4. berritxiki 110225

20
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA 4. ALEA 1 Lucia Perez 25 urteko neska bat da, eta eurovisionen Espainia erepresentatuko duen aukeratua izan da. Gomendioa Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 4. alea 11-02-25 Munduko albistea 2 Iritzia 8 Narrazioa 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Denbora-pasak 17 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Horrela esan … 18 Erreportajea 5-6 OKE 12-14 Lehiaketa 19 Elkarrizketa 7 Gomendioak 15 Postontzia 20 Lucía Pérez Akrosport DBH-n EITBkoak ikastolan PARKEA GUZTIONTZAT!

Upload: dabid-albira

Post on 28-Mar-2016

253 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Iruñeko Jaso Ikastolako LH 6. B-koek egindako astekaria.

TRANSCRIPT

Page 1: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 1

Lucia Perez 25 urteko neska bat da, eta eurovisionen Espainia erepresentatuko duen aukeratua izan da.

Gomendioa

Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 4. alea 11-02-25

Munduko albistea 2 Iritzia 8 Narrazioa 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Denbora-pasak 17 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Horrela esan … 18 Erreportajea 5-6 OKE 12-14 Lehiaketa 19 Elkarrizketa 7 Gomendioak 15 Postontzia 20

Lucía Pérez

Akrosport DBH-n

EITBkoak ikastolan

PARKEA GUZTIONTZAT!

Page 2: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 2

Txikia zenetik abesten zuen, eta orain arte lehiaketa askotan parte hartu izan du.

“Nire ustez Eurovision bezalako festibal batean garrantzitsua da eszenatokia eta nerbioak dominatzea. Uste dut hizkuntza ulertu ez arren kanta batek transmititu dezakeela”. Eurivision finalean Luciak Abrazame , C´est la vie Its all right eta Que me quiten lo bailao , abestiak interpretatu zituen. % 68-k aukeratu zuten Lucia Perez eta finalera iritsi zen entzuleriari esker. Epaimaikoek Luciak Que me quiten lo bailao abestia abestuko duela erabaki zuten. Finalera Melisa Eos abestiarekin eta Auryn banda Volveran abestiarekin iritsi ziren. Ikastolako ikasle batzuei albiste honi buruzko elkarrizketa motz bat egin diegu: Marina Beaumoti elkarrizketa: Adriana: Kaixo, Marina. Marina: Kaixo. A: Zer iruditzen zaizu Lucia Perezek Eurovisionen Espainia errepresentatzea? Eta zergatik? M: Ongi. A: Eta zergatik? M: Ba, ahots polita duelakoz. A: Zure ustez nork irabazi behar zuen? Eta zergatik? M: Melissak, ba niretzako, Luciak baino ahots politagoa duelakoz. Maria Nabal eta Garazi Gili elkarrizketa: Adriana: Kaixo, Maria eta Garazi. Maria eta Garazi: Kaixo. A: Zer iruditzen zaizue Lucia Perezek Eurovisionen Espainia errepresentatzea? MG: Ongi. A: Zergatik? MG: Zeren uste dut oso ongi abesten duela. A: Zure ustez nork irabazi behar zuen? MG: Mutikoen taldeak. A: Eta zergatik? MG: Zeren pentsatzen dut hobeto abesten dutela.

URTEA Lehiaketaren izena ABESTIA

2006 Festival de Viana de Mar “Que haría contigo” 2009 Festival de Viana de Mar “Este amor es tuyo” 2010 Festival de Gayvisión

Lucía Pérez

Adriana Pierola

Page 3: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 3

Amaia: Kaixo. Anuxka: Kaixo. Nola duzu izena Ni Anuxka Etxeberria naiz. Badakigu Gorka Iraizozi buruzko erreportajea bat egin duzuela. Ze pauso eman duzue erreportajea egiteko? Bueno, lehenengo gauza da berari buruzko informazioa jasotzea, orduan interneten Gorka Iraizotz jarri dugu hor agertzen diren gauza guztiak apuntatu ditugu eta informazioa jaso, deiak egin elkarrizketak prestatu eta erreportajea prestatu. Zein da zure lana programetan? Guk pixka bat denetarik egiten dugu,erredakzioan egoten naiz gela handi batean ordenagailuarekin, erreportari moduan ibiltzen gera, kanpora ateratzen gara grabatzera hemen egin dugun bezala. Gorkaren kasuan Gorkaren gurasoekin egongo gara eta beste jende gehiagorekin, telebistara igo eta bideoak montatu… Ze programatan lan egiten duzu? Anitzele, ETB1en dagoen saio bat. Aurkezlea da Xabi Euzkitze. Bueno, eskerrik asko, agur. Agur.

Otsailaren 22an ETB 1eko Xabier Euzkitzeren programatik Jaso ikastolara etorri ziren, Gorka Iraizoz, Bilboko Athletikeko atezainak, Francisco de Jaso ikastolan (ikastola zaharra ) ikasi zuen. Felix Senar, Txane Senar eta Elena Roncali elkarrizketa bat egin zieten. Elkarrizketa hori bideoz grabatu zuten. Elkarrizketa ondoren ziztu bizian Noainera joan ziren Gorkaren gurasoekin mintzatzera. Guk (Ibai eta biok) Anuska kazetariarekin elkarrizketa bat izateko aprobetxatu genuen.

Amaia Astigarraga

Anuxka Etxeberria eta Amaia Astigarraga

Gorka Iraizoz

Page 4: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 4

LH 5. eta LH 6. mailakoak Baluarte antzokira joan ziren ostiralak 18an. Analfabia planeta ipuin musikala da. Bertan umeen abesbatzak, bakarlariek eta orkestra sinfonikoak parte hartzen dute. Grintz ipotxak eta Blungh printzeak, oiloen familiako hegazti batzuen kontra matxinatzen diren txorlito batzuei lagunduko diete. Musika eta testua: Fernando Palacios. Zuzendaria: Joachim Harder. Sopranoa: Arantxa Irañeta. Narratzailea: Ana Hernandez eta Fernando Palacios. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Iruñeko Orfeoiko Eskolania. Kolaboratzailea: Kolegio Santo Tomás ikastetxeko abesbatza.

Andonik Dabiden 7 pintza aurkitu zituen. Otsailaren 21ean (astelehena), 14:45ean Andoni Sagastibeltza gure gelara etorri zen 7 pintza ekartzera. Gure gainerako pintzak aurkitzen badituzue gure gelara ekarri, mesedez. Gure gela LH 6. B da.

(Baluarteko orritik atera dugu informazioa, hau da www.baluarte.com-etik)

Lapurtutako pintzetako bat.

Mikel Ibañez

Analfabiako biztanlea.

Page 5: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 5

Ohartu gara ikastolan, DBH-en akrosport egiten dutela. Ez dakigu oso Ongi zer den, horregatik Imanol, DBH-ko irakasleari elkarrizketa egin diogu. Gorputz Hezkuntzako irakaslea eta DBH 2.mailako tutorea da.

Kaixo, Imanol.

Kaixo. Egun on. Egun on.

Ohartu gara, DBH 3. mailakoek

akrosport bat egin dutela.

Zer da akrosport?

Bueno, akrosport berez talde kirol bat da, taldekideen artean edo talde pertsona desberdin artean akrobaziak sortzen dituzten eta koreografiak sortzen dituzten kirola. Zertarako egin duzue?

Ba, ikasleek taldean lan egiten ikasteko eta guztiak garrantzitsuak direla lan desberdinak egiteko eta ikasteko. Hauek izan dira galdera guztiak,

agur, Imanol.

Agur, eskerrik asko. Akrosport edo Koreografia akrobatikoak, Europa mailan oso zabaldua dagoen kirola da, hala ere, gure baitan erabat ezezaguna dela esan daiteke. Kopuru ezberdinetako taldetan lehiatzen da. Edozein kasutan kide bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo ezberdinak elkartzeko; lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da. Gizakiak sortutako dorre edo piramiderik altuena edo konplikatuena sortzearen inguruko lehiak, historian zehar eta kultur gehientsuenetan eman dira. Hala nola Txina, Egipto edo Grezian aurkitu ditzakegu ekintza honen aitzindariak. 1960. hamarkadan Akrosport bezala definitzen den lehiaketaren oinarriak ezartzen dira. 1973. urtean kirol akrobatikoen nazioarteko federazioak (IFSA) bere baitan onartzen du. Akrosport mota askotakoa da.

Jon Lekuona

DBH 3. Mailako ikasleak

Page 6: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 6

GIZA PIRAMIDETAKO ROLAK

Piramide bat osatzerakoan partaideek hartzen

duten rol edo kokagunearen arabera Zamariak eta

Arinak bereizten dira.

Zamariak bere gainean kide bat edo gehiago

hartzen dutenak dira. Piramidearen oinarria

osatzen dute eta jeneralean taldeko partaide

pisutsuenak izaten dira.

Arinak zamarien gainean igotzen direnak dira. Pisu txikiagoa dute eta trebeagoak izaten

dira.

ZIURTASUN NEURRIAK

Akrobaziak edozein modutan egitea arriskutsua gerta daiteke. Hau dela eta ezinbestekoa

izango zaigu ziurtasun neurri batzuk hartzea:

Beti lastairatxoekin arituko gera. Eta kide guztiak oinutsik lan egingo dute.

Arriskutsuegiak iruditzen zaizkigun figurak baztertuko ditugu. Baten batekin zalantza

izatekotan irakasleari galdetu.

Hasieran komenigarria da ariketa guztietan laguntzaileak erabiltzea. Behin ariketa

menperatuta pixkana laguntzak kentzen joango gera.

Zenbait ariketetan zailtasun edo

arriskuaren ondorioz laguntza

beti erabiliko da.

Zamariak une oro bizkarra zuzen mantentzen

ahaleginduko dira.

Arinak lau hanketan dagoen zamariaren gainean igo behar badu oinak aldaka edo

sorbaldaren gainean ipiniko ditu sekulan ez bizkarrezur gainean.

Informazioa internetetik atera dugu, hain zuzen ere:www.gorputzheziketa.net

Page 7: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 7

GAIZKIGAIZKIGAIZKIGAIZKI

EZ ZAIT EZ ZAIT EZ ZAIT EZ ZAIT

IMPORTAIMPORTAIMPORTAIMPORTA

ONGIONGIONGIONGI

Bost Bost Bost Bost

Bat Bat Bat Bat

BiBiBiBi

Zergatik “handiek” ezin dute parkean jolastu? Nor ez da gogoratzen gure ikastolako parkean ibiltzen zen momentuez… Txirrista horretatik botatzen zen momentuaz… 2008. urtean, gure bigarren Nafarroa Oinez ospatu genuenean ikastolak dirua bildu zuen polikiroldegi bat egiteko gure patioan. Frontoiaren eta polikiroldegiaren artean toki bat zegoen eta espazio txiki horretan burdinazko ate bat jartzea erabaki zuten. Momentu hartatik aurrera LH-ko ikasleei parkera joatea debekatu zitzaien eta han bakarrik egon ahal ziren HH -ko ikasleak. Baina, zer gertatuko zen polikiroldegia egiten ez bazen? Atea hor ez zen egongo eta gu orain gure jolastoki maitera joango ginateke. Ez gara esaten ari txikiagoak gurekin ibiltzea toki berean eta momentu berean, baina txikiak ez daudenean ez dago problemarik gu parkera joateko eta han dibertitzeko. Andoneri, HH-ko koordinatzaileari elkarrizketa egin diogu:

L: Zer iruditzen zaizu HH-ko ikasleek parkean ibilt zea eta LH-koei ez uztea? A: Ba normalean HH-ko jolastorduan egoten dira 3, 4 eta 5 11:15ak arte eta gero 2 urtekoak etortzen dira eta egoten dira parkearen ondoan... eta eguerdian ere HH-koak eta iruditzen zaie guk patio gehiago dugula. L: Zergatik gu klasean gaudenean eta txikiek patioa ordua dutenean gure patioan ibiltzen dira ? A: Ba ia 5 urtekoak aspertu egiten dira parkean eta nahi dute toki gehiago futbolean jolasteko, lasterka egiteko eta orduan patio

txikian ez daukate hainbeste toki horretan ibiltzeko. L: Eta zergatik txikiak ez daudenean ezin gara parkean egon? A: Hori beraiena delako, iruditzen zaigu baduzuela nahiko tokia eta gainera HH-koak, 3,4 eta 5 urtekoak ateratzen dira eta eguerdiko jolastorduan berdin 3, 4 eta 5 urtekoak, beraz okupatuta egoten da eta iruditzen zaie LH-koak ia handiak zaretela eta han ibiltzeko.

Lehen hezkuntzako ikasle batzuei inkesta batzuk egin dizkiegu: ZER IRUDITZEN ZAIZUE TXIKIEK PARKEA IZATEA ETA GUK EZ?

IRITZI PERTSONALA: IRITZI PERTSONALA: IRITZI PERTSONALA: IRITZI PERTSONALA: Nire ustez LH-ko ikasleek parkea erabili

ahal izan beharko lukete, baina hori bai, txikiak ez daudenean.

Jaso Ikastolako parkea

Leyre Ruiz

Leire Ruiz eta Andone Salbarredi

Page 8: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 8

Nire osaba da eta Anaitasuna Kultura, Kirol eta Aisialdi Elkarteko lehendakariordea da. -Irati: Kaixo, denbora daukazu galderatxo batzuentzako? -Joseba: Bai, noski. -I : Zenbat urte daramazu lehendakariordea izaten? -J: 7 urte, ezta bat gehiago. . -I : Zer sentitu zenuen esan zizutenean lehendakariordea izan behar zinela? -J : Nire lagun bat egon zen uda osoa (duela 7 urte) tostona ematen barkatu ez dut esan udan ” selekzio ” batzuk egiten direla, baina ni Boskoseko lehendakaria nintzen eta ez neukan denborarik baina beste aldetik gogo handia nuen igerilekuan zeudenei ongi pasarazteko. -I : Zertan oinarritzen da lehendakariordea izatea? -J: Begira, astean behin 10 pertsona “ juntakoak ” biltzen gara, orain egiten ari garen ekintzak aurrera eramateko, 38 langileei dirua emateko, kontuak, kontratuak eta beste gauza gehiago egiteko. -I : Zer dago gutxigorabehera Anaitasuna Kultura, Kirol eta Aisialdi Elkarteko? -J : Begira, gauza asko daude baina batzuk aipatuko ditut: pabeloi bat, 4 igerileku, frontoi bat, padeleko 4 pista, 2 squash pista, 3 gimnasio, horietakoa bat halterofiliarakoa, fitness, teniseko pista bat eta zine sala bat. -I : Ba al daukazue proiekturen bat etorkizunerako? Zeintzuk dira? -J: Bai, obra batean sartuta gaude eta 6.000.000,00 € kostatuko zaigu. -I : Enteratu naiz duela urte batzuk taberna bat egin zela, proiektu ona erresultatu du? -J: Bai, orain jende gehiago dator, eta horrela pasa dezakete arratsaldea espazio gehiagorekin. -I : Zein da Anaitasunako zure lekurik gustukoena? -J: Nirea, utzi pentsatzen, badakit, igerilekua eta padeleko pistak. Niri gehien gustatzen zaidana igeri egitea eta padelera jolastea da. -I :Azkenik, seme-alabarik al daukazu? Anaitasunakoak dira? -J: Bai bi ditut. Bat 17 urtekoa eta bestea 15ekoa. Beraiei asko gustatzen Anaitasuna. -I: Eskerrik asko zure denboragatik. -J: Ez horregatik.

Irati Valles

Joseba Donamaria

Page 9: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 9

OSAGAIAK TRESNAK 4 arrautza Ontzi bat 12 koilarakada irin Plater txiki bat 2 baso esne Zartagin bat 4 koilarakada azukre Burruntzali bat 2 koilarakada olio Espatula bat Limoi 1 Taza bat Gatz pittin bat Patata 1

EGIKERA

Hartu hontzi bat eta arrautzak hor bota, ondoren arrautzak irabiatu eta ontzira irina bota pixkanaka-pixkanaka nahasten zoazten bitartean. Masa horri bi edalontzi esne gehitu limoiaren birrindurarekin batera. Bota 4 koilarakada azukre eta gatz pittin bat eta ongi nahasi. Azkenik 2 koilarakada olio gehitu. Ondoren masa guztia eginda dugunean, patata bat hartu eta erditik moztu, patata hori olio pixka batean busti eta zartaginetik pasa. Geroxeago itxoin gutxi gorabehera 30 segundo zartagina ondo berotu arte eta ondoren, burruntzalia hartu eta masarekin erdia bete eta zartaginean bota. Zartagina pixka bat mugitu masa guztia zartaginetik ondo banatua egon arte, hau da, zulotxorik ez izan arte. Ondoren, 20 segundo pasata, krepari buelta eman eta beste aldetik egin arte itxoin. Horrela egin krep guztiekin.

Amaia Bidondo

Page 10: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 10

Iker Otazu Maialen Saenz

HOBERENAK

Page 11: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 11

HOBEAK

HOBEAK

Page 12: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 12

KIROLA JOKALARIAK TALDEAREN

IZENA

BESTE TALDEAREN

IZENA EMAITZA

FUTBOLA Jokin Ullbarri eta Mikel Ibañez. Lagunak Txantrea 2-2

FUTBOLA Iñigo G.,Ruben,Iñigo I., Iñigo M.

Ibai, Mikel, Loren, Iker, Javier, Jon F., Erik.

Iruña San Juan 0-1

SASKIBALOIA Amaia Astigarraga eta Amaia Asin Navarro Villoslada Mb Solar Oncineda 50-24

SASKIBALOIA Oihane Martinez. Obenasa Liceo

Monjardin. Lagunak 25-35

SASKIBALOIA Ainhoa Moreno. San Cernin C. Elias Teres Funes 44-10

PADELA Idoia, Angela, Ainhoa , Maitane. San Juan Aste honetan ez dute

jolastu.

ATLETISMOA Ainhoa Erbiti. Larrabide 3.000 m 3.

geratu zen

ATLETISMOA Amaia Bidondo. Lagunak San Adrian krosa izan zuen.

3.065m

GOLFA Amaia Urtasun. Zuasti

Ainhoa Moreno

Page 13: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 13

KIROLA JOKALARIAK TALDEAREN

IZENA

BESTE TALDEAREN

IZENA EMAITZA

PATINAJEA Laura eta Nahia Lagunak (Talde asko) Bi lasterketa

Laura 2eta 3 Nahia 4eta 4

ESKI (Zeharkaldia)

Amaia Martin Espainako 2.

ESKI (Ipar eskia)

Xabier Macias

SASKIBALOIA Itxaso Moreno, Itsaso Otermin eta

Lucia Gesta Navarro

Villoslada Atarrabia

SASKIBALOIA Mikel Martinez Larraona Ardoi A 68-28

FUTBOLA Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana,

Maitane, Mara, Oskia eta Leire Jaso ikastola Tafalla 8-1

.

JARDUERAK PARTEARTZAILEA NON PIANOA Lorenzo Otermin Kithara

Eskolan. Dabid Bisbalen “El Mundial” abestia.

BATERIA Lorenzo Otermin Musikal Toman eskolan.

Ezer berririk ez.

BONBARDINOA Itxaso Moreno Joaquin Maya eskolan.

Ezer berririk ez.

MARGOKETA Ruben, Sara eta Edurne

Barañaingo margoketa eskolan.

Karbonzilloak lantzen ari dira.

MARGOKETA Leire Ruiz Lurdes Mahillo eskolan.

Manga lantzen ari dira momentu hauetan.

DANTZA Maitane Olza Auzokide elkartean.

Larrain dantza egiten ari dira.

Page 14: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 14

ASTEKO ARTISTA: Aste honetako artista Itxaso Moreno da 7 urte daramalako instrumentu bat jotzen: bonbardinoa.

Ainhoa: Kaixo, Itxaso. Itxaso: Kaixo. A: Zein instrumentu jotzen dituzu? I : Bonbardinoa eta tuba. A: Noiz hasi zinen instrumentu hauek jotzen? I: Bonbardinoa 7 urte nituela eta tuba duela urtebete. A: Non ikasten duzu? I: “Joaquin Maya” musika eskolan. A: Eskerrik asko eta agur Itxaso. I: Agur.

ASTEKO KIROLARIA: Gure aste honetako kirolaria Amaia Bidondo da, atletismoa egiten du. Berari egindako elkarrizketa telebista saioan duzue.

Ainhoa Moreno eta Amaia Bidondo

Itxaso Moreno

Page 15: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 15

Izenburua: La pandila de Sherlock Holmes y la Rosa de Africa Idazlea: Tim Pigott-Smith Marrazkilaria: Chris Mould Argitaletxea: Bruño Isbn: 978-84-216-8515-0 Bilduma: “1.a El tatuaje del dragón” eta hurrengo aparizioa, “La sombra del mal” Sinopsia: Rosa de Africa diamante ospetsua lapurtu dute. Pottsen osaba akusatua da. Berak erruduna dela esaten badu ere inork ezin du sinetsi horrelako gauza bat. Pottsek erabaki du bere osabaren errugabetasuna probatzea, baina Holmes, atzerrira joan da kasu bat argitzeko, pandilari ez zaio geratzen erremediorik eta akzioan sartu beharko dira. Baina ezer ez da iruditzen duena, bitxi, faltsutzaile, zozo eta uso, emakume birlotzar eta pistolez betetako misterio batean. Iritzi pertsonala: Liburu hau oso interesgarria da. Gauza asko erakusten ditu, adibidez zertaz garen gai zerbait lortzeko edo norbaiti fabore bat egiteko. Asko gustatu zait zuk istorioaren barruan zaudela sentitzen duzulako eta irakurtzen hasten bazara oso zaila da uztea. Gauza interesgarri batzuk ere ikasten dituzu. Titulu originala: Hidalgo Iraupena: 135min Zuzendaria: Joe Johnston Gidoia: John Fusco Musika: James Newton Howard Sinopsia: 1890. urtea, Frank T. Hopkins kondaira bizia da. Estatu batuaren zalditeriaren kidea. Far West-eko zaldun hoberena estimatua dago. Baina, orain behartuta dago Buffalo Bill-en zirko patetikoan lana egitera. Egun batean, jeke arabiar baten eskaintza interesgarria jasotzen du ,jeke horrek zaldi garbien eta prestuen jabea da. Rank eta Hidalgo ( bere zaldia) “Oceano de fuego” izeneko lasterketara gonbidatuak daude, proba hau 3.000 millako lasterketa da, eta bakoitzaren biziraupena frogatzen duena eta Arabiako basamortua gertatzen dena. Errealitateko istorioa batean oinarrituta dago eta existitzen den zaldi lehiaketarik luzeena eta garrantzitsuena da, “Hidalgo”-k kontatzen du, gizon batek egin behar duen bidea duintasuna berreskuratzeko. Iritzi pertsonala: Pelikula hau ikaragarri polita da. Gauza batzuk ere erakusten ditu, adibidez, bizitzak lurrera botatzen zaituenean bi aukera dituzula, hor bertan geratu edo altxatu eta bizitzari aurre egin.

Liburua

Pelikula

Oceanos de fuego pelikulako informazioa, “film Afín-tik” hartu dut, nahi baduzue hemendik sartu behean klikatu. http://www.filmaffinity.com/es/film776351.html

Lorenzo Otermin

Page 16: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 16

Hasieratik jakin nuen, ez genuela txalupa hori hartu behar, horrelako olatuekin ez behintzat. Baina Hilariori horrelako ilusioa eginda nork esan ezetz. Hilario 73 urteko aitonatxoa zen, eta olatuak zeudenean arrantzatzera ateratzea gustuko zuen. Azken aldian sekulako olatuak zeuden airearen ondorioz. Ni animatu nintzen, eguna egun lasaia zen, hau da ez zeuden olatu asko eta berak beste egun batean joango ginela esan zidan. Baina motorra martxan jartzen saiatu zenean ez zuen lortu. -Orain zer?- Galdetu nuen beldurtua. -Betiko moduan itzuli beharko dugu- erantzun zuen irribarre batez arraun bat ematen zidan bitartean. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 7:00ak arte egon ginen arraunean. Baina gutxi egin ahal izan genuen hasi berri ziren olatuen eta haizearen aurka. Halako batean izugarrizko olatua ikusi genuen guregana hurbiltzen. Segundo batean hainbat gauza gertatu ziren: Garrasi bat, izugarrizko kolpea, hotza, arnasa hartu ezina … Eskuarekin barkuaren alde batera heldu eta izugarrizko indarra eginez uretatik atera nintzen. Baina non zegoen Hilario? Barkuaren azpiko aldera igo nintzen, barkua bira emana zegoelako eta han itxoiten geratu nintzen, agian Hilariori edo agian salbatuko ninduen norbaiti. Olatuak indarra galtzen joan ziren, ez ziren olatu handiak txikiak baizik eta eguzkia hodeien atzetik atera zen. Han egon nintzen egun bat, bi … gosea eta egarria sentitu nuen arte. Bat-batean zeruan zerbait agertu zen arte. Azkenik argia ikusi nuen! Gizon bat helikopterotik soka batean jaitsi zen eta sokarekin inguratu ondoren airean eraman ninduten lurrean utzi arte. Nork daki zer izango zen Hilarioz baina gutxienez bizirik nago hau kontatzeko.

Hau benetan gertatutako gertaera baten moldaketa da.

Jon Marcos

Page 17: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 17

Amaia Garcia

Behin, gaileta batek, mendian zebilela, hala esan zuen: -Gaileta bat naiz Ehiztari bat agertu zen eta eskopetarekin zulo bat egin zion. Hortik aurrera, honela zioen: -“Erroskila” bat naiz

TXISTEA:

GURUTZE GRAMA

Behera: 1.- Ze zakarrontzitara botatzen ditugu ontziak? 2.- Gaixorik zaudenean nork sendatzen zaitu? 3.- Ze zakarrontzitara botatzen ditugu paperak? 4.- Ze zakarrontzitara botatzen dugu materia organikoa? 5.- Nork garbitzen ditu kaleak? 7.- Zein da zure irakaslearen lanbidea?

Zeharka: 4.- Nor bizi da baserrian? 6.- Nork itzaltzen ditu suak?

Page 18: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 18

Zure euskera maila hobetu nahi al duzu? Bada, irakurri ondorengo esaldi hauek.

-Utziko ahal didazu kamara pixka batean. - Utziko al didazu kamara pixka batean. -Lehengo egunean bost bat gelditu ginen. -Lehengo egunean bost eta bat gelditu ginen.

Ruben Cherif

Utziko ahal didazu kamara pixka batean?

Utziko al didazu kamara pixka batean?

Page 19: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 19

Lehengo asteko galderen erantzunak:

1. Zikloa: Zer del eta zer dela deika egon eta sartzen ez dena? Erantzuna: Txirrina.

2. Zikloa: Alkandora daramat zuria eta bihotza,

berriz horia. Erantzuna: Arrautza.

3. Zikloa: Zer dela eta zer dela jateko izana

baino jaten ez dena? Koilara edo sardexka.

Aste honetako galderak:

1.Zikloa: Goitik neskatxa eta behitik arraina. Zer

da?

2.Zikloa: Esadazu egia, zein da zortziren erdia?

3.Zikloa: Hankak ditu baina mugitzerik ez. Janaria dauka baina jaterik ez. Zer da?

Nola egin?

+Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, gure gela ondoko lehiaketa atalera joan behar

zara.

+Han zure zikloari dagokion galderari erantzun behar duzu, gure kaxaren ondoan

dagoen papertxo batzuetan idatziz.

+Erantzuteko astelehena eta asteartea izango duzue.

+Asteazkenean, zuen erantzunak jaso eta ondo daudenak gu hartuko ditugu irabazlea

nor den erabakitzeko.

+Irabazleen gelara joango gara eta saria emango diogu.

1 ZIKLOA: 2. ZIKLOA: 3. ZIKLOA:

1. Maila. 3. Maila. 5. Maila.

2. Maila. 4. Maila. 6. Maila.

LEHIAKETA Sara Urdiroz

Page 20: 4. Berritxiki 110225

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

4. ALEA 20

Jon Marcos

Irune eta Oihane

Irune Gil

Eskerrik asko LH 2. B-ko neska

kantari hauei. TB saioan ikus ditzakezue.