: ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ziklo.pdf · testua, paragrafoa eta perpausa perpausa...

27

Upload: others

Post on 30-Aug-2019

55 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu
Page 2: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,

honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko

Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.).

I.H.P. gure oinarrizko dokumentoa da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi

duguna, jasota dago.

Guk dugun ikaslearen kontzepzio da gure I.H.P. ko ardatza:

Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak

interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako

ikasketak. GURE XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA

DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru

esparru hauekin.

Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen

da eta bere ahalmena du.

Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa.

Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.

Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta

hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:

INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta

egoera kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera

emango dion programa ahalbideratu behar du.

SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen

laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak

kontestu sozialak dira.

AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak

egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina

dutenak lortzea da.

SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,

pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz

jabetzeko aukera izan dezan.

ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,

adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen

eskubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.

NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari

den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera

berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu

erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.

GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu

eskolan eta bizi delako ikasiko du.

D

Page 3: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko

ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena

antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz

batera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta

hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizako estrategia da.

Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,

hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi

ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak

deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako;

egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen

baturak curriculuma osatzen duelako.

Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa

edo helburua

dute. Lanak

irteera

desberdinak

izan ditzake,

gela barruan

besteen

aurrean

aurkeztu,... edo eskola

irrati eta telebistaren

bitartez emititu edo

eskola prentsan

argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta

Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak,

Interneta, skanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen

editaia,... erabili eta ikasiz.

Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.

Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.

Aktibitate bakoitzak bere lan metodo idatzia du. Ikasleek lana burutu ahal

izateko, lan metodoan adierazten diren urratsak jarraitu behar dituzte.

Page 4: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko oinarrizko informazio-

etorbidea da.

Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.

Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere

erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da

adinarengatik geldiarazten.

Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok

ezberdinak gara.

Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak

dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen

die.

3. zikloko beste zenbait ezaugarri:

Astean 4 egunetan Prentsa Eskola egiten da. Ziklo honetako ikasleek, lanak

aukeratu, idatzi eta maketatuz eta eguneroko argitarapena bermatuz.

Informatika aplikazioa erabiliz, liburutegiko antolaketa eta funtzionamendua

ziurtatzen dute.

Txiki web-erako edukien edizioan parte hartzen dute.

Telebistaren funtzionamendua bermatzen dute, lan teknikoa burutuz.

Page 5: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

MEDIOTEKA

IKASLE ANTOLAKETA / ORGANIZACIÓN DEL ALUMNADO

TORBELLINO DE IDEAS HITZEZ HITZ

BURU BELARRI LABORATEGIA

LAU HAIZETARA STORY TELLER

ARTE HEZKUNTZA

GORPUTZ HEZKUNTZA

ARRETA BEREZIKO ZERBITZUA / SERVICIO DE ATENCION ESPECIFICA

Komunikabideak medios de comunicación komunikabideak medios de comunicación

i r r a t i a

p r e n t s a t e l e b i s t a I n t e r n e t a

e r a k u S k e t a i k u s k i z u n a

k

r a d i o

p r e n s a t e l e v i s i ó n I n t e r n e t e x p o s i c i ó n e s p e c t á c u l o s

Komunikabideak medios de comunicación komunikabideak medios de comunicación

Page 6: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

3. Zikloa HITZEZ HITZ

LEHEN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN PRIMARIA

I RRT I A

TE L EB I STA

PRENTSA

WEB

GRAMATIKA GUNEA Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ….

SECCIÓN GRAMATICAL Texto, párrafo y oración

La oración

El nombre

El adjetivo

El verbo

...

ANTZERKIA/ TEATRO

Antzerkiak Teatros Olerkiak Poesias

BIKOIZKETA/DOBLAJE

HITZALDIAK

Hitzaldiak

TINTAZKO HITZAK Eskutitza Argaztik testura Antzerki motzak Deskribapen magikoa Deskribapena Gure gai gogokoenak Sentsazio zirraragarriak

PALABRAS EN TINTA Cartas De la fotografía al texto Teatros breves Descripciones Nuestros temas preferidos Sensaciones emocionantes

Publikoari aurkezpena

I RRT I A

TE L EB I STA

PRENTSA

WEB

MEDIOTEKA

Page 7: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

HITZALDIAK

Euskara arloko departamentua da. Bost kontestuk

osatzen dute, haietako bi (Bikoizketa eta Antzerkia)

ikasturtean zehar txandatzen direlarik. Departamentu

honen helburu nagusia euskaraz

komunikatzeko gaitasuna

garatzea da, ahozko

adierazpenean zein idatzian.

Arlo honetan lortu nahi ditugun helburuak hauek dira:

- Testu ezberdinen ulermena eta adierazpena finkatu eta garatzea: literarioak,

zientifikoak ...

- Norberaren ahozko nahiz idatzizko produkzioei adierazkortasun gehiago ematea eta

hobetzea, beraien lanei aberastasuna eta koherentzia emango dizkieten baliabideak

progresiboki gehituz.

- Ikasbiderako autonomia emango dieten oinarrizko tresnak garatzea: informazio iturri

ezberdinak, entziklopediak, testu liburuak, monografikoak, hiztegiak, ikus-entzuteko

bideak ...

- Ahalmen kritikoa garatzea, besteen iritziak ulertuz eta errespetatuz.

- Hizkuntzaren inguruko hausnarketa bultzatu eta erraztea, beraien komunikaziorako

gaitasuna zabaltzeko.

Tintazko hitzak. Norberaren

irudimenetik abiatuz, idatzizko

adierazpena lantzen da. Horretarako

jarduera ezberdinak proposatzen zaizkie:

deskribapenak, kontakizunak, eskutitzak,

antzerkiak, testu deskriptiboak ...

Helburua originaltasunez adieraztean

datza, nortasuna, sentimentuak eta

esperientziak azalduz eta edukia eta

itxura zainduz.

Sormen ahalmena garatzen dute eta

idazkera norberaren ezagutzeko eta

komunikatzeko erabiltzen dute.

Gramatika gunea. Helburu

orokorra hizkuntzari buruzko

hausnarketan egitea da, ezagupen berriak

eta baliabideak jasoz, beraien hizkuntza

aberatsagoa, zehatzagoa eta egokiagoa

izan dadin.

Lantzen diren edukinak zikloari

dagozkionak dira: morfologikoak ( izena,

aditza, adjektiboa, determinatzaileak... )

eta sintaktikoak (perpausa eta perpaus-

motak).

Literatura-baliabide ezberdinak ere

lantzen dira (konparaketa, metafora,

hiperbolea, adjetibazioa ... ) eta lexikoa

aberastuko dutenak ( sinonimoak,

antonimoak,... ).

Bikoizketa. Pelikulen zatiekin lan

egiten dute, beraien ahotsekin

bikoiztutako gidoi bat sortuz.

Bukatutakoan gelakoak ikuskatzen dute.

Testuinguru honen helburuak hauek dira:

- Sormena garatu.

- Testua eta irudien arteko

koherentzia landu.

- Talde lanerako ohiturak garatu:

ardura gain hartu, akordioen bidez

erabakiak hartu, lana antolatu ...

- Hizkuntzaren ohiko aspektuen

erabilpenean eta ezagupenean

aurreratu: ortografia, gramatika,

puntuazioa ..., elkarrizketa mota

testoetan aplikaturik batez ere.

HITZEZ HITZ

Page 8: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Hitzaldia. Hitzaldia idatziz egiten den

lan monografiko bat da, taldean

azaltzeko. Taldeka egiten da. Lana, bai

bakarkakoa eta bai taldekoa, hitzaldi

atsegingarria, interesgarria eta

koherentea izatera bideratua egon behar

du, eduki egoki bat komunikatuz eta

informazio berri bat azalduz taldekoei.

Jarduera honen helburuak hauek dira:

- Testu zientifikoen ulermena

garatzea.

- Testu baten ideia nagusiak ateratzea,

oinarrizkoa eta osagarria bereiztuz.

- Irakurri duten informazioa laburtu

eta norberaren hitzekin berridaztea

aurkezpena, ortografia, hiztegia ...

zainduz.

- Taldean modu ulergarri eta

koordinatu batean azaltzea, aho

hizkuntzaren berezko aspektuak

zainduz: intonazioa, erritmoa,

ahoskera ...

Antzerkia eta poesia. Zona

honetan hizkuntzaren alderdirik

literarioena ikasten dute: alde batetik

poemak landu, memorizatu eta deklamatu

egiten dituzte, eta bestetik antzerki lan

motzak dramatizatzen dituzte.

Hemen bereziki aztertzen dira: erritmoa,

intonazioa, etenaldiak, ñabardurak,

adierazkortasuna ...

Lana aukeratu ondoren eta paperak

banatu ondoren, entsaiatuko dute eta

taldearen aurrean antzeztuko dute edo

irratitik edo telebistatik emitituko dute.

Poesia lantzen dutenean, olerkia

irakurtzen dute, erritmoa eta intonazioan

arreta berezia jarriz, kopiatzen dute eta

taldekideei gustatzen bazaie, talde

aurrean irakurtzen dute edo irratitik

emititzen dute.

Page 9: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

3. Ciclo TORBELLINO DE IDEAS

LEHEN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN PRIMARIA

R A D I O

TE L EV I S I Ó N

P RENSA

WEB

SECCIÓN

GRAMATICAL

Clases de oraciones Sujeto y predicado El nombre El adjetivo Los determinantes Pronobres El verbo Los adverbios Enlaces, preposiciones y conjunciones

DOCUMENTALES

Documentales Monográfico sobre el documental.

REVISTA

Autobiografía Cómics Nuestros escritos (relatos, descripciones, cartas: familia, amistad, literarias...) Noticias breves Recomendaciones Pasatiempos Curiosidades Entrevista Anuncios por palabras

PROGRAMAS DE

RADIO Y TV

Debates Teatro Entrevistas “Hablando en plata” Horóscopos Programas de TV Concursos (trivial...) Anuncios Lecturas que recomiendo

R A D I O

TE L EV I S I Ó N

P RENSA

WEB

MEDIOTECA

Page 10: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

BIKOIZKETA

aztelera da bigarren hizkuntza D ereduan daudenentzat.

Departamendu honen helburu nagusiena komunikazio

gaitasuna garatzea da , ahozko

adierazpenean

zein idatzian. Departamendua

lau kontestuz osatua dago:

Documentales, Programas de

radio y televisión, Revista y

Sección gramatical.

Departamentu honen helburu nagusiena komunikazio gaitasuna garatzea da, ahozko adierazpenean

zein idatzian. Departamentua lau kontestuz osatuta dago: Documentales, Programas de radio y

televisión, Revista eta Secciòn gramatical. Documentales. Kontestu honetan aho

hizkuntza osotasunean landu eta garatzen da,

hau da, ulermena eta adierazpena.

Aktibitate honen gakoa grabatuta dauden

dokumental desberdinen ulermenean eta

aurkezpenean datza. Lexikoaz eta hizkuntza

egituraz jabetzen joango dira dokumental

horiekin burutuko dituzten jardueren bidez:

dokumentalaren informazioari buruzko lan

monografikoa eta talde aurrean aurkezpena.

Sección gramatical. Euskeraz bezala

helburu orokorra hizkuntzari buruzko

hausnarketa egitea da, ezagupen berriak eta

baliabideak bereganatuz, beraien hizkuntza

aberatsagoa, zehatzagoa eta egokiagoa izan

dadin.

Lantzen diren edukiak zikloari dagozkionak

dira: morfologikoak ( izena, aditza, adjetiboa,

mugatzaileak ... ) eta sintaktikoak ( perpausa

eta perpaus-motak ).

Literatura-baliabide ezberdinak ere lantzen

dira ( konparaketa, metafora, hiperbolea,

adjetibazioa ... ) eta lexikoa aberastuko

dutenak ( sinonimoak, antonimoak...).

Programas de radio y televisión

Kontestu honetan irrati edo telebista

programa bat prestatu eta emititzen dute.

Programa hauetan antzerkiak, sketchak,

asmakizunak, errezetak, elkarrizketak,

horoskopoak, lehiaketak, ipuinen irakurketa,

etab egingo dituzte.

Gunearen helburu nagusiena aho

adierazpenaren garapena da. Burutu behar

dituzten ekintzek ikaslea derrigortzen dute,

hizkuntzaren erabilpen bizi eta arin bat

egitera beste kontestuetan landutako

edukinak ahoz erabiltzen, alegia.

Revista. Gune honen helburua hizkuntza

idatziaren gaitasuna zabaltzen joatea da,

beraz kontuan izan beharko dituzte lantzen

ari diren eduki gramatikalak. Lana berez

aldizkari bat argitaratzean datza.

Horretarako ondorengo testu mota hauek

burutzen dituzte:

- Narrazioak, deskribapenak, gutunak...

- Lagunen artean egindako inkestak eta

elkarrizketak

- Iragarkiak

- Gomendioak

- Denbora pasak eta jolasak

- Albiste laburrak

- Bitxikeriak

- Komikiak

- ...

TORBELLINO DE

IDEAS

Page 11: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA

3. zikloa

Ingelesa

English KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN

R

R A

A D

D I

I O

O

P P R R

E E

N N

T T S S

A A

E E X

X P

P O

O S

S I

I C

C I

I O

O N

N

I I R R

R R

A A T T

I I

A A

P P

R R E E

N N

T T S S

A A

E E

R R

A A K K

U U

S S K K

E E

T T A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN

DAILY REPORT

DATE STORIES

WEATHER GRAMMAR

SEASON SONGS

NEWS DVD

PLANNING

GAMES

Activity Book

Listening activities

LET´S TALK

Listenings and DVDs

Sketches

Questionnaires

Talking Books

Speaking Time

Sing a song

Conversations

2 by 2

Together day

LEVEL SESSIONS

STORY TELLER

Short Stories

Reports

Readings

Biographies

Recipies

Travelling around

Science

YOUNG WRITERS

Descriptions

My Project

Interviews

Children just like me

Postcards

My own project

News Papers

My own story / comic

Page 12: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

INGELESA Lehen hezkuntzako 3.zikloko ingeleseko irakaskuntzan helburu orokorra gaitasun hauek

garatzen dira:

Hauen mailari egokitutako ahozko eta idatzizko

testuak ulertzea.

Ingeleseko hizkuntza komunikatzeko erabiltzea,

bai ahoz, bai idatziz.

Horretarako astean bi saio erabiltzen ditugu. Saio

hauetan lau kontestutan egiten dituzte aktibitateak.

Story teller. Kontestu honetan egiten dituzten

aktibitateak idazmena eta irakurmena

garatzea dute helburu.

Ingelesezko testuetan oinarriturik,

biografiak, erreportai txikiak, errezetak

eta irakurritako kontakizunaren berri

laburra egiten dute, testu gehiagoz aparte.

Hizkuntzaren ezaugarri fonetikoak

lantzeko entzuketa ariketak egiten dituzte.

Young writers. Hemen beren testuak sortzen dituzte:

postalak, komikiak, ipuinak, deskribapenak,

ingurumenarekin erlazionatutako testuak,...

Lan hauek Eskola Prentsan argitaratzen

dituzte edo gelakideen aurrean aurkezten

dituzte.

Let´s talk. Kontestu honetako helburu nagusiena

mintzamena eta ulermena garatzea da.

Horretarako aktibitate desberdinak egiten

dituzte:

“Sketch” laburrak eta elkarrizketak

entzun, irakurri eta buruz ikasten dituzte,

gero besteen aurrean aurkeztu ahal

izateko.

Buruz ikasiko dituzten elkarrizketa sortzen

dituzte.

Games. Kontestu honetan hiztegia eta egitura

gramatikalak landu eta indartu egiten

dituzte.

Istorioak, idatzizko eta entzutezko ariketa

hauek, testu liburuak medio egiten dituzte.

Aurreko saioez aparte, badago astean hirugarren saio bat ikasleak mailaka bananduta daudela.

Honetan eduki linguistiko berriak aurkeztu eta lantzen ditugu idatzizko aktibitate eta

bideoaren bitartez.

Page 13: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA

Buru belarri

Con manos, pies y cabeza KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN

R R A

A D

D I I O

O

P P

R R

E E

N

N S S A

A E

E X

X P P O

O S

S I I C

C I

I O O N

N

I I

R R

R R A A

T T

I I A A

P P R R

E E

N N T T

S S A A

E E R R

A

K A U K

S U

K S

E K

T T

A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN

Ihardun eta burutu.

Aplica y resuelve.

Buruketak.

Problemas

Neure errekorra.

Mi propio record.

Gaien garapena.

Desarrollo de

temas.

Pentsateka

Piensateca

Jolas matematikoak.

Juegos matemáticos

Diseinutegia.

Diseño.

Geometria

moduluak.

Módulos de

geometría

Page 14: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

BURU BELARRI

Departamentu honetan matematika batik bat lantzen dugu. Lau kontestutan

banatuta dago: Neure errekorra, Jardun eta burutu, Diseinutegia eta Pentsateka.

Neure errekorra. Kontestu honetan eduki berriak eta terminologia

espezifikoa lantzen ditugu testuliburu baten bitartez.

Testuan azaltzen den informazioa aztertzea, edukia bereganatzea eta ondoren

ariketa desberdinetan aplikatu ahal izatea lortu nahi dugu. Halaber,

testuliburuaren berezko egitura menperatzea.

Zikloari dagozkion edukiak lantzen ditugu: zenbaki arruntak, hamartarrak eta

zatikiak, zenbaki hauen arteko eragiketak, multiplo eta zatitzaileak, zenbaki

lehenak eta konposatuak eta sistema metriko hamartarra (luzera, masa, edukiera

eta azalera unitateak) eta abar.

Astean behin kolektiba saio bat egiten da mailaka, non azaltzen diren kontestu

honetako gaiak arbela digitala erabiliz.

Ihardun eta burutu. Ikasleek buruketa mota desberdinak ebatzi behar

dituzte. Horretarako fitxategi bat eta kontsulta liburua dauzkate eta bertan

zailtasunaren arabera antolatuta dauden buruketak azaltzen dira. Ebazpenerako

proposatzen diren bideak desberdinak dira.

- Idatzizko enuntziatuak: buruketetan azaltzen den informazioa aztertzen

dute, datuak antolatu, erabiliko duten prozedura planifikatu eta emaitza

egiaztatu.

- Grafikoak interpretatzea: grafikoei buruz planteatzen zaizkien galderak

erantzun behar dituzte.

- Enuntziatuak asmatu: zenbakizko prozedura ematen zaie eta beraiek

enuntziatu koherentea asmatu behar dute.

- Hutsuneak dituen enuntziatua: desordenaturik ematen zaizkien datuak toki

egokian kokatu behar dituzte.

Problemak burutzeko prozesuari garrantzi handia ematen diogu: datuak, prozedura

(idatziz edo marraztuz), eragiketak eta emaitza.

Page 15: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Diseinutegia. Kontestu honetan geometria dugu ardatz eta besteak beste,

hauek dira garatu nahi ditugun helburuak:

- Irudi geometrikoak ezagutu, bere elementuak

aztertu eta neurtu.

- Irudiak zehaztasunez marraztu, marrazki eta

neurketa tresnak modu egokian erabiliz

(erregela, eskuaira, kartaboia, angelu-neurgailua

eta konpasa).

Horretarako, modulu desberdinak, Geometria

kontsulta liburua eta hainbat material manipulatiboa, haien esku daude.

Pentsateka. Kontestu honetako ekintzen bidez logika eta trebetasun

matematikoak lantzen dituzte, eta aldi berean, beste kontestutan bereganatutako

edukiak finkatuz doaz. Gure baliabideak mahai jolasak, logika ariketak eta denborapasa matematikoak

dira. Kalkulagailuaren erabilera ere landuko da kontestu honetan.

Page 16: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA

Natura KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN

R R A

A D D I

I O

O

p P R R

E E

N

N S

S A

A E E X

X P

P O O S

S I

I C C I

I O

O N N

I I R R

R R

A A T T

I I

A A

P P

R R E E

N N

T T S S

A A

E E

R R A

K A

U K S U

K S

E K T T

A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN

Esperimentuak

Experimentos

Magenetismoa / Magnetismo

Elektrizitatea / Electricidad

Materiaren propietateak /

Propiedades de la materia

Nahasteak / Mezclas

Beroa eta ukimena / Tacto y calor

Argia eta ikusmena / Luz y visión

Giza gorputza.

El cuerpo humano.

Ekosistema.

Ecosistema.

Basoa.

El bosque.

Ibaia.

El rio.

Page 17: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

LABORATEGIA

Departamentu honetako

helburuak hauexek dira: gure

inguruan ematen diren hainbat

fenomeno eta gertakizunekiko

jakinmina piztu eta azterketa

zehatzak egiten ikasi. Honez gain gertakizun batzuek eguneroko bizitzan duten

islapen praktikoa ikusi eta azkenik gizakien hainbat jarduerek gure osasunean eta

ingurumenean dituzten ondorioen inguruan gogoeta egin.

Horretarako hiru kontestutan lan egiten dugu: Ekosistemak, Esperimentuak eta

Gure Gorputza.

Ekosistemak. Kontestu honetan lortu nahi duguna

hauxe da: ikasleek ekosistemen

funtzionamendua, ekosistema osatzen

duten elementu desberdinen

(animaliak, landaretza, baldintza

fisikoak) arteko lotura estua, eta gure

bizimoduak ekosistemetan duten

eragina ulertzen saiatzea, eta hori

dela eta ondorioak ateratzen saiatzea.

Horretarako iturri desberdinetan

(bideoak, liburuak,...) informazioa

lortzen dute.

Esperimentuak Zientzia esperimentala dela eta

eguneroko bizitzan aplikazio ugari

dituela ikusi behar dute. Hori dela eta,

hainbat esperimentu gauzatzen

dituzte zergatia eta ondorioak

ulertzen saiatuz .

Gure Gorputza. Gure gorputzeko bizi funtzioetan

parte hartzen duten hainbat aparatu

(arnas aparatua, ibil aparatua, ugal

aparatua,...) eta organoei buruzko

informazioa jaso egiten dute. Gure

gorputzaren garapenerako

osasungarriak edo kaltegarriak diren

ohiturak aztertzeari garrantzia handia

ematen diogu.

Page 18: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA

Lau haizeta KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN

R R A

A D D I

I O

O P P

R R

E E

N

N S S A

A E

E X X P

P O O S

S I

I C C I

I O

O N N

I I R R

R R

A A T T

I I

A A

P P

R R E E

N N

T T S S

A A

E E

R R

A K A

U K

S U

K S

E K

T T A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN

Euskal Herrian zehar

A través de Euskal Herria

Kokapen geografikoa

Ibilaladia

Populazioa eta lan sektoreak

Localización geográfica.

Recorrido.

Población y sectores de

producción.

Historian zehar

A través de la historia

XX. mendearen ikerketa.

Beste aroaren ikerketa.

Análisis del siglo XX.

Otras épocas historicas

Munduan zehar

A través del mundo

Kokapen geografikoa.

Beste bizimoduen

ikerketa:

Familiak

Haurrak

Gizataldeak

Localización geográfica

Otras culturas:

Familias

Niños y niñas del

mundo

Grupos humanos

Page 19: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

LAU HAIZETA

Departamentu honetako helburu nagusia hauxe da:

gizakien bizimodu desberdinak ezagutu eta ulertzea,

denborari eta espazioari dagozkien baldintzak kontuan

harturik. Horretarako departamentu honek hiru

kontestu ditu:

MUNDUAN ZEHAR

Kontestu honetako helburu zehatzak hauexek

dira:

Planetako eskema orokorra ezagutzea

(kontinenteak, ozeanoak, itsasoak,...),

klima, paisaia eta abar. Hala nola,

biztanleen hainbat ezaugarri (ohiturak,

ogibideak,...) ahalik eta ezagutza

sakonena lortzeko.

Beste gizatalde edo beste herrialdeetako

pertsonak (haurrak, emakumeak,

gizonezkoak, giza taldeak) nola bizi diren

ezagutzea.

Jasotako informazio hau adierazteko

gaitasuna garatzea.

Hau dena burutu ahal izateko informazio iturri

desberdinak erabiliz, planetako leku

desberdinetako giza talde, familia eta haurren

bizimodua aztertu eta nork bere

errealitatearekin alderatzen du. Lana idatzi

egiten dute eta gelako kideen aurrean

aurkezten dute.

EUSKAL HERRIAN ZEHAR

Kontestu honetan helburu hauek lortu nahi

ditugu:

Lan sektoareak bereiztea.

Leku eta lan desberdienei buruzko

informazioa aztertzea.

Autonomi Erkidegoa, lurraldea,

eskualdea, herria eta auzoa

bereiztea.

Irteera edo ikerketarako txangoa

antolatzea.

Honetarako zera burutzen dute: Nor bere

familiatik abiatuta eta Euskal Herriraino iritsiz,

azken mendeko populazio eta lan sektoreen

bilakaerari buruzko azterketa egin, batean

zein bestean emandako eboluzioa berdintxua

dela jabetuz. Era berean eskualde geografiko

zehatz bat eta bere jarduera ekonomikoa

aztertzeko, irteera bat planifikatu eta burutu:

aurretik ibilbideak, geldialdiak, tokiko lanak,...

zehaztu, irteeran bertan lana burutu eta

informazioa beste ikaskideei pasatzen diete

gidaren papera eginez.

Page 20: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

HISTORIAN ZEHAR

Honen helburua zera da:

Denboran zehar gizartearen

bilakaera aztertu eta adierazteko

gaitasuna garatzea.

Horretarako historia friso desberdinak

landu behar dituzte, aro desberdinak

bereizteko. Aldi berean aro zehatz

bateko alderdi orokorrak aztertuko

dituzte.

5. mailakoek Aro Garaikidea bereziki

aztertuko dute, norberak bere familia

ardatzat hartuta eta informazio hau

beste informazio iturbideetako datuak

bilduz. Lan hau burutzeko familiaren

partaidetza ezinbestekoa da.

6. mailakoek, aldiz, beste aro bat ikasiko

dute informazio iturbide desberdinak

erabiliz. Honez gain lantzen ari diren

aroko eguneroko bizitzaren alderdi

arruntenak aztertuko dituzte (janaria,

etxeak, heziketa, jazkera, sineskerak,…)

Page 21: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

MUSIKA

auek dira lortu nahi ditugun helburuak:

Musika hezkuntzan arlo hauek lantzen ditugu: kantua, musika instrumentuen

praktika, musika mintzaira, gorputz adierazpena eta musika entzuketa.

KANTUA

arnasketa. ahotsaren hezkuntza:

- emisioa

- bokalizazioa

abestien ikasketa.

INSTRUMENTUAREN PRAKTIKA

gorputza soinuak egin dituen

instrumentutzat hartuta:

- gorputz perkusioak

- fonazio-aparatua

perkusiozko musika instrumentuak

flautaren ikasketa.

GORPUTZ ADIERAZPENA

gorputza mugimenduan. dantza ikasketa. koreografia inprobisaketa.

MUSIKA MINTZAIRA

partitura irakurketa.

musika mintzairaren teoria.

MUSIKA ENTZUKETA

musika klasikoen eta beste estilo

batzuren obren ezaguera.

orkestrako eta Euskal Herriko

instrumentuen ezaguera eta

sailkapena.

musikagile handien ezaguera.

musika formen ikasketa.

musikogramak.

H musika klasikoaren ezaguera eta

gozamena.

entzundako obren ulermena.

beste musika estilo batzuren

ezaguera.

orkestrako eta Euskal Herriko

instrumentuen ezaguera.

musika belarriaren garapena.

errepertorio ezaguera.

musika instrumentua den

gorputzaren garapena.

flautaren ikasketa.

musika mintzairaren ikasketa.

mugimendu koordinaketa.

Page 22: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

Plastika

Ziklo honetako helburuak ikasgaiari eta gaitasunei begira :

- Arteek sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta

adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea.

- Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen

duten elementutzat hartzea, eta horrela, artea eta kultura

ezagutzen eta gozatzen laguntzea .

- Arte-hizkuntzen tekniken ,baliabideen eta arauen oinarrizko

ezagutza eta jakintza izatea.

- Arte adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea

eta aztertzea.

- Taldeko arte-jardueretan parte artean, besteren ekimenei eta

ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat

hartzea.

- Norberaren artelanetan konfidantza izatea, lanak egiten

gozatzea eta norberaren eta taldearen hazkunderako egiten

duen ekarpena aintzat hartzea.

Departamentuan teknika ezberdinak

lantzen dira: marrazketa librea,

naturalean, abstraktua, collage, grekak,

margo ezberdinekin marrazketa

akromatikoak, eta abar.

Obrak egiteko materiala ere anitza da.

Page 23: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

GORPUTZ HEZIKETA

orputz Hezkuntza departamentuan

saiatzen gara pertsona osoaren

formazioan laguntzen, alderdi

kognitibo, afektibo eta motoreak

sendotuz.

Ekintza fisikoak merezi duen garrantzia

emateaz gain, ikasleek orokorrean

esperimentatzen dutena eta bereziki

ekintza motoreak egitean

bizi eta sentitzen dutena landuko

dugu.

Gorputz-Hezkuntzako arloak gaur egun legean ezarritako oinarrizko zortzi

konpetentzien lorpenean laguntzen du.

3. ziklo honetan aurreko urteetan landutako helburuak sendotu eta sakonduko ditugu.

Urte osoan zehar eduki multzo hauek landuko ditugu:

Norberaren ezagutza eta kontrola. Multzo honetan hautemate –mugimen

ahalmenak eta mugimen trebetasunak garatzen dira. Adin honetan norberaren

gorputzaren kontrola lortu ondoren eraginkortasunez mugitzeko aukera izango dugu.

Ikasleak mugimendua egoera berrietara egokitzeko erabakiak hartu beharko ditu.

Aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. Multzo honetan, jolasak eta

aurre kirolak lantzen ditugu. Estrategia eta elkarketa ezberdinen bidez, talde dinamika

egokiak lortzea da gure helburua. Jolasa eta aurre kirola gure kultura eta iragana

aztertzeko tresnak izango dira. Beste herrialde batzuetako ohiturak ikasteko parada

ere izango dugu.

Gorputz komunikazio eta adierazpena. Gorputz mugimendua erritmo

ezberdinetara moldatzea izango da helburua, baita desinhibizioa, sormena eta

mugimenduen bat-batekotasuna sendotzea ere.

Jarduera fisikoa eta osasuna. Multzo honetan jarduera fisikoa osasungarria

izateko ezinbesteko diren ezagutzak lantzen dira. Gainera bizitzan zehar jarduera

fisikoa praktikatzeko ohitura osasungarria hartzea nahi dugu.

Jolasa edo jokua izango da oinarrizko metodologia. Umeek bizi duten

errealitatea eta aurre esperientziak kontuan hartu eta eurentzat zentzudunak eta

motibagarriak diren edukien bitartez ikaskuntza esanguratsuak proposatuko ditugu.

Egoeraren ebazpenak era desberdinetan ahalbideratzen duten jolas jarduerekin

autobalorazioa, aniztasuna eta elkartasuna bermatuko dira, arazoei aurre egiteko

hainbat irtenbide egongo dira eta.

G

Page 24: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

IKASLEEN ANTOLAKUNTZA

ORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/AS

ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA

REUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOS

ASANBLADA

ASAMBLEA

ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA

REUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOS

ASANBLADA

ASAMBLEA

ORDEZKARIEN

BILERA

REUNIÓN DE

REPRESENTANTES

IA BILERA

REUNIÓN

AZAK

IA

BILERA

REUNIÓN

PORRUAK

IA BILERA

REUNIÓN

LEKAK

IA BILERA

REUNIÓN

ZERBAK

Material batzordea

Comisión de

material

Jantoki batzordea

Comisión de

Comedor

Gune batzordea

Comisión de

espacios

Hedabide

batzordea

Comisión de

Medios

Page 25: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

IKASLEEN ANTOLAKUNTZA

kasleen antolakuntzaren bidez gure

Hezkuntza Proiektuak jasotzen dituen baloreak

bultzatu nahi ditugu, baita gaitasun pertsonalen

hazkundea eta sozial arloko trebeziak ere.

Gure iritziz, ezdabaidatzen eztabaidatuz

ikasten da, erabakitzen erabakiak hartzen, entzuten entzunez, erantzule izaten

erantzukizunak hartzen. Ideiak argudiatzen ikasteko edota aldatzeko gai izateko;

gutxiengoari entzuteko eta ulertzen saiatzeko; ondokoaren lekuan ipintzeko…

helburu horiek sustatzen dituen egitura egonkorra behar dela uste dugu, horiek

garatzea ahalbideratzen duen marko zehatza. Eta marko hori da Ikasleen

Antolakuntza izenez deitzen duguna.

Ikasleak Asanbladetan, Gelako Bileretan, Zerbitzuetako Bileretan…

antolatzen ditugu. Hauteskunde prozesu baten bitartez talde bakoitzak

bileretarako ordezkari eta bozeramaleak aukeratzen ditu. Bileretan ikastetxeko

bizitzan sortu ohi diren gorabeheretatik abiatuta gai desberdinak jorratzen dira

eta hobetzeko bideak bilatzen dira.

Era honetan, ikaslea badoa konturatzen talde baten partaidea dela, eskola

estamentu desberdinek osatzen dutela (ikasleak, irakasleak, zerbitzuetako

langileak, zuzendaritza taldea …) eta denak elkarlanean aritzen direla eskola

hobetzeko.

Irakaslearen zeregina da gogoetak eta eztabaidak bultzatzea, benetako

konponbide zuzenen bilaketan inplikatzea.

I

Page 26: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

TUTORETZA SAIO KOLEKTIBOAK

Tutoretza saio kolektiboak testuinguru espezifiko

bat bezala hartzen ditugu non helburu nagusia

norbanako eta taldearen hazkundea da, jarrera

zabalak garatuz eta balore positiboak barneratuz.

Hauen bitartez, hainbat aspektutan eragiten

saiatzen gara, hain zuzen, dibertsitatea kualitate bezala onartzea, iritzi pertsonalen

eraketa eta besteen iritzien onarpena, objetibitatearen garapena edo giza mugen

barneratzea.

Saio hauetan bi ardatz nagusi lantzen ditugu.:

Talde barruko harremanak:

Bloke honetan talde barruan sortzen diren dinamikak aztertzen ditugu, baita hauek

sortzen dituzten sentimenduak eta gatazkak ere, tutoreen ustez hobe daitezken egoerak

edo ikasleentzat kezkagarriak direnak.

Jarrera eta balore positiboak:

Bigarren bloke honetan gizarte hobe batean parte hartzeko behar ditugun jarrerak eta

baloreak ikertzen saiatzen gara.

Hasieran gure egoera pertsonaletik abiatzen gara: nire sentimenduak, nire autoestimua…

geroago begirada gure ingurune hurbilean jarriz: familia, taldea, eskola...

Gai hauen trataeran metodoa edo aztertzeko bide jakin bat jarraitzen saiatzen gara

baliabide eta ekintza ezberdinen bitartez (testuak, marrazkiak, rol-playing, inkestak...):

o Gaiaren aukeraketa.

o Arazoa kokatu: laburbildu eta ahal den neurrian zehaztu bere zama afektiboa

ekidinez.

o Egoera desiragarria definitu.

o Desiragarria eta posiblearen arteko bateraezintasunaz konturatu. Egoera

batzuk ez dute konponbiderik baina gehienak hobe daitezke.

o Argitu zer aldatu behar dugun egoera hobetzeko.

o Erabaki eta konpromisoak hartu.

Page 27: : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ... aktibitateak idazmena eta irakurmena garatzea dute helburu

ZERBITZU KOMUNAK

Gure sisteman antolamendu-egitura hezkuntza-esku

hartzeko funtsezko estrategia da. Eskola

komunitaterako beharrezkoak diren zerbitzuetan

ikaslearen partehartzearen bidez, pentsamendu

sozialaren garapena bultzatu nahi dugu, norberaren

ekarpenak eskeini eta besteenak jasotzeko jarrera

irekia, alegia.

Ziklo honetan, departamentuei hertsiki loturik dauden

zerbitzuetan parte hartzeaz gain ikasleak

ondorengoetan ere aritzen dira:

PRENTSA Egunero ikasle pare batek egunkari batean euren lanak eta ikaskideek departamentuetan egindakoak

argitaratzen dituzte; horretarako hizkuntza eta baliabide informatikoak erabiltzen dituzte.

Lana koordinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna garatzen dute eta aldi berean egunkaria elkarteari

eskeinitako zerbitzu bezala ulertu, teknologia berriak ezagutu eta euren erabilera praktikoa

esperimentatzen dute.

IRRATIA Arratsaldero, txandaka, eskolako irratitik emititzen den albistegian parte hartzen dute. Bertan

etxean idatzitako berriak eskeintzen dituzte.

Mundu hurbileko gertaerak jaso eta albiste bihurtzean, pixkanaka haien ikuspuntua gizarte

zabalagora hedatzen dute.

Ikus-entzunezko baliabideen balioaz jabetzen dira eta arduraren kontzeptua garatzen dute

hartutako konpromezuak betetzean.

LIBURUTEGIA-MEDIOTEKA

Egunero, ikasle bat liburutegiko liburuen mantentze lanez eta maileguez arduratzen da, horretarako

katalogazio programa informatikoa erabiliz.

Baliabide komunak eta hauen zaintzeak duen garrantziaz ohartzen da. Era berean, departamentuen

funtzionamendurako ezinbesteko den zerbitzuaren erantzule eta protagonista sentitzen da. Prentsan

bezala, teknologia informatikoaren erabilgarritasuna esperimentatzen du.

JANTOKIA Urtean aste batean edo bitan ikasle talde batek ikaskideen mahaia atontzen du, aldez aurretik

pilatutako platerak, mahai-tresnak eta ogia banatuz irakasle arduradunaren begiradapean.

Ikasleek jarraitzen duten prozedura departamentuetan eta beste zerbitzuetan erabilitako berdina

da (lan metodoa, lanaren autobalorazioa...) Helburu nagusia ikasleak zerbitzu honen parte

sentiaraztea da eta ez kontsumitzaile hutsak. Horren bitartez, eskola komunitaterako hain

garrantzitsua den zerbitzua baloratuko dute. Gainera, jateko orduan ezinbestekoak diren zenbait

ohitura eta jarrera bereganatuko dute.