487 guaixe

16
Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, abenduaren 3tik aurrera, www.guaixe.eus izanen da gure webgunearen helbide berria. Horrela, Guaixe Interneteko euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen parte bihurtuko da. .EUS domeinuak Interneteko euskararen komunitatea kohesionatuko du. >> 5 Euskal Ekitaldiak prest Abenduaren 3tik aurrerako egitaraua >>3 Sakanako kirolari onenak Aukera zabalaren artean hautatu dituzte >>13 Nafarroako Elikagaien Bankuak jaki bilketa eginen du asteburuan Gaur eta bihar premia gehien duten familien- dako jakiak jasoko dituzte boluntarioek >>7 Dozena erdi odol-emaile arbizuar omenduak Urrezko eta zilarrezko hiruna domina banatu zituzten, arduradun aldaketa egitearekin batera >>6 Zergatik .EUS? SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko azaroak 28, ostirala • 2. aldia • 487. zenbakia Guaixe: 20 urte elkarrekin Ikus spota www.guaixe.net-en.

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 06-Apr-2016

268 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 487 guaixe

Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, abenduaren 3tik aurrera,www.guaixe.eus izanen da gure webgunearen helbide berria. Horrela, GuaixeInterneteko euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen parte bihurtukoda. .EUS domeinuak Interneteko euskararen komunitatea kohesionatuko du. >> 5

EuskalEkitaldiakprestAbenduaren 3tikaurrerako egitaraua

>>3

Sakanakokirolarionenak Aukera zabalarenartean hautatu dituzte

>>13

Nafarroako ElikagaienBankuak jaki bilketaeginen du asteburuanGaur eta bihar premia gehien duten familien-dako jakiak jasoko dituzte boluntarioek

>>7

Dozena erdiodol-emailearbizuaromenduakUrrezko eta zilarrezkohiruna domina banatuzituzten, arduradunaldaketa egitearekinbatera

>>6

Zergatik

.EUS?

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko azaroak 28, ostirala • 2. aldia • 487. zenbakia

Guaixe: 20 urte elkarrekinIkus spota www.guaixe.net-en.

Page 2: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaEl Drogas rhythm & Blues Band.Azaroaren 29an, larunbatean, 20:00etanOlatzagutiko kultur etxean.

Etxarriko musika eskolako kantuikasleak kontzertura. Azaroaren 29an,larunbatean, 20:30ean, Altsasuko elizan.

Karroña eta Zartako-k. Azaroaren 29an,larunbatean 23:00etan Arbizuko Argibideaelkartean.

Pancho Balbuena. Azaroaren 29larunbatean, 23:30ean OlatzagutikoClinkerren.

La gran orquesta republicana. Abenduaren2an, asteartean, 20:00etan Altsasukogaztetxean.

Erkudengo Ama abesbatza. Abenduaren3an, asteazkenean, 13:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Los del Rayo. Abenduaren 7an, igandean,19:00etan Lakuntzako Sorgiñak tabernan.

AntzerkiaTxanogorritxo rock. Azaroaren 29an,larunbatean, 17:30ean Etxarri Aranazkokultur etxean.

Txanogorritxo rock. Azaroaren 30ean,domekan, 17:00etan Olatzagutiko kulturetxean.

Pailazoak Txo, Mikmak txikia. Abenduaren 3an,asteazkenean, 17:00etan Irurtzungokiroldegian. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots.

Ipuin kontalariaNik ere hegan egin nahi nuke. Azaroaren28an, ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Eñaut Gorbea.

ZinemaEl hombre de al lado. Azaroaren 28an,ostiralean, 21:45ean eta azaroaren 30ean,domekan, 20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Perdida. Azaroaren 28an, ostiralean,

22:00etan eta azaroaren 30ean, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Aviones. Azaroaren 30ean, domekan,17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

El juez. Abenduaren 5ean, ostiralean,22:00etan; abenduaren 6an, larunbatean,20:10ean eta abenduaren 7an, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Hurrak eta lapurrak. Abenduaren 7an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Film laburrak Emakumeenganako indarkeriaezabatzeko nazioarteko eguna. Azaroaren28tik 29ra, ostiraletik domekara, 18:00etanAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean. 12-16 urte.

Mendi irteerakUrbasako berezia. Azaroaren 30ean,domekan. Altsasuko Mendigoizaleak taldea.

Argako itzulia. Abenduaren 7an, igandean,goizean. Iratxo mendi taldea.

Bizikleta irteerakLareoko urtegia. Azaroaren 30ean,domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 55 km. Burundaklubeko mendi bizikleta taldea.

IrteerakSan Joan baleontzia. Abenduaren 6an,larunbatean, Irurtzundik. Aizpeaeuskaltzaleon topagunea.

ErakusketakHiru keinu iraganari. Azaroaren 30eraarte, astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Trenak 150 urte Altsasun. Abenduaren 2tik21era astegunetan 18:30etik 21:00etaraeta domeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Pintura detritus. Abenduaren 20ra arteAltsasuko Basoko Mari dendan.

Ziordiko liburutegiko azken 15 urteetakoekintzak. Abenduaren 29ra arte,astegunetan, 16:00etatik 20:00etaraZiordiko liburutegian.

Hitzaldiak Uxue Barkos eta Manu Aierdi. Azaroaren28an, ostiralean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Zer eta nola kudeatzen da pentsioenfondoa. Abenduaren 1ean, astelehenean,11:30ean Etxarri Aranazko kultur etxean.Hizlaria: Edmundo Fayanás. Sasoia.

Alex Txikon. Abenduaren 3an,asteazkenean, 18:00etan Altsasuko Txiokahaur ikastolako areto nagusian.

TailerrakAbestietan entzuten duzunaz kontzientezara? Azaroaren 28tik 30era, ostiraletikdomekara, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Bestelakoak Gaupasa. Azaroaren 29an, larunbatean,Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

Mirentxin gidariak, elkartasun afaria.Abenduaren 2an, asteartean, 22:15eanAltsasuko Zubiondo elkartean.

Euskararen eguna. Herri jolasak.Abenduaren 3an, asteazkenean, 12:00etanAltsasuko Foru plazan. Iñigo Aritza ikastola.

Futbolin txapelketa. Abenduaren 3an,asteazkenean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Zorri azoka, merkatu soziala. Abenduaren7an, igandean, 11:30etik 15:00etara EtxarriAranazko estalopean.

Mahai jolasen txapelketa. Abenduaren7an, domekan, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Deialdiak EHEko kide eta kide ohien batzarra.Azaroaren 28an, ostiralean, 18:30etik20:00etara Etxarri Aranazko kultur etxean.Ondoren, afaria.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Azaroaren28an, ostiralean, 20:00etan Irurtzun, UharteArakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz,Bakaiku, Altsasu eta Olaztin. Hileko azkenostiraleko elkarretaratzea.

Arbizuko ikastolak 40. urteurrena.Azaroaren 29an, larunbatean, 12:00etanArbizuko plazan.

Gure ikurren alde. Inposiziorik ez!Azaroaren 29an, larunbatean, 19:00etanAltsasuko Foru plazatik manifestazioa.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Azaroren30ean, domekan, 20:00etan Altsasukoplazan, elkarretaratzea.

Pentsioen fondoak ez daude krisian.Abenduaren 1ean, astelehenean, 11:00etanEtxarri Aranazko plazan. Sasoia.

Emakume abertzaleon VI. Topaketafeministen aurkezpena. Abenduaren 2an,asteartean, 19:00etan Altsasuko GureEtxean.

Emakume abertzaleon VI. Topaketafeministen aurkezpena. Abenduaren 5ean,ostiralean, 18:00etan Etxarri Aranazkokultur etxean.

Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Abenduaren 5ean, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Abenduaren 5ean, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Herri ostiralak. Abenduaren 5ean,ostiralean, 20:00etan Altsasuko Foru plazanmobilizazioa, gero afaria. Ospa!

Eneko ReparazAnabitarteZorionakzuri, zo-rionak beti, zorionakEneko!!!. Muxu handi-handia aitona eta amo-naren partez.

ZORIONAK!!Berro-geietatik gora, jijijiji.Aupa Mario!! Amatxo-ren, Amaiaren eta Ain-hoaren partetik. Urte-betetze zoriontsua izandezazula. Muxu asko!

azaroak-abenduak 28-11Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

ZORIONAK!! 11 urtebeteko dituzu laister.Topa bostak, Ehki, etaegun zoragarria izan!!

Page 3: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a 3

ezkaatza >>

Asteazkenean, EuskararenNazioarteko Egunean zabaldukodute egitaraua Pirritx, Porrotx etaMarimototsek eta hilaren 29ra arteirurtzundar guztiendako modukoeskaintza dago

Hutsik egin gabe, urteroko hitzor-duari fidel, Irurtzungo Aizpea Eus-kaltzaleen Topaguneak prest dudagoeneko Euskal Ekitaldiak 2014egitaraua, Irurtzungo UdalarenKultur Kontseiluaren eta EuskoJaurlaritzaren laguntzaz antolatuduena. Aizpeatik antolatutako eki-taldietan parte hartzera gonbida-tu dituzte irurtzundarrak. Gaine-ra saria izan dezakete, parte-har-tzaile guztien artean Erriberakoeuskalgintzaren aldeko Errigora-ko hiru zare zozketatuko baitira.

Egitaraua prestatzerakoan Aiz-peako kideek irurtzundarrei eus-karaz aritzeko espazioak, guneak,eskaini nahi dizkiete. Ekitaldietanelkartzen diren irurtzundarrakeuskaldunak direla konturarazteada helburua, Irurtzunen euskaraznorekin hitz egin badagoela ohar-tarazteko. Aurkeztutako egitarauak,beraz, irurtzundarrei elkarrekineuskaraz aritzeko plazak eskaintzeadu helburu. Bide batez, Irurtzuneneuskal kulturari ere bultzada emannahi dio Aizpeak. Abenduan herri-tarrek zerekin gozatu badutela ustedute antolatzaileek.

Hasieran balearekin loturaOhikoa den moduan Euskal Herri-ko pailazo ospetsuenek zabaldukodute egitaraua, aurreko urteetanbezala ikuskizun berria mustuz.Aurten Txo, mikmak txikia ikus-kizun berria ekarriko dute Irur-tzunera. Itsasoaren beste aldetik

Euskal Herrira heldu den Mikmakindio Roke aitonarekin topo egindu. Roke zurgina da eta esna dago-ela zurezko ametsak egiten ditu.Bestalde, plastikozko zabortegiabihurtu den itsasotik bale bat gai-xo iritsi da. Abiapuntu horrekintxikienek ederki pasatzeko auke-ra izanen dute.

Baleekin lotura du Euskal Eki-taldiko bigarren eskaintzak, Aiz-peak Albaola fundazioaren Pasaia-ko ontziolara bisita prestatu bai-tu. Han, Sakanako haritzekin,Ternuan urperatutako San Joanbaleontziaren errepika egiten aridira, eta lanak ikusteko aukera iza-nen da heldu den larunbatean.

EgitarauaTxo, Mikmak txikia. Abenduaren3an, asteazkenean, 17:00etankiroldegian. Pirritx, Porrotx Eta MariMotots.

Albaolara txangoa. Abenduaren6an, larunbatean, 9:00etan autobusgeltokitik.

Euskal Herriko altxorren barrena.Abenduaren 12an, ostiralean,20:00etan Iratxo elkartean. ArkaitzAstiazaranen bideo emanaldia.

Orpoz orpo liburuaren aurkezpena.Abenduaren 17an, asteazkenean,18:30ean liburutegian. Ernesto PratUrzainki.

Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.Abenduaren 20an, larunbatean,21:30ean Iratxo elkartean bertsoafaria.

Euskarak 365 egun lip-duba.Abenduaren 21ean, igandean,10:00etan.

Lip-duba, ITB eta Gure Esku Dago.Abenduaren 29an, astelehenean,18:30ean eta 19:00etan kulturetxean.

Sarrerak etatxartelakAsteazkeneko pailazoen emanal-dirako sarrerak Martxuetan etaPikuxarren daude 6 eurotan sal-gai. Bestalde, Pasaiara San Joanbaleontzia nola egiten ari direnikustera joan nahi duenak 20 euroordaindu beharko du (bazkariabarne dago). Azkenik, bertso-afa-rira joan nahi duenak 15 euroordaindu beharko ditu. Ikasle-ek eta langabeek, berriz, 10.

IrakurketarakogonbiteaAbenduaren 17an Ernesto PratUrzainkik bere liburua aurkez-tuko du Irurtzungo liburutegian.Umorea, sexua eta klandestini-tateko pasadizoak jasotzen diraliburuan. Aizpeatik posible balitzliburua irakurrita joatea gonbi-datu dute, hala sortutako kez-kak, zalantzak, sortutako galde-rak eta bestelakoak egileak argi-tuko baititu.

Euskarazko oparien atariaEuskarazko Produktuen Katalogoa2014-2015 jaso dute azaroan ibarre-ko makina bat etxetan. Eguberrietanhaur eta gazteei opariak egiteko ohi-tura zabaldua dago eta katalogohorren bidez euskarazko eskaintza-ren berri eman nahi zaie gurasoei. 16urte bitarteko haur eta gazteendakoproduktuak biltzen dira. Gaztetxoakaisialdiaz goza dezaten produktubereziak, egokiak eta interesgarriak.Katalogoan era askotako produktuakopatu daitezke: gurasoendako mate-rialak, jostailuak eta jokoak, liburuak,komikiak, aldizkariak, informatika etaaplikazioak, DVD filmak eta liburuak.Merkatuan dauden makina bat pro-duktu berriren eta kalitatezkoenerreferentzia jasotzen du katalogo-ak. Beraz, zer oparitu ez dakitenen-dako aparteko laguntza.

Kopuruak

Mank-eko Euskara Zerbitzuak 0 eta2 urte bitarteko umeak dauden etxe-etara postaz bidali du katalogoarenale bana. 3 eta 16 urte bitarteko haureta gazteek ikastetxean jaso dute kata-logoa. Eta, gainera, liburu-dendetanere utzi dituzte. Guztira Mank-eko eus-kara zerbitzuak 3.400 ale banatu dituibarrean. Katalogoa Euskal Herrikobeste euskara zerbitzuekin batera argi-taratzen da eta egun hauetan 130.000ale izan dira banatu direnak. Katalo-goaren 17. edizioa da aurtengoa.

Sarean urte guztian

www.katalogoa.org web orrian pape-rezko bertsioan baino produktugehiago aurkitu daitezke, erraz etaazkar bilatzeko moduan. Web orriamaiz eguneratzen dute argitaletxe-ek berek eta urte guztian argitara-tzen diren produktuak kontsultatze-ko aukera ematen du. Gainera, auke-ra ematen du atsegin den produkturenbat norbaiti aholkatzeko.

Irurtzun» »

Euskarazko ekitaldi sortaprestatu du Aizpeak

Argazki oina.

Page 4: 487 guaixe

Abenduaren 3an NafarroarenEguna eta Euskararen Nazioar-teko Eguna. Egun horren ospa-kizunak baliatuko dituzte alder-di politikoek hauteskunde usai-na barreiatzeko. Jada, badituguinkestak, talde politikoak maki-naria koipetzen ari dira -hauta-gaiak, programak…-, hedabide-ak bazterrak nahasten, Estatu egi-

tura kolokan Kataluniaren ausar-dia tarteko, eta herritar xumeakitxaropen eta amets.

Hasi dira alderdiak elkarrimokoka, mus partida bateanbezala, handira eta enbidoakbata bestearen gainean. Batzueidagoeneko igartzen hasi zaizkieahoberotasunak, eta gehienakere ozenki iragarriz hobariak,

nahiz, batek berak ere, ez zehaz-tu nola gauzatuko dituzten mira-riak.

Halere, promesa hutsalak askobaina neurri zehatzak eskas,esaterako, etxegabetze minga-rri bat bera ere gehiago ez ger-tatzeko edo muturreko txirota-suna estrukturala ez bihurtze-ko (egiturazko funtsa), bertako

eta kalitatezko ekonomia errea-la sustatzeko (pizgarriak), ustel-keriari borroka (araudi zorro-tza), langabeziari aurre egiteko(plan zehatza), eta segi.

Jendarteko pertsona ororenduintasuna eta ongizatea berma-tzen ez duen politika porrota da.Eta gaur egun, datu makroeko-nomiko baikorrak, duguna poli-

tika porrota da. Izen-abizenakjarrita, Carmen Martinez Ayuso85 urteko emakume valladolidta-rraren etxegabetze mingarriaonartu duen jendartea jendarteporrota da, eta, zoritxarrez, horiegunero gertatzen ari da. Eta ohi-tu egin gara!

[email protected]

Hauteskunde usaina

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a4 iritzia

Azken asteetan arduraturik jarrai-tu dugu Altsasun eman den ezta-baida Garapen Agentziaren ingu-ruan. Urte hauetan lorturiko ados-tasuna ez ote zen apurtukopentsatu izan dugu. Azkeneanbadirudi gauzak bere onera buel-tatu direla eta garapen agentziakbere lana burutzeko behar duendirua jasoko duela. Herri guztiekbere apurra jarriko dute horreta-

rako zeren guztiontzako onuraga-rria da martxan jarri dugun eki-men hau.

Plenoan izandako eztabaida arre-taz jarraitu dugu eta gutun honenbitartez, berriro ere, batzen gai-tuena azaldu nahi dugu. Ez duguuste, hauteskunde kalkulu txi-kiengatik banatzen gaituena han-ditu behar dugunik. Hau da erre-alitatea, Sakanan, 1.564 langabe-

tu daude, eta hauen egoerak, ezin-bestean, gure lana eta esfortzuosoa exijitzen ditu. Hau izan behardu, eragile guztion lana zuzendubehar duen kalkulu bakarra. Ber-din du alderdi politiko, eragilesozial edota administrazioa izan,Sakanaren gaur egungo egoerazera da 2009tik, langabetu kopu-rua ez dela hortik jaitsi.

Orain arte eginiko ibilbidea ere-

dugarria izan da. Ezberdinen arte-ko elkarlanak lehenengo bailara-ren diagnostikoa ekarri zuen,ondoren plan estrategikoaren era-tzea eta orain plan hori burutze-ko behar ditugun lanabesak lor-tzeko bidean gaude. Denok bate-ra, helburu berdinarekin. OrainNafarroako Parlamentuan dagopilota, eta badirudi alderdien oni-ritzia izan duela Sakanatik bida-

litako proposamena. Badakiguherritarren parte-hartzerik gabeez dagoela ezer aurrera eramate-rik, eta eragile soziala garen hei-nean lan horretan murgildukogara. Helburua argia da, gure bai-laran lana egiteko eta bizitzekoeskubidea bermatua izatea berta-ko bizilagun guztientzat.

Abian

barrutik kanpora

Ardura

Gaurkoan, familiek eta babes fak-toreek gure seme-alabenganduten eraginaz arituko gara, dro-gen alderditik ikusita. Familiakkontsumoen aurrean kontuanizan ditzaketen gomendioak ereaipatuko ditugu.

Badakigu, familiaren eraginaoso garrantzitsua dela seme-ala-bengan, baina ez da bakarra(lagunak, gizartea...). Hori delaeta, garrantzitsua da jakitea zeregin dezakegun etxean drogenprebentzioa sustatzeko eta seme-alaben inguruko eragin negati-boak ahalik eta gehien neutra-lizatzeko.

Nerabe batek hainbat arrazoi-

rengatik har ditzake drogak: lotsagainditzeagatik, helduago senti-tzeagatik, bere autonomia sendo-tzeagatik, gau osoa dantzan ari-tzeagatik, lagunen aurrean iru-di zehatza sorrarazteagatik,arazoak ahazteagatik…

Ikusita, beraz, gazte batzuekkontsumitzen dutela, zer egindezakegu drogen kontsumoareneragin negatiboak gutxitzeko edodesagerrarazteko?

Familia barruan seme-alabakdrogen aurrean indartsu eginendituzten babes faktoreak landuahal ditugu.

Beren garapen momentuan,haur eta nerabeek osasun eta

ongizate iturri diren aukeraz etaesperientziez betetako bidea egi-ten dute, baina beren garapenaarriskuan jar dezaketen zenbaitoztopo aurkitu ditzakete, drogakadibidez. Bidaia horretan, nera-be batzuek ibilgailu potenteakgidatzen dituzte, pneumatiko oneta airbag-arekin. Beste batzuek,ordea, ibilgailu zahar eta honda-tzen errazak direnak erabiltzendituzte.

Gure seme-alabengan, babesfaktoreak ibilgailu horretakosegurtasun elementuak bezalako-ak dira. Horiekin gainditu beha-rreko arriskuak behar bezalakudeatzeko aukera handiagoak

izango dituzte. Frogatu denez, babes faktore

asko dituzten nerabeak drogek ezdituzte horrenbeste erakartzeneta, nahiz eta drogak probatu,haiekin arazoak izateko aukeragutxiago izaten dituzte.

Babes faktore nagusiak hona-ko hauek dira:

- Familia giro ona.- Autoestimua eta norbere

buruarekiko konfiantza izatea.- Aisialdi aukerak.- Gizarte gaitasunak.- Gustura egotea eskolan edo ins-

titutuan.- …Familiak hezteko estilo indar-

garri eta positiboa gomendatzenda drogetatik babesteko elemen-tu garrantzitsua dela frogatu bai-ta. Adibidez:

- Seme-alabei denbora eskaini.- Egiten dutenarekiko interesa

agertzea eta beren inguruneanparte hartu.

- Baldintzarik gabeko maitasu-na eta babesa eman, baina garbiutziz denak ez duela balio.

- Arau eta muga egokiak ezarri.- Seme-alabekin eraginkortasu-

nez komunikatu.- Seme-alabekin drogei buruz

hitz egin.

Prebentzio programak

hara zer dien

Seme-alabei drogen arloan laguntzea

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Felix AlzelaiARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Aingeru Mikeo

Page 5: 487 guaixe

Euskararen Nazioarteko Egunarekinbatera, abenduaren 3tik aurrera,www.guaixe.eus izanen da gurewebgunearen helbide berria

(1. orritik dator).EUS domeinuaren aldeko mugi-mendua 2007an hasi zen. Garaga-

rrilaren 28az geroztik 92 aitzindaridira .EUS “abizena” dutenak Inter-neten. Haiek dira oraingoz mundua-ri adierazten diotenak badela komu-nitate bat euskaraz ari dena eta eus-kal kultura jorratzen duena.

Asteazkenetik nahi duen guztiak iza-nen du .EUS domeinua eskatzekoaukera, beti ere, PuntuEus funda-zioaren irizpideak betetzen badira.Guztia behar bezala bideratzekofundazioak protokolo zehatza du.

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a 5

SAKANA

» »

sakanerria >>

Sei pauso

1. www.domeinuak.eus-en sartu. 2. Erabili nahi dugun domeinuaeskuragarri dagoen egiaztatu. 3. Erabilgarri badago, web orriandauden erregistradore zerrendan

bat aukeratu eta bere web orrirajo. 4. Erregistradore web orrian eska-tutako datuak bete. 5. Erregistradorea fundazioare-kin harremanetan jarriko da,domeinuak fundazioaren iriz-

pideak betetzen dituen aztertze-ko. 6. Irizpideak betez gero, fundazio-ak erregistradoreari web orriaaktibatzeko eskatuko dio. Ordubatzuen ondoren ikusgai izanenda web orria.

Bierrik Fundazioaren BeleixeguaixeTxartelarekin azaroaren 28tik 30eraerosketak egiten dituztenak bi sariederren zozketan sartuko dira

Bierrik fundazioaren babeslediren 1.550 pertsonek Beleixeguai-xe txartel bana dute. Haren bidezSakanako 80 establezimenduetanbaino gehiagotan deskontuak etaabantailak dituzte urte guztian.Asteburu honetan, gainera, Belei-xeguaixe txartela erabiliz eroske-ta egiten badute pare bat sari ede-

rren zozketan sartuko dira. Aur-tengo bosgarren eta azken Saka-txartela esperientzia izanen daasteburukoa.

Bierrik fundazioko 1.550 babes-leei euren fideltasuna eskertzekomodua dira urte guztiko Beleixe-guaixe txartelaren deskontu etaabantailak. Aldi berean, txartelakSakanako denda eta establezimen-duetan erosteari ere bultzada emannahi zaio. Beraz, krisi garaian

batzuendako eta besteendako onu-ra du Beleixeguaixe txartelak. EtaSakatxartel asteburu honetangehiago.

Beleixeguaixe txartela lor-tzeko948 564 275 eta 948 562 107 hots eginedo www.guaixe.net atarian sar-tu eta Bierrik Fundazioko babes-le egin. Urteko 50 euro ordaindubehar dira. Horrek ibarreko 80establezimendu baino gehiagotanurte guztian deskontu eta abantai-lak eskaintzeko aukera ematendu. Gainera, txartelagatik pagatu-takoaren %25 errenta aitorpene-an desgrabatuko du.

Sariak 1. Artazako kanpinean bi lagu-nendako gau bateko egonaldiaetxola batean eta bi saio Finlan-dia gunean. 2. Iortia kultur guneko zinema-rako hilabeteko bi txartel etaBeleixeguaixe txartel bat.

Sakanako ikastetxe publikoetako3 eta 6 urte bitarteko 508 ikaslekastean hirutan fruta gosaltzendute. Lastailaren 20an hasi etabihar bukatuko da, sei astez. Kan-paina horren bidez elikadura ohi-tura osasuntsuak sustatu nahidituzte. Hala, gizentasunari aurreegin, zenbait gaixotasunen preben-

tzioan lan egin eta haurrek fruta-rekiko estimua handitzea lortunahi dute. Ikasleek fruta hauekdastatzeko aukera izan dute:meloia; konferentzia eta blanqui-lla udareak; gala, golden eta fujisagarrak; platanoa; mandarina;laranja eta azenario snaka.

Ikasleek fruten eta berdurenonuren berri ematen dituzten kar-telak ere ikusi dituzte euren ikas-tetxeetan. Nafarroako Gobernuaketa Europako Batasunak sustatu-tako kanpaina da. La Caixa fun-dazioak ekimenarekin bat egineta etxean kontsumitzeko frutajaso dute ikasleek ere.

Ikasleak ikastetxekaHerria Ikastetxea Ikasle kopuruaIrurtzun Atakondoa ikastetxe publikoa 145Uharte Arakil Aralarko Mikel donea ikastetxe publikoa 25Lakuntza Luis Fuentes ikastetxe publikoa 33Arbizu Arbizuko herri eskola 21Etxarri Aranatz San Donato ikastetxe publikoa 80Iturmendi Arrano Beltza ikastetxe publikoa 12Altsasu Zelandi ikastetxe publikoa 137Olatzagutia Domingo Bados ikastetxe publikoa 55Guztira 508

Zergatik .EUS?

.EUS fundazioko kideak aurkezpen ekitaldian. Artxiboa

508 ikaslek astean hirutanfruta gosaldu dute

Sakatxartela, erosketa sarirako bide

Page 6: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a6 sakanerria

Herriko ikastolak 40 urte bete dituBihar, larunbata, 12:00etatikaurrera ekitaldia izanen da plazan

Arbizuko Andra Mari Ikastolak 40urte bete ditu aurten. Urteurrenaospatzeko ekitaldia antolatu dute.Ekitaldi hori baliatuko dute orainarte egindako ibilbideari eta lagun-du duten guztiei aitortza egin etaesker ona adierazteko. Ospakizuna11:30ean trikitilari doinuekin abia-tuko da. Ekitaldia, berez, eguerdianhasiko da. Bertsoak, ekitaldirako pro-pio prestatutako bideo-emanaldia,argazki erakusketa, talde-argazkia,aatea eta beste izanen dira.

Lakuntzako elkartea sortu zutenbazkideek omenaldi beroa jasozuten

Badirudi betidanik egon dela, bai-na ez. 1964. urtean sortu zen Lakun-tzako Pertza elkartea. 24 lakuntza-rrek sortu zuten, sekulako ahale-gina eginda. Aurten, bada, 50 urtebete ditu ia 500 bazkide dituenelkarteak eta aurtengo bazkideegunean modu berezian ospatuzuten urteurrena.

Ekitaldiak bazkide hildakoenomenezko mezarekin hasi ziren.Ondoren, eta trikitixak lagundu-ta, poteo bikaina egin zen herrian.Hirurak aldera bazkaltzera bilduziren 200 pertsona inguru. 50.urteurrena ospatzeko bazkideekeuren bikotekidea gonbidatu ahalzuten. Bazkaria bitartean 50 urte

hauetako irudiak, bideoak etaargazkiak ikusi ahal izan ziren etakafearekin batera omenaldientxanda iritsi zen. Jesus Andres Ale-gria presidenteak eta juntako gai-nontzeko kideek txapela eta oroi-garria oparitu zieten elkartea sor-tu zuten hasierako bazkide haiei.Miren Ustarroz eskultoreak tripo-tak pertzan irikiten daudeneanhartzen duten itxura oinarritzathartuta sortutako eskultura poli-ta jaso zuten opari hasierako baz-kideek.

Ondoren, elkarteko bazkidemusikariek bat egin eta orkestraberezia sortu zuten Ricardo Are-ta aita-semeek, Edor Zubeldiaketa Ibai Ernaizek, Ernesto Ernaiz,Olatz Andueza eta beste hainba-ten kolaborazioarekin. Jakina, bil-

dutako guztiak jarri zituzten dan-tzan. Tarte batean Gregorio Zubel-dia bazkide sortzaileak mikrofo-noa hartu zuen, elkartea nola sor-tu zuten aipatzeko. IruñetikGasteiza artean beste elkarterikez eta Gipuzkoara joan behar izanzuten informazioa jasotzera, bai-na hasieratik argi zutela Gipuzko-an ez bezala, Lakuntzan emaku-meak onartuko zituztela. "Eta begi-

ra orain, ze elkartea, ze giroa, zehermosura" zioen Gregoriok.

Jai giroak herriko tabernetanjarraitu zuen eta frontoia ere betezen, elkartearen egunaren hariraantolatutako Nafarroako Sokati-ra Txapelketa jarraitzeko. Beraz,modu bikainean ospatu dutelakuntzarrek elkartearen 50.urteurrena. Beste horrenbesteospa daitezela.

Errigorako saskiakbanatzeko prestErrigoraren auzolanerako deiarierantzunez Euskal Herriko makinabat tokitatik jendea Ablitasera joanzen larunbatean. Baita sakanda-rrak ere. 120 pertsonatik gora Erri-berako uzta, euskarari puzkakan-painan eskatu ziren 12.000 saskiakprestatu zituzten, 9:00etatik17:00etara. Ondoren, guztiak Tute-rako Beterri elkartean afaldu eta igan-dean Cascanteko olio-errota bisita-tu zuten.

Larraitz Amadoz Lazkano

Urrezko eta zilarrezko dominakbanatu zituzten Arbizun igande-an. Miguel Angel Reparaz, Arbi-zuko odol-emaileen presidenteohiak adierazi zuen, “Arbizu beza-lako herri batentzat sei dominabanatzea asko da”. Horrelako ospa-kizunak ez dituzte urtero egiten,baina aurtengoa berezia izan dasari banaketa egin behar zutela-ko. Odol-emaileen festa mezarekinhasi zuten, horren ondoren domi-nak banatu zituzten eta bukatze-ko janaurreko batekin gozatzekoaukera izan zuten.

Aurten gainera, lekukotzaaldaketa izan dute Arbizuko emai-leen ordezkaritzan. Miguel AngelReparaz hogeita hamahiru urtezizan da Arbizuko ordezkaritzakopresidentea eta gazteen presen-tzia sustatu eta bultzatu egin nahidu. “Ehun eta hogeita bi odolemaile daude Arbizun baina

batzuk jubilatuak dira eta adinbatetik gorakoek ezin dute odo-

lik eman, horregatik, gazteenpresentzia nabarmendu nahi

dugu” adierazi zuen Reparazek.Horregatik, egun hau aukeratu

zuten presidente aldaketa egite-ko, egungo ordezkari berria InesJaka izanen da.

DatuakArbizuk 122 odol-emaile ditu gauregun, baina osasun arrazoienga-tik edo adinagatik guztiek ezindute odolik eman. Joan den urte-an 32 arbizuarrek eman zutenodola, 49 emate. Aurten emaile-ak 29 izan dira eta 45 emate egindituzte. Guztiak ere odol ematenormalak, aurten egindako afe-resis bat izan ezik. Emate gehie-nak Arbizun egin dira, odol-emai-leen autobusean. Handik pasatuziren pasa den urtean lau arbi-zuar, odol-emaile egiteko. Aurten,berriz, beste hiru izan dira. Biurtetan, beraz, zazpi odol-emai-le berri ditu Arbizuk. Gazteen pre-sentzia oso garrantzitsua da 65urtez gorakoek ezin dutelako odo-lik eman.

Larraitz Amadoz Lazkano

San Klemente papa, elurra tipi-tapaesaerak aurtengoan ez du arrazoi-rik izan. Hori bai, jai giro apartaeta jendetsua izan zuten asteburuosoan lizarragatarrek. Urterobezala, oroigarri bana eman ziz-kieten herriko gizon eta emaku-me zaharrenei. Ohitura duela 40urte inguru hasi zen jubilatueneguna ospatzen zutenean. Egunhartan, herriko gizon eta emaku-me zaharrenei banatu zieten oroi-garria eta aurten Joxe Senar etaPilar Garcia omendu dituzte.

Omendutako protagonisten alai-tasuna agerian geratu zen, baita

Isil-isilik dago baltsa dantzatzenzabaldu zuten bizitasuna.

SAKANA

Arbizu»Etxarri Aranatz»Lizarraga»

San Klementen elur falta baina giro aparta

Pilar Garcia eta Joxe Senar omendu zituzten igandean.

Lakuntza»

Arbizu»

Giro bikaina LakuntzakoPertza Elkartearen 50. urteurrenean

Zubeldia, elkartea nola sortu zuten azaltzen. Argazki gehiago: www.guaixe.net.

Odol-emaileen festa egunaDominak

Guztira sei domina banatu zituzten, hiru urrezko eta hiru zilarrezko. Berrogeita hamar aldiz baino gehiago odola eman zutenak, urrezkodominadunak alegia, Juan Bautista Flores Araña, Miguel Mendinueta Balda eta Jose Ignacio Reparaz Berastegi izan ziren. Zilarrezko domi-nadunak, berriz, hogeita bost aldiz baino gehiago eman dutenak, hauexek izan ziren: Marta Lourdes Chueca Lazkoz, Antxon Razkin Iha-bar eta Rosa Carmen Unzilla Araña.

Pentsio funtsakSasoiaren begipuntuanAstelehenean, 11:00etan, EtxarriAranazko plazan kontzentrazioa.Ondoren, Edmundo Fayanasenhitzaldia

Sasoiak, Nafarroako jubilatuen elkar-teak, pentsio funtsak salatzeko kon-tzentrazioa deitu du astelehenerako.Irurtzungo azokan egin bezala, Etxa-rri Aranazkoan ere pentsio funtsakkrisian ez daudela salatuko dute.Elkarretaratzea despeditu ondoren,11:30ean, Edmundo Fayanase pen-tsio funtsak zer eta nola kudeatzendiren azalduko du kultur etxean.

Page 7: 487 guaixe

Zerbitzuaren kudeaketa ematekodeialdia egin du udalak etaabenduan hobekuntza lanak eginenditu

Altsasuko Udalak etxegabeen ater-peko zerbitzua emateko deialdiaegin du eta interesatuek eureneskaerak abenduaren 9ra arte aur-keztu dituzte. Zerbitzuaren trukeudalak 28.556,08 euro emanen ditu.Aurreko deialdietan baino aurre-kontu handiagoa da, hartzaileakafari eta gosarietarako jakiak ero-si beharko dituelako. Kontratuakurte bateko iraupena izanen du,laura arte luzatu daitekeena; betiere, kaputxinoek lokala uzten segi-tzen duten bitartean.

Bestalde, Altsasuko UdalekoOngizate Batzordeak zerbitzura-ko araudia prestatu du, hilaren19ko udal bilkuran onartu zena.Orain arte ez zegoen halakorik.Zerbitzuan aldaketak izanen dire-la, eta hura kudeatzeko deialdiaegina dagoela baliatu du udalakilbeltzean araudia indarrean jar-tzeko. Araudiak lau kapitulu eta18 artikulu ditu. Haien bidez zer-bitzuaren helburua eta izaeraarautzen da. Araudian zehaztuakgelditu dira erabiltzaileek izanbeharreko ezaugarriak, eskain-tzen den zerbitzua eta erabiltzai-leen eskubideak eta betebeharrak.

Batzordeko buru Unai Hual-dek esan digunez, “gizarte zerbi-

tzuetako teknikarien laguntzazzerbitzuak ahalik eta gehien defi-nitzen saiatu gara. Helburuagutxieneko zerbitzuak zehaztuakgelditzea izan da”. Aldi berean,Hualdek nabarmendu du orainarte ez zegoen jarraipen batzordeasortu dela: “udaleko batzordekokideez aparte, gizarte zerbitzuenmankomunitateko teknikariakosatuko dugu”. Azken horren par-te hartzearen garrantzia azpima-rratu du zinegotziak.

Hiru zerbitzuLehena, informazioa eta harrera da.Zerbitzu horren egitekoen arteandaude: erabiltzaileez arduratzea,informatzea eta identifikatzea;

garraio- eta asistentzia-zerbitzuenberri eman; sarrera-irteera kontro-latzea eta araudia betetzen delazaindu; beharrezkoa izanez geroUdaltzaingoarekin eta Foruzain-goarekin harremana mantendu;etxegabeen erregistroa kudeatu;urteko memoria osatu eta udalakeskatutako agiriak egin.

Bigarren zerbitzua ostatu ema-tea eta mantenua da, egin beharzehatzekin: erabiltzaileak gelankokatu; etxegabeendako afariaketa gosariak prestatzea eta aterpe-ko jangelan zerbitzatzea eta otor-duetarako beharrezko garbiketaeta prestaketak izanen dira. Afariak,normalean, 21:30ean emanen dira.Beranduago sartzen direnendako,

23:30ean. Gosariak, berriz, 7:30etikaurrera emanen dira. Otordueta-ko menuak ere zehaztu ditu uda-lak eta edozein aldaketa UdalarenOngizate Batzordearen oniritziabeharko du.

Azkenik, higiene zerbitzuadago, honako zereginekin: egune-ro aterpeko altzariak, komunak,dutxak garbitzea, erratza eta zoru-garbitzailea pasatzea eta honda-kinak ateratzea; oheak egin, main-direak eta toailak egunero garbi-tu eta beharrezko mantak etaizarak berritu; gargarriak erosi;argi, ur eta bestelako zerbitzuengiltzen kontrola eta aterpean ten-peratura egokia mantentzea.

Hiru hilean behin egin dezake-

te lo etxegabeek Altsasuko aterpe-an. Arduradunak hala eskatutasalbuespenak onartu ditzake uda-lak. Aterpea ilbeltzaren 1, 5 eta 6an,garilean, festetan eta abenduaren24, 25 eta 31n itxita egonen da.

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a sakanerria 7

Altsasu»

SAKANA

Nafarroako Elikagai Bankuakurteko bigarren jaki bilketa han-dia iragarri du gaurko eta etzi-ko. Imajina dezakezun baino gosegehiago dago leloa du asteburu-ko jaki bilketak. Eta horregatik,harekin bukatzeko laguntza eska-tu du Nafarroako Elikagaien Ban-kuak. Sakanan ere denda etasupermerkatuetan jakiak bildu-ko dituzten boluntarioak izanendira. Eta, bestela, jakiak uztekopuntuak prest izanen dira. Aste-lehenaz geroztik Farmaplus kate-

ko botiketan ere jaso dituztejakiak.

Nafarroako Elikagai Bankutiknabarmendu dutenez, bilketa “pre-miagatik” egiten da. Urtetik urte-ra jasotako jaki kopuruak gora egi-ten badu ere, elikagaien beharraduten pertsonen kopuruak eregora egin du. Jaki bilketako anto-latzaileek elkartasuna nabarmen-du dute: “lehenik boluntario gisaparte hartzen dutenena, baina bai-ta jakiak ematen duten pertsonaeta enpresena ere”.

Non jaso

Irurtzunen: Coviranen eta Eros-kin; Uharte Arakilen: udaletxea-ren beheko aldean; Arbizun:Ali-proxen, Inaxiren dendan eta eli-zan (gaur goiz eta arratsaldez;bihar goizez bakarrik); EtxarriAranatzen: medikuaren etxezaharrean (gaur goiz eta arra-tsaldez; bihar goizez bakarrik)etaAltsasun: BM, Dia, Eroski cen-ter eta Eroski city.

Premia dutenendako jakiak biltzeko egunak: gaur eta bihar

Bankuak elikagaiekin batera, batzuetan garbiketa produktuak ere banatzen ditu

Nafarroako parlamentariak 2008an aterpea ezagutzera hurbildu ziren. Artxiboa

Hobekuntza lanak

Udan komunak berriztatu dira,sarrerako kartelak ere eta ater-pe guztia margotu da. La Cai-xaren gizarte ekintzaren bidezegin da hori. Baina gehiagorenpremia sumatu dute udalean.Izan ere, kaputxinoen komen-tuko sukaldean prestatzen diragaur egun etxegabeen aterpe-an ematen diren afariak etagosariak. Baina komentuan dau-den bi fraideak adinekoak diraeta beste norabait lekualda-tzen badituzte sukaldea erabil-tzeko aukerarik gabe geldituaurretik udalak esku hartzeaerabaki du. Horregatik, afariak eta gosariakprestatzeko bitrozeramika pla-kak, ke kanpaia, hozkailua etasukaldeko altzariak eta horiekabenduan jarriko ditu udalak eta1.827,02 euroko inbertsioa eska-tuko dio. Irabazi asmorik gabe-ko erakundeei eman beharre-ko diru poltsa bestelako beha-rretara bideratzea erabaki zuenAltsasuko Udalak eta hau dahorietako bat. Bestalde, aterpe-txean udalak dituen ondasuneninbentarioa egin da. “Haiek zain-du eta aseguratu beharko dituz-te” esan digu zinegotziak.

Ilbeltzean etxegabeen aterpeak araudia mustuko du

Frontoiko tabernarenkudeaketarakoproposamenakaurkeztu daitezkeAtabo-Altsasutik jakinarazi dute-nez, frontoiko tabernaren kudeake-ta eta Burunda frontoiaren mante-nua emateko deialdia egin berri du.Kontratua urte batekoa izanen da,hirura luzatu daitekeena. Interesa-tuek 18 egun dituzte euren propo-samenak aurkezteko. Puntuaziohandiena lortzen duen eskaintzariemanen zaio kudeaketa.

»

Page 8: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a8 sakanerria

Espainia laztana, gurea bukatu dakantuaren bertsioarekin bideoklipaegin dute etxarriarrek auzolanean

Kataluniako Mali Vanili taldearenEspanya cariño, lo nostre no funcio-na moldatu eta España laztana,gurea bukatu da kantua egokitudute etxarriarrek. Bikote batenbanaketa balitz bezala jokatzendute aktoreek, baina kantuarenletrak Espainiaz dibortziatzera doa-naren kontakizuna azaltzen du.

Ainhoa Juanizek eta TxetxuColladok jokatzen dituzte protago-nisten paperak. Moldaketa abesten

dutenak, berriz, Hesian taldekoZuriñe eta Fran dira. Kantuaren sor-tzaile kataluniarrak ere bideoanageri dira. Etxarri Aranatzen,Lakuntzan, Aralarren, Leitzan,Zumaian, Astigarragan eta Getarianhartu zituzten irudiak. Bideoklipakneurri batean 8 apellidos vascos fil-ma gogorarazten du.

HirugarrenaKritika eta aldarrikapena uztar-tzen duen hirugarren lana da hori.Etxarriarrek auzolanean aurretikGora herri askeak (2011-05-07) eta

Etxarri mugi (2013-07-03) bideo-klipak egin dituzte. Jon Palomo fil-mak-etik adierazi dutenez, lanhorien helburua da Etxarrikoherri dinamika suspertzea, etxa-rriarrak auzolanaren garrantziazjabearaztea eta autogestioarenbalioa aldarrikatzea. Beti ere, giroonean eta umoretsuan adin ezber-dinetako herritarren arteko harre-manak sustatuz.

Gettin Robotikakinbertitzaileei bereproiektua aurkeztuzienAltsasuko enpresak ostegunean Neo-tec Innvierte foroaren 13. edizioanparte hartu zuen. Estatu osoan egin-dako hautaketa baten ondoren, 16enpresek euren proiektuak aurkez-tu zituzten. Guztiak ere oinarri tek-nologiko berritzailea duten enpre-sak dira, hasierako garapen-fasee-tan eta hazten ari direnak, eta kapitalabehar dutenak beren prototipoarengarapena amaitzeko, beren produk-tua hobetzeko edota merkatuan sar-tzeko, edo beren enpresa-ikuspegia-ri buelta bat emateko. Konpainia horien kapitalizazioa lor-tzeko aipatu foroak arrisku-kapita-leko enpresak, berrikuntzari lotu-tako inbertitzaileak eta ordezkariinstituzionalak elkartzen ditu. Enpre-setako ordezkariek haiei eman zie-ten euren asmoen berri. GettinRobotika enpresa altsasuarrak for-jaketa eta galdategiaren sektoreanrobotizatutako zelulak garatzeazeta ezartzeaz arduratzen dela azal-du zien bildutakoei eta garatu dituenmakinen berri eman ere.

Hego Euskal Herrikotren loturaren“garrantzia” Horixe aipatu dute EAE etaNAfarroako gobernuek eta SustapenMinisterioari eskatu diote heldu denurterako bi erkidegoen artekolotunea nola gauzatu behar denzehazteko

Nafarroako Sustapen kontseilariLuis Zarraluqui eta Eusko Jaurlari-tzako Ingurumen eta Lurralde Poli-tikako kontseilari Ana Oregi ostira-lean elkartu ziren. Biek ere bi komu-nitateak Prestazio Handiko Trenarenbidez (PHT) lotzeko garrantzia azpi-marratu zuten, nabarmenduz “Ebrofuntsezko ardatz estrategikoa” dela,“Europarako bi korridore lotzendituelako: Kantabriko-Mediterra-neoa eta Atlantikoa”. Nafarroa etaEuskal Autonomia Elkartea trenazkarraren bidez lotzeko aukera guz-tietan Sakana ageri da. Parisen auzipetuei

elkartasuna azaltzen Azaroa hasieratik ETAko logistikaaparatuko kide izatea egozten die-ten zazpi euskal preso epaitzen aridira. Horien artean dago OihanBarandalla. 2005 eta 2006. urteenartean armak eta lehergaiak lapur-tzea eta bahiketa egozten diete. Auzi-petuen 45 senide eta lagunek, tar-tean sakandarrak, igande gaueanautobusa hartu eta Parisera joanziren, “euskal herritarrei elkartasu-na eta maitasuna adierazteko”. Aste-lehenean, epaiketaren ondoren tar-te batez auzipetuak besarkatzekoaukera izan zuten. Epaitegitik kan-po amnistiaaldarrikatzen kontzen-trazioa egin zuten.

Bideoa ikustekowww.youtube.com/watch?v=qsy0AlkkcH8

Etxarri Aranatz»

Etxarri Aranatz»

Altsasu»

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

Arbizu»

Altsasu»

SAKANA

Dibortzio baten kantakizuna

Bideokliparen iragarkia.

»

Euskararen egunaAltsasun ospatukodu Iñigo Aritzak Burundako ikastolak asteazkeneanEuskararen Nazioarteko Eguna ospa-tzeko egitaraua prestatu du. Eguer-dian Lehen Hezkuntzako ikasleakForu plazan herri jolasetan parte har-tuko dute. Egitaraua osatzeko AlexTxikon mendizalearen hitzaldia ira-garri dute. 18:00etan izanen daTxioka haur ikastolan.

Parean dugun pertsona euskal-duna ote den ez dakigunean, eus-karaz egin eta beste hizkuntzabatean erantzuten digutenean…Egoera deserosoak dira euskaldunaskorendako eta hizkuntza-estre-sa sortzen die. Deserosotasun horiarintzeko eta desagerraraztekobaliabideak jaso zituzten astebu-ruan 17 sakandarrek. TELP taile-rra (Taller d’Espai Lingüístic Per-sonal) Gemma Sanginesek emanzuen euskaraz; Sangines tailerrasortu duen piskologoetako bat da.

Horiexek elkartuko dira bihar,18:30etik aurrera, Etxarri Aranaz-ko kultur etxean. Euskal HerrianEuskaraz-ek (EHE) 35 urte beteditu eta “aurrera egiteko atzera begi-ratzea” erabaki dute. Horregatik,egungo kideek batzarrera gonbida-tu dituzte aurretik EHEn arituta-

koak. Batzarrean egindakoaz etaegiteko gelditzen denaz eta hori nolaegin den aztertuko dute. Azkenbatean, EHEko kideek aurretik ari-tutakoen esperientziak partekatueta haien ekarpenak eta iritziak jasonahi dituzte. Batzarraren ondorenafaltzera elkartuko dira guztiak.

Etxarri Aranatzen 90eko hamar-kadan izan zen EHEko taldea. Harilekukoa Ziriketzen euskara talde-ak hartu zion. Azken hori desager-tzean euskaltzaleen belaunaldi berribatek EHEren talde berria sortuzuen aurreko hamarkadan, orain-dik martxan dena.

Biharko Arbizuko Gazte Asanbla-dak hainbat ekitaldi biltzendituen egitaraua prestatu du. Gaz-teek eguerditik aurrera izanen

dute zeregina. Biharko egitaraubetearen sarrera gisa, gaur Arbi-zuko Gazte Asanbladaren ibilbi-dearen errepasoa eginen dute.

Seigarren aldia da gazte asanbla-dak Gazte Eguna udazkeneanospatzen duela, lehen maiatzeanegiten baitzen.

Egitaraua >> Azaroak 28, ostirala 19:00etan Burrunbada. 22:00etan AGA memoriak.

>> Azaroak 29, larunbata 12:00etan Txupinazua eta auzatea. 13:00etan Triki bertso poteua. 14:30ean Bazkaia. 17:00etan Gazte asanbladen artekotxapelketa. 18:00etan Elektrotxaranga. 20:00etan 28ak libre, kontzentrazioa. 21:00etan Boikatada. 23:00etan Kontzertuak: Karroña etaZartako-k.

Euskaraz, eroso

Sanginesen inguruan elkartu ziren tailerrean parte hartu zutenak.

Atzoko eta gaurko EHEkideak

Gazte Egunaren bezpera

Gazteak gurdi gaineko rock emanaldiarekin gozatzen. Artxiboa

Geroa Baiko buruakAltsasun Gaur, 20:00etan, Altsasuko Iortiakultur gunean

Uxue Barkos, koalizioaren Nafarro-ako Gobernuko presidentziarako hau-tagaia, eta Manu Aierdi, Geroa Baikoparlamentarioa, gaur Altsasun izanendira. Hitzaldi-eztabaida ekitaldi ire-kia da gaurkoa. Geroa Baiko burueksakandarren iritziak, kexak, kezkaketa iradokizunak jaso nahi dituzte. Aldiberean, eurek erakundeetan egitenari diren lanaren berri emanen dute.Legegintzaldi akaberan Geroa Baikokideek balantzea egin eta aurrera begi-rako ikuspegia partekatu nahi duteelkartzen diren sakandarrekin.

Page 9: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a sakanerria 9

Altsasuko lau ikastetxeetakoikasleek adierazpena irakurri etaaurten eraildako 45 emakumeakizan dituzte gogoan

Altsasuko Udalak bilkuran ahobatez onartutako adierazpenariahotsa jarri zioten asteartean ikas-leek. Aralarko Mikel Donea insti-

tutua, Sakana Lanbide Heziketainstitutua, Sagrado Corazon ikas-tetxeko eta Iñigo Aritza ikastola-ko 280 ikasle izan ziren adierazpe-naren irakurketan parte hartuzutenak. Hura irakurri ondoren,aurten estatuan eraildako 45 ema-

kumeen izenak aipatu zituzten.Haien izenak Iortia kultur gune-ko kristaldegian gelditu ziren.Ikasleak, berriz, barrura sartuziren emakumeenganako indarke-ria salatzeko film laburren ema-naldi batean parte hartzera.

Laurogei bat pertsona elkartuziren atzo Altsasuko Foru plazanmugimendu feministak deituta.Emakumeen kontrako indarke-riari aurre egiteko autodefentsasarea aldarrikatu zuten. Borobi-

lean bilduta, haria elkarri pasa-tuz autodefentsa sarea jostea iru-dikatu zuten. Bilkuraren ondo-ren, Gure Etxea eraikinean filmlaburren emanaldia izan zen eta,despeditzeko, auzatea.

Altsasu»

Altsasu»Etxarri / Altsasu»

Altsasun egindako elkarretaratzea. Etxarrin 40 bat elkartu ziren. Utzitakoa

Aurten eraildako 45 emakumeen izenak zerrendatu zituzten eta haiekin ikasleek ilara sortu zuten.

»

»

Emakumeenganakoindarkeriaren kontrakoautodefentsa sarea ehuntzen

Ikasleak emakumeenganakoindarkeriaren kontra

Tren geltokiaren150. urteurrenekoerakusketaAbenduaren 2tik 21era astegunetan18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean

Agorrilaren 15ean mustu zen Altsa-suko tren geltokia eta horrekin bate-ra zabalik gelditu zen Madril eta Irunarteko trenbidea. Urteurrena dela etahamar trenzale altsasuarrek erakus-keta prestatu dute Iortian. Trenak ibi-li ahal izateko ogibide ugarien lan tres-nak eta jantziak ikusgai jarriko dituz-te. Haiekin batera trenak martxanizanen dituen maketa bat ere izanenda ikusgai. Argazki zaharrekin bate-ra Jesus Ignacio Miguel Amoztegirenkoadroak ere ikusgai izanen dira. Bai-ta trenarekin erlazioa izan dutenemakumeen testigantzak ere. Aste-artean 18:00etan zabalduko da era-kusketa eta jubilatu elkarteko abes-batza ariko da kantuan.

Kronologia laburra

XIX. mendea Aurreneko trenbi-deak jarri ziren Europan. 1855 Espainiako GobernuakTrenbideen Lege Orokorra onar-tu zuen. Madril-Irun trenbidearen ibilbidea zehaztuzen. 1858 Compañia de los caminosde hierro del norte enpresa sor-tu zen. 1863Altsasuko tren geltokiareneraikuntza bukatu zen. 1864-08-15 Altsasuko tren gel-tokia mustu zen. 1841 Gerraren ondoren trenkonpainiak ondoa jota zeudeneta estatuak RENFE sortu zuen. 1955-1995Enpresa ugarik eurenekoizpenak bidaltzeko erabilizuten trena. Bidaiari askorenabiapuntua ere izan zen.

Larunbatean, 19:00etan AltsasukoForu plazatik manifestazioa

Gure ikurren alde. Inposiziorik ez!leloa buru duen manifestazioa egi-nen da bihar Altsasun. Epaiketaegin bitartean Nafarroako Auzi-tegi Gorenak Altsasuko Udalariikurrina behin-behinean kentze-ko eskatu dio. Erabaki horren kon-tra protesta egitera deitu dituztealtsasuarrak.

Geure Ikurren Alde ekimenakZelai kalean Altsasuko eta Nafa-rroako banderak eta ikurrina jarrizituen masta banatan otsailaren23an. Herritarrek jarritako ban-derak zirela nabarmendu zutenorduan. Banderak jarri eta bere-hala Jose Javier Esparza AbaurreaToki Administrazio kontseilariakAltsasuko Udalari ikurrina ken-tzeko eskatu zion. Nafarroako Iku-rren Legea urratzen zuela argu-diatu zuen horretarako. GaraziUrrestarazu Zubizarreta alkateakerantzun zion: “udalak banderakjartzeko baimena eman zuen, bai-na ez da haien tutore”.

Gobernuak auzitara jo zuen,

kautela neurri bezala banderakkentzea eskatuz. Hasiera bateanez zuten neurri hori onartu, bai-

na helegitearen ondoren etorri dahura behin-behinean kentzekoepaia.

Emakumeabertzaleentopaketarenaurkezpen bikoitzaAsteartean, 19:00etan AltsasukoGure Etxean eta ostiralean,18:00etan Etxarri Aranazko kulturetxean

Euskal HerrikoBilgune Feminis-tak VI. EmakumeAbertzaleenTopaketa anto-latu du abendua-ren 13rako, Ondarroan. Jostorratzakdantzan ditugu, Euskal Herriarenburujabetza feministarantz leloadu topaketak. Bilgune Feminista2002an sortu zenetik bere ildoa mar-katu duen plan estrategikoa egoki-tu eginen du. Oinarriak zehaztekoeztabaida gunea izanen da Onda-rroako topaketa. Etxarri Aranazkoeta Altsasuko Bilgune Feministakokideek euren herrietan topaketarenaurkezpen bana egin dute.

Informazio gehiago2014topaketafeministak.net/

Ikurrina kentzearen kontrako protestaBatzarra

Ostiraleko Burunda pilotalekuan egindako batzarrean 200dik gora altsasuar elkartu ziren.Han Altsasun ikurrinaren aldeko dinamika bat martxan jartzea erabaki zen. Etxeetan iku-rrinak zintzilikatzeko gonbitea luzatu dute eta biharko manifestazioa ere deitu dute.

Page 10: 487 guaixe

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Elai Alai dantza taldean irakasle baten beha-rrean gaude hilabete batean zehar edo.Interesatuak [email protected] helbideraidatzi edo Evarekin kontaktuan jar daitezela: 64640 31 20.

Harakina behar da Goierrin. Esperientziadunaeta langile fina. Interesatuek hots egin dezatela635 75 83 75 telefonora.

LAN ESKARIA

Zaintza eta etxeko lanak. Emakumea naiz etaetxeko lanak egiteko, haurrak eta adineko pertso-nak zaintzeko lana bilatzen ari naiz. Eskarmentueta ezagutza handia ditut alzheimer duten per-tsonen zaintzan.Orduka. Nire telefonoa 639 1588 12.

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Sakanan liburu-denda eskualdatzen da.Interesatuek hots egin dezatela 666 79 43 53telefonora

IkastaroakAstrologia eta Reiki. Astrologia: ikastaroak,kontsultak, karta astrala. Reiki: ikastaroak, saio-ak. Hots egin 659 82 94 38.

AES. “Ingelera elkarrizketa praktikak”, Arbizun,40 ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplikatutako tre-batasun pertsonalak, Arbizun, abenduan;Informazio gehiago: 948 46 83 07 eta [email protected]

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketaV. Gaztezulo bideo lehiaketa. Bideoek “Hi

eta hire munduak” gaia izanen dute oinarri.Gutxienez minutu bat eta gehienez 3 minutukoluzera izan beharko dute. 16 urtetik gorako gazte-ek parte hartu dezakete. Lanak azaroaren 6a eta16a bitartean aurkeztu daitezke. Informaziogehiago: www.gaztezulo.com

Oharrak Etxarriko irakurketa taldea. Abenduaren20an, 19:00etan, Fermin Etxegoienen“Autokarabana” liburuaz hitz egitera elkartukodira Etxarri Aranazko liburutegian.

Iruñeko euskarazko telebistaren alde.Xaloa telebista Iruñerrian euskara hutsean emiti-tzen hasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

Elkartrukea. Ingeles mintza. Maita ertain edogoraxeagokoa baduzu eta langilea bazara –ezikasleentzat- ingeles herdoildu hori taldean aska-tzeko. Aingeru 685 47 46 82.

EHE ren zozketa. Edinburgon 2 lagunendakoegonaldia 348 zb txartelak eskuratu du. Zenbakisarituaren jabea [email protected] e-postara mezua bidal dezala.

CAF-ELHUYAR sariak. Hiru kategoria daude:Dibulgazio-artikulu originalak (2000 eurokosaria), zientzia-kazetaritzaren arloko lanak(2000 euro) eta zientzia gizartean sorkuntza-beka (5000 euro). Lanak 2015eko otsailaren 12aarte bidal daitezke, Elhuyarren egoitzara (ZelaiHaundi kalea 3), Osinalde industrialdea, 20170Usurbil) edo [email protected] hel-bide elektronikora.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edo

http://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea. Nahi baduzu, deitu 661- 59 04 20telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 68

9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-

tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juridi-koa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen aribazara, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula,izatezko bikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko GureEtxean (948 564 823 edo [email protected]).

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a10 oharrak

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• David Anrango Santillan,azaroaren 5ean Etxarrenen.• Iradi Lanz Senar, azaroaren15ean Lakuntzan.• Aroa Reparaz Caballé,azaroaren 16an Arbizun.• Itsaso Vicario Unamuno,azaroaren 21ean Altsasun.• Unax Miranda Marin, azaroaren22an Uharte Arakilen.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Borja Ondarra OndarraVII. urteurrena

Neguko goiz bateanihintzak hormatu zizun bizitzagurean lausotu zitzaigun eguna.

Aitzitik, zu horren gertu egiagaude, zu itzuli bitartian.

Etxekoak

Page 11: 487 guaixe

kirola >>MENDIA-ESPELEOLOGIA

URBASA-ENTZIARI BURUZKO LIBURUA:Lizarrako Talde Espeleologikoko AgustinChascok, Jesus Fernandez de Muniainek

eta Angel Luquinek Sintesis Espeleológicade Urbasa-Entzia aurkeztu dute, Urbasakobarrenen berri ematen duena.

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a 11

KiroldegiaPilota

Joanes Bakaikoakbere bigarren laut´erdiko txapelajantzi nahi duAbenduaren 3ko jubenilenNafarroako lau t´erdiko finaleanUnai Laso izango du aurkari

Asteazkenean Guillermo Mazo Memo-riala-Nafarroako Jubenilen Lau T erdi-ko Txapelketako final erdiak jokatuziren Lekunberrin. Pronostikoak beteziren: Huarte Iruñeko Lasok 18-10 ira-bazi zion Errekako Medinari eta Erre-kako Joanes Bakaikoa etxarriarrak 18-5 hartu zuen menpean San MigelekoBingen Anduaga. Nafarroako Jubenilen Lau T erdiko fina-la abenduaren 3an jokatuko da, Nafa-rroaren Egunean, asteazken goizean,Iruñeko Labriten. 2013ko finaleanJoanes Bakaikoak jantzi zuen txape-la, Bortzirietako Jon Olaizolari parti-da gogorrean 18-5 irabazi eta gero. Eaaurten ere txapela Etxarrira datorren!

Pilotu irurtzundarrak asteleheneanjaso zuen saria NafarroakoJauregian, Yolanda Barcinapresidentearen eskutik

Nafarroako Gobernuak Gazteta-sunaren Sariak eman zituen aste-lehenean, Nafarroako Jauregianospatutako ekitaldian, Yolanda Bar-cina presidentea buru zela. Aurten-go sarietako bat Sakanara etorrida, Alex Mariñelarenak Gaztetasu-naren Balioa saria jaso zuelako.

Ezbeharrak gainditzeko gri-nagatik, “eredu”“Gaztetasunaren Balioa sariakelkartasun eta esfortzu ibilbideaadierazi nahi du. EpaimahaiakAlex Mariñelarenari errekonozi-mendua egin nahi dio sari honekin,pilotu gazte hau borrokaren etaezbeharrak gainditzeko jarrerareneredua baita, gaztetasunaren adi-bidea. Istripu larria izan zuen PaulRicard zirkuituan, eta ordutik Nafa-rroako gazteendako adibidea da,ezbeharrak gainditzeko grinagatik,amore ez emateagatik eta horren-

beste esfortzu egin ondoren lortu-takoa berriro berreskuratzeko egi-ten duen borrokagatik. Alex, gaz-te guztiendako eta nafar guztienda-

ko eredu zara. Zorionak ezbeharrakgainditzeko duzun grinagatik” adie-razi zion Yolanda Barcinak AlexMariñelarenari saria ematerakoan.

Gaztetasunaren Balioaren Saria Mariñelarenarendako

Eskertuta

Alex Mariñelarena oso eskertuta zegoen errekonozimenduarengatik. “Lehendabiziko hila-beteetan ez nintzen guztiz jabetzen bizi ari nintzen egoeraz, eta ez nion guztiz aurre egiten.Alta eman didatenetik, guztiz errekuperatzeko oraindik ere esfortzu gehiago egin behardudala ikusi dut, interes gehiago jarri eta errealista izan behar dudala. Gauzei buelta gehie-gi ematen diet, lo egitea kosta egiten zait eta horregatik nigan konfiantza dutela ikustea,hau da, lehen egiten nuena egiteko errekuperatu ahal naizela uste izateak asko pozten nau”adierazi zuen irurtzundarrak. Egun oraindik ere istripuaz osatzen dabil irurtzundarra. Sorbaldako indarra errekuperatzea etaoreka guztiz errekuperatzea falta zaio, baina gogor entrenatzen ari da, heldu den urtean zirkui-tuetara bueltatzea baita bere asmoa, Espainiako Abiadura Txapelketan aritzea.

Pilota

11. Iñigo Aritza ikastolako

Pilota Txapelketa

Goazen hirugarrenjardunaldiarekinBihar XI. Iñigo Aritza ikastolako Pilo-ta Txapelketako 3. jardunaldia joka-tuko da 16:30ean, ikastolako frontoian.

3. jardunaldia

Larunbatean, 16:30ean, IñigoAritza ikastolako pilotalekuanLH4: Aimar Bengoetxea – HegoiLakuntzaLH5:Iker Saturio – Amets BorregueroAne Ojer – Arkaitz AgirretxeLander Peral – Koldo MentxakaIrati Lumbreras – Araitz SanRomanJon Navarro – Ekiñe FernandezAritz Sevilla – Ander GoikoetxeaMarkel Arakama – Asier SolisOlatz Galarza – Amaiur ZubiriaLH6:Ekhi Olabide - Jokin Senar Oier Gastesi – Aitor OvejeroDBH2:Urko Gartzia – Beñat Aldasoro DBH4:Manex Goikoetxea - Gorka Ansa

Page 12: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a12 kirola

AtletismoaPala

Areto futbola Areto futbolaSokatira

Murtzian omendu zituen El PozoMurciak. Ondorengo partidan, ElPozok 7-0 irabazi zion Magna Xotari

El Pozo Murciak 25 urte bete ditueta ospakizun ekitaldien barruan,larunbatean Magnaren kontrakopartida hasi baino lehen Murtzia-ko taldeak Magnako Javi Eseverrikapitaina eta Imanol Arregi entre-natzaile irurtzundarra omenduzituen, “Javi Eseverri kategoriakojokalari beteranoena delako, etaImanol Arregi, El Pozoko Dudaentrenatzailearen antzera, taldeberbera entrenatzen urte mordox-ka daramalako”.

Partidari dagokionez, hasie-ran Magnak El Pozoren erasoeiaurre egin zien, baina 9. minutuanEl Pozok gola sartzea lortu zuen,eta hortik aurrera taldea jaun etajabe izan zen. Azkenean, 7-0 gai-lendu ziren murtziarrak, garaipenmingarria Magnarendako.

Gaur Marfil aurkari partidaerabakigarrianSailkapen orokorrean Inter Movis-tar da liderra (29 puntu). MagnaNafarroa Xota 9.a da, 16 punture-kin. Espainiako Koparako txapel-ketan parte hartzeko lehen 8 postu-

tan sailkatu beharra dauka Magnak;hortaz, guztiz erabakigarria da gaur20:30eanAnaitasuna Pabilioian Mar-fil Santa Coloma taldearen kontrajokatuko duten partida. Ea puntuaketxean geratzen diren.

Dani Saldise eta Pablo Ibarra,21 urtez azpiko selekzioraMagnako Dani Saldise eta PabloIbarra jokalariek Espainiako 21urtez azpiko selekzioan aritzekodeia jaso dute. Espainiak Txekia-ko Errepublikaren kontra bi lagu-narteko partida jokatuko dituabenduaren 1ean eta 2an. Bestal-de, Magnako Victor Arevalo joka-laria lesionatuta dago eta 3 asteemango ditu bajan.

Nafarroako Goma Gaineko txapeldunakizan ziren gizonezkoen 8x8 600kilotan eta mistoen 8x8 550 kilotan

Lakuntzako Behar-Zana pilotalekuabete egin zen larunbat arratsalde-an, Nafarroako Goma GainekoSokatira Txapelketako azken jar-dunaldia jokoan baitzegoen.

Gizonezkoetan 8 tiratzailez osa-tutako taldeak lehiatu ziren Nafa-rroako Goma Gaineko Gizonezko-en 600 kilotan. Beti-Gazte izan zenonena, eta txapela janztea lortuzuten lesakarrek (6 puntu). Amaiur

izan zen txapeldunordea (6 puntu).Hirugarren postua erabakitzekoborroka bizia izan zuten Berrioza-rrek eta Txantreak. Berdinketaapurtzeko bi tiraldiak Berrioza-rrek irabazi zituen eta bera izan zenhirugarrena (3 puntu). Txantreasailkatu zen azkena (3 puntu).

Talde mistoetan gizonezkoeketa emakumezkoek osatutako tal-deak lehiatu ziren. Berriozar izanzen txapelduna (6 puntu), Amaiurtxapeldunordea (4 puntu) eta Txan-trea hirugarrena (2 puntu).

Ohikoa denez, abenduaren 8anjokatuko da Zubeztia elkarteakprestatutako 34. Oinezko lasterketaedo 31. Alberto Barricarte memoriala

Altsasuko Zubeztia elkarteak Altsa-suko Udalaren laguntzarekin anto-latutako Herri Lasterketak 34. edi-zioa beteko du aurten, eta 31. urteaizango da aipatu lasterketak Alber-to Barricarte memoriala izena har-tu zuela. Proba herrikoi hau, ohidenez, abenduaren 8an jokatuko da,Ama Birjinaren egunean, astelehe-narekin, 11:30ean. Korrikalarienda-ko zita garrantzitsua da, San Silves-trearekin batera urteko azkenhitzordua izaten baita. Aurrekourtean 219 korrikalarik hartu zutenparte proban eta antolakuntzakparte-hartze polita espero du.

12,4 kmHerrian barna antolatutako zirkui-tuari lau buelta eman beharko diz-kiote korrikalariek, guztira 12,4km. Goizeko 11:30ean abiatuko dalasterketa, Zubeztia elkartearenalbotik. Foruen Plazatik, eta Ferialeta Lapurbide kaleetatik barnaLarrainbidera helduko dira korri-kalariak, Zubeztia kalea pasatu etagero Zelai kalea igotzeko. Zelai kale-ko goialdean buelta hartu eta Isido-ro Melerorantz joko dute lasterka-riek, Araba eta Idartzagain kalee-tatik Auzobidera heltzeko, eta

handik Alzania kalea hartzeko.Alzania kaletik San Juanera iritsi-ko dira korrikalariak eta bertatikZubeztia elkartera joko dute. Huraizango da helmuga.

Izena ematea egunean bertanIzena ematea dohainik da. Aurre-tik www.dantzalekusakana.comweb gunean egin daiteke edo egu-nean bertan, 10:00etatik aurrera,Gure Etxean. Bi kategoria izanendira: 18 eta 39 urte arteko emaku-meak eta gizonak, eta 40 urtetikgoragoko emakumeak eta gizonak.Bukaeran Zubeztia elkarteak har-tuko du sari ematea eta auzatea.Gainera, sariak zozketatuko dira.

IX. Sakanako NeskenPala Txapelketako 2.Jardunaldia jokoanGuztira 26 bikotek eman dute ize-na IX. Sakanako Nesken Pala Txa-pelketan. Aurreko asteburuan hasizen txapelketa, helduen lehen mai-lan izan ezik. Beraiek asteburuhonetan ekingo diote lehiari. Aben-duan jokatuko dira finalaurreko-ak eta finalak. Partidak Etxarri Aranazko eta Altsa-suko pilotalekuetan jokatuko dira,ostiraletan (19:00etatik aurrera),larunbatetan (15:30etik aurrera)eta igandetan (10:30etik aurrera).

2.jardunaldia

Benjaminak: Miren-Maialen / Maria-AneMaria-Ane / Julene-OlaiaKimuak: Elorri-Ane / Maddi-IrantzuNaroa-Izaro / Maddi-IrantzuHaurrak: Maitane-Dinora / Elai-LuziaJune-Naroa / Uxue-AinhoaKadeteak: Irati-Aroa / Oihane-NaroaOihane-Naroa / Eider-IkerneHelduen 2. Maila: Irati-Leire / Ariane-AndreaLopez de Luzuriaga-Suarez /Uxue-uxueGarazi-Irati /Andrea-IzarAne-Miriam / Ane-IgoneHelduen 1. mailaYanira-Rebeka / Amaia-NagoreMaite-Saioa / Ainhoa-Maddi

Altsasuko Barricarte herri lasterketarako prest

Sakanako atletismokopako azkenlasterketaLasterketa honekin SakanakoX. Atletismo Kopa-Lasa KirolakSariari bukaera emango zaio.Momentuz gizonezkoetanJavier Moreno altsasuarra dalehena. Atzetik daude Francis-co Javier Gomez eta Iban Gon-zalez eta Sergio Garcia de Eula-te, puntutan berdinduta. Ema-kumezkoetan Izaskun Beunzadago buruan, Maite Zabaleta-ren eta Haizea Ramirez de Alda-ren aurretik.

2013an 219 korrikalarik hartu zuten parte.

Puntako tiratzaile nafarrak aritu ziren lanean larunbatean Lakuntzan. El Pozo Murciako Bolarin presidente-ak eman zien oroigarria.

Beti-Gazte eta BerriozarNafarroako txapeldun

Imanol Arregi eta JaviEseverri omenduak

Bunkerrek hartu duburutza Futsalsakanan

Asteburuan 2. Futsalsakana AretoFutbol Txapelketako 4. jardunaldiajokatu zen. Arbizuk eta Racing SanMigelek partida ikusgarrian seinaberdindu eta gero, eta BunkerrekBack Street Boysen kontra 1-7 ira-bazi ondoren, Bunker da lider berria. Sailkapenean Bunker da liderra (12puntu), Arbizu bigarrena (12 p.) etaRacing San Migel hirugarrena (7 p.).Back Street Boysek eta Arbizu harro-biak seina puntu dituzte, Hijos derutak eta Auzomotojorikek hirunapuntu eta Iturmendik oraindik ezdu punturik bildu.

5. jardunaldia

Uharte Arakilgo frontoianOstiralean20:00etan: Auzomotojorik – BackStreet Boys21:00etan:Hijos de ruta – RacingSan MigelLarunbatean17:00etan: Arbizu – Iturmendi18:00etan: Arbizu harrobia – Bunker

Futsalsakana txapelketako 4. jardunaldikoemaitzak:

Iturmendi 3 – Arbizu harrobia 4Racin San Migel 6 – Arbizu K.T. 6Auzomotojorik 5 – Hijos de ruta 4Back Street Boys 1 – Bunker 7

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa11. jardunaldia

San Juan 1 – Lagun Artea 1

San Juanen kontra ongi jokatu zuen LagunArteak eta sekulako gogoak jarri zituen.Lehen zatian Lagun izan zen onena, baina53. minutuan gola sartu zuen San Juaneketa horrela bukatu zen lehia.

Sailkapena >>1. Cantolagua . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25 p

13. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Beti Kozkor

(Igandean, 15:30ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa12. jardunaldia

Etxarri Aranatz 4 – Univ. de Navarra 1

Ultzama 1 – Altsasu 2

Etxarri Aranatzek lider jarraitzen du,Universidad de Navarraren kontra 4-1ekosekulako garaipenaren ondoren. Mikelek,Aritzek, Pablok eta Asierrek sartu zituztengolak. Bestalde, Ultzamaren kontrajokatutako partida lehiatuan, Ismaelek etaDavidek sartu zituzten Altsasuko golak.Ultzamakoek eskua eta jokoz kanpoa egonzirela salatu zuten, arbitroaren erabakiekinkexu. Ultzama markagailuan hurbildu zen,baina 3 punturekin itzuli ziren altsasuarrak.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .28 p8. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 p

Asteburuko jardunaldiaMutilbera – Etxarri Aranatz

(Igandean, 16:30ean, Mutiloabeitin)Altsasu – Mendillorri

(Igandean, 16:00etan, Dantzalekun)

ELOMENDIKO FUTBOL TXAPELKETA9. jardunaldia

Egiarreta 3 - Unziti 5

Apolo 3 – Zaldua 2

Egiarretak lidergoarengatik borrokatzekoaukera ederra galdu zuen, Unzitiren kontragaldu eta gero. Bigarrena jarraitzen dubaina 5 puntura.

Sailkapena >>1. Bar Poukas . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25 p2. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20 p7. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p

Futbola

Page 13: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a kirola 13

Kiroldegia

Espeleologia

Saskibaloia

AMAYA TABERNAI R U R T Z U N

Menuarekin txupitoa edokafea doan.

ENERITZ ILEAPAINDEGIA

E T X A R R I A R A N A T Z30€ko gastuarekin, %10ekodeskontua Schwarzkopf pro-duktuetan.

IZASKUN BEUNZAARKITEKTOA

A L T S A S U%10eko deskontua obra berrieta eraikuntza berri proiek-tuetan, %20a ziurtagiri ener-getikoan eta energia faktu-raren irakurketa eta analisiadoan.

EKINA L T S A S U

100€ko erosketengatik10€ko deskontu balea(behe-rapenetan izan ezik).

IOSUNE MARAURIA L T S A S U

Bakarko sesioetan %10ekodeskontua.

KIKI ARGAZKI DENDAA L T S A S U

15x20 cm-ko 8 argazkikoerreportaje batean beste biargazki opari.

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAIN URDAIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

6. jardunaldia jokoanKimuen Futbol 8TopaketetanIgandean, Altsasuko Dantzalekun

Mank-ek antolatutako SakanakoKimuen Futbol 8 Topaketetako 6. jar-dunaldia jokatuko da igandean Altsa-suko Dantzalekun.

Igandean saskibaloiaIrurtzunenSakanako II. Saskibaloi Topaketetako3. jardunaldia jokoan, 11:00etatikaurrera

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak Sakanako II. SaskibaloiTopaketak antolatu ditu. Bertanpremini mailako taldeak ariko dira,8 urtetik 10 urtera bitarteko nes-ka-mutikoak, Altsasuko SaskibaloiTaldekoak, Irurtzungo SaskibaloiTaldekoak eta Andra Mari ikasto-lako Saskibaloi Taldekoak. Azarotik ilbeltzera bitartean joka-lariak nahasita ariko dira. Hau da,astebururo talde ezberdinak sortu-ko dira eta euren artean lehiatukodira. Eta ilbeltzetik aurrera klubenarteko partidak jokatuko dira. 3. jar-dunaldia Irurtzungo kiroldegiak har-tuko du. Lehen partida 11:00etanjokatuko da eta bigarrena 12:00etan.

Abenduaren 12an jasoko dute saria,20:00etan Arruazun burutuko denekitaldian

Sakanako Mankomunitateko kirolzerbitzuak bi urtetik behin ema-ten ditu kirolari onenen sariak.Aurten 2013 eta 2014ko Sakanakokirolari onenen sariak banatukodituzte, abenduaren 12an,20:00etan, Arruazuko herriarenetxean eginen den ekitaldian.

Epaimahaiak nahikoa lan izandu kirolari onenak nortzuk direnerabakitzerakoan, zorionez Saka-nan puntako kirolari ugari dau-delako. Azkenean, Joanes Bakai-koa, Maialen Aramendia, AritzMunarriz, Sara Lizarraga, JaviMoreno, Mari Gwen Davies, Saka-nako Irristaketa Taldea eta AndraMari ikastolako herri kirol tal-

dea dira talde aukeratuak, etaLuis Martil eta Ricardo Lopez de

Sabando aipamen bereziak.Zorionak guztiei.

Mendi txirrindularitza

Sakandarrak ongi22. Lizarrako HiriaKlasikoanDespeditu da Nafarroako BTT edo men-di txirrindularitza denboraldia. Igan-dean 22. Lizarrako Hiria Klasikoa-OpenDiario de Navarra jokatu zen, 31 km-ko proba. MSC Powerbikes taldekoPatxi Cia izan zen garailea (1:37:19).Conor WRC taldeko Mikel Otxoa izur-diagarra 30.a izan zen (1:37:20) etaRueda Libre taldeko Mikel Irigoien 33.aizan zen (1:38:49). Kadeteek 19 km-ko proba zutenaurrez aurre. Quesos Albeniz talde-ko Asier Juanez altsasuarra 15.a sail-katu zen (1:23:56), eta talde berekoAlex Uncilla 33.a (1:42:03). Kimue-tan (6 km) Katealdeko Mikel Uncilla5.a sailkatu zen (12:15).

6. jardunaldia

Igandean, Dantzalekun10:30ean Dantzaleku – Urdiain 11:30ean Tipi Tapa – Lagun Artea11:30ean Kaixo – Txartel12:30ean Sayas – Arbizu12:30ean Mediolanum – Sutegi

Sakanako kirolari onenakzein diren erabakita

Sakanako kirolarionenak18 urte baino gutxiagoko mutilak: Joa-nes Bakaikoa (pilotaria, Etxarri Aranatz)Pilotari jubenil etxarriarrak palmares politadu. Besteak beste: 2014ko Nafarroako jube-nil mailako buruz buruko txapelduna; 2014kojubenil mailako Nafarroako Binakako txa-peldunordea, Medinarekin; 2014ko Gazte-en Espainiako Txapelketako eskuzko bina-kakoan urrezko domina, Sarasarekin; Altsa-suko 45. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneokotxapeldunordea; Lodosako Torneoko txapel-dunordea, Mariezkurrenarekin eta Javier Her-nandez Memorialeko txapelduna. 2013anNafarroako Gazte mailako Lau T´erdiko txa-pela irabazi zuen eta aurten finala jokatukodu, abenduaren 3an, Lasoren kontra.

18 urte baino gutxiagoko neskak:Maialen Aramendia (txirrindularia,Iturmendi)Txirrindularitzan jarraitu ahal izateko Burun-da klubetik Gipuzkoako Caf Transport Engi-neering taldera egin du Aramendiak. 2014anemaitza ederrak lortu ditu, tartean: Nafa-rroako kadete mailako txapelduna da, Tafa-llan jokatutako lasterketan lehen nafarraizan ondoren. Bestalde, Nafarroako kade-te mailako erlojupeko txapeldunordea izanzen Iturmendin. Horretaz gain, Jaenen joka-tutako Espainiako kadeteen mailako Txi-rrindularitza Txapelketan hirugarrena izanzen eta brontzezko domina jaso zuen. Pis-ta txirrindularitzan ere ibili da, primerakoemaitzekin: Galapagarren jokatutako Pis-tako Espainiako Txapelketan zilarrezkodomina lortu zuen 200 metroko abiaduraproban eta 500 metroko abiadura proban.

18 eta 35 urte arteko gizonak: AritzMunarriz (mendi korrikalaria, Etxa-rri Aranatz)Aritz Munarriz duela gutxi hasi zen mendilasterketetan, eta epe motz honetan sekula-ko progresioa egin du. 2014ko emaitza batzukaipatzearren, 14.a izan zen Zuzenien igoerabertikalean, (2,8 km), 21.a Sara Korrika Trai-lean (25 km), 28.a Berako maratoi erdian (21km), 4.a Apuko Long Trailean (65 km), 164.aZegama-Aizkorrin (42 km), 6.a 2KV Collara-dan (17 km), 5.a Uharte Arakil-Beriain Km

Bertikalean (5 km), 15.a Olatzagutia-Urbasan(23,2 km), 5.a Etxarriko mendira joan-eto-rrian (10 km), 10.a Anboko Km Bertikalean(3,8 km) eta 2.a Galdames igoeran (6,5 km).

18 eta 35 urte arteko emakumeak: SaraLizarraga (borroka librea, Arbizu)Borroka librean eta borroka olinpikoan maki-na bat urte daramatza Sara Lizarraga arbi-zuarrak. Egun Burlata Borroka Klubeko kideada. Madrilen jokatutako 2014ko EspainiakoJunior Mailako Borroka Olinpikoko Txapel-ketan Sara Lizarragak brontzezko domina kol-koratu zuen 51 kiloko junior mailan.

35 urte baino gehiagoko gizona: JaviMoreno (korrikalaria, Altsasu)2013an Sakanako Atletismo Kopako txa-pelduna izan zen, eta abenduaren 8ko Barri-carte Memorialaren emaitzak kontuan har-tu gabe, aurtengo kopako buru bera da orain-goz. 2014an emaitza politak izan ditu:Lodosako San Blaseko X. Krosa irabazi du,Zumaiako XXX. herri lasterketan lehena, Bea-saingo herri lasterketan bigarrena, Portu-galeteko Miliako txapelduna, Ziordiko HerriKrosean laugarrena, Aitzkozar krosan hiru-garrena, Zornotzako Miliako txapelduna,Ergoienako Birako txapelduna, SakanakoHerri Lasterketan laugarrena eta abar.

35 urte baino gehiagoko emakumea:Mari Gwen Davies (korrikalaria, Urdiain)Sakanako Emakumeen Atletismo Eskolakopartaidea da, eta azkenaldian lasterketa asko-tan parte hartzen du. Emaitza politak lortuditu. 2013ko Aitzkozar lasterketan 3. sakan-darra izan zen, eta 2013ko Barricarte Memo-rialean 2. sakandarra. 2014ko Ziordiko las-terketan hirugarrena sailkatu zen. 3.150 ema-kume lehiatu ziren Donostiako Lilatoian, etaMari 43.a sailkatu zen.

Kirol talderik onena: Sakana Irrista-keta TaldeaDituzten mugak gaindituz, besteak beste,pista baten beharra, Sakanako irristalariekmaila bikaina ematen dute, urtero, parte har-tzen duten txapelketetan. Juli Acebes entre-natzailearen begiradapean entrenatzendute. 2014ko Nafarroako Pista IrristaketaTxapelketan, Anne Lapuentek 1.000 metrolinea eta 2.000 puntuko probak irabazi zituen,

eta Unai Villalobosek 500 metro sprinta eta1.500 metro linea probak irabazi zituen. Saka-na Irristaketa taldeko 8 irristalari sailkatuziren Espainiako Pista Irristaketan lehiatze-ko. Bestalde, Nafarroako Abiadura Txapel-ketan Anne Lapuentek urrezko 2 dominakolkoratu zituen 1.000 metrotan eta 2.000metrotan eta Ander Villalobosek urrezkobi domina, 500 metro sprintean eta 3.000puntuetan, eta brontzezkoa 1.500 metro line-an. Sakanako 7 irristalari sailkatu ziren Espai-niako Abiadura Txapelketarako. Espainia-ko Txapelketei dagokienez, Anne Lapuen-tek brontzezko domina lortu zuen ESpainiakokimuen mailako 1.000 metro sprint proban.

Euskara gehien bulkatu duen taldea:Andra Mari ikastolako herri kirol taldeaEntrenamenduak, txapelketetan, jardunaldie-tan, garraioa erabiltzean… euskaraz egiten dutebeti Andra Mari ikastolako herri kirol talde-koek. Aurtengo Nafarroako Herri Kirol Jola-setan lan ederra egin zuten Andra Marikoek,Iñigo Aritza ikastolakoekin batera. Kimuen pro-ba konbinatua Iñigo Aritza A izan zen txapel-duna eta Andra Mari txapeldunordea. Hau-rren mailako konbinatuan 3.a Andra Maritiksortutako Putterri sailkatu zen, eta kadetee-tako konbinatuan Andra Mari txapeldunor-dea. Sokatiran, haurren mailako irabazlea Iñi-go Aritza izan zen eta kadeteetako txapeldu-na Andra Mari. Eta Nafarroako KadeteenTrontza Txapelketan Andra Mariko Xabier Basa-be eta Adrian Joao txapeldunordeak izan ziren.

Izendapen bereziak: Luis Martil (kara-tea, Irurtzun) eta Ricardo Lopez deSabando (pilota, Altsasu).Luis Martil karateka gerriko beltza da, 5.DAMmailan. Karate eskoletako irakaslea izan daurte luzez Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun etaUharte Arakilen. 40 urte eman ditu klaseakematen eta karatea sustatzen. Irurtzungo kara-te txapelketako antolatzailea da, eta bere ikas-le izandako 6 karateka aritu izan dira Nafa-rroako Kadete selekzioan. Ricardo Lopez de Sabandok bizi guztia dara-ma pilota sustatzeko lanetan. Olaztiko pilo-ta eskolako arduraduna izan da urte asko-tan, eta Altsasun ere lan handia egina da. Iñi-go Aritza ikastolan pilota eskolak ematen dizkiehaurrei. Pilota eta herri kirolak bulkatzekoberak egindako lana, eskertzekoa.

Maialen Aramendia eta Joanes Bakaikoa.

Bezperan Sakanako kirolari one-nen sariak banatu ondoren, Arrua-zuko herriaren etxeak SakanakoXake Txapelketa hartuko du aben-

duaren 13an,10:00etatik aurrera.Egunean bertan eman daiteke ize-na. Sakanako Xake Txapelketa,aldi berean, 1.900 ELO puntutik

beherako Nafarroako Txapelketaizango da. Bestalde, aurten Bakai-kuko frontoian ospatuko da Saka-nako Herri Kirol Jardunaldia, urtebukaerako festa, abenduaren14an,12:00etan, Bakaikuko fron-toian.Aizkolariak, trontzalariak,harri jasotzaileak… ariko dira.

Sakanako Herri Kirol Jardunaldia etaSakanako Xake Txapelketa ate joka

»

J.C. Irigoyen.

Page 14: 487 guaixe

Erkuden Ruiz Barroso

Sakana Animatika 3D enple-gu eskola tailerraren helbu-ruetako bat Nafarroan 3D

industria sortzea da. Hortaz,garrantzitsua da industria hone-tan lan egiten dutenen lana, jar-duera eta iritziak ezagutzea. Enple-gu eskola tailerraren barne, lanpraktiken barruan, profesionalenhitzaldiak daude.

Lehenengoa Angel Sandimasizan zen. Sandimasek Nafarroako3D industrian lan egiten du, baka-netarikoa da.(…).

Merenduetara joan ziren biga-rren hizlariak sakandarrak dira:Jose Mari Morcillo Morkots etaManolita Thunders. Morkots etaManolita duela bi hamarkada hasiziren animazioan. Madrilera ikas-tera joan ziren, Fastasma deituta-ko akademia batean hasi ziren.Bertan, animazioaren oinarriakikasi zituzten. Laster hasi zirenanimazio telesailetan lan egiten.Dena dela, haien lana ez zen kre-atiboa; izan ere, interkalatzeakziren. Hau da, animatzaileek pose-ak egiten zituzten, mugimendugarrantzitsuak, eta haiek bitarte-

an dauden mugimendu txiki guz-tiak egiten zituzten. Ekoiztetxeeksekuentziak ematen zizkieten, etahaien mugimenduak sortu behardituzte. Etxean egiten zituztenlanak ziren. (…)

Altsasura itzuli ziren eta Ceder-na eta Nafarroako Enplegu Zerbi-tzuaren laguntzarekin animazioikastaro bat sortu zuten, etorkizu-nean ekoizpen etxe bat sortzekonahiarekin. Taldea egitea lortuzuten, eta ikastaroa amaitu ondo-ren Koxkorron enpresa sortuzuten. Garai horretan ordenagai-luarekin animazioei koloreak jar-tzen hasi ziren, eta prezioak jais-ten hasi ziren. (…) Lan gehiegi egi-ten zuten, haiek egindako lanei ezzieten behar zuten garrantzia ema-ten, nekea eta prezioak gero etabaxuagoak zirela-eta Koxkorrondesegitea erabaki zuten zazpi urteondoren. (…)

Orain Animazio Digitala egite-ko ikastaroa eskeini dute Altsasun,apuntatzeko epea dagoeneko amai-tu da baina beraiekin kontaktuanjarri nahi izanez gero, hemenduzue telefonoa: 646720133 (AmaiTaldea). Osorik: www.guaixe.net

Profesionaletatik ikasten

Leitza RudeStationekokolaboratzaile

Astelehenean argitaratu zen LaRude Station-en diskoa. Juantxo

Skalariak bere anaia Peiorekin bate-ra martxan jarritako musika talde-aren aurkezpen txartela da diskoa.Hainbat laguntzaile izan dituzte, tar-tean Hiart Leitza arbizuarra. Skala-riak taldean aritu ziren aipatu hiruak.

Xaikok hiru kantuberri kaleratu ditu

Martxoaren18an Therapyestrei-nako diskoa argitaratu ondo-

ren Xaiko taldeak lan berria du eskuartean, Paila. Euskal pailazo eza-gunen hiru kanturen moldaketazosatutako mini-cda da. DurangokoAzokan Therapy diskoa erostenduenari lan berria oparituko dioXaikok. Unblenble abestia da singleaeta Belekoi anderea kantuarekinbideoklipa egin du taldeak.Xaiko-ko taldekideen artean daude XabierZelaia Zelayika eta Haitz Bujandaaltsasuarrak eta Ziordian bizi direnAguayiko eta Aguayo anaiak.

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a14

Blues Pills

Gaur talde berri bati buruz hitz egi-tea gustatuko litzaidake, baina has-teko eskerrak eman behar dizkiotlagun on bati esandako taldea era-kusteagatik.Gaur Blues Pills taldeari buruz hitzegitea gustatuko litzaidake, taldegaztea baina indar handikoa. 2011nsortu zen talde hau, eta 20 urte bes-terik ez zuten lau lagunen eskue-tatik irten zen proiektu hau. Proiektu berezia esango nuke,

2011n sortutako talde bat, ArethaFranklin, Led Zeppelin, Jimmy Hen-drix... bizi izan ziren garaiera era-maten gaituztelako. Horixek diratalde honek erreferentziaz hartu-tako taldeak, eta oso nabarmen azal-tzen dira haien abestietan.Oso esanguratsuak dira talde honenahotsa eta gitarra, lehen esan beza-la ahotsa Soul-Blues estilokoa,Blues-Rock gitarrarekin nahastendira baxuaren eta bateriaren lagun-tzaz, eta doinu ikaragarriak sortzendituzte. Taldea Devil Man abestia-

rekin (Youtuben eskuragarri) aur-keztu zidaten, eta abestiaren sarre-ra kristona iruditu zitzaidan; aho-tsa bakarrik entzun dezakegu, bai-na sekulako ahotsa da entzuten dena.Hortaz geroztik talde hau nireburuan sartu zen eta atera ezinikdabil.Haien lehenengo kontzertu ezagu-nak 2013an izan ziren Roadburneta Deserfest Berlin izan ziren api-rilean. Honekin eman zioten hasie-ra Europatik egin zuten lehengo bira-ri. Horietaz aparte beste hainbat

udako kontzertutan parte hartuzuten urte horretan.Aurten Australiatik gonbidatu zituz-ten, bertan Kadavar taldeari berebueltan laguntza emateko. Austra-liatik bueltan taldea estudiora sar-tu zen haien lehenengo diskoa gra-batzeko asmoz, baina hori bainolehenago Norvegiatik pasatu zirenbeste tour bat egiteko.Esan beharra dago, talde honen inda-rra ikus daitekeela, bi bira handiizan dituztelako Europan zehar etaNorvegian disko bat ere grabatu

gabe zutenean. Tour hauek buka-tuta atera zuten haien lehenengoEPa Devil Man, eta aldi berean zuze-nean grabatutako beste EP bat.Lehenengo diskoa aurtengo uztai-lean kaleratu zuten, Blues Pills ize-narekin. 10 abesti gordetzen ditueta taldearen estiloa erakustendigu; eta, garrantzitsuena, horre-taz disfrutatu dezakegu.Besterik gabe, berriz eskertu nahi-ko nioke talde hau ezagutzera emanzidan pertsonari, eta espero dut zueiere niri bezain beste gustatzea.

bazterretik

Aritz Viñas

kultura >>

Socorro Alzueta Labianokermitari laino artean aterata-ko argazkiari Conocer Nava-

rra argazki lehiaketako epaima-haiak bigarren saria eman dio. 1413argazki aurkeztu ziren lehiaketara.Abenduan banatuko dituzte sariaketa argazkilari irurtzundarrak 1.000euroko balioa duen argazki mate-riala eta hotel batean asteburukoegonaldia irabazi du. Gainera, argaz-kia lehiaketako izen bereko aldiz-karian argitaratuko dute.

Alzuetak “pozik” hartu du saria,“paisaia atalean oso lan onak zeu-delako. Kalitatea du lehiaketak”.Irurtzundarrak esan digunez, Tri-nitateko ermitaren argazkia Erga-

ko tontorrerako erdi bidetik atera-ta dago. Batere ukitu digitalik gabeaurkeztu zuen lehiaketara. Argaz-kilaritzarena ez duela “serio” har-tu eta “zortea” aipatu dizkigu. Halaere, ez da aurreneko aldia Alzueta-ren argazkiek saria jaso dutena.Joan den urtean Anbar garagardoetxeak antolatutako argazki lehia-ketako lehen saria eskuratu zuen.2011n Iruñeko Pamplona en feme-nino saria eskuratu zuen eta bestehainbat herrietakoak ere.

Bere lana ezagutzekowww.flickr.com/photos/saltzueta/

Ergako ermitaren argazkia saritua

EUSKAL DANTZAKO IRAKASLE BILA:Horretan ari da Lakuntzako Elai Alai dan-tza taldea. Dantzari lakuntzarrak treba-tzen aritu nahi dutenek dantza taldearekin

harremanetan jartzeko bi bide ditu: [email protected] e-posta edo 646 403120 (Eva).

Page 15: 487 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 28a kultura 15

Larunbatean, 20:00etan Olatzagutikokultur etxean

Enrique Villarrealek Dema-siado tonto en la corteza dis-koa aurkezteko bira El Dro-

gas Rhythm & Blues Band forma-tuarekin osatu du. El Drogasek etabandak rhythm and bluesean, jato-rri amerikarreko rock and rollaeta soinu elektroakustikoagoakdituen errepertorioarekin etorri-ko da Olatzagutira bihar.

Zazpi musikari igoko dira esze-natokira: Brigi Duke (bateria),Eugenio Aristu, El Flako, (baxuaeta koroak), Txus Maravi (gita-rrak), German San Martin (tekla-tuak), Selva Baron (koroak), Patri-

cia Greham (koroak) eta EnriqueVillarreal, El Drogas, (ahotsa,armonika eta gitarra akustikoa etaelektrikoa). El Drogasen azkendiskoko kantekin batera Barrica-

daren eta Txarrenaren doinuakeskainiko dituzte. Riff erraz etarokanroleroekin batera, teklatuaketa koroak, kantu ezagunei beste-lako dimentsioa emateko.

Larunbatean, 20:30ean, Altsasukoelizan, Etxarri Aranazko musikaeskolako kantu ikasleen kontzertua

Etxarri Aranazko musikaeskolako kantu ikasleek kon-tzertua eskainiko dute larun-

batean Altsasuko elizan, arratsal-deko zortzietako meza ondoren,20:30ean gutxi gorabehera. ItziarMaizen zuzendaritzapean, AngelMari Urrestarazu, Edurne Artie-

da, Rosa Igoa, Nekane Betelu, PuriAlzelai eta Juli Alvaro ariko dirakantuan. Kontzertua anitza izan-go da, errepertorio klasikoko kan-tuak eta herri kantuak eskainikobaitituzte, bai bakarka eta baitataldean, polifonian.

“Kontzertu berezia izango da,estilo anitzekoa. Aurreko urtean,ikasturtea despeditu genuenean,kontzertu hau bera eskaini genuenEtxarri Aranatzen eta arrakasta-

tsua izan zen, kanta oso ezberdi-nak eskaintzen baititugu. Jendea-ri gustatu zitzaion, eta zuzendariakkontzertua Altsasun eskaintzeazuen buruan. Larunbatean izanenda, eta bertara gerturatzera gonbi-datzen ditugu sakandarrak, tarteederra pasatuko dugulako” adiera-zi digu taldeko kide Juli Alvarok.

Denetarik eskainiko dute. “Sal-vadorren heriotza kantua polifo-nian, oso ederra, gero musika

sakrako abesti pare bat eta baitakanta klasikoak. Cancionero gita-

norekin ere ausartu gara” gaine-ratu du Alvarok.

Larunbatean, 17:30ean EtxarriAranazko kultur etxean eta domekan,17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean

Kapa gorri txanoduna duenneskatilari Txanogorritxodeitzen diote. Gaixo zegoen

amona bisitan joan zen Txanogo-rritxo, hura sendatzeko on eginenzioten saski bete produktu aldeanzituela. Bidean barna Txanogorri-txo rock kantuak abesten joan zen.

Rock kantuak, bai. Tdiferenciaantzerki taldeak asteburuan Saka-nara ekarriko duen antzezlanekoprotagonista rockzalea delako, etajolasteko eta zalapartarako irrikaduelako. Antzerkia, musika eta

magia uztartuko dira ikuskizune-an, guztiak ere, beldurra, zeloak,emozioak, eta abarrak kudeatze-ko bitartekorik aproposenak dire-lako. Migel Molina zuzendaria-ren esanetara ariko dira Eva Azpi-likueta, Monika Latorre etaAinhoa Ruiz aktoreak.

Maitasuna, erlijioa, edota egu-nerokotasunean bizitzen

diren kontuak izan ziren ardatzpoesia errezitaldian. Bederatzi-garren urtea izan zen pasadenlarunbatekoa eta uhartear ugarigerturatu ziren jubilatuen elkar-tera. Blanca Arrizabalaga, Merce-

des Viñuela, Ventura Ruiz, IosuCastillo, eta Alfonso Muro izanziren errezitaldiko olerkariak.Mikel Auzmendi Etxarriarrak,berriz, jarri zuen musikaren doi-nua gitarrarekin. Horretaz apar-te, poesia baliatuz antzerkiaz goza-tzeko aukera izan zuten.

Hitzez hitz Poesia sustatuz

Larraitz Amadoz

El Drogas elektroakustikoagoRockez eta magiaz lagundutakoTxanogorritxoren bisita bikoitza

Kantu ikasleak kontzertura

Dantza dantzariOrritz dantza taldeko kideek etabere kide izandakoek ospaki-zun eguna izan zuten larunba-tean. Taldeak dantzan emanduen mende laurdena dakitenmoduan ospatu zuten, dantzan.80-90 bat dantzari izan zirenhainbat taldetan banatuta dan-tzan aritu zirenak. Ospakizunaborobiltzeko 150 bat pertsonaafaltzera elkartu ziren.

Larraitz Amadoz

Page 16: 487 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko azaroak 28, ostirala • 2. aldia • 487. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 20.5 . . . . . . . 9 . . . . . . . .13.1Etxarri A. 18.9 . . . . . . . 8.1 . . . . . .14.3Altsasu 18 . . . . . . . . . 5 . . . . . . . . .9Aralar 12.4 . . . . . . . 4.6 . . . . . . .3.7Urbasa 15 . . . . . . . . . 3 . . . . . . . .15.4

: eguraldiaasteko >>

Min: 10 Max: 13 Min: 10 Max: 12 Min: 9 Max: 12 Min: 8 Max: 9 Min: 6 Max: 8 Min: 3 Max: 6 Min: 2 Max: 7

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 38% euria: 96% euria: 96% euria: 73% euria: 80% euria: 68% euria: 40%

1. Aspalditik ez zarete Guaixekobulegotik pasatu… Zer dela etaorain gurean?Morkots: 2012ko martxoaz geroztik,biok elkarrekin egin genuenazken komikia. Orain, Guaixe-ren 20 urtetan egin ditugun komi-kien bilduma egiteko gonbiteajaso dugu Guaixetik. Jartur: Morkotsek aipatu zidan komi-ki bildumarena eta gustatu zitzai-dan. Guk egindakoa modu fisiko-an geratuko da, bilduta eta polita.

2. Zuetatik nork argitaratu zuenlehendabizi Guaixen?Jartur: Ni. Guaixe hilabetekariazenean orri oso bat neukan komi-kia egiteko. Ondoren lan egitenhasi nintzen eta denbora bat emannuen komikirik publikatu gabe. Morkots: Hilabetekari zenean soilikpare bat komiki argitaratu nituen.Astekari bilakatu zenean hasi nin-tzen Guaixerako komikigintzan.

3.Nola deskribatuko zenuketebata bestearen estiloa?Jartur: Uste dut ez dudala estilo defi-niturik. Morkots: Gaiei begira Jarturrek askoukitzen ditu krisia, lanaren gaia…Jartur: Komiki asko Gamesatik botagintuztenean idatzi nituen, enpre-sa itxiera asko izan zirenean. Morkots: Grafitero estiloa du… Jar-turren estilo monigoteroa (kar kar)!Jartur: Nik Morkotsen tematikaz…ez dut ideiarik ere! Hori bai, tek-nikoki, askoz ere depuratuagoa da.

4. Bata bestearen karikaturaegin duzue liburuan?Morkots: Ez, bion artean egin geni-tuen gure karikaturak. Jartur: Japoniar sandaliak berakegin zituen, eh?Morkots: Jartur tipo elegantea da,eta ni traza hutsa!

5. Nola marrazten duzue?Paperean, ordenagailuz…Jartur: Ni tradizionalagoa naiz.Morkots tabletarekin aritzen da…Morkots:Gehienbat ordenagailuare-kin eta tabletarekin marraztendut, baina gutxika uzten ari naiz.Paperera bueltatu nahi dut. Nirelehendabiziko komikiak akuarelazeginak zeuden, baina gero gehie-nak ordenagailuz, azkarragoa dela-ko. Trazua berdina da, arkatzare-kin edo errotulagailuarekin mar-gotzea bezalakoa delako. Jartur: Nik ez dut salto hori eman.Garestiagoa ere bada. Baina ezditut Morkotsek bezainbat ordumargotzen sartzen. Morkotsekbere lanbidea du, animazioarekineta beste dabil. Biak: Hori bai, normalean azkenunean egiten genituen komikiak.Azkartasunaren eta azkeneko une-aren teknikakoak gara gu (kar kar).

6. Zein da komikiak egiterakoanzuen inspirazio tenplua?Jartur: Bizi duzuna, ikusten duzu-na, entzuten duzuna, dituzun para-noiak, zure buruak esaten dizuna…Morkots: Afalondoan esaten direntontakeria horiek, lagunek aipa-tutakoak…Jartur: Bai, baina zaila da gerokomikira pasatzea, sarritan geroez diozu unean ikusi diozun gra-zia ikusten. Eta gero ere txisteak,esaera zaharrak eta beste lapur-tu ahal dituzu (kar kar).

7. Guaixerako idazteakbaldintzatzen zintuzten? Jartur: Honbre, halako autozentsu-ra bat egiten genuen…Morkots: Bai, komikiak ez dirahorren basatiak edo gordinak.Gaia potoloak eta gogorrak badau-

de, baina tratatzerako orduan kon-tuan izan behar duzu adin ezber-dina duen publikorako ari zarela.

8. Nola hautatu dituzue zintaliburuxkan jasotako komikiak?Jartur: Nik egin nuen ia guztia jasodut. Morkots: Nik selekzioa egin dut. Gaia-ri begiratuta orokorragoak zirenakhautatu ditut, egun alboan albis-tea izan gabe ulertu daitezkeenak.Komiki asko atenporalak dira: AHT,baratzearen munduko hainbat…Ongi pasatu dut komiki guztiak egi-ten, gustura geratu naiz. Jartur: Elkarrekin egin genuen komi-kiarekin, tenpluarenarekin, pasa-tu nuen hobekien. Batzuekin gus-turago geratzen zara.

10. Guaixea aspergarriagoa dazuek gabe?Morkots: Askoz gehiago!Jartur: Bai. Gu jarraitzen gintuenjende asko dago. Morkots: Begirada grafiko kritikohori falta da eta faltan botatzenda. Ez begirada kritikoa, testuanegiten delako.

11. Zergatik erosi beharkolitzateke zuen zinta liburua?Jartur: Nik uste nuen guretzako opa-ria zela!Morkots:Erosleak txiste eta kirten-keria bilduma eramango duelakoetxera, Sakanako garai batekoeta egungo kronika grafikoa. Jartur: Niri Alfredok liburuxkan ida-tzitako aurkezpena asko gustatuzait. Beti azken orduan ibiltzennintzen eta aipatzen du (kar kar). Morkots: Niri Raf Atxurik eginda-koa baita. Uste dut inoiz heldukoez zaion urdaiazpiko baten zaindagoela (kar kar)!

>>11galdera

Morkots eta JarturKomikilari altsasuarrak

Testua: Eneida Carreño eta Maider Betelu

AZAROKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarian 3 hilabe-teko harpidetza, Artaza kanpinerako deskontubalea eta Magana Navarra Xotarako 2 sarrera.2. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera.

3. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera. 4. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera.

Azarokobazkide zozketa

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

29 6 14 22

Sakana Morkotsen eta Jarturren begiez 20 urtez liburua Guaixen (948 564275) edo liburu dendetan erosi daiteke. Prezioa: 12 euro (bazkideek 10).

Jabi traper