos-ta zitzaien txapelketan sartzea. 6jardunaldiren ondoren lortu zuteneuren lehen garaipena eta ez zuten

aurreikusitako maila eman. Bai-na aurten urte bat gehiagoko espe-rientzia dute eta hasiera bikainaeman diote txapelketari, aurrekourteko txapeldunak menpean har-tu baitzituzten (22-19). Edonorkirabazi zezakeen partida entrete-nigarria izan zen, bi tantotik gora-ko aldea ez baitzuen inork lortu.Sakandarrak Barriola estutzensaiatu ziren etengabe, eta nahiz etaleitzarrak ongi erantzun, bukae-ran indarrak huts egin zion.

HurrenaEzkurdia-Zabaletak Artola-Albisuizanen dituzte aurkari eta Berasa-luze II.a-Zubietak Irujo-Barriola.Ea garaipenek segida duten.

»

Garaipenarekin hasi dute txapelketaBinakakoa.2. jardunaldiaOlaizola II.a-Beroiz / Retegi Bi-Rezusta(Ostegunean, 17:00tan,Eibarren. ETB1)Ezkurdia-Zabaleta / Artola-Albisu (Ostiralean, 17:00etan,Tolosan. ETB1)Irujo-Barriola / Berasaluze II.a-Zubieta(Larunbatean, 17:30ean,Bilbon. LaSexta)Xala-Merino II.a / Oinatz-Are-txabaleta (Igandean, 17:00etan,Eibarren. ETB1)Ezkurdiak eta Zabaletak Irujo eta Barriola ederki estutu zituzten.

Giro bikainarekin jokatu zirenigandeko finalak

Igande goizean jokatu ziren, Altsa-suko Burunda pilotalekuan, 11.Iñigo Aritza ikastolako PilotaTxapelketako finalak. Txapelke-tan ikastolako 44 ikaslek partehartu dute eta onenak sailkatuziren igandeko finalerako. Fina-lean giro bikaina egon zen eta pilo-tazale asko hurbildu ziren. Sariak

ikastolan pilota klaseak ematendituen Ricardo Lopez de Saban-dok banatu zituen.

Iñigo Aritzakbaditu pilotaritxapeldunak

Finalak:

LH3: Oier Mitxelena 17 – Patxi Azpeitia 18

LH4: Iker Agudelo 18 – Hegoi Lakuntza 5

LH5: Lander Peral 14 – Araitz San Roman 18

LH6: Ekhi Olabide 12 – Angel Vergara 18

DBH1: Izadi Reparaz 18 – Oier Berastegi 10

DBH2: Beñat Aldasoro 17 – Urko Gartzia 18DBH4: Gorka Ansa 18 – Iñaki Bengoetxea 2

Page 14: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a14 neguko ospakizunak

bazterretik

Juankar Mugartza

Olentzero is nowentering the Basque

Country – Euskal HerriaEuskal Herria bat da eta ez berro-geita hamaika. Esaldia erdarazesango bagenu, eta gure herriarenizenaren ordez aldamenekoen abe-rriaren izena idatziko bagenu espai-niar nazionalisten lelo ezagun batlortuko genuke. Egizue aproba,Google Translate ireki eta idatzi albobatean esapidea eta ikusiko duzue. Kontua da UPN eta PSNko buruza-gien iritziz Espainiarentzat egokia dena,ez omen da egokia Euskal Herriaren-tzat. Euskal Herria ez da bat haieniritziz. Espainia, berriz, bai. Espainia-

ko errepide sarean Nafarroari buruzinformazioa ematen bada, hori ego-kia da. Ordea, Euskal Herriko errepi-de sarean Nafarroari buruz informa-zioa ematen bada, hori guztiz dese-gokia da eta betiko astapitoak hastendira kexaka eta helegiteak egiten, bes-te lan hoberik izan gabe. Jendea etxetik botatzea ez al da larria-goa Euskal Telebistan agertzen denmapa bat baino? Ez al da larriagorikdirua eskukadaka lapurtzea errepi-de ondoko kartel bat jartzea baino?Probintziako Diputazioak, oso iriz-pide eta kriterio onarekin, trafikoseinale eder bat jarri du AP-15eanhandik pasatzen diren bidaiariek'Euskal Herria-Basque Country' ize-

neko aberrian daudela jakin deza-ten, eta, bide batez, Leitzako Pla-zaola tren zaharraren ibilbidea,Aralar eta Iruñeko Ziudadela edoGotorlekua non dauden edo haie-tara nondik joan daitekeen ezagutdezaten. Izan ere, guztiz zilegi daLeitza, Aralar eta Iruñea Euskal Herri-ko zati baitira. Hori ukatzen duenarnegariak bere fedea aldarrikatze-ko eskubidea du, honela barrega-rri gelditu eta bere ezjakintasungorena agerian uzten duen arren.Baina hori ukatzen ez duenak,benetan Euskal Herriari behingozbegirunea eta duintasuna zor zaiz-kiola uste duenak ere badu esku-bidea berea aldarrikatzeko, eta gai-

nera honela ezjakinei bere astota-sunetik ateratzen laguntzen die. Olentzero etorri da. Asto baten gai-nean, astoak hezteko asmoz. Asto-ak asto diren arren, mailastoak ezbezala. Gure artean dago, pipa hor-tzean duela. Gauean gure neska-muti-lak etorriko dira gaztainak zimelakjatera. Denok ongi etorriak izangodira, denok egongo gara etxean. Tra-fiko seinale egokiei esker ez gara gal-duko. Bidea aurkituko dugu. Olen-tzerok Basque Countryko seinaleadakarkigu opari. Euskal Herria bategina, ez zazpi, sei, bost, hiru edo bizatitan banatuta. UPN eta PSNri ezbazaie gustatzen bejondeiela, gaue-ko argizaiolaren argitan Guaixeren

orri horiak irakurriko ditugu berdin-berdin, turroia jaten dugun bitarte-an eta, santuak bagina bezala, gabonkantak abesten euskaraz. Gu euskal-dunak garelako, Euskal Herrikoak.Laralala la la. Gabon pasa!!

Gaur, asteazkenean,Sakanako makina batherri bisitatuko ditu

Basoa eta txondorraren epe-la utzita, ikazkinak maki-na bat hitzordu ditu Saka-

naren luze-zabalean. Harrera horietarako kantu

entseguak batean eta besteanprestatu dira, kapoiaz aparte alde-an ekartzen dituen oparien tru-ke Olentzerok jasoko dituenak.Lana aurreratu zuen ikazkinaklarunbatean Etxeberri bisitatuzeta igandean Zuhatzura joanez.Gaur arratsalde-gau partean, lanugari izango du.

Gaur goizean pazkuan amoreseskean ariko dira haurrak Uhar-

te Arakilen eta Etxarri Arana-tzen. Goizez, kantu-eskean ere

hainbat herritara aterako dira,esaterako, Altsasun eta Ziordian.

Hitzorduak Herria Ordua Harrera tokiaIrurtzun 18:30 Plazaolako zubiaEtxarren 16:30 ElizaSatrustegi-Hiriberri 17:00 Satrustegiko elkarteaIhabar 18:30 Autobia azpiko zubiaIrañeta 18:00 Autobus geltokiaUharte Arakil 18:30 Itxesin, Beriaingo bidea hasieraArruazu 19:30 Ubeldeko zubiaLakuntza 18:00 Trenbide azpiko zubiaArbizu 19:00 PlazaUnanu 18:00 San Donato bidetikDorrao 18:30 Goitiko ur biltegiaLizarraga 18:00 MenditikEtxarri Aranatz 17:00 Aldapasoro auzoaBakaiku 17:30 Elkartean txokolate jatea

18:30 ZulanpeIturmendi 19:00 Estafeta kalea, Bakaiku aldetikUrdiain 18:00 Santa Marinako portuanAltsasu 11:45 Plazan, Mari Domingi

17:00 Plazan, Dantzalekura joatekoOlatzagutia 18:30 Belen iturria Ziordia 17:30 Altzaniako bidea

Ilbeltzaren 5ean hiru erregeenkabalkadak iritsiko dira Sakanara

Ekialdeko hiru erregeek, Mel-txorrek, Gasparrek eta Baltasa-

rrek, Sakanarako bidea hartutadute eta ilbeltzaren 5erako iraga-

rri dute iritsiko direla. Erregeeibehar bezalako harrera egitekoprestatzen hasi dira Sakanan bar-na. Eta Sakanaz ez ahazteko aste-lehen horretan bertan fale edo fare-ekin ibiliko dira goizeko 11:30etikaurrera haurrak Irañetan eta Liza-

rragan; arratsaldez Etxarri Arana-tzen, Iturmendin edota Altsasun ari-ko dira.

Bestalde, txikiek idatzitako kar-tak jasotzeko haien morroiak edopajeak Altsasura ilbeltzaren ilbel-tzaren 3an, larunbatean, 19:00etan

Burunda frontoira etorriko dira.Olatzagutian, berriz, egun berean18:30ean, kultur etxean jarri dutehitzordua. Lakuntzako elizara ilbel-tzaren 4an etorriko dira, igandean,umeen goizeko mezaren ondoren,haurren eskutitzak jasotzera.

Hitzorduak Herria Ordua TokiaIrurtzun 18:30 Liburutegiko plazaUharte Arakil 18:30 Manuel Goikoetxearen zurgindegitikLakuntza 18:00 Ibai aldetikArbizu 18:00 UdaletxeaErgoiena 18:00 Lizarragako eliz atetik.

Ondoren Dorraora eta Unanura joango diraEtxarri Aranatz 19:00 ElizaBakaiku 18:30 ElizaIturmendi 15:00 Fara-joleak Plaza

19:00 Pilaralde kaleaAltsasu 17:30 Farejoleen errege zozketa Plaza

19:00 LH institutuaOlatzagutia 18:30 Jubilatu elkartetik Ziordia 19:00 Texeria kalea

2015ari ongi etorriaemateko: Ur goiena,ur barrena…

Abenduaren31n, urtea

d e s p e d i t ubezain pronto,2015 urteariongi etor riaemango dioguSakanan. Herriaskotan Ur goiena, ur barrena…kantatuz eta iturrietako urte berri-ko lehendabiziko ura edanez eman-go diote ongi etorria urteari. Ira-ñetan, Arruazun, Lizarragabengo-an, Etxarri Aranatzen, Iturmendineta Urdiainen mantentzen da itu-rriko ur berria jaso, ura edan edaneta Ur goiena, ur barrena kantuakantatzeko ohitura. Bestalde,Altsasun urteko azken eguneangaztainak eta ardoa banatukodituzte Gure Etxean.

Sakanako bidean da Olentzero

Hiru errege, trakatan-trakatan, Sakanara

Page 15: 490 guaixea

Guaixe • 2014ko abenduaren 24a 15

JAVIER AUTOESKOLAI R U R T Z U N

% 10eko deskontua matri-kulan.

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

JM AGIRRE HARATEGIAL A K U N T Z A

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

DANTZALEKU TABERNA

A L T S A S UBazkarietan eta afarietankafea edo kopa doan.

KAXETAE T X A R R I A R A N A T Z

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

KATE INFORMATIKAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua 30 €tikgorako erosketan.

KALUXA TABERNAU R D I A I N

Menu edo plater konbinatua-rekin kafea edo txupitoadoan, menu bereziarekinkafea edo kopa doan

CITROËN SAN MIGUELA L T S A S U

Total olioetan % 30eko des-kontua. Pneumatikoen alda-ketetan % 20 deskontua.

IRUBIDE JATETXEAA L T S A S U

Gosaria (kafea+pintxoa edobolloa+laranja zuku natura-la) 2,50€.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

kultura >>

Larunbatean, 19:30ean Irurtzungoelizan eta igandea, 12:50ean,Kasedako elizan

Gabon kantekin eta obra erli-jiotsuekin osatu du egube-rri kontzertuko egitaraua

Irurtzungo Abesbatzak. Emanal-dian koruak Guerrero organo-jolezangozarraren eta Marta Huartesoprano eskiroztarraren lagun-tza izanen du. Fermin Idaretazuzendariak esan digunez, “osopozik gaude, Antonio eta Martagurekin aritzearekin, musikari

eta pertsona apartak direlako. Osoaberasgarria izan da guretako

haiekin kontzertua prestatzea, osoadeitsuak direlako eta asko lagun-

du gaituztelako. Nahiz eta konpro-miso ugari izan, gurekin kontzer-tua prestatzeko denbora atera dute,eskertzekoa da”. +www.guaixe.eus

Egitaraua Kantua Egilea/moldatzaileaLos peces en el río Luis ElizaldeOlentzero Javi BustoOh, Holy night Adolphe AdamNoche de paz Herri-kanta Hator-hator Herri-kantaMesias Sarritan Herri-kantaAita Gurea Aita DonostiaAve verum corpus W.A. MozartPie Jesu Lloyd WeberAleluya Haendel

Larunbatean, 19:30ean eta 22:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean

Kontzertu bikoitza eskaini-ko du Trasteandok larun-batean. Altsasuko musika

taldeak musikaren gizarte dimen-tsioa aldarrikatzen du. Horrega-tik jendea pozteko, joan den aste-an Altsasuko Aita Barandiaranadinduen egoitzan eta JosefinaArregi klinikan aritu ziren. Musi-kak jendea laguntzeko balio due-la pentsatzen du ere Trasteandok,horregatik, eguberrietan elkar-tasun kontzertuak ematen dituz-

te. Aurten Nafarroako ElikagaiBankuarendako izanen da sarre-retatik ateratako diru guztia.

Aurtengo emanaldiaren bere-zitasunetako bat da Unescok

2003tik babestutako ondare ez-materiala diren kantu adierazpe-nak emanen dituela Trasteandok:rantxerak, fadoa, flamenkoa, Peru-ko balsa, Kolonbiako doinuak…

Haiekin batera euskarazko kan-tuak eta Altsasuko herri kantak IIdiskoan jasotako beste batzuk ere.Josetxo Lumbreras, Javier Herre-ro, Jorge Cordon, Leire Aiestaran,Javier Martinez eta Jesus Irisarriizanen ditu laguntzaile. MariaEskisabel izanen da aurkezlea.

Urteurrena

Bederatzi aldiz emanen du Tras-teandok eguberri kontzertua.Heldu den urtean hamarkada batbeteko du taldeak eta urteurre-na bizpahiru kontzertu berezi-rekin ospatuko du. Lehena ilbel-tzaren 24an izanen da, Sacalfitalde iruindarrarekin izanen da.

Musika eta hitzaeskutik Nafarroa magikoa emanaldia larunba-tean, 19:00etan Arbizuko kanpineandagoen Amari yoga magikoan

Maite Itoizek (ahotsa, lauda etazeltiar arpa) eta Toti Marti-

nez de Lezeak (idazlea) musika etairaganeko pasadizoak tartekatzendituzten ikuskizuna eskainikodute. Gizateriaren sorrerako sinis-menek geroko gertakaritan eragi-naz ariko dira. +www.guaixe.eus

Ilargi betekomusikalaAstelehenean, 17:00etan eta 19:00etan,Altsasuko Iortia kultur gunean

Mo o n s t e rp a r t y

familiartekomusikalarenemanaldi bikoi-tza izanen daasteleheneanAltsasun. Abandonaturik dagoenluxuzko etxe bat da Moonster nes-ken bilgunea. Han hiru lagun goti-koek ametsak eta kantuak parte-katzen dituzte Kalabazen etaburuhezurren festa prestatzenduten bitartean. Baina etxean ezdaude bakarrik, beste bi neskahiruko baten kontra aritu nahidute, munstro ezberdin bat maiteduelako. Baina hirukoak, Krapymagoaren laguntza izanen dute.

Laguntasun eta maitasun isto-rioa da 10 artistek taularatuko dute-na, estetikoki oso zaindua. Musika-ri dagokionez, Grease, Glee etaRomeo eta Julietaren moduko abes-ti ezagunek osatzen dute erreper-torioa, Taylor Swift edo One Direc-tion-en kutsua duten rock, funky,soul eta balada erritmoez jantziak.

Punk doinuakGarraxi Irratiaren20. urteurrenerakoIlbeltzaren 3an, larunbatean, 22:00etanAltsasuko gaztetxean

Altsasuko irrati libreak, Garra-xi Irratiak (101,9 FM edo myra-

diostream.com/garraxi), 20. urteu-rrena du eta hori ospatzeko kon-tzertua antolatu du. Altsasukogaztetxeko eszenatokitik FuertesDementes (Gasteiz), Asalto (Agu-rain) eta Desvarios Varios (Altsa-su) taldeak pasako dira. Kontzer-tu horrekin abiatuko du GarraxiIrratiak heldu den urterako urteu-rren egitaraua.

Altsasuko irrati libreak gauregun zuzeneko bost saio ditu.Horien berremisioekin eta estatu-ko makina bat irrati libreren berre-misioekin egun osoko programa-zioa betetzen du Garraxi Irratiak.Egunero, ordua puntuan izan bai-no bi minutu lehenago hainbat weborriren titularrak ematen dituzteespazio horretan. +www.guaixe.eus

[email protected]

Tragikomediasoziala eszenatokian Ilbeltzaren 11n, igandean, 19:30eanIrurtzungo kultur etxean

Altsasuko Tarima Beltzak bere5. antzezlana, Nunca fuimos

heroes, jokatuko du Irurtzunen.Bakarrik sentitzen diren pertso-naiek osatzen dute obraren ardatza.Jon Barbarinen esanetara MertxeHerrera, J M Herrero, Marta Die-go, Josu Castillo, Natalia Martin etaAmaia Mintegi ariko dira.

Trasteandoren herri kantu

Irurtzungo abesbatza eguberriei kantari

Page 16: 490 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko abenduak 24, asteazkena • 2. aldia • 490. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Altsasu - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Aralar - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: -1 Max: 11 Min: 1 Max: 9 Min: 2 Max: 6 Min: -1 Max: 6 Min: 2 Max: 7 Min: 3 Max: 8 Min: 3 Max: 8

asteazkena osteguna ostirala larunbata igandea astelehena asteartea

euria: 10% euria: 45% euria: 40% euria: 38% euria: 85% euria: 80% euria: 85%

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

28 5 13 20

1.Orain dela 19 urteko tokiberean elkartu gara zurekin,Altsasuko Gure Etxea-koatarian. Zuk orduan urte batzenuen, eta 20 urte dituzu gaur,Guaixek bezala. Guaixekoazalean agertu zinen orduan,urte batekin, Guaixek urte batbete zuela islatzeko. Guaixe horigordetzen al duzu?Bai, amak gorde zuen. Duela gutxiatera zuen eta erakutsi zidan.

2.Zer sentitu zenuen?Banekien orduko Guaixeko aza-lean atera nintzela eta amak era-kusterakoan hasieran lotsa pix-ka bat eman zidan. Ni asko alda-tu naiz, baina Guaixe ere askoaldatu da, eta Guaixe hartan ager-tzen den jendea ere bai!

3. Zein da Guaixeari lotutaburuan duzun lehenoroitzapena?Gogoratzen naiz txikiak ginene-an, ikastolan, edozeinen urtebe-tetzea zenean argazkia bidaltzengenuela Guaixean agertzeko, etaGuaixe iristen zenean korrikajoaten ginela begiratzera eanoren urtebetetzea zen. Eta bai-

ta Guaixean agertutako argaz-kiak moztea eta gordetzearenaere.

4.Etxean betidanik Guaixea jasoduzue?Bai, beti.

5.Aipatu Guaixeri lotutakozerbait ona eta zerbait txarra.Ba ona, Sakanan dugun astekaribat dela eta harro nagoela aste-kari honetaz, gure gauza bat dela-ko. Eta horrek pozten nau. Eta txa-rra, ba behin Guaixen agertuta-ko albiste txar bat, bi lagun galdugenituenean. Orduko Guaixe bere-zia izan zen.

6.Gaur egun irakurtzen duzu?Bai. Irakurri oso osorik, ez. Due-la gutxira arte, urtebetetzekoargazkiak ziren gehien gustatzenzitzaidana. Egun, astekari osoaikusten dut eta interesatzen zai-dana irakurtzen dut. Atentzioadeitzen didan horretan gelditzennaiz, ezagunak agertzen badiraartikulua irakurtzen dut, edo zer-bait berezia dagoenean, inaute-riak edo Korrikako argazkiak,adibidez.

7.www.guaixe.eus gure weborria bisitatzen duzu?Bai, sartu izan naiz.

8. Zure inguruan Guaixeirakurtzen da?Bai, eta gure artean komenta-tzen dugu: Guaixen hau agertuda, ikusi al duzue? Eta halako-ak. Tabernetan ere Guaxe har-tu eta komentatzen dugu. Guai-xe sakandarretatik oso gertudago.

9.Duela 20 urte atera zinenGuaixen, baina beste aldirenbatean atera al zara?Amonak urtero jartzen zidanGuaixean zorion-agurra.

10. Zer sumatzen duzu faltanGuaixean?Aparteko ezer, baina lehen lagu-nartean aipatzen egon gara ongiegongo zela euskarazko denborapasak egotea Guaixen, tabernaneseri eta egiteko.

11.Orduko Guaixeko azaletik 19urte pasa dira. Hemendik 20urtera berriro elkartuko gara?Niregatik bai!

>>11galdera

Ainara UrkijoGoikoetxea

Guaixeko irakurleaeta azaleko protagonista

Testua: Eneida Carreño eta Maider Betelu

ABENDUKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarian 3 hilabe-teko harpidetza, Artaza kanpinerako deskontubalea eta Magna Navarra Xotarako 2 sarrera.2. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magna Navarra Xotarako2 sarrera.

3. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magna Navarra Xotarako2 sarrera. 4. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magna Navarra Xotarako2 sarrera.

Abendukobazkide zozketa