%100 kutxabank bezeroentzako bidaiak

3
1 BEG DUTEN PERTSONENTZAKO BIDAIA-LAGUNTZA POLIZA-zk: 55/0536077 ASEGURU-HARTZAILEA: VIAJES AZUL MARINO, S.A. ASEGURUDUNA: Kutxabank bidaiak programetan bidaiatzen duten bezero zerrenda. Zu asegurudana bazara eta gure zerbitzuak nahi izanez gero, eta horietarako eskubidea izateko, EZINBESTEKOA da, noiznahi eta zauden tokitik, 24 orduko gure Arreta Iraunkorrerako Zentralera deitzea, eta zure izena, poliza-zenbakia eta ziurtagiri-zenbakia adieraztea. Espainaitik: 93 300 10 50 Atzerritik: 34 93 300 10 50 (hartzaileak ordaintzeko deia egin) 7.1. Mediku- eta osasun-laguntza ARAGek bere bizkar hartuko ditu gaixo edo zaurituta dagoen asegurudunaren arretarako beharrezkoak diren esku-hartze zein ebakuntza profesionalen edo osasun- zentroen gastuak. Espresuki barne hartuta daude honako zerbitzu hauek (hurrenkerak ez du inolako mugarik ispilatzen): a) Larrialdietarako mediku-taldeek eta espezialistek emandako arreta. b) Mediku-azterketa osagarriak. c) Ospitaleratzeak, tratamenduak eta ebakuntza kirurgikoak. d) Ospitalean sendagaiak ematea, edo ospitaleratzerik eskatzen ez duten lesio edo gaixotasunetarako sendagaien kostua itzultzea. e) Odontologia-arazo zorrotzetan arreta eskaintzea. Halakotzat joko dira, hain zuzen, infekzioagatik, minagatik edo traumagatik larrialdiko tratamendua eskatzen duten guztiak. ARAGek bere bizkar hartuko ditu laguntza horien guztien gastuak: atzerrian gertatuz gero, asegurudun bakoitzeko 6.000 eurora arteko mugarekin, edo tokiko diruan duen balio bereko mugarekin, eta Espainian, berriz, 1.200 euroko mugarekin. Odontologia-gastuek, ordea, 100 euroko muga izango dute, edo tokiko diruan duen balio bereko muga. 7.2 Zaurituak edo gaixoak aberriratzea edo horiei osasun-garraioa eskaintzea Asegurudunak istripua edo bat-bateko gaixotasuna baldin badu, hauetaz guztiaz arduratuko da ARAG: a) Hurbileneko klinikara edo ospitalera anbulantzian eramateak eragindako gastuak. b) Mediku Taldeak egindako kontrola, zauritu edo gaixo asegurudunari arreta eskaintzen dion medikuarekin harremanetan, jarraitu beharreko tratamenduan beharrezkoak diren neurriak eta ospitale egokiago batera edo bere etxera behin-behinean eramateko biderik egokiena zein den erabakitzeko. c) Zauritua edo gaixoa zehaztutako ospitalera edo bere ohiko etxebizitzara garraiobide egokienean eramateak dakartzan gastuak. ARAGeko Mediku Taldeak erabakiko du, kasu bakoitzean, zein den erabiliko den garraiobidea, kasuaren larrialdi eta larritasunaren arabera. Europan eta Mediterraneo urertzeko herrialdeetan, behar bezala egokitutako osasun-hegazkin bat ere erabili ahal izango da. Aseguruduna bere etxetik urrun dagoen ospitaleren batean sartuz gero, ARAG arduratuko da, hala dagokionean, zauritua edo gaixoa etxera eramateaz. Asegurudunak ez badauka bere ohiko etxebizitza Espainian, bidaia hasten den Espainiako tokiraino eramango dute. 7.3 Gainerako asegurudunak aberriratzea edo toki batetik bestera eramatea Aurreko bermea aplikatuta, asegurudunetako bat, gaixotasunagatik edo istripuagatik, aberriratu edo toki batetik bestera eraman badute, eta ondorioz, poliza honek aseguratutako bikotekide edo laguntzaileak, lehen mailako arbasoek edo ondorengoek zein anai-arrebek ezin badute hasieran aurreikusitako moduan bidaiarekin jarraitu, ARAG arduratuko da pertsona horiek euren etxebizitzetara edo ospitaleratze-tokira eramateaz. 7.4 Adingabeak edo minusbalituak aberriratzea edo toki batetik bestera eramatea Bermearen 7.2 puntua aplikatuta aberriratutako edo toki batetik bestera eramandako aseguruduna hamabost urtetik beherako adingabeekin bidaiatzen ari bada, ARAG arduratuko da euren etxerako bidean lagunduko dien pertsona edo laguntzaile bati (asegurudunak izendatutakoa) joan-etorriko bidaia antolatzeaz. 7.5 Ospitaleratu behar izanez gero, senitarteko baten joan-etorriko bidaia Gaixo edo zaurituta dagoen asegurudunaren egoerak ezinbestean eskatzen badu berau bost egun baino gehiagoan ospitalean egotea, asegurudunaren senitarteko bati (edo hark izendatutako pertsona bati) joan-etorriko bidaia ordainduko dio ARAGek, gaixoarekin egon dadin: hegazkinean bada, turista klasean; eta trenean bada, lehen mailan. Laguntzailearen egonaldi-gastuen barnean eta dagozkien fakturak aurkeztu ondoren, eguneko 70 eurora arte ordainduko ditu ARAGek, gehienez ere 10 egunean. 7.6 Gaixondoa hotelean Gaixo edo zaurituta dagoen asegurudunak ezin badu etxera itzuli, medikuak halaxe gomendatu diolako, ARAGek bere bizkar hartuko ditu egonaldia luzatzeak eragindako hoteleko gastuak: eguneko 70 eurora arte eta gehienez ere 10 egunean. Asegurudunak senide asegurudun edo laguntzaile batekin bidaiatuko balu, ARAG bere bizkar hartuko du, bi egonaldien luzapenagatik, 100 euro eguneko bi asegurudunengatik, eta 10 eguneko egonaldia maximoarekin. Era berean, ARAG bere bizkar hartuko du senide asegurudun edo laguntzaile honen geroko itzulera, hasieran aurreikusitako moduan etxera itzuli ezin izango balu. 7.7 Hildako aseguruduna aberriratzea edo toki batetik bestera eramatea Aseguruduna hilez gero, ARAG arduratuko da gorpua Espainian lurperatzeko tokira eramateaz, eta bere bizkar hartuko ditu gastu guztiak. Gastutzat joko dira, hain zuzen, lege-betekizunekin bat eginda, hil ondoko prestaketa guztiak. Alabaina, ez dira ordainduko lurperatze- eta zeremonia-gastuak. ARAGen ardurapean geratuko da, halaber, gainerako asegurudunak euren etxera itzultzeko bidaia-gastuak, baldin eta ezin badute egin hasieran aurreikusitako moduan. Asegurudunak ez badauka bere ohiko etxebizitza Espainian, bidaia hasten den Espainiako tokiraino eramango dute. 7.8 Senitarteko baten heriotzagatik, itzulera aurreratzea Asegurudunak bere bidaia eten behar badu bikotekidea, lehen mailako arbaso edo ondorengoren bat, anai- arrebaren bat edo koinatu-koinataren bat hil zaiolako, ARAGek bere bizkar hartuko du asegurudunaren joan- etorriko bidaia, Espainian senitartekoa lurperatuko duten tokiraino: hegazkinean bada, turista klasean; eta trenean bada, lehen mailan. Bestela, asegurudunak hala aukeratzen badu, bere ohiko etxebizitzara joateko har ditzake bi hegazkin-txartel (turista klasea) edo tren-txartel (lehen mailan). 7.9 Senitartekoren bat ospitaleratzeagatik, itzulera aurreratzea Asegurudunak bere bidaia eten behar badu bikotekidea, lehen mailako arbaso edo ondorengoren bat, anai- arrebaren bat edo koinatu-koinataren bat, istripu edo gaixotasun larri batek eraginda, gutxienez 5 egunerako ospitaleratu dutelako (eta hori guztia bidaia hasi ondoren gertatzen bada), ARAGek bere bizkar hartuko du asegurudunak Espainian duen etxebizitzara egin beharreko itzulera-bidaia. Era berean, ARAGek bere bizkar hartuko du itzulera aurreratu duen asegurudunaren bidaian hari laguntzen ari zen pertsonaren bigarren txartela ere; betiere, bigarren pertsona hori ere poliza honek aseguratutakoa bada. 7.10 Galdutako ekipajea bilatzea, aurkitzea eta bidaltzea Hegaldi erregularrean ekipajea galduz gero, ARAGek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu ekipajea aurkitzeko, asegurudunari albiste guztien berri emateko, eta hala badagokio, ekipajea onuradunaren eskuetara bidaltzeko, hark ezertxo ere ordaindu behar izan gabe.

Upload: bilbao-bizkaia-kutxa

Post on 20-Feb-2016

219 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Bidaia-Laguntza Asegurua

TRANSCRIPT

1

BEG DUTEN PERTSONENTZAKO BIDAIA-LAGUNTZA

POLIZA-zk: 55/0536077

ASEGURU-HARTZAILEA: VIAJES AZUL MARINO, S.A.

ASEGURUDUNA: Kutxabank bidaiak programetan bidaiatzen duten bezero zerrenda. Zu asegurudana bazara eta gure zerbitzuak nahi izanez gero, eta horietarako eskubidea izateko, EZINBESTEKOA da, noiznahi eta zauden tokitik, 24 orduko gure Arreta Iraunkorrerako Zentralera deitzea, eta zure izena, poliza-zenbakia eta ziurtagiri-zenbakia adieraztea.

Espainaitik: 93 300 10 50 Atzerritik: 34 93 300 10 50 (hartzaileak ordaintzeko deia egin)

7.1. Mediku- eta osasun-laguntza

ARAGek bere bizkar hartuko ditu gaixo edo zaurituta

dagoen asegurudunaren arretarako beharrezkoak diren

esku-hartze zein ebakuntza profesionalen edo osasun-

zentroen gastuak.

Espresuki barne hartuta daude honako zerbitzu hauek

(hurrenkerak ez du inolako mugarik ispilatzen):

a) Larrialdietarako mediku-taldeek eta espezialistek

emandako arreta.

b) Mediku-azterketa osagarriak.

c) Ospitaleratzeak, tratamenduak eta ebakuntza

kirurgikoak.

d) Ospitalean sendagaiak ematea, edo ospitaleratzerik eskatzen ez duten lesio edo gaixotasunetarako sendagaien

kostua itzultzea.

e) Odontologia-arazo zorrotzetan arreta eskaintzea.

Halakotzat joko dira, hain zuzen, infekzioagatik,

minagatik edo traumagatik larrialdiko tratamendua

eskatzen duten guztiak.

ARAGek bere bizkar hartuko ditu laguntza horien guztien gastuak: atzerrian gertatuz gero, asegurudun bakoitzeko

6.000 eurora arteko mugarekin, edo tokiko diruan duen

balio bereko mugarekin, eta Espainian, berriz, 1.200

euroko mugarekin.

Odontologia-gastuek, ordea, 100 euroko muga izango

dute, edo tokiko diruan duen balio bereko muga.

7.2 Zaurituak edo gaixoak aberriratzea edo horiei

osasun-garraioa eskaintzea

Asegurudunak istripua edo bat-bateko gaixotasuna baldin

badu, hauetaz guztiaz arduratuko da ARAG:

a) Hurbileneko klinikara edo ospitalera anbulantzian

eramateak eragindako gastuak.

b) Mediku Taldeak egindako kontrola, zauritu edo gaixo

asegurudunari arreta eskaintzen dion medikuarekin

harremanetan, jarraitu beharreko tratamenduan

beharrezkoak diren neurriak eta ospitale egokiago batera edo bere etxera behin-behinean eramateko biderik

egokiena zein den erabakitzeko.

c) Zauritua edo gaixoa zehaztutako ospitalera edo bere

ohiko etxebizitzara garraiobide egokienean eramateak

dakartzan gastuak.

ARAGeko Mediku Taldeak erabakiko du, kasu

bakoitzean, zein den erabiliko den garraiobidea, kasuaren larrialdi eta larritasunaren arabera. Europan eta

Mediterraneo urertzeko herrialdeetan, behar bezala

egokitutako osasun-hegazkin bat ere erabili ahal izango

da.

Aseguruduna bere etxetik urrun dagoen ospitaleren batean

sartuz gero, ARAG arduratuko da, hala dagokionean,

zauritua edo gaixoa etxera eramateaz.

Asegurudunak ez badauka bere ohiko etxebizitza

Espainian, bidaia hasten den Espainiako tokiraino

eramango dute.

7.3 Gainerako asegurudunak aberriratzea edo toki

batetik bestera eramatea

Aurreko bermea aplikatuta, asegurudunetako bat,

gaixotasunagatik edo istripuagatik, aberriratu edo toki

batetik bestera eraman badute, eta ondorioz, poliza honek

aseguratutako bikotekide edo laguntzaileak, lehen

mailako arbasoek edo ondorengoek zein anai-arrebek ezin

badute hasieran aurreikusitako moduan bidaiarekin

jarraitu, ARAG arduratuko da pertsona horiek euren etxebizitzetara edo ospitaleratze-tokira eramateaz.

7.4 Adingabeak edo minusbalituak aberriratzea edo

toki batetik bestera eramatea

Bermearen 7.2 puntua aplikatuta aberriratutako edo toki

batetik bestera eramandako aseguruduna hamabost urtetik

beherako adingabeekin bidaiatzen ari bada, ARAG

arduratuko da euren etxerako bidean lagunduko dien pertsona edo laguntzaile bati (asegurudunak

izendatutakoa) joan-etorriko bidaia antolatzeaz.

7.5 Ospitaleratu behar izanez gero, senitarteko baten

joan-etorriko bidaia

Gaixo edo zaurituta dagoen asegurudunaren egoerak

ezinbestean eskatzen badu berau bost egun baino

gehiagoan ospitalean egotea, asegurudunaren senitarteko

bati (edo hark izendatutako pertsona bati) joan-etorriko bidaia ordainduko dio ARAGek, gaixoarekin egon dadin:

hegazkinean bada, turista klasean; eta trenean bada, lehen

mailan.

Laguntzailearen egonaldi-gastuen barnean eta dagozkien

fakturak aurkeztu ondoren, eguneko 70 eurora arte

ordainduko ditu ARAGek, gehienez ere 10 egunean.

7.6 Gaixondoa hotelean

Gaixo edo zaurituta dagoen asegurudunak ezin badu etxera itzuli, medikuak halaxe gomendatu diolako,

ARAGek bere bizkar hartuko ditu egonaldia luzatzeak

eragindako hoteleko gastuak: eguneko 70 eurora arte eta

gehienez ere 10 egunean.

Asegurudunak senide asegurudun edo laguntzaile batekin

bidaiatuko balu, ARAG bere bizkar hartuko du, bi

egonaldien luzapenagatik, 100 euro eguneko bi asegurudunengatik, eta 10 eguneko egonaldia

maximoarekin.

Era berean, ARAG bere bizkar hartuko du senide

asegurudun edo laguntzaile honen geroko itzulera,

hasieran aurreikusitako moduan etxera itzuli ezin izango

balu.

7.7 Hildako aseguruduna aberriratzea edo toki batetik

bestera eramatea

Aseguruduna hilez gero, ARAG arduratuko da gorpua

Espainian lurperatzeko tokira eramateaz, eta bere bizkar

hartuko ditu gastu guztiak. Gastutzat joko dira, hain zuzen, lege-betekizunekin bat eginda, hil ondoko

prestaketa guztiak.

Alabaina, ez dira ordainduko lurperatze- eta

zeremonia-gastuak.

ARAGen ardurapean geratuko da, halaber, gainerako

asegurudunak euren etxera itzultzeko bidaia-gastuak,

baldin eta ezin badute egin hasieran aurreikusitako

moduan.

Asegurudunak ez badauka bere ohiko etxebizitza

Espainian, bidaia hasten den Espainiako tokiraino

eramango dute.

7.8 Senitarteko baten heriotzagatik, itzulera

aurreratzea

Asegurudunak bere bidaia eten behar badu bikotekidea,

lehen mailako arbaso edo ondorengoren bat, anai-arrebaren bat edo koinatu-koinataren bat hil zaiolako,

ARAGek bere bizkar hartuko du asegurudunaren joan-

etorriko bidaia, Espainian senitartekoa lurperatuko duten

tokiraino: hegazkinean bada, turista klasean; eta trenean

bada, lehen mailan.

Bestela, asegurudunak hala aukeratzen badu, bere ohiko

etxebizitzara joateko har ditzake bi hegazkin-txartel

(turista klasea) edo tren-txartel (lehen mailan).

7.9 Senitartekoren bat ospitaleratzeagatik, itzulera

aurreratzea

Asegurudunak bere bidaia eten behar badu bikotekidea,

lehen mailako arbaso edo ondorengoren bat, anai-

arrebaren bat edo koinatu-koinataren bat, istripu edo

gaixotasun larri batek eraginda, gutxienez 5 egunerako

ospitaleratu dutelako (eta hori guztia bidaia hasi ondoren

gertatzen bada), ARAGek bere bizkar hartuko du asegurudunak Espainian duen etxebizitzara egin

beharreko itzulera-bidaia.

Era berean, ARAGek bere bizkar hartuko du itzulera

aurreratu duen asegurudunaren bidaian hari laguntzen ari

zen pertsonaren bigarren txartela ere; betiere, bigarren

pertsona hori ere poliza honek aseguratutakoa bada.

7.10 Galdutako ekipajea bilatzea, aurkitzea eta

bidaltzea

Hegaldi erregularrean ekipajea galduz gero, ARAGek

eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu ekipajea

aurkitzeko, asegurudunari albiste guztien berri emateko,

eta hala badagokio, ekipajea onuradunaren eskuetara

bidaltzeko, hark ezertxo ere ordaindu behar izan gabe.

2

7.11 Ekipajea lapurtzea eta hari kalte materialak

eragitea

Bermatuta egongo da asegurudunaren ekipajean edo

norberaren gauzetan kalteak edo galera materialak

eragiteagatiko kalte-ordaina; baldin eta bidaia egin

bitartean garraiolariaren erruz horiek lapurtu eta oso-

osorik zein partzialki galtzen badira, edo sute edo eraso baten ondoriozko kalteak badira. Gehienez ere, 300 euro

emango dira.

Kamerak eta argazki- zein irrati-osagarriak, soinua edo

irudia erregistratzekoak, eta baita horien guztien osagaiak

ere, ekipaje osorako aseguratutako zenbatekoaren %

50era artekoak izango dira.

Ez dira ordainduko asegurudunaren erruz

gertatutako lapurretak edo galerak, eta ezta falta

diren bitxiak, dirua, dokumentuak, objektu

baliagarriak eta kirol- zein informatika-materialak

ere.

Salbuespen horretan, hauek hartuko dira aintzat:

- Bitxiak: urrezko, platinozko, perlazko edo

harribitxizko objektuen multzoa.

- Objektu baliagarriak: zilarrezko objektuak,

margolanak eta artelanak, era guztietako bildumak

eta larrugintza fina.

Lapurreta kasuetan laguntza eraginkorra izan dadin,

ezinbestekoa da dagokion agintaritzan jarritako salaketa

aldez aurretik aurkeztea.

7.12 Bidaian ahaztutako edo lapurtutako objektuen

bidalketa

Lapurtu eta berreskuratutako objektuen edo Aseguratuak,

besterik gabe, ahaztutako objektuen bidalketa ARAGek

antolatu eta ordainduko du, 120 eurora arte; betiere,

objektu guztien kostuak kopuru hori gainditzen badu.

7.13 Fakturatutako ekipajea atzerapenarekin iristea

ARAGek gehienez ere 200 euro emango ditu

fakturatutako ekipajea 12 orduko edo gehiagoko atzerapenarekin iristeagatik sortutako lehen mailako

premiako artikuluak erosteagatik; betiere, aldez aurretik

dagozkion fakturak aurkeztuta. Kalte-ordain hau ezingo

zaio metatu, inola ere, 7.11 “Ekipajea lapurtzea eta

hari kalte materialak eragitea” artikuluaren

bermearen kalte-ordainari.

Berme hau emateko, atzerapena eta beronen iraupena

zehaztuko dituen dokumentu egiaztagarria (enpresa garraiolariak emandakoa) aurkeztu beharko dio

asegurudunak aseguru-egileari.

7.14 Bidaia ezeztatzeagatiko gastuak

Polizaren Baldintza Partikularretan xedatutako

mugarekin, eta Baldintza Orokor hauetan aipatzen diren

salbuespenekin, asegurudunak bidaia ezeztatzeagatik

ordaindu beharreko gastuak eta Agentziaren edo bidaiaren zeinahi hornitzaileren salmenta-baldintza orokorrak

aplikatzetik fakturatutakoak itzultzea bermatzen du

ARAGek; betiere, baldin eta bidaia hasi aurretik

ezeztatzen badu, eta asegurua sinatu ondoren etorritako

honako arrazoi hauetakoren batengatik bada:

1- Honako hauen heriotzagatik, gutxienez gau bateko

ospitaleratzeagatik, gaixotasun larriagatik edo gorputz-

istripu larriagatik:

a) Asegurudunarena edo bere senitartekoren batena.

Halakotzat joko dira polizaren Baldintza Orokorretan

xedatutakoak.

b) Aseguruduna bidaian den bitartean, haren etxean seme-

alaba adingabeak edo ezinduak zaintzeaz arduratzen den

pertsonarena.

c) Asegurudunaren lanpostuko ordezko zuzenarena;

betiere, enpresaren eskakizunen arabera asegurudunari bidaia egitea galarazten badiote.

Asegurudunari dagokionean, gaixotasun larritzat joko da

bidaia egin aurreko 7 egunetan ospitaleratzea edo ohean

egotea eskatzen duen osasunaren zeinahi gorabehera, eta

medikuek aginduta, bidaia aurreikusitako egunean hasi

ezin denean.

Istripu larritzat joko da, bestalde, biktimak eragin gabeko

gorputz-kaltea, kanpo-eragin batek bultzatutako ekintza baten ondoriozkoa, eta mediku profesional baten aburuz,

asegurudunak bidaia aurreikusitako egunean hasi ezin

duenean, edo aipatutako senitartekoren bati heriotza-

arriskua dakarkionean.

Gaixotasunak aseguruduna ez den aipatutako gainerako

pertsonetakoren bati eragiten dionean, gaixotasun larritzat

joko da gutxienez gau bateko ospitaleratzea eskatzen

duenean, gutxienez 3 egunean ohean egoteko premia dakarrenean edo berehalako heriotza-arriskua

dakarrenean.

2- Asegurudunak deialdia badauka Auzitegi Zibil, Penal

edo Lan Auzitegi batean, alderdi, lekuko edo

epaimahaikide gisa.

3- Asegurudunak deialdia badauka estatuko hauteskunde,

hauteskunde autonomiko edo udal hauteskunde batzuetan

hauteskunde-mahaian egoteko.

4- Asegurudunak, asegurua sinatu ondoren, erakunde

publikoen bitartez egindako oposizio-deialdi ofizialetako

azterketetan parte hartu behar badu. Parte-hartzea

oposiziogile edo epaimahaikide gisa izan liteke.

5- Suteek, leherketek, lapurretek edo hondamendi

naturalek asegurudunaren etxebizitza nagusian edo

bigarren etxebizitzan, edo bere lanbide-lokalean (baldin eta lanbide liberala egikaritzen badu edo enpresaren bat

zuzentzen badu) eragindako kalte larriengatik

ezinbestekoa balitz hura han egotea.

6- Aseguruduna lanetik botatzen badute. Berme hau ez

da, inola ere, indarrean jarriko, lan-kontratua amaitzen

delako, borondatez lanari uko egiten badio edo proba-

denboraldia gainditzen ez badu. Kasu guztietan, enpresak

langileari jakinarazpen idatzia bidali aurretik egon beharko du sinatuta aseguruak.

7- Hasierakoa ez beste enpresa batean lanpostu berri

batean hastera badoa, urtebetetik gorako lan-

kontratuarekin, eta betiere, hori guztia bidaia sinatu

ondoren (eta ondorioz, baita asegurua sinatu ondoren ere)

gertatzen bada.

8- Ekonomia eta Ogasun Ministerioak paraleloki

egindako errenta-aitorpenagatik, baldin eta asegurudunari 600 €-tik gora ordaintzea tokatzen bazaio.

9- Asegurudunari bere bidaia aurreikusitako datan hastea

galarazten dion aireko, lurreko edo uretako pirateria-

ekintza batengatik.

10- Asegurudunari ebakuntza kirurgikoa egiteko edo

horren aurreko mediku-probak egiteko deitzen badiote

(barne hartuta dago organo-transplantea, nola hartzaile, hala emaile gisa).

11- Osasun Publikoak asegurudunari edo lehen zein

bigarren mailako senitartekoei deitzen dienean, larrialdiko

mediku-probak egiteko. Betiere, larrialdiko kasu

justifikatuak izan beharko dute.

12- Haurdunaldian konplikazio larriak gertatzen badira,

eta medikuak aginduta asegurudunak, haren bikotekideak,

izatezko bikoteak edo asegurudunarekin modu iraunkorrean bizi den pertsonak atseden hartu edo

ospitaleratu egin behar badu; betiere, konplikazio horiek

poliza sinatu ondoren gertatu badira, eta arrisku larrian

jartzen badute haurdunaldiaren jarraipena eta beharrezko

garapena.

13- Asegurudunaren denbora gabeko erditzea.

14- Poliziak aseguruduna atxikitzen badu, asegurua sinatu

ondoren, eta bidaia-datekin bat egiten duela.

15- Dibortzio-izapideak egiteko zitazio judiziala badu.

Asegurua sinatu ondoren egindakoa, eta bidaia-datarekin

bat egiten duela.

16- Indar armatuetan, polizia-taldean edo suhiltzaile-

zerbitzuetan berehala berriz hasteko deia jasotzean;

betiere, lanean txertatzeko jakinarazpena asegurua sinatu

ondoren heltzen bada.

BIDAIA EZEZTATZEAGATIKO GASTUAK atal

honetan aurreikusitako zeinahi arrazoiengatik,

asegurudunak bidaia beste baten esku utziko balu, bermatuta geratuko dira erreserbaren titular-

aldaketagatiko gastu gehigarri guztiak.

Kasu guztietan, ezinbesteko baldintza da berme hori

ARAGekin sinatuta eta hari jakinarazita izatea,

bidaia sinatzean edo baieztatzean.

BIDAIA EZEZTATZEAGATIKO GASTU-

BERMEAREN SALBUESPEN ESPEZIFIKOAK:

Aseguruaren honako Baldintza Orokor hauen

salbuespenak artikuluan (9. artikulua) adierazitakoaz

gainera, ez dira bermatuko arrazoi hauek dituzten

bidaia-ezeztapenak:

A) Tratamendu estetiko bat, sendaketa bat, aireko

bidaiaren kontraindikazio bat, txertatze-gabezia edo -

kontraindikazioa, zenbait tokitan gomendatutako

prebentzio-tratamenduarekin jarraitzeko ezintasuna,

haurdunaldiak borondatez etetea, alkoholismoa eta

drogen zein narkotikoen kontsumoa, non eta horiek ez

diren mediku batek hartzeko agindutakoak eta baldin

eta behar bezala hartzen badira.

B) Zazpi egunetik beherako ospitaleratzea edo

ospitaleratzerik ez dakarten gaixotasun psikikoak,

buruko gaixotasunak, nerbio-gaixotasunak eta

depresioak. Asegurudunak lehendik zituen gaixotasun

edo min kronikoak, eta horien ondorioak.

C) Poliza kontratu aurreko 30 egunetan

deskonpentsazioak edo larriagotzeak jasan dituzten

bidaiari guztien gaixotasun kronikoak edo lehendik

zituzten gaixotasunak, haien adina alde batera utzita.

D) Baldintza Orokorretan deskribatutako senideen

gaixotasun kronikoak, lehendik zituztenak edo

gaixotasun degeneratiboak, baldin eta, aseguratuta

egon gabe, Asegurua kontratatu ondoren haien egoera

aldatu ez bada. Osasun egoera aldatu dela ulertuko

da, baldin eta beharrezkoa bada ospitale batean

larrialdiko arreta anbulatorioa ematea edo

ospitaleratzea.

E) Apustuetan, lehiaketetan, norgehiagoketan,

dueluetan, krimenetan eta liskarretan parte hartzea

(salbuespenak izango dira bidezko defentsa-kasuak).

F) Izurriak, pandemiak, mediku-berrogeialdia,

poluzioa eta hondamendi naturalak; nola jatorrizko

herrialdean, hala norakoan.

G) Gerra zibila edo atzerriko gerra (aitortua edo ez),

matxinadak, herri-mugimenduak, ekintza terroristak,

erradiaktibitate-iturri baten ondorioak eta debeku

ofizialak ohartuki ez gordetzea.

H) Bidaia orotan ezinbestekoak diren dokumentuak

ez aurkeztea, zeinahi arrazoi dela medio; besteak

beste, pasaportea, bisa, txartelak, nortasun-agiria edo

txertoen egiaztagiria.

I) Iruzurrezko ekintzak, nahita nork bere buruari

eragindako lesioak eta nork bere buruaz beste egitea

edo saiatzea.

7.15 Erantzukizun penalaren defentsa, atzerrian

ARAGek asegurudunaren erantzukizun penalaren

defentsa bermatzen du, bere bizimodu partikularrarekin lotuta atzerriko auzitegietan dituen prozesuetan eta

aseguratutako bidaia edo lekualdatzea dela tarteko

dituenetan.

Ez dira bermatuko epai judizial irmoaren arabera

asegurudunak nahita eragindako gertakariak.

Berme honetarako Gastuen eta Fidantzen gehieneko

muga 3.000 eurokoa da.

3

7.16 Lege-informazioa, atzerrian

Asegurudunak haren bizimodu pribatuan gertatutako

istripu batekin zerikusia duen arazo juridikoren bat izanez

gero hirugarrenekin, ARAGek abokatu batekin

harremanetan jarriko du (udalerri horretan egonez gero),

hark asegurudunarekin elkarrizketa bat izan dezan.

Betiere, haren kontura.

Zerbitzu hau soil-soilik eskainiko da Espainiarekiko

harreman diplomatikoak dituzten herrialdeetan;

salbuespenak izango dira ezinbesteko kasuak edo

aseguru-egilearen kontroletik kanpoko gertakarien

kasuak. Aseguru-egileak ez du bere bizkar hartuko lege-

kontsultan jasotako emaitzaren erantzukizuna.

7.17 Kalteen erreklamazioa, atzerrian

Oinezko, motorrik gabeko lurreko ibilgailuen gidari, erabilera partikularreko ibilgailuetako eta ontzietako

bidaiari eta zeinahi garraiobidetako bidaiari gisa

asegurudunak atzerrian jasan ditzakeen kalteen eta

galeren erreklamazioa bermatzen du ARAGek.

Berme honek ez du barne hartzen asegurudunaren eta

erantzulearen arteko kontratu-harreman espezifiko

bat ez betetzearen ondorioz sortzen diren kalteen

erreklamazioa.

Aseguruduna hilez gero, haren senitartekoek,

oinordekoek edo onuradunek egin ahal izango dute

erreklamazioa.

Berme honen gastuetarako gehieneko muga 3.000

eurokoa da.

7.18 Erosketa-kontratuen erreklamazioak, atzerrian

ARAGek asegurudunak atzerrian egindako ondasun higigarrien salerosketa-kontratuak ez betetzearen

ondoriozko erreklamazioak bermatzen ditu.

Honako berme honetan aintzat hartuko dira

apaintzekoak diren ondasun higigarriak, etxetresna

elektrikoak, norberaren etxeko hornidurak eta

elikagaiak; betiere, asegurudunaren jabetzakoak

badira eta bere erabilera pertsonalerako erabiltzen

baditu.

Bermetik kanpo geratuko dira, beraz, zaharkinak,

zigilu- eta numismatika-bildumak eta ale bakoitzak

3.000 eurotik gorako balioa duen bitxi edo artelanak.

Berme honen gastuetarako gehieneko muga 3.000

eurokoa da.

7.19 Zerbitzu-kontratuen erreklamazioak, atzerrian

ARAGek atzerrian gertatutako honako zerbitzu-eskaera

hauen kontratuak ez betetzeagatiko erreklamazioa bermatzen du:

- Mediku- eta ospitale-zerbitzuak.

- Bidaia turistikoen eta ostalaritza-bidaien zerbitzuak.

- Garbiketa-, garbitegi- eta tindategi-zerbitzuak.

- Etxetresna elektronikoak konpontzeko zerbitzu

ofizialak, fabrikatzaileak espresuki baimendutakoak.

Bermatuta egongo dira, soil-soilik, asegurudunaren

bizimodu partikularrari eragiten dioten eta bera

titular eta azken hartzailea den zerbitzuen

kontratuak.

Berme honen gastuetarako gehieneko muga 3.005,06

eurokoa da.

8. ZER EGOERA ETA ORDAINKETA GERATZEN

DIRA BAZTERTUTA?

Hitzartutako bermeek ez dituzte onartzen:

a) Asegurudunak bere borondatez eragindako

gertakariak edo hark iruzur egin edo erru larria izan

duen gertakariak.

b) Bidaia hasi aurretik, asegurudunak lehendik zituen

gaixotasun edo min kronikoak, eta horien ondorioak.

c) Asegurudunak bere buruari nahita eragindako

kalteengatiko gaixotasunak, lesioak edo bere buruaz

beste egitea edo saiatzea, eta asegurudunaren enpresa

kriminaletik eratorritako gaixotasun zein lesioak.

d) Alkohola, psikotropikoak, haluzinogenoak edo

antzeko ezaugarriak dituen zeinahi droga edo

substantzia hartzearen ondoriozko gaixotasunak eta

egoera patologikoak.

e) Tratamendu estetikoak egitea, eta audifonoak,

lentillak, betaurrekoak, ortesiak eta protesiak, oro

har, jartzea; eta ezta erditzeek eta haurdunaldiek

eragindako gastuak edo zeinahi buruko gaixotasunak

eragindakoak ere.

f) Asegurudunak apustuetan, lehiaketetan edo kirol-

probetan parte hartzetik, eskia, neguko beste zeinahi

kirol edo arrisku-kirol egitetik, eta itsasoan, mendian

edo basamortuan pertsonak erreskatatzen ibiltzetik

etorritako lesioak edo gaixotasunak.

g) Zuzenean edo zeharka, energia nuklearrak,

erradiazio erradiaktiboek, hondamendi naturalek,

gerra-ekintzek, istiluek edo ekintza terroristek

eragindako gertakarietatik etorritako egoerak.

h) 9,02 eurotik beherako zeinahi mediku- edo

farmazia-gastu.

Aseguruduna lurreko, itsasoko edo aireko zeinahi

ibilgailutan dagoenean, aseguru-egilea ez dago

derrigortuta inolako zerbitzurik ematera, nahiz eta

aseguruduna lehorrean egonez gero, eman beharko

zizkiokeen.

Honako poliza honen bermetik kanpo geratuko dira

asegurudunaren bidaian edo joan-etorrian gerra- edo

setio-egoeran, matxinadan edo zeinahi eratako gerran

dauden herrialdeak, nahiz eta ofizialki hala adierazi

gabe egon, eta batez ere, Baldintza Partikularretan

edo ordainagirian espezifikoki adierazita daudenak.

Espresuki hitzartuta geratuko da aseguru-egileak

honako poliza hau betetzetik eratortzen zaizkion

betebeharrak eten egingo dituela behin aseguruduna

bere ohiko etxebizitzara itzultzen denean, edo

gehienez ere bere etxebizitzatik 25 km-ra dagoen

osasun-zentro batean ospitaleratzean (Balear eta

Kanariar uharteetan, 15 km).

ASEGURUDUNARI INFORMATZEKO

BETEBEHARRA

Aseguru-hartzaileak, kontratu hau sinatu aurretik, honako

informazio hau jaso du, Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Gainbegiratzeari buruzko Legeak bere 60. artikuluan

eta haren araudiko 104. artikulutik 107.erakoek

xedatutakoa beteta.

- Polizaren aseguru-egilea ARAG Aseguru eta

Berraseguruen Nazioarteko Konpainia SA da. Espainian

egonkortutako sozietate anonimoa da, eta Bartzelonan

dauka helbide soziala: Roger de Flor kalea, 16.

- Aseguru-kontratuari aplikatzeko moduko legedia

Espainiakoa da; zehazki, aseguru-kontratuei buruzko

urriaren 8ko 50/1980 Legea.

- Aseguru-hartzaileak zein asegurudunak, aseguru-

egilearekin auzia baldin badute, Espainiako auzitegi

arruntetara edo horien ebazpenetara jo dezakete,

Aseguruen Zuzendaritza Orokorrean dagozkion

erreklamazioak egiteko duten eskubidea alde batera utzi gabe.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Honako poliza honetan, aseguru-hartzailea ez beste

zeinahi pertsona fisiko gehituz gero, aseguru-hartzaileak

pertsona horiei aldez aurretik jakinarazi beharko die

honako paragrafo hauetan adierazitakoa.

Aseguru-hartzaileak onartuko du honako poliza honetan

jasotako datu pertsonal guztiak bitartekariaren eta ARAGen fitxategietan txertatzea. Datu horien helburua,

azken batean, aseguru-hartzailearen eta aseguru-etxearen

arteko kontratu-harremanak finkatzea eta garatzea da.

Emandako datu pertsonalak beste aseguru-etxe batzuei

edo aseguru-egilearen sektorearekin zerikusia duten beste

erakunde publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie;

betiere, estatistika-helburuetarako, iruzurrari aurka

egiteko edo arrisku-koaseguru edo -berraseguruaren

ondorioetarako.

Datuei erabilera hori emateko adostasuna ematea ezinbestekoa da honako dokumentu honek aipatzen duen

kontratu-harremana formalizatzeko; eta hura gabe,

ezinezkoa da.

Aseguru-hartzaileak datuetara sartzeko, horiei aurka

egiteko edo datuak zuzentzeko zein ezeztatzeko

eskubidea egikaritu ahal izango du aseguru-egile edo

aseguru-etxearen aurrean; betiere, datuak babesteko

legedian aurreikusitako moduan, eta bere jakinarazpenak horien helbide sozialera bidalita.

Era berean, aseguru-hartzaileak baimena emango dio

ARAGi bere datuak erabiltzeko, konpainiak

merkaturatutako beste aseguru-produktu batzuei buruzko

informazioa bidal diezaion, eta baita taldeko beste

konpainia batzuei uzteko ere, helburu berarekin.

BEZEROAREN ARRETARAKO SAILA

Martxoaren 11ko ECO/734/2004 Aginduaren 9.

artikuluan xedatutakoa beteta, jakinarazten da ARAGek

baduela Bezeroaren Arretarako Saila (Roger de Flor

kalea, 16, 08018, Bartzelona. Telefono-zenbakia: 902 367

185. Fax-zenbakia: 933 001 866. Helbide elektronikoa:

[email protected]. Web-orria: www.arag.es), asegurudunek

euren interesekin eta legez onartutako eskubideekin lotuta aurkezten dituzten kexa eta erreklamazioak aztertzeko eta

ebazteko. Horiek guztiak aurkeztu, eta gehienez ere bi

hilabeteko epean ebatziko dira, eta ebazpenarekin ados

egon ezean, edo bi hilabeteko epean erantzunik jaso

ezean, erreklamazio-egileak Aseguruen Zuzendaritza

Orokorrera edo Asegurudunaren Defentsarako

Mandataritzara jo ahal izango du (Paseo de Castellana,

44, 28046, Madril. Telefono-zenbakia: 902 197 936. Fax-zenbakia: 913.397.113).

ZER EGIN GURE LAGUNTZA BEHAR IZANEZ

GERO?

1. Lasaitu, urduritzeak ez du ezertarako balio.

2. Deitu berehala, geuk lagunduko dizugu. Urteko 365

egunetan eta eguneko 24 orduetan egongo gara zure

zerbitzura. Deia hartzailearen kontua egin ahal izango da, 1009 zenbakira deituta.

3. Eraginkortasun eta bizkortasun handiagoa izateko,

deitzen duzunean, eskura izan honako datu hauek:

- Asegurudunaren eta poliza-hartzailearen izena.

- Polizaren eta banakako ziurtagiriaren zenbakia.

- Deia egiten den tokia eta telefono-zenbakia.

- ARAGen zer laguntza behar duzun.

4. “Bidaia ezeztatzeagatiko gastuak": Bidaia-

antolatzaileari berehala jakinarazi, ezeztapenaren

ondorioak ahalik eta gehien arintzeko. ARAGi arrazoien

berri eman beharko zaio, eta horiek justifikatzen dituzten

egiaztagiriak (mediku-egiaztagiriak, heriotza-

egiaztagiriak, etab.) eta eragindako fakturak aurkeztu

beharko dira.

5. Oro har:

- Eskatutako berme guztiekin lotutako egiaztagiri

eta faktura guztiak eskatu, gorde eta aurkeztu.

- Ezbeharraren ondorioak ahalik eta gehien

arintzeko zure esku dagoen guztia egin, eskuen

artean dituzun baliabideak erabilita.

- Zeinahi zalantza izanez gero, deitu lasai, zuri

laguntzeko gaude eta.