07 larraz (unai) 2011-12-17
DESCRIPTION
07 Larraz (Unai) 2011-12-17TRANSCRIPT
07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko abenduaren 17a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·
MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·
ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·arkitektura
Gertutik eraikina aldatzen da; irekitzen da. Orduan antzematen dira xaflenatzeko leihoak. IÑAKI BERGERA
UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO
Iruñeko Trinitarioen gune handiarenberrikuntza etenik gabe gauzatzen ari da.Suhiltzaileen parke berriaren alboan etxerik
gabeko pertsonak hartzeko zentroa eraikiberri du Udalak. Eta gizarte-obra etakalitatezko arkitektura ez dira bateraezinak
UURRUNETIKkutxa isil eta ilun bat an-tzematen da Trinitarioen gunean.Gerturatzerakoan, ordea, ikusten dakutxa-tankerako bolumena hainbatzatitan banatzen dela, kutxatxo labainkor ba-tzuen moduan, eraikinak barnean gordetzendituen zenbait funtzioren erakusgarri direnak:aterpetxearen logelak, jantokia, hezitzaileenbulegoak, lantegia, garbiketa-gela, egongela. Eki-pamendu publiko txikia izanagatik (1.000 m2eraiki baino gutxiago), barneko funtzionamen-duak badumamirik.
Eraikinaren programak, gainera, badu berezi-tasun aipagarri bat; esandako funtzioen era-biltzaileak bimotatakoak dira: iragankorrak etairaunkorrak; etxerik gabeko pertsonak ibilta-riak zein hirian finkatutakoak izan baitaitezke.Biak ala biak kontuan hartu ditu Iruñeko Uda-larenAbegi Etxe berriak, dinamika ezberdinekoetxegabeak elkarren artean nahastu gabe. Hor-taz, esan daiteke eraikinaren barnean bi eraikindaudela egiazki, sarrera banarekin.Bigarrenmailako zerbitzu eta instalazioak erai-kinaren erdialdean kokatu dira, eguzkia etaaireztapennaturala behar dituzten gela guztiak,50 bat pertsona jaso ditzaketenak, erdiko gunehorren inguruan antolatuz; inork erabili nahi-ko ez lukeen eraikina, gutxienez, ahalik eta fun-tzionalena izan dadin.Fatxadako ohiko leihoei aluminio lakatuzkoxaflek osatutako kanpo-azal bat gainjarri zaie,eraikinari segurtasuna zein intimitatea ematekoasmo bikoitzarekin. Bao handiak, berriz, beirazeharrargien bidez estali dira. Bi aukera horiekeraikinaren kanpoko batasun-irudia ere azpi-marratzen lagundu dute, kutxa isilen itxuraindartuz.
IRUÑEKO UDALAREN ABEGI ETXEA
-Etxerik gabeko pertsonak hartzeko zentroa: Kokapena: Trinitarioen gunea,
Iruñea (Nafarroa Garaia).
Arkitektoa: Javier Larraz Andia
(Larraz Arquitectos).
Sustatzailea: Iruñeko Udala.
Data: 2010.
Argazkiak: Iñaki Bergera.
Soiltasuna. Proiektuaren egilea
Javier Larraz arkitektoa da, Iru-
ñeko Larraz Arquitectos arki-
tektura-bulegoaren zuzendaria.
Larrazek Iruñeko Buztintxuri
auzo berriko haurreskola
modernoa ere egin zuen
2009an. Abegi-etxean bezala,
haurreskolan ere soiltasuna da
nagusi: eraikuntzaren diziplina
modulatuak eta geometria gar-
biak bereizten dute Larrazen
arkitektura.
Minimalismo abstraktuaren
eskola. Nafarroako Unibertsita-
tean hezia da Larraz, eta berta-
ko arkitektura-eskolaren estiloa,
minimalismo abstraktuaren ingu-
rukoa, antzematen zaio. Ikuskizu-
naren arkitekturatik urrundu egi-
ten baita haren arkitektura,
dotoretasun serioagoaren bila.
Gainera, bolumetria eskultorikoa
ez zaio eraikuntzaren logikari zer-
tan kontrajarri, Larrazen lanak
ondo erakutsi bezala.
Kutxa isilak
Urrunetik eraikinaren apaltasuna etaintimitatea nabari dira. Aluminiozkoxafla ilunek ia dena estaltzen dute.
IRUÑEA