2014 irakurle kanpaina negua

13
LIBURU eta DISKO ESKAINTZA 2014ko negua

Upload: goiztiri-aek-euskaltegia

Post on 20-Jul-2015

340 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

LIBURU eta DISKOESKAINTZA2014ko negua

HELDUEN LITERATURA

MAMUAK Ana Urkiza Ibaibarriaga

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk. Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.

Maila: C1 Prezioa: 14,50 11,60 € Orr: 132

PIZTIAREN BEGIAKAlberto Ladron Arana

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena. Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

Maila: C1 Prezioa: 21,55 18,30 € Orr: 318

HELDUEN LITERATURA

ODOL MAMITUAKAlaine Agirre Garmendia

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka. Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia mu den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz. Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.

Maila: C1 Prezioa: 16,85 13,50 € Orr: 196

HARRIAN MEZUA Alberto Ladron Arana

Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak, ETAren kontrako borroka zikina… Alberto Ladron Aranak thriller berri bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz.

Maila: B2.2 Prezioa: 22,30 17,85 € Orr: 324

HELDUEN LITERATURA

ARANTZAK BARRURANTZXabier Mendiguren Elizegi

Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa hartan gertatua… Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak.

Maila: B2.2 Prezioa: 16,25 13,00 € Orr: 172

GERRA TXIKIA Lander Garro

Gerra txikia, Lander Garro: Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua.

Maila: C1 Prezioa: 20,00 16,00 € Orr: 300

HELDUEN LITERATURA

HILEN LOGIKA EZKUTUA Jabier Muguruza

Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna.Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan.

Maila: B2.1 Prezioa: 14,00 12,00 € Orr: 104

ENDA LUR Toti Martinez de Lezea

ENDA LUR iraganera egindako bidaia da, gizon-emakumeek erraldoietan eta dragoietan sinesten zuten garai ilun batera; garai gogorra eta erreala zen, eta garai hartako leinuek, gainera, beste lurretatik iritsitako inbaditzaileei aurre egin behar izan zieten. Endara neska gaztea gailentzen da eleberri honetako pertsonaien artean. Bide luzea egin beharko du ibar galdu batetik Mendi Sakraturaino, han bizi baita Amari Ama Lurra. Bitartean, Ihabar eginahalean saiatzen da borrokalari handitzat onar dezaten, Garr eszeptikoak ahaztu egin nahi du nola erraustu dituzten bere hiria eta bertako biztanleak, Ozen jentila zain dago noiz helduko bere gurasoez mendekatzeko unea, eta Enda Lurrez jabetzeko planak ari da Baladaste duxa egiten. Horiek eta beste askok pertsonaia sorta harrigarria osatzen dute. Atzo bezala, gaur ere sinesgarriak gertatzen dira guztiz, borroka bizian leialtasunaren eta traizioaren, askatasunaren, justiziaren eta morrontzaren artean. Toti Martinez de Lezea idazle ospetsuaren eskutik emana dago Enda, eta, berriz ere, bere irakarleak harrituta utziko ditu, erregistro desberdin, berrizale, eta dudarik gabe, erakargarri batekin.

Maila: C1 Prezioa: 22,00 18,70 € Orr: X

HELDUEN LITERATURA

HUTSAREN ITZALAK Jon Arretxe

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.

Hauxe da Toure “detektibe-igarle”aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia.

Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.

Maila: B1.2 Prezioa: 18,00 15,30 € Orr: 240

SU ZELAIAK Mikel Perurena Ansa

Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6,000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian kondenatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldei oso bat sakrifikatu zen.

Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 240

HELDUEN LITERATURA

NEVADAKO EGUNAK Bernardo Atxaga

Nevadako egunak kronika da hasieran; nobela, bukaeran. Liburuko pieza guztiak dira bereziak, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere. Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da, pieza guztiek giza esperientzia baitute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute garrantzia, batez ere, desertuak.

Maila: C1 Prezioa: 23,00 19,55 € Orr: 464

APIRILAIñigo Aranbarri

Esteban Alberdik lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkitu dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratu da, bi mende eta erdiko jauzin: Azkoitiasn ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean.

Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 216

HELDUEN LITERATURA

ORPOZ ORPO Ernesto Prat Urzainki

Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari.

Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio.

Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza emango dioten kideak, poliziak, Erakundea... Hala, bada, estutzen doan bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, heriotza eta erlojua.

Maila: C1 Prezioa: 17,00 13,60 € Orr: 198

HEMEN NAIZ, EZ GELDITZEKO BAINA Markel Ormazabal

Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea. Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeriak, hormak... Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko. Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria.

Maila: C1 Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 168

GAZTE LITERATURA

TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEANAnder Izagirre

Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80

ARGIXORGIN Estibaliz Vivanco Ramirez / Joseba Larretxe BErazadi “JOSEVISKY” (IL)

Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen. Nikole bere adiskidearen eta kalean topatuko duen saguzarkume baten laguntzarekin, Illarek aurre egin beharko dio etxeko guztiak mehatxatzen dituen arriskuari.

Maila: B2.2 Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92

GAZTE LITERATURAGAZTE LITERATURA

DUMITRU Koldo Izagirre

Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute…

Maila: B2.2 Prezioa: 9,50 8,00 € Orr: 76

SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA Fernando Morillo

Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80

KARLISTEN ALTXORRA Gaizka Arostegi Castrillo / Julen Ribas Sasiain (IL)

Alex eta Irati dira abenturazko eleberri honetako bi protagonista gaztetxoak. Alex udako oporraldian Baztango familia batengana bidaltzea erabaki du aitak; ikasturte osoa alperrik galdu du. Bere jarrera zuzentzeko ohiko girotik kanpo egun batzuk ematea ongi etorriko zaiola uste du, hau da, Irati eta bere amaren etxean. Hasiera batean, Alexek erabat zapuztuta onartuko du egoera berria, lehenbailehen handik joatea baino ez du buruan izango. Ustekabean, baina, bere burua abentura kitzikagarri batean murgilduta ikusiko du. Berrehun urte lehenago galdutako altxor baten bila jartzea tokatuko zaie bi lagunei, eta bide batez beste altxor baliotsuago bat aurkituko dute: maitasuna.

Maila: A2 (10-12 urte) Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 140

IPURTARGIEN HERRIAN Ramon Olasagasti Aiestaran / Mikel Valverde Tejedor (IL)

Erreka ondoko etxe gurpildun trauskil batean bizi da Lur. Herrian apenas dakite ezer gehiago hari buruz. Askok sorgintzat daukate, orain agertu, orain desagertu egiten delako.

Intza, Lizar, Ibai, Elur eta Itsaso, San Joan sua egiteko sastrakak bilatzen ari direla, Lurren etxera hurbilduko dira, kontu pixka batekin bada ere. Amonak, ordea, adiskidetsu hartuko ditu eta bidaia zoragarri bat egitera gonbidatuko ditu etxe gurpildunean. Txango berezi horietan, Lurren seme-alabak ere ezagutuko dituzte: Eguzki, Ur eta Haizea.

Eta haien eskutik deskubrituko dituzte neska-mutilek Euskal Herriko paraje eta txoko zoragarriak, eta gainera, haiek maitatzen eta zaintzen ikasiko dute.

Maila: B1.2 Prezioa: 10,70 8,60 € Orr: 64

GAZTE LITERATURAGAZTE LITERATURA

ZORTZI IPUIN GOTIKO Jon Eugi Aierdi

Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizkoak eta madarikazioak, ehorztetxe bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako terrorezko kontakizunak, oro har literaturazale guztien gozamenerako.

Maila: B2 Prezioa: 11,00 9,35 € Orr: 113

MORADERO Gus Jimenez Vaquero / Nuria Fortuny Herrero (IL)

Moraderotik iritsi den gutun batek hankaz gora jarriko du June eta Nelise ama-alaben bizitza: Saal da, Neliseren aita. Neskatoak ez du ordura arte aitaren berri izan, aita zuenik ere ez zekien. Izan ere, Saal Moraderora iritsi eta handik gutxira galdu zuen Junek haren arrastoa. Alabaina, gutun honek argituko dio gertatutako guztia: Moraderoko biztanleek, beren erloju bereziei esker, denbora galdu beharrean, irabazi egiten dute. Eta horregatik, Juneri Saalengandik urruti igarotako denbora oso luze egin bazaio ere, berez, Moraderon ez da horrenbeste denbora igaro. Demeter du izena erloju zoragarri hauen egileak.

Maila: B1.1 (10-12 urte) Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92

ORKESTRA LURTARRA Harkaitz Cano / Jokin Mitxelena Eritze (IL)

Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.

Maila: B2.2 (10 urte) Prezioa: 13,35 11,35 € Orr: 100

PRINTZESA GUZTIEK DUTE BERE IPUINA Antxiñe Mendizabal Aranburu / Maite Gurrutxaga (IL)

Printzesa guztiek dute bere ipuina, eta ipuin honetakoak Raisa du izena. Jakina da printzesa guztien eginkizun ia bakarra itxarotea dela, baina Raisaren jakin-mina handia da, eta bere ametsaren bila abiatu nahi du lehenbailehen. Basamortuarekin egin izan du beti amets. Abentura eta historia uztartzen ditu Raisa printzesa eta haren alaba, Aiora, protagonista dituen ipuin honek. Alhambra, Baztan eta Tutera izango dira beren bizitzako agertoki nagusiak. Eta, basamortuko gizon-emakumeek hiru basokada te hartuz bizitzaren aldiak ospatzen dituzten eran, dastatuko dituzte biek ere bizitzaren mingostasuna, maitasunaren gozoa eta heriotzaren leuntasuna.

Maila: B2.2 (12-16 urte) Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 80

ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 €

ARIAN A1.1LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 €

ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK+ ENTZUNGAIEKIN) Prezioa: 22 17,6 €

ARIAN B1.1LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,50 12,40 €

ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 €

ARIAN A1.2LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 €

ARIAN A2.1IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 €

ARIAN A2.1LAN-KOADERNOA (+ ERANTZUNAK)Prezioa: 15,50 12,40 €

ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 €

ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK)Prezioa: 15,50 12,40 €

TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)

Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.

Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72

OTSOA (+CD)Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (ilustratzailea)

Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?

Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 62

BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)

Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.

Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)

Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da.

Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.

Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 64

ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)

Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk.Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak.

—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.

Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 74

KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (ilustratzailea)

Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik.

Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72

NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero.

Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 76

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)

Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.

Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72

GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)

Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 68

IZU-ISTORIOAK (+CD)

Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)

“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak.

Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64

ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (ilustratzailea)

Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…

Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (IL)

Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.

Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72

ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (IL)

Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.

—Anjela! —esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 88

BESTELAKOAK

ARGIAREN 2015eko EGUTEGIA

Etxe, eskola eta elkarteetako hormak edukiz jazteko egutegia. Aurrealdeko orrialdean ohiko elementuak aurki daitezke: eguna, santuak, Seaskako izendegia, eguzkia, hilabete osoko egutegiaren erreferentzia eta ilargiaren gorabeherak. Atzealdea osatzeko gai anitzeko edukiak jorratzen dira orriotan eta tartean kolaboratzaile famatuen sinadurak aurki daitezke: Historia gaiak, txisteak, hitzokeiak, bertsoak, etxerako gomendioak, zientzia etab.

Prezioa: 9,00 7,50 €

EUROPAKO HERRIEN MAPA

Europa erakusten digutena baino askoz ere anitzagoa eta ederragoa delako, eskuratu herrien mapa. Kontinentea ulertzeko beste begirada bat. Etxe, eskola eta elkarteetarako opari aproposa.

Neurria: 81,10cm x 59,40cm Prezioa: 15,00 12,75 €

AZKEN TXORAKIKERIAK (2014)

Txiste liburua. 400 orrialde ingurukoa.

Prezioa: 12,00 10,00 €

EZ DA HAIN FAZILA

Denbora pasa bilduma berezia.

Prezioa: 5 4 €

DENBORA-PASA

BILDUMABEREZIAez da ha i

n fazi la

5 euro

DISKOAK

ESKEAN KRISTÖ “Azote Kaldüz!”

Prezioa: 13,50 11,00€

ELHUYARHIZTEGIA

Prezioa: 48,00 38,40€

KUPELA Eutsi goiari

Prezioa: 13,50 11,00€

ELHUYARHIZTEGI TXIKIA

Prezioa: 25,00 15,00€

HESIAN Hegalak astinduz

Prezioa: 13,50 11,00€

SINONIMOENKUTXA

Prezioa: 20,00 16,00€

GONTZAL MENDIBIL Nire bihotzak zure begiak ditu

Prezioa: 13,50 11,00€

EUSKALGRAMATIKAOSOA

Prezioa: 64,48 54,80€

DIDAKTIKA

Azaroaren 28an amaituko da.

www.aek.eus946 464 000